Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak araupetzezkoa.

1983-11-25

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/12/12, 183. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 58. 29/1983 LEGEA, AZAROAREN 25EKOA, HELDUEN ALFABETATZE ETA BIRREUSKALDUNTZERAKO ERAKUNDEA SORTZEKOA ETA EUSKAL EUSKALTEGIAK ARAUPETZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Helduen Berreuskalduntzerako zerbitzu bat indarrean jartzeak benetan elebidun izan dedin herri bat finkatzeko garantzi haundiko egitasmo bat darama berebaitan, horri darizkion guztiekin, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako bide luze-zabal baten hasiera eginaz.

 

       Gehientzat herrilanari, unibertsitari, langile, oraindik bere lehenengo lan-tokira iritsi gabeko gazte, etxekoandre, etabar izango diren gara adinekoengana euskeraren irakaskuntza helaraztea du helburu eta, hori guzti hori, bigarren hizkuntzen irakaskuntzarrako teknikabideekiko ikerketa, irakaspideekiko azterlanak, entzun-ikuste bidezko baliapideak, irakasleak gertatzea eta gaitzea bezala horri datxezkon aurrerapide guztiekin batean, eta hoiei guztiei Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea -HABE- Sortarazi eta Euskaltegiak Araupetzeaz baliatuz bideak ematen zaizkiela.

 

       Helduak birreuskalduntzeko lan horrek dirueskuarteak nahitaezko ditu, hizkuntzalaritza-eradundeak, ekintzapide eta egitasmo zehatz batzuk, argitalpengintzak, euskeraren gizarte-arauzkotzeak etabar, utzikeria jasan behar izan duten presa haundikoei ahal dedin neurrian erantzuteko bide.

 

       Bestalde, gara-adinekoei bigarren hizkuntza bat -gure honetan euskera- erakusteko xedezko egitamuak berak, eskaintzen zaizkigun eskuarteen ahalik eta emankortasunik haundiena lortzeko aterapide bat eman beharreko hainbat bereizitasun jartzen dizkigu aurrean.

 

       Egistasmo honek ondorio onik izan dezan, araupetutako irakaskuntzan zalantzan jarri ezinezkotzat jotzen diren egoera eta zernolako guztiak sortaraztea eta indarrean jartzea segurtatu dezan egitarau bat gauzatzea da oinarri.

 

       Alde horretatik, bide hori urratuko duen zerbitzuak argitalpenak eta aldizkariak sortarazteko asmoa du, eta bai Glotodidaktika-Urgazlaritzak sortarazi ditzan idatzizko eta entzun-ikuste bidezko baliapideen argitalpena eta egiterapena ere, hori guzti hori, euskerari gara-adinekoen artean indarra eta zabalkundea emateko.

 

       Euskerak, Euskal Herriaren Kultura-ondare denez, Elkarte osoaren mailako bateango egitamuketa bat eskatzen du, Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikita egon, baina egingo den bateango egitasmoa onartu dezaten beste Herri-Erakunde batzuen ordezkariak ere barne izan ditzan Erakunde batean bilduz.

 

       Bere edukiaren eta helburuen berarizkotasuna dela eta, Euskaltegietako irakaskuntzak Hezkuntza-Erapidetza Orokorretik bazter gelditzen direla jotzen da. Hala eta guztiz ere, hoien izakerak eta esangurak, egiteratze-aldian mailaz-maila dohango izatera jotzea eskatzen dute.

 

       Lau Idazpuruk, Erabaki Gehigarri batek, Behin-Behingorako Erabaki batek eta bi Azken-Erabakik osatzen dute Lege-Egitasmo hau.

 

       Lehenengo Idazpuruak Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Euskaltegiak Araupetzearen zerdena eta egitekoak ditu gai, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzenaz besteko eta berenezko lege-nortasunaren jabe izan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikitako Herri-alorreko Legepeko erakunde gisa eratu eta gara-adinekoei euskera erakusteko, herria euskalduntzea eta alfabetatzea suztatzeko, bere helburutarako ihardutzeereei buruzko ikerketari bultz egiteko, irakaskuntzagaiak sortu eta argitaratzeko, euskalduntze-egitarauak egiteratzeko, ikastegiak sortarazteko, euskalduntze-lanetan ari diren erakundeei laguntzeko eta horrelako egitekoak jartzen zaizkiola.

 

       Bigaren Idazpuruak, berriz, erakundeko Eraentza-Sailak, hots, Artezkaritzako Zaingo-Batzordea, Irakaskuntza-Kontseilua, Lehendakaria eta Artezkari Nagusia jartzen ditu. Legeak, ihardutze-sail hoien erakuntza eta egitekoak araupetzen ditu.

 

       Hirugarren Idazpuruak, herri nahiz norbanako-jabetzapekoak izan daitezkeen euskaltegiak ditu gai, hoiekiko jabegoa eta herri-euskaltegietako Artezkariei eta Idazkariei ematen zaizkien ahalmenak zehaztu, eta hoien izendapena araupetzen duela. Norbanako-jabetzapeko Euskaltegiak lege sendespendunetan eta iaretan sailkatzen dira. Jabego-Erroldetegietango erasopena, bere iharduna uztea, laguntzapeko norbanako-jabetzapeko euskaltegientzako baldintzak, irakasle-toki hutsak betetzeko erabili beharreko bideak eta Hezkuntza eta Kultura-Sailari aitortzen zaizkion agintepideak araupetzen dira. Euskaltegiei herri-diruak eta diru-laguntzak emateko Araudia ohartematen da.

 

       Laugarren Idazpuruak Ihardutze-Erakunde Burujabearen ekonomia-jaurpideak araupetzen ditu honen eskuartetan, bere jabetzapeko edo berari eratxikitako ogasunak, hoien etekin eta errentak, diruegitamuetan honetarako egindako diruizendapenak, Diputazioen, Udalen eta abarren diru-ekarketak, bere ihardunagatikako diru-eskuraketak etabar sartuz.

 

       Erabaki Gehigarrian, Legebiltzarraren Erakundearekiko arta-zaingoa ohartematen da.

 

       Behin-behingorako Erabakiak, udal-euskaltegiak herri-euskaltegi bilakarazteko bideak, HABE-ko irakaslego-saila sortaraztea, norbanako-jabetzapeko euskaltegian sendespena araupetu, eta norbanako-jabetzapeko euskaltegiekiko jabetza aldatzeko bideen araudia ohartematen da.

 

       Azken Erabakietako Lehenengoak, Jaurlaritzari Lege hau egiteratzeko eskua ematen dio, eta Azken Erabakietako Bigarrenak Legea indarrean jarriko deneko eguna zehazten du.

 

I IDAZPURUA

ZERDENA ETA EGITEKOAK

 

Lehenengo Atala

 

       "Helduen Alfabetatze-Berreuskalduntzerako Erakundea" sortarazten da, berenezko eta Autonomiak-Elkarteko Araduralaritzaren besteko lege nortasuna izan, eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoz ihardungo duen Herri-alorreko Legepeko erakunde Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikita egongo da, arduralaritza-alorreko Ihardutze Erakunde Burujabe gisa.

 

2. Atala

 

       Honako hauek izango dira HABE-ren egitekoak:

 

a)  Gara-adinekoei euskera irakastea, eta bai Euskal Herrian hoiek euskalduntzearen eta alfabetatzearen suztapena ere, hizkuntza politikabidetarako gai den Jaurlaritzako ihardutze-sailak emandako artezpideei atxikiz.

b)  Ikasketaren suztapena, eta bere helburuak lortzeko bideak, ihardutze-erak eta baliapideak bilatzea.

c)  Irakaskuntza-hazkuntzarako gaiak sortaraztea eta argitaratzea.

d)  Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko egitarau bereziak helburu hoiek lortzeko Irakastegietan egiteratzea.

e)  Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastegiak suztatzea, arrazoizko egitamuketa bat lortzen saiatuz eta gizarte-hizkuntzalaritzako irizpideak kontutan hartuz.

f)   Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko lanetan ari daitezen herri eta norbanako-jabetzapeko erakundeei laguntzea, eta bai egitamu zehatzetarako hoiekin hitzarmenak egitea ere.

g)  Hezkuntza eta Kultura-Sailari salo egitea, euskaltegien euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak gainditu dituztenei gaitasun egiaztagiriak edo agiriak eman dakizkien.

h)  Orohar, bere ardurapeko gaietan horretarako gai diren ihardutze erakundeek izendatu diezaizkeieten nolanahiko ekintzapideak.

 

II IDAZPURUA

HABE-REN ERAENTZA-SAILAK

 

3. Atala

 

       HABE-ko Eraentza-Sailak honako hauek izango dira:

 

a)  Zaingo-Batzordea Arteztailea.

b)  Irakaskuntza-Kontseilua.

c)  Lehendakaria.

d)  Artezkari Nagusia.

 

4. Atala

 

       Honako hauek izango dira HABE-ko Zaingo-Batzordea Arteztaileko:

 

a)  Lehendakaria Hezkuntza eta Kultura-Sailburua edo honek bere ordezkotza emandakoa izango da, honetarako eman dakizkion agintepideekin.

b)  Batzordekideak:

1.-       Hizkuntzalaritza politikabidetarako Idazkaria.

2.-       Autonomia-Elkartean sartutako Kondaira Lurraldeetako Foru Diputazioen ordezkari bana.

3.-       Gutxienez Artezkari-maila izan, eta Sailburuak izendatutako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren ordezkari bi.

4.-       Euskaltzaindiaren ordezkari bat.

5.-       Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat.

6.-       Herri euskaltegietako Irakasleen artetik eta HABE-ko irakaskuntza eta ikasketa zerbitzuetara eratxikitako gainontzeko lanarigoaren artetik hautatutako hiru ordezkari.

7.-       Hitz egiteko eskubidez eta botoa ematekorik gabe ihardungo duen HABE-ko Artezkari Nagusia.

 

5. Atala

 

       HABE-ko Zaingo-Batzorde Arteztaileak honako egiteko hauek izango ditu:

 

a)  Epaibidetan nahiz epaibidetatik kanpo nolanahiko egintza eta itunetan eta ezein norbanako edo erakunderen aurrean HABE-ren ordezkotza izatea, hauetarako behar daitezen esku-emateak eginez.

b)  HABE-ren helburuak bete daitezenaz arduratzea.

c)  HABE-ren ihardunerako arauak jartzea, Lege honek eta Lehe hau osabideratu ditzaten araudi-bidezko manuek agintzen dutenaren hesparruan.

d)  Izendatuta dituen egitekoen hesparruan, HABE-ren ihardunerako egitarauak Jaurlaritzari aurrera eramatea.

e)  Urteko diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa ontzat ematea, Jaurlaritzari eramateko.

f)   Erakundearen Urteko Txostena onartzea.

g)  Lege eta arauditan izendatu dakizkion beste guztiak.

 

6. Atala

 

       Bere ihardunean eta erabakiak hartzeko arauetan, Zaingo-Batzorde Arteztaileen 1958garreneko uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legean bateango ihardutze-sailentzat agintzen denari atxikiko zaio.

 

7. Atala

 

       Erakundeko irakaskuntza eta ikasketa-alorretako arduradunek, eta Zaingo-Batzorde Arteztaileak Artezkari Nagusiaren saloz izendatuko dituen euskaltegi-artezkariek osatuko dute, Artezkari Nagusiaren artezkaritzapean, Irakaskuntza-Kontseilua. Hoien zenbatekoa, Dekretoz jarriko diren HABE-ren ihardutza-arauetan zehaztuko da.

 

8. Atala

 

       Irakaskuntza-Kontseiluak Zaingo-Batzorde Arteztaileari eta Artezkari Nagusiari aholkuak eman eta irakaskuntza eta ikasketa-alorretan egoki deritzen saloak egingo dizkie eta halaber, Erakundearen ihardutze-arauek izendatu diezaizkioten beste egiteko guztiak beteko ditu.

 

9. Atala

 

       Hezkuntza eta Kultura-Sailburua izango da, berenez, HABE-ko Lehendakari. Honen ordezkotza ofiziala, Erakundeko zerbitzuen goreneko arta eta antolakideketa, Zaingo-Batzorde Arteztailearen eskubideak bete eta egiteratu datizenaz arduratzea eta HABE-ko beste ihardutza-sailen batentzat berariz gorde gabeko egiteko guztiak dagozkio.

 

10. Atala

 

       1.-   HABE-ko Artezkari Nagusiak Artezkari-maila izan, eta Jaurlaritzak Dekretoz izendatuko du, Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren saloz, Zaingo-Batzorde Arteztaileak aztertu ondoren. Honako egiteko hauek izango ditu:

 

a)  Lehendakariari, HABE-ren araudia eta HABE-k izendatuta dauzkan xedeei eta helburuei arta egiteko eta hoiek egiteratzeko laguntza ematea.

b)  Zaingo-Batzorde Arteztailearen ebazpen eta erabakiak egiteratzea.

c)  HABE-ren Urteko Diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa gertatzea.

d)  Erakundearen Urteko Txostena gertatzea.

e)  Zaingo-Batzordeko Arteztaileari, aldian eta honek eskatu dezan guztietan, Erakundearen ihardunarekiko argipideak ematea.

f)   Zaingo-Batzorde Arteztaileari bere menpeko izango diren aukerako kargudunen izendapenetarako saloak egiten.

g)  Zaingo-Batzorde Arteztaileko Idazkari gisa aritzea.

h)  Legeek eta araudiek eman diezaizkioten nolanahiko beste egitekoak.

 

       2.-   Ikasketa eta irakaskuntza-alorreko gaiei buruzko erabakietan, Irakaskintza-Kontseiluak hauetarako egindako argipide-txostenak kontutan izan beharko ditu.

 

11. Atala

 

       HABE-ko ihardutze-arauak Dekretoz onartuko dira, Zaingo-Batzorde Arteztaileak bere Lehendakariaren bidez egindako saloz eta, Lege honetan agintzen denari egokituz, Erakundeko ihardutze sail beroien eta HABE-ren menpeko euskalduntze eta alfabetatze-ikastegi edo euskaltegien erakuntza eta iharduna zehaztuko dituzte. HABE-ren artezko menpeko ez diren euskaltegiek hurrengo ataletan agintzen direnak izango dituzte jaurpide.

 

12. Atala

 

       HABE-n, zerbitzu-mailako Glotodidaktika-Erabilpenaren Urgazlaritza bat izango da. Euskera irakasteari datxezkon bide, baliapide eta eragipidetzei buruzko ikerketa eta zabalkundean ihardungo da; irakasleak gaitzen eta birgaitzen, gara adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko egitarauen, hezkuntzaren eta irakaskuntza-hezkuntzaren aldetatikako antolakideketan, eta HABE-ren ihardutze-arauetan izendatu dakizkion beste guztietan.

 

III IDAZPURUA

EUSKALTEGIEZ

 

13. Atala

 

       Euskaltegiak herri nahiz norbanako-jabetzapekoak izan daitezke. Jaurlaritzaren Dekretoz sortarazi eta HABE-ri eratxikitakoak eta Foru-Diputazioek, Udalek edo hoien menpeko erakundeek sortarazitakoak dira herri-jabetzapeko euskaltegi. Irakasle-ahalmen osoa izango dute.

 

       Jaurgoz norbanako-alorreko gizabanako edo lege-nortasundunei dagozkienak dira norbanako-jabetzapeko euskaltegi.

 

14. Atala

 

       Bertako Lehendakariaren erabakiz HABE-n hauetarako sortarazi dedin Erroldean jaur-gojabe gisa erasotako norbanako edo lege-nortasunduna joko da euskaltegiko jaurgo-jabetzat.

 

15. Atala

 

       1.-   Herri-Euskaltegi guztietan Artezkari bat eta Idazkari bat izango dira gutxienez.

 

a)  Euskaltegiaren ordezkotza ofiziala izatea, indarreango arauak bete daitezenaz arduratzea, Euskaltegiari atxikitako lanari guztiekiko burugoa, diruegitamuak gertatu eta bertako diruak behar bezala erabiltzea, irakaskuntza-ihardunak antolakidetzea eta Euskaltegia behar bezala ari dedin izendatu dakizkion beste guztiak dagozkio Euskaltegiko Artezkariari.

b)  Idazkariari, Artezkariaren oniritziarekin egiaztagiriak egitea, Euskaltegiko arduralaritza-eraentzan Artezkariari bere esku jarri ditzan arazo guztietan eta araudibidez izendatu dakizkionetan bere laguntza ematea.

c)  HABE-ri eratxikitako herri-euskaltegietako Artezkariak HABE-ko Zaingo-Batzorde Arteztaileak izendatu eta hala egokituz gero kenduko ditu, Artezkari Nagusiaren saloz eta Irakasle-Taldeari entzun ondoren.

     Foru Diputazioen edo Udalen menpeko herri euskaltegietako Artezkariak Euskaltegiko Jaurgo-jabe izan dedin Erakundeak izendatuko eta hala egokituz gero kenduko ditu, Hezkuntza eta Kultura-Sailak jarri ditzan baldintzak betetzen dituztenen artetik eta HABE-ko Euskaltegietarako jarritako bideak heurak eginez.

d)  Euskaltegietako Idazkariak HABE-ko Artezkari Nagusiak edo Euskaltegiko jaurgoaren jabe izan dedin Erakundeak izendatu eta hala behar izanez gero kenduko ditu, Euskaltegiko Artezkariaren saloz, Hezkuntza eta Kultura-Sailak horretarako jarri ditzan baldintzak betetzen dituztenen artetik. Kargu hoien iraupena eta kargu hoietarakoak aukeratzeko era araudi-bidez zehaztuko dira.

 

       2.-   Euskaltegi bakoitzeko Barne-jaurpideen Araudiak beste eskuhartze eta eraentza-sail batzuk jarri ahal izango ditu, Lege honek dioenaren arauera.

 

16. Atala

 

       Norbanako-jabetzapeko Euskaltegiak honako moeta hauetakoak izan daitezke:

 

a)  Sendespendunak: araudi-bidez jarri dedin moduan, Hezkuntza eta Kultura-Sailak horrelakoetan sailkatuta egon, eta irakaskuntza-ahalmen osoa izango dute. Hala egokituz gero, Hezkuntza eta Kultura-Sailak, bi urtez behin, sendetsitako Euskaltegi izate honi legezko indarra berrituko dio.

b)  Iareak: hogeigarren atalean aipatzen diren agiriak edo egiaztagiriak lortzeko gainditu beharreko saioak eratzeko gaitasunik ez dutenak. Herri-Euskaltegi bati atxikita egon beharko dute, eta hauetako irakasleek egingo dizkiete ikasleei hogeigarren atalean esaten denerako azterketak.

 

17. Atala

 

       Euskaltegi guztiek, hamalaugarren atalak dioen Erroldean sartuta egon beharko dute. Euskaltegiak bere ihardunak uztea, emango duen azkeneko ikasturtea hasi baino urtebete gutxienez lehenago jakinarazi beharko zaio Erroldetegiari.

 

18. Atala

 

       Laguntzapeko norbanako-jabetzapeko euskaltegi guztietan Artezkari batek eta Idazkari batek izan beharko dute gutxienez, Euskaltegiko jaurgo-jabeak izendatuta eta herri-euskaltegietarako jarritako egitekoak heurak dituztela. HABE-ko zerbitzuek, noiznahi, Euskaltegi hoietako kontu-garbitasuna, lansariak ordaindu direnaren egiaztapideak eta gainontzeko kontaduritza-agiri guztiak eskatu ahal izango dituzte.

 

19. Atala

 

       Herri-Euskaltegi batean irakasle-toki bat hutsik gelditzea gertatutakoan, bertako jaurgo-jabeak hori betetzeko merezimendu-lehiaketa baterako deia egingo du, horretan herri-euskaltegietan ihardun diharduten irakasle guztiek horretarako deian jarri daitezen modutan eskuhartu dezaketela.

 

       Aurreko lerroaldian esandakoa eginez lan-tokia ez betetzea gertatuz gero, Euskaltegiko jaurgo-jabeak mugarik gabeko aukeraketa-saiotarako deia egingo du.

 

20. Atala

 

       Hezkuntza eta Kultura-Sailari dagokio HABE-ko Zaingo-Batzorde Arteztailearen saloz herri-euskaltegietako eta norbanako-jaurgopeko sendespendunetako irakasgaiak orohar antolakidetzea, hoiekiko ikuskaritza eta hoietako irakasleei eskatzen zaizkien tituloak araupetzea, eta bai Euskaltegitarako eraikintzek bete beharko dituzten teknikaren aldetikako baldintzak eta, orohar, irakaskuntza-ihardunari datxezkon guztiak. Halaber, Sail honek iraupetuko ditu alfabetatze eta euskalduntze-irakaskuntzan jarri daitezen ikasaldi bakoitzaren azkenean eman beharreko agiri eta egiaztagiriak ere.

 

21. Atala

 

       Udal-Euskaltegientzako diruekarketen eta norbanako-jabetzapeko sendespendunentzako laguntzen jaurpideak araudi-bidez jarriko dira. Horretarako izendatutako diru-zenbatekoak HABE-ren urteko diruegitamuetan erasoko dira.

 

IV IDAZPURUA

HABE-REN EKONOMIA-JAURPIDEAK

 

22. Atala

 

       Erakunde hori Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Erakunde Burujabe izan dedin artean, honen ekonomia eta dirubidetza-jaurpideak horretan indarrean egon dedin berarizko araupidetzari atxikiko zaizkio.

 

23. Atala

 

       Honako hauek osatzen dituzte HABE-ren ogasun eta eskuarteak:

 

- Une bakoitzean indarrean egon dedin Ondare-Legearen arauera bere jabetzapekoak izan edo eratxikita euki ditzan ogasunek.

- Ogasun hoiegatikako irabaziek eta urtesariek.

- Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan izendatu dakizkion diruek.

- Foru-Diputazioen, Udalen edo beste Herri nahiz norbanako-jabetzapeko Erakundeen diru-ekarketek.

- Erakundearen bere agintepideen alorreango ihardunak ekar ditzakeen irabiziek.

- Izendatu dakiokeen beste ezein eskuartek.

 

Erabaki Gehigarria

 

       Urteoro, ekonomia-urtea bukatu eta lehenengo hiru hilabeteren barruan, Erakundearen ihardunari buruzko idatzitako txosten bat aurkeztuko zaio Eusko Legebiltzarrari.

 

Behin-Behingorako Erabakia

 

       1.-   Oraingo udal-euskaltegiek herri-euskaltegi bilakatu ahal izango dute, Jaurgo-jabetza duen Erakundeak eskatu, eta horretarako gai izan dedin HABE-ko ihardutze-sailak araudi-bidez jarri daitezen baldintzak betetzen direla eta hamalaugarren atalak dioen Erroldean sartuta dagoela egiaztatu ondoren.

 

       2.-   Jaurlaritzak, Lege hau indarrean jarri dedin egunetik hasi eta hiru hilabetetako epearen barruan, HABE-ko hezkuntza-irakaskuntzarako lanari-sail bat sortaraztezko Lege-Egitasmo bat bidaliko dio Legebiltzarrari.

 

       Lanari-sail horretan sartzea lehiaketa, lehiaketa-norgehiagoka edo norgehiagoka-bidez egindo da, azkeneko honetan Kultura-Sailean eta Hezkuntza eta Kultura-Sailean helduek alfabetatzearen eta euskalduntzearen alorrean egindako zerbitzuak lehen-mailako merezimendu direla.

 

       Halaber, udal-euskaltegietan egindako zerbitzuak ere merezimendutzat kontatu aha izango dira, horretarako deian jarri daitezen modu eta neurritan.

 

       3.-   Lege hau indarrean jartzerakoan ihardunean ari daitezen norbanako-jabetzapeko euskaltegiek sendespena eman dakiela eskatu ahal izango dute Erabaki honen Lehenengo lerroaldian jartzen diren modutan, eta araudi-bidez jarri daitezen modu eta neurritan laguntzak hartzen jarraituko dute.

 

       4.-   Bere kondaira dela eta orain norbanako-ariozko izan bainan herri-euskaltegi bilakatu nahi dezaten Euskaltegietako jaurgo-jabetza aldatzeko bideak araudi-bidez zehaztuko dira. Nolanahi ere, doakien bi aldetakoek nahi izatea beharrezkoa izango da.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       Jaurlaritzari eta Hezkuntza eta Kultura-Sailari, bakoitzak bere agintepideen alorrean Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manuak emateko eskua ematen zaie.

 

Bigarrena

 

       Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra