Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1983 Legea, martxoaren 7koa, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko Biltzar Nagusietarako Hauteskunde-Legeaz.

1983-03-07

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/3/9, 29. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.

Indargabetua: 1987-04-10

§ 31. 2/1983 LEGEA, EPAILAREN 7KOA, "GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEKO BILTZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDE-LEGEAZ"

Lehenengo Atala

Artezko, isilpeko eta heineango ordezkatze indarrezko boto-emate orokor eta askez hautatutako 51 ahaldunek osatuko dituzte Batzar Nagusiak.

2. Atala

Horretarako, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldea ondoren zehazten diren hauteskunde-barrutitan banatzen da:

a) "BIDASOA-OIHARTZUN": Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oihartzun, Pasaia.

b) "DEBA-GARAIA": Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati.

c) "DEBA-BEKOA": Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku, Soraluze.

d) "DONOSTIA": Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil.

e) "GOIHERRI": Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gainza, Idiazabal, Isasondo, Lazkao, Legorreta, Legazpia, Mutiloa, Olaberria, Ormaiztegi, Ordizia, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga.

f) "TOLOSA": Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegi, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Belaunza, Berastegi, Berrobi, Billabona, Elduaien, Hernialde, Ibarra, Iruerrieta, Irura, Larraul, Leaburu-Gaztelu, Lizartza, Oreja, Tolosa, Zizurkil, Alkiza.

g) "UROLA": Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zeztoa, Zumaia.

3. Atala

Lehenengo atalean esaten den Ahaldun zentabekoa hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanle kopuruaren heinean banatuko da, hoietako bakoitzari gutxienezko bi Ahaldun izendatu ondoren. Hauteskunde-barruti bakoitzari horrela dagozkion Ahaldunak izendatu ondoren, gainontzekoak banaketa egiterakoango ondarrik haundienen arauera banatuko dira.

4. Atala

Hauteskunde-barruti bakoitzean sartutako udaletakoren baten hautatzaile eta hautagai izan daitezenak izango dira hautatzaile eta hautagai. Hautagai zerrendak politika alderdiek, baterakundeek eta hautatzaileek aurkeztuko dituzte, Toki-Hauteskundeen Legeko Bigarren idazpuruan ohartemandako modutan. Lege horretan 14garren Ataleko C letrako 2garren zatian hautagai-zerrendak aurkeztu ditzaketen hautatzaile-ehunekoei buruz esaten dena, barruti bakoitzeko biztanleen erabateko zenbatekoari buruz esaten dela ulertuko da.

5. Atala

1.- Biltzar Nagusietarako Ahaldunen manualdiaren iraupena Udaletarakoarekin baterakoa izango da.

2.- Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia Ahaldun Nagusiak egingo du, hoietarako eguna eta epeak udal hauteskundetarakoak berak direla.

3.- Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia egitezko Dekretoak haien manualdiaren bukaera dakar berebaitan.

6. Atala

Gipuzkoako Biltzar Nagusietako Ahaldunetarako hauteskundeetan, Toki-Hauteskundeen Legeko zazpigarren atalaren lehenengo zatian zehazten diren hautatu ezinak eta Lege horretakoxe bederatzigarren atalaren lehenengo zatian ohartematen diren agiazko elkartuezinak, hautagaiak bere egoitza bertan izan dezaneko hauteskunde-barrutirakoak direla ulertuko da.

7. Atala

1.- Ahaldunak hautatzea Udal-Zinegotziak hautatzearekin batean egingo da, bainan azkeneko hoiek hautatzeko atabakaz beste baten.

2.- Boto-emateak batera egingo dira, boto-kontaketetan lehenengo Zinegotzitarakoa eta gero Ahaldunetarakoa egiten direla.

8. Atala

Boto-emanketa egin ondoren, aginte-tokiak edo toki hutsak hautagai-zerrenda berezien artean banatzea Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legearen 11garren atalean jartzen den moduan egingo da.

9. Atala

1.- Probintziako Hauteskunde-Batzordeak, eratu eta ondorengo zazpi egunen barruan, Eskualde-mailako Hauteskunde-Batzorde bereziei dagozkien hauteskunde-barrutiak izendatuko dizkie, aurreko atalean aipatutako aginte-toki edo toki hutsak ematea egin dezaten.

2.- Probintziako Hauteskunde-Batzordeak erabakiko du, halaber, eskualde-mailako hauteskunde batzordeek hautatutako Ahaldunen aldarrikapena egingo duteneko eguna ere.

Azken Erabakietako

Lehenengoa

Lege honetan oharteman gabeko guztietarako, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeak dakartzan arauak izango dira erabilgarri, Aldibaterako Boskarren Erabakiak dakarrena salbu.

Bigarrena

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Baliogabetze-Erabakia

Lege honetan agintzen denaren aurkako manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra