Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/2002 Legea, martxoaren 21ekoa, Aurrekontuko Neurriei buruzkoa.

2002-03-21

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2002/3/22, 57. zk.; EAO, 2011/12/3, 291. zk.

 

§ 244. 2/2002 LEGEA, MARTXOAREN 21EKOA, AURREKONTU NEURRIEI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

      Bi mila eta bigarren urtea Euskal Autonomia Erkidegoko 2002ko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektua onartu gabe hasi zen, eta, horregatik, berez jarri ziren indarrean Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuaren IX. tituluko luzapen-arauak. Aipatutako testu bateratua irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen. Hor jasotzen denez, ekonomia-ekitaldi baten hasieran urte horretako aurrekontu orokorrak onartuta ez badaude, luzatu egingo da urte horretara aurreko ekitaldian aurreikusitako baimenen indarraldia. Hala ere, indarraldia luzatu ahal izateko, luzapen-erregimen orokorra erregulatzen duen araudia bete beharra dago.

      Ingurumari horretan, Eusko Legebiltzarrak urtarrilaren 23an onartutako 1/2002 Legea luzapen horren erregimenean txertatu da eta modulatu egin du erregimena, eta hori egin da, hain zuzen ere, aurrekontu-sekzio ugari eta EITBko eta Osakidetzako aurrekontuak onartuz, baina baita diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak gauzatzeko xedapen osagarriak onartuz ere, hala nola bermeak emateko xedapen osagarriak, lanpostu berriak sortzekoak, lansariak eta pentsioak gehitzeari buruzkoak, tasei buruzkoak, oinarrizko errentaren zenbatekoa gehitzeari buruzkoak, handitu daitezkeen kredituei buruzkoak edo itunpeko ikastetxeei eusteko ekonomia-moduluei buruzkoak.

      Hala ere, nahiz eta aitortu urtarrilaren 23ko 1/2002 Legea garrantzitsua dela eta legeak izaera subsidiario eta osagarria duela luzatutako aurrekontu orokorrei dagokienez, edozein ekonomia-jarduerak eta Administrazioak berak behar duten ziurtasunak eta segurtasun juridikoaren printzipioak bidezko egiten dute zenbait neurri gehigarri hartzea, neurrion helburua baita aurreikusi gabeko baina, aldi berean, luzatu ezineko zenbait jardun aurrera ateratzea, eta hori, bai jardunak presakoak edo beharrezkoak direlako, bai herritarrentzat eta gizartearentzat interesa dutelako, bai instituzioek konpromisoak hartu dituztelako, bai atzerapenek kalte larriak ekarriko lituzketelako.

      Aipatutako ondorioetarako, lege honen helburua da luzapen-erregimeneko zuzkiduren eta urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak onartutako zuzkiduren osagarriak diren zenbait gastu-baimen ematea. Horrela, batetik, gure erakundeen funtzionamendua ziurtatuko da; bestetik, ekonomiaren nahiz gizartearen aldetik garrantzi handikoak diren jardunei helduko zaie, eta, azkenik, ziurtasuna eta segurtasun juridikoa emango zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko 2002ko Aurrekontu Orokorrak betearazteari.

      Araua osatzeko, bertan jasotzen diren neurriak betearazteko behar den finantzabidea aurreikusten da. Finantzatze hori diruzaintzako gerakinen kontura eta zorpetze-eragiketetatik datozen diru-sarreren kontura egingo da.

1. Artikulua - Kreditu gehigarriak eta beste baimen batzuk

      1.-     Honako kredituak ematen dira: 41.718.773 euroko ordainketa-kreditu gehigarriak eta 4.920.000 euroko konpromiso-kreditu gehigarriak, lege honen eranskineko banaketa zehatzaren arabera. Kredituon helburua ekintza zehatz batzuek eragindako gastu arrunta finantzatzea da; hona hemen ekintzak:

a)    Eusko Legebiltzarraren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren funtzionamendutik datozen beharrei erantzutea.

b)    Giza eskubideak sustatzea arlo horretako behatokia bultzatuz. Behatokiaren bidez, aktiboki zaindu eta begiratuko dira pertsona guztien giza eskubideak eta askatasunak, eta, bereziki, gure gizartearen balio etikoak degradatzen dituen bortxa fisikoa nahiz psikologikoa pairatzen duten kolektiboenak.

c)    Terrorismoaren biktimei laguntza ematea Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoa sustatuz. Bulegoak azpiegitura iraunkorra izango du, bai eta langile-talde egokia ere, hain zuzen ere aukera emango duena biktimen eta edozein bortxa, txantaje, estortsio edo jazarpen jasaten duten pertsonen familiei arreta hurbilagokoa eta zuzenagokoa emateko, eta, halaber, balio izango duena euskal gizartearen elkartasun aktiboa islatzeko eta terrorismoaren biktimei aitormen etiko, moral eta materiala egiteko.

d)    Indarkeriaren mehatxupean dauden pertsonen eta ondasunen zaintza eta segurtasuna, indarkeria hori era batera zein bestera agertu.

e)    Ertzaintzako kideen kopurua prebentzioko eta segurtasuneko gaur egungo beharretara egokitzea.

f)     Euskadi Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Planetik datozen jardunak. Jardunon bidez honako hauek bultzatu nahi dira: beharrezko kultura-aldaketa gertatzea (Konekta Zaitez Herrit@r), herritarrak Internetera sartzeko modua erraztea (Konekta Zaitez programa) eta ekonomia berriko merkataritza elektronikoa eta enpresak sustatzea (Enpresa digitala ekimena), horren guztiaren bidez nabarmen aurreratuko baita guztiontzako informazio-gizartea eraikitzeko proiektuan.

      Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aurreko baimenaren arabera egingo duen behin betiko kreditu-banaketaren berri honako hauei emango zaie: bakoitzaren jarduera-eremuak kontuan hartuz, Eusko Legebiltzarreko Erakunde eta Herrizaingo Batzordeari, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari, Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordeari eta, beti, Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari.

      2.-     Honako kredituak ematen dira: 104.041.500 euroko ordainketa-kreditu gehigarriak eta 388.360.000 euroko konpromiso-kreditu gehigarriak, lege honen eranskineko banaketa zehatzaren arabera. Kredituon helburua ekintza zehatz batzuen inbertsio eta finantza-eragiketak finantzatzea da; hona hemen ekintzak:

a)    Aurreko urteetan onartutako arlokako plangintzako jardunak. Jardunon bidez, erraztu egin nahi da hainbat esparrutara sartzeko bidea, eta esparruok hauexek dira: informazioaren gizarte berriaren zerbitzuak, teknologiaren garapena eta berrikuntza, ikerketa estrategikoa, Euskadiko ekoizpen-ehundura birsortzea eta enplegua sortzea. Jardunok, bereziki, hiru plan betearaztearen inguruan biltzen dira: batetik, Euskadi Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Plana; bestetik, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Plana 2001-2004, eta, azkenik, Ekonomia Sustatzeko Erakunde Arteko Plana.

b)    Euskadiko lurraldeen artean nahiz gizarte barruan kohesio handiagoa lortzea helburu duten jardunak, hala nola: bideetako azpiegiturak, azpiegitura hidraulikoak, portuetakoak eta tranbia nahiz tren bidezko garraio-sistema gauzatzea Ekonomia eta Gizarte Azpiegituren Planaren baitan (Euskadi 2000Hiru), betiere abenduaren 29ko 4/1999 Legearen II. tituluan ezarritako modu eta baldintzen arabera.

      Bereziki, Ansion (Barakaldo) Nazioarteko Erakustazoka berria eraikitzeko kredituak ematen dira.

      Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aurreko baimenaren arabera egingo duen behin betiko kreditu-banaketaren berri honako hauei emango zaie: bakoitzaren jarduera-eremuak kontuan hartuz, Eusko Legebiltzarreko Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordeari, Lurralde Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordeari eta, beti, Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari.

      3.-     Halaber, Erakunde Administrazioko entitate jakin batzuen inbertsio eta finantza-eragiketak finantzatzeko, baimena ematen zaie entitate horiei zorpetze-eragiketak ituntzeko, gehienez ere 116.933.000 euroraino, lege honen eranskineko banaketa zehatzaren arabera.

      Ildo horretatik, eta lege honen hirugarren artikuluari jarraiki, beharrezko neurriak hartuko dira Bahía de Bizkaia Gas SA eta Bahía de Bizkaia Electricidad SA proiektuetarako inbertsio-jardunak bermatzeko.

2. Artikulua - Finantzaketa

      Aurreko artikuluetan baimendutako ordainketa-kreditu gehigarriak diruzaintzako gerakinen edo zorpetze-eragiketen kontura finantzatuko dira.

3. Artikulua - Zorpetze-eragiketen muga

      1.-     Gehitu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zorpetze-muga, eta, ondorioz, abian diren zorpetze-eragiketen zenbatekoa, 2002ko abenduaren 31n, gehienez ere 1.550.000.000 eurokoa izan daiteke, eta hori edozein dela ere eragiketok dokumentatzeko modua.

      2.-     Gehitu egiten da zuzenbide pribatuko entitateen kanpo-zorpetzearen gehienezko muga, eta, ondorioz, 116.933.000 euro gehiago izendatzen dira.

Xedapen Gehigarri Bakarra

      2002. urtearen hasieran luzatutako baimenek eta kredituek bat egin beharko dute Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuaren IX. tituluko luzapen-arauekin, hain zuzen ere irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako testukoekin. Eta hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango urtarrilaren 23ko 1/2002 Legean eta lege honetan ezarritako baimenetarako.

Azken Xedapenak

Lehenengoa - Baimenak

      1.-     Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege honetan jasotzen den guztia garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko, betiere Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak proposatu ondoren.

      2.-     Baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari diru-sarreren era gastuen egoera-orriak lege honetan ezarritako xedapenetara egokitzeko behar diren egokitzapen teknikoak egiteko eta aurrekontuko programak, zerbitzuak eta kontzeptuak sortzeko.

      3.-     Baimena ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Administrazioa osatzen duten entitateen aurrekontuak lege honetan ezarritako xedapenetara egokitzeko behar diren aldaketak egiteko.

Bigarrena - Indarrean jartzea

      Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

ERANSKINA

a) Ordainketa-kreditu gehigarriak.

JARDUNAK

Ordainketa-kreditua

Erakundeentzako zuzkidurak handitzea

Giza eskubideak eta segurtasuna

Euskadi Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Plana

926.175

20.492.598

20.300.000

GUZTIZKO PARTZIALA

41.718.773

Euskadi Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Plana

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Plana, 2001-2004

Nazioarteko Erakustazoka (Bilbao Exhibition Center)

Azpiegiturak

12.000.000

15.000.000

12.021.000

65.020.500

GUZTIZKO PARTZIALA

104.041.500

 

 

GUZTIRA

145.760.273

b) Konpromiso-kreditu gehigarriak.

JARDUNAK

Konpromiso-kredituak

2003

2004

2005

2006

Guztira

Euskadi Informazioaren Gizartean Plana

2.460.000

2.460.000

 

 

4.920.000

SUBTOTAL / GUZTIZKO PARTZIALA

2.460.000

2.460.000

 

 

4.920.000

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Plana, 2001-2004 (1)

Nazioarteko erakustazoka (2)

Lan eta azpiegitura hidraulikoak

13.370.000

12.020.000

28.090.000

13.040.000

12.020.000

8.730.000

9.600.000

12.020.000

1.950.000

12.020.000

51.030.000

300.510.000

36.820.000

GUZTIZKO PARTZIALA

53.480.000

33.790.000

21.620.000

13.970.000

388.360.000

 

 

 

 

 

 

GUZTIRA (3)

55.940.000

36.250.000

21.620.000

13.970.000

393.280.000

(1) Konpromiso-kredituak, 2007-2008rakoak: guztira, 13.070.000 euro.

(2) Konpromiso-kredituak, 2007-2027rakoak: guztira, 252.430.000 euro.

(3) Konpromiso-kredituak, 2007-2027rakoak: guztira, 265.500.000 euro.

c) Erakunde Administrazioko entitateentzako zorpetze-baimena.

ENTITATEA

JARDUNA

Zorpetzearen zenbatekoa

Energiaren Euskal Erakundea

Bahía de Bizkaia Gas, S.A. eta Bahía de Bizkaia Electricidad, S.A. proiektuak

101.933.000

EuskoTren

EuskoTren XXI Planaren inbertsioak

15.000.000

GUZTIRA

 

116.933.000

 

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra