Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1982 Legea, epailaren 24koa, Euskal Herriko-Elkarte Autonomiaduneko 1982 urterako diruegitamu nagusiei buruz.

1982-03-24

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/4/5, 45. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§ 18. 3/1982 LEGEA, EPAILAREN 24KOA, EUSKAL HERRIKO ELKARTE AUTONOMIADUNEKO 1982 URTERAKO DIRUEGITAMU NAGUSIEN

 

I IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEAZ

 

Lehenengo Atala - Guztizko Diruegitamuak

 

Lege honen bidez, 1982garrenerako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamu Nagusiak onartzen dira; eta horiek esandako Elkarte Autonomiadunaren eta bere Erakunde Burujabeen Diruegitamuez osotuak daude.

 

2. Atala - Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua

 

1.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren xahupen-egoera guztira hirurogeita zazpi mila hirurehun eta zortzi miloe hirurehun eta berrogeita hamairu mila pesetatakoa da. Jaurlaritzak dagozkion bete-beharrei erantzuteko beharrezko den zenbatekoak osatzen du kopuru hau.

 

2.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren eskurapen-egoera guztira hirurogeita zazpi mila hirurehun eta zortzi miloe hirurehun eta berrogeita hamairu mila pesetatakoa da. Honako era honetan banakatzen dela:

 

a) Lege honetako VIII Idazpuruan agintzen denaren ariora, Kondaira-Lurraldeek, Euskal Herriko diruegitamu-xahupenei laguntzeko, berrogeita hamahiru mila berrehun eta hogeita zortzi miloe ehun eta larogeita bat mila peseta emango dituzte.

b) Elkarte Autonomiadunak berak kitatzeko dituen ekonomia-eskubideak mila zortzirehun eta hiruirogeita hamairu miloe hirurogeita hamabi mila peseta jotzen dute.

c) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzak bost mila bederatzirehun eta berrogeita hamazazpi miloe ehun mila peseta jotzen du.

d) Lege honetako 31 atalean zehaztutako baldintzetan, sei mila berrehun eta berrogeita hamar miloe pesetatako Herri-Zorra iaulkiko da.

 

3.- Xahupen eta sarrera-zehaztapenetako beharrak eta eskubideak, Autonomia Estatutoan eta Eskuraketen Bitariko Batzordearen horiekiko erabakietan agintzen denez, 1981 garreneko Abenduaren 31rarte, egun hau barne dela, egindako Erresumatikako ahalmen-eskuraketari eta zerbitzu-aldaketari daizkie.

 

3. Atala - Erakunde Burujabeen Diruegitamua

 

1.- Lege honen bidez, merkataritza, industria edo dirubideketa izakerazko "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia" Erakunde Burujabearen Diruegitamua onartzen da. Erakunde horrek ekonomia-urtea zehar bere betebeharrei erantzun ahal diezaien Diru-egitamuan izendatzen diren diruek hirurehun miloe berrehun eta berrogeita hamar mila poeseta jotzen dute, eta ekonomia-urtea zehar kitatu beharrekotzat jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira hirurehun miloe berrehun eta berrogeita hamar mila peseta jotzen dute.

 

2.- Lege honen bidez, merkataritza, industria edo dirubideketa-izakerazko "Garraiakizun Akurategia" Erakunde Burujabearen Diruegitamua onartzen da. Erakunde horrek ekonomia-urtea zehar bere betebeharrei erantzun ahal diezaien Diruegitamuan izendatzen diren diruek hogeita bederatzirehun eta hamaika miloe peseta jotzen dute, eta ekonomia-urtea zehar kitatu beharrekotzat jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira hogeita bederatzi mila bederatzirehun eta hamaika miloe peseta jotzen dute.

 

3.- Lege hau sor daitezkeen Erakunde Burujabeentzat eta bere eginkortasunerako beharrezko legebiltzar-onarpena hertsiki eskatuko duen bere Diruegitamuarentzat erabilgarri izango da. Horretarako, Jaurlaritzak Legebiltzar-erakunde agintedunari presazko bidea eta Ekonomia Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeak lege-agintze osoz egin dezala eskatuko dio.

 

II IDAZPURUA

IZENDATUTAKO DIRUEN GUZTIZKO ARAUBIDEA

 

4. Atala - Erresumatikako Ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzeaz

 

1.- 1981 urteko Abenduaren 31garren egunetik aurrera eta 1982 garreneko Abenduaren 31 bitartean, hau ere barruan dela, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak Erresumatikako ahalmen berri eta/edo zerbitzuak atal honetan agintzen den arauera jasotzeak, jasotze horri darizkion beharrei erantzun ahal izateko, Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamu Nagusietan behar diren izendatutako diruak eta kitatzekoa ohartemandako ekonomia-eskubideak sartzea ekarriko du.

 

2.- Eskuraketetako Bitariko Batzordeak horri buruz hartutako Erabakia, erabaki horri dagozkion eraskin eta guzti, "Boletin Oficial del Estado" delakoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azkenengo aldiz argitaratzen denetik hasita hogei lanegun igaro baino lehen, Jaurlaritzak, lege honek hartzen duen ekonomia-urtea bukatu artekoan ahalmen berri eta/edo zerbitzuari dagokien sarrera eta xahupen-egoera onartuko ditu.

 

3.- Eskuraketen Bitariko Batzordearen Akordio bakoitzaren xede diren aginte eta/edo zerbitzuei dagokien xahupenen-egoeraren hainbatekoak Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuetan jatorriz izendatuta maileguen guztizko hainbatekoaren ehuneko bosta edo sar dedineko Diruegitamu-Sailari dagozkienen ehuneko berrogeia gaindituko balu, eta bere eginkortasunaren hasera ekonomia-urteko Abenduaren bata baino lehenago izango balitz, Jaurlaritzak Legebiltzarrari, aipatutako aginte eta/edo zerbitzuei buruzko Diruegitasmozko LegeEgitasmo bat bidaliko dio, onartu dedin, aurreko idazatian agindutakoari jarraiki xahupen eta ezarpenak onartu ziren egunetik hogei laneguneko epean.

 

4.- Aurreko idazatian oharteman gabeko gainontzekoetan, aurrez onartutako diruegitamu-izendapen eta sarrerak, bakoitzari dagokion sailean sartuko ditu Jaurlaritzak, eta bere garaian egin dedin eraspen-Dekretoa Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

 

5.- Aurreko 3 idazatiak hartzen dituen Lege Egitasmoen bideak Legebiltzarrak egin ditzan, Lege Egitasmo guztien bideak presaz egitea eta Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeak legegintza-ahalmen osoz jokatzea eskatuko du Jaurlaritzak.

 

5. Atala - Ahalmenak eta/edo zerbitzuak Erresumari atzera itzultzea

 

Lege honek aipatzen dituen Diruegitamu nagusietan diru-izendapena duten ahalmen eta/edo zerbitzuak itzultzea egiteratu dadinean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak izendatutako diruak Erresumari eskuratzeko behar diren zehaztapidetzak antolatuko ditu.

 

6. Atala - Ahalmen eta/edo zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei eskuratzea

 

1.- 1982 urte-barruan, lege-bidez, Kondaira-Lurraldeei, edo hauetako bateren bati, Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuketan diruizendapenik dezaten ahalmen eta/edo zerbitzurik eskuratuko balitzaio, eskuraketa horiek araupetu ditzaten erabakiak kontutan izanik, ezeztatu egingo da; horretarako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, direlako Lurralde horiei dagozkien izendatutako diruak eskuratzeko behar diren zehaztapidetzak antolatuko ditu, beroien Diru-egitamua gehituz.

 

2.- Direlako zehaztapidetza horientzako zenbatekoa ahalmen eta zerbitzu horientzako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuketan izendatuta eta eskuraketak indar hartzen duen egunean sendesteko zain legokeena izango da. Kondaira-Lurraldeen arteko banaketa, hala baledi, Lege honetako 35garren atalean agintzen den eratxikipen-biderkaria erabiliz egindo da.

 

3.- Kondaira-Lurraldeei indarrean dauden araupideen ariora egindako Lanari-zerbitzuen eskuraketek diruegitamuetan diruizendapenak eginda euki eta hutsik dagoen ezein lan-tokirentzakoak berebaitan daramatzatenean, bai Erresumak Autonomia Elkarteari eskuratutako lanariei bai Elkarteak artez akuratutakei badagozkie, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuen Lehenengo Atalean lan-toki huts hoientzat egon daitezen diru-izendapenak bestetarako jartzea aginduko du, dagokion lanari-erroldea gutxituz. Kondaira-Lurraldeek esandako lan-toki huts hoiek bere lanariz edo horretarako haututakoez bete ahal izango dituzte diruizendapen-aldaketa hoien pentzutan.

 

4.- Aurreko zatietan araututako ahalmen eta/edo zerbitzuen eskuraketek, eta bai haietan jasotako diruegitamuzko eskuarteen zuinketarako arauek ere, behin behingorako zantzua izango dute Elkarte Autonomiaduneko Bateango Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanetarako Legea onartu arte.

 

5.- Eskuz aldatutako ahalmen eta/edo zerbitzuak dagokienez, Kondaira-Lurraldeek, bakoitzak berarizko bere diruegitamuketa-araubidez, eskuraketak eta izendatutako diruen birbanaketak egiterik izango dute, beti ere, eskuartean dituzten eskuraketen arau berek agindu dezatenaren kaltetan gabe.

 

7. Atala - Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzea

 

Elkarte Autonomiadunak Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzurik beretzakotuko balu, Lege honetako 4garren atalak agintzen duena beteko da.

 

8. Atala - Foru-Diputazioekingo Ituneak

 

Jaurlaritzak, dituen aginteak hobeki egipideratzeko, bakoitzean dirubide-jaurpiderik egokiena ezarriz, Elkarte Autonomiaduneko Foru-Diputazio batekin edo gehiagorekin ituneak egiterik izango du. Ituneketaren gai izan den sail bereziaren arauera, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak behar daitezen eskuarteak eskuratuko ditu. Aipatutako ituneen berri dagokion Legebiltzar-Batzordeari emango zaio.

 

9. Atala - Eraspenak

 

1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Elkarte Autonomiaduneko 1982garrenerako Diru-egitamuari, 1981garrenerako Diruegitamuan sartutakoak izanarren, 1982garreneko Urtarrilaren 31n dagoeneko onarturik dauden ordainkizunei erantzutea ez doakien eta ondorengo kasutakoren batean sartzen diren xahupenetarako diruizendapenak erantsiko dizkio:

 

a) Jaurlaritzaren baimenez, 1981 ekonomia-urteko azken-hiruhilabetekoan eskuraketaren gai izan diren diruizendapenak. Era horretan erantsitako diruizendapenak, eskuraketa egiteko baimena bidezko egin zuten xahupenetarako jarri beharko dira.

b) 1981garreneko Abenduaren lehenengo eguna baino lehen hartutako betebeharrei laguntzeko izan daitezenarren, egiaztatutako arrazoiz ezin burutu izan diren xahupenei dagozkien Diruizendapenak. Era honetan erantsitako diruizendapenak, betebeharra hartzea ekarri zuten xahupenetarako jarri beharko dira.

c) Domu-egiketetarako diruizendapenak. Era honetan erantsitako diruizendapenak domu-eragiketetan erabili beharko dira.

d) Doakien eskubideak benetan jasotzeko baimendutako diruizendapenak.

e) Lege honetako 13garren atalean banaka aipatzen diren egiketak direla-bide sortutako diruizendapenak.

 

2.- Aurreko idazatian aipatzen ez diren diruizendapenak Elkarte Autonomiaduneko 1982garrenerako Diruegitamuari erasteko baimena Jaurlaritzak eman beharko du, eta horiek domu-egiketak burutzeari edo 13garren atalean banaka aipatutako haundiagotu daitezkeen diruizendapenen dirubidetarako erabili bearko dira.

 

3.- Aurreko bi idazatitan agintzen den arauera erantsitako diruizendapenak 1982 ekonomia-urte barruan burutu beharko dira, eta esandako Abenduaren 31n erabili gabe geratutako zatia, geroagoko inolazko eraspenen gai izaterik ez duelarik, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusira aldatuko da.

 

4.- Atal honetan ohartemaniko sarketen berri zehatza Ekonomia, Herriogasun eta Diru-egitamuen Batzordeari emango zaio.

 

10. Atala - Diru-izendapenak bestetarakotzea

 

1.- Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuan eta Elkarte horretako arduralaritza-mailako Erakunde Burujabeenetakoan sartutako diruegitamu-atal ezberdinetarako onartutako diru-izendapenak, ondoren ematen diren arauen ariora, beste diruegitamu-atalei eskuratu ahal izango zaizkie:

 

A) Lanarigotan xahutzeko diruizendapenak. Bai Diruegitamu-izendapenik izan dezaten lanari-lantokiak bete izanarren, bai lanariak lanean hastea atzeratzearen edo ohartemandako maila baino beheragoko lanarigoa akuratu izanaren ondorioz sor daitezen gaindikinak, ezein Diruegitamu-Sailetako, hauek sor daitezen atal berriz osatu daitezkelarik, domu-egiketerako bezala, baita haundiagotu daitezkeen diru-izendapenen dirubideak egiteko ere izendatu daitezke.

B) Agizko ondasun eta zerbitzuak erosteko diruizendapenak. Honako hauetarako eskuratu ahal izango dira:

- Atal honen eta Sail baten barruango beste diruegitamu-izendapenetarako.

- Haundiagotu daitezkeelakotzat zermugatutako diruizendapenen dirubideak egiteko.

- Edozein Diruegitamu-Saileko 6 eta 8 Atalburuetako domu-eragiketatarako maileguak, sorpen berrizko zernolakoak ere izendatuz. Halaber, 7 Atalburuko domu-eragiketetarako maileguei ere, erakunde burujabeei edo Elkarte Autonomiaduneko edo bere Udaletxeetako Iraskunde-Arduralitzan sartutako erakundeei izendatu dakizkienean.

C) Diru-sariak ordaintzeko Mailegutarako. Hauek aurreko B) idazatian esandako era berean erabili ahal izango dira.

D) Agizko Eskuraketetarako. Gozamendunen nortasuna Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamu Nagusietan zehaztuta egonik, lurralde-erakundeentzat, norbanako jabetzapeko enpresentzat, irabazte-xederik gabeko erakundeentzat eta familientzat izendatutako diru-laguntzak izango balira, gozamendunak, diru-laguntzari uko egin diezaionean edo, nolanahi ere, diru-laguntza hori emateko jarrita dauden baldintzak bere osoan onar ez ditzatenean, diruizendapena eskuragarritzat joko da. Gaindikin hauek eta edozein arrazoi dela-bide, gorago esandakoaren izaera berdineko gozamendunentzat izendatutako norentzakoa zehaztu gabeko diru-laguntzen erabilkeran sor daitezeenak, honako hauetarako izendatu ahal izango dira:

- Zabalgarritzat jotako maileguei dirua ematea.

- Edozein Diruegitasmozko Sailetako 6 eta 8 Atalburuen domu-eragiketak, sorpen berriko zernolakoak ere izendatuz. Halaber, 7. Atalburuko domu-eragiketetarako maileguei, erakunde buru-jabeei edo Elkarte Autonomiaduneko edo bere Udaletxeetako Iraskunde-Arduralaritzan sartutako erakundeei izendatu dakizkienean. Baliatzailetzat Elkarte Autonomiaduneko Erakunde Burujabeak edo bertako herri nahiz norbanako Iraskunde-Erakundeak izan ditzaten agizko eskuraketei buruz, atal honetako hurrengo 2garren txatalean agindutakoaren arauera egingo da.

E) Benetako diruezarketetarako. Diruizendapenaldaketak honako hauetan egin ahal izango dira:

a) Sail bati dagozkion diruegitamu-atal ezberdinen artean, horiek beti ere xahupen zehatz eta jakin bati eratxikita daudelako jakineko helburua izan ez dezatenaren baldintzapean.

b) Diruezarketa berriak ihardunean ekonomia-urte barruan jartzen direlarik, horiek ihardunean jartzeko beharrezko izan dedin guztietan agizko xahupenen dirubideak egiteko.

F) Domu-eskuraketetarako. Diruizendapenen aldaketa egiteko ahalbidea agizko eskuraketentzako jarritako araupidetza beraren esanerakoa izango da, baina aldaketa horrek ez du, atal honetako hurrengo bigarren idazatian agintzen dena salbu, domu-egiketen dirubideak egitea beste xederik izango.

G) Dirubidetza-eragiketak: Sail bakar bateko diruegitamu-zernolakoen arteko diruizendapen-aldaketak egin ahal izango dira, eta bai seigarren Atalburuko ekoizpideetarako eragiketetarako jarri ere, berri-berritan sartutako zernolakoak barne, eta, halaber, bai 7garren ataleko ekoizpi-detarako eragiketetarako ere Erakunde Burujabeentzat eta Autonomia-Elkarteko Erakunde-Arduralaritzari edo bertako udalei atxikitako erakundeentzat izan daitezenean.

H) Orohartzezko diruizendapenetarako. Ekonomiazko izaera bereko diren berarizkoentzat orohartzezko diruizendapenen aldaketak egin ahal izango dira.

I) Bateratutako eraentzazko diruizendapenetarako. Eraentza bere gain daukan Zerbitzuaren onuratan, bateratua izan dedin eraentza horri dagozkion diruizendapenak aldatu ahal izango dira.

 

2.- Elkarte Autonomiaduneko Erakunde Burujabeentzat edo Elkarte horretarako herri nahiz norbanako jabetzapeko izan eta Lege hau onartzeko egunean oraindik sortu gabe dauden Erakundeentzat Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamuan izendatuta dauden agizko eta domuzko eskuraketak, horiek sor daitezenean egin dedin bakoitzaren diruegitamuaren arauera izan ditzaten benetako beharrak zehaztu ahal daitezen bitartean, eskuraketa horiek ez dira zehaztzat ezta behin-betirakotzat ere joko. Horretarako, horiek sortzea ekarri dezan arauak ezarri dezan artekoan, edo arau horren ezean horien diruegitamuak onartu daitezenetik aurrera, bakoitzaren diruegitamuan hainbatutako beharren zenbatekoa osatu artekoan, direlako diruizendapen horiek haunditu daitezkeenak izango dira.

 

Direlako diruizendapen horiek, bere hainbatekoa, esandako diruegitamuen arauera beharrezko gerta daitezenetatik goragokoa izan dedin neurrian izango dira aldaketaren gai.

 

Aldaketa hauek burutu ahal izatea, ekonomiaurte barruan sor ez daitezen esandako Ihardutze-Sail edo Erakundeentzat ere zabalgarri izango da.

 

Esandako Ihardutze-Sail edo Erakundeek egipideratzea ohartemanda zeuden egitekoak beste zerbitzuek, Ihardutze-Sail edo Erakundeek egipideratu ditzaten neurrian, zerikusirik duten diruizendapenak dagozkien agizko edo domuzko xahupen-atalentzat aldatu ahal izango dira.

 

Alderantziz gertatuz gero domu-egiketen edo haundiagotu daitezkeenekotzat zermugatutako diruizendapenen dirubideak egiteko izendatu beharko dira diruizendapen-aldaketak.

 

3.- Nolanahiko diruizendapen-aldaketak, hurrengo idazpuruan berariz besterik adierazi ez badadi behintzat, honako mugapen hauen mende egongo dira:

 

a) Ez die urtean zehar emandako diruizendapen bereziei eragingo.

b) Haunditu daitezkeenekotzat zermugatutako diruizendapenak, zermugapen hori galdu dezatenetik aurrera, gutxitu ahal izango dira, gerora berriro haundiagotzearen gai izaterik ez dutela, noski.

c) Osagarriz edo beste diruizendapen-aldakuntzaz gehitutako diruizendapenak ez dira murriztuko.

d) Ez dute bestetarakotze batzuen ondorioz gutxitutako diruizendapenak gehitzerik ekarriko.

 

4.- Aurreko ataletan diruizendapenen bestetarakotzeei jarri zaizkien orotariko jaurpideen eta lege honen beste zati batzutan araupetutakoen kaltetan gabe, 1982garreneko ekonomia-urte barruan honako hauek ere egin ahal izango dira:

 

a) Dagokien araupidetzaren ariora erabakitako arduralaritza-birrantolapenen ondorioz beharrezko gerta daitezenak, eta hala gertatuz gero Euskal Herriko Epaitegi Nagusia edo Legez sortarazi dedin beste ezein ihardutze-sail indarrean jartzeari darizkionak.

b) Autonomia-Elkarteak Hertzainaren alorrean agintepide eta/edo zerbitzuak egiteratzearen ondorioz Herrizaingo-Batzordearen xahupen-egitamuko zerbitzu, atalburu, atal eta zernolako guztien artean beharrezko gerta daitezenak.

c) Ekoizpidetarako eragiketetarako diruizendapenen barruan 6garren eta 7garren atalburuen artean, sail baten barruan 0l zenbakitik l4 zenbakiraino bidezko gerta daitezenak.

6garren atalburutik 7garrenerako aldakuntzek, ez dute 6garren atalean hasieran egindak diruizendapenen ehuneko 15ekotik gora joko.

d) "Euskalduntze" egitaraua egiteratzeko Kultura eta Hezkuntza-Sailen xahupen-egitamuen hainbesteko berezien artean egin beharrekoak, bi Sailontzat haseran ohartemandako guztizko diruezarketa gutxitu ez dezatenaren baldintzapean.

e) Hezkuntza-Sailaren arioz beharrezko eritzitakoak, Hezkuntzaren eta Hezkuntzaren birrantolapenerako dirubidetzen Orotariko Legea egiteratzeak Sail horrek 1982-83 ikasturteko beharrei erantzuteko, eta bereziki Erresuma-Ikastegienei eta berarizko gizarte-zuduzko ikastegientzako dirulaguntzei aurre egiteak halabeharrezko egin badeza.

Aurreko atalean horietarako baimena ematen deneko bestetarakotzeek ezingo dute inola ere diruegitamu-sail bereziei dagozkien ekoizpideezarketei murriztapenik ekarri. Diru-laguntzei buruzko bestetarakotzeek ezingo dute, inoiz, ikastolekiko Erresumako xahupena gainditu, Hezkuntza-Sailak berak Erresuma-irakaskuntzarako egindako xahupenetatik kendu ondoren.

f) Langabeziaren aurkako Egitaraua egiteratzeko Jaurlaritzako Sail guztien diruegitamuetako hainbesteko berezien artean egin beharrekoak, beti ere diruegitamuko atalburu berdinekoak izan daitezenaren baldintzapean.

g) Arduralaritza-iharduna eginkorrago eta emankorrago egiteko Egitarauak gauzatzekoak, eta horretarako informatika-zerbitzuak akuratzeko edo erosteko Jaurlaritzako Sail guztien xahupen-egitamuetako hainbesteko berezien artean egin beharrekoak, diruegitamuetako atalburu berdinekoak izan daitezenaren baldintzapean.

h) "Sail Berezien Xahupenak" 99garren Sailaren barruko hainbesteko eta zernolako guztien artean bidezko gerta daitezenak, eta bai Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz sortarazi ditzan hainbesteko eta zernolako berrien artekoak ere, berarizko araupidetza baten menpe gelditu behar dutela berariz zehaztutako diruizendapenak salbu.

i) Lege honen hamaikagarren atalaren gai diren diruizendapenentzat erabaki dedin banakuntzaren ondorioz beharrezko gerta daitezenak.

j) Etxebizitzen alorreko agintepideak eta/edo zerbitzuak egiteratzearen ondorioz Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Saileko Arkitektura et Etxebizitza-zerbitzuaren xahupen-egitamuko Atalburu, atal eta zernolako guztien artean beharrezko gerta daitezenak.

k) Diruizendapenen eraentza errazagotzeko xahupen-garbitasunaren xehapenetan zehazten direnak, bakoitzean jarri daitezen baldintzapean.

 

5.- Aurreko zatietan dauden arauak 1982garren ekonomia-urtean behar bezala egiteratzeko, honako hauek kontutan izango dira:

 

a) Autonomia-Elkarte Arduralaritza Nagusiaren zerbitzuetarako 1982garrenerako ohartemandako lanariak ez akuratzea lantokiak kentzetzat joko da; horrek ez daragio akurapen hori hurrengo urtean egin ahal izateari. Horrelaxe ulertuko da Erresumak eskuratutako herri-lanarien toki hutsak ez betetzea ere, eta, halaber beste ezein lanarirenak.

b) Bere ekonomia-izakera bereko diruizendapenetara aldagarri diren orotariko diru-izendapenak, xahupen-zerrendan horrela zehaztuta agertu daitezenak izango dira.

 

6.- Diruizendapenak besteetaratze guztiek Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz emandako baimena beharko dute, eta Lege honetan dauden irizpide eta mugapenei atxikiz egingo dira.

 

7.- Jaurlaritzak, aurreko 4garren zatiko A) B) C) E) J) eta H) zatietan dagoen baimenaz baliatuz egindako bestetarakotzeen berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia Herriogasun eta Diruegitamu Batzordeari emango dio.

 

Hiru hilabetez behin, Jaurlaritzak, Diruegitamuango izendapenak bestetarakotuz egindako aldakuntzen garbitasun bat bidaliko dio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari. Urteko azkenengo adierazpenak, hasierako eta azkeneko diruizendapenen egoera izango du bere baitan, diruegitamuko sailka, zerbitzuka eta atalburuka.

 

11. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

1.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egin beharreko diruezarketak gauzatu behar daitezeneko egitasmoak zehaztu daitezenetik aurrera, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak 98 Saila sortuko du eta honi Diruegitamuko Sail ezberdinetako gastu-kontuetan azaltzen diren eta esandako egitasmoak aurrera ateratzeko diren diruizendapenak eskuratuko zaizkio.

 

2.- Baltzaren pentzutan, Diruegitamuan sartu gabeko egitasmoak aurrera ateratzea erabakiko balitz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, 99 Sailean "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza" izenez azaltzen den diruegitamu-ataletik atera eta, eskuraketa bidez 98 Sailean sartuko ditu egitasmo horiek.

 

3.- Baltzaren pentzutan diruezarketak gauzatu behar daitezeneko egitasmoak Elkarte Autonomiadu nak beretzakotu gabeko aginteei balezgokie, aurreko idazatian adierazitako diruegitamu-atalari dagokion zenbatekoa kendu egingo dio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta, hori egin ahal izateko esandako egitasmo horrentzat eginda dagoen diruizendapena txikiegia balitz, beharrezko izan dedin zenbatekoaren dirubideketa diruizendapen-aldaketen bidez edo Herri Zorra iaulkiz egindo da.

 

12. Atala - Izendatutako Diruen birbanaketa

 

Sail ezberdinetako Sailburuek eta Erakunde Burujabeetako artezkariek Ekonomia eta Herriogasun Saila jakinean ipiniz, diruizendapenak diruegitamuketa-zernolako bereko kontu ezberdinen artean birbanatu ahal izango dituzte. Sail honek, lanarigoari buruzko zernolakoak direnean, baimena aurrez eman beharko du.

 

13. Atala - Haundiagotu daitezkeen Dirubidetzak

 

1.- Legez ezarritako edo honako hauen:

 

a) Horretarako dirueskuraketak benetan egin izanaren,

b) Dagokion ekonomia-urteko berarizko bete-beharrak aginduta dagoenez egiaztatu izanaren,

c) Lege honek eta indarrean dauden gainontzekoek araupetzen duten diruizendapen-eskuraketen erapidetzaren,

d) Lege honetan ezartzen diren murriztapen eta baldintzen arauera ezarri daitezkeen arauzkotasunak bete ondoren, hainbatekoa gehitu dakiekeen diruegitamu-atalei dagozkien diruizendapenak haunditu daitezkeenekotzat jotzen dira.

 

2.- Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamuan, Erakunde Burujabeenetakoan edo Lege honek onartzen dituen beste erakundeen diruegitamuan sartutako diruizendapenak jotzen dira batipat haunditu daitezkeenekotzat:

 

a) Bakoitzari dagozkion diruegitamuetan sartutako atalek eman ditzaten zergapidetzez besteko ariel, lakapenetan edo beste izaerazko diru-sarreretan lortutako diru-bilketaz hoien zenbatekoa neurtu daiteneko dirubidetzak; Dirubidetza hauen izendapena eta bere erabilgarritasuna, neurpetu dezan dirusarrera-moeta bakoitze-tik atera daitekeen dirusarrera-kopuruaren mende geratzen da. Dirubidetza hauek 1981 urtean lortu eta zegokion diruegitamu-atalarentzat urte horretarako izendatu-tako diruz gora atera daitezen diru-sarrerei erantsi ahal izango zaizkie.

b) Indarrean dauden legeen arauera lanariei etxetik kanpo bizi behar izanagatikako kalte-sariak aitortutako modutan ordaintzeko izendatutako diruak.

c) Elkarte Autonomiadunaren zerbitzura atxikita egon eta horiek eskuratzeko eskubidea duten lanariei Gizarte-Segurantza bazkide-sariak, familia-osagarriak eta familia-laguntzak ordaintzeko izendatutako diruak, hala egokituz gero, indarrean dauden agintzen arauera, eta bai Elkarte Autonomiadunak gizarte-segurantzarako eman beharrekoa, eta herri-lanariek arauz eta nahita ez horren eretzean eskuratu beharrekoak.

d) Benetan egindako zerbitzuen aldiari darizkion hirurtekakoak ordaintzeko izendatutako diruak.

e) Gertatzen diren hutsuneagatik, hauek, indarrean dauden legeen arauera bete daitezen neurrian, bakoitzari dagokion diruizendapenean gutxituak izan diren lanarien diruizendapenak.

f) Indarrean dagoen araupidetzaren arauera, lansariak jaso izanaren ondorioz gehiagotu behar daitezen neurrian, lanarigoari ordaintzeko izendatutakoak.

g) Indarrean dagoen araupidetzak agintzen duenaren arauera, horrekiko zorra sortu zeneko ekonomia-urteko berarizko ordainkizunen aitorpenez "Gozamen-Saridunei" dagozkienak.

h) Aginte-eskuraketen erabakietan egindako akatsek edo horietan ahaztuta utzitakoek eragin diezaieketenak, akats eta ahaztutze horiek zuzentzeari darion goste-gehitzeari aurre egiteko behar dedin hainbestekotan.

i) Dirusariak ordaintzeko eta, hala baledi, mailegu bera kitatzeko, eta "Herri-Zorra"ri, hau ezein eratakoa eta nolanahiko agirizkoa dela, darizkion xahupenetarako izendatu daitezenak.

j) Lege honetako hamargarren atalaren bigarren idazatian araututakoak eta, bereziki, "Industria eta Enerjia-Saila" 08 Sailaren barruan, Industriaren Suztaketarako eta Birrantolaketarako Bazkunari dagozkion ihardunaren eta ekintzen dirubideak egiteko izendatutakoak, horiek agizko edo domuzko eskuraketak, nahiz dirubidetzako ogasun-zerrendei buruzko Atalburuari dagozkion diruizendapenak direla.

k) Hertzainaren alorreko agintepideen dirubideak egitekoak, agintepide horren dirubidetarako kupoaren Bitariko Batzordean erabaki daitezen diru-zenbatekoen guztizkoan.

l) "Sail Ezberdinen Xahupenak" 98 Sailaren barruan, honako hauetarako izendatutako dirubidetzak:

1. Jaurlaritzaren zerbitzurako izendapenezko lanbideentzat eta gainontzeko lanarigoarentzat osasunketa-sorozpidetza eta beste gizarte-laguntzak betetzeko.

2. Elkarte Autonomiadunaren bai epaikaritza, bai epaikaritzaz landako eskubide eta zuduen aldezpenerako, ekintzen erabilpenerako goradeiak jartzeko eta, hitz batean, legemailako erabidez baliatzeko.

3. Elkarte Autonomiadunak, bai bere ihardunaren erabilkeran bere gain hartu izan dezakeen erantzukizunagatik, bere aurka geroagoko goradeirik sartu ezin dezaneko erabaki edo epaiei darizkien diruak, baita indarrean dagoen araupidetzaren arauera, nolanahiko kalte-ordainagatikakoak ere ordaintzeko.

4. Eusko Legebiltzarraren Abenduaren 18ko 3/1980 Legearen eta bera egipideratzen duten erabakien esanera, "Bilbo Haundia" Arduralaritza-Bazkuna deuseztatzeari hala baledi jario dakizkion ondoriei erantzuteko.

5. Hala baledi, "Bilbo-Behobi Errepide Nagusiko Donostia-Oiartzun zatia dohango bihurtze"ari buruz, Eusko Legebiltzarrak 1980garreneko Abenduaren 18an onartutako legez besteko baten saloaren edukia Jaurlaritzak betebideratzeko.

ll) Ondoren zehazten diren diruizendapenak merkataritza, industria edo dirubide-mailako Erakunde Burujabeei bakar bakarrik dagozkien eta ondoren zehazten diren diruizendapenak:

1. Benetan lortutako helburu-dirubideen arauera, kopurua mugatu izan dezaten haiek.

2. Erakundearentzat indarrean dauden araubideen ariora egindako etekin-baneketei buruzkoak.

3. Errekaipen eta andeapenbaltzak ornitzeko izendatuak.

4. Egindako diru-sarreren arauera xedatu beharko direla aurrez aginduta dagoenean, agizko diru-laguntzentzako aintzin-ohartemandakoak.

m) Erakunde Burujabeen diruegitamuen barruan onartuak izan zaizkien dirubide-egiketei erantzun ahal izateko beharrezko izan daitezen dirubidetzak, baita Lege honetan eta indarrean dauden gainontzeko legeetan araututako dirubidetza-eskuraketen erapidetzaren eraginpean daudenak ere.

n) Diruegitamuketaren xehetasunean zabalgarri gisa azaldu daitezen diruizendapen guztiak.

 

14. Atala - Ordainkizunak gaitzea

 

1.- Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun Sailaren saloz, ondoren aipatuko diren egiketei darizkien dirusarreretan oinarriturik honako ordainkizunak gaitu ahal izango ditu:

 

a) Elkarte Autonomiadunarekin edo bere Erakunde Burujaberen batekin edo Elkarteko bertako herri nahiz norbanako jabetzapeko beste Erakundeekin batera, berez bakoitzaren helburu edo xedeetan egon daitezen xahupenen dirubideak egiteko, norbakoitzaren edo lege-nortasuna dutenen dirulaguntzak.

b) Elkarte Autonomiadunaren edo bere Erakunde Burujabeen ondasunak saltzeak.

c) Zerbitzu-lanak egiteak.

d) Mailegu-kitapenak.

e) Atzerritikako maileguak.

f) Hala baledi, Eusko Legebiltzarreko Abenduaren 19ko 3/1980 Legearen bidez deuseztutako "Bilbo Haundia" Arduralaritza Bazkunaren eskubide eta betebeharren dirugarbiketaren gaindikinak gaia araupetzen duten erabakiek bestelako xederik agindu dezatena salbu.

g) Lege honetako 2garren ataleko 2 idazatian eritzitakoari buruz Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren bidez benetan jasotakoaz gorakoak.

h) Hala egokituz gero, Erresumako Diruegitamu Nagusien pentzutan jaso daitezen beste ekarketak.

 

2.- Aurreko idazatiko g) eta h) hizkietan adierazitako egiketetan oinarriturik gaitutako dirubidetzak, hala egokituz gero, gai izan direneko egitasmo zehatzak egipideratzeko erabili beharko dira.

 

15. Atala - Dirubidetzak lehengoratzea

 

1.- Diruegitamuetan izendatutako diruen pentzutan behar ez bezala egindako ordainketak birreskuratzeagatik diru-sarrerak lortuko balira, hauek ordainketa egiteko unean zituzten baldintza berdinetan, lehenengo hartara berriz sartuko dira 1982garrenerako Diruegitamuetan izendatutako diruari dagozkion eta, bai ordainketa, bai sarrera dagokion egiterapen aldian egiten diren guztietan.

 

2.- Diru-sarrera 1982 urteari dagokion diruegitamua baino lehenagokoetan izendatutako dirubidetzaren bati balegokio, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Diruegitamuetako dirubidetza edo dirubidetzak berriz sartzea doakien 1982garrenekoetan erabakiko du.

 

16. Atala - Urte batzutako xahupenak

 

1.- Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun Sailaren eta doakion Sailaren saloz, horien egiterapena 1982garreneko ekonomia-urtez gerokoetara luza behar dedineko xahupenez jabetzeko baimena ematerik izango du, beti ere honako baldintza hauek betez:

 

A) 1982 ekonomia-urte barruan hasi beharko da xahupena egiten eta aldi horretango xahupen horren egiterapena, Lege honen erabilpenaren ondorioz, horretarako onar dedin diruizendapenaren mende egongo da.

B) Honako kasu hauetakoren bat izango du bere esparru:

a) Diruezarketak eta domu-eskuraketak.

b) Suzkiketa, teknika eta zientzia-laguntza eta antolapidetzen alogerazko hitzarmenak.

c) Ogasun mugiezinen alogerak.

d) Autonomia-Elkartearen eta horren Ihardutze-Sail Burujabeen zorretikako dirubide-zorpideak.

e) Elkarte Autonomiadunaren ondarean sartuta gelditu ez baina lurrak heurak nahiz bertan eraikitako etxebizitzak inori saldu dakizkion babes ofizialpeko etxebizitzak eraikitzeko lurrak erostea.

 

2.- Jaurlaritzari orohar nahiz bakoitzerako xahupen horiek geroko zenbat ekonomia-urtetan era bilgarri izango diren, baita ekonomia-urte bakoitzari dagozkion zenbatekoak ere, zehazteko eskua ematen zaio.

 

3.- Aurreko hitzarmen horiek behar bezala eta banaka erasoko dira kontutan.

 

III IDAZPURUA

LANARIGOAREN DIRUBIDETZAK

 

17. Atala - Lehendakaria eta Sailburuak

 

Lehendakariak eta Sailburuek Sail ezberdinen pentzutan jasoko duten urteko lan-sariaren gehiketa osoa ehunetik zortzikoa izango da.

 

18. Atala - Arduralaritzako goren-lanbideak

 

Eusko Jaurlaritzako Sailburuordeek, Artezkariek eta Artezkariordeek jasoko duten urteko lan-sari osoa ehunetik zortzikoan gehituko da.

 

19. Atala - Karrerako Herri-lanariak

 

1.- Elkarte Autonomiadunak 1981garreneko Abenduaren 31 bitartean Erresumarengandik eskuratu dituen karrerako herri-lanariek jasoko dituzten urteko lan-sari osoak 1982garren urtean ehunetik 8ko heinean gehituko dira.

 

2.- Oinarrizko lan-sariaren, irurtekakoaren eta mailaren ordainketak erabiliko dira, eta horiek, hamabi hilabetetako urte-aldiari dagozkiolarik, honako hainbateko oso hauek kontutan izanik:

 

Heinekotasuna..... Lan-Saria Hirurtekakoak ... Maila bat

 

10 723.600 35.280 30.000

8 578.880 28.224 24.000

6 434.160 21.168 18.000

4 289.440 14.112 12.000

3 217.080 10.584 9.000

 

3.- 1982garreneko ekonomia-urte barruan ez da egindako benetako zerbitzu-aldiaren ondoriozko maila dela eta ordainketa-zorrik sortuko.

 

Era berean, Talde, Maila edo Arduralaritzako lantoki bakoitzari, indarrean dagoen araupidetzan agintzen denaren arauera, behin-behingorako arduralaritza-karreradun maila emango zaio.

 

4.- Herri-lanarien urteko lan-sari osoak oinarrizko lan-sariak kontutan hartu ondoren atal honetako lehenengo zenbakian agintzen den gorakoa izan dezaten, osagarrizko lan-sarien hainbatekoak kontatuko dira.

 

1982garren urte barruan, delako doiketa hori egitea ezinezko gerta dedinean, oinarrizko lan-sariak behin-behingoan murriztu egingo dira.

 

5.- Lege honek hartzen duen gorakoan ez dira familia-osagarria, janaritarako laguntza eta gaurgeroko hobekuntzak edo gorakoak direla-bide bere baitaragarri diren lansariak sartzen, hauek beretzat egingo den berarizko araupidetzaz zuzenduko bait dira.

 

6.- Lege honetan agintzen denari darizkion gorakoak, gaurgeroko hobekuntzak edo gorakoak direla-bide berebaitaragarri direlakoaren aitormena edo erabakia duten lansariak ordekatzeko egokia izan dedin hainbatekoz egingo dira.

 

7.- 1982 ekonomia urte-barruan kalte-ordainetarako eta esker-sarietarako ezarri daitezen hanbatekoek ezingo dute 1981garrenean indarrean zeudenak ehunetik gehienez 8koan gehitutakoz goragokoak izan.

 

8.- Atal honetako lehenengo zenbakian agintzen denaren kaltetan gabe, Jaurlaritzari, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz eta Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerlaritzakoaren arioz, Lege hau indarrean jarri dedinetik hasita lau hilabeteko epearen barruan, hala balegokio, irakaslegoaren osagarrizko lansarien erapidetza eta egitura aldatzeko baimena ematen zaio.

 

9.- Elkarte Autonomiadunaren eta bertako Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzuan ari eta osagarrizko lan-sari gisa bete-beteko ihardunean ari izatearen osagarria jaso dezaten karrerako herri-lanari guztiek ezingo dute diru-ordainezko herri nahiz norbanako jabetzapeko ekintzetan ihardun.

 

20. Atala - Eskuratutakoa izanik Lan Legearen agindupeko ez den beste Lanarigoa

 

1.- Baiteango herri-lanariei, arduralaritzalegearen arauera akuratutako eta 1981garreneko Abenduaren 31 bitartean Erresuma Elkarte Autonomiadunari eskuratu dion behin-behingorako lanarigoari, urteko lansari osoen guztizkoa ehunetik 8koan gehituko zaie.

 

2.- Behin-behingorako herri-lanarien oinarrizko lansariek ezingo dute karrerako herri-lanariei hutsunea betetzen duten Taldeagatik hasiera-hasieratik dagokiena baino goragokoak izan, eta herri-lanari haien gainontzeko sariak osagarrizkoak izango dira.

 

3.- Atera daitezen sariak bere kideko karrerako herri-lanariek euki dezatena baino goragokoak izan ez daitezenekoa kontutan izanez doituko da Atal honetako lehenengo idazatian adierazitako gorakoa.

 

21. Atala - Artez akuratutakoa izanik Lan-Legearen agindupeko ez den lanarigoa

 

Jaurlaritzak arduralaritza-legearen arauera artez akuratutako lanarigoak hartutako lan-sarien guztizkoa, 1982 ekonomia-urtean, aurreko urteko ekonomia-urtekoaren eretzean ehunetik 8koan gehituko da.

 

22. Atala - Lan-itunepeko lanarigoa

 

1.- Guztizko heinean erabakitako ogibidearteko gutxienezko lansaria aldatuz gero, edota Elkarte Autonomiadunaren edo horren Erakunde Burujabeen, bakoitzari dagokion lanarigoaren ihardun-sail guztiari datxezkon bateango ituneen zerbitzura dagoen lanitunepeko lanarigoari ezarriz gero, lan-itunepeko lanarigoaren ekonomia-araua aldatu ahal izateko, hala gertatuz gero, ordainpideak egitezko zehaztapidetza egokia bakarrik egin beharko da.

 

2.- Hala ere, Elkarte Autonomiadunaren eta honen Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzurako dagoen lan-itunepeko lanarigoari bakarrik egokitu dakizkion bateango Itune berriak itundu ahal izateko, hori dagokion Sailak horrekiko zehaztapidea, Jaurlaritzarengana jo aurretiko bide gisa, Maiatzaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen txostenaren arauera jartzea beharrezkoa izango da. Txostena herri-xahupen arloan ondorioak sor ditzaten gai haiei buruz baino ez da ariko. Elkarte Autonomiadunaren edo bere Erakunde Burujabeen Diruegitamu-ordainkizunetan beharrezko gerta daitezen aldakuntzak indarrean dagoen legean aintzin ohartemandako eran egingo dira.

 

3.- Aurreko txatalean ohartemandakoetarako itune-bideetan bakoitzari dagokion herri-erakundearen ordezkaritzak kontutan euki behar duen lansarimultzoaren gehitzetzat, eta ehuneko horretan atal guztiak sartuz, 1980garrenekoari begira % 8 izendatzen da.

 

23. Atala - Beste lanarigoa

 

Elkarte Autonomiadunaren, horko Erakunde Burujabeen eta aurreko ataletan erabakitakoaren ezarpen-hesparruan sartu gabe egonik, horren mende dauden gainontzeko Herri-Erakundeen Arduralaritzaren zerbitzuan dagoen beste edozein lanarigoren lansariak gehienez ere % 8rainoko gehitzea izango du eta araupidez erabakiko denaren ariora banatuko da.

 

Diruegitamuetan diruizendapenak dituzten herribaltzu, erakunde burujabe eta gainontzeko erakundeetako Artezkaritza-karguek bakoitzari dagokion eratze-arauak dionez beteko dira, hala behar izanez gero legez jarri daitezen elkartuezinei men eginaz.

 

Esandako erakunde horien zerbitzurako gainontzeko lanari-toki guztiak, berdintasunaren eta argitasunaren arauera bete beharko dira.

 

24. Atala - Lanarigoarentzako beste diruizendapen batzuk

 

1.- Lanarigoaren gastuetarako xedezko "zenbait Sailetako Xahupenak" 99 Sailean, 1981garrenean jasotakoei buruzko lansari osoen ehuneko bat igotzeari dagokion zenbatekoagatik izendatutako guztizko dirua Jaurlaritzak honetarako erabiliko du:

 

a) Hiru eta lau hainbateko-kopuruzko lanarien lansari bereziak lansaria urteko 307.440 pesetakoa izango balitz bezala zenbatu dedinerako.

b) Gainontzekoa herri-ihardunaren eginkortasuna eta ekoizkortasuna hobetzera bideratutako egitarauentzat, lansarien kidetzearentzat eta, orohar, lansari-jaurpidea arrazoipetzezko eta ekoizkortasuna gehitzezko neurriak egiteratzeko izendatuko da.

 

2.- Lege honetako III Idazpuruan erabakitakoaren egiterapenetik eratorritakoa baino lansari-gehitze handiago bat ekar dezan agiririk ez da inolaz ere bideratzerik izango.

 

25. Atala - Diruezarketa-dirubidetzen pentzutango aldirako akurapena

 

1.- 1981garreneko ekonomia-urtean lanitunepeko lanarigorik ezin akuratu izango da diruezarketa-dirubidetzen pentzutan.

 

2.- Hala ere, eta salbuezpenez, Sailburuek eta Erakunde Burujabeek artezko arduralaritzaz eta indarrean dagoen akuraketa-araudia ezarriz, bere diruegitamuetan sartutako diruezarketaren bati dagozkion ekintza edo zerbitzuak egin ditzatenean eta, bereziki, Seigarren Erabaki Gehigarriak aipatzen duen Langabeziaren aurkako Borrokarako Lan-Dirubaltzaren bitartez, hala baledi, egin daitezenak eta bere egiterapenerako lanarigorik akuratu behar dezatenean, atal honegatiko ordainketak bakoitzarekiko diruezarketa-ordainkizunen kontuan ezarri ahal izango dira.

 

3.- Horri buruzko txostena egin eta Jaurlaritzari bidali diezaion, eta honek lanarigoa akuratzearen aurretiko heinez dagokion baimena eman dezan, horretarako bideak egin dituen zehaztapidetza, Epailaren 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia Batzordeari bidaliko zaio. Horretarako Lanarigo atxikirik ez eukitzeagatik, akuraketara ezinbestean jo beharra egiaztatu beharko du zehaztapidetzan. Epailaren 1eko 8/1980 langile-Estatutoarekiko Legea erabakitakoari atxikiz nahi eta ez idatziz egingo diren akurapenetan zein lan edo zerbitzu zehatz egiteratzeko akuratzen den erasoko da, baita lan edo zerbitzuaren egiterapen-aldia ezin gaindituko duen iraupen-aldia ere; eta akurapen hoiek inoiz ere, bakoitzarekiko lanarigoaren alde beroietan adierazitako mugaz goragoko eskubiderik ematen ez dutela, eta hoietatik Elkarte Autonomiadunaren edo horren Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzurako lan-iraupenik ezin sortuz.

 

4.- Jaurlaritzak, hiruilabetez behin atal honen arauera onartu daitezen zehaztapidetzen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

26. Atala - Kentzeko lantoki-hutsuneak

 

"Kentzeko" edo "suntsitzeko" izendaturiko sor daitezen une berean suntsituko dira, zerbitzu bakoitzeko erabakien arauera, betetzeko eskubidea duten lanariek eskatutako bersartzezko eskerik izan ez dedinero, dagozkien diruizendapenen kargura izendapen berriak egitea debekatuz hauek ekonomia-urtearen azkeneraino deuseztatu edo eskuratu ez daitezenarren.

 

Debeku honetatik, dagozkion sailetan diruizendapen berriak sartzearen bitartez ohartemandako, lanarigoa beste egoeratatik "kentzeko" eta "suntsitzeko"- etara iragatea sor dezaten izendapenak salbuetsiko dira.

 

27. Atala - Lanari-erroldeen zabalkuntzarako mugapena

 

1.- 1982garreneko ekonomia-urtean zehar, ez da Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Arduralaritza Nagusiaren zerbitzurako lanari-erroldeen zabalkuntza-txostenen biderik egingo, horretarako Diruegitamuan izendatutako ordaingarrien gainetik, ahalmen eta/edo zerbitzu berrien eskuraketatik etorriz salbu.

 

2.- 1982garren urtean zehar moeta guztietarako lanari-erroldeak zabaltzezko txostenak edo ihardutzesailen birregituratzezko edo sortzezko txostenak ere ez dira bidekatuko haietarik eratorritako herrixahupenaren gehitzea beste agizko xahupenez edo aipaturiko zabaltze, sortze edo birregituraketak lortzez osatzen ez baldin bada. Erroldeen gehitzeak eta ihardutze-sailen sortze edo berregituraketa diruezarketa berriak ihardunean sartzerik ekarritakotan, gerta dadin xahupen-gehitzea agizko-xahupen zabalezin edo bere salo egin dezan Sail edo Erakundearen diruezarketen beste izendapenetango gutxitzez dirubidetu beharko da.

 

IV IDAZPURUA

IHARDUNEAN GABEKO HARTZEKODUNEN DIRUBIDETZEZ

 

28. Atala - Izendapen eta bizisariak

 

Bizi-sariak eta beste izendapen eta zorpide-mailako hartzekoak, indarreango erabakietan araututako ihardupidearen baldintzetango hainbatekoz eta bitartez emango dira.

 

V IDAZPURUA

DIRUEZERKETAZKO DIRUBIDETZEZ

 

29. Atala - Diruezarketen artezko akurapena

 

1.- Jaurlaritzak, doakien Sailen saloz, mila bederatzirehun eta larogeitabigarreneko ekonomia-urtean zehar has daitezen lan-egitasmo guzti haien artezko akurapena baimendu ahal izango du, dagokion Sailaren edo bere Erakunde Burujabeen Diruegitamuak zordunduz, dirubaltzen iturburu edozein izanik eta bere Diruegitamuan 50 miloe baino gutxiago izanik.

 

2.- Hiru hilabetero, Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzareko Ekonomia, Herriogasun eta Diru-egitamuen Batzordeari adierazitako baimena erabiliz, bideak eginiko txostenen zerrenda bat bidaliko die.

 

VI IDAZPURUA

DIRUBIDEZKO EGIKETEZ

 

30. Atala - Bermeak

 

1.- 1982garreneko ekonomia-urtean zehar, Elkarte Autonomiadunak edozein moetazko egiketegatik bermeak utzi ahal izango ditu gehienez 10.000 miloe pesetazko hainbateko batez.

 

Lehenik emandako BERME-indargetzea ekar dezaten ordaingarri-egiketen birlaguntza edo ordezkatzearen arrazoiz egin daitezen berme-ordainik ez da, aipaturiko mugarako, kontatuko.

 

2.- Aurreko txatalean baimendutako mugaren barruan Elkarte Autonomiadunak honako dirubidetza-egiketak berma ahal izango ditu:

 

a) Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak lor ditzanak 2.000 miloe pesetazko hainbateko batetaraino.

b) Egoitza Euskal Herrian duen Elkarrekiko Berme-Baltzuek bermaturik, haietako partehartzaile izan daitezen enpresa txiki eta erdi mailakoek akuratu ditzatenak, 1.000 miloe pesetazko hain-bateko batetaraino.

c) Birregituraketa-bilakaerango enpresek lortutakoak 1.500 miloe pesetazko hainba-teko batetaraino.

d) Elkarte Autonomiaduneko Erakunde Burujabeak eta bertako gainontzeko herri nahiz norbanako Erakundeek lor ditzatenak, 5.500 miloe pesetazko hainbateko batetaraino.

 

3.- Elkarte Autonomiadunak bermea uztea, 2. txataleko b) eta c) kasuetan egiteratuko da, araudibidez erabaki daitezen baldintzetan, eta, kasu guztietan, baimena Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen saloz Jaurlaritzak emango du, eta bere eraketa Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo.

 

Hiruhilabetekal emango zaio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aldi horretan emandako bermeen berri.

 

4.- 1982garren ekonomia-urtean Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak berma ahal izango duen gehienezko hainbatekoa, mila miloe pesetakoa izango da.

 

31. Atala - Elkarte Autonomiaduneko Dirubidetza-egiketak

 

1.- Indarrean dauden dirubidetza-egiketen zenbatekoak, bere agiriztapen era edozein izanik, 1981garreneko Abenduaren 31n ez du 10.000 miloe peseta baino gehiago jotzerik izango.

 

2.- Iharduketan erabakitzeko urte bat baino goragoko epeango dirubidetza-egiketen helburua bene tako zerketei dirulaguntza ematea izango da.

 

3.- Iharduketan erabakitzeko urte bat baino goragabeko epeango dirubidetza-egiketen helburua, diruketazko aldibaterako beharrei aurre egitea izango da, haien baimen ematea Jaurlaritzari dagokiolarik.

 

4.- Era berean, bere Ekonomia Batzordearen saloz Jaurlaritzari dagokio, aurreko idazpurutan adierazitako zudu-moeta, baldintza, gabetasun eta zorpidezko egiketen gainontzeko ezaugarriak zehaztea. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak baimena dauka aipaturiko egiketak, hala baledi, Elkarte Autonomiadunaren izenean eratzeko.

 

5.- Eusko Jaurlaritzak, atal honetako aurreko idazpuruetan jasotako baimenen babespean egindako dirubidetza-egiketa bakoitz eta guztien berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

6.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak jalki ditzan Herri-Zorrak, Elkartearen Araudian ematen diren deituraren batez egingo dira.

 

32. Atala - Dirubidetza-egiketen berdirulaguntza eta ordezkatzea

 

Baimena ematen zaio Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordearen saloz aurreko ekonomia-urtetan akuratutako dirubidetza-egiketei berdirulaguntzeko eta/edo ordezkatzeko, azokaren baldintzen aldaketez dirubidetza-zaman ekonomia lortzea ahal izan dadinean, eta baita, helburu berarekin dirubidetza egiketen aurretiko ordaintza egiteko beste batzurengatik ordezkatu gabe. Baldintza honetan beharrezko dirubidetzak eskuratuko dira Herri-Zorraren Sailean.

 

33. Atala - Erakunde Burujabeen dirubidetza-egiketez

 

1.- 1982garreneko ekonomia-urtean zehar, honako hainbestekotan dirubidetza-egiketak akuratzeko baimena honako Erakunde Burujabeei ematen zaie:

 

- Enerjia eta Meatze-Aurrezte eta Egiterapenerako Arteztegiari 50 miloe pesetaz.

- Zama-Akurategiari 150 miloe pesetaz.

 

2.- 1982garreneko ekonomia urtean zehar haien bitartez Erakunde Burujabe berriak sor daitezeneko Legeek, bertan akuratzeko baimendurik geratzen diren dirubidetza-egiketen hainbatekoa adieraziko dute.

 

3.- Erakunde Burujabeek 32garren atalean jasotako baldintzetan, akuratu izan ditzaten dirubidetza-egiketak berdirulagundu eta/edo ordezkatu ahal izango dituzte, Ekonomia-Batzordearen saloz Jaurlaritzak baimena eman dezanero. Kasu horietan dagozkien diruizendapenak doazkien aurreikuspenetan gauzatuko dira.

 

4.- Ekonomia eta Herriogasun Sailak, Erakunde Burujabea bere menpe egon dedineko Sailburuak bere erizpena eman ondoren, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari, atal honetan jasotako baimena erabiliz akuratutako dirubidetza-egiketen berri emango dio.

 

VII IDAZPURUA

XAHUPENA ONARTZEAZ

 

34. Atala - Agintea

 

1.- Xahupena Jaurlaritzak onartzea hark ehun miloe peseta baino gorago jo dezanean baino ez da beharrezko izango, horretarako egin dadin diruizendapenaren funtsa dena dela.

 

2.- Halaber, bere diruegitamuak hainbateko hori gainditu dezaneko akurapenak egiteko baino ez da Jaurlaritzak onartzea beharrezko izango.

 

3.- Atal honetan agindutakoa, adierazitako aginteen banaketa-antolakera eta baita Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Jaurlaritzari buruz Ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako hitzetan adierazitako kopurua ere aldatzezko aukeraren kaltetan gabe.

 

VIII IDAZPURUA

KONDAIRA-LURRALDEEN EKARKETEZ

 

35. Atala - Kondaira-Lurraldeen Ekarketa 1981garreneko ekonomia-urtean zehar

 

1982garreneko ekonomia-urtean zehar, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diru-egitamuan izandatutako dirubidetza guztien euspenarekiko Kondaira-Lurraldeen ekarkeka honela ezarriko da:

 

a) Ekarketa erizpide gisa 1981garrenerako Kondaira-Lurralde bakoitzaren Probintzia-Errenta Erabilgarriaren zenbaketa erabiliko da, honek honako ekarketa-hainbatekoak ordezkatzen duelarik:

Araba 13,05763 %

Gipuzkoa 33,31001 %

Bizkaia 53,63236 %

Elkarte Autonomiaduna 100,00000 %

b) Aipatutako ehunekoak berrogeitamalau mila zortzirehun eta larogeitamabost miloe ehun eta berrogeitamairu mila pesetako kopuruaren gain egingo dira, hori Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuarekiko Kondaira-Lurraldeen bateango ekarketa izanik, honako c) txatalean adierazten den salbuespenarekin.

c) a) txataleko hainbatekoak, halaber, hastapenean, Diruegitamu honetan Autonomia-Hertzaingo xahupen gisa sartutako ehun eta hirurogeita hiru miloe bederatzirehun eta hirurogeitabi mila pesetako kopuruaren gain aterako dira. 39garren atalean erabakitzen denari jarraiki, lehen mailako xahupenei ez dagokien eta, behin behingoz, mila hiru-rehun eta hirurogeita zortzi miloe bederatzirehun eta hirurogeita hamabi mila peseta jotzen dituen hainbateko honetako zatia, aldakorra izango da, 1981garreneko Abendua-ren 28ko Kupoaren Askotariko Batzordearen Akordioan erabakitzen denaren arauera. Elkarte Autonomiadunaren hertzaingo-zernolako honegatik har ditzan guztizko urteko hainbatekoak, beragatik eta aipatutako Akordioaren arauera, 1982garrenean Erresumari ordaintzeko Kupotik Foru-Diputazioek kendu zitzaketenen berdinak izango dira.

d) b) eta c) hizkietan aipatutako diruei buruz dagokion hainbatekoa egiteratuz sor dadin hainbatekotik, Arabako Foru-Diputazioak bi mila bostehun eta hogeitabi miloe bederatzirehun eta berrogeitazazpi mila pesetako kopurua aterako du, nekazaritza, mendi, abelkuntza, errepideen gaiean Erresumak Elkarte Autonomiadunari eskuratutako eta lurralde arabarrean azken honen ordez hark egiteratzen dituen zerbitzuen eta Erresumak, bere bitartez gaur baliogabetutako Arabakingo Ekonomia-Itunea lortu zen Azaroaren 26ko 2948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 atala egiteratuz Foru-Diputazio horrekin eratutako hurrenkako akordioetan xahupen osagarrizko zantzua onartu zien beste zerbitzuen iharduera-gostearekiko osagarri gisa. Aipatutako Arabarekiko osatze-xedezko zerbitzuak Jaurlaritzak Gipuzkoa eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetan egingo dira Diru-egitamu honetan jasotako dirulaguntzen kontura.

e) Halaber, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, b) eta c) hizkietan aipatutako diruei buruz dagozkien hainbatekoak egiteratuz sor dedin kopurutik, Ekonomia-Ituneari jarraiki egiteratzen dituzten Herriogasun eta Lege-Arduralaritza Erakundezko zerbitzuen gostea. Goste hau, eskuratutako aginte honentzako, erresuma mailan ezarritako balioaren gain % 6,24 hainbatekoa aterata zenbatuko da. Horrela lortutako mila hirurehun eta hamazazpi miloe bederatzirehun eta larogeita hamazazpi mila pesetako kopuruari, a) letran jasotako dagozkien laguntza-hainbatekoak aterako zaizkie, Foru-Diputazio bakoitzarentzat honako diru hauek gertatuz:

Araba 172.099.000 peseta

Gipuzkoa 439.025.000 peseta

Bizkaia 706.873.000 peseta

TOTAL 1.317.997.000 peseta

f) Halaber, Arabako Foru-Diputazioak, hala baledi, hari dagokion laguntza-hainbatekoa, egitasmo zehatzak egiteko izenemanda ez egonik, Elkarte Autonomiadunari eskuratutako errepidetan ezartzeko Lurraldearteko Ordezkaketa-Domutik har litezkeen diruizendapenei ateratzetik sortutako hainbatekoa aterako du.

 

36. Atala - Kondaira-Lurraldeen ekarketen eginkortasuna

 

1.- Bigarren Aldibaterako Erabakian agindutakoaren kaltetan gabe, aurreko atalean erabakitakoaren arauera Kondaira-Lurraldetako bakoitzak ordaindu beharreko hainbateko garbia, sei epe berdinetan gauzatuko da era honetan:

 

a) Lehenengoa, Lege honetan jasotako Guztizko Diruegitamuak indarrean sartu eta handik hamabost egunera.

b) Beste bost epeak, 1982garreneko Jorraila, Ekaina, Uztaila, Urria eta Azaroa hilabetetako lehen hamabostaldian.

 

2.- Euskal Herriko Herriogasun Nagusiak, diruaurrerapenak eskatu ahal izango dizkie Foru Diputazioei, bere aginteen dirubideak egiteko haietatik har behar ditzan eskuarteen kontura. Aurrerapen hauen xedea, hala baledi, Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuen egiterapenetik eratorritako ordainketa eta diruezarpenen mugaegunen aldeen ondorioz sor litezkeen Diru-atzerapenak estaltzea izango da. Aurrerapen hauek birrartu egin beharko dira, bere muga egunean eta, gehienez ere, eskatu izan daitezeneko diruegitamu-urtea amaitzerakoan. Arrazoi beragatik, Foru-Diputazioek Euskal Herriko Herriogasun Nagusiari berari egin behar dizkioten emaitzen ordainketango atzerapenak eskatu ahal izango dizkiote atal honetako 1. txatalean adierazten denez.

 

3.- Aurreko txatalak aipatzen dituen eta bi hilabete baino gehiago irauterik izango ez duten aurrerapen eta atzerapenek "Banco de España"-ren oinarrizko moetarena bezalako urteko korritu berdin bat sortuko dute, lau puntutan gehitua.

 

4.- Arrazoi beregatik, Euskal Herriko Herriogasun Nagusiak Erresumako Herri-Diruzaintzari Autonomia-Estatutoko 41-2-d) atalak aipatzen duen kupoaren ordainketetango atzerapenak eskatu ahal izango dizkio.

 

37. Atala - Kondaira-Lurraldeen haserako ekarketan aldakuntza eta/edo zerbitzuen mailaren aldaketagatik

 

1.- Kondaira-Lurraldeen ekarketan hasieran Lege honen 35 atalean ezarriak areagoturik gertatuko dira, Elkarte Autonomiadunak Erresumatik Lege honen xede diren Diruegitasmoan ez jasotako ahalmen eta/edo zerbitzu berriak eskura ditzan heinean, bertako 4. atala egiteratzearen ondorioz sar daitezen diruizendapenei dagokien hainbatekoz, aipatutako Kondaira-Lurraldeen artean aipaturiko 35 ataleko a) txatalean sartutako hainbatekoei jarraiki banatuz. Laguntza hauen hainbatekoak Foru-Diputazioek gauzatuko dituzte, Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun Sailaren eskez, 4 atalak aipatzen duen diruizendapenak sartzeko Dekreto egokia argitara dedinetik hamabost eguneko epearen barruan.

 

2.- Kondaira-Lurraldeekiko ahalmen eta/edo zerbitzuen eskuraketak direnean, Lege honetako 6 atalaren 2 zatiak jasotzen duen dirubidetzen zenbataekoa, urte horretan haiek egin ditzaten emaitzen honako epe hauetatik murriztu ahal izango da.

 

3.- Lege honen 5 atalak dioen ahalmen eta/edo zerbitzuen itzulpenaren aurreustean, atal honen 1 zatian ezarritako erizpidearen aurkakoa eratxikiko da.

 

4.- Elkarte Autonomiadunak Kondaira Lurraldeetatik etorritako ahalmen eta/edo zerbitzuak bereganatuko balitu, atal honen 2 zatian ezarritako erizpidearen aurkakoa erabiliko da, dagozkien eskuraketa-itunetan beste ezer erabaki dedinaz salbu.

 

38. Atala - Ekarketen behin betirako dirugarbiketa

 

Kondaira-Lurraldeek egiteratutako ekarketen ordaina, Lege honetako aurreko ataletan erabakitakoa egiteratuz, Erresumarekin itundutako Elkarte Autonomiadunak 1981garreneko Abenduaren 31 rarte benetan eskuratutako ahalmenen behin-betirako balioemateari egokituko zaio.

 

IX IDAZPURUA

DIRUIZENDAPENAK GEHITZEKO DI RUBIDEEZ

 

39. Atala - Dirulaguntzabideak

 

1.- Lege honetako 13 atalean zabalgarritzat jotako maileguen gehitzeei, honako era honetan emango zaie dirua:

 

a) Ukitutako eskubideen bilketa eginkorraren arauera egon daitezenei, hastapenean aurreikusirikoei begira jasotako diruezarketen gehiegian oinarrituta lagunduko zaie.

b) Kondaira-Lurraldeek Erresumari ordaintzeko Kupoaren hurrenkako gutxitze bat sor dezatenei, haren hainbateko berdinez hauek emango die dirua, 35 atalean agindutako ehunekoei jarraiki.

c) Dirulaguntzazko era berezi bat izendatuta izan ez dezatenei, eskuraketa-jaurpi-dearen edo egokitzat jo dadin beste edozein bideren bitartez emango zaie dirua.

 

2.- Lege honetako bai aurreko txatala bai 13-2-k atala egiteratzeko, lehen mailako arreta izan ez dezaten Hertzaingo Autonomiadunaren Diruegitamuan dauden diruizendapenek, aldakor zantzua izango dute gaitze-aldian edo zerbitzuango Hertzainen zenbakiari jarraiki, 1981garreneko Abenduaren 28ko kupoaren Askotariko Batzordearen Akordioan erabakitzen denez.

 

IX IDAZPURUA

ZERGAPIDE-ARAUAK

 

40. Atala - Lakak, zergapidetzaz besteko arielak eta beste diruezarketak

 

1.- 1982garreneko Urriaren 1 baino lehenago, Jaurlaritzak, bere aginteen urtean Elkarte Autono miaduneko Arduralaritzak eta bere Erakunde Burujabeek har behar ditzaten zergapidetzaz besteko laka eta arielen berrurtze, gaurkotze, suntsitze eta, hala baledi, sortzearen azterketa hasiko du. Jaurlaritzak azterlanari darizkien erabakien eta ihardunean jartzeko asmotan izan ditzan arioen berri Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari emango zio.

 

2.- Aurreko txatalaren esanguraz at, Jaurlarit zari, Ekonomia eta Herriogasun eta Hezkuntza Sailaren saloz, B.U.P. eta F.P.-ren lakak berehala berrikusi eta antolatzeko baimena ematen zaio, halaber erdi mailako irakaskuntzak sor dezaten iraupen xahupenetarako diruegitamu-izendapenak gehitzeko beharrezko neurriak hartuz.

 

3.- 1982garreneko Urtarrilaren lehenengotik aurrera, Bateratuko eta askotariko Batxillerreko eta Lanbide-Hezkuntzako laken zehazki jarritako zenbatekoen biderkaria bi punto jasoko da 1981garrenean indarrean zegoenetik gora.

 

XI IDAZPURUA

HERRI-XAHUPENA GEHITZEAZ ETA SARTZEA GUTXITZEAZ

 

41. Atala - Badaezpadako neurriak

 

1.- Bere egiteratzeak xahupenen gehitze bat edo herridirusarreren gutxitze bat ekar dezaketen lege, aurregitamu edo arduralaritzazko erabaki-egitamu guztiek, bai agizko urtean edo bestetan, Lege hau indarrean jartzetik, zera sartu beharko du aurretikoen eta aurreko azterlanen artean: Bere egiketaren Diruegitamuzko agiango ondorioak ezagutzeko beharrezko izan daitezen zertzelada guztiak egokiro hainbaturik azal daitezeneko salo bat eratu dezan Sailak antolatutako ekonomia-txosten bat.

 

2.- 1981garreneko ekonomia-urtean zehar, aldi berean beharrezko gehitze-eskuarteen edo bere Diruegitamuzko zehaztapen egokiaren heineango xahupen murrizpenen salo edo onarpena egin ez dedinean, Jaurlaritza egitamututako herri-xahupenaren hazkuntza ekar dezan arauzko, legezko edo arduralaritzazko ekintzapide guztiak kontutan ez hartu eta aurka egiteko beharturik geratzen da, Legebiltzarraren behin behingo araudiaren 108garren atalean agintzen denaren kaltetan gabe.

 

3.- Aurreko txatalean erabakitakoak 1982garrenean egiteko xahupenetarako bakarrik ez, baina etorkizuneko beste edozein urtetan izango du egiterapena, honela hurrenkako urtetan osatu gabeko ekintzapide berriegatik herri-xahupena ez haztea bermaturik geratu dadin.

 

XII IDAZPURUA

ARAUPIDE OSAGARRIAK

 

42. Atala - Diruezarketen Artarako Batzordea

 

1.- Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortarazitako Ekonomia-Batzordea, Diruegitamuan ohartemandako diruezarketekiko Jarraipen-Batzorde bilakatuko da, eta haien egiterapenaz eta antolakideketaz arduratuko. Hiruhilabetekal egitaraututako diruezarketak zenbateraino egiteratu direnari buruzko idatzizko argipide-txostena bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari, sortutako artezko lantokiak bereziki aipatuz.

 

2.- Aurreko idazatalean aipatutako Ekonomia Batzordearen saloz, Jaurlaritzaritzak, Lege honetan agintzen denaren arauera, egiterapena errezteko, behar daitezen diruizendapen-aldaketak egiteko baimena emanez, diruezarketa-egitarauetan eta egitasmoetan onuragarri izan daitezen aldaketak egitea erabaki ahal izango du, eta hoien berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu Batzordeari emango zaio.

 

43. Atala

 

1.- Baimena ematen zaio Jaurlaritzari, Foru Diputazioekin batera, Elkarte Autonomiaduneko eta Euskal Herri-Elkarteetako eta gainontzeko Herri Erakundeetako Diruegitamuetan agizko eta domuzko eskuraketa gisa izendatutako hainbatekoetatik helbidekoak Foru-Herriogasunekin akuratutako zergapidetzazko zorren hainbatekoa ateratzeko bide eman dezan ihardupide bat erabakitzeko.

 

2.- Dirulaguntza hoietatik aurreko zatian agindutakoagatik ordaindu gabe gelditutako zatia domu-eragiketetarako erabiliko da, eta bai dirulaguntzaren gainontzeko zatia ere, esandako murriztapen hori egin ondoren hartzekodunak onartzen ez badu.

 

44. Atala - Diruegitamuen teknika-eraketak

 

1.- Baimena ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari Elkarte Autonomiaduneko diruegitamu-sailetan, eta hala baledi, Erakunde Burujabeen diruegitamuetan, 10garren atalean diruizendapenak bestetarakotzeari buruzkoan baimendutakoen barruan, arduralaritza-birrantolaketen ondorioz beharrezko gerta daitezen Sail, Zerbitzu eta Diruegitamu-Zernolakoak sortuz eta dagozkien mailegu-eskuraketak baimenduz.

 

2.- Aurreko atalak aipatzen dituen egiketek, ez dute inoiz Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamuan xahupen-gehitze bat sortuko.

 

45. Atala - Egitarauen diruegitamuak

 

1.- 1983garreneko ekonomia-urterako, Jaurlaritzak, Elkarte Autonomiaren Arduralaritza osatzen duten Sail eta Erakunde Burujabeen egitarauen diruegitamuaren aurkezpena hasiko du. Nolanahi ere, diruegitamua Nekazaritza, Industria, Osasuntza eta Gizarte-Segurantza, Kultura, Hezkuntza, Garraio eta Elkartzepide eta Lurralde-Antolaketa eta Herri Lanak Sailen egitarauz osatuta aurkeztuko da.

 

2.- Diru-izendapenak lurralde-banaketarako gai izan beharko dute Kondaira-Lurraldeka multzokatzeko.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

Lege honekiko Eraskin gisa Euskal Trenbideen Diruegitamua jartzen da.

 

Bigarrena

 

Eusko Legebiltzarraren saileko Diruegitamuzko izendapenak bere izenean legez eta aldika ordainduko dira, honek eska dezan neurrian, eta ez dira Jaurlaritzaren aurreago inolako zuriketaren beldintzapean egongo.

 

Hirugarrena

 

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordearen arauera, bere Saileko zernolakoen arteko dirubidetza-eskuraketak erabaki ahal izango ditu inolako mugapenik gabe, beharrezko zuzenbide eta berriematerako Ekonomia eta Herriogasun-Sailari jakinaraziz.

 

Laugarrena

 

Jaurlaritzak, bere Ekonomia Batzordearen saloz, Eusko Legebiltzarrak sor dezan Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Elkargoaren bidez, enpresen birrantolaketarekiko dirulaguntza gisa erabaki ditzan dirubidetzek ez dute, orohar, 1981garreneko egiterapenerako, 2.000 miloe baino gehiago joko.

 

Euskal Herriko Herriogasun Nagusiak Industria Suzkiketa eta Birrantolaketarako Elkarteari, aipatutako Elkarteak industria-suzkiketa eta birrantolaketarekiko laguntza gisa egin ditzan diruegiketetan, hala baledi, gertatutako galerak ordainduko dizkio.

 

Bosgarrena

 

Jaurlaritzak Legebiltzarrari 1982garreneko Uztailaren 31 baino lehen, hari Elkarte Autonomiaduneko Arduralaritza atxiki behar zaioneko diruegitamu-jaurpidea arautu dezan lege-egitasmo bat igorriko dio.

 

Seigarrena

 

1.- Langebeziaren aurka Borrokatzeko, lana, 13 Sailaren barruan, mila ta bostehun miloe pezetatako herri Lan-Baltza sortzen da eta hoien ihardunbidera pena Lan-Sailari dagokio, Lurralde-Antolaketa eta Herri-Lan eta Ekonomia eta Herriogasu-Sailekin elkar hartuta.

 

2.- Dirubaltza horrek emandako dirulaguntzaren bidez eginkizun izan daitezen herrilanak Elkarte Autonomiaduneko Arduralaritzak edo Elkarteko Erakunde Burujabeek edo Udale, aurrez Jaurlaritzarekin hitzarmena egin ondoren, egin edo akuratu ahal izando dituzte. Era berean, eta langabeziaren aurka borrokatzeko sortu den herri Lan-Baltzaren xedea Elkarte Autonomiadunean zabaltzeko, Lan-Sailak Foru-Diputazioekin, Lan eta Zerbitzutarako Foru Egitamuekin batera jokatzeko behar daitezen ekintza-pideekiko ituneak egin ahal izango ditu.

 

3.- Langabeziaren aurkako borrokarako sortutako herri Lan-Baltza banatzeko erabiliko diren arauak honako hauek izango dira:

 

a) Baltzaren bidez emandako dirulaguntzak gizarte-taldeen azpiegitura eta antolapidetza-lanen diru-bideak egiteko izango dira, lan horiek ematea udalari dagokiola, eta batipat alor hauetara jotzen delarik:

- Eraikintza, konponketa, kaleak zaintzea eta berritzea, espaloiak, plazak, ibiltokiak, hiribideak eta mendi-bideak.

- Ura hartzea eta banatzeko ur-bideak egitea eta hobetzea.

- Osasunbidezko azpiegitura-sareak.

b) Elkarte Autonomiaduneko hiru Kondaira-Lurraldeetako Udalei, Herri-Elkarteei eta Toki-Erakundeei, bakoitzari dagokioi aginte-hesparruan gizarte-taldeen azpiegitura eta antolapidetza-lanen dirubideak egiteko izendaku-tako egitasmoen diru-laguntzak izateko eskeak egin ditzaten dei egiten die Jaurlaritzak. Eske hoiek 1982garreneko Maiatzaren 10eko gauerdia baino lehen egin beharko dira EUSKO JAURLARITZAREN EGOITZAN, LAN-SAILEAN, Duque de Wellington Kalea, 2, GASTEIZ.

c) Dirulaguntza-eskeak honako agiri hauek ekarri beharko ditu aldean:

1.- Eskabidea sendesteko idazkia, honako hauek aldean daramatzala:

- Dirulaguntza-eskea egitea erabaki deneko udalbatzar-bilkurako erabakiaren aldakia.

- Egitasmoa ematezko erabakiaren aldakia.

- Lanak aurkeztutako egitasmoaren arauera egiteko erabakiaren aldakia.

- Dirulaguntza-eskearen gai diren lanak 1982garreneko agizko diruegitamuetan egon ez eta ordurarte inolako dirulaguntzarik hartu ez denaren eta horretarako beste ezein erakundetan bideak egiten ari denaren edo ez denaren udal egiaztapena.

- Ohartemandako akuratze-moduari buruzko udal-erabakiaren aldakia.

2.- Langabeziaren Udal, Udal-Elkarte edo Toki-Erakundeango benetako egoera, dagokion lanbide-idazguak emandako xehapenetik; halaber, diru-eskea hartarako egiten deneko egitasmoa egiteratzen erabiliko diren langa-beziango langileen gutxigorabeherako haztapena.

3.- Horretarako gaitasunaren jabe den teknikariak izenpetutako egiterapen-egitasmoaren bi alde eta dagokion lanbide-elkartearen sendespena, gutxienez honako hauek daramatzala:

- Teknikazko argipide-txostena.

- Ekonomiazko aztarpena, egiterapen-egitasmoa, akurapen-egitasmoa, eta gertatze eta artezteagatikako Lan-sariak bereiziz.

- Teknikazko baldintza-zerrenda.

- Lanen egitamutzakoa, egiterapen-epea zehaztuz.

- Egiteko lan guztiekiko launirudiak .

 

4.- Jaurlaritzak horiei buruzko akuratzeerabakiak 1982garreneko Maiatzaren 3a baino lehen hartu, eta Legebiltzarreko Lan eta Gizartongunde-Batzordeari, egin dezan lehenengo bilkuran hoien berri emango dio.

 

5.- Diru-laguntzak emateko erabakia hartzerakoan, Jaurlaritzak irizpide hauek kontutan izango ditu:

 

a) Diru-laguntzak eman dakizkieneko lehentasuna eskulan asko behar dutenanek izango dute.

b) Lan-moeta bereziei buruzkoak izan, batera emateko egitamu edo egitamu-talde bat osatu, sei hilabetik gora iraun eta diruegitamuz guztira 10.000.000 pesetatatik beherakoak izan ez daitezenak diru-laguntza hartzeko lehentasuna izango dute.

c) Elkarren eretzean langabezia gehien izan dezaten udalei dagozkien herri-lanak ere lehentasuna izango dute.

d) Akurapen-baldintzetan herrilanen egileak Lanbide-Idazgutan errolderatuta egon eta inolako dirulaguntzarik hartzen ez dutenei eta, batipat, familiaren ardura izan dezatenei lana ematea ezinbestekoa izango da. Dirulaguntza eman izanaren adierazpenarekin batean, langabeziango langileak akuratzeko araupideak emango dira, hoiek behartze-indarra dutela.

e) Hoien akurapena, nahitaez Lanbide-Idazguen bidez egin beharko da.

 

6.- Aurreko d) eta e) zatietan agindutakoa betetzen dela zaintzeko, Jaurlaritzak gehiengoaren jabe diren sindikaritza-erakundeak bertako izango direneko Batzorde baten lehendakaritza izango du. Ordezkaritza horri berari atxikiz Kondaira Lurralde bakoitzean bertako Zaingo-Batzordeak osatuko dira.

 

7.- Emandako dirulaguntzak ezingo dira agizko xahupenentzako inorentzako domu-eskuraketentzako eta lurrak erosteko dirubidetarako erabili.

 

8.- Dirulaguntza emanda dagoela jakindakoan, dagokion Kondaira-Lurraldeko Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzari Lan Artezkariaren izena, lanak hasiko direneko eguna, eta lanak norbanako-jabetzapeko enpresa bati eman bazaizkio akurapen-diruegitamua, lanei ekin baino lehen.

 

9.- Lanei, dirulaguntzarekiko adierazpena hartutako egunetik hasi eta 45 egutegi-eguneko epearen barruan ekin beharko zaie.

 

10.- Diru-ordainketak Eusko Jaurlaritzak egindako lanaren egiaztapena onartu ondoren egingo dira. Lan-egiaztapen horiek dagokion Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzan aurkeztuko dira.

 

11.- Ahal dedin guztietan onartutako lana udalek heurek artez egin eta lanik gabeko lanariak hartu ditzateneko aholkua ematen da. Horrelakoetan, Eusko Jaurlaritzak, azkeneko lan-egiaztapenaren pentzutango aintzin-ordainketak egin ahal izango ditu, lanxehapenen orriak dagokion lurraldeko Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzan aurkeztu ondoren.

 

12.- Hemen zehaztutako puntutakoren bat ez bete izanak emandako dirulaguntza kendu, eta gero bere garaiean zehaztu daitezen irizpideen arauera birbanatzea ekar dezake.

 

Zazpigarrena

 

Jaurlaritzak gazteen lanbideak eta familiaren ardura duten lanik gabeko emakumeena suztatzeko 13garren Sailean sartutako dirulaguntzak banatzeko arauak gertatuko ditu. Arau hoiek, Jaurlaritzak behin betiko onartu baino lehen, "Lana eta Gizarteongunde-Batzorde"-ari aurkeztuko zaizkio.

 

Zortzigarrena

 

1.- Autonomia-Elkarte osorako erakundetan politika-kargu bat izan dezan nornahik, haietan beste karguren bat ere izango balu, Legebiltzarkidegoa barne, hoietako bati dagokion ordainsaria aurkeratzeko eskubidea izango du eta, beraz, ezingo du Elkarteko Diruegitamuetako, bertako erakundeetako edo Herri-Baltzuetako inolako ordainsaririk jaso. Arau honen ondorioz lan hoiek egiten dituztenak eskuratu ezingo dituzten ordainsariak Elkarteko Herriogasuntzan sartuko dira.

 

2.- Aurreko ataleko ordainsariekiko mugapenak Eusko Jaurlaritzan Lan edo Arduralaritza akurapenez ari diren gainontzeko lanariekin ere erabilgarri izango dira.

 

3.- Esandako mugapen hoiek horretzaz eman daitezen lege bereziek agindu dezatenaren kaltetan gabekoak izango dira.

 

Bederatzigarrena

 

Jaurlaritzak 1982garreneko ekonomia-urtearen barruan Elkartearen zerbitzuango lanarien ihardun, egiteko, lantoki eta, orohar, lan-aukera guztien balio neurketa egiteko beharrezko izan daitezen azterpenak egitera behartzen du bere burua, bere lanarien ihardunarekiko eta lansariekiko legeztapen eta berdintzepolitika baterako aurre-oinarri gisa; hori, nolanahi ere, mailaka eta arian-arian egingo da, eta Legebiltzarrean 1982garrenaren lehenengo hiruilabetekoan aurkeztu beharko den Egitamu baten egiteratu beharreko behar bezalako barne-egokitze baten barruan.

 

Hamargarrena

 

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailari, Jaurlaritza-Batzarrak aurrez erabaki ondoren, artez edo dekretoz jarri dedin bidetik honako hauek inorentzakotzeko eskua ematen zaio.

 

a) Gauzak berriz legebideratzeko izan eta Autonomia-Elkarteari iadanik eskuratutako agintepideen ondorioz egindako herri-ariozko egitamu edo egitasmoetan sartuta dauden Etxebizitzak, merkataritzategiak, etxaldeak, jabetza-eskubideak edo ezein baliapide edo xedetarako lurrak.

b) Azaroaren 27ko 3006/ 1981 Errege-Dekretoz eta Abenduaren 31ko Eusko Jaurlaritzaren 14 1/1981 Dekretoz egindako agintepideen ondorioz horien jabe izan eta Autonomia-Elkartea sortu baino lehen Etxebizitzen Herri-Suztapenerako Institutoaren (I.P.P.V.) edo beste ezein erakunderen ondare izandako edozein ogasun mugiezin eta jabetza-eskubide.

 

Aldibaterako Erabakiak

 

Lehenengoa

 

1982garreneko Urtarrilaren batetik Lege hau indarrean jartzeko egunerarte, 1982garreneko Guztizko Diruegitamuetan edo adierazitako denboraldian egiteratu daitekeen Araupidetza bikoitzaren (1982garrenerako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuen zenbait alderi buruzko behin-behingo arauak irazten direneko Abenduaren 29ko 12/1981 Legea eta honako hau) Eusko Jaurlaritzak egingo ditu Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, mailegu-eskuraketen bitartez edo egokien iruditzen zaion eran, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari esanaz.

 

Bigarrena

 

Lege honetako 35 Atalean erabakitako konturako ordainketei dagokienean, Legea beteaz Foru Diputazioek eginako laguntzak aipatutako atalaren ondorioz gertatu behar duen lehen epetik aterako dira. Hainbatekoa gaindituko balute, ondorengoetatik aterako dira.

 

Kentzezko Erabakia

 

Lege hau indarrean jartzerakoan, Eusko Legebiltzarraren Abenduaren 29ko 12/1981 Legea kendu egiten da, "bere bitartez 1982garrenerako Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuen zenbait alderdiri buruzko behin-behingo arauak idazten direnekoa" eta honako honen esanguraren aurka jar daitezen erabaki guztiak.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Jaurlaritzari baimena ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun Sailaren saloz, Lege honetan ohartematen den guztiaren egiterako eta betetzerako beharrezko erabakiak idazteko.

 

Bigarrena

 

1.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osoki argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.

 

2.- Hala ere, Lege honetan erabakitakoa, 1982garreneko Urtarrilaren batetik erabiliko da atzera begira.

 

Hirugarrena

 

Jaurlaritzak 1982garreneko, Uztailaren lehenengoa baino lehen, Autonomia-Elkarteari zerbitzu egiten dioten lanarien elkartuezinekiko jaurpidea araupetu dezan lege egitasmo bat aurkeztuko dio Legebiltzarrari.

 

 

EUSKAL HERRIKO ELKARTE AUTONOMIADUNAREN 1982GARRENEKO

DIRUEGITA-MUNAGUSIAK

 

II ERASKINA

 

XAHUPENAREN DIRU-SAILKETARI ETA AZALPEN ZEHATZARI LEGEBILTZAR EZTABAIDAN EZARRITAKO ALDAKETAK.

 

02 SAILA. LEHENDAKARITZAKO IDAZKARITZA

1.- Honako zernolako hauen guztien diruizendapenak murrizten dira:

 

PEZETA

-02.01.241 50.000

-02.02.241 100.000

-02.03.241 60.000

-02.04.241 60.000

-02.05.241 50.000

-02.06.257 100.000

-02.06.259 140.000

560.000

 

Murriztapenaren guztirakoa 99.09.689 zernokalakoa gehitzeko izendatuko da.

 

03. SAILA. NEKAZARITZA

2.- 03.03.470 zernolako 2 diruatalarentzat egindako izendapena, 03.04.259 zernolakoaren pentzutan, 1.000.000 peseta gehitzen da.

3.- 03.04.760 zernolakoko 1 diruatalarentzat eginda ko izendapena, 03.03.259 zernolakoaren pentzutan 1.000.000 peseta eta gainontzeko 9.000.000 peseta 03.04.259 zernolakoaren pentzutangoak direla, 10.000.000 peseta gehitzen da.

Gehitutako diruatalaren xahupen-adierazpena eraskin gisa, oraingoari: "... eta legez osatutako ezein nekazari-talde" ere sartuz aldatuko da.

4.- 03.04.770 zernolakoko 5 diruatalarentzat eginda ko izendapena, 03.03.259 zernolakoaren pentzutan, 5.000.000 peseta gehitzen da.

5.- 03.04.780 zernolakoko 2 diruatalarentzat egindako izendapena, 03.01.259 zernolakoaren pentzutan 5.000.000 peseta eta gainontzeko 9.000.000 peseta 03.03.259 zernolakoaren pentzutangoak direla, 14.000.000 peseta gehitzen da.

Gehitutako diruatalaren adierazpena, eraskin gisa oraingoari "... adierazitako xederako epe luzerako maileguen irabazien maila-moetan diru-laguntza ere hala behar izanez gero sartuz" esaldia sartuz aldatuko da.

6.- 03.04.780 zernolakoko 1 diruatalarentzat eginako izendapena, 03.01.259 zernolakoaren pentzutan 10.000.000 peseta gehitzen da.

 

04. SAILA. MERKATARITZA ETA TURISMOA

7.- Honako zernolako hauen diru-izendapenak murrizten dira:

 

PEZETA

-04.02.217 1.000

-04.02.163 1.000

-04.02.490 1.000

-04.02.611 1.000

-04.02.612 1.000

-04.02.632 1.000

-04.02.700 1.000

-04.02.790 1.000

-04.02.400 1.000

9.000

 

- Murriztapenaren guztirakoa 99.09.689 zernolakorako izango da.

8.- 04.02.470 zernolakoaren barruan 40.000.0000 pesetatako izendapenez, 1 diruatal berria sortaratzen da, adierazpenen honekin: "Bilboko Feriarentzat, hiru kondaira-Lurretako Ferientzat eta Ospakizunetara, Erakusaldietara eta Euskadiz landako Ferietara joateko Diru-laguntza, Euskal janarientzat laguntza. Diru-izendapen hau 43.000.000 pesetaraino gehitu daiteke".

Zernolako honen barruan 1, 2 eta 6 diruatalak galdu egiten dira eta, idazkera berrian, 3, 4 eta 5 diruatalak 2, 3 eta 4 izatera aldatuko.

9.- 04.02.770 zernolakoaren barruan 10.000.000 pesetatako izendapenez, 2 diruatal berria sortzen da, adierazpen honekin: "Bezeroaren Araudia erabiliz", eta honen dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.

10.- 04.03.430 zernolakoko 1 diruatalarentzat egindako izendapena 6.500.000 peseta gehitzen da, eta honen dirubideak, zeharka egingo dira Herri-Zorra jaulkiz.

 

05. SAILA. KULTURA

11.- 05.01.259 zernolakoaren barruan 10.000 pesetatako izendapenez, 3 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Futboleko Mundu-mailaka Txapelketa dela bide eginkizun diren Kultura Ospakizunetarako. Diruizendapen hau 10.000.000 pesetataraino gehitu daiteke" gehitze hori 99.09.259 zernolakoaren pentzutangoa izango litzateke.

12.- 05.01.480 zernolakoaren barruan, 10.000.000 pesetatako izendapenez, 99.09.689 zernolakoaren pentzutan, 2 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: " Ikasketak zabaltzeko dirulaguntzetarako".

13.- 05.06.256 zernolakoko 1 diruatalarentzat eginda dagoen izendapena, 8.000.000 pesetataraino gehitu daitekeela berariz adierazten da.

14.- 05.07.460 zernolakiko 2 diruatalarentzat egindako izendapena, 05.07.460 zernolakoko 1 diruatalaren pentzutan, 15.000.000 peseta gehitzen da.

15.- 05.07.470 zernolakoaren barruan, 1.000.000 pesetatako izendapenez, 7 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Rekaldeberriko Herri-Unibertsitatearentzat", izendapen honen dirubideak zeharka egingo dira Herri-Zorra jaulkiz.

 

06. SAILA. EKONOMIA ETA HERRIOGASUNA

16.- 06.04.460 zernolako 1 diruatalarentzat egindako izendapena 10.169.985 peseta murrizten da; diru hori 99.09.689 zernolakorako izango da.

 

07 SAILA. HERKUNTZA

 

17.- 07.02.470 zernolakoaren 1 diruatalako adierazpenaren ordez honako hau jarri behar da: "Euskera eta Euskeraz irakatsi dezaten Norbanako ikastetxeentzat diru-laguntza. Bibliografiazko gaiak prestatzeko. Unibertsitateango Euskera-Egitamua".

18.- 07.02.470 zernolakoaren barruan 3.000.000 pesetatako izendapenez 3 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Euskal Herriko Herri Unibersitatearen menpeko irakaslegoa presta dezaten, Unibersitate-mailako ikastetxeentzat" eta horren dirubideak zeharka egingo dira Herri-Zorra jaulkiz.

19.- 07.02.480 zernolako 1 diruatalarentzat eginda dagoen izendapena 74.000.000 pesetataraino zabalgarri dela adierazten da.

20.- 07.08.254 zernolakoari egindako diruizendapena, 07.08.259 zernolakoaren pentzutan, 2.000.000 peseta gehitzen da.

21.- 07.08.770 zernolakoko 1 diruatalarentzat egindako izendapena 8.000.0000 peseta gehitzen da, eta horren dirubideak Herri-Zora jaultiz egingo.

 

08 SAILA. INDUSTRIA ETA ENERGIA

22.- Honako zernolako hauen diru-izendapenak murrizten dira:

 

PESETA

 

-08.01.253 100.000

-08.02.241 80.000

-08.02.253 100.000

-08.04.214 180.000

-08.01.692 750.000

-08.02.692-1 1.250.000

-08.03.692-1 500.000

2.960.000

 

Murriztutako 08.01.692, 08.02.691-1 eta 08.03.692-1 zernolakoek zabalgarri izaten jarraituko dute.

 

Murriztgapenaren guztirakoa 99.09.689 zernolakorako izango litzateke.

 

23.- 08.02.480 eta 08.03.480 zernolakoen adierazpena honako hau erantsiz aldatuko da: "laguntzak eta diruak agiriko lehiaketaren bidez emango dira".

 

24.- 08.02.692 zernolakoaren 2 diruataleko adierazpenaren ordez honako hau izango da: "Segurantzagaiean egin beharreko ikasketetarako diruizendapena".

 

25.- 08.02.962 zernolakoaren barruan, 1.525.680 pesetatako izendapenez, 3 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Artesaniazko bailaraenpresei buruzko ikasketak eta lanak egiteko diruizendapena"; honen dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.

 

26.- 08.02.760 zernolakoaren 2 diruataleko adierazpena honako hau erantsiz aldatuko da: "Lanbidea suztatzeko eman daitezen laguntzen berri, Lan Sailak lanbidea suztatzeko politikaren jarraipenerako sortutako Batzordeari emango zaio, eta gehiengoa duten Sindikaritza-Elkarteek ere eskuhartuko dute".

 

09 SAILA. HERRIZAINGOA

 

27.- 09.02. 170 eta 09.02.180 zernolakoen barruan diruatal berri bat sortarazten da eta hoientzat egindako izendapena hurrenez-hurren 2.142.857 pesetatakoa eta 857.143 pesetatakoa da, adierazpen honekin: "Herri-Babeserako egitarauaren ariora, Futboleko Mundu-mailako txapelketak ospatzen diren bitartean erabiltzeko Gizarte-Segurantzarentzat diruizendapena", eta horren dirubideak zeharka egingo dira Herri Zorra jaulkiz.

 

10 SAILA. ZUZENTZA

 

28.- Honako zernolako hauei murrizten zaie diruizendapena:

 

PESETA

 

-10.01.211 120.000

-10.01.241 300.000

-10.02.241 40.000

-10.03.241 72.000

532.000

 

Murriztapenaren guztirakoa 99.09.689 zernolakorako izango da.

 

29.- 10.01.470 zernolakoaren barruan, 4.500.000 pesetatako izendapenez, 2 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Foru-Legegintza berritzeko lege-gaietan aituak direnen batzordearen ihardunerako", eta horren dirubideak zeharka egingo dira Herri-Zorra jaulkiz.

 

11 SAILA. LURRALDE-POLITIKA ETA HERRI LANAK

 

30.- 11.02.22 1 zernolakoarentzat egindako diruizendapena 4.200.000 peseta murrizten da, eta diru hori 99.09.689 zernolakorako izango da.

 

31.- 11.02.430 zernolakoarentzat egindako diruizendapena 2.000.000 peseta gehitzen da, eta horren dirubideak zeharka egingo dira Heri-Zorra jaulkiz.

 

32.- 11.03.760 zernolakoaren pentzutan, 50.000.000 pesetatako diruizendapenez, 11.03.730 zernolako berria sortzen da, adierazpen honekin: "Udalek Inguru-Giroan egin beharreko diruezarketak".

 

33.- 11.06.623 zernolakoko 1 diruatalarentzat egindako izendapena 92.615.000 peseta murrizten da, eta diru hori 13.04.460 zernolakoko 1 diruatalerako izango.

 

34.- 7.000.000 pesetatako diruizendapenez, 11.06.642 zernolako berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Etxebizitzaren ontasun-maila zaintzeko antolapideak eta tresneria", eta horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.

 

12 SAILA. OSASUNKETA ETA GIZARTE-SEGURANTZA

 

35.- Honako diruizendapen hauek gehitzen dira:

 

PESETA

 

-12.04.470-4 10.000.000

-12.02.470-1 5.000.000

-12.02.470-3 5.000.000

 

eta hoien dirubideak zeharka egingo dira Herri-Zorra jaulkiz.

 

36.- 12.01.480 zernolakoarentzat egindako diruizendapena, 99.09.689 zernolakoaren pentzutan, 4.000.000 peseta gehitzen da.

 

37.- 12.02.254 zernolakoko 6 diruatalarentzat egindako izendapena, 99.09.689 zernolakoaren pentzutan, 10.000.000 peseta gehitzen da.

 

38.- 12.02.256 zernolakoko 2 diruatalari dagokion adierazpena, "norbanakoak" hitza kenduz aldatzen da.

 

39.- 12.02.623 zernolakoaren barruan, 12.500.000 pesetatako izendapenez, 2 atal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "DAK Birgaitze-Etxea", eta horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.

 

40.- 12.02.623 zernolakoaren barruan, 16.000.000 pesetatako izendapenez, 3 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Oñatiko Osasun-Etxea", eta horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.

 

41.- 25.000.000 pesetatako diruizendapenez 12.03.430 zernolako berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Udalentzat, lanik gabekoen gaiso-sorozpidetzarako", eta horren dirubideak Herri Zorra jaulkiz zeharka egingo dira.

 

42.- 12.04.430 zernolakoaren barruan 5.000.000 pesetatako izendapenez, 99.09.689 zernolakoaren pentzutan, 8 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Beste Udal batzuei, familia-antolapidetzarako egitarauak egin ditzaten".

 

43.- 35.000.000 pesetatako diruizendapenez 12.04.730 zernolako berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Haurtzaindegietarako (Udalen) gizartesikolojiazko banakoei domu-eskuraketak", eta horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.

 

13 SAILA. LANA

 

44.- 50.000.000 pesetatako diruizendapenez 13.04.760 zernolako berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Koperatibak eta Laneko Akziokako Bazkunak suztatzeko. Diruizendapen zabalgarria", eta horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.

 

45.- 13.04.460 zernolakoarentzat egindako diruizendapena 100.000.000 peseta gehitzen da, eta honen adierazpena honela geldituko da: "enpresentzako laguntza gazteentzako lana eta etxearen ardura izan eta lanik gabe dauden emakumeentzako lana suztatu dezaten".

 

Lan-Sailak berarizko batzordea sortaraziko du eta bertan, lanbidea suztatzeko egitarauei jarraitzeko, gehiengoa duten Sindikaritza-Elkarteek ordezkariak izango dituzte".

 

Gehitzezko izendapen honen dirubideak, 33 aldaketaren gai den 11.06.623 ZERNOLAKOKO 1 diruatalaren pentzutan egingo dira eta gainontzeko 7.385.000 pesetenak, zeharka, Herri-Zorra jaulkiz.

 

14 SAILA. GARRAIO, ELKARTZEPIDE ETA ITSASARAZOAK

 

46.- Honako zernolako hauen diruizendapenak murrizten dira:

 

PESETA

 

-14.01.692 1.000.000

-14.03.480 500.000

-14.06.211 30.000

-14.07.251 150.000

-14.07.691 300.000

-14.05.450 1.089.000

3.069.000

 

Murriztapenaren guztirakoa 99.09.689 zernolakorako izango da.

 

47.- 14.03.480 eta 14.07.480 zernolakoetako adierazpenak zera erantsiz aldatzen dira; " Izendatutako diru-laguntza agiriko lehiaketa-bidez emango da".

 

30 SAILA. LAN-HARREMANETARAKO KONTSEILUA

 

48.- Honako zernolako hauek murrizten dira:

 

PESETA

-30.01.221 900.000

-30.01.110 1.542.240

-30.01.170 538.269

-30.01.180 177.148

3.157.657

 

Murriztapenaren guztierakoa 99.09.689 zernolakorako izango da.

 

99 SAILA. ZENBAIT SAILEN XAHUPENAK

 

49.- 99.09.689 zernolakoko 1 diruatalarentzat egindako izendapena 37.589.320 peseta gehitzen da, eta horren dirubideak Heri-Zorra jaulkiz egingo dira.

 

50.- Eraskin honetan dauden 99.09.689 zernolakoari buruzko aldaketa guztiak, zernolako horretako 1 diruatalari dagozkionak direla ulertu-behar da.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra