Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1987 Legea, uztailaren 8koa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1987.erako Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa onartzezkoa.

1987-07-08

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1987/7/22, 144. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

 

§ 87. 2/1987 LEGEA, UZTAILAREN 8KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1987GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEZKOA

 

I IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ONARPENAZ ETA EDUKIAZ

 

1. - Guztizko Diruegitamuak

 

   1.-   Lege honen bidez, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1987garreneko ekonomia-urterako Guztizko Diruegitamuak ontzat ematen dira, honako osakai hauek dituztela:

 

- Eusko Legebiltzarraren Diruegitamuak.

- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuak.

- Arduralaritzazko Ihardutze-Sail Burujabeen Diruegitamuak.

- Merkataritzazko Ihardutze-Sail Burujabeen Diruegitamuak.

- Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien Diruegitamuak.

- Herri-Baltzuen Diruegitamuak.

- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak gehienera eman ditzakeen bermeak.

- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zorpetzeko gehienezko mugak.

 

   2.-   Lege hau 1986garren Abenduaren 31z gero eta urte honi dagozkion Aurrekontuez geroztik sortu daitezkeen Euskadiko Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakundeekin eta hoien Diruegitamuekin erabilgarri izango da eta, hala egokituz gero, bai hoietako bakoitzaren gaudimenak emateko eta zorpetzeko gehienezko mugekin ere.

 

   3.-   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako diruizendapenen aldetik guztira 175.961.000.000 peseta jotzen du, eta gerorako lotzezko diruizendapenenetik guztira 34.250.720.000 peseta, hoien 1987garrenaren ondorengo ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena delarik.

 

   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen zerrendaren zenbatekoak guztira 175.961.000.000 peseta jotzen du, honako hauetan banatuta:

 

a) Lege honen VII Idazpuruan agintzen denez, Foru-Diputazioek Euskadiko Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastuetarako egingo dituzten diru-ekarketak, 140.578.528.700 peseta jotzen dutela.

b) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diru-eskuraketak, 6.195.400.000 peseta jotzen dutela.

c) Lege honen 26garren atalak jartzen dituen baldintzak beteaz egin ahal izango den 18.800.000.000 pesetarainoko zorpetzea.

d) Autonomia-Elkarteak berak bildu behar eta zati honen aurreko irakur burutan sartu gabeko diruzko harturenak; 6.887.071.300 peseta izango direla jotzen da.

e) Europako Elkarteen Dirubaltzak, indarrean dauden legeetan ohartemandako dirubideen arauera, guztira 3.500.000.000 peseta jotzen dela.

 

   4.-   Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendatan, honako zenbateko hauetako ordainketetarako eta gerorako lotzezko diruizendapenak egiten dira:

 

- "Servicio Vasco de Salud-Osakidetza"-ri, ordainketetarako diruizendapenen aldetik 15.827.645.859 peseta, eta gerorako lotzezko diruizendapenenetik 100.000.000 peseta, hoien 1987garrenaren ondorengo ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izango dela.

- "Instituto Vasco de Administración Pública-Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea"-ri, ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 507.750.000 peseta.

- "Instituto de Alfabetización y Euskaldunización-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Erakundea"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 1.802.000.000 peseta.

- "Euskal Estatistika-Erakundea-Instituto Vasco de Estadística"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 447.000.000 peseta.

 

   Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendek, haietako bakoitzari egindako ordainketetarako diruizendapenen guztizko zenbatekoak eurak jotzen dituzte.

 

   5.-   "Garraiakizun-Akurategia" Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabearen Diruegitamuek guztira 10.779.000 peseta jotzen duten ordainketetarako diru-horniketak biltzen ditu, hoietarako dirubideak, zenbatekoz 10.779.000 pesetakoak izango direla jotzen den horretarako diru-eskuarteekin egingo direla.

 

   6.-   Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren Diruegitamuetan, guztira 5.392.480.000 peseta jotzen duten diru-horniketak egiten dira, diru-eskuarteak 5.392.480.000 pesetakoak izango direla jotzen dela.

 

   Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, honako zenbateko hauetako diru-horniketak ontzat ematen dira:

 

- "Radio Vitoria-Gasteiz Irratia, S.A."-ri, 238.252.000 peseta.

- "Televisión Vasca-Euskal Telebista, S.A."-ri, 6.870.664.000 peseta.

- "Radiodifusión Vasca-Eusko Irratia, S.A."-ri, 503.525.000 peseta.

 

   Eraentzarako Herri-Baltzu hoien ohartemandako diru-eskuraketek, Baltzu bakoitzarentzat ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko zenbatekoa bera jotzen dute.

 

   Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44garren atalak dionaren arauera, Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren eta Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako diruizendapenak hornitzekoen aldetik guztira 7.924.221.000 peseta jo, eta diru-eskuartean guztizko zenbatekoa 7.924.221.000 pesetakoa izango dela jotzen delarik.

 

   7.-   Enerjiaren Euskal Erakundearen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapen horniketarako guztira 2.256.080.000 peseta ontzat ematen dira, eta gerorako lotzezko diruizendapenen horniketarako guztira 642.500.000 peseta, hoien 1987garrenaren ondorengo ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izan, eta hoietarako dirubideak guztira 2.256.080.000 peseta jotzen duten diru-eskuarteen bidez egiten direla.

 

   8.-   Atal honen 6garren zatian sartu gabeko Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko guztira ematen diren 33.577.734.000 pesetak eta geroko lotzezko diruizendapenak hornitzeko guztirako 3.062.913.000 pesetak Baltzuka zehazten dira, hoien 1987garrenaren ondorengo ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten denez egingo dela. Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ohartemandako eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan zehazten dira, guztira 33.577.734.000 peseta jotzen dutela.

 

   Baltzu bakoitzaren Diruegitamuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen zenbatekoak II Eraskinean zehazten dira.

 

   9.-   Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, 1983garreneko Abuztuaren 25eko Unibertsitatearen Eraberrikuntzarako Legearen 54garren atalean agintzen denaren arauera, Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion orobilduzko diru-laguntza 7.329.070.000 pesetatan jartzen da.

 

   10.-   1987garreneko ekonomia-urtean Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak gehienerako 9.274.000.000 pesetako gaudimenak eman ahal izango ditu nolanahiko egiketetarako; berebaitan lehen emandako gaudimenak baliogabetzea izan dezaten dirubide berritarako edo egiketaordezkaketarako eman daitezen gaudimenak eta Ekainaren 11ko 150/1985 Dekretoaren 10garren atalak hoietarako emandako baimena izan, 1986garreneko Abenduaren 31n eman gabe gelditu eta 1987garren ekonomia-urtean eman daitezen 1985 eta 1986garrenerako gaudimen zatiak ez dira muga horretarako kontatuko.

 

   Aurreko zatian emandako baimenaren mugaren barruan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak honako egiketa honetarako gaudimenak eman ahal izango ditu:

 

a) Enpresa txiki eta ertainek eta hoietako bazkide partzuerrek bere egoitza Euskal Herrian duten Elkar-Gaudimenetarako Baltzuen gaudimenarekin egin ditzatenetarako, 500.000.000 pesetaraino.

b) Enpresa eta industria-alorrek berriz indarrean jartzeko egin ditzatenetarako, 4.300.000.000 pesetaraino, hoietatik 1.300.000.000 pesetek Foru-Diputazioen birgaudimena izango dutela enpresek egindako egiketa bakoitzarentzako gaudimenak ezingo du izendatutako guztizkoaren ehuneko 10ekoa baino gehiagokoa izan.

c) Autonomia-Elkarteko herri nahiz norbanako-jabetzapeko Erakundegoren-mailako Izaikiek egin ditzatenetarako, 4.474.000.000 pesetaraino.

 

   11.-   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak egin eta indarrean egon daitezen zorpetzeek ezingo dute 1987garreneko Abenduaren 31n, hoiekiko sendespen-agiriak direnak direla, 67.000.000.000 pesetatik gora jo, Lege honen 26garren Ataleko b) letraren lehenengo zatian agintzen dena salbu.

 

   Norbanako-alorreko legepeko erakundeen 12.000.000.000 pesetako gehienekorainoko zorpetzeen zenbatekoa ez da aurreko zatian jartzen den mugarako kontatuko.

 

12.-a) Esku ematen zaio Jaurlaritzari Norbanako-Jabetzapeko Herri-Erakundeen eta 1986garreneko abenduaren 31z gero sortarazi daitezen Herri-Bazkunen Aurrekontuak onartzeko, beti ere, hoien xedeak Arduralaritza Nagusiko Aurrekontuetan sartutako Egitarauetan ohartemanda baldin badaude.

Horretarako, diru-izendapenei dagokienetan beharrezko doizketak egin beharko dira, baina Arduralaritza Nagusiak hoiei eskuratutakoa aipaturiko egitarauetan izendatutakoa baino gehiago ezingo dela izan kontutan izanik.

b) Ezein Norbanako-Jabetzapeko Herri-Erakunde edo Herri-Baltzu sortarazteko, Jaurlaritzak aurkeztu eta onartu beharko du Erakunde edo Baltzu hoien ekintzen lehenengo lau urteak har ditzan ekonomia-egitamua.

Jaurlaritzak aurreko a) zatiaren gai diren onartutako diruegitamuak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari bidaliko dizkio.

 

II IDAZPURUA

DIRUIZENDAPENEN OROTARIKO JAURPIDEAK

 

2. Atala - Diruizendapenen bestetarakotze-jaurpideak

 

   1.-   1987garreneko ekonomia-urtean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamuetako diruizendapen-bestetarakotzeak Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango ditu jaurpide, hurrengo zatietan esaten diren berarizkotasunen kaltetan gabe.

 

   2.-   Egitarau bereango bestetarakotzeak.

 

   Beharrezkoak izan daitezenak, diruizendapen sortarazi berriak egin ahal direlarik:

 

a) Herri-Baltzuentzako VII, VIII eta IX Atalburuen artean, hartzailea lehengoa bera izan dedinaren baldintzapean.

b) Ihardutze-bidezko Lanbide-Hezkuntzako Egitarauko diruatal eta zertako guztien artean, zertako berritarako diruizendapenak egitea barne.

 

   3.-   Egitarau-arteko bestetarakotzeak.

 

   II Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak, diruizendapen hoientzako egitarau berri bat sortaraztea barne, eta zernolako beretako VI Atalburuko diruizendapenen artean, Sail berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

   4.-   Egitarau baten barruko edo egitarau berezien arteko bestetarakotzeak.

 

   Beharrezkoak izan daitezenak:

 

   a)   Sail beraren barruan, diruizendapen berriak egin dakizkiekeela:

Lehenengoa.- II eta IV Atalburuen artean.

2garrena.- VI eta VII Atalburuen artean.

3garrena.- IV Atalburuko diruatal guztien artean.

4garrena.- VII Atalburuko diruatal guztien artean.

b) Gaikuntza-aldiango Ertzaintzaren eta Zerbitzuango Ertzaintzaren egitarauetako diruizendapenen artean, diruegitamuetako diruizendapenak ertzainen benetako banakuntza-beharrei egokitzeko.

c) I Atalburuko ordainketetarako diruizendapenen artean:

Diruegitamuetan sartuta egon eta hoietzaz jabetzen atzerapenak gerta daitezeneko lan-tokiak behin-behingorako betetzeko.

d) Sail baten barruan, zehaztutako aldirako lan-itunepeko lanarien ordainsaritarako diruizendapenen artean.

e) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:

Lehenengoa.- Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.

2garrena.- Arduralaritza-birrantolapenei erantzuteko, beharrezkoak gerta daitezen diruegitamu-Sailak, Zerbitzuak, Egitarauak eta Zertarakoak sortaraziz, eta diruizendapenak egitura berriari egokitzeko birrantolatuz. Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 21garren atalean egiten den diruizendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe. Egiketa hoiek Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

f) 50garren Saileko diruizendapenen artean.

g) Lanbideen suztapena helburu izan dezaten egitarauetako IV, VI eta VII Atalburuen artean.

h) Ikastegiekingo itune-bidezko jaurpideak indarrean jartzeak eta Ikastolak Herri-Ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz.

 

   5.-   Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketetarako diruizendapenen indarreango legepideen arauerako bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diruizendapenaren hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertarakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.

 

   6.-   1987garrenean, Aurrekontu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21garren atalak aipatzen duen orohartzezko mailegua, beste edozein aurrekontuzko maileguetatikako gaindikinen diruz gehitu daiteke eta, hori, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Aurrekontuan izendatutako hasera bateko maileguen gehienez ehuneko 5eko kopururarte. Orohartzezko maileguko diru-izendapen berriak Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko dira.

 

   7.-   Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20eko 31/1983 Legean eta Lege honetan zehaztutako diruizendapen-bestetarakotzeen jaurpideak 1987garreneko Agizko Diruegitamuekin eta hoietan sartutako lehengo ekonomia-urteetatikako gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 100garren atalaren lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

3. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren Ihardutze-sailak

 

   1.-   Jaurlaritzako Sailburuek aurreko ataleko 4garreneko c) letrapeko 2garren zatian eta d) letrapeko lehenengo eta 2garren zatietan ohartemandako diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai hoietan Sail bakar batek eskuhartu dezaneko egitarau bereziei dagozkien II Atalburuko bestetarakotzetarako ere.

 

   2.-   Dirubide eta Herriogasun-Sailburuak, doakien Sailen saloz, aurreko zatian esandako diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak eman ahal izango ditu, Sail berezietako edo hoietan Sail batzuen eskuhartzepeko egitarauekiko eragina izan dezatenean.

 

   Beti ere, aurreko ataleko 4garrenaren e) letrapeko 2garren zatian esandako bestetarakotzetarako baimenak emateko gaitasuna Dirubide eta Herriogasun-Sailburuak izango du.

 

   3.-   Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzetan, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak agintzen duena egingo da.

 

4. Atala - Diruizendapen gehikizunak

 

   Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 26, 27 eta 28garren ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuta egon eta ondoren zehazten diren diruizendapenak, 1987garrenean, arauz ontzat eman beharreko ordainkizunek jo dezaten zenbateraino gehikizun izango dira:

 

a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzuango lanariei ordaintzeko I Atalburuko diruizendapenak, Lege honetan eta indarrean dauden legepidetan jarritako ordainsari-jaurpideak eta Euskal Herri-Ihardunaren Antolaketaren arauera jarri daitezenak betetzeko.

b) Lanarien ordainsaritarakoak, indarrean egon daitezen legepideen arauera erabakitako lansari-gehikuntzen ondorioz gehitu behar daitezen neurrian.

c) Benetan egindako zerbitzu-aldiari eta Herri-Arduralaritzan egindako zerbitzuen aitorpenari buruzko Abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa egiteratzeari darizkien hirurtekako hobariak ordaintzeko diruizendapenak.

d) Hutsik dauden lan-tokiegatik dagozkien diruizendapenak gutxitu zaizkien lanarigoarentzako diru-horniketak, hutsik dauden lan-tokiak erabili beharreko legepideen arauera bete daitezen neurrian.

e) Gozamendunentzakoak, indarreango araupideen arauera egindako hoiegatikako zorra sortu zeneko ekonomia-urteko berarizko zorrekiko aitorpenaren eretzean.

f) Diruegitamuetako teknikazko akatsen eta, berariz, Aginte-Eskuraketarako Hitzarmenetan egon daitezenen ondoriozko eragina jasan dezaketenak, akats hoiek zuzentzeari darion goste-gehikuntzari erantzuteko beharrezkoa izan dedin zenbatekoz.

g) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak jaulkitako moeta berezitako Herri-Zorraren diru-sariak, domu-kitapenak, eta hori jaulkitzearen, eraldatzearen, ordezkatzearen edo kitatzearen ondoriozko gastuak, lanarigo-gastuak salbu, ordaintzeko diruizendapenak.

h) Ertzaintza-alorreko agintepideen dirubidetarakoak, Kupoaren Bitariko Batzordeak agintepide horren dirubidetarako erabakitako gehienezko zenbatekoz.

i) Indarrean dauden legepideen arauera bizitokiagatikako kalte-ordainerako eskubidea aitortu zaien lan-tokietako lanariei zor dakiena ordaintzeko diruizendapenak.

j) Gastuen zehaztapen-zerrendan gehikizunetan zermugatuta agertu daitezen diruizendapen guztiak.

 

5. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea

 

   1.-   1987garrenerako Diruegitamuetan diruizendapenak sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango dira.

 

   2.-   Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, 1987garrenerako Diruegitamuetan, Ertzaintzaren 1986garreneko Diruegitamuetan sartutako aurreko ekonomia-urteetatikako gaindikinei dagozkien diruizendapenak ekonomia-urte barruan noiznahi sartu ahal izango dira.

 

6. Atala - Lanarigo-gastuetarako ordainketa-diruizendapenak

 

   1.-   Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 23garren atalean agintzen denari buruz, herrilanarien, aldi baterako laguntzarako jaurpidepean akuratutako lanarien, aldi baterako lanarien eta lanari finkoen diruegitamuetango erroldarekiko mugatze-indarra, maila bakoitzeko iharduneango lanariak eta hutsik dauden lan-tokiak zer egitarauri eratxikita daudenari begiratu gabe barne izan ditzan errolde osoarekikoa izango da. Hala ere oinarrizko maila bateko diruegitamuetango erroldea gehitu ahal izango da, goragoko maila batekoa beste horrenbeste gutxitzearekin ordezkatu dedinaren baldintzapean.

 

   2.-   Lanarigoarentzako diruizendapenen zenbatekoarekiko mugatze-indarra Sail bakoitzeko I Atalburuaren guztizkoari buruzkoa izango da, zehaztutako aldirako lan-itunepeko lanariei, aholkulariei eta konfiantzazkoiei dagozkienak kanpo gelditzen direla.

 

   3.-   Zehaztutako aldirako lan-hitzarmenen zenbatekoa eta aholkularien eta konfiantzazkoen izendapenek horretarako egindako diru-izendapenen zenbatekoa izango dute muga, lege honen 2.4.d) atalean agindutakoaren kaltetan gabe.

 

   4.-   Legebiltzarrak emandako Legea beharko da langilegoa gehitu ahal izateko. Dena dela, lanari-errolde hori 1987garreneko Diruegitamuan jarritakotik ehuneko 1ekoan gehitzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, eta muga hori bera izango da gainontzeko Sailentzat ere.

 

7. Atala - Ihardutze-gastuetarako ordainketa-diruizendapenak

 

   Diruegitamu-Jaurpideen Legearen 20garren atalean agintzen denerako, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta bere Ihardutze-Erakunde Burujabeen Ihardutze-Gastuei buruzko II Atalburuko gastuen zehaztapen-zerrendatan sartutako ordainketa-diruizendapenek, Diruegitamuetako gastu-zehaztapenean isilpeko gastutan zermugatutakoak salbu, egitarau bakoitzean eta ekonomiazko sailkaketari dagokionez Atalburu-mailan behartzezko mugatze-indarra izango dute eta, beraz, ez da Atalburu-mailatik beherako diruizendapen-bestetarakotzerik ez birbanakuntzarik egin beharrik izango; horrek, ordea, ez du behar bezalako kontaduritza-eratxikipena egin beharra ezabatzen.

 

8. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak

 

   1.-   Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 33garren Atalari buruz, egiteratze-aldiz 1987garreneko ekonomia-urtea gainditu eta hoietarako gerorako lotzezko diruizendapenik gabeko betebeharrak hartu ahal izango dira, hitz emandakoa egiterapena atzeratu izanagatik 1987garreneko ekonomia-urtean ohartemandako helburua lortu ezina gertatuz gero.

 

   2.-   Aurrean esandakoaren kaltetan gabe eta Ertzaintzari dagokionez, aurrez izendatu gabeko gerorako lotzezko maileguak baimenduko dira eta, hori, Ertzain-banaketa bereziei darizkien diruezarketa-beharkizunen ondorioz, mailegu hoien diru-kopuruak, Kupoarekiko Bitariko Batzordearen Erabakien arauera, diru-aldetik hurrengo diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.

 

9. Atala - Diruizendapen aldakizunak

 

   1.-   Autonomia-Elkartearen Ertzaintza-alorreko agintepideen dirubidetarako diruizendapenak diruizendapen aldakizunak izango dira, Gaikuntza-aldiango Ertzainei nahiz Zerbitzuango Ertzainei buruzkoak izan.

 

   2.-   Aurreko zatian esan eta aldakizunetan zermugatutako diruizendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako Dirubideei buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu, ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.

 

   Diruizendapenen aldakuntza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den Jaurlaritzaren horretzazko Dekretoz egingo da.

 

10. Atala - Eusko Legebiltzarra

 

   Eusko Legebiltzarraren Saileko diruegitamu izendapenak legez eta aldika ordainduko zaizkio, hark eskatuala, eta ez dira Jaurlaritzaren aurreango inolako zuriztapenen menpe egongo.

 

11. Atala - Lan-Harremanen Kontseilua, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea eta Koperatiba-Batzorde Nagusia

 

   1987garrenean, "Lan-Harremanen Kontseilua" 51garren Saila eta "Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea" 52garren Saila eta "Koperatiba-Batzorde Nagusia" 53garrenaren Diruegitamuak, aurreko atalean jarritako jaurpide pean egongo dira.

 

12. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

   1.-   Lege hau indarrean jarri dedinean, Dirubide eta Herriogasun-Sailak honako hau egingo du: Diruegitamuetako Atal berezietako gastuen zehaztapen-zerrendetan egon, Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzkoak izan eta Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eratxikitzen zaizkion egitasmoak egiteratzeko jarrita dauden diruizendapenak 98garren Sailera aldatzea, diruizendapenei lehen haiei eratxikita zeudeneko egitarauetan euretan eutsi behar zaiela.

 

   2.-   Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eratxikitako eta Lege hau indarrean jarri ondoren Erresumagandik hartu daitezen agintepide eta/edo zerbitzuen dirubidetarako jarritako diruizendapenak, 98garren Sailaren barruan horretarako sortarazitako zernolakoan edo zernolakoetan erasoko dira.

 

   3.-   Lurraldearteko Ordezkaketa-Batzaren aurreko ekonomia-urteetako diru-horniketetakoak izan eta iadanik onartutako egitekoak betetzeari eratxiki gabe egon daitezen diruizendapen-gaindikinak, Dirubide eta Herriogasun-Sailak 1987garrenerako Diruegitamuetako 98garren Sailean sartuko ditu, eta hasieran haietarako zireneko egitasmoak egiteratzen erabili beharko dira.

 

   4.-   Lehenagoko ekonomia-urteetan hitzartutako hasierako diru-zenbatekoak aldatzea ekarri dezaten prezioen birrazterpenei, gehigarrizko edo eraldatutako egitasmoei darizkien lehenagoko ekonomia-urteetako ordaindu beharrak 98garren Saileko diruizendapenei eratxiki ahal izango zaizkie, ekonomia-urte hoietan indarrean zegoen Diruegitamu-Sail bereko horrelakoxe diruizendapenen pentzutan.

 

   5.-   Autonomia-Elkarteak Baltzak jaurpide dituen araupideen arauera eta Erresumaren esku-ematez bere agintepekoak ez diren diruezarketa-egitasmoak egiteratzea beretzakotzea gertatuz gero, horretarako diru-horniketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuko dira, Dirubide eta Herriogasun-Sailak 98garren Sailaren barruan "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Eraentzarako diruizendapenak" izenpeko zerbitzu bat sortarazten duela.

 

III IDAZPURUA

ORDAINSARITARAKO DIRUIZENDAPENAK

 

13. Atala - Ordainsari-Gehikuntza

 

   1.-   1987garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Lehendakariak, Lehendakariordeak, Sail ezberdinetako Sailburuek, Sailburuordeek, Artezkariek, Artezkariordeek, Ordezkariek eta Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren edo bere Erakunde Burujabeen zerbitzuan ari eta lan-legeen jaurpidepean gabeko lanariek guztien eretzean eskuratu ditzaten urteko ordainsari osoak 1986garreneko Abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 5 gehituko dira, gehikuntza hori eginda bakoitzari atera dakionaren eta Atal honen 4garren zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

   Aurreko lerroaldiaren gai diren Autonomia-Elkartearen Arduralaritza Nagusi eta Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legepidepekoez besteko lanarietan, Euskal Arduralaritzan ihardunean ari daitezen karrerako herrilanariak, ordezkatze-mailako herrilanariak, behin-behingorako lanariak, arduralaritza-akurapenezkoak, ordezkatze-mailan lantokiak bete ditzatenak eta aldi baterako lanerako akuratutakoak sartutakotzat jotzen dira. Euskal Arduralaritzan ordezkatze-mailako jaurpidepean lantokiak betetzen dituztenei dagozkienetan, Lege honen 16garren atalaren 2 idazatian esaten denari jarraituko zaio.

 

   2.-   Halaber, eta hori ere 1987garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrarekin, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta honen Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legepeko lanarigoaren lansari-moltsoa 1986garrenekoaren eretzean ehuneko 5 gehituko da, kidekotasun-irizpideei eutsiz.

 

   3.-   Atal honen lehenengo zatiaren lehenengo lerroaldian ohartemandakoarekiko salbuespenez, Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeegandik eskuratutako Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta honen Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legeen jaurpidepekoez besteko lanarien ordainsari osoei, 1986garren Abenduaren 31n aitortzen zitzaizkienen eretzeango ehuneko 4,5eko gehikuntza bermatzen zaie. Hala ere, gehikuntza hori egin eta hoien kideko karrerako herrilanari sendespendunei edo aldi baterako arduralaritza-akurapenekoei dagokien osoko ordainsaria baino txikiagoa ateratzen bazaie, doakien lanarien ordainsariak esandako talde hoien ordainsariekin berdindu arte behar dedin zenbatekoz gehituko dira.

 

   Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeengandik eskuratutako Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta honen Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legepeko lansarien lansari-multzo osoa 1986garrenekoaren eretzean ehuneko 4,5 gehituko da, ehuneko horretan guztien eretzeangoak sartzen direla. Lansariak atal honen 2 idazatian ohartemandakoekin kidekagarri dituzten taldeentzat gehikuntza hori ehuneko 5ekoa izango da.

 

   4.-   Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoaz gainera, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 570 miloe pesetako diru-baltza bat eratzen da; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da eta bai lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomia-Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zarbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko ere. Dena dela, Diru-Baltza honetako zati bat Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusian eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari daitezen langile guztiei hilero 68.900 pesetako (hirurogeita zortzi mila eta bederatzirehun peseta) orobarnezko soldata edo urteko orobarnezko 964.000 pesetakoa (bederatzirehun eta hirurogeita lau mila peseta) bermatzeko izango da.

 

14. Atala - Karrerako Herrilanariak

 

   1.-   1987garreneko Urtarrilaren lehenengotik hasita, eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta horren Autonomia-Erakundeen zerbitzuango karrerako herrilanarien ordainsariak Atal honetan esaten direnak izango dira.

 

   2.-   Aurreko zatiaren gai diren herrilanariek 1986garreneko Abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak eskuratuko dituzte, ekonomia-urte horretako ordainsari-egiturarekin berarekin eta ekonomia-urte horretan indarrean zegoen araupidetzari atxikiz, oinarrizko ordainsariak eta osagarriak ehuneko 5 gehituz, Lege honen 13garren atalaren 4 idazatian agindutakoaren kaltetan gabe.

 

   3.-   1987garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeegandik eskuratutako Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuango karrerako herrilanarien ordainsariak 1986garreneko Abenduaren 31n aitortzen zitzaizkienen eretzean ehuneko 4,5 gehituko direla bermatzen da. Gehikuntza hori egin eta hoien kideko karrerako herrilanari sendespendunei edo aldi baterako arduralaritza-akurapenezkoei dagokien ordainsaria baino txikiagoa ateratzen bazaie, doakien lanarien ordainsariak esandako talde hoien ordainsariekin berdintzeko behar dedin zenbatekoz gehituko dira.

 

15. Atala - Ordezko-mailako eta Arduralaritza-Akurapenezko Herrilanariak

 

   1.-   Ordezko-mailako herrilanarien eta arduralaritza-legeen jaurpidepean akuratutako lanarien ordainsari osoak ehuneko 5 gehituko dira, Lege honen 13garren atalaren 4 idazatian agindutakoaren kaltetan gabe. Gehikunza hori, atera daitezen ordainsariak haien kideko karrerako herrilanariak lanaldi eta lan-toki berdinetan dituztenak baino haundiagoak izan ez daitezenari arreta eginaz egiteratuko da.

 

   2.-   Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeegandik eskuratutako ordezko-mailako herrilanarien eta arduralaritza-legeen jaurpidepean akuratutako lanarien ordainsariek, Lege honen 14garren Atalaren 3garren zatian ohartemandako gehikuntza izango dute, zati horretan esandako modutan.

 

16. Atala - Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak Arduralaritza-Legeen Jaurpidepean akuratutako lanariak eta ordezkatze-mailako jaurpidepekoak

 

   Abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen seigarren behin-behingoko erabakiaren 4garren zatiaren gai diren Jorrailaren 6ko 72/1983 Dekretoan ohartemandako arduralaritza-akurapenen agizko jaurpidepean akuratutako lanarien osoko ordainsariak ehuneko 5 gehituko dira, Lege honen 13 atalaren 4 idazatian agindutakoaren kaltetan gabe.

 

   Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren zerbitzura Jaurlaritzak 1984garreneko Abenduaren 11n egindako Batzarrean hartutako Erabakian ohartemandako aldartekotasun-jaurpideen arauera ari diren lanarien lansariak, Lege honen 13.1 atalean ematen diren hainbatekoei buruzkoan, hoiek aldarteko direlako izendapena egin arte, ehuneko 5 gehituko dira, egun horretatik aurrera, Urriaren 14ko 214/1986 Dekretuko laugarren Aldi baterako Erabakiari datxekon 2.3 atalean ohartemandako mailei, izendapenak egin zaizkienei alegia, dagozkien soldatei ezarriko zaie gehikuntza, Lege honen 13.4 atalean agintzen denaren kaltetan gabe.

 

17. Atala - Behin-behingorako lanariak

 

   Eusko Jaurlaritzak zehaztuko du, zernolako, ordainsari eta guzti, behin-behingorako lanarientzat gordetzen diren lan-tokien zenbatekoa, hoien ordainsariak, Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailako bere kideko lan-tokietakoenen berdinak edo hitzartutako lan-orduen heineangoak izango direla.

 

18. Atala - Berarizko Arauak

 

   1.-   Arauzko lan-orduak baino gutxiago egin ditzaten herrilanarien ordainsariek, oinarrizko eta osatzezko zati guztietan, hirurtekoegatikakoa barne, heineango beherapena izango dute.

 

   2.-   Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuango herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen arauerako sariaz bestekorik eskuratuko, eta ezingo dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga, arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketetan partzuer izan.

 

19. Atala - Ertzainak

 

   Ertzainek izango dituzten ordainsariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.

 

20. Atala - Lan-itunepeko lanarigoa. Bateango Lan-Hitzarmenak egiteko baldintzak

 

   1.-   Lege honen 13garren atalean ohartemandakoetarako, Bateango Lan-Itune edo Hitzarmenak egin ahal izateko, lansarien birrantolaketarako itune-bideak egiteko, eta iadanik egon eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzako lan-itunepeko lanarientzakoak eta ez beste inorentzakoak izan daitezen beste Hitzarmen batzuri atxikitzea edo osorik edo zati baten hoietara jotzea erabakitzeko, dagokion Sailak, itunekideek horretzazko itune-egitasmoa izenpetu baino lehen Dirubide eta Herriogasun-Sailari eta Lanarigo-Artezkaritzari bidali beharko die, bere erizpenak eman ditzaten, 1986garren urteko lansari-baltzaren zenbakizko zehaztapena, horren 1987garrenerako gehikuntzaren kidekotasun-irizpidearen arauerako hainbaketa eta egitasmo horretan aztertzen diren ekonomiazko alderdi guztien balio-neurketa erantsiz.

 

   2.-   Aurreko zatian esandako erizpenak, zati horrek dion agiri-sorta eskuratu dedin egunetik hasi eta hamabost egunera gehienera emango dira.

 

   3.-   Dirubide eta Herriogasun-Sailaren erizpena, herri-gastuen alorrean eragina izan dezaten alderdiei buruzkoa izango da.

 

   Atal hau egiteratzearen ondorioz Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetako diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei edo aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartemandako bideak eginaraziko zaizkie.

 

   4.-   Horretzazko Itunea izenpetu baino lehen, Ekonomia-Batzordearen baiezko erabakia beharrezkoa izango da.

 

   5.-   Dagokion arduralaritza-sailak gai horretan atal honetan ohartemandako erizpen eta onarpen-bideak betetzeke hartutako erabakiak lege-indarrik gabekoak izango dira.

 

21. Atala

 

   Jaurlaritzak, Legebiltzarraren Osoko Bilkurak 1987garreneko maiatzaren 8an Euskal Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzu eta norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikien zerbitzuango goi-kargudunen lantoki-urte eta lansari-aukerak araupetzezko Legez Besteko Baten Saloa onartuz hartutako erabakian ohartemandako epearen barruan, artezkaritza-lanari hoien ordainsarien zenbatekoen araupeketa egingo du.

 

   Nolanahi ere, esandako lanari hoien edozergatikako urteko gehienezko dirueskuraketak ezingo dute Eusko Jaurlaritzako Sailburuek jasotzen dituzten oro-barneko ordainsariak baino gehiagokoak izan.

 

IV IDAZPURUA

IKASTOLEN ETA GIZARTE-EKINTZAKO IKASTEGIEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA-MODULOA

 

22. Atala - Ikastolen eta Gizarte-ekintzako Ikastegien gastuei aurre egiteko ekonomia-moduloa

 

   1.-   Gastuei aurre egiteko ekonomia-moduloaren urteko erabateko diru-kopuruak ikasle-taldeko, Diruegitamu-Lege honetan azaltzen den hainbateko osoa irakaskuntza mailaka banatzeko, honako hauek izango dira:

 

Eskolaurrea 2.790.067,- peseta

Oinarrizko Hezkuntza Orokorra 3.211.494,- peseta

Berarizko Hezkuntza (Garakuntza-ments haundiak) 4.587.312,- peseta

Berarizko Hezkuntza (Adimen-ermaindunak) 4.089.948,- peseta

Berarizko Hezkuntza (Gorputz-ermaindunak) 5.298.595,- peseta

Berarizko Hezkuntza (Somakin-ermaindunak) 3.841.267.- peseta

Lehen-mailako Lanbide-Hezkuntza 6.266.112.- peseta

2garren Mailako Lanbide-Hezkuntza 6.133.050,- peseta

A.B.B. eta U.B.I. 5.393.463,- peseta

Ertaineko Irakaskuntzaren Eraberrikuntza 5.378.420,- peseta

 

   Modulo hauek guztiak, Erresumako Diruegitamu Nagusietan finkatutakoa eta Autonomia-Elkarteko modulo osagarri berezia dituzte barne.

 

   2.-   Gastuei aurre egiteko ekonomia-moduloa, ikasle-taldeko, irakaskuntza dohan ematea bermatu behar duelarik, horretarako izendatutako diru-kopuruak honako hauek kontutan izanik egingo dira:

 

a) Irakasleen eta gainontzeko langilegoaren gastuak, ugazabak Gizarte-Segurantzari ordaindutakoak horretan sartuz.

b) Iharduketa gastuak eta iraunarazpen eta zaingoko ohizkoak.

c) Benetako diruezarketak birjartzekoak.

 

   Zati ezberdinen diru-kopuruak, hezkuntza-mailaka, Lege honen III Eraskinean finkatutakoak direla.

 

V IDAZPURUA

GASTUAREN ONARPENA ETA DIRUEZARPENEN ARTEZKO AKURAPENA

 

23. Atala - Gastua ontzat emateko gaitasuna

 

   1.-   Gastua ehun miloetik gorakoa izan dedinean Jaurlaritzak aurrez ontzat ematea beharrezkoa izango da, gastua haren pentzutan egiten deneko diru-izendapenaren nolakoa dena dela.

 

   2.-   Jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen mila bederatzirehun eta larogeita laugarrenerako Guztizko Diruegitamuen Abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako Erresumaren Akurapen-Legearen Atalkako Idazkerako Azken Erabakietako Bigarrenaren B) zatiko a) letraren gai den Ihardutze-Erakunde Burujabeek ituneak egin ditzateneko aintzin-baimena, ez da lehen-diruegitamuz hogeita bost miloetik gora jo dezatenetan baino beharrezkoa izango.

 

24. Atala - Diruekarketen artezko akurapena

 

   1.-   Jaurlaritzak, doakien Sailen edo akurapenaren suztatzaile izan daitezen Ihardutze-Erakunde Burujabeak haiei atxikita egon daitezenen saloz, mila bederatzirehun eta larogeita zazpigarreneko ekonomia-urtean hasi daitezen eta lehen-zebatekoz berrogeita hamar miloetik gora jo ez dezaten diru-ezarketak bakoitzak bere diruegitamuen pentzutan artez akuratu ditzateneko baimenak eman ahal izango ditu, diruen nondikakoa dena dela, Herri-Arduralaritzetan finkatutako arauei jarraituz.

 

   2.-   Aurreko zatian ohartemandakoa ez da Jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako Erresumaren Akurapen-Legearen Atalkako Idazkerako Azken Erabakietako Bigarrenaren B) zatiko b) letraren gai diren Ihardutze-Erakunde Burujabeen artezko hitzarmen-bidezko erosketetan erabilgarri izango.

 

VI IDAZPURUA

DIRUBIDETZA-EGIKETAK

 

25. Atala - Gaudimenak emateko era

 

   Lege honen lehenengo atalaren 10garren zatiko 2garren txatalak esandako guztietan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak gaudimenak ematea araudi-bidez jarri dedin eran egingo da. Baimena ematea Jaurlaritzari dagokio, Ekonomia-Batzordearen saloz, eta hoien sendespena egitea Dirubide eta Herriogasun-Sailari.

 

26. Atala - Zorpetze-egiketen jaurpideak

 

   1.-   Zorpetzeak.

 

a) Urtebetekoa baino aldi luzeagorako zorpetzezko ekonomia-urteango egiketek diru ezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.

b) Ekonomia-urtearen barruango urtebetetik gora gabeko aldirako zorpetze-egiketek, behin-behingo diru-beharrei aurre egitea izango dute helburu, hoietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.

c) Jaurlaritzari dagokio, halaber, Herriogasun eta Dirubidetza-Sailaren saloz aurreko idazpuruetan esandako zorpetze-egiketen diru-saria, baldintzak, zerga-iareipen eta gainontzeko zernolakoak erabakitzea. Dirubide eta Herriogasun-Sailari, hala egokituz gero egiketa hoiek Autonomia-Elkartearen izenean sendesteko eskua ematen zaio.

d) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak egin ditzan Herrizor-Jaulkipenak Herrizorraren Estatutoaren arauerako izenetakoren batekin egingo ditu.

 

   2.-   Zorpetze-egiketetarako dirubide berriak egitea, hoiek ordezkatzea edo epea baino lehenago birreskuratzea.

 

   Merkatuaren egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, Ekonomia-Batzordearen saloz aurreko ekonomia-urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak egiteko eta/edo haiek ordezkatzeko baimena ematen zaio Herriogasun eta Dirubide-Sailburuordeari, eta bai helburu horretxekin zorrak beste zor batzuekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatzeko ere. Hori gertatuz gero, Herrizor-Egitarauan horretarako diruizendapenak egingo dira, hoietarako dirubideak egon dauden eskuarteek eurek izan ahal izango dutela.

 

27. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak emandako dirubideak

 

   1.-   Jaurlaritzak, Dirubide eta Herriogasun-Sailaren saloz, urtebete baino gehiago gabeko aldirako maileguak eta abantzu birreskuragarriak egin ahal izango dizkie Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei.

 

   2.-   Dirubide eta Herriogasun-Sailari dagokio aurreko zatian esandako maileguen diru-saria eta gainontzeko zernolakoak finkatzea, eta bai haiek Autonomia-Elkartearen izenean sendestea ere.

 

VII IDAZPURUA

FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETAK

 

28. Atala - Agizko Ekarketak

 

   1.-   1987garreneko ekonomia-urtean, Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako eta Ertzaintzari, Ekonomia-Egitamuketari, 50garren Sailari eta Agintepide Berriei buruzkoez besteko diruizendapenei erantzuteko egin beharreko diruekarketak, Irailaren 26ko 7/1985 Legearen 14garren Atalak dioenaren arauera kalkulatu eta Otsailaren, Jorrailaren, Ekainaren, Uztailaren, Urriaren eta Azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 21.041.082.583 pesetako sei ekarketa izango dira.

 

   2.-   Aurreko idazatian adierazitako Agizko Ekarketak kalkulatzeko honako hauek hartu dira kontutan:

 

a) Foru-Diputazioek 1987garreneko ekonomia-urterako oharteman duten diru-bilketak, Irailaren 26ko 7/1985 Legearen 2garren atalean berariz zehaztutako diru-sarrerei dagozkie. Ohartemandako zenbatekoa 328.696.300.000 pesetakoa da.

b) Erresumari 1987garreneko ekonomia-urtean ordaindu beharreko behin-behingo Kupoaren zenbatekoak 97.417.700.000 peseta jotzen du.

c) Ekonomia-Itunean ohartemandako Arabako Kondaira-Lurraldearen aldeko ordezkaketen behin-behingo zenbatekoak 1.626.200.000 peseta jotzen du.

d) Ertzaintzaren gastuegatikako zorpideen balio-haztaketak 11.494.300.000 peseta joko du, Lege honen 30garren atalak araupetzen duenaren arauera.

e) 27/1983 Legearen 22.3 atalak dioena egiteratuz izendatutako diru-zenbatekoa 667.900.000 pesetakoa da.

f) Diputazioei bere eskuarte zituzten eta Balio-Gehikuntzagatikako Zerga indarrean jartzearekin baliogabetutako zergegatikako ordainak 19.987.400.000 peseta jotzen du.

g) Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen 1985karreneko Azaroaren 25eko Erabakiaren indarrez eskuratutako Agintepide berriek 1.010.200.000 peseta jotzen dute.

 

29. Atala - 27/1983 Legearen 22.3 Atala betetzeko ekarketak

 

   Aurreko atalaren lehenengo zatian jarritako sei epeen barruan, Foru-Diputazioek, gainera, urteko 667.900.000 pesetako diru-zenbateko bat ordainduko dute, 27/1983 Legearen 22.3 atalak dioena beteaz Jaurlaritzari Ekonomiazko Egitamuketa, Suztapen eta Garakuntza-politikak egiteratzen eta Autonomia-Elkarteko politika eta ekonomiazko oreka finkatzearen xedezko neurriak hartzen laguntzeko.

 

30. Atala - Autonomiazko Ertzaintzaren alorreko ekarketak

 

   1.-   28garren eta 29garren ataletan jarritako diru-zenbatekoez gainera, eta hoietan aipatzen diren epeen euren barruan, Foru-Diputazioek, halaber, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan Autonomia-Ertzaintzaren alorrean sartutako gastuei erantzuteko, Kupoaren Bitariko Batzordearen Erabakien indarrez Erresumari 1987garrenean ordaindu beharreko Kupotik horretxegatik ken dezaketen diru-zenbatekoa bera ekarriko dute. Zenbateko hori, hasiera baten eta behin-behingoz 11.494.300.000 pesetakoa izango da.

 

   2.-   Norbere gain hartutako eta aurreko zenbakian esandako zorpideari darion dirubidetza 1987garrenean indarrean egon dedin erroldari eta/edo Kupoaren Bitariko Batzordeak ontzat emandako neurtze-arauei darienetik beherakoa izatea gertatuz gero, Irailaren 26ko 7/85 Legearen 10garren atalean agindutakoaren arauera jokatuko da.

 

31. Atala - 50garren Sailerako ekarketak

 

   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren 1987garrenerako Diruegitamuetako 50garren Sailean egindako diruizendapenetarako laguntza gisa, Foru-Diputazioek, 28garren atalaren lehenengo zatian ohartemandako epeen euren barruan, 1.159.633.200 pesetako diru-ekarketa egin beharko dute.

 

32. Atala - Agintepide berriak eskuratzearen ondoriozko ekarketa-gehigarria

 

   1.-   Eskuraketen Bitariko Batzordeak 1985karreneko Azaroaren 25ean egindako Osoko Bilkuran erabakitako zerbitzu eta eskuarteak eskuratzearen ondorioz, Foru-Aldundiek, 28garren ataleko 1 idazatian ohartemandako epeetan diru-ekarketa gehigarri bat eman beharko dute; diru-ekarketa hori, Erresumari ordaindu beharreko Kupoa gutxiagotzearena hainbatekoa izango da, hots, 1.010.200.000 pesetakoa.

 

   2.-   1987garreneko diruegitamu-urtean zerbitzu eta eskuarteen eskuraketa berriak egingo balira, Irailaren 26ko 7/1985 Legeko 9garren atalean esaten dena izango da erabilgarri.

 

33. Atala - Eman beharreko diruen hainbatekoak

 

   Kondaira-Lurralde bakoitzaren diru-emanketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoekin ondoren ematen direnak erabiltzearen ondorioz ateratakoa izango da:

 

Arabarena Ehuneko 14,28koa

Bizkaiarena Ehuneko 52,71koa

Gipuzkoarena Ehuneko 33,01ekoa

 

VIII IDAZPURUA

DIRUIZENDAPEN GEHIKIZUNEN GEHIKUNTZARAKO DIRUBIDEAK

 

34. Atala - Dirubideak

 

   Lege honen 4garren atalean gehikizunetan zermugatutako diruizendapenentzako dirubideak honako era hauetan egingo dira:

 

a) Horretara eratxikitako harturenen benetako bilketaren eretzeangoak izan daitezenei, egindako diru-eskuraketen ohartemanda zeudenekiko gaindikinen bidezko dirubideak egingo zaizkie.

b) Kondaira-Lurraldeek Erresumari ordaindu beharrekoa beste horrenbeste gutxitzea ekar dezatenentzako dirubideak Kondaira-Lurraldeek egingo dituzte, beherapen horren zenbatekoarekin berarekin, Lege honen 33garren atalean jarritako ekarketa-ehunekoen arauera.

c) Berarizko dirubide-erarik izendatu ez zaienentzako dirubideak, bestetarakotze-jaurpideez baliatuz edo Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 26.3 atalean jarritako eran egingo dira.

 

IX IDAZPURUA

HERRI-GASTUA GEHITZEA ETA DIRU-ESKURAKETA GUTXITZEA

 

35. Atala - Aldezaurreko neurriak

 

   Lege hau indarrean jarri dedinez gero, egiteratzean ekonomia-urte berean nahiz hurrengoetan gastuak gehitzea edo herri-dirueskuraketa gutxitzea ekar dezakeen ezein Lege edo arduralaritzamanuren Egitasmok, bere altzinen eta aintzin-azterpenen artean, saloa egin dezan Sailak egindako ekonomiazko argipide-txosten bat eraman beharko du, hura egiteratzeak diruegitamu-alorrean agian ekar ditzakeen ondorioak ezagutzeko beharrezkoak izan daitezen behar bezalako balio-neurketa eta guztiko xehapenak barne dituela.

 

X IDAZPURUA

ZERGAPIDETZA-ARAUAK

 

36. Atala - Zergapidetzaz besteko sari eta arielak

 

   1.-   Oinarrizko zenbatekoaren ehuneko gisa finkatu gabe egon, edo oinarri horren dirutango balio-neurketa egiteke dagoelako zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zergalaritzaz besteko sari eta arielen zenbatekoak, 1986garrenean hoien eretzean eskatu zitekeen zenbatekoa bat koma hamarregatik biderkatuz atera dedineraino jasotzen dira, atal honen 3 idazatian agindutakoa salbu.

 

   1986garrenean honetarako berarizko arauz uneangotutako zergalaritzaz besteko sari eta arielak gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.

 

   Nolanahi ere, 1987garrenean hoien eretzean lakatu zitekeenaren zenbatekoa zehazteko, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985karrenerako Guztizko Diruegitamuen Maiatzaren 28ko 15/1985 Legearen 47garren ataleko 1, 2 eta 3 zenbakipekotan agindutakoa izango da kontutan.

 

   2.-   Aurreko 1 zatian jarritako biderkaria erabiliz atera daitezen zenbatekoak, hamarrekotan borobiltzeko gehitu edo gutxitu ahal izango dira.

 

   3.-   Indarrean dauden irakaskuntza-arielen zenbatekoa 1987garreneko ikasturterako eta zernolako ezberdinetarako, honako hau izango da:

 

XI IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI ARGIPIDEAK EMATEA

 

37. Atala - Aldikotasunezko argipideak

 

   1.-   Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru hilabetez behin, honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio:

 

a) Diruegitamuko diruizendapenetan bestetarakotzeen bidez egindako aldakuntzen eta Diruegitamua zenbateraino egiteratu denarena.

b) Lege honetako 24garren atalean aipatzen diren diruezarketak artez egiteko baimena emanez bideratutako zehaztapidetzen zerrenda.

c) 5 miloe peseta baino gehiagoko gosteko lan, zerbitzu eta zuzkiketa-akuraketen zerrenda zehatza.

d) Aldi horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen hauspenegatik aurre egin behar izan dienen argipideak.

e) Merkataritzazko lhardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen Kontu-garbitasunak, Galera-Irabazien Zehaztapen-Zerrendak, Diruen Nondikakoaren eta Erabilkeraren Zehaztapen-Zerrendak, eta Domu eta Ustiaketa-Diruegitamuak.

f) Foru-Diputazioetako bakoitzak itunepeko zergegatik bildutakoak, zergapidez-zergapide zehaztuta.

 

   2.-   Aurreko zenbakian esaten den argipideketan behar bezain zehatz emango dira eraginik duten Egitaraua, Saila eta Atalburua, eta argipideak emateko aldia berezko hiruhilabete-aldia betetzearekin amaituko da eta Legebiltzarrari epea amaituko zen hilaren hurrengo bigarrenaren 15a baino lehen bidaliko zaizkio.

 

38. Atala - Beste argipide batzuk

 

   1.-   Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren hilaren hurrengoan zehar eta gai duten Egitarau, Sail, Zerbitzu eta Atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari:

 

a) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari datxezkon Egitasmoei buruzko 98 Saileko diruizendapenean egin daitezen aldaketen, hoien zergatien eta horretarako erabili diren ihardunbidearena.

b) Lege honetako 26garren atalaren babespean egindako zorpetze-egiketena.

c) Lege honetako 27garren atalaren babespean egindako maileguketena.

 

   2.-   Jaurlaritzak, Lege honen 1.12.b) ataleko 2garren lerroaldiaren eta 2.4.e) 2garrena atalaren gai diren egiketak ere jakinaraziko ditu.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa - Norbanako-jabetzapeko ikuskaritza-enpresen laguntza

 

   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolapenerako Legearen 67garren atalean ohartemandako dirubidetzarekiko zaingo-aginteetarako, norbanako-jabetzapeko ikuskaritza-enpresen laguntza eskatu ahal izango da; hoiek Dirubidetza eta Herriogasuntza-Saileko Artekaritza-Artezkaritzak eman ditzan arau eta arteztarauei atxiki behar izango zaizkie, horrek egoki deritzen ikuskaketa eta zaingo-bideak egin ditzakeela.

 

Bigarrena - Industria-Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzuaren Gaudimenak eta galerak

 

   Jaurlaritzak bertako Ekonomia-Batzordearen saloz industria-enpresa eta alorrei berarizko laguntza emateko eman eta Industriaren Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzuaen bidez gauzatu daitezen gaudimenen guztizkoak ez du, 1987garreneko ekonomia-urtean, 1.700 miloe pesetatik gora joko.

 

   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak, Industria-Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzuak enpresa eta industria-alorrei berriz indarra emateko berarizko laguntza gisa egin ditzan diruegiketen ondoriozko galerak ordainduko ditu.

 

Hirugarrena - Dirulaguntzak eta laguntzabideak emateko arauak

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan berariz izendatuta egon gabe aurtengo eta ondorengo ekonomia-urteetan hoien pentzutan eman daitezen nolanahiko dirulaguntza eta laguntza-bideak ematen, agirikotasuna, lehiakortasuna eta egiatasuna izango dira oinarri-irizpide.

 

   2.-   Sail bereziek, Guztizko Diruegitamuen Lege bakoitza argitaratu dedinetik hasi eta hiru hilabeteko epe baten barruan gehienera, Diruegitamuei berariz eta izen eta guzti eratxiki gabeko dirulaguntzak emateko arauak uneangotu, birraztertu edo hala behar izanez gero berritan jarriko dituzte.

 

   Arau hoiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta bere gai diren gastu- zehaztapidetzei bere bideak eginarazten hasi baino lehen jarri beharko dira indarrean.

 

   Dirulaguntzak eta bestelako laguntzak ematerakoan zer manuren babespean ematen diren edo hartzaile zehatzentzakoak direla berariz erasota utzi beharko da.

 

   3.-   Dirulaguntza-egitarauen nolakoak aurreko zatietan ohartemandakoa egitea ezinezko egin dezanean, dirulaguntza ematea Jaurlaritzari dagokio, doakion Sailburuaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren.

 

   Arau horixe erabiliko da ezein egitarau zehatzetan sartu gabeko laguntzak emateko ere.

 

   4.-   Laguntza-egitarauak Dirubide eta Herriogasun-Sailak egingo ditu, eta hoien gai izan daitezen laguntzapide eta dirulaguntzak eman ahal izateko, hartzaileek bere zergei, zergapidetzazko eta Gizartesegurantzarekiko zorpideei behar bezala erantzun dietela egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da.

 

Laugarrena - 1982garreneko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari dagozkion eskuarteak hartzea

 

   1987garreneko Urtarrilaren lehenengoaz gero, Erresumagandik 1982garreneko ekonomia-urteko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzako eskuarteak hartzeak, Jaurlaritzak erabaki ditzan diruezarketa-egitasmo berriei dagozkien diruizendapenak 1987garreneko Guztizko Diruegitamuetan sartzea ekarriko du, hoiek Diruegitamuetan Sarrarazteko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela. Izendapena 98garren Sailaren barruan egingo da, "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. 1982garreneko ekonomia-urteko diruizendapenak" izenpurupeko berarizko Zerbitzu baten.

 

Boskarrena - Zenbateko gutxiagoko lanak akuratzea

 

   Zortzirehun mila peseta baino gutxiagoko lanentzako jaurpide berezia ezartzen zuen Ekainaren 11ko 245/1985 Dekretoz ezarritako zenbatekoa miloe bat eta bostehun mila pesetakoa izango da.

 

   Horrela bada, 245/1985 Dekretoak bere baitan hartuko ditu, berri-berritakotan edo berritze-lan haundikotan zermugatu gabekoak izan eta miloe eta bostehun mila (1.500.000.-) peseta baino gehiago gabeko bakoitzarekiko diruegitamua izan dezaten lanak.

 

Seigarrena - Ikasketa tasei atxiki gabeko ikasketak

 

   Batxillerreko, Lanbide-Hezkuntzako eta Arte Erabilgarritako ikasketak dohan emango dira Herri-Ikastegietan, ikasketa-arielak ordaindu beharrik izango ez dutela.

 

   Ikasketa hoiek egin ditzaten Ikastoletako eta Gizarte-Ekintzako Ikastegietako ikasleek ere ez dute ariel hoiek ordaindu beharrik izango.

 

Zazpigarrena - Jarraipen-Batzordea

 

   1.-   Arduralaritzak eta indarrean dauden legeen arauera ordezkaritzarik haundieneko Sindikaritza-Erakundeek osatutako Jarraipen-Batzordea eratzen da; Batzorde hori Lege honen 13garren ataletik 16rakoan orokorki emandako, eta bereziki, 13.4 atalean izendatzen den 570 miloe pesetako Diru-Baltza banatu aurretik, Baltza horretan izendatutako hainbatekotik gorako lansariak ekar ditzaten lanarien maileguak banatzeko erizpideez arduratuko da eta argipideak emango ditu.

 

   2.-   Jaurlaritzak, Jarraipen-Batzordeari, honen ihardunbide egokirako, aurreko idazatian esandako diruizendapenen pentzutan, beharrezkoak izan ditzan diru-eskuarteak izendatuko dizkio.

 

   3.-   Indarrean dauden legeen arauera Euskal Herriko Autonomia-Elkartean ordezkatze-indarrik haundiena izan dezaten Sindikaritza-Erakundeek eta erakunde-mailako ordezkotza izan dezaten Enpresaritza-Erakundeek osatuko duten Batzorde bat eratzen da.

 

   Batzorde horren egitekoa, 13500, 13510, 13600 eta 13210 egitarauei Lanbide-politikari eta Laneko Segurantza eta Osasunbideei buruzkoetan arta egin eta nola egiteratzen direnarekiko zaingoa izango da.

 

   Batzorde honek honako egiteko hauek hartuko ditu berariz bere gain:

 

a) Lehen esandako Egitarauei izendatutako Diru-baltzaren erabilpena zehaztu dezaten arauei buruzko aldezaurreko argipideak izan, hoiek osatzeko eta hobetzeko nolanahiko neurrien saloak egin, eta behar bezala erabiltzen direla egiaztatzea.

b) Lanbideen Suztapenerako, Lan-Merkatuaren eta Lanbide-Hezkuntzaren egitarauei atxikiz lanik gabeko langileen akurapenei arta eta ikuskaketa egitea.

 

Zortzigarrena - Ospitalentzako eta beste Sorozpide-Erakundeentzako dirulaguntzak

 

   Diruegitamu hauetan Ospitalentzako eta beste Sorozpide-Erakundeentzako izendatutako laguntzak, baldin eta Etxe hoiek honako baldintza hau betetzen badute ordainduko dira:

 

   Etxe hoien zerbitzuan ari diren lanarien urteko soldaten eta 1987garreneko urtarrilaren lehen-egunetikako eragite-indarrezko gehikuntzak ez du Lege honetan Euskal Herri-Arduralaritzako lanarientzat finkatutakoa baino haundiagoa izaterik izango.

 

Bederatzigarrena

 

   Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailaren menpeko Ikastegiek bere gastutarako erabili ahal izango dituzte bere berenezko ihardunetikakoak ez diren diru-eskuraketak

 

   Honetarako, Herriogasuntza eta Dirubidetza-Sailak, besterik gabe, horretarako diru-izendapenak indarrean egon daitezen Diruegitamuetan sartuko dituzte, benetan egindako diru-eskuraketen zenbatekoarekin berarekin.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

   Lege honetan ohartemandako guztiak osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manu guztiak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena

 

   Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra