Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1990 Legea, maiatzaren 3koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerei buruzkoa.

1990-05-03

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1990/5/30, 106. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.

Indargabetua: 1998-06-09

 

§ 125. 2/1990 LEGEA, MAIATZAREN 3KOA, GIZARTERATZEKO GUTXIENEKO DIRUSARREREI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

- I -

 

Baztertzeak eta pobreziak aspalditik izan dutenaz bestelako itxura hartu dute gaur egun; horregatik zer diren zehaztea eta horiei aterabideak emateko beharrezko egitarauak berriz aztertzea ezinbesteko gertatzen da. Era berean, funtsezkoa da erakunde guztiek, gizartekoezberdintasunei aurre egiteko, jokabide bateratua finkatzea.

 

Azpimarratu beharrekoa da pobreziak izan dezakeen aterabide bakarra gizarte-bizitzako maila ezberdinetara iritsizko eta, bereziki, egoera horiei aurre egiteko tresna gisa erabilizko alor-mailako neurriak finkatuzkoa izango dela.

 

Alde horretatik, ekonomi hazkundea, langabeziaren aurkako borroka, lanbide eta aribide-gaikuntza suztatzea, gizarte-etxebizitzak ugaritzea edozergazko nahiz zergarik gabeko pentsio-sariak igotzea, pobreziarenak egiteko azken helburua lortzeko funtsezko alderdiak dira.

 

Halere, alor-mailako politika horiek finkatzeko bidean eta horiek behar besteko eraginkortasuna izateko, babes edo laguntza gutxien duten taldeen ezberdintasun-egoerak bakantzea ezinbestekoa da; horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko erakunde ezberdinek orain arte egindako ahaleginak bultzatu eta kidekatu ditzaten gizarte-sorozpidetzako politiken bidez, talde horiek gizartean parte hartzea ahalbideratu beharko da.

 

Euskal Autonomi Elkarteko Erakundeek hartutako jokabide egingarriak baldintzatzen du bertako biztanleek bizitzarako baldintza egokiak izatea; horretarako, egon dauden diru-baliabideak zentzuz erabili beharko dituzte talde horiek gure Elkarteko gizartean, ekonomian, lanbidean eta kulturan parte har dezaten.

 

Era berean, egoera horrek gure ekonomi inguruko herrialderik gehienetan hainbat erantzun eta aterabide sortarazi ditu.

 

Europako Legebiltzarrak, 1988.eko irailaren 16an, Estrasburgon, pobreziaren aurka jokatzeko erabakia hartu zuen; erabaki horretan, diru-eskuarterik gutxieneko herritarrak gizarteratzeratzeko bide emanezko gutxieneko errenta finkatzeko eskatzen zitzaien herri-agintaritza guztiei.

 

Euskadin, Euskadi 1993.eko Europan egitarauan jasota dagoen Pobreziaren aurkako Osoko Egitamua 1989. urtean zehar indarrean jartzea, guztiok, gizarteratzeari eta gizarte-atxekipenari eutsiz, asmotan ditugun helburuen bila joatearen erakusgarririk funtsezkoena da.

 

Halere, aipatutako Egitamuaren neurri aurreratuenetariko bati, familiaren gutxieneko dirusarrera zehazten duenari, buruzkoan izan dugun azturak beharrezko egiten du, berau finkatzeko erabili den irizpideari jarraiki, lege honek gure Autonomi Elkarterako finkatzen duen dirulaguntzaren izaerari bereziki arreta eginez, horren eratze-modua aldatzea, gizartearen eskubide garrantzitsu baten sendotze-bidea ezartzen duena horixe da eta.

 

Hori dela eta, lege honek zehazten duen gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak oso aurreratutako eritzia du bere sorburu, hori gizakienganako errespetuan oinarritzen da, baita honako uste honetan ere, baztertze-egoera arrazoi intrinsekoen ondorio soilik ez, baita, babes edo laguntza gehien jasotzen dituzten herritarrek giza-elkartasunez jokatzen ez badute, aurkitzen diren egoeratik irtetzea eragozten dieten kanpoko baldintzen ondorio ere ba delakoan, alegia. Hitz baten, gizarteratzearen gutxieneko dirusarrerak, egon dauden gizarte mailako neurrien babespean, doakienek bilatu ez zuten egoera suertarazi zuten arrazoiak aztertuz, dirulaguntzaren onuradunek egoera horretatik irten ahal izateko beharrezko baldintzak lortzea du xede. Eta guzti hori, beharrezko diren gutxieneko baliabide hauek jarriz, pobrezia-egoera atzean uzten saiatuko direnak, bakoitza gai den neurrian eta eurei zuzendutako bestelako gizarte-ekintza eta egitarauez lagunduz, doakienak berak izango direla sinistuta.

 

Gorago esandakoaren arabera, gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak ez du gozamendun-sail berri bat sortzeko asmorik, onuradunak ordaina ematera bere burua behartuz, hori Euskadiko gizarte-bizitzan bete-betean sartzeko bideak eman nahi ditu baizik.

 

- II -

 

Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak, Euskal Herriko Autonomi Estatutuari buruzkoak, Aintzin Idazpuruko 9. atalean, orokorki ezartzen duenez, euskal herri-agintaritzek, gizabanakoaren eta berori sartuko den taldeen askatasuna eta berdintasuna zinezkoa eta egiazkoa izan daitezen, diratekeen oztopoak erauzteko eta aldeko kondizioei eragiteko neurriak hartuko dituzte.

 

Era berean, I Idazpuruko "Euskal Herriko aginpideez" 10. atalaren 12, 13, 14 eta 39 zatietan Euskal Autonomi Elkartearentzako gordetzen da Gizarte-Sorospidetza arloko bakarreango aginpidea.

 

Autonomi Estatutuaren 9.2 atalak, bai Espainiako 1978.eko Konstituzioak bai Autonomi Estatutuak berak erabilitako erizpideei jarraiki, gauzazko aginpideak emanezkoa ez den arren, asmoen aitorpen nahiz ondorio praktikorik gabeko egitarauketa soil ez, lege-erakuntzaren funtsezko balioen finkapen baizik den agindu bat dakarkigu. Era berean, herri-agintaritzak bere buruak behartzea dakar, gizarte-egoera dena dela, giza-banakoen artean oinarrizko berdintasuna lortzeko xedez. Gai diren ihardutze-erakundeek hartu beharreko arau ezberdinetan oinarritu beharko da aldaketa-ekintza hori. Dena den, esandako atalaren ondorioz, bereziak izanezko egoeratan herritarrei, bereizkeria onuragarrizko ekintzen bidez, tratamendu ezberdinak ematea ahalbideratu dezaten neurriak hartzea zilegi dela jo behar da, beti ere ekintza horiek berdintasun-eskubidearen hauspen izan gabe.

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren legezkotasunak, lege honetan arautzen denez, dirubideak Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusien bidez eginez, sorozpidetarako diru-laguntza eta gizarte-babespiderako gainontzeko diru-laguntzen osagarritarakoa izatea eta du bere ezaugarri; eta horren helburua, gizarte-erapidetza horretatik kanpo gelditzen diren herritarrek edo taldeek bakarrik joaterik izango duten eta gizarte-babeserako herri-alorrak duen azken babesleku izatea da.

 

- III -

 

Legeak famili-banakoentzako gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera ematea araupetzen du, famili-banakoa, ahaidetasunari begira elkarrekin bizi diren kideen banakotzat hartuta; horrez gain, bakarrik bizi diren gizabanakoei ere laguntza ematea araupetzen du.

 

Lege hau egun Autonomi Elkartean bertan urte guztian bizi den biztanlegoari buruzko aintzin-azterketetan oinarrituta dagoenez gero, eta gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera jasoko duten ustean beste herrialdeetako jendearen agiango etorrerak eragozteko, hori jasotzeko honako baldintza hau jarri da: Autonomi Elkartean gutxienez hiru urte lehenagotik erroldaturik egotea; eta epe hori ezarri, aipatutako azterlanak aldi horretan egin direlako, eta hori, jarri-asmotan zen dirusarrera honen berri herritarrek izan baino doi-doi lehenagokoa delako ezarri da.

 

Familia urtebete lehenago osatu beharreko baldintzaren bidez, alde batetik, gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren kopuru haundiagoa lortu ahal izateko, norbere eskuarteez bizi daitezkeenak dirusarrerara erakartzea eragotzi nahi da eta, bestetik, dirusarrera bakoitzak bere aldetik jaso ahal izateko, elkarrekin bizizko banakoek banako hori haustea eragotzi.

 

Era berean, baldintzatzat hartu da gutxieneko eta gehieneko adinaren tartekoa izatea: 25 urtekoa ezarri da gutxienezkotzat, hau famili berria osatzeko bataz besteko adintzat jo daitekeela kontutan izanik, eta era berean, prestakuntza-aldia amaitutzat emateko eta, beraz, lan munduan sartu behar izateko adintzat jotzen dena delako. Irizpide hori dute Europako Ekonomia Elkarteko egungo lanbide-politikek, eta dirusarrerak gizarteratzeko duen helburuarekin bat dator.

 

Halere, onuradun izan daitekeenaren konturako haurrik edota ezindurik bizitzearen ondoriozko egoerak arintzeko ere, laguntza hau izatea ohartematen da, eta horretarako ez da familia urtebete lehenago osatzeko baldintza, ez eta gutxieneko adinari buruzkoa ere, bete beharrik izango.

 

Gehieneko adina, bere aldetik, zahartzaroagatiko herri-dirulaguntzen bestelako jaurpideei atxekita dauden herritarrak kontutan izanez finkatzen da.

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera, onuradunari bizitzeko gutxienezko eskuarteak bermatzeko xedez, horrek izan ditzakeen diruetorrien osagarritarako laguntza denez, legean esaten denez, onuradunak diruetorri horien eta familiko kideen kopuruaren eretzean kalkulatutako gizarteratzeko gutxieneko dirusarreran hainbatekoaren arteko aldea jasotzeko eskubidea izango du zehazki. Onuradunak jaso ditzan diruzko eskuarte guztietatik hezkuntza, gaikuntza, etabarretarako dirusarrerak kentzeko aukera ohartematen da, horien berarizkotasuna eta zertako zehatza kontutan izanik.

 

Laguntzaren zertako zehatza onuradunek hori elikagaiak erosten erabili behar izatean ematen da aditzera. Era berean, behar izanez gero finka daitezen ordainketak egin beharra leporatzen zaio. Betebehar horren arrazoia dirusarrerak duen gizarteratzeko nahiaren ondoriozkoa da, hori izango ez balu, osagarrizko dirulaguntza izatera mugatzez gainera, berenez gizarteko bazterkeria-modu berriak sortzeko bide izan liteke eta.

 

Legeak, administraritzen arteko harremanei arreta kontu haundiz eginez, Herri-Administraritzen elkarlan eta hitzarmen-irizpideetan oinarritutako erakuntza-modua aurkezten du.

 

Aldi berean, erakundearteko kidekaketa-eremuan funtsezko egitekoak izanezko, jarraibideak emango eta lege hau eta honen helburu bereko bestelako egitarauak garatzeko eta ezartzeko neurri egokien saloak egingo dituen Eraentza-Batzordea eratu da.

 

Dirubideketa-moduari dagokionez, eta azaroaren 25eko 27/1983 Legeko Bigarren Idazpuruan agindutakoaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak eta Kondaira-Lurraldeetako Ahaldun Nagusiek 1989.eko maiatzaren 29an izenpetutako "Euskadi 1993.eko Europan" Egitamu Berezia garatzeko Esparru-Hitzarmeneko hirugarren txatalean ohartemandako ihardunbideari jarraitzen zaio. Horrek esan nahi duenez, laguntza honen ordainketa bermatzeko Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiei egin diezazkien eskualdeketak ez dira, inola ere, lurraldetasun-irizpideei jarraituzkoak izango, eta aurkeztutako eta onartutako eskaeren arabera, zertako jakinekoak izango dira.

 

I ATALBURUA

ERABAKI OROKORRAK

 

1. Atala - Helburua

 

Lege honek, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan, eta legearen beraren neurritan, bizitzeko oinarrizko premiei erantzuteko diruzko eskuarterik ez duten pertsonak gizarteratzeko, gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera deritzon dirulaguntza sortzea du helburu.

 

2. Atala - Nolakoa

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera diruzko gizarte-laguntza gisa eratzen da. Indarrean dauden legeetan ohartematen diren antzeko baliapide eta laguntza guztien ordezkotarakoa eta, hala badagokio, osagarritarakoa izango da. Eman, janaritarako eta izendatzen zaionarentzat bakarrik izango da, eta ez du bahikuntzagai edo eutsigai izan beharko, ez eta zorren bermapidetarako ematerik ere izango.

 

3. Atala - Onuradunak

 

Ondorengo baldintzak bete ditzatenek eskuratu ahal izango dute gizarteratzeko gutxienezko dirusarrera, lege honetan ohartemandako baldintzei jarraiki:

 

a) Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez, famili jarea osatzea. Epe hori ez da kontutan izango beren kargu gara-adinik gabekoak zein ezinduak dituztenekin.

b) Eskaera aurkeztu baino hiru urte gutxienez lehenagotik, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurraldea osatzen dutenetako edozein udaletan erroldaturik egotea.

c) Lege honetako 6. atalean ezarritako neurri eta modutan, gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren hainbatekoa baino eskuarte urriagoak izatea.

d) 25 urte baino gehiago eta, zahartzaroagatiko herri-saria jasotzeko eskudibea izateko, horretarako legeetan finkatutako urteak baino gutxiago izatea.

 

Hala ere, 25 urtetik beherakoak ere onuradun izan daitezke, beti ere atal honetan ohartemandako gainontzeko baldintzak bete eta beren kargu gara-adinik gabekoak edo ezinduak badituzte.

 

4. Atala - Familia jarea

 

Lege honen ondorioetarako, honako hauek joko dira familia jaretzat: pertsona batek edo, hala badagokio, bik edo gehiagok, eta ezkonduta edo ezkontzaren antzeko lotura iraunkorrez, etxekotzat hartu izanagatik, 4. maila artekoan odol berekoak eta 2. maila arteko ahaide izanez, elkarrekin daramaten bizitza-esparrua osatzen dutenak. Adiskidetasun-arrazoiegatikako edo komenientziko elkarbizitza goragoko zehaztapenetik kanpo geratzen da.

 

Atal honen ondorioetarako famili jaretzat har daitezkeen taldeko bizitza-esparruen kasuak araudiz zehaztuko dira.

 

5. Atala - Onuradunaren betebeharrak

 

Onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

 

1.- Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera ematean izan den helbururako erabiltzea.

 

2.- Hala behar izanez gero, araudiz ezarri dadinari jarraiki finka daitezen ordainketak egiteko bere gain hartzen duen beharkuna idatziz aurkeztea eta, hori, laguntzaren onuradunak gizrtean sar daitezela suztatzeko. Horien zehaztapena gehienbat Lanbide eta Aribidezko Gaukuntzaren eremuan egingo da, lan eginezko zerbitzuak, beti ere, kanpo geratuz.

 

3.- Lege honetan agindutakoari jarraiki, dirusarrera aldaztera, bertan behera uztera edo kentzera eraman lezaketen gerora sortutako aldaketak jakitera ematea.

 

4.- Gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren helburu eta xedeei darizkiekeen beste guztiak.

 

II ATALBURUA

EKONOMI ERREJIMENA

 

6. Atala - Zenbatekoa

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren zenbatekoa famili-osakide diren lagunen kopuruaren eretzean aldatuko da; zenbateko hori finkatzeko oinarri lagun bateko familientzat ezarri dadina izango da, horri, hala behar izanez gero, familia osatzen duten beste kide guztientzat erabaki dadin osagarria gehituz.

 

Urteoro, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusien legean zehaztuko dira aurreko idazatian esandakoen zenbatekoak.

 

Onuradunak, aurreko idazatian erabakitakoaren arabera ezarritako gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren zenbatekoaren eta berak dituen eskuarteenen arteko aldea hainbatekoa jasotzeko eskubidea izango du.

 

Dena den, famili bakoitzeko ez da gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera bat baino gehiago ematerik izango.

 

7. Atala - Eskuarteen zehaztapena

 

Eskuarteak zehazteko, familia osatzen duen lagunak edo duten lagunek errenta, lansari, bizisari nahiz bestelako edozein titulu gisa jaso ditzan edo ditzaten irabazi guztiak kontatuko dira.

 

Era berean, lege honen ondorioetarako, diruzko etekinik emateko gai izanezko jabetza, jaurgo edo gozamenerako legezko agiripeko ondasun mugikor nahiz mugiezinak eta horietatik jaso daitezkeen etekinak joko dira eskuartetzat. Ondasun horien balioarekiko ehuneko jakin batzuk, baita hezkuntzarako, lanbide-gaikuntzarako izanezko zertako jakineko diruetorriak eta gizarteko premia-egoerak arintzeko xedezkoak ere, eskuarteen zenbaketatik kanpo araudiz utzi ahal izango dira.

 

8. Atala - Iraupena

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera emateko izan ziren arrazoiek diraten bitartean emango zaio dirulaguntza onuradunari. Aurrekoaren kaltetan gabe, hasiera batetan gehienez urtebeterako emango da laguntza hori eta berritu ahal izango da, lortutako emaitzen balio-haztaketaren eretzean, araudiz finka daitezen baldintzetan.

 

9. Atala - Zorra sortzea

 

Eske-egileak 3. atalean esandako baldintza guztiak betetzen baditu, eskaria gai den ihardutze-sailari aurkeztu zitzaion hilaren hurrengoaren lehenengo egunetik aurrera sortuko du zorra gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak.

 

10. Atala - Aldaketa

 

Etxea osatzen duten kide-kopuruan nahiz dagokion gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera kalkulatzeko oinarritzat izandako diru-eskuarteetan geroagoko aldaketarik izanez gero, laguntza agindu bidez nahiz doakionak eskatuta haundiagotu nahiz murriztu ahal izango da.

 

11. Atala - Etenaldia

 

7. atalean ezarritako diru-eskuarteak, aldi baterako, etxeko osakideen kopuruaren eretzean izendatutako zenbatekoa baino haundiagoak izan daitezenean, hori ordaintzeari utzi egingo zaio, eta horretarako zioak ezabatu daitezenean, doakionak eskatuta, ordaintzeari berriro ekingo.

 

Era berean, dirusarrera jaso ahal izateko jarritako ordainak egin ezina onuradunari geroago gertatuko balitzaio, edo gai ez dela legez aldarrikatuko balitzaio ere ordainketa egiteari utzi egingo zaio. Kasu horietan, familiko beharrak eta bere diruzko egoera kontutan izanik, arrazoi horiek dirauten bitartean, familiko osakideren bati, hala behar izanez gero, laguntzaren hainbatekoa aldatuz, ordainketa egiteko erabakia hartu ahal izango da.

 

12. Atala - Indargabetzea

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera honako kasu hauetan indargabetuko da:

 

a) Laguntza jasotzeko baldintzetakoren bat betetzen ez bada.

b) Onuraduna hil egiten bada.

c) Onuradunak, honi leporatu dakiokeen arrazoiren bategatik, 5. atalean ezarritako betebeharretakoren bak, nahiz bere gain hartutako betebeharrak betetzen ez baditu.

d) 11. ataleko bigarren zatian ohartemandako ordainketa egiteari badaezbada uzteko bide izan ziren arrazoiek urte terditik gora jarraitzen badute.

e) Irabazien aitorpenean gezurrez edo gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera lortzeko edo horri eusteko edozein eratako marrukeriaz jokatzen bada. Horrelakoetan, araudiz agindu dadinaren arabera, bidegabez jasotako kopuruak itzulerazi egin beharko dira.

f) Bizitokia Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurralde-esparrutik kanpoko udalerriren batera aldatzen bada.

 

13. Atala - Behin behineko emakida eta mantenu eskubidea

 

Ezkontza baliogabetu, banantzeko edo bizi-alargundutzeko kasuetan, indarrean dagoen legediari jarraiki, onuradunak ezkontideen arteko mantenu-eskubideak baliarazi ezean ez da gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera emango, eta bitartean behin behingo ordainketa egingo da.

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera ematea eta ordaintzea dagokien erakundeek onuradunei zer eskubide dagozkien eta dagokion jazarpena egiteko edo epaia betebideratzeko egin beharreko izapideak zeintzuk diren jakin araziko diete.

 

Jazarpenak aurrera eginez gero, onuradunak, epaia gauzatzetik aurrera, ordaintzen zioten gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren gehienezko kopurura arte, mantenu-eskubide gisa jasotako kopuruaren hainbateko bera itzuli beharko du.

 

III ATALBURUA

ANTOLAKETA ETA KIDEKAKETA

 

14. Atala - Erakunde antolaketa

 

Lege hau eta honen erabaki osagarriak garatzeko eta ezartzeko gai, ondorengo ataletan agintzen denari jarraiki, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak izango dira.

 

15. Atala - Eusko Jaurlaritza

 

Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Gizarte-Segurantza Sailaren bidez, honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

 

a) Lege hau osabideratzeko arauak egin.

b) Gizarteratzeko gutxienezko dirusarreraren zaingoa eta haztaketa nagusia.

c) Gizarteratzeko gutxienezko dirusarrerari buruzko estadistiken egitamuketa, kidekaketa eta taiuketa egin, hala nola, estadistika-araupideen arabera, estadistika horiek gertatu eta horiei iraun arazi.

d) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusien egitasmotarakoan sartu beharreko egitarauak gertatu.

e) Araudiz erabaki dadin eran, laguntza ordaintzeko behar daitezen hainbatekoak Foru Aldundiei eskuratu.

 

16. Atala - Foru Aldundiak

 

Kondaira-Lurralde bakoitzeko Foru Aldundiri honako hauek dagozkio:

 

a) Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera onartzea, ukatzea eta, kasuan kasu, aldatzea, kentzea edo indargabetzea, eta onuradunari gaineratzen zaizkion betebehar eta ordainetan eman beharrekoak ezartzea.

b) Onuradunei hilero ordaintzea.

c) Dagokion Kondaira-Lurraldeko udalekin elkarlanean egitarauari jarraipen egin, eta ondorioak Eusko Jaurlaritzari jakin araztea.

 

17. Atala - Udalak

 

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Udalei, oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez, honako egiteko hauek dagozkie:

a) Eskaerak jasotzea, zehaztapidetzak bideratzea eta dagokion Foru Aldundiari bidali beharreko erabaki-saloa egitea. Saloa laguntza ematearen aldekoa bada, languntzaren kopurua, horren aldizkotasuna eta onuraduna egitera behartzen deneko ordainak zeintzuk diren ere finkatu beharko dute.

b) Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera eman zaien onuradunen etenik gabeko jarraipena egitea eta, hori, laguntza emateko izandako arrazoiek bere horretan jarraitzen duten eta onuradunak bere gain hartutako ordainak egiten dituen ala ez egiaztatzeko.

 

18. Atala - Erakunde-arteko elkarlana

 

Gaitasunaren jabe diren herri-administraritzek lege hau ezartzeari darizkion ekintza berezien erakunde-arteko elkarlana ziurtatu ahal izateko, elkarlanerako goren sail mailako Eraentza-Batzordea sortzen da.

 

1.- Honako hau da Eraentza-Batzordearen osaketa:

 

a) Lan eta Gizarte-Segurantzako Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak izendatuta, Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari.

b) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek izendatutako ordezkari bana.

c) Ordezkotzarik haundieneko Euskal Udal Elkarteko ordezkari bat.

 

2.- Honako hauek dira Eraentza-Batzordearen egitekoak:

 

a) Lege hau osabideratzeko eta ezartzeko arauak egiteko erizpideen saloak egitea, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte-Segurantza Sailaren ahalpideen kaltetan gabe.

b) Eusko Jaurlaritzak egindako haztaketa nagusia ikertu eta aztertze eta, hala behar izanez gero, beharrezkoak izan daitezen aldaketa-saloak egitea.

c) Herri-Administraritzen alor honetango ekintzak kidekatzeko hartu beharreko neurrien saloak egitea.

d) Gai diren Herri-Administraritzekihardunak behar bezala betetzeko eta aurrera eramateko beharrezko izan daitezen ekintzen saloak egitea.

e) Lege-erapidetzaren bidez agindu dakizkion beste egiteko guztiak.

 

IV ATALBURUA

IHARDUNBIDEA ETA DIRUBIDEKETA

 

19. Atala - Bideraketa

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera doakionak eskatu ondoren aitortuko da. Eskearekin batera 3. atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko izanezko agiriak eta araudiz finka daitezenak aurkeztu beharko dira.

 

Dena dela, Administraritzaren esku geratzen da onuradunen aitorpenak egiaztatzeko eskubidea. Horretarako, beharrezko xehetasun eta txosten guztiak eskatu ahal izango dizkie beste erakunde edo herri-mailako nahiz norbanako-jabetzapeko izaikiei.

 

20. Atala - Isilpekotasuna

 

Aurreko atalean esandako xehetasun eta txostenek onuradunak Lege honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko beharrezko direnetara mugatu beharko dute.

 

Dena dela, gaitasunaren jabe diren erakunde aginpidedunek zehaztapidetzen biderapenetan lortutako xehetasunen isilpekotasuna bermatzen da.

 

21. Atala - Jazarpenak

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera emateko, aldatzeko, etetzeko, indargabetzeko edo ukatzeko erabakiaren aurka eskari-egileak indarrean dauden legeetan ohartemandako jazarpenak egin ahal izango ditu.

 

22. Atala - Dirubideketa

 

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusietan urteoro izendatuko dira lege honen erabilerarako emandako diruzko eskuarteak.

 

Eusko Jaurlaritzak, Aurrekontuak onartzetik aurrera, gizarteratzeko gutxieneko dirusarreren ordainketei aurre egiteko beharrezko zenbatekoak bermatuko dizkie Foru Aldundiei. Eskuratu beharreko zenbatekoa, kondaira-lurralde bakoitzak onartutako eskaeretan oinarrituz eta araudiz finka dadin ihardunbidearekin bat etorriz ezarriko da.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

Gizarteratzeko gutxieneko dirusarreren zenbatekoa 1990. urtean hileko, 30.000 pezetakoa izango da.

 

Famili jarea lagun batek baino gehiagok osatuzkoa bada, lehen aipaturiko zenbatekoari 0,3koa gehituko zaio onuradunarekin bizi den lehenbiziko kidearengatik; gorago esandakoekin bizi diren bigarren, hirugarren eta laugarren kideagatik berriz 0,2koa eta gainotzekoegatik, 0,1koa.

 

Bigarrena

 

Lanbidea suztatu eta lege honetan ohartemandako laguntza jasotzeak lanbidearen aurkako ekintzetan aritzea ekarri ez dezaneko asmoz, Eusko Jaurlaritzak araudiz soldata eta lansaritatikako diruetorriak izanezko familietarako osagarritarako bestelako laguntzak jarri ahal izango ditu.

 

Hirugarrena

 

Taiuz Estaduaren agintepekoak diren herri-alorreko legeetako alderdiak jasotzen dituen 2. atala, laguntzak lege honetan esaten denez janaritarakoak direlakoa araupetzen duen heinean, Estaduko legeetan aldaketarik izan dadin une berean berez eta besterik gabe aldatuko dela ulertzen da.

 

Esandako legeak aldatuz gero, legediko sortarau berriekin elkargarria nahiz egokitasunez ulergarria den heinean, Autonomi Elkarteko legeetan berarizko egokiketarik egin artekoan, indarrean jarraituko du aginduak.

 

Laugarrena

 

12. ataleko e) zatian ohartematen den gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera atzera itzuli behar izateko erabakia hartuko balitz, behar ez denez jasotako zenbatekoak, legezko ondoriotarako, herri-mailako diru-sarreratzat hartuko dira.

 

Boskarrena

 

Lege hau indarrean jartzean, 18. atalean ohartemandako Eraentza-Batzordea izango da otsailaren 28ko 39/1989 Dekretuz sorturiko Pobreziaren Aurkako Egitamuko Eraentza-Batzordearen ordez, eta esandako arauan honi izendatzen zitzaizkion egiteko guztiak bere gain hartuko ditu, baita martxoaren 4ko 64/1989 eta abuztuaren 31ko 200/1989 Dekretuetan eta hauek osabideratzeko arauetan ohartemandakoak ere.

 

Seigarrena

 

Eusko Jaurlaritzak Lege hau erabiliz lortutako emaitz guztiak barne izanezko argipide-txostena urteoro bidaliko dio Eusko Legebiltzarrari.

 

Zazpigarrena

 

Eusko Jaurlaritzak 1992.eko ekainaren 30a baino lehen egingo du herri-agintaritzen diru-aldetik egindako ahaleginaren eta legea erabiliz lortutako gizarteratze-helburuen arteko egokitasun-mailaren eta horrek Autonomi Elkarteko ekonomi eta gizarte-egoerari buruzkoan esandako garai horretan duen eraginaren haztaketa eginezko azterlana.

 

Aldi Bateko Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Eusko Jaurlaritzak lege hau araudiz osabideratzen diharduen bitartean, gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak emateko era, otsailaren 28ko 39/1989 Dekretuko III Atalburuaren 2. Saila eta 1989.eko martxoaren 6ko Agindua legeko aginduen aurkakoak izan ez daitezen heinean, horietan ohartematen dena izango da.

 

Bigarrena

 

Lege hau indarrean jartzean, otsailaren 28ko 39/1989 Dekretuan araupetutako familiaren gutxieneko dirusarrera jasotzen dutenek, diru-laguntza jasotzeko aldia amaitutakoan, lege honen onurapean jarri ahal izango dute.

 

Erabaki hau, martxoaren 21eko 64/1989 Dekretuko erabaki gehigarrietako lehenengoan ohartematen den diru-laguntza jasotzen dutenei ere ezarri ahal izango zaie.

 

Azken Erabakiak

 

Lehena

 

Eusko Jaurlaritzari, Lege hau osabideratzeko eta erabiltzeko beharrezko diren erabakiak emateko baimena ematen zaio.

 

Bigarrena

 

Lege honen II. eta ondorengo Atalburuetako erabakiak 1992.eko abenduaren 31a artekoan erabiltzeko izango dira.

 

Erabaki Gehigarrietako Zazpigarrenean ohartematen den haztaketa eginezko txosteneko ondorioak ikusita, Eusko Jaurlaritzak beharrezko eritzitako egokiketei buruzkoa izan beharko duen lege-egitasmoa aurkeztuko du.

 

Hirugarrena

 

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzeko egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra