Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

14/1997 Legea, urriaren 10ekoa, Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuei 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 ekitaldietan eman behar dizkieten Ekarpenak Zehazteko Metodologiaren Legea egokitzen duena.

1997-10-10

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1997/10/14, 196. zk.; EAO, 2012/1/14, 12. zk.

 

§ 199. 14/1997 LEGEA, URRIAREN 10EKOA, FORU ALDUNDIEK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AURREKONTUEI 1997, 1998, 1999, 2000 ETA 2001 EKITALDIETAN EMAN BEHAR DIZKIETEN EKARPENAK ZEHAZTEKO METODOLOGIAREN LEGEA EGOKITZEN DUENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

      Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. atalean, zortzigarren puntuan, ezartzen denez, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartuko du baliabideak banatzeko metodologia, eta zehaztuko ditu lurralde historikoek autonomia erkidegoaren aurrekontu-gastuei egin behar dizkieten ekarpenak. Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak aipaturiko metodologia onartu ondoren, Jaurlaritzak lege-egitasmo batean jaso eta Legebiltzarrari igorriko dio, onartzeko.

      Xedapen hori betez, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, 1996ko urriaren 7 eta 14ko saioan, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 urteetarako metodologia erabaki zuen. Ondoren, Eusko Legebiltzarrak urriaren 31ko 6/1996 Legea onartu zuen, non jasotzen baita esandako metodologia.

      Onarturiko metodologiaren lehenengo xedapen gehigarrian honela esaten da:

"Ekonomia Itunean sartutako edo ekonomiak edo salbuespenezko beste zirkunstantziaren batek ekar ditzakeen aldaketak direla-eta, banaketa bertikalaren ereduan eta/edo banaketa horizontalaren koefizienteetan eta/edo Bermeen Egokitzapenerako Fondoan funtsezko aldaketak sartu beharra gerta dadinean, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, metodologia eta kalkulu mailako aldaketei buruzko proposamenak egin ahal izango ditu. Proposamenaren gai izan daitezen aldaketak jasoko dituen lege proiektua bidaliko du Jaurlaritzak Legebiltzarrera, honen onarpena eman diezaion".

      Abuztuaren 4ko 38/1997 Legearen bidez Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna aldatu da, Euskadik daukan ahalmena handituz. Hartara, hainbat aldaketa egin da zerga-harmonizazioko eta lankidetzako printzipioen erregimenean, egoitzadun ez direnek lorturiko etekinak kargatzen dituzten zergak ordainarazteko erregimenean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duen erregimenean eta baltzu-taldeen tributazio-erregimenean; bestalde, Fabrikazio Zerga Bereziak Itunaren erregimenean sartu dira.

      Halaber, abuztuaren 4ko 37/1997 Legearen bidez onartu da Euskadiko 1997-2001 bosturtekorako Kupoa zehazteko metodologia, eta hor Ekonomia Itunaren aldaketak isladatu dira.

      Ondorioz, eta lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, 1997ko irailaren 5eko bileran, metodologia eta kalkuuko egokitzapenak erabaki ditu. Hortaz, besteak beste, tributu itundu berrien kudeaketatik datozen diru-sarrerak banaketa-ereduan sartu dira; diru-sarrera berri horietan udalek parte hartzen dutenez, finantzaketa horri dagozkion eskumen berriak hartzen dituzte lurralde historikoek, eta eskumenak jasotzen dituen koefiziente bertikala aldatu da; Kupoaren Bosturteko Legean ezarritako finantza-konpentsazioak ereduan sartu dira; lurralde historikoetako Fabrikazio Zerga Berezien bilketari konpentsazioak eta egokitzapen berriak egozteko irizpideak finkatu dira; eta Fabrikazioko Zerga Berezien bilketaren lurralde-banaketari buruzko datu fidagarririk ez dagoenez gaur egun, foru aldundiek zerga horietako bakoitzeko egiten duten bilketaren egokitzapenak kalkulatzeko formula proposatu da 1997. urterako. Formula hori urtero luzatu ahal izango da, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiz; formula aldatu nahi izanez gero, ordea, Legebiltzarrak onartu behar du erabakia.

      Metodologia horren egokitzapena lege honen eraskin gisa agertzen da, urriaren 31ko 6/1996 Legean ezarritakoari jarraiki.

Atal bakarra

      Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakia onartu da, eta lege honen eraskin gisa agertzen da. Horren bidez urriaren 31ko 6/1996 Legean onartu zen metodologia egokitu da, hau da, foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 urteetan egin behar dizkieten ekarpenak zehazteko metodologia.

ERASKINA

HERRI DIRUBIDEEN EUSKAL KONTSEILUAREN AKORDIOA

      Herri Dirubideen Euskal Kontseiluko bildutakoek, 1997ko irailaren 5eko bileran, aho batez onartu dute ekarpenak zehazteko metodologiaren egokitzapena, hots, foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei egin behar dizkieten ekarpenak zehazteko metodologiaren egokitzapena. Egokitzapen horrek 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 ekitaldietan iraungo du indarrean, eta eragina izango du Ekonomia Itunaren Legearen aldaketan eta Kupoaren Bosturteko Lege berrian. Erabakitzen da, halaber, beste idazketa bat ematea Kupoaren Legearen zenbait atali eta Hamaikagarren Xedapen Gehigarria gehitzea. Hona hemen aldatutako atalak: 1; 2-1; 3; 5; 13; 17; 21-4; Laugarren Xedapen Gehigarria-2; Zazpigarren Xedapen Gehigarria-2; eta I. eta II. eraskinak.

      Hauxe da idazketa berria hitzez hitz:

1. Atala - Banaketa bertikalaren ereduaren finkapena

1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 urteetako aurrekontu ekitaldietan zehar, foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen finantzaketa orokorrerako egin behar duten ekarpena, honako eredu honen arabera kalkulatuko da ekitaldi bakoitzean:

-  Ekonomia Ituna kudeatzeak dakartzan eta banatzeko diren diru-sarrerak (R).

-  Kupoaren metodologiak dakartzan kenketak (D).

-  Kenketa berezia (P).

Banatu beharreko diru-baliabideak: R - (D+P).

      Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen karga orokorrei eusteko, Foru aldundiek egin beharreko ekarpenak. (Ekarpen Orokorra):

[R- (D+P)]ren %66,25

2. Atala - Banaketarako diren diru-sarrerak

Ekonomia-Ituna kudeatzetik lorturiko hurrengo diru-sarrerak azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 20. atalean ezartzen den banaketari atxikiko zaizkio:

a)   Tributu itunduak direla-eta, jardunean dagoen ekonomi ekitaldian bildu daitezen diruak, horiek sortu direneko urtea ez dela kontutan hartuko. BEZak ordezkatu dituen diru-sarrera probintzialak direla-eta, Foru Aldundiek eskuratu dezaten eta 1997ko urtarrilaren 1a baino lehen itundutakoen %6'3koa izango den konpentsazio garbiari dagokion zenbatekoa kendu egingo zaie diru horiei.

b)   Hitzarmenpeko eta zerga-arloko diru sarrerak direla medio, ekonomi ekitaldi bakoitzean zehar foru aldundiek eskuratu ditzaten interes likidoak.

3. Atala - Kupoaren metodologiaren ondoriozko kenketak

1.-     Honako kenketa hauek egingo zaizkie Ekonomia Ituna kudeatzetik datozen eta banatzeko diren (R) diru-sarrerei:

a)   Kupo likido gisa Estatuari ordaindu beharreko zenbatekoei dagozkienak eta, minus zeinuaz, Kupoa 1997/2001 bosturtekoan zehazteko metodologian adierazitako finantza-konpentsazioen emaitza.

b)   Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoaren kalkuluan konputatuta dagoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ertzaintzaren finantzaketarako den zenbatekoa.

c)   Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoaren kalkuluan konputatuta dagoen eta Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei atxikita dauden transferentziak finantzatzeko den zenbatekoa.

2.-     Kupoaren Bitariko Batzordeak 1997/2001 bosturterako Euskal Autonomia Erkidegoaren Kupoa seinalatzeko metodologian erabakitakoa, ekonomi ekitaldi bakoitzari behin-behingoz aplikatuko zaizkion emaitzek osatuko dituzte zenbateko hauek.

3.-     Era berean, Estatuari ordaindu beharreko behin betiko likidaziotik eta atal honetan definitzen diren kenketei dagozkien finantza-konpentsazioetatik datozen zenbatekoak, indarrean dagoen ekitaldian egin behar diren kenketen kalkuluan sartuko dira.

5. Atala - Banaketa bertikalerako koefizientea

1997-2001 bosturtekoan indarra izango duen banaketa bertikalerako koefizientea %66'25ean finkatzen da. Hori finkatzeko erabili den metodologia I. eraskinean jasotzen da.

Lege honek indarrean dirauen bitartean, Estatuaren Administrazio Zentralaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean edo Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta foru aldundien artean zerbitzu-transferentziak egiten badira, 10. atalean ezartzen denaren arabera jokatuko da.

13. Atala - Kupoaren behin betiko likidazioaren eta finantza-konpentsazioen ondoriozko aldaketak

Estatuari ordaindu beharreko kupoaren behin betiko likidazioa eta Kupoa 1997/2001 bosturtekoan zehazteko metodologian jasotako finantza-konpentsazioen likidazioa egin ondoren, 3.1. atalean definitzen diren kenketen barruan sartuko dira likidazio horren emaitzak eta 7. atalean aipatzen diren ekarpen bereziak aldatu egingo dira bidezko izan dadin moduan.

17. Atala - Erakundeen arteko beste finantza-fluxu batzuk

Estatuari ordaindu behar zaion kupo likidoan eta Kupoa 1997/2001 bosturtekoan zehazteko metodologian jasotako finantza-konpentsazioetan lurralde historiko bakoitzari egotzi beharreko zatia, dagokion koefiziente horizontala kupo horri aplikatuz finkatuko da.

Balio Erantsiaren gaineko Zergak jasango duen egokitzapena eta Fabrikazioko Zerga Bereziek jasango dutena, Ekonomia Itunaren 51. atalean ohartematen dena hain zuzen ere, lurralde historikoka banatzea, lurralde historiko bakoitzaren koefiziente horizontalen heinean egingo da.

Kasu horietan erabili behar diren koefiziente horizontalak, finantza-fluxuak burutzen direneko ekitaldiari dagozkionak izango dira.

21. Atala - Ekarpenen likidazioa

4.-     3.1. atalak aipatzen dituen kenketak, likidazioan kontatu behar direnak hain zuzen, ekitaldian benetan ordaindutako behin-behingo kupotik eta ekitaldian benetan egindako behin-behingo finantza-konpentsazioetatik ateratzen direnak dira.

Xedapen Gehigarria

Laugarren

2.-     Hurrengo idazatian zehazten diren diru-sarreren arabera lor dezatenetik gutxienez %53a euren menpe dituzten toki-erakundeentzat jarri dezatela eskatzen die Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak Lurralde Historikoetako foru organuei, eskabidearen zioa, tributu itunduak biltzen parte hartu izana dela. Diruen destino hori, nahiz finantzaketa orokorraren bidez, nahiz inbertsioetarako berariazko planen bidez bete ahal izango da. Hona hemen zehaztasunak:

-  Ekonomia-Ituna kudeatzeak dakartzan eta banatzeko diren diru-sarrerak: Ri.

*  Tributu itunduetatik bildutakoa, BEZak ordezkatutako diru-sarrera probintzialengatik izandako konpentsazioa kenduz.

*  Tributu itunduak direla-eta sorturiko interes likidoak.

-  Kupoaren metodologiaren ondoriozko kenketak: Di

*  Estatuarentzako kupo likidoa eta finantza-konpentsazioak.

*  Ertzaintzaren finantzaketa.

*  Kupo bidezko finantzaketa, Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei atxikitako transferentzien trukez.

*  Bosturtekoan zehar Eusko Jaurlaritzari edo lurralde historikoetako foru organuei egindako transferentzia berrien finantzaketa.

-  Kenketa berezia: Pi

-  Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunentzako ekarpen orokorra: AGi

-  Elkartasun-fondoa: (Fi)

Diru-baliabide erabilgarriak: Ri - (Di + Pi) - AGi + Fi.

"i" subindizeak kontzeptu bakoitzaren zenbatekoa lurralde historiko bakoitzari egiatan dagokiona izango dela adierazten du.

Xedapen Gehigarria

Zazpigarren

2.-     Halaber, Hamaikagarren Xedapen Gehigarrian aipatzen diren Fabrikazioko Zerga Bereziei dagozkien egokitzapenak egiteko eta Lege honen III. atalburuan aipatzen diren ekarpenen likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuei buruzko ziurtagiria jarriko dute foru aldundiek Eusko Jaurlaritzaren esku.

Xedapen Gehigarria

Hamaikagarren

1.-     Foru Aldundiek 1997. ekitaldian Fabrikazioko Zerga Berezi bakoitzetik atera duten benetako bilketaren diru-sarrerak honako kenketa hau eginez doituko dira: kenkizuna: lurralde historikoari ekitaldi horretan dagokion koefiziente horizontala bider Euskal Autonomia Erkidegoko benetako bilketa, aipaturiko zerga-kontzeptu bakoitzeko; kentzailea: benetako bilketa, zerga-kontzeptu beragatik. Egokitzapenen emaitzak aipaturiko ekitaldiko benetako diru-sarreretan kontabilizatuko dituzte foru aldundiek.

Foru aldundietako Fabrikazioko Zerga Berezietan egin beharreko egokitzapenak behin-behingoz kalkulatzearren kasuan-kasuko aurrekontu-ekitaldian, aurreko pasartean aipatu den eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak egin duen diru-sarreren aurrikuspena hartuko da kontuan, foru aldundiek ekitaldiko aurrekontuak egitearen ondorioetarako.

Foru aldundien Fabrikazioko Zerga Berezien egokitzapenak ekitaldian zehar zehazteko, moldatzeko eta epeak finkatzeko, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartzen duen prozedurari begiratuko zaio.

2.-     Fabrikazioko Zerga Berezien bilketa eta zerga horien peko produktuen kontsumoa lurralde historikoka jasotzen dituzten datu fidagarriak lortu ondoren, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak egokitzat jotako metodologia eta kalkuluko aldaketak proposatuko ditu banaketa horizontaleko ereduan eta/edo Elkartasun Fondoan egiteko. Jaurlaritzak proposatu diren aldaketak jasotzen dituen lege-egitasmoa igorriko dio Legebiltzarrari onartzeko.

Xedapen Gehigarri honen lehenengo puntuan zehazten den behin-behineko egokitzapena urtero luzatu ahal izango du Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, urriaren lehendabiziko hamabostaldian, egokitzat jotzen baldin badu.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra