Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz.

1983-07-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/8/6, 117. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.

§ 45. 16/1983 LEGEA, UZTAILAREN 27KOA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAZ

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Lanarigoa funtsezko alderdi gertatzen da ezein Herri-Arduralaritzatan. Esan dugun hori edozein Arduralaritzari dagokionarren, Euskadiko Autonomia-Elkartean berarizko garrantzia dauka.

 

       Euskal Herriak bere burujabetza ardietsi eta Autonomiazko Arduralaritza berri bat sortu izanak autonomia-bidearen zerbitzurako egon eta teknikaz oso gertatuta egon eta eginkor izan dedin lanarigoa aukeratzea eta gaiagotzea ezinbesteko egiten da.

 

       Autonomiazko Arduralaritzarekin batean, Euskadiko Kondaira-Lurraldeek eta Udalek ere eskabide berdinak dituzte bere herrilanarien teknikazko gaitasunari eta gaikuntzari buruzkoetan. Eginkortasun-eske horri, Euskal Herriko Arduralaritza guztiek horretan bat egiten duteneko beste hau gehitu behar zaio: Herri-iharduna funtsean euskaldun izatea lortu nahia, alegia. Bateango behar eta gurari hoiek, gure Herriaren legearen eta ekonomiaren aldeetatikako bereizitasunekiko zientzia-mailako ikerkuntza suztatu beharraren luzaezinarekin batean, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortzea bidezko egiten dute, Euskadiko Herri-Arduralaritza guztiak eratzeko oinarritzat jotzen dugun Erakundea, alegia.

 

       Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea lege-nortasuna eman ziezaion lege berezi baten bermerik gabe sortarazi zen. Bermerik ez hori zuzentzea du xede oraingo Lege honek, Alde horretatik Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Herri-Arduralaritzako beste Iraskunde ospetsu batzuen bideari jarraituz, Lehendakaritza-Sailari eratxikita egon eta ihardutze eremuz Euskadiko Autonomia-Elkarte osoa hartzen duen Erakunde Burujabe eta lege-nortasundun gisa sortzen da. Honako hauek dituzte oinarrizko alderdi Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legearen funtsezko artezpideek:

 

       Lehenengo eta behin, lanariak aukeratzea du Legeak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen xedeetako bat. Alde horretatik, legearen 4.1 Atala, bai Autonomia-Elkartearen herri-ihardunaren alorreango agintepideei geroan ikutu diezaieketen erresuma-mailako arauen bai Kondaira-Lurraldeen Lege eta Euskal Herriko Toki-Arduralaritzaren Lege izango direnen aurka ez egoten saiatzen da. Hoien edukia dena dela, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak lege hoiek izendatu diezaioten lanari aukeraketa egin ahal izango du, eta bai akurapen hori beste Herri-Arduralaritzaren bati esku emanda edo elkar hartuta egin ere.

 

       Bestalde, Erakunde Burujabe denez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak berenez dagozkion egitekoak betetzeko diruegitamu berezi bat izan beharko du.

 

       Oinarrizko irizpide hoietatik abiatuta, Euskal Herriko Herri-Arduralaritza horren iharduna funtsezkotzat jotzen deneko Erakunde hori araupetzen du Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legeak.

 

I ATALBURUA

HERRI-ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEEN LEGE-JAURPIDEAK

 

Lehenengo Atala

 

       Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortarazten da, Euskal Herriko Erakundetzako Herri-Arduralaritzaren baitako. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza-Sailari atxikitako arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa eratzen da.

 

2. Atala

 

       Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea lege-nortasunaren eta bere helburuak betetzeko behar diren eskuarteen jabe da.

 

3. Atala

 

       Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bere egoitza Oñatiko Unibersitate zaharraren etxean izango du; hala ere, eta bere helburuak lortzeko komenigarri izan dedinetan hiri berezietango ordezkaritzen bidez ere ihardun ahal izango du.

 

4. Atala

 

       Honako hauek ditu xede Herri-Arduralaritzako Euskal Erakundeak:

 

       1.-   Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak akuratu beharreko herri-lanarien aukerapena, alor horretako bere iharduna Lehendakaritza-Saileko horretzazko zerbitzuekin antolakidetuz.

 

       2.-   Beste Herri-Arduralaritzaren batek edo lege bideek bere esku utzi diezaioketen herri-lanarien aukerapena.

 

       3.-   Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak edo beste edozein Herri-Arduralaritzak bere esku utzi diezaizkiokeen herrilanari eta akuratuen gaikuntza eta hobekuntza.

 

       4.-   Kondaira-Lurraldeekin, Udalekin eta Euskadiko Toki-Arduralaritzako gainontzeko Erakundeekin hoien lanarigoa gaitzeko eta hobetzeko elkar hartzearen suztapena.

 

       5.-   Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean agintzen dena egiteratuz, Euskera Herri-Arduralaritzan sarraraztea, hedatzea, erabiltzea eta arauzkotzea, baita arduralaritza-hizkuntza zehaztea ere.

 

       6.-   Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta hoien legearen, dirubideen eta estadistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea.

 

       7.-   Alduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea.

 

       8.-   Xede bereko beste erakunde espainiarrekin edo atzerrikoekin harremanak eta ituneak egitea.

 

5. Atala

 

       Bere helburuak lortzeko, herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak honako hauek egin ahal izango ditu:

 

       1.-   Komenigarri eritzitako Lan-Sail, Lan-Alor eta Zerbitzuak eratzea.

 

       2.-   Horretarako gaitasuna izan eta ikastorduak, mintegiak edo hitzaldiak eman edo berarizko gaiei buruzko edo zientzia-mailako lanak egin ditzaketenei bere laguntza eskatzea.

 

6. Atala

 

       Erakundeak, norgehiagoka eta lanari-akurapena egiteko bestetgan, eta Arduralaritza-karreran aurreratzeko merezimendu izan daitezkeen agiri eta egiaztagiriaki emango ditu.

 

7. Atala

 

       Autonomia-Elkarteko Erakundeek Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearengana joan ahal izango dute Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren egituraketari eta hobekuntzari buruzko aholku bila, galdezka eta arauak gerta diezaizkienaren eske.

 

II ATALBURUA

HERRI-ARDURALARITZAKO ERAKUNDEAREN ERAKUNTZA

 

8. Atala

 

       Erakundeko eraentza-sailak honeko hauek dira:

 

a)  Zaingo-Batzordea.

b)  Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria.

 

9. Atala

 

       Honako hauek izango dira Zaingo-Batzordeko kideak:

 

       Lehendakari: Lehendakaritza-Sailburua.

       Lehendakariorde: Toki-Arduralaritzako Sailburuordea.

       Batzordekideak: Kondaira-Lurraldeetako Ahaldun Nagusiak; Autonomiazko Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Euskal Herriko Toki-Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Eusko Jaurlaritzako Herri-Ihardunaren ordezkari bat, gutxienez Artezkari-maila duela, eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusiak egingo du Idazkaritza, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe.

 

       Zaingo-Batzordeak erabakiak hartzeko erabiliko dituen jaurpideak, Arduralaritzabide-Legearen IIdazpuruko II Atalburuan bateango ihardutzesailentzat jartzen dinerak heurak izango dira.

 

10. Atala

 

       Honako hauek izango ditu Zaingo-Batzordeak bere berenezko egitekoak: Erakundearen Garapenerako Orotariko Egitamua, Herri-Arduralaritzaren Erresuma-Erakunde, Toki-Arduralaritzako Azter-Erakunde, Unibersitate edo horrelako beste erakunde batzuekingo Ituneak ontzat ematea, urteko Txostena, Ikasketa-Egitamua, tituloak eta lanarigoa hobetzeko eta aukeratzeko erak baiestea, diruegitamuaren aintzin-egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza-Sailari bidaltzeko ontzat ematea, eta Erakundearen artezte-mailako gainontzeko arazoak.

 

11. Atala

 

       Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria Jaurlaritzaren Dekretoz izendatu eta hala behar izanez gero kenduko da, Lehendakaritzaio Sailburuaren saloz, Herri-Arduralaritzakoen artean gaitasuna aitortzen zaienen artetik.

 

       Kargu hori Artezkari-mailari dagokion Lanari-Araudiaren jaurpidepekoa izango da, Jaurlaritza-Legean agindutakoaren arauera.

 

12. Atala

 

       Erakundeko Artezkariari dagokio ihardunbide, guztien bateango eta erazko eraentza, zerbitzu artezkaritza eta lanari-burugoa bere gain hartzea, eta bai Erakundearen ordezkotza, ikasketen, lanarigoaren gaitasun-agirien eta erapidetzen hobekuntzarako eta horren akuratze-Egitamuaren saloa egitea, diruegitamuaren aintzin-egitasmoa idaztea, gastuak egiteko baimena ematea eta ordainketak eta Erakundeko lanari-erroldea zuzentzea ere.

 

III ATALBURUA

DIRU-ESKUARTEEZ

 

13. Atala

 

       Bere helburuak lortzeko Herri-Ardurealaritzaren Euskal Erakundeak, urteoro, beretzat berezia izan eta Autonomia-Elkartearen Guztizko Diru-egitamuetan sartutako diruegitamu bat izango du.

 

14. Atala

 

       Honako eskuarte hauek osatuko dute diruegitamuko eskuraketa-erroldea:

 

       1.-   Ikasketa-sari, titulu-emate, agiri, egiaztagiri eta zerbitzuegatikako gainontzeko petxa edo arielek.

 

       2.-   Argitalpenak, iragarkiek eta Erakundeak dirutruke egindako zerbitzuek eman dezatenek.

 

       3.-   Ezein norbanako edo Erakundek emandako diru-laguntza, laguntzabide eta emaitzek.

 

       4.-   Bere ogasunetatikako irabaziek, Euskadiko Ondare-Legeak agintzen duenaren arauera.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       Lehendakaritza-Saileko ihardutze-sail gisa ziharzuen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea ezabatu, eta honen gizakizko eta gauzazko eskuarteak Lege honen bidez eratzen den Erakunde Burujabearentzat gelditzen dira.

 

Bigarrena

 

       Eusko Jaurlaritzari, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen arau guztiak emateko eskua ematen zaio.

 

Baliogabetze Erabakia

 

       Euskal Herriko Kontseilu Nagusiaren 1980garreneko Otsailaren 26ko erabakiz onartutako Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundearen Araudia baliogabetuta gelditzen da, eta bai 1980garreneko Azaroaren 11ko Dekretoa ere, Lege honek agintzen duenaren aurkako izan daitezen guztietan.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra