Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

14/1983 Legea, uztailaren 27koa, Euskadiren Ondareaz.

1983-07-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/8/6, 117. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.

Indargabetua: 2007-01-11

§ 43. 14/1983 LEGEA, UZTAILAREN 27KOA, EUSKADIREN ONDAREAZ

ZIOEN ADIERAZPENA

      Euskadiko Autonomia-Estatutoaren 10.7 atalak, Autonomia-Elkarte honek herri-jaurgopeko eta ondare-alorreko bere ogasunak antolatzeko ahalmena duela esan ondoren, Estatuto horretxen 43.3 atalak Euskadiren ondarearen Arduralaritza, zaingoa eta horri eustea Eusko Legebiltzarraren Lege batek jarri dezan eran egingo direla zehazten du.

      Erakundegoren-mailako manu hori du zio ondarearen alorrean gure Autonomia-Elkartearen iharduna haiei atxiki beharreko irizpideak jartzen dituen Lege honek.

      Ondarea, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza jabe-izeneko bakarra izan eta herri jaurgopeko eta norbanako-jaurgopeko ogasun guztiak barne dituen zer bakarra denez ikustetik abiatzen da, eta Artezko Arduralaritza eta Erakundegorenen Arduralaritza horretarako ere batean bilduz. Erakuntza-irizpide nagusiei buruzkoetan bakarra den jaurpide horrek, hala ere, ogasunen zermugapen berezien eta izango dituzten tratu-bide berezien ondoriozko berarizko ñabardurak aitortzen ditu.

      Iritzi-mailan ezezik egiteratze-mailan ere nabarmen diren arrazoiek egin dute onargarri Lege honen oinarri gertatzen den funtsezko aukera hori: Aski txikia izan eta izadi-baliapidez aberatsa ez den mugarte baten, jabe-izeneko askoren artean zatixkatutako ondare batek ihardunen alperrikako barreiapen bat eta barne-egokitasunik gabeko Arduralaritza bat lekarke.

      Bainan salbuespen banaka batzukin Ondarearekiko jabe-izenekoa bakarra denarren, horrekiko eraentza atalka erabat banatuta eta Jaurlaritzako Sail berezien eta Erakundegorenetako Ihardutzee-Sail eta Izaikien eskutan uzten da, bete-betean norbanako jaurgopeko diren ogasunei buruzko agintepideaz gainera ondare osoarekiko nagusigo-ahalmena Ekonomia eta Harriogasun-Sailarengan datzala eta, hori, alde batetik, Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari dagozkienen eta, bestetik, Irrati-Telebista, etxebizitzen eta lurraren herri-suztapena eta bezalako gaietan Erakundegorenek Baltzuetan partzuer izatea legearen eta aldiaren aldetik aholkugarri gertatzen diren berarizko jaurpideen kaltetan gabe.

      Herri-jaurgopeko ogasun mugikorren eraentza lehen esandako Ihardutze-Sail hoiei ematen zaie, hoien zermugapenerako bermapideak eta hoiek erabiltzeko eta agian saltzeko alperrikako eta nahaspilabide liratekeen araukerien eza baten biltzen dituen jaurpidepean. Lege-sendespenetikakoak, teknolojiareen aldetikako interesgarriak, informatikazkoak edo Ibilgailusaila osatzen dutenak bezelakoentzako berarizkotasunak, ogasun-moeta hoien berarizko zernolakoen ondorio dira.

      Ogasun edo eskubide bat herri-jaurgopekoetakoa denaren zermugapena, orohar, zertarakoaren arauera egiten da: "eratxikipena" hitza, berriz Arduralaritza Nagusiko edo Erakundegoren-Arduralaritzako ihardutze-sail zehatz bati lotutako ogasunei buruzkoetarako gordetzen da.

      Legeak norbanako-jaurgopeko ogasunen eraentza ere araupetzeen du, zertarakoa jartzen zaiela edo herri-zuduzko direlako utziaraziz Elkartearen beharrei artez zerbitzu eginaz nahiz zentzuzko ustiaketaren bidez baliagarri izatea lehen-helburu duen ogasun eta eskubide-sail bat osatzen dutenez, alperrikako ondarerik egon ez dedin.

      Herri-jaurgopekoen eraentzari buruz, berriz, hoienizako funtsezko arauak jartzen dira, hala egokitu dedinetarako gai berari buruzko Arduralaritza legeepidetara jo beharra aginduz.

      Bestalde, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren bere Ondarearen aldezpenerako ihardunaren artezpide nagusiak jartzen dira, ogasunak birreskuratzeko, ogasun hoien egoerari buruzko ikerketa eta ikuskaketa, zedarritze-moduak, Arduralaritzaren berenezko jaurgopeko ogasunekiko hertsatze-erabakiak hartzearen edo bahitze-manuak ematearen debekuak, Ondarearen aldezpenerako guztiek bere laguntza eman beharra, eta horrekiko ebaskerien edo kalteen alorreango zigorrak eta gainontzeko erantzunbeharrak bezalakoetarako-agintepideak emanaz.

      Autonomia-Elkartearen Ondarea osatzen duten ogasun eta eskubideen Zerrenda Nagusia sortarazten da eta horrekin batean, eta horri hertsiki datxekola, Ondarea osatzen duten ogasun eta eskubideen eraentzarekiko unean-uneango jarraipena egiteko bide izango den Ondare-Kontaduritza.

      Egituraz, Legeak hiru Atalburu ditu, hurrenez hurren herri-jaurgopeko eta norbanako-jaurgopeko ogasunekiko jaurpideak eta herri-jaurgopekoentzakoak gai dituztela. Legearen gun diren Atalburu hoiei, Lau Erabaki Gehigarri, Aldibaterako bat eta Azken-Erabaki bat gehitzen zaizkie.

      Lehenengo Atalburuak lehenengotik 37garrenerainoko Atalak ditu barne, eta honako hauek gai: Euskadiren Ondarean sartzen diren ogasun eta eskubide guztiekiko orotariko irizpideak, Autonomia Elkarteko Arduralaritzak hori aldezten eta horri eusten leuzkakeen agintepide eta eskubideak, eta horri kalte egin edo esandako aldezpen eta euste hoiek egiteko Arduralaritzari lagundu beharra bete ez dezatenei jarri dakizkiekeen erantzukizunak eta zigorrak.

      Bigarren Atalburua, 38garrenetik 56garrenerainoko Atalak daramatzana alegia, norbanako jaurgopeko ogasun eta eskubideentzako berarizko jaurpideez ari da, araurik gehienak hoientzako agizko tratu-bideen antolaketari dagozkiola.

      Bukatzeko, hirugarren Atalburuak, 57garrenetik 63garrenerainoko Atalei dagokienak, herri jaurgopeko ogasunen eraentzaren alorreko oinarri-irizpideak jartzen ditu.

      Erabaki Gehigarriek arreta berezia eskatzen duten berarizko alderdi batzuk araupetzea edo Legean jarritako oinarri-irizpideen alderdi batzuk indargabetzea dute helburu. Horrela, Lehenengo Erabaki Gehigarriak, Legearen beraren ondoriozko gauzazko baliapideen eskuraketei buruz "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldetakoen arteko harremanak" Legeak agindu dezanera jo-arazten du; Bigarrenak, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari ematen dizkio etxebizitzen eta lurren herri-suztapenerako Legeak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari izendatzen dizkion aginpidetako asko eta hori, hain zuzen, ihardun horrek duen berarizkotasunagatik; Hirugarren Erabaki Gehigarriak beste salbuespen bat egiten dio Ogasunekiko jaurpide-batasunari, Irrati eta Telebistaren alorrean; eta bukatzeko, Laugarrenak, Legearen Ataletan jartzen diren diru-zenbatekoak Dekretoz aldatzeko ahalmena ematen dio Jaurlaritzari, diruaren andeapena dela eta zenbateko hoiek atzeratuta gelditu ez daitezen.

      Aldibaterako Erabakiak, Euskal Enerjia-Erakundearentzat emandako araupidetza Lege honek agintzen dituenei egokitu dakiekeneko eskua ematen dio Jaurlaritzari.

      Azken Erabakietako Lehenengoak ohizko ahalmena ematen dio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari Legea osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko, Bigarren Erabaki Gehigarrian Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari ematen zaiona eta Aldibaterako Erabakian ohartematen dena salbu.

I ATALBURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

I SAILA

ZERDENA, JAURPIDEAK ETA ERAKUNTZA

Lehenengo Atala

      Lege honek Euskadiko Autonomia-Elkartearen Ondarea, edo bestela esanda, Euskadiren Ondarea osatzen duten herri-jaurgopeko ogasunentzako eta norbanako-jaurgopeko edo ondarezko ogasunentzako lege-jaurpideak araupetzen ditu.

2. Atala

      1.-     Orain edo geroan eta nolanahiko jabetzemoduz bere izan ditzan ogasun eta eskubide guztiek osatzen dute Euskadiko Autonomia-Elkartearen Ondarea edo Euskadiren Ondarea.

      2.-     Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta norbanako-alorreko legepeko Herri-Erakundeek euki ditzaten ogasun eta eskubide guztiak Euskadiren Ondarekotzat joko dira, bai hoiek berenez, berriz agizko tratura eramateko edo legez nahitaezko izan ditzaten emendioen bermetarako beretzakotu badituzte ere, eta hoiekiko ihardutze-jaurpideak direnak direla.

      3.-     Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzuenak diren ogasun eta eskubideak ez dira Lege honetako erabakien menpe egongo eta, hori, Legean bertan Euskal Irrati-Telebista Herri-Erakundearenak diren Herri Baltzuentzat aintzin-ohartemandakoaren kaltetan gabe.

3. Atala

      Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak izango du Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideekiko jaurgoa, bai Lege honen 2.2 Atalean aipatutakoena ere, 44.2 Atalean ohartemandakoa salbu.

4. Atala

      1.-     Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza-Sailek, Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikiek Lege honek aitortzen dizkien agintepideak eta eskubideak izango dituzte Ondarekoak izan eta berenez nahiz eratxikita euki ditzaten ogasun eta eskubideei buruz.

      2.-     Ihardutze-Erakunde Burujabe eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei eratxikitako ogasun eta eskubideek, Euskadiren Ondareko ogasun direnez lehendik zegokien zermugapenean iraungo dute, hori aldatzeko gai den ihardutzesailaren berarizko erabakia izan dedinean salbu.

      3.-     Eusko Legebiltzarrari eratxikitako ogasun eta eskubideak Autonomia-Elkartearen Ondarekoak dira Legebiltzarrak, hoiei buruz Jaurlaritzak eta Sailburuek heurei dagozkienetan dituzten agintepide eta eskubideak berak dituela, bainan Ibilgailu sailarentzat, lege-sendespenez beretzakotutako ogasunentzat, informatika-ogasunentzat eta teknolojia interesgarrientzat egindako mugapenik gabe.

5. Atala

      1.-     Euskadiren Ondareak Lege hau eta honen egiteratze eta osapideratze-araudiak izango ditu jaurpide eta, hoien ezean, erabilgarri izan daitezen herri naiz norbanako alorreko lege-arauak.

      2.-     Euskadiko Ondarekoak izan eta berarizko arduralaritza-legepidepekoak izan daitezen ogasun eta eskubideek bere arau bereziak izango dituzte.

      Hala ere, Lege honen I Atalburuko aginduak hoiekin beti erabilgarri izango dira.

6. Atala

      Euskadiko Autonomia-Elkarteareen Ondareko ogasunak herri-jaurgopeko eta norbanako jaurgopeko ogasunetan sailkatzen dira.

7. Atala

      1.-     Bereak izan eta herri-baliapidetarako edo zerbitzurako jarritako ogasunak dira Euskadiko Autonomia-Elkartearen herri-jaurgopeko ogasun, eta bai Lege batek berariz horrelakotzat jo ditzanak ere.

      2.-     Autonomia-Elkartearenak izan eta horren ihardutze-sailen edo antolapideen egoitza izan daitezen eraikintzak, herri-baliapide edo zerbitzurakotzat joko dira beti.

8. Atala

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkartearenak izanik herri-erabilpenerako edo zerbitzurakoak diren ogasun mugikorrak ere herri-jaurgopekoak dira.

      2.-     Dena dela, Euskadiko Elkarteko Arduralaritzarenak izan, eta ondoren zehazten diren sailetakoren batekoak izan daitezen ogasun mugikorrak herri-jaurgopeko sailekotzat joko dira:

a)   Informatika ogasunak.

b)   Ogasun teknolojia-interesgarritasundunak.

c)   Ibilgailusaileko ibilgailuak.

d)   Egarikizun izan ez arren, merkatuko prezioan, banaka hartuz berrogeita hamar mila pesetatik goragoko balioa, eta ogasun-pilo gisa ehun mila pesetatik gorakoa izan dezatenak.

9. Atala

      Honako hauek dira Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren norbanako jaurgopeko ogasun:

1.-  Hori jabe izan eta herri-baliapide edo zerbitzutarako jarri gabeak.

2.-  Alogera-eskubideak, eta inoren gauzekiko beste edozein.

3.-  Ikutuezinoekiko eskubideak.

4.-  Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek bertan eskuhartzen duteneko herri naiz norbanako-alorreko Baltzuetako akzio eta partzuer-zati eta zor-agiriak.

5.-  Norbanako-jaurgopeko ogasunen jabeizeneko izateari darizkion eskubideak.

6.-  Hoien jabe-izenekoa Autonomia Elkarteko Arduralaritza izan, eta herri-jaurgopekotan zermugatuta egon ez daitezen beste ogasun eta eskubide guztiak.

10. Atala

      1.-     Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideekiko nagusi-ahalmena egiteratzea, eta bai Epailaritzaz kanporako horren ordezkaritza ere, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio, Ondare-Artezkaritzaren bidez, Lege honek berariz besterik agindu dezanean salbu, eta beste Ihardutze-Sail edo Izaikiek Lege honetan bertan ohartematen denez atxiki edo utzi dakizkien herri edo norbanakojaurgopeko ondasunei buruzkoan, hoiek izan ditzaten eginbeharren eta erantzukizunen kaltetan gabe.

      Autonomia-Elkarteak Euskadiko Ibilgailu-saileko autoei buruz edozergatik izendatuta izan dezan eskubide-saila horren berenezko arauen ariora egitaratuko da.

      2.-     Jaurlaritzako Sailei, Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei dagokie, Legean ohartematen den eran, heurak hoietzaz baliatu daitezeneko ogasun eta eskubideekiko Arduralaritza.

      3.-     Jaurlaritzaren ebazpenen eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren erabakien egiterapena, Lege honen gai direnetan, eta bertan besterik ohartematen bada salbu, Ondare-Artezkaritzari dagokio.

      4.-     Hamaikagarren Atalean araupetutako Zerrenda Nagusian sartutako ogasun eta eskubideen eraentzari, Ekonomia eta Herriogasun Sailak egingo duen Ondare-Kontaduritza baten bidez arta egingo zaio.

      5.-     Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritzari Baltzutan partzuer izateagatik dagozkion eskubideen egiterapena, ekainaren 30eko 7/1981 legean agintzen denez izendatuko den Arduralaritzako ihardutze-sailari dagokio.

      Ihardutze-Erakunde burujabeak eta norbanako-alorreko legepeko Herri-Izakiak izan daitezenean, eskubide hoien egiterapena hoiekiko araupideek esan dezaten ihardutze-sailak egingo du, eta araupiderik ezean hoien legezko ordezkotza izan dezanak.

      Baltzuetako partzuerzati-agiriez jabetzea eta hoiek inorentzakotzea, Lege honek hoientzat ohartemandakoari atxikiz egingo dira.

      6.-     Euskadiren Ondarearen auzitango ordezkotza eta aldezpena Auzibide-Sailordetzari edo agintepide hoiek bere gain dituen ihardutze-sailari dagokio.

11. Atala

      1.-     Euskadiren Ondarea osatzen duten Ogasun eta Eskubidea Orotariko Zerrenda Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artezkaritzak izango du bere gain.

      2.-     Orotariko Zerrenda Euskadiren ondarea osatzen duten ogasun eta eskubide guztiak izango ditu barne, banaka hogeita bost mila pesetatik beherako balioa izan dezaten ogasun mugikorrak salbu.

      3.-     Jaurlaritzako Sailek, ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Autonomia-Elkarteko Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izakiek Orotariko Zerrenda egiteko laguntza emango dute, heurek jabe-izeneko izan, erabili edo eratxikita izan ditzaten ogasun eta eskubideei buruzkoetan.

12. Atala

      Ogasun eta eskubideen Lege honetan ohartemandakoetarako balioneurketa egitearen arduradun Ekonomia eta Herriogasun Saileko Ondare Azterkaritza izango da, horretarako Arduralaritzako beste ihardutze-sail batzuei edo norbanakoei behar dezan laguntza eskatu diezaiekeela.

II SAILA

BABESA ETA ALDEZPENA

13. Atala

      1.-     Euskadiko Autonomia elkarteko Arduralaritzak, Euskadiren Ondarekoak izan eta bidegabe galdutzko herri-jaurgopeko ogasun eta eskubideen jabegoa noiznahi berenez birreskuratu ahal izango du.

      2.-     Era berean, Ondare horretakoxe norbanako-jaurgopeko ogasunak ere birreskuratu ahal izango ditu, bidegabeko jabego-galtzea gertatu dedin egunaren biharamonetik hasi eta urtebeteko epearen barruan. Epe hori bukatu ondoren, ezingo du hori agizko legepidetara joaz baizik egin.

      3.-     Euskadiko Arduralaritza legez ezarritako ihardunbideari atxikirik badago, ez da gai horretan haren agintepideen aurkako jabegoaren babeserako Epailaritza-manurik onartuko.

14. Atala

      1.-     Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritzak, ustez bere jaurgopeko izan daitezkeen ogasun eta eskubideen egoera miatzeko eta ikuskatzeko ahalmena du, Autonomia-Elkartearen hoiekiko jabegoa garbitzeko eta egiaztatzeko.

      2.-     Norbanako nahiz Herri-alorreko edo norbanako-alorreko lege-nortasundun guztiek, manu horretan esandakoetarako eta Ondare-Azterkaritzak eskatuta, bere laguntza eman beharko dute.

      3.-     Laguntzarik eza edo ikerketa-lanerako trabak jartzea, Atalburu honen 5karren Sailak dionez zigortuko dira.

15. Atala

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak bere ondareko ogasun mugiezinen mugak, doakienei entzun dakieneko Arduralaritza bidez zehaztu ahal izango ditu.

      2.-     Mugaketa hori egiteko Arduralaritza-bideak hasi ondoren ezingo da horretarakoxe Epailaritza-bideak egiteri eskatu, eta ez da muga-zehaztzpenaren gai den onibarrekiko jabetzari buruz jabegoaren babeserako Epailaritza-manurik ere mugaketa bukatu arte onartuko.

      3.-     Muga-zehaztapenaren zehaztapidetza, hori ontzat ematea eta egiteratzea, Ekonomia eta Herriogasun Sailari dagozkio; horren erabakiak eragite indarra izango du, eta biderapen-arauak hautsi izanagatik baino ezingo zaio Arduralaritza-Auzipidetatik jazarri, bere eskubideei kalte egin zaiela uste dezaten guztiek eskubide hoiek agizko auzibidetatik aldeztu ahal izatearen kaltetan gabe.

16. Atala

      Muga-zehaztapena ontzat ematezko erabakia arduralaritza-bidean sendetsi ondoren, doakienek eskuhartzen dutela mugak jartzea egingo da.

17. Atala

      Ondare-Artezkaritzak, errolderakizun izan daitezen Euskadiren ondareko ogasun eta eskubideak dagozkien Erroldetan erasoko ditu, herri-jaurgopekoak barne, Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritzaren izenean.

18. Atala

      Autonomia-Elkartearen ogasun eta eskubideak errolderatzean edo zerrendan sartzean, horretarakoxe Erresuman dauden herri-erroldaketarako, bahikuntzetarako eta arduralaritzarako arauak heurak izango dira erabilgarri.

19. Atala

      Herri-jaurgoa ezin da saldu ez bahituran jarri, eta ez da aldiaz galtzen.

20. Atala

      Ezein Epailarik edo Arduralaritza-Agintarik ezingo du Autonomia-Elkartearen norbanako jaurgopeko ogasun eta eskubideen aurkako bahituran hartzeko ez saldu daitezeneko manurik ematerik izango, ez horren Ondarearen errenta, emaitz eta etekinen aurkakorik ere, horri buruzkoetan erabilgarri izan daitezen Euskal Herriko Ogasuntzaren araupideek agindu dezatena egin behar dela.

21. Atala

      Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideak ezingo dira hoiek saltzeko jartzen diren baldintzak beteaz baizik zamapetu.

22. Atala

      Norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideei buruzko tratuak, eta bai hoiei buruzko eztabaidak eta auziak ebazpen-bidez konponbideratzea ere, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz emandako Dekretoz erabakiko dira.

III SAILA

ONDAREAREN ETEKINAK ETA SALMENTATIK ATERATAKOA

23. Atala

      Euskadiren Ondaretikako irabazi, errenta, erabiltze-sari eta edozein moetatako eta nolanahiko diru-eskuraketak, eta norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideak saltzetik atera daitezenak Euskal Herriko Diruzaingo Nagusian sartuko dira, dagozkien diruegitamuetako zernolakoetarako, eta gai horretzazko berarizko legepidetan ohartemandako eran.

IV SAILA

ZERTARAKOTZEA ETA ZERTARAKOGABETZA-ZERTARAKOA ALDATZEA

24. Atala

      1.-     Ogasunak herri-baliapide edo zerbitzutarako jartzea eta hoietarako izatetik kentzea Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio, eta bai Jaurlaritzako Sailei, Ihardutze-Sail Burujabeei eta norbanako jaurgopeko Herri-Izaikiei eratxikitzea, eratxikipen hori kentzea eta batetik bestera aldatzea ere, Lege honek berariz besterik dioenean salbu.

      Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Euskadiko Autonomia-Elkartearenak izanik, honek onartutako egitamu, egitasmo edo egitarautan egon daitezen banakatutako ondasun mugiezinak Dekretoz jarri ahal izango ditu herri-baliapide edo zerbitzutarako.

      2.-     Aurreko zatiak dioen eskubide hori egiteratzeko, doakien Jaurlaritzako Sailek edo Ihardutze-Sail edo Izaikiak arduralaritzaz menpeko dituztenek aurrez bere erizpena eman beharko dute, eta hoien arteko hautsi-osoak Lege honen 30garren Atalak dionez konponduko dira.

      3.-     Ogasun edo eskubideei zertarako zehatza jartzeak, hoiek Herri-Jaurgopekoetan sartzea ekarriko du.

      38.1 Atalean agindutakoa dena dela, Euskadiko Autonomia-Elkarteak luzaroko eta etengabeko Jaurgo-bidez beretzakotu eta herri-baliapide edo zerbitzutarako erabili daitezen ogasunak ere, inolako legebide zehatzen beharrik gabe, herri-jaurgopeko ogasuntzat joko dira, eta, hori, norbanako-alorreko legezko arauen ondorioz beste norbaitek beretzakotutako hoiekiko eskubideen kaltetan gabe.

      4.-     Eratxikipenak, eratxikipena hari egin zaioneko Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza-Sail edo Erakundegoren-mailako Izaikiari emango dio Lege honek beste Ihardutze-Sailen batzuentzat gorde gabeko ogasun eta eskubideen eraentzarako eta arduralaritzarako ahalmena.

      5.-     Ogasun mugiezinak, zioa dena dela, jabegoa kendutakoak bere lehengo jabeei itzultzea barne, bere zertarakotik askatzeko, eta balioz 20 miloe pesetatarik gora dutenei jakineko zertarakoa jartzeko, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aditzera eman beharko zaio.

25. Atala

      Herri-jaurgopeko baten muga-zehaztapena egin dedinean, gaindikako lurrak Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopekotan sartuko dira.

26. Atala

      1.-     Jaurlaritzako Sailek, bere agintepeko zerbitzuen eraentzarako Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak eratxiki dakizkieneko eskea egin ahal izango diote Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.

      2.-     Ihardutze-Sail Burujabeek eta Norbanakoalorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Arduralaritzaz haien menpeko izan daitezeneko Jaurlaritza-Sailen bidez, bere berarizko xedetarako Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak eratxiki dakizkieneko eskea egin ahal izango diote Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.

      3.-     Hala egokituz gero, eratxikipena egin baino lehen herri-jaurgoperatzea egingo da. Gainera Ihardutze Sail Burujabeak edo norbanako alorreko legepeko Herri-Izaikiak izan daitezenean, ogasun edo eskubideen zertarakoa berariz zehaztuko da.

      4.-     Ogasun eta eskubideei zertarakoa jartzea eta hoien eratxikipena, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz emandako Dekretoz araupetuko da.

27. Atala

      1.-     Jaurlaritzako Sail bati eratxikitako ogasun edo eskubideak orotariko baliapideentzat edo herri-zerbitzuentzat jadanik beharrezko ez izatea gerta dedinean. Sail horren eratxikipen hori hautsi dedinaren saloa egin beharko dio, berehala, Ekonomia eta Herriogasun Sailari.

      2.-     Ihardutze-Sail Burujabeek eta norbanako-alorreko legepeko Herri-Izakiek ere horixe bera egin beharko dute, arduralaritzaz haien menpeko direneko Jaurlaritza-Sailen bidez, heurei eratxikitako ogasun eta eskubideen eratxikipena egin zenean jarri zitzaien helburu zehazterako erabiltzetik kendu ditzatenean.

      3.-     Ekonomia eta Herriogasun Sailak Ondare-Azterkaritzaren bidez eratxikipena hautsi edo hala dagokionetan zertarakoa kendu, eta ogasun edo eskubidea Euskadiko Norbanako Jaurgopekoetan sartuko da.

      4.-     Lege honen 48.1 Atalean araupetzen den jaurlaritza-Sailei eratxikitako gauzuzko ogasun mugikorren salmenta aurreko zatietan esandakotik kanpo gelditzen da, eta bai lege honetakoxe 29.2 Atalean Ihardutze-Sail Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-izakiei horretarako baimena ematen zaienekoa ere.

      Hoietan, saltzeko erabakiak berebaitan izango du ogasun eta eskubideen eratxikipena haustea, eta hala dagokionean zertarakoa kentzea.

      5.-     Eratxikipena haustea eta zertarakoa kentzea berebaitan izango dituen nahitaezko jabego-kentzez hartutako ogasun eta eskubideen itzulpena, horretarako berarizko araupideei atxikiz egingo da.

28. Atala

      Zertarakoa kendu zaien ogasunak Autonomia Elkartearen norbanako-jaurgopekoetan sartzea ez da Ekonomia eta Herriogasun-Saila ogasun hoietzaz behar bezala jabetu arte egindakotzat joko, eta hori egin ez dedin artean ogasun hoiek herri-jaurgopeko izaten jarraituko dute.

29. Atala

      1.-     Ihardutze-Sail Burujabeek eta Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikiek berenez erosi eta lege honen laugarren Atalaren gai diren eta haien helburuak lortzeko artez beharrezko izan ez daitezen ogasunak, Autonomia-Elkartearen Norbanako-Jaurgopekoetan sartuko dira, hala behar izanez gero jarrita zeukaten zertarakoa kendu ondoren.

      2.-     Honako hauek aurreko zatian agindutakotik kanpo gelditzen dira eta, beraz, Ihardutze-Sail Burujabeek eta Norbanako-alorreko Legepeko herri-Izaikiek inorentzakotu egin ahal izango dituzte: Hoiek erositakoak izan eta bere dituzten egitekoak egiteratuz berriz agizko tratubideratzen dituzten ogasunak, eta bai jaurpide dituzten aginduak beteaz sortarazi beharreko emendio-baltzuen emankortasuna bermatzeko erositakoak, eta banaka hogeita bost mila pesetatik beherako balioa izan dezaten gauzazko ogasun mugikorrak ere.

      Horrelakotan, saltzeko erabakiak ogasunei bere zertarakoa kentzea barne daramala joko da.

30. Atala

      Ihardutze-Sail Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak edo Jaurlaritzako Sailak Euskadiren Ondareko ogasun bati edo batzuei zertarakoa jartzeari edo kentzeari, hoien eratxikipenari, eratxikipena hausteari edo zertarakoa aldatzeari buruz bere artean edo Ekonomia eta Herriogasun-Sailarekin bat etorri ez daitezenean, ebazpena Jaurlaritzak egingo du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, doakien Sailek edo Ihardutze-Sail edo Izaikiek hoiei atxikita daudenekoek bere erizpenak eman ondoren.

31. Atala

      1.-     Lege honen laugarren Atalean aipatutako izaikietakoren bati edozergatik Euskadiren Ondarearen Zerrenda Nagusian nahitaez sartu beharreko ogasun edo eskubideren bat eman eta emate horretan Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eskuhartu ez badu, hori Ondare-Artezkaritzari berehala jakinaraziko zaio.

      Horixe bera egin beharko da Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eskuhartzeke egindako zertarakokentze eta eratxikipen-hauste edo inorentzakotzeetan ere.

      2.-     Halaber, Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideren bat gai dezan Epailaritza nahiz Arduralaritza-bidetikako ezein jazarpen ere, esandako Artezkaritza horri jakinaraziko zaio, legez egin beharreko beste adierazpen batzuen kaltetan gabe.

32. Atala

      1.-     Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Jaurlaritzako Sailek, Ihardutze-Sail Burujabeek, Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Erakundeek eta herri nahiz norbanako-alorreko legepeko nortasundunek hoietzaz baliatzeko ezein modutan eman zaizkien Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak nola darabiltzatenaren ikuskaketa egiteko gaitasuna du.

      2.-     Bere eskubideaz baliatuz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako hauek egin ahal izango ditu:

a)   Ogasun eta eskubide hoien erabilkerari buruz interesgarri eritzitako xehapen guztiak eskatzea.

b)   Ogasun eta eskubideen eratxikipena hausteko eta hoiei bere zertarakoa kentzeko arioa, eta hala egokituz gero horretzazko erabakia hartzea.

      3.-     Ekonomia eta Herriogasun-Sailak bere ordezkariak izango ditu Atal honen lehenengo zatian aipatutako ihardutze-sail eta erakunde guztietan, zati horretan ohartemandetarako.

V SAILA

ERANTZUNBEHARRAK ETA ZIGORRAK

33. Atala

      Lege honetan aipatzen diren ogasun edo eskubideen ardura izan dezaten norbanakoak edo legezko nortasundunak, hoiek bakoitzean behar dedinaren arauera zaintzera, hoiei iraunaraztera eta hoiek arrazoiz erabiltzera, eta hoiek agian egin ditzaketen oker eta kalteez Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren aurrean erantzun behar izatera behartuta daude.

34. Atala

      1.-     Maltzurkeriaz nahiz axolagabekeriaz Autonomia-Elkarteko herri nahiz norbanako jaurgopeko ogasunetan kalteak egin edo hoiek nola-nahi ebatsi ditzan nornahiri, egindako kaltearen bi halakoaren isuna jarriko zaio.

      2.-     Aurreko zatian esandako horrek, edozein modutan, ogasun hoiekiko jabegoa, eraentza edo arduralaritza bere gain izango balu, isuna egindako kalteen hiru halakoa izango da.

      3.-     Horrelakoetan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, horren Ihardutze-Sail Burujabeei, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei eta Herri-Baltzuei herrilanaritzazko, lanezko, lanaritzazko edo zerbitzuzko harremanez atxikita egon, eta Lege honen gai diren ogasun edo eskubideen eraentza bere gain izan dezatenei, egindako kalteen lau halakoaren isuna jarriko zaie, herrilanarigoari buruzko legepideen arauera bidezko izan daitezen gainontzeko zigorren kaltetan gabe.

      4.-     Zigor hoietzaz gainera, kalte-egile edo ebasleek kalte-saria ordaindu edo ebatsitakoa itzuli egin beharko dute.

35. Atala

      Lege honen hamabigarren Atalak jartzen duen laguntza eman beharra ez bete izanagatikako zigorra, herrilanaria bada hamar mila eta berrehun eta berrogeita hamar mila peseten arteko isuna izango da, eta herritar soila baldin bada, hamar mila eta ehun milaren artekoa.

36. Atala

      Kalteen zenbatekoa zehaztea, zigorra jartzea eta erantzunbeharrak eskatzea arduralaritza-bidetatik egingo da, doakionari entzunaz dagozkion zehaztapideak egin ondoren.

37. Atala

      Aurreko Ataletan esandako egintza hoiek legehauspen edo hutsegite izan daitezkeenean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Zigor-Epailaritzari jakinaraziko dio, horrek errugabetasuna aitortu edo epaia sendetsi arte une horretan horretzaz egiten ari gai diren arduralaritza-zehaztapidetzak geldi eta erabaki gabe utziz.

II ATALBURUA

NORBANAKO JAURGOPEKO OGASUNENTZAKO LEGE-JAURPIDEAK

I SAILA

NORBERETZAKOTZEA

38. Atala

      1.-     Ogasun eta eskubide guztiak Autonomia-Elkarteko norbanako-jaurgopekotarako hartzen direla ulertzen da eta, hori, gero herri-baliapide edo zerbitzutarako jartzearen, eta Autonomia-Estatutoan eta Autonomia-Elkarte osorako Erakundegorenen eta Kondaira-Lurraldeen harremanen Legean ohartemandako ogasunak izendatzeko jaurpideen kaltetan gabe.

      2.-     Ogasun eta eskubideak nahitaezko jabegokentzez hartzea horretarako berarizko araupideei atxikiz egingo da, eta horrek herriaren onerako edo gizarte-zuduzko direla aldarrikatzera eraman zituzten xedeetarako jartzea eta hoiek eratxikitzea berebaitan izango ditu.

39. Atala

      1.-     Ogasun eta eskubideak hil-ondarez, ondarez gainetikako emaitzen bidez edo emaribidez norberetzakotzeko, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz Dekretoz ontzat ematea beharrezkoa izango da.

      2.-     Emaileak gozamendun izateko Lege honen 4garren Atalean esandakoetako ihardutze -sail zehatz bat jarri dezanarren, Jaurlaritzak ogasun eta eskubideak Autonomia-Elkarteko Ondareari izendatuko dizkio, eratxikipena egiterakoan gogo hori kontutan izatearen kaltetan gabe.

      3.-     Hil ondarea, beti ere, kontu-garbitasuna aldezkoa izatearen baldintzapean onartzen dela ulertuko da.

40. Atala

      1.-     Autonomia-Elkarteari edonolako ogasunak izendatu diezaizkion ezein epailaritza nahiz arduralaritza-agintarik, hartutako erabakia Ondare-Artezkaritzari ezagutaraziko dio.

      2.-     Artezkaritza horrek, eman zaizkion ogasunen zehaztapena eta aituen bidezko balio-neurketa egin ondoren, Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopekoetan sartuko ditu.

      3.-     Emate hori Autonomia-Elkartearekin euki eta ematen den ogasun horren balioa baino txikiagoa duen zor baten ondoriozkoa izatea gertatzen bada, ogasunaren jabe izandako zordunak ogasun horren balioaren eta zorraren zenbateko soilak, lakatze-gehigarriak, gastuek eta eskuratze-bideen gosteek, eta zorra ordaindu behar zenetik eta erabat ordaindu arte erabilgarri den lege-araupidetzan jarritako ehunekoko korrituek guztira jotzen dutenaren arteko aldea itzuli dakioneko eskubidea izango du.

41. Atala

      1.-     Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, horren Ihardutze-Sail Burujabeek edo Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikiek bere helburuak lortzeko beharrezko izan ditzaten eraikintzen erosketa Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak erabakiko du, doakion Sailburuaren edo esandako Ihardutze Erakunde eta Herri-Izaikiak arduralaritzaz haren menpeko izan daitezenekoen arioz.

      2.-     Erosketa agiriko lehiaketaren bidez egingo da.

      3.-     Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren eta artez doakionaren bateango saloz, lehiaketa-bideak alde batera utzi eta artezko akurapena egin dedineko baimena eman ahal izango du, hauetakoren bat gerta dedinean:

a)   Erosketaren presa nabarmena.

b)   Erantzun behar zaioneko beharraren berarizkoa.

c)   Eraikintza-merkatuango eskaintzaren urria.

      4.-     Aurreko zatian ohartemandakoak gerta daitezenean, ahal dedin guztietan gutzienez hiru salo eskatuko dira.

      5.-     Erosketak arduralaritza eta ogasun-akuraketarako ohartmandako araupideen ariora egingo dira. Erosketa hauen zertzeladarik nabarmenenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratuko dira.

42. Atala

      1.-     Gauzazko ogasun mugikorrak diru-truke norberetzakotzea dagokien Sailburuak edo Ihardutze-Sail Burujabeen edo norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikien legezko ordezkariek erabakiko dute, ondoren esaten direnetan salbu, hoietan ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arauera esan dedin ihardutze-sailak egin beharko bait-du:

a)   Erosketa, legez zuzkiketatzat jo dedinean.

b)   Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz sendespena egindako ogasunak izan daitezenean.

c)   Autoak izan daitezenean.

      2.-     Ogasun hoiek erosteko modua agiriko lehiaketaren bidezkoa izango da, honako hauetan artezko itune-bidez egin daitekeela:

a)   Legez nahiz egitez bakarreango salmentapeko izan daitezen ogasunak direlako eskeintzen arteko lehia sortzeko biderik ez dagoenean.

b)   Berarizko arrazoiegatik edo luza ezineko beharren hestuaren ondoriozko presa nabarmena egoteagatik, eta hori guzti hori zehaztapidetzan egiaztatu ondoren, Jaurlaritzak doakion Sailburuaren edo esandako Ihardutze-Sail Burujabe edo Herri-Izaiki hoiek haren menpe egon daitezenekoaren saloz horrela erabaki dezanean.

c)   Hitzarmenaren guztizko diruegitamuak bost miloe pesetatik gora jo ez dezanean.

d)   Jaurlaritzak, gai honi buruzkoan indarrean dauden Legeetan babestuz, doakion Sailburuaren edo Ihardutze-Sail Burujabe edo Herri-Izaikiak hari eratxikitako Saileko Sailburuaren saloz hartutako erabakiz, zehaztapidetza isilpekoa dela adierazi dezanean.

e)   Eskaintza-egilerik egon ez delako, saloak onartu ez direlako edo saltzaileari egotzi dakizkiokeen arrazoietagik itunea sendesteko biderik izan ez denean. Horrelakoetan, Arduralaritzak lehiaketa berri baterako deia egin ahal izango du, erabaki daitezen oinarri-arauak jarrita edo, bestela, erosketa artez egin ahal izango du, bainan iragarritako lehiaketan zeuden baldintzekin heurekin.

      3.-     Artezko itunea bidezko izan dedin guztietan, ahal dedin guztietan gutxienez hiru eskaintza eskatuko dira, erabilgarri izan dedin zatian akurapeneango agiritasunari eta bertan eskuhartzeari buruzko araupidetza ere beteaz. Erosketa arauz erabaki dedin eran iragarriko da.

      4.-     Teknolojia-interesduntzat edo informatika-ogasuntzat aldarrikatutako ogasunak erosteko, gaiari buruzko berarizko araupideek agindu dezatena egingo da eta, hori, arduralaritza eta ogasun-akurapenari buruzko arauak betetzearen kaltetan gabe.

43. Atala

      1.-     Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikiei eraikintzak alogeran uztea Ekonomia eta Herriogasun-Sailak erabakiko du, artez doakion Sailburuaren edo Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Izaikiak haren menpeko izan daitezekoaren arioz.

      2.-     Ogasun mugikorrak alogeran uztea Sail bakoitzeko Sailburuak edo Ihardutze-Erakunde Burujabeen eta norbanako-alorreko legepeko herri-Izaikien legezko ordezkariek erabakiko dute, honako hauek gai izan ditzatenean salbu:

a)   Ibilgailusaileko autoak.

b)   Legezko sendespena duten ogasun mugikorrak.

c)   Tekonolojiazko interesduntzat aldarrikatutako ogasunak.

d)   Informatika-ogasunak.

      Horrelakoetan, agintepidea Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arauera emango da.

      3.-     Alogeratze guztiak agiriko lehiaketaz egingo dira. Artezko itunea, ogasun-moeta bakoitzarentzat, 41garren eta 42garren Ataletan zehaztutakoetarako bidezkoa izango da, han bezala hemen ere, ahal dedin guztietan gutxienez hiru eskaintza eskatu behar direla.

      42-2, c) Atalean jarritako diru-zenbatekoa, ogasun mugikorrak artezko itunez alogeran emateko urteko bostehun mila pesetakoa izango da.

44. Atala

      1.-     Nolanahiko Baltzuak sortarazteko baimena, eta bai Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza hoietako partzuer-zatiak hartzekoa ere, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta enpresa arduralaritzaz haren menpeko izango deneko Saileko Sailburuaren bateango saloz emandako Dekretoz egingo da, dirua eta norbanako-jaurgopeko ogasunak eramatea erabaki dezakeela, hoien balioa dena dela.

      2.-     Halaber, Jaurlaritzak Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei bakoitzak bere diruegitamuen pentzutan aurreko zatian esandako baltzuak sortzeko edo hoietako partzuer-zatiak hartzeko baimena eman ahal izango die, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta Erakundegoren-Izaiki hoiek haren menpeko izan daitezen Saileko Sailburuaren saloz emandako Dekretoz.

      Baltzu hoien domuarekiko eskubideen jabe-izendun Erakundegoren-Izaikiak izango dira.

      3.-     Nolanahi ere, domuarekiko eskubide hoiek Euskadiko norbanako-jaurgopekoetakoak izango dira, Lege honen 9.4 Atalean agintzen denez.

      4.-     Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen Legeak Autonomia-Elkarteko Arduralaritza eta Erakundegoren-Izaikiak Baltzuetan sartzeko Baltzuen zermugapenerako, hoiek sortarazteko edo hoietan partzuer izateko Atal honetan jartzen diren baldintzez beste batzuk eskatu ditzanean, Lege horrek agintzen duena egingo da.

45. Atala

      Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Sail berezien saloz nahiz norbere arioz, gauzazkoez besteko ogasunak diru-truke erostea erabaki ahal izango du.

II SAILA

INORENTZAKOTZEA, UZTEA ETA TRUKEA

46. Atala

      Eraikintzak inorentzakotzeko, hala badagokio doakion Sailak emandako erizpenaren ondorioz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak inorentzakotzeko gai direnaren adierazpena egitea beharrezkoa egingo da.

47. Atala

      1.-     Inorentzakotu dedin eraikintzak, aituen balio-neurketez jarrita hogei miloetatik gora gabeko balioa izan dezanean inorentzakotzeko erabakia hartzea Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokio; balioa hortik gorakoa izan, baino ehun miloe peseta gainditzen ez baditu, erabakia Jaurlaritzak hartu beharko du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, eta azkeneko esandako zenbatekotik gorakoa baldin bada, Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidezko baimena beharko da.

      2.-     Inorentzatzeko modua agiriko errematebidezkoa izango da; balioz hamar miloe pesetatik beherakoa baldin bada, horren ordez artezko salmenta egin ahal izango da, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren erabakiz, eta bestetan, Jaurlaritzak horren saloz hartutako erabakiz.

48. Atala

      1.-     Gauzazko ogasun mugikorrak inorentzakotzea, hoiek erabiltzen ari zen edo hari eratxikita zeudeneko Saileko Sailburuak erabakiko du, Ihardutze-Burujabeentzat eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikientzat Lege honetan agindutakoaren kaltetan gabe.

      Inorentzakotzea agiriko erremate-bidez egingo da.

      2.-     Errematea egin eta han hartzailerik ez egotea gertatu edo hautsiko balitz, artez inorentzakotzea erabaki ahal izango da.

      Horrelakoetan, akurapenaren zernolakorik nabarmenenak araupidez erabaki dedin eran aldarrikatuko dira.

      3.-     Legez teknolojia-interesduntzat zermugatutako ogasunentzat eta informatika-ogasunentzat, hoiei buruzko berarizko araupidetan agintzen dena egingo da, eta hori, arduralaritza edo ogasun akuraketari buruzko legeek ohartematen dutena betetzearen kaltetan gabe.

49. Atala

      1.-     Gauzazkoez bestekoak inorentzakotzeko baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz.

      2.-     Baltzuetako domuekiko jabe-agiriak edo haien zor-agiriak inorentzakotzeko baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren saloz.

      3.-     Inorentzakotze modua, ondare eta arduralaritza-ituneekiko araupideetan agintzen denez, agiriko errematea izango da, Jaurlaritzak, behar bezala egiaztatutako herri-zuduzko zioegatik eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, artez egin behar dela eritzi diezaionean salbu.

50. Atala

      1.-     Norbanako-jaurgopeko ogasun mugiezinak beste batzuegatik trukatu ahal izango dira, inorentzakotzeko gai direnaren adierazpena egin eta zehaztapidetzan trukearen komenigarritasuna zuritu ondoren. Bi ogasunen balioen artean aldea balego, diruz berdintzea bidezkoa izango da.

      2.-     Trukea egiteko baimena emateko gaitasuna, eraikintzak saltzeko izan dezanaren arauerakoa izango da, Autonomia-Elkarteak trukerako emandakoaren balioaren arauera.

      3.-     Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren saloz, norbanako-jabetzapeko nolako zehatzezko ogasun mugikor batzuk inoren beste batzuekin trukatu ahal izatea Dekretoz jarri ahal izango da.

      Halaber Jaurlaritzak dagokion Sailburuaren edo doakion Ihardutze-Erakunde Burujabea edo Herri-Izaikia hari atxikita egon dedinekoaren saloz, aurreko lerroaldian esandako nolakoan bestelako jakineko ogasun mugikor batzuk trukatu daitezeneko baimena eskatu ahal izango du bakoitzean.

      Nolanahi ere, indarrean dauden araupideek jartzen dituzten gainontzeko baldintza eta legebideak bete beharko dira, trukatutako ogasunen balioak ezberdinak gertatuz gero eskudiruz berdinduz.

51. Atala

      1.-     Ogasunak eta eskubideak dohan inorentzakotzeko baimena Eusko Legebiltzarrak eman beharko du, Lege-mailako arau baten berariz oharteman dedina salbu.

      2.-     Aurreko Atalak dioen baimenak, Eusko Legebiltzarrak egoki eritzitako baldintza mugapen eta bermapide guztiak izan ahal izango ditu, eta batipat honako hauek:

a)   Gozamenduna ogasunaz edo eskubideaz bete-betean baliatzeko epe bat jartzea.

b)   Ogasuna edo eskubidea hartarako eskatu zeneko ekintzapide edo baliatze-moduari eustea.

c)   Inorentzakotzea bukatzeko epe-muga bat jartzea.

d)   Ogasuna edo eskubidea beste inorentzakotzeko debekua.

      3.-     Jarritako baldintzak, mugapenak edo bermapideak hautsi edo jarritako aldia bukatu dedinean, ogasun eta eskubideak, legez erabat Euskadiren Ondarera itzuliko dira, inorentzakotu zireneko jaurgotasun-moetarekin berarekin.

52. Atala

      1.-     Hoien ustiaketa edo zertarakoari aurrez ezin antz eman dakiokeela uste dedineko norbanako jaurgopeko ogasun mugiezinez baliatzea Jaurlaritzak dohan utzi ahal izango du, herri-zuduzko xedetarako eta gehienezko hamar urteko aldi baterako, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz.

      Atal honen ondoriotarako, honako hauei dohan uztea joko da herri-zuduzkotzat:

a)   Herri-Arduralaritzei eta hoietako Erakundegoren-mailako Izaikiei.

b)   Irabazte-xederik gabeko Erakundeei.

      Uzte hoiek eta hoien luzapenak, hala egokituz gero, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

      2.-     Era berean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak ogasun mugikorrak aurreko zatian jarritako baldintzekin heurekin utzi ahal izango ditu, gehienezko bost urteko aldi baterako.

      3.-     Uzte-hitzarmen bakoitzean jarritako aldiak, hartzaileak eskatuta, hasierakoa bezalako bata bestearen ondorengo alditarako luzatu ahal izango dira, isiltasun-bidezko luzapenik onartzen ez dela.

      Hala ere, ogasun mugiezinak uzteen bigarren luzapena eta ondorengoak egiteko Eusko Legebiltzarraren baimena beharko da.

53. Atala

      1.-     Beti ere, aurreko atalean araupetutako uztea egiteko baimena ematezko erabakiek, uzte hoien zertarako zehatza adieraziko dute.

      2.-     Utzitako ogasunen jaurgoa honako hauetan Autonomia-Elkarteari atzera itzuliko zaio:

a)   Hitzarmenean jarritako aldiaren barruan, izendatu zitzaienetarako erabili ez daitezenean, edo gero horretarako erabiltzeari utzi dakionean.

b)   Uzteari jarritako epe-muga, edo hala egokituz gero luzapena bukatu dedinean.

III SAILA

ALDIAZ GALTZEA

54. Atala

      Norbanako-jabetzapeko ogasunekiko eskubideak, Autonomia-Elkartearen aldeko eta aurkako indarra herri eta merkataritza-alorretako legepideetan agindutakoaren arauera aldiaz galdu egiten dute.

IV SAILA

BALIAPIDEAK ETA USTIAKETA

55. Atala

      1.-     Diru-irabazpide izan daitezkeen norbanako jaurgopeko ogasunen ustiaketa, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz hartutako erabakiz artez, erakundegoren-mailako izaiki baten bidez nahiz norbanakoek egin dezakete.

      2.-     Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren saloz, ustiaketaren eta horretarako itunearen oinarri-irizpideak zehaztuko ditu, hitzarmen hori lege-erapidetzan ohartemandakoetako ezein modutakoa izan daitekeela.

      3.-     Itunea emateko gaitasuna Ekonomia eta Herriogasun-Sailak izango du, eta agiriko lehiaketaren bidez egingo da.

      Artezko itunea honako hauetan onartuko da:

a)   Zehaztapidetzan egiaztatutako horretarako herri zuduzko zioak egon daitezenean.

b)   Euskadiko Autonomia-Elkarteak ogasuna uzteagatik eskuratu dezan diruzko ordainsaria miloe bat pesetetatik beherakoa izan dedinean.

c)   Ustiaketa modu arrazoitsuz egiteko gai den norbanako edo Izaiki bakar bat baizik ez dagoenean, hori zehaztapidetzan eraso beharko da.

d)   Eraentza eta ustiaketa Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritza Nagusiko, Erakundegoren edo Toki-Arduralaritzako Izaikiren baten esku utzi dedinean.

      Nolanahi ere, ondare eta arduralaritza-ituneei buruz indarrean dauden araupideak beteko dira.

      Uztearen edo ustiaketaren alderdirik nabarmenenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

56. Atala

      Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, ustiaketa-aldia lehenengo epearen erdia halako aldi baterako luzatzeko baimena eman ahal izango du.

      Gehiagoko luzapen-aldirako Eusko Legebiltzarraren baimena beharko da.

III ATALBURUA

HERRI-JAURGOPEKO OGASUNENTZAKO JAURPIDEAK

57. Atala

      1.-     Herri-jaurgopeko ogasunei buruzko baimenek, ustiatze-baimenek, eskubide-emate eta baliatzeko uzteek Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta doakion Saileko Sailburuaren edo haien gai den ogasuna edo eskubidea atxikita daukan Ihardutze-Erakunde Burujabea edo Herri-Izaiki haren menpeko deneko Sailekoaren saloz jarri ditzan baldintzak izango dituzte jaurpide hoiek, hala egokituz gero, baliatze-saria barne izan behar dutela.

      2.-     Baimenentzako eta gaitasun-aitorpenentzako gehienezko aldia hogeita hamar urtekoa izango da, eta esku-emateentzakoa berrogeita hamar urtekoa.

      3.-     Epea bukatzeak edo baliatzaileak jarritako baldintzak ez bete izateak, eskubidea bukatzea ekarriko du.

58. Atala

      Herri-jaurgopeko ogasunez berariz batean baliatzeko, ogasuna hari eratxikita egon eta erabiltzen ari deneko Sailaren, Ihardutze-Erakunde Burujabearen edo norbanako-jaurgopeko Herri-Izaikiaren baimena edo ustiatze-baimena beharrezkoa izango da.

59. Atala

      Herri-jaurgopeko ogasunez bakarrik baliatzea, herri-zerbitzuen eraentzarako arduralaritza akurapideei buruzko legebideek jarri ditzaten oinarri irizpideen, baldintzen eta bideen arauera egingo den eskubide-ematez egiteratuko da.

60. Atala

      Baimen baten, eskubide-emate baten edo eskuemate baten gai izan daitezen herri-jaurgopeko ogasunek hoietakoak izatea galdu eta Autonomia-Elkarteko norbanako-jaurgopeko ogasun bilakatu daitezenean, honako arau hauek kontuan izango dira:

a)   Jarritako epeak diraueno, gozamendunen eskubide eta eginbeharrak berebaitan iraungo dute.

b)   Epeak beteala, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, hurrenez-hurren, esku-emateen eta baimenen indargabetzeak aldarrikatuko ditu.

      Hori bera egingo da, inolako eperik bukatzearen zain egon beharrik gabe, Autonomia-Elkarteak noiznahi eta nahi bezala birreskuratzeko eskubidea berariz gorde duenean ere.

c)   Ekonomia eta Herriogasun-Sailak emandako eskubideei jarritako aldi osoan eustea ogasunen geroko zertarakoaren kaltetangoa izan, edo inorentzakotzea egin ondoren erabakiz gero hoiek asko andeatuko liratekeela erizten badio, emandako eskubideekiko jabegoa nahitaez kentzeko erabakia hartu ahal izango da.

61. Atala

      1.-     Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopeko ogasunak inorentzakotu daitezen guztietan, hoiei buruz indarrean egon eta herri-jaurgopeko zirenean egindako eskubide-emateen ondoriozko eskubide-jaurgodunek, bere aldeko legez sendetsitako atzera-indarrezko jabetze-eskubidea izan ez dezan nornahiren aurretikako erabateko lehentasun-eskubidea izango dute.

      2.-     Atal honen lehenengo zatian esandako eskubideen gai diren ogasunak hartutako Erakundeek, bere berenezko Diru-Baltzen pentzutan iare utzi ahal izango dituzte, Autonomia-Elkarteak bezalakoxe modu eta baldintzekin.

      Ogasunak berriz Arduralaritzaren jaurgopera itzuli daitezenean, Erakunde hoiek ez dute horren eretzean ordaindu zutena birreskuratzeko eskubiderik izango.

62. Atala

      1.-     Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, bere nagusitzapeko ogasunak, zehaztapidetzan egiaztatutako herri-baliagarritasunaren zurrean, Herri-Arduralaritzako ezein Ihardutze-Erakunderi berrogei ta hamar urtetarako gehienera hoietzaz dohan baliatu dedin eman dakizkioneko baimena eman ahal izango du.

      2.-     Gozamendunak jarritako baldintzak ez betetzeak, edo epea luzatu izanak, baliatze-aldia bukatzea ekarriko du.

      3.-     Aurreko bi zatietan agindutakoaren arauera egindako ogasun mugiezinak uzte guztiak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

      4.-     Uzte-aldia luzatzeko, Eusko Legebiltzarraren baimena beharko da.

63. Atala

      1.-     Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, Ihardutze-Erakunde Burujabeei edo Lege honen Laugarren Atalean aipatzen diren Izaikiei egindako herri-jaurgopeko ogasun-utzierak onartzea, uzte hori hari egiten zaioneko Sailburuak edo Ihardutze-Erakunde edo Izaiki gozamendunak hari eratxikita daudeneko Sailekoak egingo du.

      2.-     Uzte horrek baldintzaren bat edo berarizko baliatze-modu bati eutsi beharren bat berebaitan badarama, Jaurlaritzak eman beharko du ontzat, doakion Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz.

      3.-     Beti ere, Jaurlaritzak doakion Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz hartutako erabakia beharko da honako hauetarako:

a)   Zenbatekoz ogasuna utzi zenean aituek egindako balio-neurketako balioaren ehuneko hogeita bostekotik gorakoak izan daitezen eraikintzetango diru-ezarketetarako baimenak emateko.

b)   Uzte-aldiaren bigarren erdian, eta nolanahi ere azkeneko bi urtetan, bere onean eustekoez bestelako gastuak egiteko.

Erabaki Gehigarriak

Lehenengoa

      Autonomia-Elkarteko Ondarearen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Diputazioen artean hark edo hauek "Autonomia-Elkarte osorako Erakundegorenen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanei" buruzko Legearen ondorioz beretzakotu ditzaten agintepide eta zerbitzuak direla eta egindako gauzazko baliapideen eskuraketak, Lege horrek agindu dezanaren arauera egingo dira.

      Eskuratutako edo hala gertatuz gero itzulitako baliapideak, hoietzaz baliatzen ari zenak zituen legezko zermugapen eta gozamenkariekin heurekin itzuliko dira.

Bigarrena

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteak etxebizitzen eta lurren herri-suztapenaren alorrean dituen agintepideen hesparruan, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, bere dituenez gainera, eraikintzei eta eraikintzekiko jabego-aldakuntzegatikako zergei buruzkoetan Ekonomia eta Herriogasun-Sailari honako hauetan izendatutako eskubideak egiteratzen ditu:

a)   Lege honen II eta III Atalburuetan, ordain-truke eta eraentzarako, arduralaritzarako eta baliatzeko uzteko erosteari, zermugatzeari eta saltzeari buruzkoak.

b)   Lege honen I Atalburuan, aurreko a) zatian ohartemandakoari darizkion zertarakoa jartzeari, kentzeari, eratxikipenari, eratxikipena hausteari eta inorentzakotze-gaitasunari buruzko adierazpenetarako.

      Adierazpen hoiek, dagozkien Arduralaritzaerabakiak berebaitan daramatzatela ulertuko da.

      2.-     Jaurlaritzak Dekretoz araupetuko ditu, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz, Manu honen lehenengo a) zatian esandako agintepideak egiteratzeko bideak.

      Arau hoiek eman ez daitezen artean, etxebizitzak emateari buruzko jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoak indarrean iraungo du.

Hirugarrena

      1.-     Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren menpeko Baltzuen baltzu-domua, eta bai haren edo hauen zerbitzutango ogasun eta eskubide guztiak ere, Izaiki horren herri-jaurgopekoak izango dira.

      2.-     Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren salozko Dekretoz, irrati eta telebistazko herri-zerbitzurako Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta eskubideen jabetza Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiari edo horren era entzarako Herri-Baltzuari eman dakiela erabaki ahal izango du, eta bai Arduralaritzak horretarako egindako arduralaritza nahiz ondare-itunetan Izaikiak eta bere Baltzuak Arduralaritzaren eginbeharrak beretza kotzea ere, hala behar izanez gero beste itunebideek eta bermatzaileek bere baiezkoa eman ondoren.

      3.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta eskubideak ere eratxiki ahal izango zaizkie Izaikiari eta bere Herri Baltzuei, bere berarizko helburuak bete ditzaten.

      4.-     Izaikiaren eta bere Baltzuen ondarean sartzen diren ogasun eta eskubideek norberetzakotzeko, erabiltzeko, hoien arduralaritza egiteko eta inorentzakotzeko jaurpideak Jaurlaritzak zehaztuko ditu, Dekretoz, Lege honetako oinarri-irizpideak erabiliz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz.

      5.-     Aurrean esandakoa, nolanahi ere, Herri-Izaizkiarentzat eta bere Baltzuentzat Maiatzaren 20ko 5/1982 Legez jarritako berarizko jaurpideen kaltetan gabe dela ulertuko da.

Laugarrena

      1.-     Jaurlaritzari Dekretoz, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Lege honen 8.d), 11.2, 24.5, 29.2, 42.2.c), 43.3, 47.1 eta 47.2 eta 55.3 b) Ataletan jarritako zenbatekoak diruaren balioaren aldakuntzei egokitzeko aldatu ditzaneko baimena ematen zaio.

      Lehenengo aldakuntza ezingo da Lege hau indarrean jarri eta hiru urte bete baino lehen egin.

      2.-     Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak, noiznahi, Lege honen 11.2 Atalaren arauera Euskadiren Ondarearen Zerrenda Nagusitik kanpo gelditzen diren ogasunak Zerrenda horretan sartzea erabaki ahal izango du.

Aldibaterako Erabaki Bakarra

      1.-     Azaroaren 24ko 9/1982 Legez sortutako Enerjiaren Euskal Erakundearen ondarea araupetzen duten arau guztiak Lege honi Dekretoz egokitzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

      2.-     Dekreto hau, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta Industria eta Enerjia-Sailburuaren bateango saloz emango da.

Azken Erabakia

Lehenengoa

      Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokio Jaurlaritzari Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen araudi-bidezko manuen saloa egitea, Lege honetxen Bigarren Erabaki Gehigarrian Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari ematen zaion agintepidea eta Aldibaterako Erabaki Bakarrean ohartemandakoa salbu.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra