Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

17/1983 Legea, irailaren 8koa, Jaurlaritzari oraintsu izandako uholdeen ondorioz dekreto-legeak eman ahal izateko eskua ematezkoa.

1983-09-08

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/9/9, 134. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.

§ 46. 17/1983 LEGEA, IRAILAREN 8KOA, JAURLARITZARI ORAINTSU IZANDAKO UHOLDEEN ONDORIOZ DEKRETO-LEGEAK EMAN AHAL IZATEKO ESKUA EMATEZKOA

 

       Indarrean dagoen Eusko Legebiltzarraren Araudiko 119.3 Atalak, ohi ez bezalako atekak edo presako beharra gertatu daitezenetan Lege-Egitasmoak onartzeko Osoko Bilkuraren edo dagokion Batzordearen aurreango irakurketa bakarrezko bideaz baliatzeko ahalmena ematen dio Jaurlaritzari.

 

       Euskadiko biztanlegoa, ekonomia eta lurraldeak ondatu dituzten oraintsuko erauntsiek ekarri duten ondamendizko ekonomia-egoera dela eta, Legebiltzarraren Araudiak Lege-Egitasmoei bere bideak eginarazteko ohartematen dituen agizko eta berarizko erak geldiegiak gertatzen dira gure Herriak jasaten duen egoera larriak diruegitamuen eta ekonomiaren alorrean batipat eskatzen dituen neurri eta aterapideen presari erantzuteko.

 

       Horregatik Jaurlaritzak, egoeraren larriaren gorriaz jabetuta, Elkartean sortu diren beharrei behar bezala erantzuteko Legebiltzarrari hoiei dagozkien ohi ez bezalako bideez, Dekreto-Legeez, baliatzeko baimena eskatu beharrean aurkitzen du bere burua.

 

Lehenengo Atala

 

       Behin-behingoagatik eta salbuespen gisa eta Lege hau indarrean jarri eta gehienezko lau hilabeteko epe baten barruan, oraintsu Euskadi ondatu duten uholde eta euri-erauntsiek sortarazitako beharrei erantzuteko eta hoiek egindako kalteak ordaintzeko eta konpontzeko, legegintza-mailaz beharrezko izan dedinean Dekreto-Legeerako behin-behingorako legegintza -manuak emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

2. Atala

 

       Gero Eusko Legebiltzarrean bere bideak egiteko, honela emandako Dekreto-Legeak Konstituzioaren 86garren Ataleko 2 eta 3 zatietan horretarako jartzen diren bideei atxikiko zaizkie.

 

Azken Erabakia

 

       Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra