Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

14/1982 Legea, abenduaren 31koa, 1983 ekonomia-urterako diruegitamuekiko behin-behingo arauak ematezkoa.

1982-12-31

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/1/15, 6. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§ 29. 14/1982 LEGEA, ABENDUAREN 31KOA, EKONOMIA-URTERAKO DIRUEGITAMUEKIKO BEHIN-BEHINGO ARAUAK EMATEZKOA

 

1982garren ekonomia-urtea aurrera doala, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuak ekonomia-urte hori hasi baino lehen onartzea ezinezkoa gertatzen da horrek aurreko ekonomia-urteko Diruegitamuaren balioa 1982garrenekoarena alegia, berez luzatzea dakarrela.

 

Hala ere, berezko luzapen horri, horretarakoxe Lege bat berariz onartuz gainditu daitekeen arazopilo bat dario.

 

Egoera horri dagokio Lege hau, bere edukia 1982garreneko Diruegitamuen luzapena eraginkor egiteko beharrezkoak diren behin-behingo jaurpideak araupetzera mugatzen dela eta, hori, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea onartu dedinean hori erabiltzearen kaltetan gabe.

 

LANARIGOARENTZAKO DIRU-IZENDAPENAK

 

Lehenengo Atala

 

1.- Erresuma-Arduralaritzak Autonomia-Elkarteari eskuratutako karrerako herrilanariek, eta bai Jaurlaritzako gainontzeko guztiek ere Lehendakaria, Sail berezietako Sailburuak, Arduralaritzako Goren-kargudunak eta arduralaritza-legebidez atxikitako lanariak barne orohar eskuratzen dituzten ordainsari osoak, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urtarrilaren lehenengoaz gero ehuneko hamar gehituko dira. Gehitze horren zenbatekoa ateratzeko, oinarri gisa har daitezen urteko erabateko ordainsarietan ez dira ez gastu-ordainak ez saripenak kontatuko.

 

2.- Gehitze hori behin-behingorako da, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983 garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea onartu dedinerartekoa, zenbatekoz eta jaurpidez horri egokitu behar zaiola.

 

3.- Dagokien lansari-agirietan, behin-behingo gehitutako hori osoko zenbateko bakar gisa agertuko da, 1982garrenean indarrean egondako lansarietatik bereiz.

 

2. Atala

 

1.- Autonomia-Elkarteko edo horren Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren zerbitzuango lanariei ez besteri dagozkien bateango lan-hitzarmen berriei edo lansari-aldakuntzei buruzko itunebidetan hasi ahal izateko, dagokion Sailak Jaurlaritzari aurkeztu baino lehen egin beharreko bide gisa, horretzazko zehaztapidetza Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortarazitako Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman dezan aurkeztu beharko du.

 

2.- Aurreko lerroaldian esandakoetarako, Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeak, dagokion Herri-Erakundearen itunebidetango ordezkaritzak kontutan izan behar duen lansari-multzoaren gehikuntza zehaztuko du, 1982garrenarekiko ehuneko hamarretik gora ezin jo dezakeela. Gehikuntza horri bete-betean dagozkio Lehengo Atalaren 2 eta 3 lerroaldiak.

 

3. Atala

 

1.- 1982garreneko Abenduaren 31garrenean Autonomia-Elkartean eta horren Erakunde Burujabeetan zerbitzu egiten ari zirenen lanari-erroldea 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuetan onartutako mugaraino gehitzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

2.- 1982garreneko Abenduaren 31garrenaz gero Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Erresumagandikako agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotzea gertatuz gero Jaurlaritzak, aurreko zatian dagoen baimenaz gainera, Lege honek indarrean dirauen artean agintepide eta/edo zerbitzu hoiek egiteratzeko beharrezko izan daitezen gizakizko baliapideak inguratu ahal izango ditu.

 

3.- Jaurlaritzak, Lege honen indarraldia bukatu ondoren. Atal honek dakartzan baimenez nola baliatu denarekiko argipideak emango dizkio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

AGIZKO ETA DOMUZKO ESKURAKETETARAKO DIRU-IZENDAPENAK

 

4. Atala

 

Agizko nahiz domuzko eskuraketa hauek egiteko baimena ematen zaio Jaurlaritzari:

 

a) Lege hau onartutako egunean indarrean dauden manuen ondorioz emateko baimena dutenak, manu hoietan jarritako zenbateko eta baldintzapenekin.

b) Euskal Herriko Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakundeentzakoak, hura bertako baltzu-domuaren gehiengoaren jabe deneko Baltzuak barne, 1982garreneko Guztizko Diruegitamuetan ontzat emandako zenbatekoraino gehienera. Hala badagokio, zenbateko hori Jaurlaritzak Lege honek indarrean diraueno onartu ditzan ekintzapide, diruezarketa eta dirubidetza-egitasmoei eta ustiaketa eta domu-egitarauei darieneraino gutxituko dira.

 

URTE BATZUETAKO GASTUTARAKO DIRU-IZENDAPENAK

 

5. Atala

 

1.- 1983garren Urtarrilaren lehenengoaz gero, Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 16garren Atalean eta Guztizko Diruegitamuen lehenagoko Legetan urte batzutako gastutarako emandako baimenez baliatuz esandako egun hori baino lehenago hitzartutako gastuak egiteko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

2.- Aurreko lerroaldian ematen den baimen hori 1983garren ekonomia-urterako hitzartutako gastuetarako baino ez da izango.

 

3.- Otsailaren lehenengo hamabost egunen barruan Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren bidez, Atal honek hoiek egiteko baimena ematen dueneko diru-izendapenen banakako eta idatzizko zehaztapena bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegutamu-Batzordeari.

 

DIRU-IZENDAPENENTZAKO OROTARIKO JAURPIDEAK

 

6. Atala

 

1.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak 1983garreneko Urtarrilaren lehenengoaz gero eta Lege honen indarraldiak diraueno Erresumagandikako agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotzeak, beretzakotze horri darizkion eginbeharrei Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 4garren Atalak esaten dituen zenbatekoz eta modutan erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenak barne izatea ekarriko du. Atal honen laugarren zatia erabilgarri izatea gertatuz gero bertan agintzen dena kontutan izango da, hurrengo zatietan zehazten diren aldaketez besterik gabe.

 

2.- Honako gastu hauei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenak baino ez dira berariz horretarakotuko:

 

a) I eta II Diruegitamu-Ataletako izan eta eskuraketaren gai izandako gizakizko eta gauzazko eskuartetarako ez bestetarako agizko gastuak eta, hala egokituz gero, Lege honen hirugarren Atalaren bigarren zatiak dakarren baimenaz baliatzeari darizkionak.

b) Lege honek laugarren Atalean jartzen diren baldintzak bete ditzaten agizko eta domuzko diru-eskuraketak.

c) Erresumak benetan egiteratze-bidean dituen diru-ezarketak, 1983garren ekonomia-urtean bukatzekoak badira hoiek bukatzeko edo, bestela, ekonomia-urte horretan jarraitzeko behar dedin zenbatekoz.

d) VIII eta IX Ataletako beste gastu batzuk, horretzazko agintepideak eta/edo zerbitzuak beretzakotu izanaren ondorioz Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak hartutako beharkunei dagozkien neurrian.

 

3.- Aurreko zatiek diotenaren ondorioz zehazki izendatutako diruak ezingo dira Lege honek indarrean diraueno bestetarakotu.

 

4.- Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruizendapenak onartu daitezen unean bertan, Atal honen lehenengo zatiaren ondorioz egindako diruizendapenak berez eta besterik gabe baliogabetu eta, hoien ordez, Diruegitamu hoietan sartutakoetan dagozkienak edo Diruegitamu hoiek onartzezko Legeak berak zehaztu ditzan modu eta bidetatik baimena eman dakien beste batzuk jarriko dira.

 

7. Atala

 

1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 9garren Atalaren 1 eta 2 zatien gai diren diru-izendapenak 1982garrenerako luzatutako Diruegitamuetan sartu ahal izango ditu, Atal horretxek jartzen dituen baldintzekin eta modutan.

 

2.- Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari atal honetan ohartemandako Diruegitamuratze hoien berri emango zaio.

 

KONDAIRA-LURRALDEEN EKARKETAK

 

8. Atala

 

1.- Otsailaren lehenengo hamabost egunen barruan, Kondaira-Lurraldeek Epailaren 24ko 3/1982 Legean jarri eta Autonomia-Hertzainaren gastuei eta 1982garrenean hartutako agintepide eta/edo zerbitzuei dagozkienetan doitu eta horri guzti horri ehuneko 15 gehitutako azken ordainketari dagozkion 10.761.698.466 peseta ekarriko dizkiote Autonomia-Elkarteari.

 

2.- Kondaira-Lurraldeek, Lege honek indarrean diraueno bi hilabetez behin aurreko zatiaren arauera zehaztutako diru-kopuru bat ordainduko dute.

 

3.- Atal honen lehenengo zatian zehaztutako Kondaira-Lurraldeen diru-ekarketak, Lege honen 6garren Atalak agintzen duena beteaz Diruegitamuetan egin daitezen diru-izendapenen ondorioz gehitu egingo dira. Foru-Diputazioek, gehikuntza horri dagozkionak epe berdinetan ordainduko dituzte Atal honen lehengo zatitan zehaztuta egon eta dagokien eskuratze-legea edo Dekretoa atera ondoren gerta daitezen epemuga-egunetan, edo dena batera, argitaratze-egun horren ondorengo hamabost egutegi-eguneko epearen barruan, argitaratze-egun hori 1983garre-neko Urriaren 15az gerokoa baldin bada.

 

4.- Kondaira-Lurralde bakoitzak ekarketagehikuntzan bere gain hartu behar duen ehunekoa, 1982garrenerako Guztizko Diruegitamu-Legearen 35garren Atalean a) letran zehazten dena izango da.

 

5.- Kondaira-Lurraldeek Atal honek diona beteaz egin ditzaten diru-ekarketak 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legeak jarri ditzanen pentzutango aintzin-ordainketa izan, eta Lege honek agintzen duena beteaz egin behar dezaten lehenengo ordainketatik kenduko dira.

 

BESTE ERABAKI BATZUK

 

9. Atala

 

1.- 1982garreneko Diruegitamuen berezko luzapenak hartzen ez dituenez gero Lege honek hoientzako berarizko baimena ematen dueneko diruizendapenak ere, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Diruegitamuen Egitasmoan sartuaimena ematen dueneko diruizendapenak ere, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Diruegitamuen Egitasmoan sartuko dira.

 

2.- 1983garrenerako Guztizko-Diruegitamuek onartu ondoren, lege honen indarrez baimendutako diruizendapenetakoren bat bertan izan ez, edo hainbesteko txikiagoz izango balute, dagokion Izenbatekoa doakion Saileko Diruegitamuaren pentzutan kitatuko da eta, honela egiterik ez balego, eusko jaurlaritzak erabaki dezan atalaren edo atalen pentzutan.

 

Erabaki Gehigarri Bakarra

 

1982GARRENEKO GUZTISKO DIRUEGITAMUAREN ERABILPENA LEGE HONEN INDARRALDIAK DIRAUENO

 

1.- Diruegitamu-luzapenaren indarrez, Lege honen indarraldiak diraueno 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legean agindutakoa erabilgarri izango dira, haren aurkako izan daitezenetan salbu.

 

2.- Berariz, Guztizko Diruegitamuen Lege honetako aginduekiko aldakuntza hauek izango dira berariz kontutan:

 

a) Lurraldearteko Ordezkatze-Baltzari buruzko 11garren Atala.- Atal honek agintzen duenez diruezarketa-egitasmoak 98garren Sailari eratxikitzea, horretarako diru-izendapenak Lege honen zazpigarren Atalak dion modutan sartuz egingo da. Ordezkatze-Baltzarekiko atxikipen hori 1982garreneko Abenduaren 31garrenean iadanik bukatuta egon daitezen egitasmoei buruzkoa bada, eratxikipen hori 1982garreneko Diruegitamuetan egingo da, kontu-garbitasuna behar bezala egiteko.

b) Haundiagotu daitezkeen diruizendapenei buruzko 13garren eta 39garren Atalak.- Atal hoietan sartuta dauden diruizendapen guztiek haunditu daitezkeenak izaten iraungo dute Lege honen indarraldiak diraueno. Horretzaz gainera, 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legean nahiz oraingo honetan baimena emandako modutan jaulkitako Herri-Zorraren dirusari, domu eta gastuak ordaintzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari, hoiek guzti hoiek dagokien herrizor-jaulkipenaren baldinkizunen arauerakoak izan daitezenaren baldintzapean.

c) 14garren Atala, Diruizendapenak gauzatzeari buruzkoa. Lege hau indarrean dagoen bitartean jasotako diruei buruz, atal honek indarrean jarraituko du.

d) 15garren Atala, diruizendapenak birrezartzeari buruzkoa.

- Bai Lege honetan, bai 1983garrenerako Diruegitamuen berezko luzapenean baimendutako diruegitamutako diruizendapenen pentzutan bidezkontra egindako ordainketak birreskuratu direla eta dirurik jasoko balitz, ordainketa egin zen unean zuten modutango diruizendapen birbilakatuko dira.

- Diru-Sarrera 1982garrenerako Diruegitamuen pentzutan egindako ordainketari balegokio, birrezarketa doakien diruizendapenak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, jaurlaritzak erabakiko ditu.

e) 30garren Atala, gaudimenei buruzkoa. Hamar mila miloe pesetetako gehienezko guztizkoa Lege honek indarrean dirauen artean joko da erabilgarritzat. Honela, aldi horretan bertan, 1982garreneko Abenduaren 31n erabili gabeko zenbatekoz maileguketak bermatu ahal izango ditu Elkarte Autonomiadunak.

f) 31 eta 33 Atalak, maileguketei buruzkoak. Atal hoietan jarritako mugak, lege honen indarraldia bukatu dedin unerakoak direla ulertuko da.

g) Laugarren Gehigarrizko Erabakia, industriak eraldatzeko diru-izendapenei buruzkoa. Lege honek jartzen duen muga bere indarra bukatu artekoa izango da.

 

Aldi Baterako Erabaki Bakarra

 

Jaurlaritzak 1983garreneko Epailaren 31 baino lehen aurkeztuko dio Legebiltzarrari Autonomia-Elkarteari zerbitzu egiten ari dedin lanarigoaren elkarrezinekiko jaurpideak araupetzezko lege-Egitasmoa.

 

Azken Erabakia

 

Lehenengoa

 

Lege hau egiteratzeko eta betearazteko behar daitezen erabakiak eta aginduak emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena

 

1.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

 

2.- Hala ere, Lege honetan agintzen dena 1983garreneko urtarrilaren lehenengoaz geroko atzera-indarrez erabiliko da.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra