Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

24/1983 Legea, urriaren 27koa, Autonomia Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Epailaren 23ko 5/1983 Legearen (jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoa) 22.4 atalaren gai den Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen Askotariko Batzordeak hartutako Erabakia ontzat ematezkoa.

1983-10-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/11/7, 163. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 53. 24/1983 LEGEA, URRIAREN 27KOA, AUTONOMIA ELKARTEAREN GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN EPAILAREN 23KO 5/1983 LEGEAREN (JORRAILAREN 18KO 1/1983 LEGEGINTZADEKRETOA) 22.4 ATALAREN GAI DEN JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ASKOTARIKO BATZORDEAK HARTUTAKO ERABAKIA ONTZAT EMATEZKOA

 

       Jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoz eraberritutako Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Epailaren 23ko 5/1983 Legeak bere 22.4 Atalean eraberritutako idazkeraren 25.4 Atalean dionez 1983garren urterako, 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen Azaroaren 24ko 11/1982 Legean idatzita dagoen arauerako 35garren Atalaren 2 eta 3 zatiak dakartzaten egiteko, osatze-modu eta ihardutze-jaurpideak heurak izango dituen Askotariko Batzorde bat sortarazten da.

 

       Esandako Askotariko Batzorde hori 1983garreneko Ekainaren 28an behar bezala eratu, eta sortu ziren arazoak behar adina aztertu ondoren, aurtengo Ekainaren 27an bere ardurapeko gaiei buruzko erabakia hartu zuen. Halaber, eta Erabaki horren 3garren zatiak diona beteaz, Erabaki hori Jaurlaritzari bidali zitzaion, bere zehaztapidetzarekin batean, "Eusko Legebiltzarrari bidali diezaion, bere onarpenaren eskean, Legeak agintzen duenaren arauera". Horregatik, eta esandako hoiek oinarri direla, honako Lege hau egiten da:

 

Atal Bakarra

 

       Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Epailaren 23ko (Jorrailaren 18ko ) 22.4 Atalak dion Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen Askotariko Batzordeak hartu eta ondoren ematen den Erabakia ontzat ematen da.

 

AUTONOMIA-ELKARTEAREN GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN EPAILAREN 23KO 5/1983 LEGEAREN 22.4 ATALAK SORTARAZITAKO EUSKO JAURLARITZAREN ETA FORU DIPUTAZIOEN ASKOTARIKO BATZORDEAREN ERABAKIA

 

       Esandako Batzorde horrek 1983garreneko Uztailaren 27an Gasteizen egindako bilkuran, eta ahobatez, honako

 

ERABAKI hau hartu zuen

 

Lehenengoa

 

       Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurraldeei, 1983garrenerako egin beharreko diru-ekarketetarako, honako ehuneko hauek izendatzea:

 

Arabari ...........  ehuneko 13,7

Gipuzkoari .....  ehuneko 33,1

Bizkaiari ..........  ehuneko 53,2

 

Bigarrena

 

       Arabako Foru-Diputazioari Lege honek dionaren arauera dagozkion ordainketen zenbatekoa HIRU MILA SEIREHUN ETA HOGEITA BEDERATZI MILLOE HIRUREHUN ETA HIRUROGEITA BAT MILA (3.629.361.000) PESETATAN finkatzea.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra