Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

16/1988 Legea, abenduaren 9koa, Euskal Autonomi Elkartearen eta Bilboko Udalaren arteko lur-trukaketari buruzkoa.

1988-12-09

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/12/27, 242. zk.; EAO, 2012/3/17, 66. zk.

 

§ 112. 16/1988 LEGEA, ABENDUAREN 9KOA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEAREN ETA BILBOKO UDALAREN ARTEKO LUR-TRUKAKETARI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

1986.eko ekainaren 4ean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Garraiotako Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko mugartean, Zorrozako INDUSTRIALDEA sortu eta eratzeko beharrezko lurrak erosteko Lankidetza Itunea izenpetu zuten.

 

Erosketa hori Eskribauaren aurrean emandako eskribau-agirian gauzatu zen 1986.eko ekainaren 5ean, eta erositako ondasunaren jabetza zatigabetuan gelditu zen, Euskal Autonomi Elkarteari ehuneko laurogeita zortzi (% 88) puntuko kuota zatigabea eta Bizkaiko Foru Aldundiari ehuneko hamabi (% 12) puntuko kuota zatigabea zegozkielarik.

 

Bilboko Udala, Zorrozan bertan eskualdeko hiltegi berria kokatzeko Zorrozako lurrok erosi nahirik, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin harremanetan jarri zen Euskal Autonomi Elkarteko eta Bizkaiko Foru Aldundikoa zen lurzatiaren jabetza lortzeko.

 

Lurzati horren truke, Bilboko Udalak udal-jabetzakoak ziren bi lurzati eskaini zituen, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak laguntza ofizialpeko etxebizitzak eraikitzeko.

 

Bilboko Udalak eskatutako lurzatiari zegokion zatigabetuko izaera eten ondoren, Autonomi Elkarteko jabetzapeko aipatu lurzatia Bilboko Udaleko jabetzapeko lurzati eraikigarriez trukatzeko akordioa lortu da.

 

Aipatutako onibarren balioa dena delako, Euskadiko Ondarearen uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 50 eta 47 atalen arabera, beharrezkoa da Lege honen bidez Eusko Legebiltzarrak lurren trukaketa hori onartzea.

 

Lehenengo Atala

 

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio eta Bilboko Udalaren arteko beren jabetzapeko lurren trukaketa egiteko baimena ematen da, lurzati horiek jarraiko ataletan zehazten direlarik.

 

2. Atala

 

Euskal Autonomi Elkartearena den lurzatia, jarraian deskribatzen dena da:

 

57.072 erregistro funtsetik banandu beharreko lurzatia, 1579 tomoa, Bilboko 1525 liburua, 143 folioa, 1. idazkuna:

 

"Zorroza-Bilbon kokatutako lurzatia, bere azalera berrogeita zortzi mila zazpirehun eta mahazazpi metro eta hogeitahiru dezimetro karratukoa da. Mugak: Iparretik, Cadagua ibaia eta "Seida, S.A."; hegotik, Vda. e hijos de Gandarias, "Acha y Zubizarreta, S.A." eta "Junta de Obras del Puerto" delakoaren Kaiko Trenbidea; ekialdetik, Ontziola eta Aduanako Kaia, eta mendebaldetik, Cadagua ibaia eta Vda. e Hijos de Gandarias".

 

Lurzati horren diru-balioa BERREHUN ETA HOGEITABOST MILOI BERREHUN ETA HEMERETZI MILA ZAZPIREHUN ETA BERROGEITA HAMALAU PEZETAKOA DA (225.219.754 pzta.)

 

3. Atala

 

Bilboko Udalaren jabetzapekoak diren lurzatiak jarraian zehazten diren hauek dira:

 

a) Basurto-Bilboko lurzatia, Ventazarra-ko 3 arloan; forma lauangeluarrekoa da eta mutur bata borobildua dauka. 5.170,82 m2 neurtzen ditu, eta hauek dira mugak: ipar, hego eta mendebaldetik Zati Egitamuan proiektatutako kalearekin, eta ekialdetik, Miguel de la Via Martinez jaunaren jabetzapekoa den sorrerako funtsaren zatiarekin.

 

Izena emanda gelditzen da 1411 tomoan, Bilboko 1391 liburua, 146 folioa, 43.673 b) funtsa, lehenengo idazkuna.

 

Lurzati horren diru-balioa EHUN ETA BERROGEITA BI MILOI BERREHUN ETA BERROGEITA LAU MILA SEIREHUN ETA BERROGEITA HIRU PEZETAKOA DA (142.244.643 pzta.)

 

b) Txurdinagako Poligonoko lur-zatia, 32 etxe-saila izenekoa, Etxebizitzaren Suztapen Publikorako Institutuko Zuzendaritza Nagusiak egindako behin-behineko esleipenaren egiterapenean, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Bilboko Udalaren alde egindako esleipenaren ondorioz lortutakoa. Esleipen hori aldatu egin behar izan zen, Hirigintza Araudiak Txurdinagako Poligonoan daukan eraginagatik, zenbait arlotako ustiakuntzak lortzeko egin ziren aldaketen ondorioz.

 

Mugak: Iparretik, etxebizitzatarako M-28 etxe-sailetik banantzen duen herri-bidearekin; Mendebaldetik, etxebizitzatarako M-33 etxe-sailetik banantzen duen herri-bidearekin, Hegotik, etxebizitzatarako M-24 etxe-sailetik banantzen duen herri-bidearekin eta Ekialdetik irakaskuntzarako M-24 etxe-sailetik banantzen duen herri-bidetik, Txurdinaga-Begoña Zati Egitamuko deiturak erabiliz; Egitamu hori Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo Sailak 1984.eko ekainaren 14ean behin-betiko onartu zuen.

 

Lurzati horren diru-balioa LAROGEITA BI MILOI BEDERATZIREHUN ETA HIRUROGEITA HAMABOST MILA EHUN ETA HAMAIKA PEZETAKOA DA (82.975.111.- pzta.)

 

Izena emateko bidean.

 

4. Atala

 

Kontraprestazioak berdintsuak izanik, ez dago diru-ordainik egin beharrik.

 

5. Atala

 

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Lurralde-Antolaketa eta Hirigintza Zuzendaritzaren bidez egingo ditu Lege honetan xedatutakoa betetzeko beharrezko biderapen guztiak.

 

Azken Erabakia

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra