Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1995 Legea, ekainaren 23koa, 1992. urteari dagokion Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzekoa.

1995-06-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1995/8/1, 145. zk.; EAO, 2012/1/27, 23. zk.

§ 171. 2/1995 LEGEA, EKAINAREN 23KOA, 1992. URTEARI DAGOKION EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO AURREKONTU OROKORRAREN KITAPENA ONARTZEKOA

ZIOEN ADIERAZPENA

      Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 124. atalak Aurrekontu Orokorraren kitapena osatu eta barne izango duen agiri-sorta, beti ere gutxienekoa eta behar bezala sailkatua, ohartarazten du.

      Agiri-sorta hori, Autonomi Elkarteko finantzen eta ondarearen egoerari buruzko beste alderdi batzuei dagozkien argibideekin batera (behar izanez gero, horrelakorik eskatzen bada) Jaurlaritzak, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 126. atalaren arabera, horretarako lege-egitasmoaren bidez Legebiltzarrari bidaliko dio, eztabaidatu eta onartu dezan. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ihardunbide honetan eskuhartuko du, epaitegi hori sortzen eta antolatzen duten arauetan ezartzen den moduan.

      Horri dagokionez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 9.4 atalak honako hau agintzen du: Ikuskapen-lan horretan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorraren kitapenari buruzko agiri-sorta aztertu eta egiaztatuko du. Epaitegi horren irizpena Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari jakinaraziko zaie, dagozkion ondorioetarako, eta bertako ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta arestian aipatutako Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 126. atalak agintzen duen lege-egitasmoari nahitaez erantsi beharko zaizkio.

      Arau horiek kontuan izanik, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eskatzen den agiri-sorta osatu du (horri buruzko laburpen-taulak lege honen eraskin gisa doaz) eta Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aginduzko ikuskapen-irizpena eman du -horren emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1994ko urriaren 27ko 205 zenbakian argitaratu ziren-. Ondorioz, 1992ko ekitaldirako Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartu egiten da.

Atal bakarra

      Lege honen bidez, 1992ko ekitaldirako Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzen da. Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 124. atalak adierazten duen agiri-sortak osatzen du kitapen hori. Agiri-sortari buruzko laburpen-taulak eraskin gisa doaz.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra