Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

15/1983 Legea, uztailaren 27koa, Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas sortarazi eta ikastolentzako Lege-Jaurpideak onartzezkoa.

1983-07-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/8/6, 117. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.

Indargabetua: 1993-02-26

§ 44. 15/1983 LEGEA, UZTAILAREN 27KOA, EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS SORTARAZI ETA IKASTOLENTZAKO LEGE-JAURPIDEAK ONARTZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Hezkuntza eta Kultura-erakundeen euskal kultura-ondarearekiko arretarik ezak jazarpenaraino iristen ez zenean-, belaunaldi berriak edonongo diren baloreak eta gure herriari berenez dagozkionak batera hartuz hezitzea xede nagusi zuen herri-ekintza ausart bat sortarazi zuen hogeita hamargarren urte-hamarrekoan. Egiteko bikain hori gauzatzeko sortu ziren ikastegiei IKASTOLAK zeritzen, gero Euskal Ikastola Batza gisa eratu eta Agirre Lehendakariaren Euzkadiko Jaurlaritzak zegokien arreta egin ziela.

 

       Ikastolen herri-ekintzak jasan behar izan zuen hauspena ez zen, ordea, bere seme-alabak arbasoegandik hartu eta ezaugarri beinen euskera duen kultura-nortasunaren arauera hezitzeko zuten bidezko eskubidea utzi ezin zezaketen guraso askoren gogoa apaltzeko aski. Bidezko gogo horrek herrian zituen sustraien gogorra zela eta, aldirik txarrenetan ere Ikastolen ekintza ez zen galdu, izkutuan ihardun eta lekukotza soil izatera muga-arazten bazuen ere.

 

       Gure Herriko ikastegietan bertako kultura eta euskera ezaguraraztearekiko erakunde-mailango ukoak berebaitan zuen bidegabekeria nabarmenak, gure euskal kultura-ondarea babesteko eta suztatzeko hainbat ekintza sortarazi zituen, hoien artean ikastolak sortu izana azpimarratzea ezinbesteko gertatzen dela; hirurogeigarren hamarrurte-aldian gertatu zen hori gero, eta era guztietako kontaezinala eragozpen gaindituz gero, urte gutxiren barruan, gure herriko gizarte-alor zabalen ukaezineko atxikipena lortu eta duen ekintza gisa sendotzeko, gurasoek bere seme-alabentzako hezkuntza-modua nahi bezela aukeratzeko duten demokraziazko eskubidea harian-harian erakunde-mailakotu zedin ikastolek eman duten laguntza aitortu beharra dago. Bainan, guztiok dakigunez, ikastolek egin duten lanak izan ditu, izan, bai herri-agintaritzen laguntzarik ezari eta bai bere gauzazko eta gizakizko eskuarteen urriari zerizkion eragozpenak ere. Horri dario oraingo egoera honetan ikastolek duten gizarte eta lege-arduralaritzaren aldeetatikako arauzkogabetasuna.

 

       Lege-antolakuntza berriak hizkuntza-modu bereziekiko begirunea eta babesa bermatzen du, eta bai ikastegiak aukeratzeko askatasuna ere. Ikastolak sortarazi eta garatu-arazi zituzten gurasoek, ikastegiaren herri-jabetzapekotasunaren eta norbanako jabezapekotasunaren arteango aukera egiteko benetako askatasunez jabetuta ikusi zituzten heuren buruak. Herri-arduralaritzagandik jaso zuten bereizkeriazko portuak sortarazi du ikastola asko orain daudeneko egoera larria.

 

       Lege hori, ikastola-ekintzaren kondairatikako ikaspideek berebaitan daramatzaten herri-gurariei erakunde-mailako bideak eskaintzeko demokraziaren-arauzko beharrari erantzutera dator eta, hori, ikastolen garakuntza, bere seme-alabei hoien bidez gure arbasoen kultura-berezitasunaren arauerako hezkuntza emateaz gainera mundu zabaleko kulturaren aberasgarri haundiak eskuratu dakizkiela nahi duten hainbat eta hainbat gurasoren nahia benetan egiteratu dedineko laguntza izan dedineko bide.

 

       Gure Autonomia-Elkarte osorako Erakundeei dagokie Estatutoak dakarren bi hizkuntza ofizialen erabilkera bermatu dedineko agindua bete dedin beharrezko izan daitezen neurri guztiak araupetzea eta egiteratzea, gure Herriaren gizarte eta kizkuntza auniztasuna eta bere hazkundean gertatzen diren berarizko zernolakoak kontutan izanik. Agindu bikain hori beteaz Lege honek Ikastolen lege-jaurpideak araupetu, eta gure herriak bere nortasunaren bidezko aldezpenerako bere sustraietatik sortarazitako ekintza horri men egin, eta iraun dezaneko laguntza ematen dio.

 

       Lege honek lau idazpuru, behin-behingorako bi erabaki, hiru erabaki gehigarri, baliogabetzezko bat eta azkeneko bat ditu.

 

       Lehenengo Idazpurua, Hezkuntza eta Kultura Sailari atxikitako Erakunde Burujabe gisa sortarazten den "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-en sortze, helburu, egiteko, eraentza-sail eta ondareaz ari da, Lege horri dagozkionetarako Ikastola zer den zehazten da, Ihardutze-Erakunde Burujabe horren egitekoak eta Eraentza-Sailak jartzen dira, hoien ihardunarekiko eta Artezte-Batzordea osatzeko moduarekiko adierazpen labur batekin, araudirako zeintzuk uzten diren esanaz, eta eskuarteak azalduz. Hori guzti hori, Erresumako Erakunde Burujabeen Lege Jaurpideen Legeak eta Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko Zazpigarren Behin-behingo Erabakiak diotenaren arauera.

 

       Bigarren Idazpuruak "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-en menpeko diren Ikastolak ditu gai, Dekretoz sortarazi eta Ihardutze-Erakunde Burujabe horri eratxikitako Ikastolen eta norbanako-jabetzapeko izan eta borondatez Ihardutze-Erakunde Burujabe horren menpeko izatera aldatzea erabaki dezatenen arteko bereizkuntza eginaz azkeneko hoietan, jabe izendunek darabiltzaten tegien jabetza Autonomia-Elkarteari eman, hoietzaz baliatzeko eskua ematezko itune bat egin, edo hala dagokionean alogera eskubideak utzi diezazkiotela eskatzen zaiela.

 

       "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-en sartu nahi dezaten Ikastola guztiak Hezkuntza eta Kultura-Saileko Ikastegi-Erroldean sartuta egon daitezeneko baldintza ere jartzen da.

 

       Hirugarren Idazpurua "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-ko ikastoletako eraentza-sailez ari da, bateango eta gizabanakozko ihardutze-sailetan sailkatzen direla. Ikastola bakoitzean gutxienez egon beharko duten eraentza-sailak zehazten dira, ondoren hoien osatze-modua eta egitekoak antolatuz.

 

       Ikastoletako eraentza-sailak zermugatu eta hoien eratze-modua eta egitekoak zehazterakoan, indarrean dauden legebideek agintzen dutena eta Ikastolek bere kondairan izan dituzten ihardutze-sailak elkarri egokitzen zaizkio. Irakastegi hoien zernolakoei egokituz eta, beraz, Konstituzioak gurasoei, irakasleei eta ikasleei Arduralaritzak herri-diruz eusten dien Ikastegien artan eta eraentzan eskuhartzeko aitortzen dien eskubideari funtsean men eginaz. Ondoren Ikastolaren eraentzako norbanako-sailak jartzen dira, hoien egitekoei eta hoiek aukeratzeko eta izendatzeko bideei buruzkoetan Lege eta Araudiek agintzen dutenetara joaz.

 

       Laugarren Idazpurua "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-eko lanariez ari da. Ihardutze-Erakunde burujabearen ardurapeko Ikastoletan zerbitzu egiten duten lanari-moeta bereziak agertu, eta behar denetan araudira jotzera egiten da.

 

       Erabaki Gehigarrietan "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-ko Irakasle-Sailak sortaraztezko Lege-Egitasmoa Legebiltzarrari bidali beharra ezartzen zaio Jaurlaritzari, Ihardutze-Erakunde Burujabe honetan sartu nahi ez dezaten Ikastolekin lankidetasuntuneak egin ahal ditzaneko bideak ere jarriaz, eta bai unibersitatekoaz besteko irakaskuntza araupetzeko Lege-Egitasmo bat ere.

 

       Baliogabetze-Erabaki bat ere ba darama, eta bai Lege hau araupidez egiteratu dezan Jaurlaritzari eskua ematezko Azken Erabaki bat eta indarrean jartzeari buruzko txatala ere.

 

I IDAZPURUA

"EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS (E.I.K.E-I.V.I.)-EN SORPENARI, HELBURUEI, EGITEKOEI, ERAENTZA-SAILEI ETA ONDAREARI BURUZ

 

Lehenengo Atala

 

       "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas" sortarazten da Herrilege-alorreko Erakunde gisa eta berenezko eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenaz besteko Lege-nortasunaren jabe; bere helburuak betetzeko gaitasun osoz ihardun, eta Hezkuntza eta Kultura Sailari arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa eratxikita egongo da.

 

       Ihardutze-Erakunde hau sortarazten, Autonomia-Elkarteko Erakundeek emandako araupeko izan eta bertako irakaskuntzako berenezko herrilanarri-Sailek izango dituzten Euskal Herri-Eskola indarrean jartzeko bideango behin-behingo hurrats bat dela joko da.

 

2. Atala

 

       Bere menpeko Ikastolen bidez unibersitatekoaz besteko hezkuntza-maila guztietan euskerazko irakaspenak suztatzea eta ematea izango du "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-ek bere funtsezko egitekoa.

 

3. Atala

 

       Lege honi dagozkionetarako, unibersitatekoaz besteko hezkuntza-maila guztietan euskerazko irakaskuntzarako berarizko Ikastegiak joko dira Ikastolatzat.

 

4. Atala

 

       Honako hauek izango ditu bere egitekoak "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-ek:

 

a)  Hezkuntza eta Kultura-Sailak eman ditzan ikasketa-egitarauei eta irakaspide-arauei atxikiz Ikastoletan euskerazko irakaskuntzak emateko artezpideak egiteratzea.

b)  Ikastolak sortarazi daitezeneko saloak egitea.

c)  Ikastoletan euskera erakusteari eta euskeraz baliatzeari buruzko aginduak bete daitezenarekiko zaingoa, hizkuntza horretango irakaskuntzaren ontasun-maila segurtatzeko eran, hori guzti hori Hezkuntza eta Kultura-Sailak agindutakoaren arauera.

d)  Bere menpeko Ikastolen ekintzapideen erakidekuntza.

e)  Hezkuntza eta Kultura-Sailari Ikastolak "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en sartu daitezeneko irizpide eta artepideen saloak egitea.

f)   Herri-Ikastolek eta beste Irakastegi batzuk bat egiteko saloak egitea.

g)  Erakunde honen menpeko irakasleak gaitzeko egitarau eta eginpideak egiteratzea eta suztatzea, horretarako gai diren Erakundeekingo elkarlanean horretarako behar daitezen ikastaroak eratuz.

h)  Euskerazko irakaskuntza gehitzea eta suztatzea xede izan dezaten Ikastegi eta erakundeekin lan-kidetasun eta antolakidetasunezko harremanak izatea, bere ihardunean Autonomia-Elkarteko mugartetik kanpo ari daitezenean ere hoiei dagokien laguntza eman eta, horrelakoetan, gai diren erakundeekin beharrezko izan daitezen lankidetasunezko harremanetan jarriaz.

i)   Ikastoletan irakaspidetzarekiko ikerlanak indartzea.

j)   Herri-Ikastolei eman dakizkien erakuntza eta eraentza-alorretako artezpideak bete daitezenaren arta.

 

5. Atala

 

       1.-   Honako hauek izango ditu "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-ek bere Eraentza-Sailak:

 

              - Artezte-Batzordea.

              - Lehendakaria.

              - Arduralaria.

 

       2.-   "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en ihardutze-arauen bidez beste ihardutze-sail batzuk sortarazi eta hoien egitekoak zehaztu ahal izango dira.

 

6. Atala

 

       1.-   Artezte Batzordea du E.I.K.E.-I.V.I.-k bere Eraentza-Sail Nagusia, eta honek ditu Hezkuntza eta Kultura-Sailak emandako artezpideei atxikiz erabiliko dituen Artezte eta Eraentza-ahalmenak. Honako hauek izango ditu bere egitekoak:

 

- Hezkuntza eta Kultura-Sailak jarritako orotariko ihardutze-bideak egiteratu, eta Ihardutze-Erakundearen ekintzapide-egitamua gertatzea.

- Sailari, Ihardutze-Sailak behar bezala ihardun dezan beharrezko eritzitako agintza guztiak onartu edo hala badagokio bere bideak eginarazi diezazkienaren saloak egitea.

- Urteroko ekintzapide-txostena ontzat ematea,

- Urteko Diruegitamuen egitasmotzakoa gertatzea.

- Ihardutze-Erakundearen zerbitzurako lanari-erroldearekiko saloa gertatzea, Sailari bidaltzeko.

- Legeak eta Araudiak eman diezazkioten beste guztiak.

 

       2.-   Honako hauek izango dira Batzordekide:

 

- E.I.K.E-I.V.I.-ko Lehendakaria.

- Arduralaria, hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe.

- Hezkuntza-Sailaren menpeko Artezkariak.

- E.I.K.E.-I.V.I.-ren menpeko Kondaira-Lurralde bakoitzeko ikastolen izeneko bat, araubidez jarri dedin moduan aukeratuta.

- Hezkuntza-Sailaren Lurralde-Ordezkariak.

- Foru-Diputazio bakoitzaren izeneko bana.

 

       3.-   Artezte-Batzordeak bere kideen artetik Idazkari bat izendatuko du, kargu horri dagozkion egitekoak bete ditzan.

 

       4.-   Eztabaidaketa eta erabakiak hartzeko jaurpideak, 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legearen I Idazpuruko II Atalburuan ohartemandakoari atxikiko zaizkio.

 

7. Atala

 

       Hezkuntza-Sailburuordea izango da "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-eko berenezko Lehendakari. Erakundearen ordezkaritza, horren ekintzapide guztien ikuskaketa eta suztapena eta Artezte-Batzordeak hartutako erabakiak bete daitezenaren arta dagozkio.

 

8. Atala

 

       Arduralaria Hezkuntza eta Kultura Sailburuak nahi bezala izendatuko eta kenduko du. E.I.K.E.-I.V.I.-ko ekonomiazko eta arduralaritzazko artekotza, honen menpeko lanari guztiekiko burugoa, Eraentza-Sailak arduralaritzaren eta ekonomiaren alorretan hartutako erabakien egiterapena eta araubidez eman dakizkion gainontzeko egiteko guztiak dagozkio, Lehendakariarekiko artezko menpetasunez.

 

9. Atala

 

       Honako hauek ditu bere ogasun eta eskuarte "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-ek:

 

- Ondare-Legearen arauera bete jabetzapeko do eskupeko izan ditzan ogasunak.

- Ogasun hoietatikako irabazi eta errentak.

- Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan izendatu dakizkion diruak

- Bazkunek, Erakundeek edo norbanakoek emandako dirulaguntza eta borondatezko ekarketak.

- Izendatu dakiokeen beste ezein eskuarte.

 

II IDAZPURUA

"EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-EN ARDURAPEKO IKASTEGIEZ

 

10. Atala

 

       1.-   Honako hauek izango dira "Euskal Ikastolen Erakunde-Instituto Vasco de Ikastolas"en menpeko Ikastolak:

 

a)  Hezkuntza eta Kultura-Sailaren saloz Dekretoz sortarazitakoak.

b)  E.I.K.E.-I.V.I.-n sartzea erabaki dezaten ikastolak, eraldakuntza-zehaztapidetza araudi-bidez jarri dedin moduan behin-betiko erabaki ondoren.

 

       2.-   Lehenengo lerroaldiaren gai diren Irakastegiak Hezkuntza eta Kultura-Saileko Ikastegi-Erroldean sartuta egongo dira.

 

11. Atala

 

       1.-   Irakaskuntzarako erabiltzen diren eraikintzen jabe izan eta "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en sartu nahi dezaten Ikastoletako baimen-jabedunek, honako aterapide hauen arteango aukera egin beharko dute:

 

a)  Eraikintza hoiekiko baimen-jabegoa Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari ematea horrek, gero, Euskal Herriko Autonomia Elkartean indarrean dagoen Ondare-Legearen arauera "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-eri eratxiki diezazkion. Emate hori eskribau-agiriz egin beharko da, eta horren gai diren ogasunek Jabego-Erroldean behar bezala erasota eta inorentzako zorrik gabe eta jabego-aldakuntzagatikako zergazorrik gabe egon beharko dute.

b)  Eraikintza hoietzaz horretarako egin dedin itunean jarri daitezen modutan baliatzea Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari uztea, hoiek aurreko lerroaldian esandakotarako jarriz eta eratxikiz.

 

       2.-   Irakaskuntza-ihardunerako alogeran hartutako eraikintzaz baliatu daitezen Ikastolak E.I.K.E.-I.V.I-n sartu ahal izango dute, alogera-itunearen ondoriozko eskubideak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan eta gero horrek E.I.K.E.-I.V.I.-ri edo erabat nahiz alderdi batzutan horren ordezkotza hartu dezan Autonomia-Elkarteko ezein ihardutze-sail edo erakunderi utzi ahal diezaioneko moduko alogeratzailearekingo hitzarmena egin ondoren.

 

       3.-   Aurreko zatien gai diren Ikastoletako baimen-jabeek zergapidetzako, Gizartesegurantzako eta ogasun eta eskubideekiko jabetzaren ondoriozko gainontzeko ordurarteko ordainkizunak kitatuta euki beharko dituzte.

 

12. Atala

 

       1.-   Nolanahi ere, aurreko Atalean aipatzen diren Ikastolak, E.I.K.E.-I.V.I.-n sartu aurretik, enpresak eta akuratutako irakaskuntzako nahiz irakaskuntzakoaz besteko lanari guztiek izenpetutako hitzarmen bat aurkeztu beharko dute, sartze honekin bat datozela adieraziz, alderdi hori, aurrez, Ikastolen ordezkarien eta doakien lanarien izeneko Sindikaritza-erakundeen arteko bateango hitzarmenez erabaki ez bada -honek hitzarmena beretzakotu dezaten Ikastolentzat baino ez du behartze-indarrik izango-, eta bai -bere lan-ituneak buka-arazteko toki-uztea ere; horrek Ikastolak Ihardutze-Erakunde Burujabean sartu daitezen egunerarte eragite-indarrik ez duela.

 

       2.-   Hezkuntza eta Kultura-Sailak aurreko zatian jarritako baldintzak bete ditzaten irakaskuntzako nahiz irakaskuntzakoaz besteko lanarien ihardunaren etenik ere bermatuko du.

 

13. Atala

 

       "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en sartu nahi dezaten norbanako jabetzapeko Ikastola guztiek dagozkien mailetako irakaskuntzetarako baimena duten Ikastegi gisa Hezkuntza eta Kultura-Saileko Ikastegi-Erroldean behar bezala sartuta egon beharko dute.

 

III IDAZPURUA

"EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-EKO IKASTOLETAKO ERAENTZA-SAILEZ

 

14. Atala

 

       "Euskal-Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en menpeko Ikastoletako eraentzasailak bitarikokoak izango dira: Bateangoak eta Norbanakakoak.

 

15. Atala

 

       Honako hauek izango dira, gutxienez, Bateango Eraentza-Sailak:

 

- Biltzar Nagusia.

- Artezte-Batzordea.

- Irakasle-Taldea.

- Ekonomia-Batzordea.

- Ikasleen Gurasoen Batzordea.

 

16. Atala

 

       1.-   Biltzar Nagusia du Ikastolak erabakitze-sail nagusia, Arduralaritzari dagozkiokeen ahalmenen kaltetan gabe. Honela osatuko da:

 

- Ikastolan zerbitzu egiten ari diren irakaskuntzako nahiz irakaskuntzakoez besteko lanari guztiak.

- Aurreko lerroaldiaren gai diren irakaskuntzako nahiz irakaskuntzakoez besteko lanariak hainbat ikasle-guraso. Hala ere, guraso guztiek egon ahal izango dute bertan hitz egiteko ezkubidez bainan botoa ematekorik gabe.

- O.H.O. baino goragoko ikasturtetako ikasleen ordezkariak, ikasketa-maila hoiek egon badaude.

- Ikasleen ordezkariak hainbat Udalbatzarraren izeneko.

 

       2.-   Artezte-Batzordeko guztiak Biltzar Nagusiko berenezko kide izango dira.

 

       3.-   Biltzar Nagusiak kide guztien artezko eta isilpeko botoz hautatuko du bere Lehendakaria, eta honek Batzarrerako deia egitea eta bertako eztabaidaketak arteztea izango du bere egiteko.

 

       4.-   Artezte-Batzordeko Idazkaria bera izango da Biltzar Nagusiko Idazkari.

 

       5.-   Biltzar Nagusiak, berarizko azterpena behar dezaten arazoetarako Batzorde-atal bereziak izendatu ahal izango ditu.

 

       6.-   Biltzar Nagusiarentzako ihardutze jaurpideak araudi-bidez jarriko dira.

 

17. Atala

 

       Honako hauek izango dira Biltzar Nagusiaren egitekoak:

 

- Artezte-Batzordeak egindako Barne-Ihardunerako Araudia ontzat eman eta hala egokiuz gero aldatzea, Hezkuntza eta Kultura-Sailak legezkotasunarekiko zaingoa egitearen kaltetan gabe.

- Ikastolaren ekintza osoak Hezkuntza eta Kultura-Sailak jarritako orotariko egitarauari atxikiz orotariko lehen-arau eta hezkuntza-helburu izango dituenak ontzat ematea.

- Ikastolaren urteko ihardunarekiko txostena ontzat ematea.

- Ikastolaren diruegitamuetatikako eskuarteentzat Ekonomia-Batzordeak egindako Arduralaritza-Egitamua ontzat ematea.

- Ikastolako Artezkaria hautatzea eta horren izendapena egin dezaneko saloa Hezkuntza eta Kultura-Sailari egitea.

- Lege edo Araudiak izendatu diezazkioten beste guztiak.

 

18. Atala

 

       Honako hauek osatuko dute Artezte-Batzordea:

 

- Lehendakari izango den Ikastolako Artezkariak.

- Ikasketaburuak.

- Irakasle-Taldeak hautatutako bi babeslek.

- Ikasle-Gurasoen Batzordeak hautatutako lau gurasok.

- Ikastola bertan datzaneko Udaleko Udalbatzarraren izeneko batek.

- Ikastolan O.H.O.-tik gorako ikasturteak baldin badaude, ikasturteen ordezkarien artetik hautatutako ikasleen izeneko bik.

- Ikastolako Idazkariak, hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe.

 

19. Atala

 

       Honako hauek izango ditu bere egiteko Artezte-Batzordeak:

 

a)  Biltzar Nagusiari Ikastolako Artezkaritarako hautagai-hirukotea aurkeztea, Biltzarrak aukeratu dezan.

b)  Barne-Ihardunerako Araudia gertatzea, Biltzar Nagusiari onar dezan eramateko.

c)  Ikastolaren ihardun osoarentzako orotariko oinarri-arau eta hezkuntza-helburuak osabideratzea, Biltzar Nagusiari onar ditzan eramateko.

d)  Ikastolaren hezkuntza-ihardunaren orotariko egitarauketari buruzko erizpenak ematea.

e)  Ikastolan ikasleak hartzeko indarrean dauden arauak bete daitezenaren arta.

f)   Ekonomia-Batzordearen agizko ekonomia-eraentza ikuskatzea, horrek aldian-aldian eman beharko dizkion argipideen bidez.

g)  Ikasleei dagozkien araupide-arazoak Barne-Ihardunerako Araudiari atxikiz erabakitzea.

h)  Ikastolaren kulturazko eta eskolaz kanpoko ekintzapideen Egitamuketa eta Egitarauak egitea.

i)   Beste Ikastegi Batzuekin lankidetasun-harremanetan jartzea.

j)   Arduralaritza-sailei Ikastolaren ihardun eta arazoei buruzko argipideak eman, eta hala egokituz gero behar daitezen saloak egitea.

k)  Bere ardurapeko arazoetan Artezkariari laguntza eta aholkuak ematea.

l)   Herrilanariak ikastolei eratxikitzeko saloak egitea, eta bai Hezkuntza eta Kultura-Sailak jarritako direneantxeko aukeratze-irizpideen arauera Ihardutze-Erakunde Burujabeek ikastola hoietarako lanariak akuratu ditzanekoak ere.

     Egiteko hau arauz agindu dedin eran egiteratuko da, inoiz ere iritziegatik bereizkeriarik egiterik izango ez dela.

m) Araudi-bidez eman dakizkion beste guztiak.

 

20. Atala

 

       1.-   Irakasle-Taldea dute irakasleek ikastolaren eraentzan eskuhartzeko bere ihardutze-saila. Ikastolan zerbitzu egiten ari daitezen irakasle guztiek osatuko dute, ikastolako artezkaria lehendakari dela.

 

       2.-   Honako hauek dagozkio Irakasle-Taldeari:

 

a)  Ikastolaren hezkuntza-lanaren egitarauak egitea.

b)  Ikastolako bateango ihardutze-sailetarako bere ordezkariak-hautatzea.

c)  Ikasleekiko balio-neurketei eta hoien birjabetzeei buruzko irizpideak jartzea eta erakidetzea.

d)  Ikasleekiko artezpidetza eta kuradoretza erakidetzea.

e)  Irakaspidetzaren alorreko saio eta ikerlanetarako ekintzapideak suztatzea.

f)   Bere agintepeko arazoetan artezkariari eta norbanako kargudunei aholkuak ematea eta bai Artezte-Batzordeari Barne-Jaurpideen Araudia egiteko edo aldatzeko bidezko deritzen arioak aurkeztea ere.

g)  Araudi-bidez eman dakizkion beste guztiak.

 

21. Atala

 

       Ekonomia-Batzordea da Ikastolako ekonomiazko eraentza-saila, eta honako hauek izango ditu kide:

 

- Artezkaria.

- Idazkaria.

- Irakasle-Taldeek hautatutako Irakasle bat.

- Ikasle-gurasoek aukeratutako bi ordezkari.

- Udalbatzarraren Artezte-Batzordeango ordezkaria.

 

       Honako hauek izango ditu bere ardurapeko gai Ekonomia-Batzordeak, Ikastolaren diru-egitamu alorreango burujabetasunaren hesparruan:

 

a)  Ikastolaren diruegitamu-eskuarteen arduralaritzarako egitamua egitea.

b)  Ikastolako agizko ekonomia-eraentza.

c)  Ikastolako antolapideak, altzariak eta tresneria behar bezala erabili daitezenaren zaingoa.

d)  Biltzarrari Ikastolaren orotariko horniketari buruzko alderdien saloak egitea.

e)  Ikasleen garraio eta janguak behar bezala ihardun dezatenari arta egitea.

f)   Arauz eman dakizkion beste guztiak.

 

22. Atala

 

       1.-   Ikasleen Gurasoen Batzordea Ikastolako ikasle-erroldean sartutako Ikasle guztien Guraso edo Kuradorez osatutako ihardutze-saila da, eta funtsean honako egiteko hauek izango ditu, Ikastolako Ikasleen Gurasoen bazkun bereziei balio osoz onartutakoei bere araudien indarrez dagozkiekeenen kaltetan gabe:

 

- Gurasoek bere seme-alaben hezkuntzari dagozkion guztietan dituzten eskubideen aldezpena.

- Ikastolako bateango ihardutze-sailetarako bere ordezkariak aukeratzea.

- Ikasle-Gurasoen bazkun berezien ekintzapideak elkarri egokituz Ikastegien hezkuntza-lanean laguntza ematea.

- Ekintzapide berezien bidez gurasoei bere semealaben hezkuntzari buruzko guztietan eta familia, gizarte eta eskola-hezkuntzari dagozkionetan artezpideak eman eta bultz egitea.

- Artezte-Batzordean, honek Barne-Jaurpideen Araudia egin edo aldatu dezan egoki eritzitako saloak aurkeztea.

- Hezkuntza-ihardunaren barne-egokitasuna lortzeko Irakasle-Taldearekin harremanak izatea.

 

       2.-   Horren ordezkaritza-sailen hautatze-modua araudi-bidez zehaztuko da.

 

23. Atala

 

       Bateango ihardutze-sailek hiru hilabetez behin bildu beharko dute, eta ihardutze-sail bakoitzari bere Lehendakariak bere arioz nahiz sailkideen herenak eskatuta dei egin diezaion guztietan, ikasturtearen hasieran eta azkenean bilkura bana egitea nahitaezkoa dela.

 

24. Atala

 

       1.-   Honako hauek ditu Ikastolak norbanakako ihardutze-sail: Artezkaria, Idazkaria, Ikasketa-burua, egon badago Lehendakariordea, eta Ikastolen zernolakoei, mailei eta haundiari begira araudi-bidez jarri daitezen beste guztiak.

 

       2.-   Hoien egitekoak, aukeratze-modua eta izendapena legez eta araudi-bidez jarri daitezenak izango dira.

 

IV IDAZPURUA

"EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-EKO LANARIAK

 

25. Atala

 

       Honako hauek osatuko dute "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en zerbitzurako lanarigoa:

 

       1.-   Jaurlaritzaren edo Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren aukerango izendapenezko artezkaritzakarguak izan ditzatenak.

 

       2.-   "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en beraren herri-lanariek.

 

       3.-   Horretarako lantoki-izendapena izan dezaten beste Herri-Arduralaritza batzuetako herrilanariek.

 

       4.-   Arduralaritza-akurapenezkoak.

 

       5.-   Lan-akurapenezkoak.

 

26. Atala

 

       E.I.K.E.-I.V.I.-ren zerbitzurako lanarien sarijaurpideak Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamuen Legeak eta indarreango gainontzeko manuek jarri ditzatenak izango dira.

 

Behin-Behingo Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       E.I.K.E.-I.V.I.-ren menpeko Ikastolen Artezte-Batzorderako 6.2 Atalean aipatzen diren ordezkariak aukeratzeko modua araupetu ez dedin artean, ordezkari hoien ordez oraingo Ikastola-Baterakundeen izenekoak jarriko dira, zenbateko eta lurraldekako banaketa berdinez.

 

Bigarrena

 

       Lege hau indarrean jartzerakoan irakaskuntzan ihardutzeko behar bezalako baimena izan dezaten ikastola guztiek, 3 urteko epearen barruan E.I.K.E.-I.V.I.-n sartzearen eta Bigarren Erabaki Gehigarriaren gai den itune-bidezko jaurpidepera aldatzearen arteko berarizko aukera egin beharko dute.

 

       Aukera hori egin dezatenerarte, Lege hau indarrean jartzerakoan izan ditzaten dirulaguntza-jaurpideen heuren menpe jarraituko dute.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

       Jaurlaritzak, Lege hau indarrean jarri eta, urtebete baino gutxiagoko epe baten barruan bidaliko dio Legebiltzarari "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-eko Irakasle-Sailak sortarazteko Lege-Egitasmoa.

 

       Sail hoietan sartzea norgehiagokaren, Lehiaketa-norgehiagokaren edo lehiaketaren bidezkoa izango da, azkenengo horretan ikastoletan egindako zerbitzu urteak lehentasunezko merezimendu direla.

 

Bigarrena

 

       Jaurlaritzak, Lege hau indarrean jarri dedinetik hasi eta 3 hilabete baino gehiago gabeko epe barruan, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean unibersitatekoez besteko irakaskuntza orohar araupetu dezan Lege-Egitasmo bat bidaliko dio Eusko Legebiltzarrari.

 

Hirugarrena

 

       Hezkuntza eta Kultura-Sailak eskatu dezaten norbanako-jabetzapeko ikastolekin elkarlan-ituneak egin ahal izango ditu, arauz zehaztu dedin modutan, itune hoiek, gutxienez, honako alderdi hauek barne daramatzatela:

 

a)  Dohangotasuneruntzako joera, nolanahi ere orain dituzten dirubideak behar bezala gaurkotu eta hoiei eutsiz.

b)  Euskerazko irakasketen egiteratze-maila.

c)  Ikastolako maila guztietakoei Ikastegiko Eraentza-Sailetan eskuhartu-araztea. Legeak eta Araudiek diotenari erabat men eginaz.

d)  Hezkuntza eta Kultura-Sailak gutxienezko eskolaratzeari buruz jarritako irizpideak betetzea.

e)  Ikastegiko ekonomiazko eraentza eta irakaskuntza-lanarentzako dirubideak.

 

Baliogabetze-Erabakia

 

       Lege honek dionaren aurka egon daitezen manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira eta, Eusko Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurarak 1979garreneko urriaren 25an onartutako Baimen-jabego Ofizialarekiko Araupidetza, Bigarren Behin-behingo Erabakian agintzen direnetarako bertan jartzen diren ekonomiazko laguntzekiko jaurpideei buruzkoetan salbu.

 

Azken Erabakia

 

       Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen araubidezko manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari; Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamomean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra