Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1986 Legea, otsailaren 19koa, Merkataritza-Iharduna antolatzeko maiatzaren 19ko 9/1983 Legearen 22garren Atala aldatzezkoa.

1986-02-19

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1986/3/14, 51. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.

Indargabetua: 1994-07-03

§ 79. 3/1986 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, MERKATARITZA-IHARDUNA ANTOLATZEKO MAIATZAREN 19KO 9/1983 LEGEAREN 22GARREN ATALA ALDATZEZKOA

 

Lehenengo Atala

 

Merkataritza-Iharduna Antolatzezko Maiatzaren 19ko 9/1983 Legearen 22garren atala baliogabetuta gelditzen da.

 

2. Atala

 

"Udalek merkatutxiki eta azoketango salmentarako baimenak eman ahal izango dituzte, azoka bakoitzeko saltokien gehienezko zenbatekoak eta saldu daitezkeen gaiak zehaztuz, hoietan ez okela berririk ez eta izoztutako aberekirik edo landarekirik ere ezin sartu daitekeela. Aurreko debekuan sartu gabeko gaiak saltzeko baimena emateko, horretarako Osasunketa Teknikazko Araudia bete dedila eskatuko da, hala behar izanez gero, hoztegikatea eten ez dedina segurtatuz.

 

Jaurlaritzak Dekretoz osabideratuko ditu gai berezientzako baimen eta erabilpenerako baldintzak".

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra