Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1984 Legea, urriaren 30ekoa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako diruegitamuen abenduaren 20ko 30/1983 Legearen 32garren Atalaren 4garren zatiak dion Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko bitariko batzordearen erabakia onartzezkoa.

1984-10-30

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1984/11/14, 189. zk.; EAO, 1984/11/22, 280. zk.

 

§ 64. 3/1984 LEGEA, URRIAREN 30EKOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO DIRUEGITAMUEN ABENDUAREN 20KO 30/1983 LEGEAREN 32GARREN ATALAREN 4GARREN ZATIAK DION JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ARTEKO BITARIKO BATZORDEAREN ERABAKIA ONARTZEZKOA

 

      Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako guztizko diruegitamuak onartzezko Abenduaren 20ko 30/1983 Legeak, bere 32garren atalaren 4garren zatian, Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Batzorde bat sortarazten du, Autonomia-Elkartearen 1982garreneko Guztizko Diruegitamuen Azaroaren 24ko 11/1982 Legeko 35garren atalaren 2 eta 3 txataletan ohartematen ziren egiteko, osatze-modu eta ihardutze-erekin heurekin.

      Bitariko Batzorde hori legearen arauera eratu ondoren, Lege horrek dionez horren eraginpekoak diren gaiak aztertu ziren, hots, Autonomia-Elkartearen diruegitamuetan egindako diruizendapenei erantzuteko Kondaira-Lurralde bakoitzari ekartzea dagokiona zehazteko bide izan daitezen behin-betiko ekarketekiko irizpideen saloa Eusko Legebiltzarrari egiteari buruzkoak, eta bai Arabako Lurraldeari Elkartearen ordez egiteratzen ari den zerbitzuen ihardunaren gosteagatik 1984garrenerako aitortu behar zaizkion behin-betiko ordezkaketak ere. Esandako Batzorde horretan ahobatezko akordioa lortu ondoren, hori Jaurlaritzari bidali zitzaion, Lege-Egitasmo baten bidez Legebiltzarrari aurkeztu ziezaion.

      Hoiek horrela, honako Lege hau ematen da:

Atal Bakarra:

      Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Abenduaren 20ko 30/1983 Legeko 32garren atalaren 4garren zatiak dion Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Batzordeak hartu eta ondoren ematen den akordioa ontzat ematen da.

AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ABENDUAREN 20KO 30/1983 LEGEAREN 32 ATALAREN 4GARREN ZATIAK SORTARAZITAKO JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ARTEKO BITARIKO BATZORDEAK HARTUTAKO AKORDIOA

      Bitariko Batzorde horrek, 1984garrenerako Ekainaren 25ean Gasteizen egindako bilkuran honako

AKORDIO

      hau hartu zuen ahobatez.

Lehenengoa

      Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurretako bakoitzak 1984garren urterako egin beharreko ekarketen ehunekoak honela finkatzea:

ARABAK               % 13,87

GIPUZKOAK        % 31,76

BIZKAIAK             % 54,37

Bigarrena

      Lege horren arauera Arabako Foru-Diputazioari 1984garrenerako eman beharreko ordainak LAU MILA HIRUREHUN ETA LAROGEITA HAMAR MILOE HIRUREHUN ETA HOGEITA BEDERATZI MILA (4.390.329.000) PESETA jotzen dutela zehaztea.

AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ABENDUAREN 20KO 30/1983 LEGEAREN 32.4 ATALAK DION JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ARTEKO BITARIKO BATZORDEAREN AKORDIOARI BURUZKO ZEHAZTAPIDETZA

                                                                                                                           Orrialdea

-  Lehenengo bilkura-agiria, 1984garreneko Ekainaren 14ko bilkurari buruzkoa garrena

-  "Kondaira-Lurraldeei 1984garreneko ekonomia-urtean Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari ekartzea dagokienari" eta "Arabako Foru-Diputazioari 1984garrenean eman beharreko ordainei" buruzko Teknikazko Argipide-Txostena      garrena

-  Zehaztapidetzaren gai den Jaurlaritza eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Batzordearen Akordioa     garrena

-  2garren Bilkura-Agiria, 1984garreneko Ekainaren 25eko bilkurari buruzkoa   garrena

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEZKO ABENDUAREN 20KO 30/1983 LEGEAREN 32.4 ATALEAN SORTARAZITAKO JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ARTEKO BITARIKO BATZORDEAK 1984GARRENEKO EKAINAREN 14AN EGINDAKO BILKURAKO AGIRIA

Bilkurakideak:

Eusko Jaurlaritzaren izenean:

-     MARIO FERNANDEZ PELAZ,

      Jaurlaritzako Lehendakariorde Jauna.

-     JOAKIN OTXOA SARATXAGA,

      Ekonomia eta Herriogasun-Sailburu Jauna.

-     FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR,

      Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburu Jauna.

Foru-Diputazioen izenean:

-     JUAN M. OLLORA OTXOA DE ASPURU,

      Arabako Diputadu Nagusi Jauna.

-     JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO,

      Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Jauna.

-     JOSE M. MAKUA ZARANDONA,

      Bizkaiko Diputadu Nagusi Jauna.

ldazkari:

KARMELO ARZELUS MUJIKA Jauna

      Gasteizen, 1984garreneko Ekainaren 14an, Jaurlaritzaren egoitzan, alboan zehazten direnak biltzen dira, idazpuruak dion Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Batzordeko kide direnez, Batzorde hori legez eratzeko.

      Bilkurakideek, esandako Batzorde horretako kidetarako bere izendapenak aurkezten dituzte.

      Ondoren, bilkurakideek, Abenduaren 20ko 30/1983 Legearen 32.4 atalean ohartemandako Batzordea eratzea erabakitzen dute, Lege honek dionaren arauera horren ardurapeko diren gaiak aztertzeko eta erabakitzeko eta, lehenengo eta behin, Mario Fernandez Pelaz Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde Jaun Txit Gorena Batzordeko lehendakari, eta Karmelo Arzelus Mujika Eusko Jaurlaritzako herrilanari Jauna Bilkura-agirigintzarako Idazkari izendatzea erabakitzen dute.

      Batzordea arauz eratu ondoren, Diputadu Nagusiek, Kondaira-Lurralde bakoitzak Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuetarako egin beharreko ekarketen ehunekoari eta Erresumak Autonomia-Elkarteari eskuratuta egon eta Arabako Foru-Diputazioak 1984garrenean bere mugartean haren ordez egiten ari den zerbitzuen ihardunaren gosteegatik aitortu beharreko ordainei buruzko teknika-azterpen bat aurkezten dute.

      Azterlan hori Jaurlaritzak ikuskatu, eta hurrengo bilkurarako izendatzen den Ekainaren 25ean eztabaidatuko da.

      Eta beste gairik ez dagoenez gero, bilkura bukatutzat jotzen da.

      Gasteizen, 1984garreneko Ekainak 15

BITARIKO BATZORDEKO LEHENDAKARIA

MARIO FERNANDEZ PELAZ JAUNA

BITARIKO BATZORDEKO IDAZKARIA

KARMELO ARZELUZ JAUNA

----------------------------

KONDAIRA-LURRALDEEI 1984GARREN EKONOMIA-URTEAN EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEARI EKARTZEA DAGOKIEN ZATIA

ARABAKO FORU-DIPUTAZIOARI 1984GARRENEAN EMAN BEHARREKO ORDAINAK

      Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuak onartzezko Abenduaren 20ko 30/1983 Legeak, bere 32garren Atalaren 4garren zatian, Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Batzorde bat sortarazten du, Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen Azaroaren 24ko 11/1982 Legeko 35karren atalaren 2 eta 3 txataletan ohartematen ziren egiteko, osatze-modu eta ihardutzeerekin heurekin.

      Azaroaren 24ko 11/1982 Legeak, bere 35karren atalaren 2 eta 3 txataletan, Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Batzordearen osatze-modua zehaztu, eta Batzorde horren akordioen egitekoa Eusko Legebiltzarrari honako salo hauek egitea izango dela dio:

a)   Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetan egindako diruizendapenak egiteratzeko ekarketetan Kondaira-Lurraldeetako bakoitzari dagokion zatia zehazteko bide izan daitezen 1982garrenerako ekarketetarako behin-betiko irizpideena.

b)   Arabako Foru-Diputazioari Erresumak Autonomia-Elkarteari eskuratu eta hura Arabako Lurraldean Elkartearen ordez egiteratzen ari den zerbitzuen ihardunaren gosteagatik 1982garrenerako aitortu beharko zaizkion behin-betiko ordainen zenbatekoena.

      Eusko Legebiltzarraren 30/1983 Legearen 32.4 atalak dion Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Batzordeak, 1984garreneko Ekainaren 14an Gasteizen egindako bilkuran, Batzordekideen artetik ekarketekiko irizpideak finkatzeko eta Arabako Foru-Diputazioari eman beharreko ordainak kalkulatzeko lan-talde bat eratzea erabaki zuen; honek egindako azterlana agiri honi eratxikitzen zaio, I Eraskin gisa.

      Esandako azterpen hoiek ematen dutenaren arauera, lan-talde horietako kideek honako ondorio hauek aurkeztu dizkiote Bitariko Batzordeari:

Lehenengoa

      Foru-Diputazioen orobarnezko ekarketak (lehenengo ekarketak, beretzakotutako zerbitzu berriegatikako ekarketa osagarriak, "83garreneko Abuztuko euri-erauntsiak" Diruegitamuetako 50garren Saileko gastuen dirubidetarako ekarketak, Ertzaintza-alorreko gastuen dirubidetarako ordainak) zehazteko 1984garren urtean erabili beharreko ehunekoak honako hauek dira:

Arabak              % 13,87

Gipuzkoak         % 31,76

Bizkaiak             % 54,37

                           ----------

                       % 100,00

Bigarrena

     Arabako Foru-Diputazioari Erresumak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratu eta Diputazioa Arabako Lurraldean egiteratzen ari den zerbitzuegatik eman beharreko 1984garrenerako behin-betiko ordainen zenbatekoa 4.390.329.000 pesetakoa dela jotzen da.

I ERASKINA

KONDAIRA-LURRALDEEK EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN DIRUEGITAMUETARAKO 1984GARRENEAN EGIN BEHARREKO EKARKETEN ETA ARABAKO DIPUTAZIOARI EMAN BEHARREKO ORDAINEN ZEHAZTAPENA EGITEKO IRIZPIDEAK

1.- KONDAIRA-LURRALDEFN EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEARENTZAKO 1984GARRENEKO EKARKETAREN ELKARREN ERETZEANGO ZATIA

      1981, 1982 eta 1983garren urteetan, zenbait irizpide erabili izan dira Kondaira-Lurraldeen Autonomia-Elkartearen gastutarako ekarketen ehunekoak zehazteko; irizpide hoiek, laburki, honako hauek izan dira:

      1981garrenean: Guztizko barne-ekoizpena, zatien gostearen arauera.

      1982garrenean: Famili-irabazi erabilgarria.

      1983garrenean: Zerga-bilketarako ahalmena.

      Irizpide batetik bestera aldatzeak, bakoitzari dagokion zatia berdintasun-arauz egokiagoak izan daitezkeen erakuskariez baliatzea izan du xede. Erabiltze era gora-behera erakuskari horiek guztiek akats larri bat dute, hartarako erabili behar direneko urteari buruzko xehapenik eza alegia.

      Zerga-bilketarako elkarren eretzeango ahalmena neurtzetik abiatzezko ihardutze-erak alde on bat dauka: Ekonomiazko erakuskari askoz baliatzen dela, horrela eragingarri bereziei erakuskari hoien arauerako garrantzia eman, eta haztaketa egiterakoan gerta daitezkeen okerrak gutxitu egiten direla.

      Zoritxarrez, alderaketa-azterpen bat egin ahal izateko ditugun azkeneko xehapen sinesgarriak "Banco de Bilbao"k 1981garren urteari buruz argitaratutakoak dira, eta uneango egoerak 1981garrenetik 1984garrenera izan duen aldakuntzari buruzko oraingo ezein haztapenek ekarketen zenbatekoekiko eragina leukaketen ondorioak eman ditzake, egiten diren saloak ekonomia-urteko ekarketak behin-betikotu egiten bait-dituzte.

      Hori dela eta, behar bezala sendetsitako ihardutze-era edo eredurik izan ez dezagun artean neurkin-oinarrien balioa aldezaurre somatzea edo haztatzea bazter uzteari egoki eritzi zaio eta, horren ondorioz, 1984garrenerako 1983garrenean erabilitako irizpideak heurak erabili daitezenaren saloa egiten da, honako aldaketa hauekin:

(i)   Alde batetik, ditugun azkeneko xehapenak prezioei, ekoizpenari edo lanbideei buruzko ezein erakuskarien eretzeango inolako zuzenketarik egiteke erabiltzea.

(ii)   Bestetik, 1983garrenean erabilitako erakuskarietako batzuei hobetzeko ikutuak egitea eta, hori, aurkezten diren berriak neurtu nahi denari hertsikiago datxezkola uste delako, eta

(iii)  Azkenean, agizko jaurpidepeko lurraldeetako xehapenetara jo gabe, zergapide bakoitzari Euskal Herriko Autonomia-Elkarteango 1983garreneko benetako zerga-bilketaren arauerako balioa ematea.

      Izan ere, teoriaren aldetik begiratuta ihardutze-era honek honako alde on hauek ditu:

      1.-     Irabaziei edo ekoizpenari datxezkien ekonomia-erakuskari askoz baliatzen da; horrela, estadistikazko ezein neurketatan izan daitezkeen haztaketa-okerrak gutxitzea nahi da.

      2.-     Zati baten, zerga-bilketari buruzkoak bezalako zinezko xehapenak ditu oinarri.

      Horren arauera, Lurralde baten zerga-bilketarako ahalmena, zerga-bilketarekiko eragina izan dezaketela uste deneko irabazien eta ekoizpenaren osakai bakoitzarentzat duen garrantziaren eretzean neurtzen da.

      Hori kalkulatzeko era honako hau da:

-  Euki daitezen lehengo estadistika-xehapenen artetik, zergapide bakoitzetik bildu behar denari ustez estuen datxekon neurkaria aukeratzen da. Lehenengo taulan, zergapideak eta zergapide bakoitzerako aukeratutako ekonomia-erakuskarien zerrenda ematen da. Aurreko urtearen eretzean egin diren aldakuntzez jabetu ahal izateko, orduan erabili ziren erakuskariak ere agertzen dira.

-  Aukeratutako erakuskariek, Kondaira-Lurraldeetako bakoitzak esandako zergapidetiko bakoitzean duen indarra kalkulatzeko bidea ematen dute (ikus 2garren taula).

-  Esandako elkarren eretzeango indarraren zenbatekoa neurtzeko, zergapide bakoitzak 1983garrenean 3 Lurraldeetako zerga-bilketan izandako garrantzira jotzen da (2garren taula).

      Lurralde bakoitzak honela neurtutako zergapide bakoitzegatik Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko guztizko zerga-bilketan duen garrantziaren guztizkoak, Lurralde bakoitzaren besteen eretzeango zerga-bilketarako ahalmena ateratzeko bidea ematen du; 2garren taulari darionez, ahalmen hoiek honako hauek dira:

Arabarena               % 13,87

Gipuzkoarena         % 31,76

Bizkaiarena              % 54,37

                             % 100,00

      Zergapideen eta ekonomia-erakuskarien artean egiten diren atxikipenek ez dute, orohar, gehiago argitu beharrik. Hala ere, Ondareagatikako, Oinordekotzagatikako eta Jabego-Aldakuntzegatikako zergen eta Andeapen-sariaren eta "Gehitutako balio garbia lan irabazien Guztizkoa Karreradunen Irabazien" batazbestekoaren arteko atxikipenak argitasun gehiago eskatzen du.

      Atxikipen hori egiteko, hiru zergapide hoiek domuarekikoak direla pentsatzetik abiatzen da. Ondareagatikako zergapidea arauzkoa eta aldirokoa da, eta oinordekotzagatikakoa eta jabego-aldakuntzegatikakoa, berriz, norbanako mailan araurik gabekoak direnarren zergaduruak orohar hartuz gero aldirokoak direla. lrizpide honetatik abiatuta, heintasun-mailan eta domua sortzeko era dena dela, kalkuloak domutik nahiz irabazitik egitea berdintzat jotzen da.

      Eskaintzen diren bi erakuskarietako bat ere ez da bete-betekoa: Andeapen-sariarenak ez ditu barne ogasun mugikorrak. "Gehitutako balio garbia -lansarien Guztizkoa- Karreradunen irabaziak" delakoak, bitariko irabazietako lan-sarizko zatia berebaitan darama. Horregatik jo da hoiek biek ematen dutenaren batazbestekoa egitera.

      Bestalde, erakuskarien aukeraketan egindako aldakuntzek honako zio hauek izan dituzte:

a)   "Lansarietikako Euspenak" direlakoei buruz, "Soldatak eta lansariak" delakoak honegatikako bilketa-ahalmena "Soldata eta lansarien" eta "Lanetikako irabazien" batazbestekoak ematen duen erakuskariak baino hobeki erakusten duela uste izan da.

b)   "Agiri-bidezko lege-ekintzapideak", "Sortze-tokiango apainduria" eta "Enpresaren Garazpideekiko orotariko Zergapidea" direlakoentzat, 1983garrenean industria, merkataritza eta zerbitzu-ekoizpenen osoko balioen guztizkoak ematen zuen erakuskaria erabiltzeko saloa egin zen. Harrez gero egiaztatu denez, erakuskari horrek gaizki ematen du zergapide hoietatikako biltze-ahalmena, batez ere indar haundikoa den eta oker larriak egin daitezkeeneko "Enpresen Garazpideekiko Zergapidea" delakoan. Estadistika-argipide egokiagorik ezean, erakuskari horren ordez "Industriaren eta zerbitzuen orobarnezko balio-gehikuntza" erabili da.

c)   "Edari hozgarriak" zergapideari dagokionean, "industria-ekoizpena" erakuskariaren ordez argi eta garbi hori baino egokia dirudien "Alkoholik gabeko edarien ekoizpena" hartu da.

d)   "Telefonoa" delakoan, erakuskaritarako horregatik biltzen dena bera erabili dedinaren saloa egiten da, "Familia-irabazi erabilgarriak" erabili ordez, honetan "biltze-ahalmena" eta "biltzen dena" bat eta bera direla jotzen bait-da.

e)   "Sortze-tokiango apainduria" dela eta, "Industria, merkataritza eta zerbitzu ekoizpenaren balioa" erabili ordez, zergapide horren gai diren merkatalgaien ekoizpenak Kondaira-Lurralde bakoitzean duen indarraren haztaketa egiten da.

f)    "Baliatze-tokiango apainduria" zergapideari dagozkionetan, "Familia-irabazi erabilgarria" erakuskariaren ordez bidaiari-autoen erroldaketak Kondaira-Lurretako bakoitzean duen indarra jartzen da, baliatze-tokiango apainduriagatikako zerga-bilketaren gehien-gehiena hortik ateratzen bait-da.

      Erabili diren ekonomia-erakuskariak "Banco de Bilbao"-k 1981garrenerako argitaratutakoak dira (Renta Nacional de España y su distribución provincial) eta orain probintzia mailarako dauden bakarrak.

      "Telefonoaz baliatzeagatikako" bilketari buruzko xehapenak Foru-Diputazioak 1983garrenerako emandakoetatikakoak dira. "Bidaiari-autoen errolderapena"-ri buruzkoak, Bide-Goaiaren Artezkaritza Nagusiak urte horretxeri buruz argitaratutakoak ditugu.

      Zerga-bilketari buruzko xehapenak, berriz, 1983garrenean egindako zerga-bilketaren arauerakoak dira, eta Herriogasuntza-Ministeritzako Ikuskaritza Nagusiak argitaratutako 1983garreneko Abenduari buruzko "Resumen Informativo de Recaudación y Pagos"-etik hartuta daude.

2.- AUTONOMIA-ELKARTEARI ESKURATUTA EGON ETA ARABAN BERTAKO FORU-DIPUTAZIOAK EGITEN DITUEN ZERBITZUEGATIK ARABAKO FORU-DIPUTAZIOARI EMAN BEHARREKO ORDAINAK

      Arabako Foru-Diputazioak, eta Ekonomia Itunearen ondorioz, Erresumari ordaindu beharreko kupoak zehazterakoan gastu ordezkagarritzat jotzen zen herri-zerbitzu sail bat egin izan du, kondairan zehar etenik gabe.

      Euskal Herriko Autonomia-Estatutoa eta Ekonomia-Itune berria onartu direnez gero Autonomia-Elkarteari zenbait eskuraketa eta zerbitzu eman zaizkio, Araban bertako Foru-Diputazioak egin ohi zituen herri-zerbitzuekin bat zetozen guztietan Foru-Diputazioak gero ere horretan jarraitu duela.

      Gertakari horrek Kondaira-Lurralde honek ordaindu beharreko ekarketa edo kupoei buruzkoetan egoera berezia sortarazten du, gauza nabarmena denez bere eskuarteez baliatuz herri-zerbitzu bat egiten duela horretan egiten dituen gastuen nolabaiteko ordaina zor bait-zaio.

      1982garren urterako, alde batetik ordaingarri ziren zerbitzuak zehaztuz ("Nekazaritza, Mendiak, Abelazkuntza, Errepideak eta orain indargabetuta dagoen Arabarekingo Ekonomia-ltunea onartzezko Azaroaren 26ko 2948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 atala egiteratuz egindako bata bestearen ondorengo hitzarmenetan Erresumak, zehaztu gabe, gastu ordaingarri zirela aitortutako beste zerbitzu batzuk"), eta bestetik zerbitzu hoien gostea ondoren ematen diren ihardutze-arauen arauera kalkulatuz heldu zitzaion arazoari:

      1.-     Zerbitzu ordaingarrien Artezko Gosteen zehaztapena, Errepideei, Nekazaritzari, Mendiei eta Abelazkuntzari buruzkoak Arabako Foru-Diputazioaren 1982garreneko Agizko Diruegitamuetatik eta Diruegitamu Gehigarritik aterata, eta "Beste Zerbitzu batzuetango" gastuen balio-neurketa, berriz, Erresumak 1980garrenerako ontzat eman eta Arabaren 1976garreneko Itunean jarritako birrazterketa-arauei atxikiz 1982garrenean ordurakotutako osoko balioetatik abiatuz ateratzen den guztizkoa. Gozamendunei eta Unibersitate-Irakaskuntzari dagozkionak kenduz (Autonomia-Elkarteari oraindik eskuratu gabeko Zerbitzu direnez gero) eta, hori, Ekonomia-Ituneko Behin-behingo Erabakietako Seigarrenaren 2garren zatia osabideratzen duen Uztailaren 9ko 1546/1982 Errege-Dekretoan zehaztutako zenbatekoen arauera.

      2.-     Esandako zerbitzu zehatz hoien Zeharkako Gastuen zehaztapena, hori ere 1982garreneko Agizko Diruegitamuak eta Osagarriak oinarri direla.

      3.-     81/83 aldirako Berarizko Diruegitamuetako zerbitzu ordaingarrientzako dirubidetan 1982garreneko Agizko Diruegitamuen pentzutan egindako zatia.

      4.-     1982garreneko Agizko Diruegitamuetan foruzkoak zirelako --probintziari dagozkionez bestekoak, beraz-- izandako dirubilketen arauera zerbitzu berezietan foruzko gastutzat jotzen direnen ehunekoaren zehaztapena --%78,09--. Biderkari hori ez da "Beste Zerbitzu Batzuentzat" erabilgarri, horien balio-neurketa egiteko erabakitako eraren bereziagatik.

      lhardutze-era horren arauera, Arabari 1982garrenean ordaindu beharreko gastuen zenbatekoa 2.913.535.000 pesetakoa zela jo zen. 1983garren eta hurrengo ekonomia-urteetan ez da 1982garrenekorako erabilitako ihardutze-arau horiei eutsi behar zaienik uste, hori eginez gero Arabako Foru-Diputazioak bere kabuz erabakitako gastuak izango bait-lirateke ordainaren zenbatekoa finkatuko luketenak.

      Partaide guztiek une bateko, hots, 1982garreneko urteko egoera ontzat eman ondoren, berez eta besterik gabe erabili daitekeen uneangotze-era zehaztea dagokio.

      Eskaintzen den birraztertze-era, Autonomiazko Ertzaintzarentzako dirubidetarakoak alde batera utzi, eta agintepide-maila berdinak oinarri direla kalkulatuz, Arabako Foru-Diputazioari izendatutako gastu ordezkagarriari Diputazioen norbanako ekarketak gehitu daitezeneko ehunekoa bera gehituz uneangotzean datza. Ihardutze-era hori arrazoizkoa izan dedin, elkarrekin erkatu beharreko neurkariek erabat kidekoak izan behar dute eta horregatik, agintepide berriak ezezik, Foru-Diputazioen orobarnezko ekarketetan sartu eta bene-benetan berarizkoak izan daitezen gastuak ere kontutan izan beharra dago.

      Era honetan egin zen 1983garreneko ekonomia-urteko ordainen zehaztapena, uneangotze hori egiteko orobarnezko ekarketa uneangotzeko erabilitako 1,24569 biderkaria bera erabiliz. 1983garrenean ordezkatutako zenbatekoak 3.629.361.000 peseta (2.913.535.000 x 1,24569) jotzen zuela atera zen.

      1984garren ekonomia-urterako, ordainaren zenbatekoa ertzainarena kanpo utzi eta orobarnezko ekarketa 1983garrenekoaren eretzean gehitu denaren arauera uneangotu dedinaren saloa egiten da:

-  1984garreneko orobarnezko ekarketa, ertzaingoarena kanpo 84.928.049.000

-  1983garreneko orobarnezko ekarketa, ertzaingoarena kanpo 70.207.518.000

                                                                                                         -------------------

   Ekarketen gehikuntza                                                                 14.720.431.000

                                                                                                              (% 20,96)

      1984garrenean ordaindu beharrekoaren zenbatekoa honako hau litzateke:

                                                         3.629.361.000 x 1,20967 = 4.390.329.000 Pta.

      Oinarrizko zenbateko horri eusteko, bi izaikiek 1982garrenean zituzten agintepideei eurei hartantxe eustea beharrezkoa da.

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAREN ABENDUAREN 20KO 30/1980 LEGEAREN 32.4 ATALAK SORTARAZITAKO EUSKO JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ARTEKO BITARIKO BATZORDEAK HARTUTAKO AKORDIA

      Esandako Batzorde horrek, 1984garreneko Ekainaren 25ean Gasteizen egindako bilkuran, ahobatez, honako

AKORDIO

hau hartu zuen.

Lehenengoa

      Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurraldeetako bakoitzari; 1984garreneko diruegitamu-urtean ekarri beharreko ehuneko hauek izendatzea:

ARABAri                    %13,87

GIPUZKOAri            %31,76

BIZKAIAri                  %54,37

                               -----------

                              %100,00

Bigarrena

      Abenduaren 20ko 30/1983 Legeak agintzen duenez, Arabako Foru-Diputazioari 1984garrenerako eman beharreko ordainen zenbatekoak LAU MILA HIRUREHUN ETA LAROGEITA HAMAR MILOE HIRUREHUN ETA HOGEITA BEDERATZI MILA (4.390.329.000) PESETA jotzen duela zehaztea.

Hirugarrena

      Akordio eta zehaztapidetza hauek Jaurlaritzari bidaltzea esandako Legeak agintzen duenez Eusko Legebiltzarrari onarpen-eske aurkezteko.

      Gasteizen, 1984garreneko Ekainak 26.

BITARIKO BATZORDEKO LEHENDAKARIA

MARIO FERNANDEZ PELAZ

BITARIKO BATZORDEKO IDAZKARIA

KARMELO ARZELUS

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ABENDUAREN 20KO 30/1983 LEGEAREN 32.4 ATALAK SORTARAZITAKO JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ARTEKO BITARIKO BATZORDEAK 1984GARRENEKO EKAINAREN 25EAN EGINDAKO BILKURAKO AGIRIA

Bilkurakideak:

Eusko Jaurlaritzaren izenean:

-     MARIO FERNANDEZ PELAZ,

      Jaurlaritzako Lehendakariorde jauna

-     JOAKIN OTXOA SARATXAGA,

      Ekonomia eta Herriogasun Sailburu jauna

-     FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR,

      Nekazaritza eta Arrantza-Sailburu jauna.

Foru-Diputazioen izenean:

-     JUAN MARIA OLLORA OTXOA DE ASPURU,

      Arabako Diputadu Nagusia

-     JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO,

      Gipuzkoako Ahaldun Nagusia

-     JOSE MARIA MAKUA ZARANDONA

      Bizkaiko Diputadu Nagusia.

Idazkari:

KARMELO ARZELUS Jauna

      Gasteizen, 1984garreneko Ekainaren 25ean, eta Jaurlaritzaren Egoitzan, honen alboan zehazten direnak biltzen dira, idazpuruak dion Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Batzordeko kide direnez, Batzorde horren ardurapeko bi gai aztertzeko.

      Kondaira-Lurraldeetako bakoitzak Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamutarako egin beharreko diru-ekarketei eta Arabako Foru-Diputazioari aitortu beharreko ordainei buruz egindako teknikazko azterpena ikuskatu ondoren Batzordeak, ahobatez, honako akordio hau hartzen du:

Lehenengoa

      Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurraldeetako bakoitzari, 1984garreneko diruegitamu-urtean ekarri beharreko ehuneko hauek izendatzea:

ARABAri                   % 13,87

GlPUZKOAri           % 31,76

BIZKAIAri                 % 54,37

                               -----------

                              %100,00

Bigarrena

      Abenduaren 20ko 30/1983 Legeak agintzen duenaren arauera, Arabako Foru-Diputazioari 1984garrenerako eman beharreko ordainen zenbatekoak LAU MILA HIRUREHUN ETA LAROGEITA HAMAR MILOE HIRUREUN ETA HOGEITA BEDERATZI mila (4.390.329.000) PESETA jotzen dutela zehaztea.

Hirugarrena

      Akordio eta zehaztapidetza hauek Jaurlaritzari bidaltzea, esandako Legeak agintzen duenez Eusko Legebiltzarrari onarpen-eske aurkezteko.

      Eta aztertzeko beste gairik ez dagoenez gero bilkura bukatutzat jotzen da, bilkura-agiri hau irakurri ondoren, guztiek ahobatez ontzat eman eta Batzordeko Lehendakariak eta Idazkariak izenpetzen dutela.

      Gasteizen, 1984garreneko Ekainak 26

BITARIKO BATZORDEKO LEHENDAKARIA

MARIO FERNANDEZ PELAZ

BITARIKO BATZORDEKO IDAZKARIA

KARMELO ARZELUS MUJIKA

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra