Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1985 Legea, otsailaren 27koa, "Arartekoa" Erakundea sortu eta arautzezkoa.

1985-02-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1985/3/22, 63. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.

§ 69. 3/1985 LEGEA, OTSAILAREN 27KOA, "ARARTEKOA" ERAKUNDEA SORTU ETA ARAUTZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       1.-   Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere 15karren atalean dioenez, "Euskal Herriari dagokio, Parlamentuak emandako legeaz, eta Konstituzioaren 54. artikuluan ezartzen den erakundeari dagokionez, antzeko organo bat sortu eta eratzea, berorren bidez harekin koordinatuz aipaturiko artikuluan diren funtzioak eta Euskal Biltzarreak gomenda diezazkiokeen beste edonolakoak ere bete ditzan". Beraz, Lege honek, "ARARTEKOA" izenez sortzen eta arautzen duen erakundea Autonomia-Estatutoan bertan berariz ohartemanda dago.

 

       2.-   "Herri-Jagolea" delako erakundea, bere zernolakoak eta artezpideak zedarritu dituen aspalditikako ospearen eta tradizioaren jabe da. Ezagunena Ombudsman delakoa dela izen bereziak eman ohi zaizkion erakunde hori jatorriz sueziarra da eta mundu osora zabaldu da, Inglaterrako Parlamentary Commissioner for Administration eta Frantziako Médiateur delakoa bezelako horren kideko batzuk jatorrizko sueziarraregandik aski aldendu eta, nolabait behintzat, Ombudsman-az bestelako ihardutze-sail bilakatu direla egia denarren. Bainan zera aitortzea ere bidezkoa da: Aldakuntza hoiek, Inglaterran, adibidez, Legebiltzarraren goren-agintearen arauerako irizpidea oinarri zuen lege-alorreko antzinako tradizioaren, eta Frantzian benetako Herri-Jagole zela esatera iritsi zeneko Erresuma-Kontseiluak zuen itzalaren ondorio zirela. Nolanahi ere, zera ere egia da: Frantziako Médiateur delakoaren egituraren garrantzizko alderdi batzuk, Errepublikako Lehendakariaren, Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanen erakunde-mailako egituraketaren ondorio direla.

 

       Ombudsman sueziarraren, Justitie-Ombudsman-en delakoaren sorrera, Suezia Oroaginte-Erregegoa izatetik konstituzio-arauzkoa izaterainoko aldakuntzaren kondairari berari eta Legebiltzarrean zeuden gizarte-indarrek zuten Legebiltzarraren bilkurarteko alditan erregepeko herrilanarien iharduna politikazko ikusketen-beharrari, bertatik bertara datxekie. Legebiltzarkide-erapidetzak Europako gainontzeko aldetan egin zuen bideak ez zuen XX mendearen zati haundi bat igaroarte horrelakorik beretzakotu. Zehazki esateko, Mundu-mailako II Gerratea bukatu arte, hortik aurrera gertatzen bait-da Erresumaren gizartearekiko egitekoen eta herri-iareipideak babesteko erapidetzaren aldakuntza haundi bat.

 

       3.-   Nolanahi ere, eta lege-politikazko zio ezberdinekin bada ere, Ombudsman delakoak, esandako salbuespenekin, bere jatorri eskandina-biarrarekin lotzen duten zenbait ezaugarriri eutsi egin die. Hoietako hiru nabarmentzen dira beste guztien gainetik:

 

       Lehenengo eta behin, egitekoz, herritarrek arduralaritza on bat izateko duten eskubidea babesteko eta legetasun-arauerako oinarri-irizpidearen bermea izateko Arduralaritza zainpetzera jotzen duen ihardutze-sail bat dugu.

 

       Bigarrenez, eta ihardutze-sail honek buruja-betasunez diharduenarren, kargu horretarakoa Legebiltzarrak izendatzen du.

 

       Eta hirugarrena, herritarren eskubideak eta iareipideak aldezten diharduen Arduralaritza zaintzeko ihardutze-sail bat denez gero, herritarrak Ombudsman delakoarengana inolako bitartekorik gabe iritzi ahal izatea bermatu behar du. Horren ondorioz, Ombudsman delako hori arauekiko iareitasunez eta bideak laburtuz aritzen da.

 

       4.-   Ombudsman delakoa berandu sartu da Europako hegoaldeko konstituzio-erapidetzetan. Euskadiri zehazki gagozkiola, herritarrek herri-arduralaritzen iharduna zaintzeko aukera zabalak dituztenaz ez dugu ahantzi behar. Konstituzioaren arauerako babes-eskea eta, orohar, alor guztiak hartzen dituen konstituzio-legepidetza; auzipide-arduralaritzaren aginte-eremua; Legebiltzarraren ihardutze-sail denez arduralaritza artezten duen Jaurlaritzarekiko Legebiltzarraren zaingo-miraketa; hain zuzen ere arduralaritza txarra eragoztea xede duten barne-ikuskaketak, etabar, erakundea sortu zeneko kondaira-unean, garbi dagoenez, ez zegoen eskubideak babesteko eta arduralaritzarekiko ikerpena egiteko erapidetza baten adierazgarri dira.

 

       Arartekoa, horrela, Gizarte eta Demokraziazko Legeen arauerako Erresumaren bilakakuntzari eta horrek gizabanakoen eskubideen aldarrikapen hutsa gaindituz eskubide eta iareipideak bermatzeko bidean erakutsi dituen akatsei argi eta garbi egokitzen zaien (eta egiazko iareipideak herri-agintaritzan benetako eginbehar direnez (E.H.A.-E-ren 9.2 Atala) beste zaingo-iareipideak herri-agintaritzen benetako eginbehar direnez ikusten dituen Estatutoan ohartemandakoari baliorik kentzen.

 

       5.-   Mundu-mailako II Gerrateaz gero Herri-Agintaritzak aldatu egin dira, herritarren ihardunean askoz ere gehiago eskuhartzezko jarrera bat hartuz. Egoera horrek, arduralaritza txarra deneko egoeretarako arta egitezko ohizko eren ezina eta egokitasunik eza agertaraztea izan du ondorio. Herri-Arduralaritzak guztien zuduen aldezpenerako erabili behar izaten dituen bide nahaspilatsu eta zailak sortarazten duten arduralaritzapekoen Arduralaritzarekiko beldurra ez da dauden arazoetan txikiena hori dela eta, batzutan, guztien zuduak hobeki aldezteko xedezkoak arduralaritzapekoentzat kalte-bide gertatzen direla. Hor du hain zuzen Ombudsman delakoak, arduralaritza-ihardunaren orohartzezko balioaren alorrean alegia, Legearen arauerako Gizarte eta Demokraziazko Erresuman izateko funtsezko zioa.

 

       Ombudsman delakoa, birraztertu beharreko arazoak aurrean jarri, bere iharduneango aldakuntzetarako buzipenak egin, eta Arduralaritzak gaizki ihardutzea Legeagatikakoa denean legegintza dagokienei akio eginaz Arduralaritzari akio eta bultz egiten dion arrazoi-indarrezko Auzimaisugo bat dela esan izan da, eta zuzen esan ere. Ombudsman-ak, legezkontrakotasunak somatzen direnean ihardutzea ezezik legeak aldarazteko bultz ere egiten du, bizitzaren ontasun-maila hobetzeko. Ombudsman hori, horrela, arduralaritzapekoen eskubideak bermatzeko bidetan nahitaez dauden hutsak betetzen dituen Arduralaritzaren jabearazte-indarrezko laguntzaile gertatzen da.

 

       6.-   Esandako hoiek Estatutoan ohartemandakoaren zuzena erakusten dute.

 

       Lege honek bere tradiziorik jatorrenaren arauera antolatzen du ARARTEKO delakoa, herritarren Herri-Arduralaritzarekingo harremanetetango eskubideak bermatzeko.

 

       Legebiltzarrean sortu eta haren aurrean baizik erantzun behar ez duen Erakunde bat dugu. Horren ihardunak ez du Legea eta bere iritzia eta, Legebiltzarraren Eskudun denez, Legebiltzarrak eman diezazkion artezpideez besteko gainekorik.

 

       Erakundearen duintasunak, kargu hori izan dezana alderdi-zaletasunik gabea eta erabat iarea izatea eskatzen du. Honetara jotzen dute Legeak ohartematen dituen bateraezinarau zorrotzak, eta bai politika-zabalkundezko ezein ekintzetan ihardutzeko debekuak ere.

 

       Legeak Arduralaritzaren zerdenaz duen iritzia zabala da, Arduralaritzak izan duen bilakakuntzari dagokiola eta, hori, halako ekintzapide bat osorik edo alderdiren batetik norbanako-alorreko legepekoa izan ez izan. Horregatik, Herri-Enpresak eta norbanakoen agintaritza-baimenaren bidezko ekintzapideak ere ARARTEKOaren ahalmen eta eskubideen eremuan sartzen dira. Ekintzapide hoiekiko ikermenari gagozkiola, ARARTEKOak idazgu guztietara sartzeko eta Legearen arauera isilpekotzat jotako agiripaperak izan ezik beste guztiak eskuratzeko eskubidea du. Horren iharduna, funtsean, aholkuak eta buzipenak egitean eta bere bilaketen ondorioak Txostenen bidez ezagutaraztean datza. Txosten hoietan bere lana eragotzi duten herrilanarien edo era gaitzesgarrian ari daitezenen izenak eraso ditzake. Horrek, Jaurlaritzaren politikazko erantzukizuna babes dutela herrilanariren batzuk bere agintepideaz agian gehiegikeriaz baliatu daitezenaren arriskuak gutxitzea du xede, Jaurlaritzaren politikazko erantzunbeharraren kaltetan gabe.

 

       ARARTEKOaren ekintzak ez dute inolako eperik, eta horrek eskuhartzea ez dakar arduralaritza-bideak geldiarazterik, ez eperako aldiak ez kontatzerik ere.

 

       7.-   Horri berenez dagokion ihardutze-eremuari buruz, berriz, lehenengo eta behin Autonomia-Elkartearen mugartean ari diren Herri-Arduralaritza guztiei datxekiela esan behar da; beraz, horren ahalmen eta eskubideak Elkarte Osoko Arduralaritza, Kondaira-Lurraldeetakoa eta Tokikoa hartzen dituzte.

 

       ARARTEKOak berenezko agintepideak egiteratzen ditu, Estatutoaren aginduz, erakunde hori Estatutoari bait-dario artez, eta horren "Defensor del Pueblo" delakoarekingo harremanak ez bait-dira aginte-egiturazko menpetasunezkoak. Hori ez da, inola ere, eskubideen aldezpenerako Konstituzio-Epaitegira joatea edo Erresuma osorako ihardutze-sailei akio egiteko horren beharra dagoela eritzitakoetan "Defensor del Pueblo"-rengana jo ahal izateko eragozpen. Beti ere, elkarri egokitzeko eta laguntza emateko harremanak hitzarmen eta ituneen bidez antolatuko dira.

 

       Ebazte-Batzordeak, Legebiltzarra eta Jaurlaritza baino ez dira ARARTEKOaren ikermenetik kanpo gelditzen, bainan bere politika-artezkaritzarako egitekoei dagokienetan bakar bakarrik, eta ez bere agintepideen alorrean arduralaritzazko egintzak aginduz edo erabakiak emanaz egiteratu ditzaten arduralaritza-alor huts-hutseko egitekoei buruzkoetan.

 

       Legeak berebaitan daraman herri-Arduralaritza zer denari buruzko irizpidea, herri-zerbitzuak eskaintzezko gaurreguneko egoerari dagokion irizpide bat dugu eta, esan denez, horren ihardun osoa edo ihardunaren zati bat dugu Norbanako-alorreko Legepeko alorreangoa izan ez izan. Alde horretatik, eta Legearen 10.1 d) Atalari gagozkiola, zera azpimarratu behar dugu: Médiateur frantzesak bere garaian beretzako zuen Arduralaritza-Legepidetzarekiko oinarri-eritzi jatorrenen arauera, hartaz ari geraneko ihardutze-erakundea "guztien zuduko behar bat betetzen edo zeharka eta urrutitik bada ere Arduralaritzak ihardutze-erakunde horrekiko ikerpena egitezko alderdiren bat dagoenean" herri-zerbitzuko ihardun bat dago. Honela, legez edo araudiz herri-erakunde izan ezaren arduralaritza-ahalmenak edo eskua emandako eskubideak egiteratzen dituztenak, baimenpekoak adibidez, ARARTEKOaren miraketa-ahalmenaren menpe gelditzen dira. Orobat Herri-Bazkunak ere, Herri-alorreko Legepeko izan eta bere egituraren eta ihardunaren zati batek, gutxienez, herri-alorreko legepeko arauen jaurpidepeko izan daitezen neurrian. Beraz, ikerpenaren menpe gelditzen den herri-iharduna edo ekintzapideak artezko xede duen ekintzapidea edo Arduralaritza-Legepekoa dira, eta ez beste. Honela, beraz, ARARTEKOak, bere ihardunean, ezingo ditu barnearduralaritzaren eremuak hartu.

 

       Horrelakoetan, ikermenak herri-ekintzapideren batek bere helburuak lortu ditzan arta egitea, somatu daitezkeen akatsak kentzea eta, hala egokituz gero, Herri-Arduralaritzari bere babes ematezko, ikuskaritzarako eta zigorrak jartzeko ahalmena egiteratu dezaten akio egitea du xede.

 

       8.-   Bukatzeko, erakunde horri jarri zaion izena, Euskal Herri-alorreko Legepidetzan berria den erakunde bati izena ere berria jarri beharraren ondorio izan da. Alde horretatik, euskerazko izena jartzeak komenigarri dirudi.

 

       Bestalde, erakundea berria da. Egia esan, aurrekoak izan ditu, bai Gaztelaren eraginpeko euskal lurraldeetan, bai Pirineo-aldeko erresumetako lege-tradizioetan herrotutakoetan ere. Bainan, hala ere, ez dago hoiek parekatzerik. Aurreko hoiek, Arabako Sindiko Prokuradore Nagusia adibidez, bakar-agintezko Erregetzapean eta mailaka eratutako gizarte-giroan sortzen dira eta hoiei datxezkie, gizarte-maila baten abantailak besteen aurka, edo jauntxoaren aurka, edo Erregearen aurrean aldeztea xede duten erakundeak bait-dira. ARARTEKOa erabat bestelakoa da, mailaz-mailako gizartearen ordez berdintasunaren arauerako irizpidea, eta abantailaren tokian guztien eskubideak eta askatasuna jartzen direneko neurri berean.

 

       Areago, Feudo-Aroko Legepidetango izenak hemen birlandatzarik ere ez dago, eta are gutxiago erakunde hoiek --Aragoiko "Justicia Mayor" delakoarekin adibidez gertatzen denaz bestela-- euskal kondaira-gogamenean itzalita daudela, euskaldunek bere kondaira-oroitzapenean ez bait-dute Lege honek araupetzen duen erakundearen moeta bereko ezein erakunderenganako atxikipenik.

 

I IDAZPURUA

ARAUDIA

 

Lehenengo Atala

 

       1.-   Legebiltzarrak Konstituzioaren I Idazpuruak dakartzan eskubideak Legeak dionez bermatuz aldeztu, eta Autonomia-Estatutoaren 9garren Atalak dakartzan demokraziazko oinarri-irizpide orokorrak bete daitezenaz arduratzeko jarritako goi-karguduna da ARARTEKOa.

 

       2.-   Herritarrak agintari eta agintaritza-gehiegikerietatik eta Euskal Herri-Arduralaritzaren utzikerietatik babestea du bere xede nagusia.

 

       3.-   Herri-Arduralaritzetatik burujabe izanik, artezpideak, Legebiltzarrak erabakitzen duen eran, honengandik baino jasotzen ez dituela, Autonomia-Estatutoak artez ohartemandako herri-erakunde da. Bere iritzien arauera dihardu, Legeei atxikiz eta "Defensor del Pueblo"-rekin elkar hartuta.

 

       4.-   ARARTEKOaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak honek zehaztu dezan erakoak izango dira.

 

2. Atala - Izendapena

 

       1.-   ARARTEKOa Legebiltzarrak izendatuko du, bere Araudiak dion eran.

 

       2.-   Izendapena egiteko, Legebiltzarkideen hiru bostenen gehiengoa atera beharko da. Gehiengo hori lortzen ez bada, gehienez hilabeteko epearen barruan, erabateko gehiengoa lortu arte, bata bestearen ondorengo saloak egingo dira.

 

3. Atala - Izendapena eta karguaz jabetzea

 

       1.-   Legebiltzarreko Lehendakariak ARARTEKOaren izendapena bere izenpez egiaztatu, eta izendapen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du.

 

       2.-   ARARTEKOa Legebiltzarraren Osoko Bilkuran jabetuko da bere karguaz, eta bere egitekoa zintzo beteko duela zin egin edo hitza emango du.

 

4. Atala - Hautagaitasun-baldintzak

 

       ARARTEKO-izendapenerako honako hauek beharrezkoak izango dira:

 

a)  Legez euskaldun izatea.

b)  Herri eta politika-alorretako eskubide guztien jabe izatea.

 

5. Atala - Ihardunaren iraupena

 

       1.-   ARARTEKOa bost urterako izendatzen da, eta hori halako beste aldi bakar baterako birrizendatu daiteke.

 

       2.-   Hartarako izendatu zuteneko aldia bukatu ondoren, bere ondorengoa karguaz jabetu dedinerarte bere ihardunean iraungo du.

 

       3.-   Nolanahi ere, ihardutze-aldia manu-aldia bukatu eta sei hilabetera amaituko da. Aldi horrek diraueno Legebiltzarra ezabatzea gertatuz gero, ihardutze-manua Legebiltzarraren ezabapenaren eta Legebiltzarra eratzearen arteko aldiaren beste halako baterako luzatu ahal izango da.

 

       4.-   Tokia hutsik gelditu dedin beste guztietan, hutsik egote hori Lege honen 7.5 Atalak dioenaren arauera adierazi dedinetik hasi eta hilabete baino gehiago gabeko epe baten barruan ekingo zaie izendapen-bideei.

 

6. Atala - Elkartuezinak

 

       1.-   ARARTEKOtza honako hauekin batera ezinezkoa da:

 

a)  Herri-hauteskundeen bidezko ezein ordezkatze-kargurekin.

b)  Aukerako izendapenezko ezein politika-kargurekin.

c)  Politika-alderdi, sindikaritza edo ugazaba-elkarteren bateko bazkide izatearekin.

d)  Bazkun edo iraskunderen baten artezkaritza-ihardunean aritzearekin.

e)  Ezein Herri-Arduralaritzatan iharduneango zerbitzuan aritzearekin; epailaritzan edo epai-salataritzan ihardutzearekin.

f)   Ogibidezko, karrerazko, merkataritzako edo laneko ezein ihardunetan aritzearekin.

 

       2.-   ARARTEKOak ezingo du inolako politikazko zabalkunde-ekintzarik egin.

 

       3.-   Doakiokeen ezein elkartuezin izatea gertatuz gero, ARARTEKOak bere izendapena egin zen egunetik hasi eta hurrengo hamar egunen barruan eta karguaz jabetu baino lehen utzi egin beharko du. Uste hori, Legebiltzarreko Mahaiari Lehendakariaren bidez bidalitako idatziz egingo da. Bestela, izendapenari uko egiten diola ulertuko da.

 

7. Atala - Ihardunaren bukaera

 

       1.-   Honako hauetakoren bategatik bukatuko da ARARTEKO izatea:

 

a)  Tokia utzi izanagatik.

b)  Izendapenaren jabe izateko aldia bukatu izanagatik, Lege honetako 5karren atalean agintzen denaren kaltetan gabe.

c)  Hiltzea edo geroztikako ezina gertatu izanagatik.

d)  Bere karguko eginbehar eta egitekoak betetzen ajolagabekeria nabarmenez ihardun izanagatik Legebiltzarrak bere tokitik kendu izanagatik.

e)  Marrukeriazko lege-hauspenegatikako sendetsitako epai-erabakiaren gai izanagatik.

f)   Gero gertatutako elkartuezinagatik.

g)  Legezko euskalduntasuna edo herri eta politika-eskubide guztien osoko jabe izatea galdu izanagatik.

 

       2.-   Toki-uzteak Legebiltzarreko Mahaiari adierazi dakion unetik bertatik du eragite-indarra, aurrez ontzat eman edo aldarrikatu beharrik gabe.

 

       3.-   Atal honen lehenengo zatiko d) txatalean ohartemandakoa gertatuz gero, kargutik kentzea, eztabaidaketa ondoren, Legebiltzarreko kideen hiru bostenen gehiengoz erabakiko da. Gaitzespen-salopeko ARARTEKOAK, bere ihardunaren aldezpena egiteko, eztabaidaketan eta aintzin-ekitaldi guztietan eskuhartu ahal izango du.

 

       4.-   Gero gertatutako ezinaren ondorioz kargua hutsik dagoelako aldarrikapena Legebiltzarreko kideen hiru bostenen gehiengoz erabaki beharko da.

 

       5.-   Kargua hutsik dagoelako aldarrikapena, beti, Legebiltzarreko Lehendakariak egin beharko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko.

 

       6.-   Kargua hutsik dagoela aldarrikatu ondoren, hilabete baino gehiagokoa izango ez den aldian ARARTEKO berria aukeratzeko egipideei ekingo zaie.

 

8. Atala - Arartekolagunaz

 

       1.-   ARARTEKOari, jarri dedin lan-erakuntzaren arauera bere egitekoetan bere ordezkotza eman ahal izango dion Arartekolagun batek lagunduko dio. Arartekolagunak ARARTEKOAREN ordezkotza egingo du kargua hutsik egotea edo ARARTEKOa gorputzeko ezinean edo aldi baterako kanpoan izatea gerta dedinetan.

 

       2.-   Arartekolagunari ezingo zaio inola ere Legebiltzar, Jaurlaritza edo Sailburuekingo harremanetarako edo hoien arduralaritza hutsezko ihardunekiko ordezkotzarik eman.

 

       3.-   Arartekolaguna ARARTEKOak izendatuko eta kenduko du, nahi bezala, Legebiltzarraren onarpena jaso ondoren. Izendapena eta kargua uztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

 

       4.-   Arartekolagunarekin, ARARTEKOarentzat Idazpuru honetan edo horrentzako berarizko Lege-jaurpideei buruzko beste edozein manutan ohartemandakoak erabiliko dira.

 

9. Atala - Ihardutze-eremua

 

       1.-   lkertze-ahalmenak honako hauek hartuko ditu:

 

a)  Autonomia-Elkarte Osorako Arduralaritza, Tokiko Arduralaritza, Ihardutze-erakunde burujabeak, herri-baltzuak eta haren menpeko gainontzeko izaikiak barne.

b)  Kondaira-Lurraldeetako Arduralaritza, bertako ihardutze-erakunde burujabeak, herri-baltzuak eta haren menpeko gainontzeko herri-izaikiak barne.

c)  Toki-Arduralaritza, bertako ihardutze-erakunde burujabeak, herri-baltzuak eta haren menpeko gainontzeko herri-izaikiak barne, Autonomia-Estatutoko 10,4 atalean zehaztutako aginte-eskumenen esparruan.

d)  Berenezko nahiz lege-nortasundunen arduralaritzazko eskuemate-bidezko eraentzapeko zerbitzuak eta, orohar, herri-zerbitzuren bat egin eta aldi berean arduralaritzazko nolabaiteko arta edo babespean egon dedin ezein ihardutze-sail, erakunde, edo legezko nahiz berezko ezein nortasundun, Autonomia-Estatutoak Autonomia-Elkarteari agintepideak ematen dizkioneko gaiei buruzko guztian.

 

       2.-   ARARTEKOAK, Epai-Arduralaritzaren ihardunarekiko arrenkurak jaso ditzanean, arrenkurak, hoien miaketa egiteko edo hoietzaz erabakia emateko gaitasunaren jabe den ihardutze-erakundeari igorriko dizkio.

 

       3.-   Ikermena, "Defensor del Pueblo"-rekin elkar hartuta egiteratuko du, Autonomia-Estatutoaren 15karren atalean eta jorrailaren 6ko 3/1981 Ihardutze-Legearen 12garren atalean ohartemandakoaren arauera, hala behar izanez gero, horretzaz elkar hartuz.

 

10. Atala - Arretapeko Ekintzapideak

 

       ARARTEKOAREN ahalmena, egintza eta erabakietara ezezik, hoien aipamen egin gabe uztera ere iristen da.

 

11. Atala

 

       ARARTEKOari dagokio:

 

a)  Herritar bati nahiz herritar talde bati doazkion eta bederatzigarren Atalean esandako erakundeen egintza edo jokabideak garbitzeko arakaketak hasi eta egitea.

b)  Dagokien ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko.

c)  Arduralaritzapekoen eskubideen bermapide arduralaritzaren eta herri-zerbitzuen ihardunak beharrezko diren irizkeriarik eza eta eraginkortasuna izan ditzan, legeetango hutsez buzipenak eginaz ohartaraztea. Aholku hoiek Legebiltzarrari, Jaurlaritzari, Biltzar Nagusiei, Foru-Diputazioei, Udalbatzarrei edo 9.1.d) atalean aipatzen diren Erakunde edo Ihardutze-Erakundeei eman ahal izango dizkie.

d)  Bere ardurapeko arazoetan, Legebiltzarrak edo 9.1 Atalean esandako Erakundeetako edozeinek eskatuta erizpenak ematea.

e)  Bere esku dituen bideetatik, eta bereziki herri-adierazpideetatik bere lanaren nolakoa, bere ikerpideak eta urteroko txostena ezagutaraztea. Horretarako, eta ARARTEKOak bere egitekoak hobeki egiteratzeko eta herriak bere iharduna ezagutu dezan komenigarri eritzi diezaionean, Autonomia-Elkarteko herri-jabetzapeko adierazpideak horretarako tokiak utzi beharko dizkiote.

 

12. Atala - Arakamena

 

       Bere egiteko eta agintepideak behar bezala egiteratzeko, ARARTEKOa araugabeko eta lasterkako bideez baliatuko da. Horretarako, honako hauek egin ahal izango ditu:

 

a)  Aurrez gaztigua eginda nahiz gaztigurik gabe 9.1 Atalean esandako ihardutze-erakunde eta erakundeen ezein zerbitzu edo idazgutan ikuskaketak egitea, agiripaperak aztertuz, ihardutze-sail, herrilanari edo lanariei entzunaz, eta komenigarri eritzitako argipideak eskatuz.

b)  Komenigarri eritzitako argipideketak egitea, herritarren eta artapeko erakundeen bidezko eskubide eta zuduen kaltetangoak izan ez daitezenaren baldintzapean.

c)  Horretarako gai diren ihardutze-sail eta zerbitzuekin elkar hartuta, herritarren bidezko zuduen aldezpenerako eta arduralaritza-sailen alderdikeriarik ezaren, eginkortasunaren, erdirakortasunik ezaren, aginte-banaketaren, antolakidetzaren eta Legeei eta Zuzenari erabat men egitearen arauerako irizpideei egokitzeko aterapiderik egokienak lortzen saiatzea.

d)  Argipideketa egingo zaion arazoari buruzko argipideak eman ditzakeela uste izatea arrazoizko izan dedineko, ARARTEKOA-ren ikuskaketaren gai diren arduralaritzen zerbitzurako ezein herrilanari edo lanariri, aurrera joan dakioneko idatzizko deia egitea.

 

13. Atala - Mugapena

 

       1.-   ARARTEKOa ez da sendetsitako epaiaren gai izan edo epailaritza-erabakiaren zain egon daitezen arrenkurak banaka aztertzen hasiko. Horretan hasi ondoren doakionen batek agizko Epaitegien edo Konstituzio-Epaitegiaren aurrerako zuzenketa-eskea edo goradeia sartzen badu, azterketak geldiarazi egingo dio.

 

       2.-   Legebiltzarra eta Jaurlaritza bere ikuskaritza-ahalmenetik kanpo gelditzen dira, hoietan bietan, arduralaritza hutsezko iharduna salbu.

 

       3.-   Halaber, Ebazpen-Batzordeen iharduna ere bere ikuskaritza-ahahalmenetik kanpo gelditzen da.

 

14. Atala - Eskubideen norainokoa

 

       ARARTEKOak ez du 9.1 Atalean esandako ihardutze-erakundeen egintzak ezabatzeko, baliogabetzeko edo aldatzeko ahalmenik. Horrek eskuhartzeak ez ditu epeak luza-arazten.

 

15. Atala - Isilpekotasuna

 

       1.-   Agiripaper bat indarrean dauden legeen arauera ofizial-isilpekotan sailkatzeak ez du ARARTEKOak hori ezagutzea eragotziko.

 

       2.-   Aurreko zatian esandakoa horrela dela ere, Jaurlaritzak, horretzazko berarizko erabaki baten bidez, ARARTEKOari agiri-paper hoietarako bidea itxi egin ahal izango dio. ARARTEKOak, agiripaper hori ezagutzeari ikuskaketa ongi egiteko ezinbestekoa baderitza, Jaurlaritzaren erabakia dagokion Legebiltzar-Batzordeari jakinarazi ahal izango dio.

 

       3.-   Beti ere, ARARTEKOak edo horren menpeko lanariek egin ditzaten argipideketa guztiak erabat isilpekoak izango dira, eta hori, ARARTEKOak Legebiltzarrarentzako argipide-txostenetan sartu beharrezkotzat jotako buruzpideen kaltetan gabe.

 

16. Atala

 

       1.-   ARARTEKOAren ihardunak ez du Legebiltzarra bildu gabe egotearen, ezabatu izanaren edo bere aginte-aldia amaitu izanaren ondorioz etenik izango.

 

       2.-   Salbuespen edo hertsipen-egoera aldarrikatzeak ez du ARARTEKOAREN iharduna, ez eta herritarrek horrengana jotzeko duten eskubidea ere etengo, Konstituzioko 55karren atalean agindutakoaren kaltetan gabe.

 

II IDAZPURUA

IHARDUNA

 

I ATALBURUA

ARGIPIDEKETARI ETA BIDERAPENARI EKITEA

 

17. Atala - Argipideketari ekiteaz

 

       1.-   ARARTEKOAK bere arioz nahiz doakionak eskatuta ekin ahal izango dio argipideketari ARARTEKOAK bere berenezko bideaz arauz-kontrako egoeraren bat ezagutu dezanean, bere arioz ekin ahal izango dio argipideketari.

 

       2.-   ARARTEKOarekin agitz harremanak izan ditzan Batzordeak, argipideketarako batzordeek edo legebiltzarkideek banaka ere eskatu ahal izango dute argipideketan hastea.

 

       3.-   Inolako arduralaritza-agintarik ezingo dio bere ardurapeko arazoetan ARARTEKOari arrenkurarik aurkeztu ahal izango.

 

18. Atala - Doakionak eskatuta argipideketari ekiteaz

 

       1.-   ARARTEKOari arrenkurak aurkeztea, bidezko zudu baten oinarrituta egin beharko da.

 

       2.-   Doakionaren lege-aberritasuna, egoitza, gara-adineko ez izatea edo legez gaitasunik ez izatea, espetxean sartuta edo zigortuta egotea, edo, orohar, Arduralaritza edo herri-agintaritza batekiko manupetasunezko edo menpekotasunezko ezein berarizko atxikipen ez da ARARTEKOarengana jo ahal izateko eragozpen izango.

 

       3.-   Doakionak arrenkura atzera jasotzeko asmoa azalduko balu ere, argipideketari jarraitu ahal izango dio ARARTEKOAK.

 

19. Atala - Eraz

 

       1.-   Arrenkurak idatziz nahiz hitzez aurkeztuko dira. Nolanahi ere zio eta guztikoak izan beharko dute arazoa argi uzteko baliagarri izan daitezkeen behar hainbat agiripaper erantsiz. Aurkezten dituenaren nortasun-xehapenak eta egoitza izan beharko dute barne.

 

       2.-   Hitzezko arrenkurak ezingo dira ARARTEKOaren zerbitzuen egoitza izan dedin idazguan baizik aurkeztu. Arrenkura hoiek idatzi egingo dira, eta gero doakionak irakurri eta izenpetu egingo ditu.

 

       3.-   Arrenkurak ezingo dira aurkeztu doakionak arrenkura sortzeko gai izan daitezken jokabide edo egintzak jakin zituenetik urtebete baino gehiagoko aldia igaro ondoren aurkeztu.

 

20. Atala - Kexu-erroldea

 

       ARARTEKOaren zerbitzuek, aurkeztu dakizkien arrenkura guztiak errolderatu eta hartze-agiria egingo dute, eta hoiei bere bideak eragingo edo uko egingo zaie.

 

21. Atala - Arrenkurei uko egitea

 

       1.-   Arrenkurak onargarriak diren erabakitzeko, hoien balioaren aldezaurreko haztapen bat egingo da.

 

       2.-   Honako zernolako hauetakoren bat gerta dedinean, arrenkurei uko egingo zaie:

 

a)  Bidezko interesgarritasunik ikusi ez dakionean.

b)  Egiten duena nor den esaten ez denean.

c)  Arduralaritza-lana nahasteko edo geldiarazteko asmo txarra edo bide horretzaz gehiegikeriaz baliatzea agertu dedinean.

d)  Egiaztatu gabe egon edo eskatutako xehapenak eman ez daitezenean.

e)  Bere arduratze-eremutik kanporakoak izan daitezenean. "Defensor del Pueblo"-ren arduratze-eremuari datxezkonean horri bidaliko dizkio.

 

       3.-   Arrenkura asmo txarrez egindakoa dela egiaztatu, eta lege-haspenaren itxurak egon daitezenean, ARARTEKOak dagokion Epai-Agintaritzari jakinaraziko dio.

 

       4.-   Egindako arrenkurei uko egiten bazaie, ARARTEKOAK doakionario zio eta guztiko idatziz jakinaraziko dio, bere ekintza egipideratuko biderik egokienak, bideren bat balego behintzat, zein diren adieraziz.

 

22. Atala - Jazarpenak

 

       ARARTEKOAREN erabakien aurka ez da inolako jazarpenik egiterik izango.

 

II ATALBURUA

IKERPENPEKO IHARDUTZE-ERAKUNDE ETA ERAKUNDEEKINGO HARREMANEZ

 

23. Atala - Laguntza eman beharra

 

       9.1 atalean esandako Erakundeetako ihardutze-sailak, eskatu dakizkien xehapen, agiri, argipide edo garbitasun guztiak lehentasunez eta presaz ematea behartuta daude.

 

24. AtaIa - Bere ekintzari oztopoak jartzea

 

       1.-   Ezein herrilanarik, agintarik, enpresa baimendun bateko edo arduralaritzaren nola-baiteko zaingo edo babespeko bateko ezein lanarik edo arduradunek eskatutakoa bidaltzeari uko egitea edo zabarkeriaz aritzea, eta bai ARARTEKOari eskatutako zehaztapidetzak edo arduralaritza-agiriak eskuratzeko edo idazguetara sartzeko bideak ixtea edo zailtzea ere, horren lanarekiko oztopotzat joko da. ARARTEKOAK, jokabide horren berri aginte-mailazko gainokoari jakinaraziko dio.

 

       2.-   Herri-Arduralaritzaren zerbitzurako ezein ihardutze-sail, herrilanari, artezkari edo norbanakok ARARTEKOAren argipideketa-lanen aurkako edo hoiei oztopoak jartzezko jarreran irautea, bere urteroko txostenaren horretzazko zatian nabarmenarazteaz gainera, berarizko argipide-txosten baten gai izan daiteke.

 

25. Atala

 

       Herrilanari edo langileari 23garren Atalak jartzen dizkion eginbeharrak betetzea debekatu diezaion goragoko mailako agintari edo ihardutze-sailak, bai haiei baita ARARTEKOARI ere bidalitako zio eta guztiko idatziz egingo du. ARARTEKOak aurrerantzean beharrezko izan daitezen argipideketa-egintza guztien eskea esandako goragoko horri egingo dio.

 

26. Atala - Epeak

 

       Argipideak, zehaztapidetzak edo nolanahiko beste xehapenak eskatzerakoan, ARARTEKOak eskatutakoa egiteko epe bat jarriko du.

 

27. Atala - Gehiegikeria, apeta, bereizkeria, edo zabarkeria gertatuz gerorako ekintzapideak

 

       Egindako argipideei, itxuraz, arrenkura herri-lanariren edo langileren baten gehiegikeriaren, apetaren, bereizkeriaren, huts, edo utzikeria baten ondoriozkoa dela darienean, ARARTEKOak horretzazko bere iritzia doakionari artaz adierazi ahal izango dio. Egun berean, gaineko aginte-mailakoari, egoki eritzitako buzipenak eginez, idazki horren aldaki bat bidaliko dio.

 

       ARARTEKOAK emandako aholkuak kontutan hartu ez eta alde horretatik neurri egokirik hartuko ez balitz, ARARTEKOAK, doakion arduralaritzazko ihardutze-saileko aginte-mailaz goreneko den arduradunari jakinaraziko dio, eta gaia bere urteroko edo berarizko argipide-txostenean sartuko du.

 

28. Atala - Erantzunbeharragatikako ekintza

 

       ARARTEKOAK, herrilanari edo arduralaritzaren nolanahiko arta edo babespeko edo baimenpeko enpresetako langile edo arduradunei erantzun beharra eskatzea bere arioz egin ahal izango du, aurrez idatziz adierazi beharrik gabe.

 

29. Atala

 

       Argipideketan lege-hauspenaren arrazoizko itxurak agertuz gero, ARARTEKOAK Herri-Salataritzari jakinaraziko dio.

 

III ATALBURUA

ADIERAZPENAK ETA AZKEN EBAZPENAK

 

30. Atala - Argipideketaren Ondorioak

 

       ARARTEKOAK, arrenkura egin duenari, argipideketak atera dedina jakinaraziko dio.

 

31. Atala - Argipideketaren bukaera

 

       Era berean, argipideketa bukatu izana doakion agintari, ihardutze-erakunde, herrilanari edo langileari adieraziko zaio.

 

III IDAZPURUA

LEGEBILTZARRAREKINGO HARREMANEZ

 

32. Atala - Urteoroko Argipide-txostenaz

 

       1.-   ARARTEKOak, urteoro, bere ihardunaren kontuak emango dizkio Legebiltzarrari, Argipide-txosten baten bidez.

 

       2.-   Txosten horrek, eskubideekiko babesa Autonomia-Elkartean zertan dagoenari buruzko orohartzezko neurketa bat izan beharko du barne. Halaber, honako beste hauek sartu beharko dira, gutxienez: Egindako argipideketen zenbatekoa eta moeta; uko egin zaien arrenkurak, eta ukoaren zergatikakoa; egindako argipideketei dariena, ikerpenaren gai izandako ihardutze-sailei emandako aholkuak edo egindako buzipenak adieraziz eta baita, hala egokituz gero, Herri-Arduralaritzak hobeki ari daitezen eman, aldatu edo baliogabetu beharko liratekeen Legeak edo legezko manuak ere, eta interesgarri eritzitako beste ezein xehapen.

 

       3.-   Argipide-txostena hitzez aurkeztuko da, Legebiltzarraren Osoko Bilkuran.

 

33. Atala - Berarizko Argipide-Txostena

 

       Gertakarien larriak edo presak komenigarri egin dezatenean, ARARTEKOAK, noiznahi, bere arioz ohizkoez besteko argipide-txosten bat Legebiltzarrean aurkeztu ahal izango du.

 

34. Atala - Argipide-txostenen argitalpenaz

 

       Urteoroko Argipide-txostenak eta berarizkoak Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

 

35. Atala - Legebiltzarrarekingo elkarlanaz

 

       1.-   ARARTEKOA, deitu dakionean, Legebiltzar-Batzordeen bilkurara joando da, dei egin dakionean nahiz berak komenigarri eritzitakoan. Halaber, hoietara joateko eskea ere egin ahal izango du.

 

       2.-   Argipideketei ekitea Batzorde baten edo Legebiltzarkide baten arioz egin dedinean, horri lortutakoa jakinaraziko dio. Ez eskuhartzea erabaki dezanean, zio eta guztiko zergatikakoa emango du.

 

IV IDAZPURUA

"DEFENSOR DEL PUEBLO"-REKINGO HARREMANEZ

 

36. Atala

 

       1.-   ARARTEKOa, bere ihardunean, "Defensor del Pueblo"-gandik iare eta bereburu da, 9.1 Atalean zehaztutako erakunde eta ihardutze-erakundeei buruzko ikermena egiteratzea dagokiola, Jorrailaren 6ko 3/1981 Oinarrizko Legearen 12garren Atalaren indarrez Erresumako "Herri-Aldeztailea"-ri dagozkiokeen agintepideen kaltetan gabe.

 

       2.-   ARARTEKOAK "Defensor del Pueblo"-rekin hitzarmenak egin ahal izango ditu eta, hoiek, bi erakundeen artean elkarkidetza eta elkarlaguntza gauzatzeko xedez, bateango ekintzatarako irizpideak zehaztu ahal izateko.

 

       3.-   Hoiek egindako orotariko hitzarmenak Legebiltzarrari adieraziko zaizkio, jakin eta onar ditzan. Hitzarmen hoiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

 

37. Atala

 

       ARARTEKOAK, bere ariozko aginduz nahiz doakionak eskatuta, "Defensor del Pueblo"-rengana zioak azalduz jo al izango du, horrek, herritarren zuduak aldezteko, eta bidezko derizkion guztietan:

 

a)  Konstituziotasunik ezazko jazarpena edo babes-eskea sartu edo egiteratu ditzan.

b)  9garren atalean esandako ihardutze-erakunde eta erakundeen iharduneango akatsak Erresuma-Arduralaritzak behar bezala ez ihardutzeak edo erresumaren agintepeko arauek sortarazitakoak izan daitezenean, Erresuma osorako ihardutze-sailei aholkuak bidali diezazkien.

 

V IDAZPURUA

ZERBITZUEZ

 

38. Atala - Lanariak

 

       1.-   ARARTEKOAK nahi bezala izendatzen ditu, bere Araudiari atxikiz eta Diruegitamuetako mugen barruan, bere ihardunerako beharrezko izan daitezen aholkulariak eta konfiantzazko lanariak.

 

       2.-   ARARTEKOAREN gainontzeko lanariak Eusko Legebiltzarreko erroldeango lanariak izango dira, hoien lantokia izendatzea, zentzarazte-ahalmena, zerbitzutik kentzekoa izan ezik, eta herrilanari direnezko gainontzeko egintza guztiak ARARTEKOARI dagozkiola.

 

39. Atala - Berarizko Lan-egoerak

 

       1.-   ARARTEKOAREN zerbitzurako lanariak Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusitikakoak, Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailetatikakoak, edo Euskal Herrian kokatuta dauden Toki-Erakundeetatikakoak direnean, zerbitzu hoiei eratxiki baino lehen zuten lan-tokia eta toki-izendapena gorde eta egoera honetan egindako aldia ondorio guztietarako kontatu egingo zaie.

 

       2.-   Lanariak lehen esandakoez beste herri-arduralaritzatatikakoak izan daitezenean, hoiekin erabilgarri izan daitezen legepideak diotena egingo da.

 

40. Atala - Lanariek tokia uztea

 

       Legebiltzarreko lanari-erroldeko izan ez daitezen laguntzaileak, aholkulari eta lanariek, ARARTEKO berria bere karguaz jabetu dedin unean bertan berez eta besterik gabe bere tokia utzi egingo dute.

 

41. Atala - Diruegitamuak

 

       1.-   Bere Diruegitamuen egitasmoa ARARTEKOak berak egingo du, eta Legebiltzarreko Diruegitamuen egitasmoarentzako arauen ariorako bideak eginaraziko zaizkio.

 

       2.-   ARARTEKOarentzako diru-izendapena Legebiltzarraren Diruegitamuetako diruatal bat izango da.

 

42. Atala - Gastuetarako burujabetza

 

       Gastuak egiteko baimenak emateari buruzkoetan, ARARTEKOak Legebiltzarrak dituen jaurpideen heuren menpe egongo da.

 

43. Atala - Biderapenaren dohangotasuna

 

       1.-   ARARTEKOAren ihardunak arrenkurak agertu ditzatenentzat dohangoak izango dira.

 

       2.-   12.d) atalean agintzen denaren ondorioz, norbanakoek egindako gastuei edo jasandako gauzazko kalteei aurre egiteko diruatal bat egongo da ARARTEKOArentzako diruizendapenetan.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengo

 

       ARARTEKOA bere karguaz jabetu eta urtebete baino lehenagoko arduralaritza-egintza baten ondorio izan edo, arduralaritza-isiltasuna egon da, epea karguaz jabetze horren ondorengo urtea bete baino lehen bukatu ondorengo arrenkurak bazter utziko dira, arrenkura Arduralaritzaren iharduna orohar txarra delako aurkeztu dela eritzitakoan agindu-bide hutsezko argipideketa bati ekin ahal izatearen kaltetan gabe.

 

Bigarrena

 

       ARARTEROaren barne-Araudia ARARTEKOAK berak ontzat eman, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du.

 

Aldi Baterako Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       1.-   Lege hau indarrean jarri eta biurtetara, ARARTEKOak, zio eta guztiko txosten baten bidez, bere iritziz horretan egin beharreko aldakuntzen saloa egin ahal izango dio Legebiltzarrari.

 

       2.-   ARARTEKOak, noiznahi, berarekingo harreman egokia bermatzeko bere ihardutze-erakuntza antolatu dezateneko aholkuak egin ahal izango dizkie Herri-Arduralaritzari.

 

Bigarrena

 

       Lege hau indarrean jarri ondorengo bi hilabeteren barruan ekingo zaio Legebiltzarra ARARTEKOA aukeratzeko biderapenari.

 

Azken Erabakia

 

       Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabetera jarriko da indarrean.

 

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra