Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1980 Legea, abenduaren 18koa, "Bilbo Haundi"-ko Arduralaritza-Bazkunaren ezabapenaz.

1980-12-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/2/16, 3. zk.; EAO, 2012/5/8, 110. zk.

§ 3. 3/1980 LEGEA, ABENDUAREN 18KOA, BILBO HAUNDIKO ARDURALARITZA-BAZKUNAREN EZABAPENAZ

Lehenengo Atala

      1945garreneko Bilboko Antolaketa-Oinarriekiko Legea egiteratuz atalkako idazkera 1946 garreneko Epailaren lehenengoko Dekretoz onartutako Bilboko eta Bilboren eraginpeko eremuko Hirigintza eta Eskualde-Antolaketaren Legeak sortarazitako "Bilbo-Haundi"ko Arduralaritza-Bazkuna deuseztuta gelditzen da.

2. Atala

      1.-     Bilbo Haundiko Eremuko Udalek beretzakotuko dituzte Lurrarekiko Legeak Udal-Erakundeei emandako hirigintza-alorreko aginteak.

      2.-     1946garreneko Epailaren lehenengoko Dekretoz ontzat emandako atalkako idazkerak "Bilbo Haundi"ko Arduralaritza-Bazkunari ematen zizkion gainontzeko aginteak Eusko Jaurlaritzak beretzakotuko ditu behin-behingoan, eta Eusko Legebiltzarrak gai hori arautzeko legeak onartu ditzanerarte.

3. Atala

      Eusko Jaurlaritzak hartuko du behin-behingoan deuseztutako Arduralaritza-Bazkunaren zerbitzuen ardura, eta honen lanarizko eta gauzazko eskuarteak hari atxikita geldituko dira.

4. Atala

      Lege hau egitaratzeko behar daitezen erabaki guztiak hartzeko eskua ematen zaio Eusko Jaurlaritzari.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra