Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1986 Legegintza Dekretua, irailaren 9 koa, Bezeroaren Araudiari buruzko 10/1981 Legearen hogeita zazpigarrenAtalari idazkera berri bat emanez, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onarzeari buruzko oinarriak jartzezko otsailaren 19ko 2/1986 Legean ohartemandakoaren arauera.

1986-09-09

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1986/9/15, 176. zk.

§ III. 2/1986 LEGEGINTZA-DEKRETUA, IRAILAREN 9KOA, BEZEROAREN ARAUDIARI BURUZKO 10/1981 LEGEAREN HOGEITA ZAZPIGARREN ATALARI, EUROPAKO ELKARTEEN LEGEERAPIDETZA EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTERAKO ONARTZEARI BURUZKO OINARRIAK JARTZEZKO OTSAILAREN 19KO 2/1986 LEGEAN OHARTEMANDAKOAREN ARAUERA, IDAZKERA BERRI BAT EMANEZKOA

 

Jaurlaritzak, Bezeroen Araudiari buruzko 10/1981 Legearen hogeita zazpigarren Atalari, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezko Otsailaren 19ko 2/1986 Legean ohartemandakoaren arauera, idazkera berri bat ematen dion Irailaren 9ko 2/1986 Legegintza Dekretoa onartu duela jakinarazten zaie Euskal Herriko herritar guztiei. Beraz, Legegintza-Dekreto honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.

 

Lehendakaria, Jose Antonio Ardanza Garro.

 

Otsailaren 19ko 2/1986 Legeak, bertan dauden Oinarri-Arauen atalkako idazkiak ontzat ematezko Lege-indarreko Legegintza-Dekretoak emateko ahalmena ematen dio Jaurlaritzari. Oinarri-Arau hoiek Elkarte-Legepidetzaren arauak dira.

 

Bestalde, Bezeroaren Araudiari buruzko 10/1981 Legeak, hogeita zazpigarren Atalean ohartematen duen Bezeroen gaietarako Aholkularitza-Batzordea, Egaripen-alorrari datxezkion gizarte, ogibide eta ekonomia-zuduen eta Arduralaritzaren zuduen ordezkariek eta bai bezeroenek ere osatuko dutela ezartzen du.

 

Helburu horrekin, Europako Elkarteek, Europako Batzordearen 1973.eko Irailaren 25eko Erabakiz, bezeroen aholku-ordezkotza areupetu zuten eta horren ardura, bezeroen erakundeei (elkarteak eta koperatibak), familia-erkaundeei, sindikatoei eta egaripeneko aituei eman zieten.

 

Ildo honetan, ekonomia eta lanbide-zuduen ordezkotza eta Arduralaritzarena ez da benetan finkatzen (alor horretakoak Egaripeneko aitu gisa sartzea izango litzateke ahalbide bakarra). Horren ondorioz, Elkarte-mailan, lehentasunez, bezerogoalorren eta beraien menpe daudenen eskuhartzea da ezarri dena. Aurrekoa, ekonomia eta lanbide-zuduek zenbait ordezkotza izatearen kaltetan gabe uiertu behar izango da, baina ordezkotza hori gure legeek finkatzen dutena baino mugatu eta aldarriagoa izango da beti.

 

Horren ondorioz, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak, 1986.eko Irailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

 

ERABAKITZEN DUT:

 

Atal bakarra

 

Azaroaren 18ko 10/1981 Legearen hogeita zazpigarren atalaren lehenengo idazatia, honako era honetan gelditzen da idatzita:

 

"Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren baitan aholkularitzarako Batzorde bat sortaraziko da, Legea onartu eta urtebeteko epearen barruan; eta Batzorde hori, egaripenari eta bereziki, bezero, gizarte eta familia alorrei datxezkien zuduen ordezkariek osatuko dute".

 

Azken Erabakia

 

Legegintza-Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan hartuko du indarra.

 

Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko irailak bederatzi.

 

Lehendakaria, Jose Antonio Ardanza Garro.

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, Jon Imanol Azua Mendia.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra