Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

18/1983 Legea, urriaren 6koa, berehalako ekintza-eremuen eta oraintsuko euriek hondatu dituzten etxebizitzen jaurpideari buruzko irailaren 12ko 1/1983 Dekreto-Legeari lege-sendespena egitezkoa.

1983-10-06

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/10/21, 155. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.

§ 47. 18/1983 LEGEA, URRIAREN 6KOA, BEREHALAKO EKINTZA-EREMUEN ETA ORAINTSUKO EURIEK HONDATU DITUZTEN ETXEBIZITZEN JAURPIDEARI BURUZKO IRAILAREN 12KO 1/1983 DEKRETO-LEGEARI LEGE-SENDESPENA EGITEZKOA

 

       Euskal Herriko Autonomia-Elkartean oraintsuko euriek sortarazi dituzten neurtu ezineko kalteen konponketak, ekonomia-ihardutzea bereoneratzea ahaldu eta eusko herritarrei eragindako herri-zerbitzu eta antolapidetzetan berehalako laguntza ziurtatu dakien Herri-Arduralaritzaren berehalako ekintza eska tzen du. Helburu horrekin, horretarako beharrezko diren lurretaz berehala baliatzea ahal dezan eran, hirigintza-egitamuketaren taiuketa eta onarpenerako bideak eta bai euriek ondatu dituzten eraikintza eta antolapidetzen birreraikintza ere arinagotzea beharrezkoa da, hori dela eta, herri-argipideketaren bermeak eta doakien Herri-Erakundeei egin beharrezko aholkuak alde batera utzi gabe.

 

       Era horretan hartu behar diren neurriek indarrean dauden legeekin erakidetasun egokia eskatzen dute, bere erapidetza eta lege-jaurpidean gutxienezko salbuespenak eginez eta nahitaezko jabegokentzelegeko manuei eutsiz.

 

       Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak lurralde, itsasalde eta hirigintza-antolaketaren alorrean dituen agintepideak kontuan izanik eta Eusko Legebiltzarraren Irailaren 8ko 17/83 Legeak emandako eskubideetaz baliatuz eta Jaurlaritza-Batzarrak 1983.eko Irailaren 12an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau erabakitzen dut:

 

I IDAZPURUA

BEREHALAKO EKINTZA-EREMUAK

 

I ATALBURUA

EGITAMUKETA

 

Lehenengo Atala

 

       1.-   Etxebizitza, industria eta zerbitzuetarako lurren gertakuntza eta bai ezein herri-azpiegitura edo antolapidetza-mota ere arinagotzeko helburuaz, jarraipenean aipatzen denaren arauera, Berehalako Ekintza-Egitamua izeneko hirigintza-egitamuketarako egiterapidea sortzen da.

 

       2.-   Berehalako Ekintza-Egitamuek, lurraldearen erabateko antolaketarako egiterapideek duten aginte-maila bera izango dute.

 

2. Atala

 

       1.-   Berehalako Ekintza-Egitamuak gutxienez honako agiripaper hauek euki beharko ditu:

 

a)  Bere edukiari eta beharrari buruzko xehetasun eta egiaztapen-txosten laburra.

b)  Berehalako ekintza-eremutzat jotzen den alor, lur-eremu, ekintza-banako edo hirilurreko ekintza-bakanaren mugaketari buruzko laun-irudia.

c)  Guztizko erapidetza edo udal-zati baten zerbitzurako tokiko erapidetza-mailako azpiegitura edo herri-antolapidetza denean, hura egiteratu dadin berehalako ekintza-eremutzat jota sartzen diren beharrezko lurren mugaketari buruzko laun-irudia.

d)  Lur-sailkapena, hala badagokio, indarrean dagoen egitamuketak zehazturikoarekiko bidezko izan daitezen aldakuntzak adieraziz.

e)  Eremua horretarako deneko baliapidea edo bateango baliapideak eta bai bere metro kuadro bakoitzeko eraiki diren metro koadroetan zehazturiko bere gehienezko trinkotasuna ere bertan zehazten direneko araupidea.

f)   Nahitaezko jabegokentze-legeak dioenaren arauera, nahitaezko jabegokentzearen gaitzat jotzen diren ogasun edo eskubideak ikuspegi guztietatik, gauzazko eta legezkotik, eta bai doakien banan-banako izendapena ere, azaltzen direneko zerrenda zehatz eta banakakoa.

 

       2.-   Berehalako Ekintza-Egitamuak udal bati edo batzuei, bereizi gabe, eragin ahal izango die, lurraldearen erabateko antolaketarako Egiterapidea izan, nahi izan ez.

 

3. Atala

 

       1.-   Agindu-bidez edo doakien Foru-Diputazioen edo Udalen akioz Berehalako Ekintza-Egitamuak gauzatzea Eusko Jaurlaritzaren Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari dagokio, jarraipenean ezartzen den egiteratze-bidearen arauera eginarazi behar direlarik:

 

a)  Lehen-onarpena Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak emango du eta Berehalako Ekintza-Egitamuak mugaturiko lurraldean baimen-ematea geldiaraztea, berak, beste inor gabe, erabakiko du, hasierako onarpenari buruzko erabakian salbuesten diren eraikintza eta lur baliapenekiko ekintzei buruzkoak direnetan salbu. Geldi-aldi horren ondorioak Berehalako Ekintza-Egitamuaren behin-betiko onarpenaz ezeztatuko dira, eta nolanahi ere, bere lehen onarpena argitara dadinetik hasi eta sei hilabeteko epea bukatu ondoren.

b)  Berehalako Ekintza-Egitamua hasiera batean onartu ondoren, 15 eguneko epe batez, herri-argipideketara atera eta aldi berean doakien Foru-Diputazio eta Udaletan adierazpenak egingo dira.

     Bere bitartez Berehalako Ekintza-Egitamua herri-argipideketara ateratzen deneko erabakiaren agintze-zatiaren argitalpenaz, Egitamuaren gai den lurraldearen eremuak, baimen ematearen geldialdiak eragin ez dien eraikintza eta lur-baliapenekiko ekintzak, doakienen banan-banako izendapena eta bai eragindako ogasun eta eskubideen zerrenda ere, nahitaez azalduko dira.

c)  Epe hori bukatu ondoren, aurkeztutako aldezpenak aztertzera joko da, eta hala badagokio, Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz behin-betiko onartzera.

     Behin-betiko onarpenarekiko Dekretoan bidezko eritzitako aldakuntzak egin ahal izango dira, horretarako herri-argipideketarako epe berria jartzeko beharrik gabe.

d)  Hasierako onarpenarekiko erabakiaren eta Berehalako Ekintza-Egitamuaren behin-betiko onarpenarekiko Dekretoaren agintze-zatia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, doakien Kondaira-Lurraldeetako Aldizkarietan eta lurralde bakoitzean argitaratuko da. Halaber, iragarpen-oholtzan jar dezaten, jabeken-tzearen gai diren gauzak kokaturik daudeneko mugarteko udalei, eragindako ogasun eta eskubideen zerrenda bidaliko zaie.

 

4. Atala

 

       1.-   Berehalako Ekintza-Egitamuen onarpenak, bere egiterapenaren herri-zuduzkotasunaren aldarri kapena, eta horetarako diren lur, ogasun eta eskubideetaz baliatzezko presazko aldarrikapena ere bere baitan eramango du, horiek, halaber, geroago onar daiteken lanaren berraurkezte eta aldakuntzetan sartutako ogasun eta eskubideei buruzkoak direlarik.

 

       2.-   Halaber, bidezko denean, Berehalako Ekintza-Egitamuen onarpenak, indarrean dagoen guztizko egitamuketa eta, hura egiteratzeko egitamualdakuntza eta bai ezein alorkako legeren babespean onarturiko Egitamu edo Egitasmoen bidez zehazturiko berehalako ekintza-eremuan dauden lurren orubeetaz baliatzeari buruzko ezein zehaztapen ere eskatuko ditu.

 

5. Atala

 

       Berehalako Ekintza-Egitamuen egiterapena indarrean dagoen hirigintza-legearen arauera dagokion zati edo bererizko egitamueketaren bidez egiteratuko da, bere zehaztapen eta onarpen-bidean jarraipenean adierazten diren salbuespenak eginez.

 

6. Atala

 

       1.-   Berehalako Ekintza-Egitamuen zehaztapena egiterapidetzeko Zati-Egitamuak eta Berarizko Egitamuak agindu-bidez edo doakien Foru-Diputazioen edo Udalen akioz taiutzea, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari dagokio.

 

       2.-   Zati edo Berarizko Egitamuak idatzi ondoren, doakien Foru-Diputazioen eta Udalen aintzinerizpenaz Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak emandako erabakiz, onarpen, bakar baten, behin-betiko onarpena, gai izango dira, erabaki hori luzatu ezineko hamar eguneko epe barruan eman beharko delarik. Onarpen-erabakian bidezko eritzitako aldakuntzak egin ahal izango dira, erizpena emateko epe berria ezartzeko beharrik gabe.

 

       3.-   Zati eta Berarizko-Egitamuen egipidetzea Berehalako Ekintia-Egitamuarekin batera egin ahal izango da.

 

       4.-   Zati edo Berarizko Egitamuek horietan ohartematen direneko lanei buruzko teknika-berezitasunen zehaztapena daramatenean, Dekreto-Lege honen zortzigarren Atalak dioenaren arauera, horiek, dagozkien Hirigintzaketa-Egitasmoaren edo Berarizko Lanei buruzko Egitasmoaren onarpen baharrik gabe egiteratu ahal izango dira.

 

       5.-   Zati eta Berarizko Egitamuen onarpena, Berehalako Ekintza-Egitamuketarako Dekreto-Lege honen hirugarren Atalean esandakoaren arauera argitaratuko da.

 

       6.-   Zati eta Berarizko Egitamuen argipideak Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz zehaztuko dira, Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko indarrean dagoen Legearen esandakoari kasu eginez eta ekintzen presatasunak eskatzen dituen erreztasunekin.

 

II IDAZPURUA

EGITERAPENA

 

7. Atala

 

       1.-   Berehalako Ekintza-Egitamuak egipideratzeko Zati eta Berarizko Egitamu-egiterapentzat horiek ezarritako antolaketaren benetako egiterapen eta zaingorako beharrezko diren legezko eta gauzazko egiketa multzoak jotzen dira.

 

       2.-   Legezko egiketetan, honako hauek sartzen dira:

 

a)  Lurren jabegabetze-bidez, hura egieratzeko beharrezko ogasun eta eskubideak lortzea.

b)  Hirigintzaketa-Egitasmoen eta berarizko lan-Egitasmoen zehaztapena, egipidetzea eta onartzea.

c)  Eraikintza eta lur-baliapenekiko ekintzak egiteratzeko hirigintza-baimen eta agiriak ematea.

 

       3.-   Gauzazko egiketetan, honako hauek sartzen dira:

 

a)  Berarizko lan eta hirigintzaketa-Egitasmoetan zehazturiko lanen egiterapena.

b)  Etxebizitza eta antolapidetzen eraikintza-lanen egiterapena.

 

8. Atala

 

       1.-   Berehalako Ekintza-Egitamua egiterapidetzeko Zati edo Berarizko Egitamuetan ohartemandako lanen teknika-berezitasunei buruzko zehaztapena, hurrenez hurren, Hirigintzaketa-Egitasmoaren eta berarizko lan-Egitasmoen bidez egingo da, Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko Legeko 15karren Atalean, 1976.eko Apirilaren 9ko Eraberritutako Idazkera eta hirigintzaketa-Egitasmoentzako ezarritako manuak erabilgarri zaizkielarik.

 

       2.-   Hirigintzaketa-Egitasmoak erabateko hirigintzaketa edo zati-hirigintzaketa motakoak izan daitezke, Berehalako Ekintza-Egitamuek mugaturiko eremuetan Zati edo Berarizko Egitamuek zehazten dituzten hirigintzaketa-lan guztiak edo batzuk barne izatearen baldintzapean, eremu guztia edo horren zati bat aipa dezaketelarik.

 

       3.-   Hirigintzaketa-Egitasmoak eta Berarizko lan-Egitasmoak taiutzea Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari dagokio. Idatzi ondoren, seigarren Ataleko bigarren idazatiak dioenaren arauera onarpen bakar baten gai izango dira, doakien Foru-Diputazio eta Udalen aintzin-argipidearen salbuespenaz.

 

       4.-   Aurreko idatzatian esandakoa hala izanik ere, Berehalako Ekintza-Egitamuak egipideratzeko zati eta Berarizko Egitamuen onarpen-erabakiak, Foru-Diputazioei edo Udalei, lehen aipatutako Egitasmoen zehaztapen eta onarpenerako agintepidea eman ahal izango dio, honako gorabehera hauek gertatzen direnean:

 

a)  Berehalako Ekintza-Egitamua, doakien Foru-Diputazio edo Udalek eskatuta zehaztu eta onartu denean.

b)  Bere egiterapena Eusko Jaurlaritzaren bitartekorik gabeko agintepidea ez deneko azpiegitura edo herri-antolapidetza izaten.

c)  Zehaztapen eta onarpenerako aipaturiko agintepideak, doakien Diputazio edo Udalek eskatuak izaten.

 

       Diputazio eta Udalek Hirigintzaketa eta berarizko lan-Egitasmoa onar ditzateneko bidea aurreko idazatalean aipatutakoa izango da.

 

9. Atala

 

       1.-   Eraikintza eta lur-baliapenekiko ekintzak egiteratzeko baimen-ematearen alorreko udalagintepideen kaltetan gabe, bere helburua industria, etxebizitza eta zerbitzuetarako lurren gertakuntza deneko Berehalako Ekintza-Egitasmoak egiterapidetzeko Zati eta Berarizko Egitamuen egiterapena Eusko Jaurlaritzari dagokio, honek, horretarako, doakien Foru-Diputazio, Udal eta beste Herri-Erakundeekin hitzarmenak egin ditzakelarik.

 

       2.-   Aurreko Ataleko hirugarren eta laugarren idazatalek diotenaren eta baimen-ematearen alorreko udal-agintepideen kaltetan gabe, azpiegiturak eta herri-antolapidetzak egiteko Berarizko Egitamuen egiterapena, horretarako agintepidea duten Herri Erakundeei dagokie, hala ere bidezko eritzitako legezko eta gauzazko egiketen egiterapena Eusko Jaurlaritzaren esku utz dezaketelarik.

 

       3.-   Berehalako Ekintza-Egitasmoak egiterapi detzeko Zati-Egitamuak eta Berarizko Egitamuak egi teratu daitezen lur eta beste ogasun eta eskubideetaz jabetzeko nahitaezko jabegokentzea, Nahitaezko Ja begokentzeari buruzko Lege-bidez egiteratuko da, alor, lur-eremu edo ekintza-banakoaren egoerak go mendatzen duenean bere egiterapena Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko Legean, 1976.eko Apirilaren 9ko Eraberritutako Idazkera, ezarritako jabegokentze-bidea betebideratuz egitearen kaltetan gabe.

 

10. Atala

 

       1.-   Eusko Jaurlaritzak, aldez aurretik lehiaketarik egiteko beharrik gabe Berehalako Ekintza Egitamuak egiterapidetzeko Zati-Egitamuak eta Berarizko Egitamuak egitera daitezen, arduralaritza baimena emango die Hirigintzarako Herri-Baltzuei.

 

       2.-   Arduralaritza-baimenak jabegokentze onurabidea eta Egitamu horiek egitera daitezen Eusko Jaurlaritzaren eskubideen ordezkotza hartzea da kartza.

 

11. Atala

 

       1.-   Berehalako Ekintza-Egitamua egiterapidetzeko Zati edo Berarizko Egitamua onartu ondoren, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak bere eremu-barruan dauden lurretan, dagokien Hirigintzaketa-Egitasmorik edo berarizko lanik onartu gabe, eraikintzarako eta lurraz baliatzeko eskuematea baimendu ahal izango du, eraikintza-lanen elkargarritasuna eta erakideketa teknika aldetik bermaturik egon eta baimen-eskaleak, dagokionean hirigintzaketa-lanen egiterapena bermatzeko behar hainbateko zenbatekozko gaudimena horretarako emanez bapateko eraikintza eta hirigintzaketa-lanak egiteratzeko hitza ematen duenean. Aipaturiko baimena dagokion udal-baimena lortzeko beharraren kaltetan gabe ulertuko da, hori, hura gabe ezin eman izango delarik.

 

       2.-   Tokiko Erakundeen Zerbitzu-Araudiaren bederatzigarren Ataleko lehenengo idazataleko boskarren eta zazpigarren a) zatietan aipaturiko Berehalako Ekintza-Egitamuen eremuetako eraikintza eta lur-baliapenekiko ekintzetarako baimen-emateen epeak hamabost egunera eta behin-behingorako herrietxebizitzen eraketa denean bost egunera gutxituko dira.

 

III IDAZPURUA

BEREHALAKO EKINTZA-EREMUEN JAURPIDEAREN INDARRALDIAK

 

12. Atala

 

       1.-   Berehalako Ekintza-Egitamuen hasierako onarpenerako gehienezko epea, Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik hasi eta 6 hilabetekoa izango da.

 

       2.-   Berehalako Ekintza-Egitamuen behin-betiko onarpena eta horiei lerizkiekeen Zati-Egitamuei eta Berarizko Egitamuei dagozkiena, Berehalako Ekintza-Egitamuen hasierako onarpenerako ezarritako era berean kontatu ahal izango den gehienezko bederatzi hilabeteko epean egin beharko da.

 

       3.-   Aurreko idazatalean aipaturiko epea hausteak Berehalako Ekintza-Egitamuaren onarpenari darien ondorioen berezko baliogabetzea eta bertan azaltzen den eremua lehengo hirigintza-jaurpidera itzultzea ekarriko du.

 

13. Atala

 

       Aurreko Ataleko bigarren idazatalean ezarritako bederatzi hilabeteko epea bukatu ondoren, Berehalako Ekintza-Egitamuek mugatzen dituzten eremuen egitamuketaren ezein aldakuntza, indarrean dagoen hirigintza-legeetan ezarritakoaren arauera egin beharko da.

 

14. Atala

 

       Dekreto-Lege honen zortzigarren Atalean ohartemandako Hirigintzaketa eta Berarizko Lan Egitasmoak, argitara daitezenetik hasi eta gehienezko urte beteko epearen barruan onartu beharko dira. Epe hori bukatu ondoren, Berehalako Ekintza Egitamuetan ohartemandako lanen teknikaberezitasunen zehaztapena, indarrean dagoen legeak zehazturiko hirigintzaketa eta egiterapen-Egitasmoen bidez egingo da.

 

15. Atala

 

       Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari hamaikagarren Ataleko lehenengo idazatalean eraikintza eta lur-baliapideekiko gaitasun-agirien ematea baimentzeko ematen zaion eskubidea, eta bai eraikintza eta lur-baliapideekiko ekintzetarako bere bigarren idazatalean aipaturiko baimen-emateen epe murrizpena ere Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik hasi eta urte beteko epe batez egongo dira indarrean.

 

IV IDAZPURUA

ERAIKINTZA-JAURPIDEAK

 

I ATALBURUA

HIRIGINTZARAKO GAI EZ DEN LURREAN KALTE IZANDAKO ETXEAK

 

16. Atala

 

       1.-   Lur-Lanbide eta Hiri-Antolaketari buruzko 1976-eko Apirilaren 9ko Eraberritutako idazkeraren arauerako Legearen 60. atalaren ondorioetarako, Hirigintzarako gai ez den lurrean egon, 1938.eko Abuztuko erauntsien ondorioz, bere eraikintze-alderdietan sartuta egon daitezen etxe eta antolapideak ez dira arauz kanpokotzat joko, eta hori, esandako etxe eta antolapidetzak indarreango egitamuketaren edo bideango egitamuketaren zehaztapenekin bat ez etorri arren.

 

       2.-   Aipatutako atalaren bigarren idatzatian, baimendutakoez gainera, aureko zatian esandako etxe eta antolapideetan, berregite, berreraikitze, eraberritze, gogortze, gaukoratze eta eraikintzak harutako luze-zabalera %20-rainoko zabaltze-lanak egin ahal izango dira, geroago zehazten denari atxikiz.

 

       3.-   Aurreko idatzatian adierazita egon, baina eraberritutako idazkeraren 60. Atalak hartu ez ditzan lanak egin ahal izateko, beharrezko izango da Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren baimena, doakionak eskabidea eta azaltzeko eta teknikazko lan-egitasmoa aurkeztu ondoren. Baimen hori lortzeko, aipatutako Legearen 43.3 atalean jartzen diren hurratsetara jotzea ez da beharrezko izango.

 

       4.-   Etxea edo antolapidetza, herri-mendeko, zorpidezko edo errepideei atxikitako lurretan balengo, atal honen hirugaren idatzatian aipatutako baimena lortzeko honako baldintza hauek, besteak beste, izango dira betebeharreko:

 

a)  Baimena eman aurretik, errepidea menpe duen erakundeak, berezko etxea edo berezko antolapidetzaren jabegabetze-balioa kinkatuko du. Nahitaezko Jabego-kentzezko Legearen erispideei atxikiz; jabeak onartu ondoren, balio hori, errepidearen agiango zabalagotze edo hobetzeagatik legozkiokeen ordainak zehazteko oinarri izango da.

b)  Jabegogabetze-balioa finkatu ondoren, Jabego-Erroldaritzan erasoko da etxearen edo antolapidetzaren gauzazko zorpide gisa.

 

       5.-   Etxea edo antolapidetza berezko ingurugiroan behar bezala sartzea edo kokatzea, herri-bideetatik iristepide egokia, eraikintza-ereduei alde horretako arkitektura-etxaurreen eta estalkien zernolakoei eustea eta betegarri eritzi dakion beste edozein helburu ere bermatzeko, beharezko izan daitezen neurri eta baldintzak jarri ahal izango ditu baimen horrek,

 

       6.-   Halaber, ederdura nahiz degurantza dela eta, edo geroko hirigintza-garakuntza baldintzapetuta utzi dezan beste ezein arrazoirengatik, kalte izandako eraikintzari eustea, ezagokia eritziz gero, uko egin ahal izango zaio baimenari.

 

17. Atala

 

       1.-   Bireraikitze, berregite, eraberritze, gogortze, gaurkoratze eta zabaltze-lanak eraikintza edo antolapidetza zegoeneko tokian bertan egiteari, segurantzagatik edo beste edozergatik egoki eritzi ez dakionean, baimena eman ahal izango da eraikintza edo antolapidetza berri bat aldamenetan egiteko, eta hori, indarrean edo bidean dagoen egitamuketaren zehaztapenekin bat ez etorri arren; baina, besteak beste, honako eskakizun hauek betetzearen baldintzapean:

 

a)  Bertan egingo deneko aldean dauden eraikintza-ereduari eta etxaurreen eta estalkien zernolakoei eustea.

b)  Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko 1976-eko Apirilaren 9ko eraberritutako Idazkeraren arauerako Legearen 73. atalak dioena betetzea.

c)  Lur-gainetik, hiru oinetatik gora edo ordezkatzen den eraikintzak edo antolapidetzak zeuzkanetatik gora, ez egitea.

d)  Ordezkatzen den etxeak edo antolapidetzak zeukan lur-luzezabalaren %20tik gorako luzezabala ez hartzea.

e)  Kontatu dadineko lur-zatiaren luzezabala, eraikintza edo antolapidetza lehen zegoenekoarena baino txikiagoa ez izatea.

f)   Ordezkatzen den eraikintza edo antolapidetza erabat erausteko, edo zakarrak kentzeko eta lekua garbitzeko hitz ematea.

 

       2.-   Atal honetan jarritako baimenari baldintzak jarri edo uko egin ahal izateko arrazoiak, aurreko ataleko boskarren idatzatian adierazitakoak berak izango dira.

 

18. Atala

 

       Aurreko bi ataletan esandako baimenak, beharrezko udal-baimena lortu beharraren kaltetan gabe ulertuko dira, azken hau bestea euki ez edo bere baldintzak ez betetzea gertatuz gero ezin emango delarik.

 

II ATALBURUA

HIRILURREAN ETA HIRIGINTZARAKOAN KALTE JASANDAKO ERAIKINTZAK

 

19. Atala

 

       1.-   Hirilurrean eta hirigintzarakoan kokatuta eta indarean edo bidean dagoen egitamuketaren arauera antolaketaz kanpo egon eta antolaketa egitamu zehatz batetan sartuta ez dauden eremuetan egon eta horiek osatzen dituztenetako eraikintza alderdiren bateta, oraintsuko eurien ondorioz, kalte izandako etxe nahiz antolapidetzek berarizko jaurpidea euki ahal izango dute, horiek berregiteko birreraikitzeko, eraberritzeko edo sendotzeko, Eusko Jaurlaritzak sortutako kaltedunen edozein erroldetan erasota baldin badago eta beti ere Dekreto-Lege honen 16. atalean, hirigintzarako gai ez den lurerako, eta xede horetarakoxe ezarritako bide eta zehaztapenei atxikiz.

 

       2.-   Udalei dagokie eraikintza-baimena ematea, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak horretazko onarpena eman ondoren; Udal egitamuketan egokiro sartzeko komenigarri izan daitezen erizpide eta baldintzak ezarri ahal izango dituztela baime horretan bertan.

 

       3.-   Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren onarpena emanda egon arren Udalak bere agintepidez baliatuz, uko egin ahal izango dio baimenari, eraikintza kokatuta dagoeneko alor, lur eremu edo ekintza-eremuaren antolaketa egoki eta zehatza egiteko, eraikintza horri eustea bidezko gerta ez dadinean.

 

III ATALBURUA

ANTOLAKETAZ KANPOKO ERAIKITZEN JAURPIDETARAKO INDARRALDIAK

 

20. Atala

 

       1.-   Idazpuru honetako aurreko bi Atalburuetan esaten diren gehienezko epeak honela finkatuta gelditzen dira:

 

1.º     Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailburuaren aurean baimen-eskea egitekoa, sei hila betekoa, Dekreto-Lege hau indarrean sar dadinetik hasita.

2.º     Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailburuak bere onarpena eman dezanetik hilabete bat izango du doakionak udal-baimena eskatzeko.

3.º     Udalak hilabeteko epea izango du gehienez, eskatutako baimena emateari buruz baiezko ala ezezko erabakia hartzeko, epe hori bukatu ondoren eta hortik hasita hilabeteko epea izango du gehienez Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak udal-agintepide horren ordezkotza hartzeko.

4.º     Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak agintepide-ordezkotza har dezaneko eskeak aurkezteko hilabeteko epea, erabakirik emateke, igarota edo epe hori, eskabiderik egin gabe bukatu ondoren arduralaritzaren erantzunik ezagatik ukatutakotzat joko da baimena.

 

       2.-   Baimenak, arduralaritza-erantzunik ezagatik ukatutakotzat jotzeko epe horiek bukatuz gero, geroan emateko, indarrean dauden legeak eta egitamueketak izango dituzte jaurpide.

 

21. Atala

 

       1.-   Baimenetan zehazki adieraziko dira lanak hasteko eta bukatzeko epeak, hauek hurrenez sei eta hamabi hilabetetik gorakoak, baimenak jakinarazi daitezenetik hasita, ezin izango direla, Arrazoizko goraberak gertatuko balira, epe horiek luzatu ahal izango dira, doakionak, eskatuta eta Arduralaritzabide-Legean jartzen diren mugen barruan.

 

       2.-   Halaber, hirigintza-baimenetan, lanak geldiarazteko gehienezko epea ere zehazki adieraziko da, epe hori, inolak ere, hiru hilabetetik gorakoa ez eta lanak bukatzeko epemuga aldatzeko arrazoi ere ezin izango delarik.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Autonomia-Elkartekoak izan eta oraintsuko erauntsien ondorioz kalte izandako udal-mugarteak zehazteko 1983.eko Irailaren 5eko Herrizaingo-Ministeritzaren Aginduan sartuta egon daitezen udal guztietan izango da erabilgarri.

 

Bigarrena

 

       Behin behingoz onartuta eta behin-betikoz onartzeko 1983.eko Abuztuaren lehenengoaren aurretik Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren aurrean azterkizun jarri diren Egitamu eta Ordezko Arauetarako, Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko 1976.eko Apirilaren 9ko Eraberritutako Idazkeraren arauerako Legearen 41. ataleko bigarren zatian, orohar, ohartematen den sei hilabeteko epea hiru hilabetetan luzatzen da.

 

Hirugarrena

 

       Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko 1976-eko Apirilaren 9ko Eraberritutako Idazkeraren arauerako Legean eta indarrean dagoen gainontzeko hirigintza legepidetan jarritako agintzak, Dekreto-Lege honetan arauepetzen ez den guztian izango dira erabilgarri.

 

Laugarrena

 

       Dekreto-Lege honen egiterapena, indarreango legeek Erresumako Arduralaritzari alor bakoitzerako ematen dizkioten agintepideen kaltetan gabe ulertuko da.

 

Bosgarrena

 

       Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.

 

Baliogabetze Erabakia

 

       Dekreto-Lege honetan agindutakoaren aurka egon daitezen manu guztiak indargabetuta gelditzen dira Euskal Herriko Autonomia-Elkartean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra