Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1997 Legea, martxoaren 14koa, Euskal Herriko Natura Babesteko Legea aldatzen duena. Indarrean jartzea: 1997.04.16

1997-03-14

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1997/4/15, 70. zk.; EAO, 2012/1/11, 9. zk.

 

§ 187. 2/1997 LEGEA, MARTXOAREN 14KOA, EUSKAL HERRIKO NATURA BABESTEKO LEGEA ALDATZEN DUENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Segurtasun juridikoko arrazoiak direla eta, beharrezkoa da Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko lehenengo xedapen gehigarria aldatzea. Izan ere, aldaketa horren bidez argi utzi nahi da zein eragin duen aipatutako xedapenak Gorbeiako Parke Naturala izendatzeko eta arautzeko dekretuetan (227/1994 eta 228/1994 dekretuetan). Halaber, inguruneari dagokion izena aldatu egiten da.

 

Atal Bakarra

 

Aldatu egin da Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko lehenengo xedapen gehigarria, eta era honetan idatzita geratu da:

 

"Lehenengoa: Lege horretako 11. atalean aipatzen den Babestutako Naturaguneen Sarearen barnean Urkiola, Valderejo, Aralar eta Gorbeiako parke naturalak daude. Gorbeiako Parkea arautzeko dekretuak hauek dira: Gorbeia inguruko Natura Baliabideen Antolamendu Plana onartzen duen ekainaren 21eko 227/1994 Dekretua eta Gorbeiako ingurua Parke Natural izendatzen duen ekainaren 21eko 228/1994 Dekretua".

 

Azken Xedapena

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra