Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1986 Legea, otsailaren 19koa, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezkoa.

1986-02-19

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1986/3/14, 51. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.

§ 78. 2/1986 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, EUROPAKO ELKARTEEN LEGE-ERAPIDETZA EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTERAKO ONARTZEARI BURUZKO OINARRIAK JARTZEZKOA

 

Europako Elkarteetan sartzeak, Europako lege-erapidetza eratxikitze-Ituneak dion era eta modutan bete beharra dakarkie Espainiako Erresumaren barruko herri-agintaritza guztiei.

 

Horren ondorioz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak zermugatzen duten bere aginte-eremuan, Legeak zeharkako elkarte-arauak jartzen dituzten beharkunak betetzeko beharrezko dituen barne-arau guztiak indarrean jarri beharko ditu.

 

Europako Elkarteetan sartzearen ondoriozko horrelako luzaezinak eta lege-segurantza bermatu beharrak lehenago ere legegintzarako esku-emateak ekarri izan dituzte. Bestalde, Espainiako Erresuma sartzerakoan Europako legepideak lehengo beste batzutan baino askoz ere ugariagoak izateak, eta sartze-Itunea izenpetzearen eta indarrean jartzearen arteko aldiaren laburrak are beharrezkoagoa egiten du, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari gagozkiola, Jaurlaritzari lege-mailako manuak eman ahal izateko eskua ematea.

 

Esku-emate hori Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52garren Atalean jadanik ohartemanda dago, eta Oinarri-Lege bat behar du eragite-indarra izateko; hori du helburu oraingo honek.

 

Lege honek esandako esku-emate hori egiten du, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen aginte-eremuan, Eraskinak dakartzan Legeetan araupetutako gaiak elkarteko lege-erapidetzari egokitzeko, Jaurlaritzari, aldi berean, Legearentzat gordetako gaiez ari eta Autonomia-Elkarte honetan indarrean dauden legepideekin bat ez datozen elkarte-arauak eginbideratu ahal izateko beharrezkoak izan daitezen Legegintza-Dekretoak emateko eskua ematen diola.

 

Lege honek legegintzarako esku-ematearen zertarakoa, norainokoa, oinarri-irizpideak eta irizpideak zehazten ditu. Hori behar dezaten elkarte-arauak erabiltzeko barne-arauak ematerakoan, Erresuma elkartekideek eta, beraz, hoien barruko herri-agintaritzek, agiz oso zehatza izan ohi den haien edukiari hertsiki atxiki beharko zaizkio. Elkarte-legepidetzaren berarizkotasun horrek, legegintzarako esku-ematea berebaitan izan, eta Jaurlaritzak hoiek egiteratzean haiei men egin beharreko arau gisa zertzen ditu manu hoiek.

 

Aldi berean esandako esku-emate horretzaz baliatzeko aldia zehazten da, indarrean jarri eta sei hilabetekoa alegia.

 

Bukatzeko, eta agian zenbait Legegintza-Dekreto ematea gerta daitekeenez gero, Egitasmoak zera xedatzen du: Jaurlaritza ematen zaion eskuaz Dekreto-Lege baten bidez baliatzeak, honen edukiari buruzkoetan esku-ematearen eduki osoa erabat agortuta uzten duela, Jaurlaritzak gero, eta 3garren atalean jartzen den epea bukatu baino lehen hori aldatu ahal izateari honela bidea itxiz.

 

Lehenengo Atala - Legegintzarako esku-ematea

 

Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen aginte-eremuan, Eraskinak dakartzan legeetan araupetutako gaiei buruz, hoiek Elkartearen lege-erapidetzari egokitzeko, oraingo honen gai diren Oinarri-Arauen atalkako idazkera ontzat ematezko Lege-indarreko Dekreto-Lege bat edo batzuk emateko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, eta bai 1985garreneko Azaroan indarrean egon, Legez egiteratu beharrekoak izan eta orain araupetu gabe egon daitezen elkarte-araupeko gaiei buruzkoak ere.

 

2. Atala - Oinarri-Arauak

 

Aurreko atalak diona erabiltzeko, honetzazko Dekreto-Legeak emateko Jaurlaritza hoien helburu, helmen, oinarri-irizpide eta irizpideei atxiki beharko zaieneko arteztarauak, eta erabiltzeko Lege-mailako barne-arauak ematea beharrezkoa izan dezaten Elkarte-legepidetzako gainontzeko arauak joko dira oinarrizkotzat.

 

3. Atala - Oinarri-Arauak

 

Esku-emate horretzaz baliatu ahal izateko epea, Lege hau indarrean jarri eta sei hilabetekoa izango da.

 

4. Atala - Legegintzarako esku-emateaz baliatzea

 

1.- Jaurlaritza Legegintza-Dekreto baten edo batzuen bidez baliatu ahal izango da esku-emate honetzaz.

 

2.- Beti ere, Jaurlaritza esku-emate honetzaz Legegintza-Dekreto bat emanaz baliatzeak, edukiari buruzkoetan esku-ematea erabat agortuta utziko du.

 

5. Atala - Legebiltzarraren arta-zaingoa

 

Jaurlaritzak Lege honek dionaren babespean egindako Legegintza-Dekretoak Legebiltzarrari ezagutaraziko dizkio, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.5 Atalen ohartemandako eran.

 

Azken Erabakia

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

 

ERASKINA

 

LEGE-MAILAKO MANUAK

 

"Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategien" Otsailaren 12ko 3/1981 Legea, Epailaren 31ko 4/1982 Legez ALDATUTA ETA OSATUTA.

 

Bezeroaren Araudiari buruzko Azaroaren 18ko 10/1981 Legea, horren 22garren Atala aldatzen deneko ekainaren 13ko 5/1985 Legez ALDATUTA.

 

Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legea, Irailaren 30eko 1/1984 Legez ALDATUTA.

 

Merkataritza-Ihardunaren Antolaketari buruzko Maiatzaren 19ko 9/1983 Legea.

 

Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko Urriaren 27ko 25/1983 Legea.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra