Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1980 Legea, abenduaren 18koa, Eusko Jaurlaritzaren 1980garreneko maiatza-abendua aldirako egitura-xahupenen egitarauari buruzkoa.

1980-12-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/2/6, 2. zk.; EAO, 2012/5/8, 110. zk.

§ 2. 2/1980 LEGEA, ABENDUAREN 18KOA, EUSKO JAURLARITZAREN 1980GARRENEKO MAIATZA-ABENDUA ALDIRAKO EGITURA XAUPENEN EGITARAUARI BURUZ

      Eusko Jaurlaritzak, bere erakundetzak eskatzen dituen Egiturazko lehen xahupenak, bere ihardunak dakartzan lehenengoak eta Herrian bizien dauden arazoekiko azterlanek dakartzatenei aurre egiteko ohartamenda dituenak oinarri harturik, bere Egitura-xahupenen Egitaraua gertatu du. Bere indar-aldiak zortzi hilabete iraungo du, Eusko Jaurlaritza eratu zenekoan bertan hasten dela.

      Xahupen-Egitarau deritza eta, hori teknikaren aldetik begiratuta Diruegitamu bat izan ez, eta helburuz eta eremuz ekonomia eta gizarte-politikako lanabes izateko xederik ez duelako.

      Egitarau hortan zera azpimarratu behar da: Batazbesteko erroldea aipatzen denean, Sail bakoitzak urtearen azkenerarte ohartemandako lanari-sartzearen bidea adierazi nahi dela. Bide hori, noski, aginte-eskuratzeen neurrien baldintzapean dago.

      "Ordainketa Amaikizunak" gisa aipatzen denak Eusko Kontseilu Nagusiko lanari izandakoen kontu-kitapena biltzen du, honako hauek, hots, berariz eta gerorako arau izateke: Eusko Kontseilu Nagusiko Turismo eta Lan Kontseilaritzek beretzakotutako Herri-lanariei emandako lansari osagarriei buruz hartutako betebeharrak, eta zenduta dagoen Eusko Jaurlaritzak atzerrialdian bere gain hartutako ordaindu beharrak.

      Lehen-mailako ekintza-alorretango azterlan eta egitarauak gertatzeko egiten den diru-izendapenak garrantzi haundiena dauka, bai zenbatekoaren, bai esanguraren aldetik, egiteratu beharreko politikaren zentzuzko euskarri eta zegun izango bait-dira.

      Xahupenetarako dirubideak bitarikoak dira. Lehenengoa, Erresumaren 1980garrenerako Guztizko Diruegitamuetan Autonomiazko Erakundeentzako dirubideetarako ohartemandakoa. Bigarrena, Elkartearengandik beragandik dator; lehenengo unean, eta aldi baterako, Arabak Erresumari 1980garrenean eman beharreko hainbestekoaren puska bat atzeratze-bidezko bada ere, azken eta behin-betirako zehaztapenean, alde batetik Kupoaren Legeak, eta bestetik, Autonomia-Estatutoko 42garren atalak dionez, bidezkotasun-arauz batzeko irizpideak eta Kondaira-Lurralde bakoitzak Euskal Herriko Diruegitamuari emango dizkion diruketekiko hitzarmen eta ordaintze-moduak ezarriko dituen Legearen bidez zehaztuko da.

      Autonomia Estatutoko 44garren atalak agintzen duenaren arauera, Jaurlaritzak 1980garreneko Maiatza/Abendu-aldirako bere egitura-Xahupenen Egitaraua gertatu du, eta Legebiltzarrak eztabaidatu eta onar dezan aurkezten du, honako atal hauekin:

Lehenengo Atala

      1980garreneko Maiatzetik Abendurarteko aldirako, Lege honen ERASKINEAN agertzen denez, mila berrehun eta hirurogeitaemeretzi miloe eta bederatzirehun eta hemezortzi mila peseta jotzen duen Eusko Jaurlaritzaren Egitura-xahupenen Egitaraua ontzat ematen da.

2. Atala

      Hoietarako diruak honako hauetatik etorriko dira:

a)   Ehun miloe peseta, Erresumaren 1980garren urterako Guztizko Diruegitamuetan Elkarte Autonomiadun eta Aurreautonomiadunen diru-bideetarako izendatutakoetatik.

b)   Eskuraketen Askotariko Batzordean erabakitako ordaintzemodu eta neurritan, Herri-Ogasun Ministeritzak Arabako Foru-Diputazioari, 1980garreneko Kupoaren pentzutan, aurtengo Irailetik Abendura bitarterako ordainketen epeak atzeratzeko emandako baimenetik, mila ehun eta hirurogeitaemeretzi miloe eta bederatzirehun eta hemezortzi mila peseta.

3. Atala

      Arabako Foru-Diputazioari ematen zaion ordainketa-atzerapena Elkarte Autonomiadunarentzako ere atzerapen da, bere garaiko kontu-garbiketa Kupoaren Legeak eta Kondaira-Lurraldeen arteko bidezkotasun-arauzko banaketak ezarri dezatenean, eta Autonomia Estatutoaren 42garren atalaren arauera, Foru Diputazioek Euskal Herriko diruegitamu-xahupenetan eskuartzeko irizpideak ezartzeko Eusko Legebiltzarrak egingo duen Legeak zehaztuko duenaren esanetara geratzen dela.

4. Atala

      Lege honetan diruezarketak egiteko izendatutako dirutzak ezingo dira agizko gastuak ordaintzekotara aldatu.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra