Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

21/1983 Legea, urriaren 6koa, apirilaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoz onarturiko Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako guztizko diruegitamuen bateratutako idazkiaren seigarren erabaki gehigarrian ohartematen den langabeziari aurka egiteko lan-baltzaren pentzutango dirulaguntza-ematearen aldakuntza onartzeari buruzko Irailaren 20ko 4/1983 Dekreto-Legeari lege-sendespena egitezkoa.

1983-10-06

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/10/24, 157. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 50. 21/1983 LEGEA, URRIAREN 6KOA, APIRILAREN 18KO 1/1983 LEGEGINTZA-DEKRETOZ ONARTURIKO EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ELKARTEAREN 1983.ERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN BATERATUTAKO IDAZKIAREN SEIGARREN ERABAKI GEHIGARRIAN OHARTEMATEN DEN LANGABEZIARI AURKA EGITEKO LAN-BALTZAREN PENTZUTANGO DIRULAGUNTZA EMATEAREN ALDAKUNTZA ONARTZEARI BURUZKO IRAILAREN 20KO 4/1983 DEKRETO-LEGEARI LEGE-SENDESPENA EGITEZKOA

 

       Autonomia-Elkarteko udal askori larritasun haundiaz erasan dien oraintsuko ondamendiak sortarazi dituen gorabeheren berarizkotasunak, 1983.eko ekonomia-urteari dagokion Langabeziari aurka egiteko Lan-Baltzaren pentzutango dagozkien dirulaguntzak bere garaian horretarako eman zireneko egitasmo zehatzetan gerta daitezen aldakuntzak ohartematera behartzen du.

 

       Horren ondorioz, eta Eusko Legebiltzarrak Irailaren 8an emandako 17/1983 Legearen indarrez emandako eskubidetaz baliatuz, eta Jaurtze-Batzordeak 1983.eko Irailaren 20an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

 

ERABAKITZEN DUT:

 

Lehenengo Atala

 

       Oraintsuko ondamendizko erauntsien ondorioz kalte izandako Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurraldeetako Udalek, Udal-Elkarteek edo Toki-Erakunde Txikiagoek, bere garaian ematearen gai izan ziren lan-egitasmoez bestekoak egitera daitezen, Apirilaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoz onarturiko Autonomia-Elkartearen Seigarren Erabaki Gehigarrian ohartematen den Langabeziari aurka egiteko Lan-Baltzaren pentzutan emandako dirulaguntzan erabili gabeko dirulaguntza-zatiak eskatu ahal izango dituzte.

 

2. Atala

 

       Aurreko Atalean aipatzen den eskea 1983.eko Urriaren 7a baino lehen egin beharko da, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailburuari bidalitako idazkiaren bidez, horri Apirilaren 6ko 39/1983 Dekretoan aipaturiko agiripaperak erantsiko zaizkolarik.

 

       Egitasmo berriek Autonomia-Elkartearen 1983. erako Guztizko Diruegitamuen Seigarren Erabaki Gehigarriaren 3.idatz zatian aipatzen diren lanei buruzkoak izan beharko dute.

 

3. Atala

 

       Aurreko Atalean aipaturiko epe-ondorengo 8 lan-egunen barruan, Lan-Sailburuak aipamen-eskea onartu edo ukatu egingo du, lehenengoan, dagozkion lanak hasi behar direneko eguna jarriz.

 

4. Atala

 

       Dekreto-Lege honetan oharteman gabekoetan, Apirilaren 6ko 39/1983 Dekretoan erabakitakoaz bat etorri beharko da.

 

5. Atala

 

       Lan-Sailburuari Dekreto-Lege hau egitera dadin beharrezko izan daitezen manuak hartzeko esku ematen zaio.

 

Azken Erabakia

 

       Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra