Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1983 Legea, martxoaren 7koa, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeko Biltzar-Nagusietarako Hauteskunde-Legeaz.

1983-03-07

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/3/9, 29. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.

Indargabetua: 1987-04-10

§ 32. 3/1983 LEGEA, EPAILAREN 7KOA, "BIZKAIKO KONDAIRA-LURRALDEKO BILTZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDE-LEGEAZ"

Lehenengo Atala

Artezko, isilpeko eta heineango ordezkatze-indarrezko boto-emate orokor eta askez hautatutako 51 Ahaldunek osatuko dituzte Bizkaiko Batzar Nagusiak.

2. Atala

Horretarako, Bizkaiko Kondaira-Lurraldea ondoren zehazten diren hauteskunde-barrutietan banatzen da:

1) "BUSTURI-MARKINA" honako Udal hauek hartzen dituela: Amoroto, Munitibar, Arteaga Aulesti, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Gernika eta Lumo Gizaburuaga, Ibarrangelu, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Muxika, Ondarroa, Sukarrieta.

2) "DURANGO"; honako Udal hauek hartzen dituela: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango Elorrio, Ermua, Garai, Izurtza, Mallabia Mañaria, Otxandio, Zaldibar.

3) "ARRATIA-IBAIALDEAK"; honako Udal hauek hartzen dituela: Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Artea, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Bedia, Dima, Etxebarri, Galdakao, Igorre, Lemoa, Orduña, Orozko, Ubidea, Ugao, Zaratamo, Zeanuri, Zeberio, Zornotza.

4) "URIBE"; honako Udal hauek hartzen dituela: Arrieta, Bakio, Derio, Erandio, Gamiz-Fika, Gatika, Larrabetzu, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Maruri, Meñaka, Mungia, Fruiz, Sondika, Zamudio, Barrika, Berango, Gaminiz-Plentzia, Getxo, Gorliz, Leioa, Sopela, Urduliz.

5) "ENKARTERRIAK"; honako Udal hauek hartzen dituela: Abanto-Zierbana, Artzentalez, Balmaseda, Barakaldo, Galdamez, Gueñez, Gordexola, Iturrioz (Truzioz), Karrantza, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trapaga-Aran, Zalla.

6) "BILBO"; Bilboko Udala hartzen duela.

3. Atala

Lehenengo atalean esaten den Ahaldunzentabekoa hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanle kopuruaren heinean banatuko da, hoietako bakoitzari gutxienezko hiru Ahaldun izendatu ondoren. Hauteskunde-barruti bakoitzari horrela dagozkion Ahaldunak izendatu ondoren, gainontzekoak banaketa egiterakoango ondarrik haundienen arauera banatuko dira.

4. Atala

Hauteskunde-barruti bakoitzean sartutako udaletakoren baten hautatzaile eta hautagai izan daitezenak izango dira hautatzaile eta hautagai. Hautagaizerrendak politika alderdiek, baterakundeek eta hautatzaileek aurkeztuko dituzte, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeko Bigarren idazpuruan ohartemandako modutan. Lege horretan 14garren Ataleko C letrako 2garren zatian hautagai-zerrendak aurkeztu ditzaketen hautatzaile-ehunekoei buruz esaten dena, barruti bakoitzeko biztanleen erabateko zenbatekoari buruz esaten dela ulertuko da.

5. Atala

1.- Biltzar Nagusietarako Ahaldunen manualdiaren iraupena Udaletarakoarekin baterakoa izango da.

2.- Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia Ahaldun Nagusiak egingo du, hoietarako eguna eta epeak udal-hauteskundetarakoak berak direla.

3.- Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia egitezko Dekretoak haien manu-aldiaren bukaera dakar berebaitan.

6. Atala

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahaldunetarako hauteskundeetan, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeko zazpigarren atalaren lehenengo zatian zehazten diren hautatu ezinak eta Lege horretakoxe bederatzigarren atalaren lehenengo zatian ohartematen diren agiango elkartuezinak, hautagaiak bere egoitza bertan izan dezaneko hauteskunde-barrutirakoak direla ulertuko da.

7. Atala

1.- Ahaldunak hautatzea Udal-Zinegotziak hautatzearekin batean egingo da, baina azkeneko hoiek hautatzeko atabakaz beste baten.

2.- Boto-emateak batera egingo dira, botokontaketetan lehenengo Zinegotzitarakoa eta gero Ahaldunetarakoa egiten direla.

8. Atala

Boto-emanketa egin ondoren, aginte-tokiak edo toki hutsak hautagai-zerrenda berezien artean banatzea Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legearen 11garren atalean jartzen den moduan egingo da.

9. Atala

1.- Probintziako Hauteskunde-Batzordeak, eratu eta ondorengo hamar egunen barruan, Eskualde-mailako Hauteskunde-Batzorde bereziei dagozkien hauteskunde-barrutiak izendatuko dizkie, aurreko atalean aipatutako aginte-toki edo toki hutsak ematea egin dezaten.

2.- Probintziako Hauteskunde-Batzordeak erabakiko du, halaber, eskualde-mailako Hauteskunde Batzordeek hautatutako Ahaldunen aldarrikapena egingo duteneko eguna ere.

Azken Erabakietako

Lehenengoa

Lege honetan oharteman gabeko guztietarako, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeak dakartzan arauak izango dira erabilgarri, Aldi Baterako Bosgarren Erabakiak dakarrena salbu.

Bigarrena

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Baliogabetze-Erabakia

Lege honetan agintzen denaren aurkako manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra