Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1985 Legea, otsailaren 15ekoa, Foru-Diputazioen Autonomia-Elkartearen Diruegitamu-Gastuetarako ekarketak ontzat ematezkoa.

1985-02-15

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1985/2/26, 44. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.

 

§ 68. 2/1985 LEGEA, OTSAILAREN 15EKOA, FORU-DIPUTAZIOEN AUTONOMIA-ELKARTEAREN DIRUEGITAMU-GASTUETARAKO EKARKETAK ONTZAT EMATEZKOA

 

Lehenengo Atala

      1.-     Autonomiazko Ertzaintzari dagokiona bazter utzi eta Foru-Diputazioek 1985garreneko ekonomia-urtean Euskal Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen dirubidetarako egin beharreko ekarketak, hamazazpi mila miloe pesetako bost zati, eta ondoren ematen den ereduaren arauera kalkulatutako den beste seigarren bat izango ditu:

-  27/1983 Legearen 20garren Atalean ohartemandako banaketaren gai den Diru-Bilketa (1 Eraskina)...........R

      Kentzekoak:

-  Erresumarentzako Kupoa

-  Autonomiazko Ertzaintzarentzako dirubideak

-  Arabarentzako Ordezkaketak

         Guztira kendu beharrekoa ..D

         Baliapide Erabilgarriak ...R-D

22.3 atalaren erabilpena     K.L.L.

   ..................550 M.

Autonomia-Elkarteari 22.2 atalaren arauera egin beharreko ekarketa.         K.L.L.

(R-D)-ren eretzean 62,64 - (K.L.L.-ko 22.3 atala)

      1986garreneko otsailean, l Eraskinean ohartemandako dirueskuraketa guztietan benetan egindako diru-bilketaren zenbateko zehatzari dagokionaren beste ordainketa bat egingo da.

      Hilean-hileko diru-bilketen joera dela eta ekarketek zati honen lehenengo lerroaldian jarritako zenbatekoak gainditu egingo dituztela pentsatzea bidezko izatea gertatuz gero, ekainetik hasi eta bi hilabetez behin dagokien osatze-bidezko ordainketak egingo dira.

      22.3 atalak dioena betetzetik atera dedina Diputazioek, lerroaldi honetako lehenengo idazatiak aipatzen dituen bost epe hoietantxe ordainduko dituzte.

      2.-     Diru-eskuarte erabilgarrien banaketarako 62,64ko ehunekoa "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundegorenen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen Legeak" ohartemandako agintepide-banaketaren arauera atera da, eskuarte eta zerbitzuen eskuraketa 1985garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez egindakotzat jotzen dela. Horretarako, Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek horretarako erabakiak egun horretzaz geroko eragite-indarrez hartuko dituzte Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeetan. Aginte-eskuraketetan, hoiei artez eratxikitako diru-eskuraketak eta Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari dagozkionak sartuko dira.

      3.-     Kondaira-Lurraldeetako bakoitzaren diru-ekarketa, esandako zenbateko hoien honako ehuneko hauek ateratzeak eman dezana izango da:

ARABA                     % 14,00

BIZKAIA                   % 53,30

GIPUZKOA             % 32,70

      4.-     1985garren ekonomia-urterako, Autonomia-Ertzainak Erresumaren xahupenei dagokienetan 6.411,60 miloe pesetaren balioa izango duela jotzen da, bertako kide-zenbatekoa aurreko ekonomia-urtekoa bera denetik abiatuz.

      Horren gostea aldatzea ekar dezan zenbatekoaren nahiz egitekoen aldetatikako ezein aldakuntzak, Foru-Diputazioen gain uzteko, Ekonomia eta Herriogasun-Ministeritzaren onarpena eta itundutako 87.885,74 miloe pesetako behin-behingo Kupoan ordaina izatea beharrezko izango ditu.

2. Atala

      Ekarketen Lege honek 1985garreneko ekonomia-urterako, ez bestetarako, izango du indarra.

Erabaki Gehigarria

      1.-     Gehienez sei hilabeteko epearen barruan Dirubideen Euskal Kontseiluak 1986, 1987 eta 1988garren ekonomia-urteetarako baliagarri izan dedin Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteko diruegitamuen dirubidetarako egin beharko dituzten ekarketak zehaztezko ihardutze-modua gertatuko du. Erabaki hori Jaurlaritzak, onartu dedin, Legebiltzarrera bidaliko du.

      2.-     Ihardutze-modu horrek zera zehaztuko ditu:

A)   Lehen esandako diruegitamuetako hiru ekonomia urtetarako, K.L.L-aren 20.1 atalak aipatzen duen Elkarte osorako erakundeen eta Kondaira-Lurraldetako foruzko ihardutze-erakundeen arteango eskuarteen banaketa heuren erabilpenaren bidez ezarriko duten irizpideak eta direneantxeko eredu-neurriak.

B)   Kondaira-Lurralde bakoitzak Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetara egin beharko dituzten eta lehen esandako hiru ekonomia-urteetan erabilgarri izango diren ekarketen direneantxeko biderkariak.

Azken Erabakia

      Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu dedineko egunaren biharamonetik jarriko da indarrean.

ERASKINA

HERRI-DIRUBIDEEN EUSKAL KONTSEILUAREN AKORDIOA

      Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, 1984garreneko Abenduaren 3an egindako bilkuran, eta bertako kide guztiak bat datozela, honako hau

ERABAKITZEN DU

      1.-     Autonomiazko Ertzaintzari dagokiona bazter utzi eta Foru-Diputazioek 1985garreneko ekonomia-urtean Euskal Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen dirubidetarako egin beharreko ekarketak, hamazazpi mila miloe pesetako bost zati, eta ondoren ematen den ereduaren arauera kalkulatutako den beste seigarren bat izango ditu:

-  27/1983 Legearen 20garren Atalean ohartemandako banaketaren gai den Diru-Bilketa (1 Eraskina).........R

      Kentzekoak:

-  Erresumarentzako Kupoa

-  Autonomiazko Ertzaintzarentzako dirubideak

-  Arabarentzako Ordezkaketak

   Guztira kendu beharrekoa   D

   Baliapide Erabilgarriak         R-D

Autonomia-Elkarteari ematekoa          % 62,64 (R-D)

      1986garreneko otsailean, I Eraskinean ohartemandako dirueskuraketa guztietan benetan egindako diru-bilketaren zenbateko zehatzari dagokionaren beste ordainketa bat egingo da.

      Hilean-hileko diru-bilketen joera dela eta ekarketek zati honen lehenengo lerroaldian jarritako zenbatekoak gainditu egingo dituztela pentsatzea bidezko izatea gertatuz gero, ekainetik hasi eta bi hilabetez behin dagokien osatze-bidezko ordainketak egingo dira.

      Elkarte Osorako Erakundeei argipideketa errazteko xedez, A-Eraskin gisa ematen den erabakia ere hartzen da.

      2.-     Diru-eskuarte erabilgarrien banaketarako 62,64ko ehunekoa "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundegorenen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen Legeak" ohartemandako agintepide-banaketaren arauera atera da, eskuarte eta zerbitzuen eskuraketa 1985garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez egindakotzat jotzen dela. Horretarako, Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek horretarako erabakiak egun horretzaz geroko eragite-indarrez hartuko dituzte Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeetan. Aginte-eskuraketetan, hoiei artez eratxikitako diru-eskuraketak eta Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari dagozkionak sartuko dira.

      3.-     Kondaira-Lurraldeetako bakoitzaren diru-ekarketa, esandako zenbateko hoien honako ehuneko hauek ateratzeak eman dezana izango da:

ARABA                     % 14,00

BIZKAIA                   % 53,30

GIPUZKOA             % 32,70

ehuneko hoiek II Eraskinean esaten denez atera dira.

      4.-     1985garren ekonomia-urterako, Autonomia-Ertzainak Erresumaren xahupenei dagokienetan 6.411,60 miloe pesetaren balioa izango duela jotzen da, bertako kide-zenbatekoa aurreko ekonomia-urtekoa bera denetik abiatuz.

      Horren gostea aldatzea ekar dezan zenbatekoaren nahiz egitekoen aldetatikako ezein aldakuntzak, Foru-Diputazioen gain uzteko, Ekonomia eta Herriogasun-Ministeritzaren onarpena eta itundutako 87.885,74 miloe pesetako behin-behingo Kupoan ordaina izatea beharrezko izango ditu.

      5.-     Erresumarentzako Behin-behingo Kupoak 87.885,74 miloe pesetakoa izan, eta Ekonomia-Itunean ohartemandako Arabako Kondaira-Lurraldearentzako ordainak behin-behingorakoan 1690 miloe peseta jotzen dutela adieraztea.

      6.-     Dirubideen Euskal Kontseiluaren iritziz, esandako ihardutze-era hori 1985garreneko ekonomia-urterako ez bestetarako indarra emanaz onartzeko 27/1983 Legeak ohartematen dituen egoera-zernolakoak gertatzen direla adieraztea.

      7.-     Abenduaren 25eko 27/1983 Legearen 29garren atalak dion Lege-Egitasmoaren zati diren aurrean jarritako erabakiez gainera, Kontseiluak, dituen ahalmenez baliatuz, beste honako gai hauei buruzko erabakiak hartu ditu:

a)   Diruegitamuetako I eta II Atalburuen hazkundearen antzematezko mailak, (28.1 atalaren azkena). B-Eraskina

b)   Herri-diruegitamu eta kontaduritza-moduarekiko arauak (15.2 atala). C-Eraskina.

c)   Zorpetzearen antolakidekuntzari buruzko arauak (27.4 eta 5 atala). D-Eraskina.

d)   Autonomia-Estatutoaren 41.2 atalak dioenaren arauerako antolakidekuntza, zerga-erabidetza eta elkarlanari buruzko Arauen salo bat egiteko, Jaurlaritzako hiru kidek eta Foru-Diputazio bakoitzeko batek osatutako Askotariko Batzorde bat sortaraztea erabakitzen da. Batzorde honen egitekoa Lege-Egitasmoaren idazkeraren salo bat aurkeztea izango da, Legebiltzarrera bidali baino lehen Jaurlaritzak azter dezan.

I ERASKINA

Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 20garren Atalak dionez banatu beharreko eskuarteen banakuntza egiteko banakuntzaren gai diren Euskal Herriko Foru-Diputazioen eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Agizko Dirueskuraketak.

      "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei" buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen (aurrerantzean K.L.L.) 20garren Atalak honela dio:

      "1.-    Aurreko 18garren Atalaren lehenengo zatiaren a) txatalaren gai diren Ekonomia-Itunearen eraentzatikako dirueskuraketak, Erresumari ordaindu beharreko kupoa kendu ondoren, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Ogasuntzen artean banatuko dira, azken hauek lehenengoari egin beharreko ekarketak Lege honetan jarritako arauen ariora zehazten direla.

      Ekonomia-urte bakoitzean itunepeko zergalaritza-dirueskuraketegatik sortutako Foru-Diputazioen aldeko zorrak, urteoro, eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egindako balio-haztaketaren arauera dagozkien zenbatekoz, Ekonomia-Itunearen eraentzatikako irabazitzat joko dira.

      2.-     17garren eta 18garren ataletan aipatutako Herriogasuntza Nagusiaren eta Foru-Ogasuntzen gainontzeko agizko eta berarizko dirueskuraketak ez dira Lege honek dakartzan banakuntza-arauen menpe egongo, eta dagozkien Herri-Ogasuntzek aukeran erabiltzeko eskuartetzat joko dira, dagozkien zerbitzu eta agintepidetarako dirubideei eratxikita egongo direnarren.

      Aurreko zatian aldatutako atalak dionaren arauera, banatu beharreko dirueskuraketak honako hauek izango dira:

EUSKAL HERRIKO FORU-DIPUTAZIOEN DIRUESKURAKETAK

1.-    ARTEZKO ZERGAPIDEAK

      Norbanakoen Urte-irabaziekiko Zerga.

      Baltzu-Zerga.

      Oinordekotza-Zerga.

      Ondareagatikako Zerga.

2.-    ZEHARKAKO ZERGAPIDEAK

      Ondare- jabegoaren aldakuntzak

      Agiri-bidezko lege-egiketak

      Enpresen Garazpideekiko Zergapide Orokorra (probintzia-gehigarria kanpo utziz)

      Berarizko zergapideak:

      -     Telefonoaz baliatzeagatikakoa

      -     Edari Hozgarriekikoa (probintzia-gehigarria kanpo utziz)

      Apainduria-zergapidea

3.-    ZERGAPIDETZA-ARIELAK

      -     Meatzen Lurreremu-Saria

      -     Zori-jokoak eta bestelakoak

4.-    BESTE DIRUESKURAKETA BATZUK

      Idazpuru honetan hertsipen-bideetako zerga-gehigarriak, itunepeko zergapideegatikako zergagaiegatik ordaindu daitezenen epe-luzapen eta dirusariak sartuko dira.

5.-    ITUNEPEKO ZERGAPIDETATIKAKO DIRU-ESKURAKETEN DIRUSARIAK

      Foru-Diputazioen aldeko ekonomia-urte bakoitzeko zerga-bilketagatikako diru-sari garbiak.

      Indarrean dagoen ekonomia-urteko Zerga-bilketa garbiak osatuko ditu aurreko txataletan aipatu diren dirusariak.

II ERASKINA

1985garrenean Kondaira-Lurraldeei Euskal Herriko Autonomia-Elkartearentzako ekarketetan heinean dagozkien zatien zehaztapena

      Orain artekoan era ezberdinak erabili izan dira Autonomia-Elkartearentzat ekarri beharrekoak zehazteko. Era hoiek honela laburtu daitezke:

      1981garren urtean: Barne-Ekoizpen Garbia, bere zatien gostearen arauera.

      1982garren urtean: Familia-irabazi erabilgarria.

      1983garren urtean: "Zergabilketa-ahalmena".

      1984garren urtean: "Zergabilketa-ahalmena".

      Hoiek erabiliz, Euskal Autonomia-Elkarteari ekarri beharreko ehuneko hauek atera dira:

                          1981           1982         1983    1984

ARABA                  12,25947       13,05763          13,7     13,87

GIPUZKOA          32,69219       33,31001          33,1     31,76

BIZKAIA                55,04834       53,63236          53,2     54,37

      Lehengo ekonomia-urte batetik bestera ekarketa hoiek kalkulatzeko era aldatu bazen ere, "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanen" 27/1983 Legea onartu izanak aurreko ekonomia-urteekiko nolakozko aldakuntza dakar, bertan ekarketak izendatzeko erabili beharreko orotariko bideak jartzen bait-dira. Honela, esandako Lege horren 22.6 Atalak honako hau dio:

"Foru-Diputazioen ekarketa, funtsean, Kondaira-Lurralde bakoitzeko urte-irabaziaren heinean zehaztuko da. Halaber, Kondaira-Lurralde bakoitzaren Zergalaritza-ahaleginaren eta Autonomia-Elkarte Osoko bataz-bestekoaren arteko heinaren alderantzizkoa nahitaez kontutan izango da".

      Bestalde, (22.6 Atalean) zera agintzen da: Zergalaritza-ahalegina,

"... udalek artez lakatzen dituztenak barne zergapide guztietatik bildutakoaren eta urte bereko irabazien arteko heinaren ispilu izango da".

      K.L.L.-ak jartzen dituen artezpideei, bakoitzari izendatzen zaizkion ehunekoak ondoren ematen den idazlaburra barne izan edo orekatu dezan baten bidez atera beharra dario:

           Yi

APi = Kx         ------------

           EFi / EFcav        (i = 1, 2, 3)

      K zenbatekoa aldaezina dela, ekarketen guztizkoak 100 (ehunekotan ematen badira) edo Eusko Jaurlaritzari eman beharreko diru-zenbatekoaren guztizkoa jo dezaneko eran. Gainontzeko ikurrek honako hauek adierazten dituzte:

Yi =         "i"-garren Kondaira-Lurraldeko Urte-irabaziak.

EF i =      "i"-garren Kondaira-Lurraldearen Zergalaritza-ahalegina, honela zermugatuta:

      Diputazio-zergak + Udal-zergak

EF i = - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

      Urte-irabazia

EF i = E.H.-ko A-E-ko batazbesteko Zergalaritza-Ahalegina

      ldazlabur hori ontzat eman ondoren, bertan ageri diren zenbatekoak zehaztea baino ez dago. Aterapide zaila duen arazoa dugu hori, legeetan behin baino gehiagotan bai INE-k eta bai Eusko Jaurlaritzak urte-irabaziaren balio-neurketarako oinarrizko xehapenak emango dituztela esan denarren, "Banco de Bilbao"-k egindako Zenbaketaz baino ezin bait-dugu baliatu.

      Erakunde horrek ezagutarazi dituen azkeneko zenbatekoak 1981 urteari buruzkoak dira, eta alorkako hazkunde-erakuskariak eta horretarakoxe zuzenketak egin eta 1984garrenerarte helarazi zaie. Ateratzen diren zenbatekoak ondoren ematen diren hauek dira:

     Urte-irabazien Haztapena

Araba                  196.851

Gipuzkoa             451.298

Bizkaia                 728.731

                              ----------

                        1.376.880

oraingo balioko peseta-miloetan.

      Diputazioek biltzen dituzten zergei eta artezko udal-lakapenezkoei buruzkoetan, 1984garrenerako ohartemanda dagoen Zerga-bilketa izan da oinarri.

      Azkenean zermugatutako zenbatekoak honako hauek izan dira:

1984

ZERGA-BILKETAREN GUZTIZKOA, UDAL-ZERGAK BARNE

Araba                    34.297,9

Gipuzkoa               77.147,0

Bizkaia                 123.416,0

                              ------------

               E.E.A-E.Osoko Guztizkoa   234.860,9

           234.860,9

EFcav = ------------------ = 17,06 %

           1.376.880

eta Lurralde-bakoitzaren zergapidetza-ahaleginak honako hauek dira:

     Zergalaritza-ahalmena (l984)

Araba                   % 17,42

Gipuzkoa             % 17,09

Bizkaia                  % 16,94

      Zergapidetza-ahalegin hoiek, batazbesteko zergapidetza-ahalegina, eta lehen izendapenak egitezko idazlaburrean aurkeztutako urte-irabazien zenbatekoak erabiliz honako hauek ateratzen dira:

     1985garrenerako Ekarketen ehunekoa

Arabak                    % 14,-

Gipuzkoak              % 32,7

Bizkaiak                  % 53,3

EKARKETA-EREDUAREN ETA BIDERKARI-ZENBAKETAREN XEDAPENA

      Azterpen honek, eskuarte erabilgarriak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Herriogasuntzen artean banatzeko egin beharreko eskuarte-izendapenaren eredu bat gauzatzea du xede.

      Eskuarte erabilgarrien banakuntzak hoien zenbatekoak zehatz-mehatz ezagutzea eskatzen du. Horren ondorioz, ereduak, aldezaurre ohartemandakoak oinarri dituen lehengo erabilaldi bat du berebaitan eta, gero, benetan lortutako diru-eskuarteak oinarri dituen kontu-garbiketa bat.

      Halaber, Erakunde bereziei dagozkien agintepideen arauera egin behar den dirueskuarte erabilgarrien banaketak ere hoien balioa zehaztea eskatzen du, aldagai hori ere ereduan sartu behar bait-da. Bestalde, jakineko zertarakoa duten dirueskuraketak dakartzaten agintepide batzuk daudenez gero, dirueskuraketa hoiek ere ereduan sartu beharra gauza nabaria da.

      Ereduak, gainera, ekonomia-urtea joanala Erresumari ordaindu beharreko kupoan eta Erakunde batzuen eta besteen agintepide-mailan aldakuntzak izan daitezkeela ere aurrez kontutan izan behar du.

BANATU BEHARREKO DIRU-ESKUARTEAK

      K.L.L.-en Legearen 20.1 Atalak zehatz-mehatz dio banatu beharreko eskuarteak zeintzuk diren:

a)   18garren Atalaren lehenengo zatiaren a) txatalaren gai diren diru-eskuraketak, hots, itunepeko zergapidetako zerga-ordainkizunak, zertarako zehatza duten gauzekiko toki-zergak kanpo utzita.

b)   Itunepeko zerga-eskuraketegatikako Foru-Diputazioen aldeko dirusariak.

      Banatu beharreko diru-zenbatekoa bi zati hoien guztizkoa izango da, "Erresumari ordaindu beharreko Kupoa kendu ondoren".

      Ereduaz baliatzeko, esandako hiru aldagai hoien, hots, zerga-bilketaren, dirusarien eta Kupoaren zenbatekoak zehaztea beharrezkoa izango da. Ereduaz diruegitamugintza-aldian baliatzerakoan, aldezaurre ohartemandako dirueskuraketak eta kupoak erabiliko dira. Kontugarbiketa-aldian, berriz, benetan izandako zerga-bilketak eta ordainketak.

      Erresumari ordaindu beharreko Kupoak berarizko erabilkera duten bi zati ditu berebaitan: Autonomiazko Ertzaintzaren dirubidetarako egiten den kenketaz, eta Ekonomia-Itunearen Aldibaterako Seigarren Erabakiaren 1. eta 2. zatiek dioten Arabako Foru-Diputazioaren aldeko berarizko ordainez ari gara. Zertarako zehatza dutelako, bi diruatal hoiek banatu beharreko dirueskuarte ez direla jotzen da eta, beraz, banatu beharreko guztizkotik kendu egin behar dira.

Banatu beharreko dirueskuarteak:

               Itunepeko zergapidetatikako zerga-bilketa

      +      ltunepeko zergetatikako dirueskuraketen dirusariak

      -        Erresumarentzako Kupoa

      -        Autonomiazko Ertzainarentzako dirubideak

      -        Arabarentzako ordainak

      --------------------------------------------

      BANATU BEHARREKO DIRU-ESKUARTEAK

DIRUESKUARTEEN BANAKETARAKO IRIZPIDEA

      Kondaira-Lurraldeen Legeko 22.2 Atalak dionez, diru-eskuarteeen banakuntza Elkarte Osorako Erakundeen eta Foruzko Ihardutze-Sailen jaurgopeko izan daitezen agintepideen eretzean egingo da.

      Erakunde batzuei eta besteei ematen zaizkien agintepideen balioak neurtzetik abiatzen da dirueskuarteen banaketa egiteko.

      Azken baten, aurkezten den ereduaren egitura honako hau da:

Dirueskuarteen banaketarako eredua

      Banatu beharreko dirueskuarteak:

               Itunepeko zergapidetatikako zerga-bilketa

      +      Itunepeko zergetatikako dirueskuraketen dirusariak

      -        Erresumarentzako Kupoa

      -        Autonomiazko Ertzainarentzako dirubideak

      -        Arabarentzako ordainak

      ------------------------------------------------

      BANATU BEHARRREKO DIRU-ESKUARTEAK: R.D.

Agintepideen balioa:

               Elkarte Osorako Erakundeen jaurgopeko agintepideen balioa: VCIC

      +      Foruzko Ihardutze-Sailen agintepideen balioa

      --------------------------------------------

      Agintepideen guztizko balioa: VCT

Diru-eskuarteen banaketa:

      VCIC

Elkarte Osorako Erakundeak: R.D. x --------------

      VCT

      VCDF

Foru-Erakundeak: R.D. x--------------

      VCT

Lurraldekako banaketa:

      Arabaren ekarketaren biderkaria: a

      Gipuzkoaren ekarketaren biderkaria: g

      Bizkaiaren ekarketaren biderkaria: v

      VCIC

Arabaren ekarketa:     a x R.D.            ---------

      VCT

               VCIC

Gipuzkoaren ekarketa:            g x R.D.            ---------

               VCT

               VCIC

Bizkaiaren ekarketa:    v x R.D.            -----------

               VCT

AGINTEPIDEEN BALIO-NEURKETA

      Autonomia-Elkarteak beretzakotutako agintepideen neurketa eta hoien Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko banakuntza egiteko, honako bi oinarri-irizpide hauek izan dira kontutan:

-          Erresumaren Guztizko Diruegitamuetatik Erresuma Osorako gastu direnez ateratzen zaien balioa.

-          Kondaira-Lurraldeen Legean egiten den agintepide-zedarripena.

AGINTEPIDEEN BERENEZKO BALIOAREN NEURKETA

      Agintepideen berenezko balioaren neurketa egiteko honako altzinak erabiliko dira:

a)   1981garreneko Maiatzaren 31n Autonomia-Elkarteak hartuta zeuzkan agintepideen balioa; Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Diruegitamuen Uztailaren 16ko 8/1981 Legean zehazten da.

b)   1981garreneko Maiatzaren 31z gero hartutako agintepide berezien balioa; Eusko Jaurlaritzak hoiei buruzko diru-izendapenak diruegitamuetan sartzeko emandako Dekretoetan zehazten da.

c)   Urriaren 16ko 2330/1981 Dekretoak dakarren Herriogasuntzari buruzko agintepidearen balioa.

d)   Autonomia-Elkarteen eta hoietako Legegintza eta Jaurtze-Sailen hasierako antolaketaren gastuei buruzko agintepidearen balioa (1984garren urtea).

e)   Toki-Erakundeen Dirubidetarako agintepidearen balioa (1984).

      Xehapen hoietako batzuk 1981 urteari buruzkoak eta beste batzuk 1982garrenetik 1984garrenekorartekoak dira. Erabili daitezen xehapen guztiak 1984garreneko urteari buruzkoak izatea beharrezkoa denez gero, urte horretakoak ez direnak horretara egokitzeko bideren bat aurkitu beharra dago.

      Helarazte hori, Erresumaren Diruegitamuetako Sail bereziek aldi honetan izandako hazkuntzaren batazbesteko ehunekoa atereaz egingo da.

      Ihardutze-era hori erabiltzeak, elkarri alderatu beharreko zenbatekoak alderagarri izan daitezen hoiei hainbat ikutu eta soilketa egitea eskatzen du.

      Egin beharreko lehenengo zuzenketak, geroko ekonomia-urteetan urtean egindako aginte-eskuraketen zenbatekoz baizik egiten ez denez, Erresumaren 1981garrenerako Diruegitamuetan Euskal Herriak hartutako zerbitzuei buruzkoak sartuta daudela ikustea du oinarri. Hori horrela, 1981garreneko diru-izendapenei urte horretan eskuratutako zerbitzuen zenbatekoa kendu behar zaie. Alderaketaren oinarria 1981garrenekoaz bestelakoa izan dedinetan, kenketa hori aginte-eskuraketa egin deneko ekonomia-urtean egingo da.

      Egin beharreko bigarren zuzenketa, Diruegitamuen Sail berezitan dauden hartu gabeko diruatal haundiei dagozkien zenbatekoak kentzean datza.

      "Toki-Izaikiak" 32garren Sailean egindako diru-izendapenak gutxitu eta dagozkien sailei gehitzea dugu egin beharreko hirugarren zuzenketa; zera argi utzi behar da: Banatu beharreko zenbatekoa orohar egindako izendapenarena dela, Sail horretako diru-izendapenetan Autonomia-Elkarte bereziei utzitako zergen zenbatekoak kenduta bait-daude.

AGINTEPIDEEN HEINEANGO BALIOAREN NEURKETA

      Agintepideen heineango balioa zehazteko, honako irizpide hauetatik abiatzen da:

-  Autonomia-Elkarteetako Legegintza eta Jaurtze-Sailen lehenengo antolaketarako gastuekiko agintepidea Elkarte Osorako Erakundeei dagokie.

-  Toki-Erakundeen eta Herriogasuntzaren dirubideekiko agintepidea Diputazioei dagokie.

-  Honako Ministeritza hauetan elkarrekingo agintepideak daude:

   *Herrilan eta Hirigintzan

   *Nekazaritza eta Arrantzuan

   *Osasunketan

   *Kulturan

-  Honako gai hauetango agintepideak Elkarte Osorako Erakundeen jaurgopekoak dira:

   *Merkataritza eta Turismoa

   *Garraio eta Elkartze-bideak

   *Hezkuntza

   *Lana

   *Industria eta Enerjia

      Erabat Erakunde batzuei nahiz besteei dagozkien agintepideek ez dakarte inolako banakuntza-arazorik.

      Erakunde bereziei dagozkien agintepideak daudeneko Ministeritzetakoak Erakunde hoien artean banatu behar dira. Banakuntza hori egiteko, Eusko Jaurlaritzak Kondaira-Lurraldeen Legea egiteratzeko egindako balio-neurketak erabili dira; hoietan, Erakunde batzuei eta besteei 1984garreneko Diruegitamuen arauera dagozkien balio-neurketak agertzen dira. Horrela ateratako diru-zenbatekoari Erakunde bakoitzari dagozkion zertarako zehatzeko diru-eskuraketak kendu zaizkio, eta kenketa hori eginda ateratako balioek ematen dituzte Elkarte Osorako Erakundeen eta Foruzko lhardutze-Sailen agintepideen balioak.

A ERASKINA

ARGIPIDEEKIKO JARRAIPENA ETA ARTA

1)   Foru-Diputazioek aurrerantzean ere, 1981garreneko uztailaren lehenengoaz gero egiten ari diren bezala, hil bakoitzaren lehenengo 15 egunen barruan, Kondaira-Lurralde bakoitzeko aurreko hileko zergabilketa-xehapenei buruzko argipide-txosten bat bidaliko diote Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailburu Jaun Txit Gorenari, Arabako Ahaldun Nagusi Jaun Txit Gorenak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru-Diputadu Jaun Txit Argi bakoitzak berari dagokionez egiaztatuta.

2)   Argipide-Txosten hori, azken Eraskinean ematen den ereduaren arauerakoa izango da.

3)   Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, Eusko Legebiltzarrari bidalitako diruegitamu-argipideak heurak eskuratuko dizkie Foru-Diputazioei, eduki, aldi, epe eta modu berberetan. Foru-Diputazioek, bere aldetik, bere Biltzar Nagusiei bidalitako agirisorta berbera bidaliko diote Eusko Jaurlaritzari, eta epe eta modu beretan.

4)   Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek, elkarri eskuratu beharreko dirubide-kontuak egiteko erabilitako kontaduritza eta diruegitamu-irizpideak uneoro ezagutu ahal izateko behar daitezen argipideak emango dizkiote elkarri.

5)   Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek eta Foruzkoek, bakoitzaren diruegitamuen kontu-garbiketak zehazki eta bere garaian eskuratuko dizkiote elkarri.

B ERASKINA

I ATALBURUAREN HASKUNDEAREN ANTZEMATEZKO MAILAK LANARIGOAREN ORDAIN-SARIAK

      Bai Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoaren bai Kondaira-Lurraldeetako Arduralaritzen zerbitzuango eta lan-alorreko lege-jaurpidepeko izan ez daitezen lanarien lansarien guztizkoak ez dira 1984garrenean indarrean egondakoen eretzean ehuneko 7,5etik gora gehituko, gehikuntza hori eginda bakoitzarentzat atera dedinaren kaltetan gabe. Nolanahi ere, lansarien guztizko gehikuntza bakoitzarentzat ehuneko 6tik beherakoa ez dela izango bermatzen da.

      Lanari guztien lansari-baltza osoa 1984garrenekoaren eretzean gehienera ehuneko 7,5 gehituko da, ehuneko honetan edozergatikako guztiak sartzen direla.

1985GARRENEKO DIRUEGITAMUETARAKO "IHARDUTZE-GASTUAK" II ATALBURUARI DAGOZKION EKONOMIAZKO ARTEZPIDEAK

      "IHARDUTZE-GASTUAK" II Atalburuan jarri beharreko zenbatekoa ateratzeko, Sail bereziek egindako aldian-aldikotzetan aurrez ohartemandakoak sartuz benetan izandako gastua oinarritzat hartu, eta horri ehuneko 10eko bat gehituko zaio.

      Honako hauek berarizkotzat jo eta erabiliko dira:

a)   Dagokionak ontzat emanda egon, eta Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen lehen-mailako helburuei datxezkien berritan sortutako Egitasmoak.

b)   Bere indarraldia 1984garreneko diruegitamuetan bukatzen zaien Egitasmoak.

c)   Irakaskuntza-arau berriak eta hezkuntza-modu berriak sartzeari datxezkon egitarauak (O.H.O.-ren, B.U.P.-en, C.O.U.-ren, Lanbide-Hezkuntzaren eta Berarizko Hezkuntzaren alorretakoak).

d)   1984garrenean bukatutako diru-ezarketak ihardunean hastearen ondorioz 1985garreneko ekonomia-urtean iraunarazteko eta onean eusteko gastuak gehituko zaizkien Egitarauak.

e)   Agizko gastuz ontzat emandako batazbestekoa baino gehiago hazten diren osasunketa-alorreko Egitarauak (D.A.K., eskola, Bulargaitzentzako eritetxeak, Osakidetza).

f)    Lehenagoko ekonomia-urteetan urte batzuetarako lotuz hitzartutako Egitarauak.

g)   Diruizendapen aldakorrak dagozkien Egitarauak.

h)   Erakundegoren-alorreko Egitarauak (Legebiltzarra, Biltzar-Nagusiak eta Lan-Harremanetarako Batzordea).

i)    K-L.L. egiteratuz egindako aginte-eskuraketa berrien indarrezko Egitarauak.

C ERASKINA

KONDAIRA-LURRALDEEK DIRUEGITAMUEN ETA HERRI-KONTADURITZAREN ALORREKO IHARDUTZE-ERATAN EUSKO JAURLARITZAK DARABILTZAN IRIZPIDEEN KIDEKOAK ERABILI DITZATENAREN SALOA

      Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia eta Foruzko Ihardutze Sailenak elkarri erabat egokitzeko, eta Euskal Herri-Alorra kontaduritza-moduren baten bidez laster erabat bateratzeko xedez, Teknikaren aldetik ahal dedin neurrian eta indarrean jartzeko epeei begira mailaz-maila honako bide hauek egin daitezenaren saloa egiten da:

1.-     Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legean esandako Diruegitamutze-Teknikabideetan funtsean egitaraukako Diruegitamugintzari dagozkionak, lortu nahi diren helburuei, behar diren eskuarteei, horretarako egin beharrekoei, hoien egiterapenaren arduradunei eta hoietzazko erakuskariei dagozkien argipideak barne, eta bai Gastuen eta Dirueskuraketen Kontaduritza-Egitura ere, Gastuetan Agizko Gastuetarako diruizendapenak bereiziz eta, Domu-Egiketetarakoetan, Diruezarketetarako izendapenak eta Dirubidetza-Egiketetarakoak. Diruesku-raketei buruzkoetan, ohizko sailkapena egingo da. Arduralaritzazko menpeko Ihardutze-Erakundeak izatekotan, hoietan ere teknikabide hoietxek erabiliko dira.

2.-     Diruegitamu-Kontaduritza, diruegitamu-urtean izan daitezen ekonomia-kontaduritzako gertakariei arta egin eta erasota uzteko Eraentza-modu denez. Erabili beharreko kontularitza-erapidetzan, Gastuei buruzkoetan A.D.O.P.-ren arauera zehaztuko lirateke, eta Eskubideei buruzkoetan Aitorpena, Kontugarbiketa eta Dirueskuraketak.

         Bestalde, erapidetza honek Diruegitamuen Azken Kontu-Garbiketa, Gerorako Lotzezko Diruizendapenekiko jarraipena, aldian-aldiango kontu-garbiketak, diru-egitamuetakoez besteko ekonomia-egiketak, eta ordaindeketentzako eta dirueskuraketentzako Eraentza-bideak indarrean jarriz, Kontaduritzaren eta Dirubidetzaren alorren baterakuntza barne lituzke.

3.-     Onartu dedin uneaz gero Autonomia-Elkartearen Herri-Kontaduritzaren Egitamuaz baliatzea eta hori erabiltzea, bai diruegitamuen egiturari buruzkoetan eta bai Kontaduritza ondarearen aldetik ikusita egiteari buruzkoetan ere, Azken Kontua eta horri datxezkonak, ekonomia-urteko Agizko Emaitzak, Berarizkoak, Balore-Baltzarenak, aurreko ekonomia urtetako Eskubide eta Zorren ezabapenak eta Urteko dirubide-taula atera ahal izan dedin.

4.-     Aurreko 1, 2 eta 3 zatitan jarritako artezpideak erabiltzeko, 1986-XII-31rarte iraungo duen epea izango da.

         "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen" Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak bere Bigarren Erabaki Gehigarriaren 3garren zatian dionez, "Toki-Erakundeek eta hoietako ihardutze-sailek eta erakundeek, diruegitamu-bideei eta herri-kontaduritzari buruzkoan Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek erabilitakoei egokitutako irizpideak erabiliko dituzte". Egokitutako irizpide hoiek erabiltzeko, 1987-XII-31garrenerarte iraungo duen epe bat izango da.

D ERASKINA

ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEN, KONDAIRA-LURRALDEETAKOEN ETA TOKI-ERAKUNDEEN ZORPETZEAK ELKARRI EGOKITZEA

      Alderdi hori, "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen" Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 27garren atalaren 4garren eta 5karren zatietan araupetuta dago; honela diote zati hoiek:

1.-  4garren zatiak: "Kondaira-Lurraldeek hartu nahi ditzaten atal honen 2garren zatian esandakoetako maileguak elkarrekin eta Autonomia-Elkartearen zorpetze-politikarekin antolakidetuko eta egokituko dira Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren barruan".

2.-  5karren zatiak: "Aurreko atalean esandako antolakideketa eta egokitze hoiek mailegua zorragiriaren jaulkipena egiteko eguna, hoien indarraldia, dirusaria eta gainontzeko ekonomiazko zernolakoak izango dituzte gai bakar. Horretarako, dagokien Erakundeek Kontseilu horri bere urteko zorpetze-egitasmoak bidaliko dizkiote, eta hoiek egiteratzeko moduak Erakunde honek ekonomia-urte bakoitzerako jarritako arauei atxiki beharko zaizkie".

      Goian aldatutako zatiek diotenaren arauera, zorpetzeak antolakidetzeko politikan Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluari zein alderdi dagokion garbi dago.

      Horretarako, hori oinarri dela bere erizpenak eman eta Herri-Dirubideen Herri-Kontseilu osoari eraman diezaizkion Lan-Talde bat eratzea erabakitzen da, Kontseiluak Euskadiko zorpetze-bideak elkarri egokitzeko eta antolakidetzeko irizpideak jarri ditzan; irizpide hoiek Toki-Erakundeentzat ere erabili beharrekoak izango lirateke.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra