Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

26/1983 Legea, urriaren 27koa, oraintsuko euri-erauntsien ondorioz emandako laguntzekikoan betetzerik ezari buruzko urriaren 3ko 5/1983 Dekreto-Legeari Lege-sendespena egitezkoa.

1983-10-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/11/7, 163. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 55. 26/1983 LEGEA, URRIAREN 27KOA, ORAINTSU KO EURI-ERAUNTSIEN ONDORIOZ EMANDAKO LAGUNTZEKIKOAN BETETZERIK EZARI BURUZKO URRIAREN 3KO 5/1983 DEKRETO LEGEARI LEGE-SENDESPENA EGITEZKOA

 

AURKIBIDEA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

I IDAZPURUA

Orotariko Erabakiak

 

-Lehengo Atala.-Dekreto-Lege honek aipatzen dituen laguntzak.

-2garren Atala.-Dekreto-Lege honen gai diren hausteak.

-3garren Atala.-Haustearen ondoriak.

-4garren Atala.-Ikuskaritza.

-5garren Atala.-Arduralaritza-ekintzapidea.

-6garren Atala.-Beste Herri-Arduralaritzei egin beharrezko adierazpena.

 

II IDAZPURUA

Laguntzen Ezeztapena

 

-7garren Atala.-Bidezkotasuna.

-8garren Atala.-Hedapena.

-9garren Atala.-Ondorioak.

-10garren Atala.-Laguntzaren bidezkotasunik eza.

-11garren Atala.-Atzera itzultzea.

-12garren Atala.-Segurtapena.

-13garren Atala.-Arretabideak.

 

III IDAZPURUA

ZIGORRAK JARTZEA

 

-14garren Atala.-Hauspenak.

-15garren Atala.-Zigorrak.

-16garren Atala.-Kidekotasuna.

-17garren Atala.-Bateragarritasuna.

 

IV IDAZPURUA

BIDERAPENA

 

-18garren Atala.-Agintepidea.

 

ALDIBATERAKO ERABAKIA

 

-BAKARRA.-Aurrez emandako laguntzak.

 

AZKEN ERABAKIAK

 

-Lehenengoa

Osabideratzea eta egiteratzea.

 

-Bigarrena

Indarrean jartzea.

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Euskadiko Autonomia Elkarteak duela gutxi izan dituen euri jasak ekonomizako oso nahaspil haundiak ekarri ditu, eta hori menperatzeak horretarako eskuarte-kopuru haundi bat jartzea eskatzen du, eta horretan dagozkion laguntza-sistema baten bidez Autonomia Elkarteak parte hartzen du.

 

       Laguntza horiek Elkarteko alor eta lurralde zabalak birjasotzea dutela xede, eta horren kopuruak oso zail den ekonomia-ahalegin bat dakarrela kontutan izanik, laguntza horiek iruzurki lortzea edo lortu direnak gaizki erabiltzea bestelako goraberetan egiten diren hauspenak baino astunagoak gertatzen dira, laguntza horien xede eta oinarriak erabat zapaltzen dituztelako. Daukaten garrantziagatik, hauspen horiek aurrez modu eginkorrez begiratu behar dira eta behar izanez gero galeraziak, horretarako, egoki diren legezko baliapideak erabili behar direla eta astunak izan behar dutela, ezabatu nahi diren ekintzapideei dagozkien neurri oinarrizkoenen arauera.

 

       Halabaina, indarrean dagoen lege-antolaketak gaurko egoerak eskatzen dituen beharrezko baliapideak ez ditu osoki eskaintzen.

 

       Indarrean dagoen lege-antolaketak dituen aipatutako baliapide-hutsuneak Dekreto-Lege honen bidez ordezkatu nahi dira, eta bere xedetzat, ustez astuntasun haundiena duten hauspenak hartzen dituela, horiek 2. ataleko lehenengo idazpuruko a), b), c) eta d) idazatietan esaten direla. Horiei buruz, indargabetzearen egokitutako araupidetze bat finkatzen da, horrelako hauspenak gertatzen diren egoeretan modu eginkorrez araupetzeko lain, eta hauspen eta arduralaritza-zigorren sistema-modu bat antolatzen da, aintzin-zaingo bat bultzatuz, eta hauspen horien garrantziari dagozkion zigorrak areagotuz.

 

       Hala ere, aipatutako hauspenen ondorioak horrekin ez dira agortzen. Beste lege-antolapenetan ohartemandako beste ezein ondoriok ere, Dekreto Lege honetan daudenekin bateragarri izan dadinean, beteko erabilgarritasuna izango du.

 

       Esandakoaren ondorio gisa, beste hauspenak Dekreto-Lege honen erabiltze-eremutik kanpo gelditzen dira, horietarako, beste lege-antolaketak direla erabilgarri. Hala ere, Legebiltzarrak bere 1983.eko Irailaren 22ko Osoko Bilkuran onartutako erabakia betez, Dekreto-Lege honetan sartzen da laguntzak hartzen diruztenek bete behar dituzten asegurubaldintzak ez betetzea, bere berarizko arautegitik letorkeen indargabetzea II Izenpuruan finkatutakoak arteztu ditzan.

 

       Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren saloz, Ekonomia-Batzordearekin bat etorriz, Antolakidetze-Batzordeak bere adierazpena eman ondoren, eta Jaurtze Batzordeak bere mila eta bederatzirirehun eta larogeita hirugarreneko Urriaren hiruko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, Irailaren 8ko 17/1983 Legeak ematen dion Dekreto-Legeak emateko ahalmena erabiliz, honako hau

 

ERABAKITZEN DUT:

 

I IDAZPURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

 

Lehenengo Atala - Dekreto-Lege honek aipatzen dituen laguntzak

 

       1.-   Dekreto-Lege honek aipatzen dituen laguntzak oraintsuko euri-erauntsien ondorioz edo horiek zio direla Euskadiko Autonomia-Elkartean emango diren guztiak dira, nahiz eta xehetasun hori, bere helburua edo erabilkeraz gainera, emate egiketan behar bezala erasota egon ez.

 

       2.-   Dekreto-Lege honi dagozkionetarako honako hauek joko dira laguntzatzat: diru-laguntzak, diru-izendapen eta maileguak, guadimen eta emandako beste bermeak, etxebizitza-uzteak eta orohar, emandako beste edozein onurabide.

 

2. Atala - Dekreto-Lege honen gai diren hausteak

 

       1.-   Dekreto-Lege honen gai diren hausteak honako hauek dira:

 

a)  Osorik edo zerbaitetan egiazkoak eta benetakoak izan ez daitezen gertaldi edo zioak adieraziz edo egiaztapideak aurkeztu edo aipatuz laguntzaren bat lortzea.

b)  Osotasunean edo zerbaitetan egiazko eta benetetako gertaldi edo zioak izan ez edo bere edukia legez kontra aldatua izan deneko agiriak edo argipideketarako beste baliapide batzuk aurkeztuz edo aipatuz laguntzaren bat lortzea.

c)  Aurreko a) eta b) idazatietan esandakoez bestelakoak izan eta laguntza hartzera jotzen duen zimarkutsuzko ezein azpijokoz baliatuz laguntzaren bat lortzea.

d)  Horretarako eman zeneko helburuaz eta ezarritako baldintzetan laguntzaz ez baliatzea. Laguntza, oraintsuko uholdeen ondorioak gainontzera jotzen duen beste helburu baterako erabiltzea gertatuz gero ere haustea izango da.

e)  Laguntza-eskubidedunak bete behar dituzten aseguro-baldintzei buruzkoak.

 

       2.-   1 zatiko a), b) eta c) idazatietan aipatzen diren gezur, aldaketa edo azpijokoek eta honen gai den laguntza-ematearen nondikako eskakizunek harreman zuzena izan beharko dute.

 

       3.-   Lehenengo Atalaren erabiltze-eremuaren barruan dauden laguntza guztiak, hartzaileak aurreko 1 zatiko a), b) eta c) idazatietan aipatzen diren hausterik egin ez duenaren baldintzapean emango direla ulertzen da. Baldintza hori, dagokion ondorio guztietarako, Legearen bidez, laguntza-ematezko ekintzan sartutakotzat joko da nahiz eta horren legearauzko edukian erasota egon ez.

 

3. Atala - Haustearen ondorioak

 

       2.Ataleko 1 zatian ohartemandako zernolakotan aipatzen den hausteak Dekreto-Lege honen II eta III. Idazpuruetan berariz ohartemandako ondorioak, horietan ezarritako modu eta neurritan, eta bai gainontzeko legeetan aginduta dagoenaren arauera bidezko litzaketen beste ezein ere ekarriko ditu.

 

4. Atala - Ikuskaritza

 

       Lehenengo Atalean ohartemandako laguntzak ematen dituen Sail edo Erakundeak horiek hartzen dituztenen iharduna ikuskatu ahal izango du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren artekatze-ihardunaren kaltetan gabe.

 

5. Atala - Arduralaritza-ekintzapidea

 

       Dekreto-Lege honetan ohartemandakoa betebideratzeko beharrezko ekintza guztia arduralaritza bidearen indarrez egingo da, sar daitezken goradeien kaltetan gabe.

 

6. Atala - Beste Herri-Arduralaritzei egin beharrezko adierazpena

 

       Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak Erresumako Arduralaritzari eta bai dagozkion Foru-Diputazioei eta Tokiko Erakundeei ere, Dekreto-Lege honen II. Idazpuruaren arauera erabaki ditzaken indargabetzeak eta III. Idazpuruaren arauera jar ditzaken zigorrak jakinaraztea joko du.

 

II IDAZPURUA

LAGUNTZEN EZEZTAPENA

 

7. Atala - Bidezkotasuna

 

       1.-   Bigarren Ataleko lehenengo Idazpuruko a), b), c) eta d) zatietan ohartemandako ez betetzerenetako bat gertatu dedinean, Arduralaritzak emandako laguntzak ezeztatu egingo ditu.

 

       2.-   Bigarren Ataleko lehenengo Idazpuruko a), b) c) eta d) zatietan ohartemandako ez betetzerenetako bat gertatu dedinean, Arduralaritzak emandako laguntzak ezeztatu egingo ditu.

 

8. Atala - Hedapena

 

       1.-   Ezeztapena, betetze ez horren gai diren laguntza guztietara hedatuko da.

 

       2.-   Betetze eza laguntza baten zati bakar bati buruzkoa izatea gertatuz gero, ezeztapena zati horrentzakoa izango da, bakoitzaren berarizko araupideen arauera gainontzekoa laguntza berezitzat ezin jo daitekeenean salbu, hori gertatuz gero ezeztapenak laguntza osoa hartuko bait-du. Ezeztatze aginduak horretzaz ezer esan ez dezanean, ezeztapena laguntza osoari buruzkoa dela ulertuko da.

 

       3.-   Helburu zehatz eta bakar bat lortzeko xedezko bateango neurri-pilo bat osa dezaten laguntzak izan daitezenean, laguntza hoiek guztiak laguntza bakar bat direla joko da.

 

9. Atala - Ondorioak

 

       Ezeztapenak honako ondoriotakoren bat ekarriko du, hurrengo ataletatik atera daitezen modutan:

 

a)  Laguntzaren bidezkotasunik eza.

b)  Atzera itzultzea.

c)  Bermatu beharra.

 

10. Atala - Laguntzaren bidezkotasunik eza

 

       Ezeztapenak, ezeztatze-agindua indarrean jarri dedin unean doakionari emandako laguntza, edo ordurarte eskuratu gabeko laguntzaren zatia ematea bidegabetu egiten du.

 

11. Atala - Atzera itzultzea

 

       1.-   Ezeztapenak, laguntza-hartzailea laguntza hori Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari, edo hala badagokio, eman duen Erakundegoren-mailako Izaikiarenari atzera itzuli beharrean jartzen da, 12garren Atalean ohartemandakoa gertatuz gero salbu.

 

       2.-   Laguntza diruz bestelakoa izan bada, Autonomia Elkarteko Herri-Arduralaritzak nahi bezala aukeratu ahal izango du laguntzaren gai izandako gauza edo horren balioa itzultzearen artean. Hobekuntzei mozkinei eta itsaspenei dagozkienetan, laguntza atzera itzuli behar duena asmo txarreko edukitzailetzat eta ezeztapenaren eta horren ondoriozko itzuli beharrean errudun bakartzat joko da.

 

       3.-   Itzulpenaren gai den zenbatekoaz eta Autonomia-Elkarteari egindako kalte eta ondamenez gainera itzuli behar duenak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauen ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 49garren atalak dion dirusaria ordaindu beharko dio, itzuli beharra sortarazi duena gertatutako unetik hasita edo itzuli behar duen horrek laguntza hartu zuen unetik hasi, eta laguntza hori atzera itzuli dezaneraino. Laguntza diruzkoaz bestelakoa izanez gero ere dirusari hori bera ordainduko da, laguntzaren gai izan dedin gauzaren balioa oinarri dela, eta Arduralaritzak aurreko Ataleko 2 zatiak dionez egindako aukera dena dela.

 

       4.-   Laguntzak berebaitan hartzaileak Autonomia-Elkarteari dirusari bat, alogeraren bat edo aldian aldiango beste diruzenbatekoren bat ordaindu beharra ekarriz gero, itzulpena egin behar duenak ez du aurreko idazpuruak dion dirusaria ezeztapena sendetsita gelditu zen unetik aurrera baizik ordainduko.

 

       5.-   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 37garren eta 38garren Ataletan ohartemandakoaren arauera, Atal honetan agindutakoaren ondorioz Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak izan ditzan eskubide guztiak Herrilege-alorreko eskubidetzat joko dira eta, batipat, hari ordaindu beharreko diruzenbateko guztiak herrilege-alorreko.

 

       6.-   Atal honetan agindutakoaren arauera Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren ordaindu beharreko diru-zenbatekoen zehaztapena ezeztapena egin dedin unean bertan edo geroago egin ahal izango da, azkeneko hau gertatuz gero hark behar hainbat segurtatze-neurri hartu beharko baditu ere.

 

       7.-   Atal honen gai diren diru-zenbatekoen ordainketa, zerga-bilketarako eta herrilege-alorreko beste diru-eskuraketa batzutarako arduralaritza bideei atxikiz egingo da. Diruz besteko gauzen eskuraketa zergabilketa-arau hoietan ohartemandako borondatezko epearen barruan egingo da eta, egiten ez bada, dagozkion eskuratze-bideak egingo dira.

 

12. Atala - Segurtapena

 

       1.-   Gaudimenak edo inori dagozkion bermeak ematezkoa izan eta laguntza atzera itzuli ezinezkoa izatea gertatuz gero, itzuli beharra geldialdian utziko da egoera horrek diraueno, eta aldi horretan, itzulpena egin beharra duenak eman dezan horretarako bermeaz ordezkatuko da, indarreango araupidetzaren arauera,

 

       2.-   Bermeak, 11garren Atalean agindutakoari darizkiokeen eginbehar guztiei erantzutekoa adinakoa izan beharko du.

 

       3.-   Bermari gagozkiola, 11garren ataleko 5, 6 eta 7 idazpuruetan agindutakoa izango da erabilgarri.

 

13. Atala - Arretabideak

 

       Ezeztapen-zehaztapidetzari ekiteak laguntza edo oraindik doakionari eskuratu gabeko laguntza-zatia geldiarazteko eskubidea ematen dio Arduralaritzari, eta bai ezeztatze-adierazpenari noiz-nola darizkiokeen eginbeharreko behar adinako segurtapen-neurriak hartzeko ere; arretabide hoien iraupena araudi-bidez finkatuko da, ezeztatze-bideena baino luzeagoa ezin izan daitekeela.

 

III IDAZPURUA

ZIGORRAK JARTZEA

 

14. Atala - Hauspenak

 

       Honako hauek arduralaritza-hauspen izango dira:

 

a)  Laguntzaren bat bigarren Atalaren 1 idazpuruko a), b) eta c) zatietan esandakoetako ezein gezur, aldakuntza edo bihurketaz baliatuz lortzea.

b)  Bigarren Atalaren 1 idazpuruko d) zatiak dion betetze ezaren alderdi bereziak.

 

15. Atala - Zigorrak

 

       1.-   Arduralaritza-hauspenei, lortu-nahiko laguntzaren hamarrenaren eta laguntzaren beraren arteko zenbatekoko isuna jarriko zaie. Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak, gainera, berak eman dezan ezein laguntza lortzeko eskubidea kentzeko zigorra jarri ahal izango du, edo zigortze-erabakiak eragite-indarra izan dezanetik hasi eta hurrengo bost urtetatik gorakoa ezin izango duen aldi batean berarekin akurapenak egin ezina.

 

       2.-   Laguntza diruz bestelakoa izatea gertatuz gero, isunen maila laguntzak izan dezan balioaren arauera zehaztuko da.

 

       3.-   Esandako muga hoien barruan zigorrak gertatu daitezen zernolakoen larriaren haundiagoari edo txikiagoari begira jarriko dira.

 

       4.-   Laguntzaren zenbatekoa zehazteko 8garren atalean agindutakoa erabilgari izango da.

 

16. Atala - Kidekotasuna

 

       Hauspen bat egiten kide izandako guztiei, bakoitzak berak bakarrik egin izan balu bezalako zigorra jarriko zaie.

 

17. Atala - Bateragarritasuna

 

       III Idazpuru honek dion zigorrak jartzeko arduralaritza-ahalmena izakera bereko beste batzuekin bateragarri izango da, eta bai zigor epailaritzarekin eta beste agintaritza-alor batzuekin ere, bere araupidetzaren ariora.

 

IV IDAZPURUA

BIDERAPENA

 

18. Atala - Agintepidea

 

       Laguntza ematen duen Sail edo Erakundegoren mailako Izaikiak II eta III Idazpuruetan ohartemandako biderapenari ekiteko eta horretan aurrera egiteko gaitasuna izango dute, eta ezeztapen eta zigorsaloak Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman dezan jarriko dituzte, gero Jaurlaritzak erabaki ditzan.

 

Aldibaterako Erabakia Bakarra - Aurrez emandako laguntzak

 

       Oraingo Dekreto-Lege hau lehenengo atalaren gai diren laguntza guztietarako izango da erabilgarri, hau indarrean jarri baino lehen emandakoak badira salbu, hoiek bere lehengo araupideak izango bait dituzte jaurpide.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa - Osabideratzea eta egiteratzea

 

       Jaurlaritzari, Dekreto-Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manuak emateko eskua ematen zaio.

 

Bigarrena - Indarrean jartzea

 

       Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra