Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

22/1983 Legea, urriaren 6koa, azaroaren 24ko 11/1982 Legez idazkeraz aldatutako Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako guztizko diruegitamu-legearen 35garren atalak sortarazitako Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko askotariko batzordeak ontzat emandako erabakia onartzezkoa

1983-10-06

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/10/26, 158. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 51. 22/1983 LEGEA, URRIAREN 6KOA, AZAROAREN 24KO 11/1982 LEGEZ IDAZKERAZ ALDATUTAKO EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ELKARTEAREN 1982GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMU-LEGEAREN 35GARREN ATALAK SORTARAZITAKO EUSKO JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ARTEKO ASKOTARIKO BATZORDEAK ONTZAT EMANDAKO ERABAKIA ONARTZEZKOA

 

       Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamu-Legearen 35karren eta 37.1 Atalak aldatzezko Azaroaren 24ko 11/1982 Legeak dionez, Elkarteko egintzapide agintaritzak izendatutako hiru kiden eta Foru Diputazio bakoitzak izendatutako banak osatutako Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Berdineango Askotariko Batzorde batek ezarriko ditu, gehienezko bi hilabeteko epearen barruan, eta bertako kideen arteko erabateko gehiengoz hartutako era bakiz, 1982garreneko behin-betiko ekarketei buruzko irizpideak eta ekonomia-urte horretarako ordainketen zenbatekoak.

 

       Esandako Askotariko Batzorde hori behar bezala eratu, eta sortu ziren arazoak behar adina aztertu ondoren, 1983garreneko Otsailaren 1 5ean egindako bilkuran, legez jarrita zegoen epearen barruan, eta bertako kideen ahobatezko iritziz, horren ardurapeko bi gaiei buruzko erabakia hartu zen eta, horrekin batean, hartutako Erabakia eta horretzazko zehaztapidetza Jaurlaritzari bidali zekionekoa, horrek Legebiltzarrari bidali ziezaion, Azaroaren 24ko 11/1982 Legez idazkeraz aldatutako Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 35 karren Atalaren 3garren zatiak dion eran ontzat eman zezan, Erabakian jartzen diren ordainketen zenbatekoa Lege horrek jartzen zuenarekin bat ez datorrenaz gero.

 

       Legez ohartemandako bide hoiek egin ondoren Jaurlaritza-Batzarrak, 1982garreneko Otsailaren 21ean egindako bilkuran, Legebiltzarrari onar dezan honako Lege hau eramatea erabaki zuen:

 

Atal bakarra

 

       Azaroaren 24ko idazkeraz aldatutako Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen 35 karren Atalak dion Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Askotariko Batzordeak hartu eta ondoren ematen den Erabakia ontzat ematen da.

 

ERABAKIA

 

Lehenengoa

 

       Esandako 35karren Atal horretako 2garren zatiaren a) lerroaldiak dion alderdiari buruz, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Legearen 35karren Atalaren lehenengoko a) zatiak Azaroaren 24ko 11/1982 Legez aldatutako idazkeraz biltzen dituen Kondaira-Lurralde bakoitzaren ekarketari buruzko irizpide eta ehunekoei, 1982garreneko diruegitamu-urterako berehartan eustea.

 

Bigarrena

 

       Behin eta berriz aipatutako 35karren Ataleko lehenengoaren d) zatiak dionaren arauera Arabako Foru-Diputazioari 1982garrenerako aitortu behar zaizkion ordainketen zenbatekoari buruz, ordainketa hoien zenbatekoa BI MILA BEDERATZIREHUN ETA HAMAHIRU MILOE BOSTEHUN ETA HOGEITA HAMABOST MILA PESETATAN (2.913.535 mila peseta) finkatzea.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra