Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1987 Legea, uztailaren 8koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garreneko ekonomia-urteko guztizko kontua ontzat ematezkoa.

1987-07-08

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1987/8/20, 158. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

 

§ 88. 3/1987 LEGEA, UZTAILAREN 8KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1981GARRENEKO EKONOMIA-URTEKO GUZTIZKO KONTUA ONTZAT EMATEZKOA

 

1. Atala - Baitespena

      1.-     Lege honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egin eta Arduralaritza Nagusiko Kontuak osatzen duen Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1981garreneko ekonomia-urteko Guztizko Kontua ontzat ematen da.

      2.-     1981garreneko Abenduaren 21ean, Autonomia-Elkartean arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujaberik eratu gabe zegoen.

      3.-     1981garrenean sortarazitako Merkataritzazko Ihardutze-Erakundeak, hots, CADEM-ek eta Garraio-Akurategiak, ez zuten urte horretan ezertan ihardun.

      4.-     Ekainaren 10eko 5/1981 Legez baimena eman zitzaion eta 1981garreneko Irailaren 21ean sortarazi zen Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Akziokako Baltzuari dagozkion kontuak Guztizko Kontuari eratxikitzen zaizkio.

      5.-     1981garreneko diruegitamu-urtean Jaurlaritza ez zen Autonomia-Elkarteak gaudimenak emateari buruzko 8/1981 Legearen 25garren atalak zekarren baimenaz baliatu.

2. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua

      1.-     Arduralaritza Nagusiaren Kontuak ekonomia-urtearen barruko diruegitamu, ondare eta diru-eragiketa guztiak ditu barne, honako zehaztapen hauen arauera:

-  LEHENENGO ZATIA. Diruegitamu-urteko Garbiketa-Kontua.

-  BIGARREN ZATIA. Diruegitamu-urteko Diruzaingo-Kontua.

-  HIRUGARREN ZATIA. Aurreko ekonomia-urteetatikako Harturenen eta Ordainkizunen Aldaketarekiko eta hoien Egoera Erakustezko Zehaztapen-Zerrenda.

-  BOSGARREN ZATIA. Geroko ekonomia-urteen pentzutan hitzartutako gastuen zehaztapen-zerrenda.

-  SEIGARREN ZATIA. Diruzaingoaren Guztizko Kontua.

-  ZAZPIGARREN ZATIA. Ekonomia-urteko emaitzak.

-  BEDERATZIGARREN ZATIA. Herri-Zorraren Guztizko Kontua.

      2.-     Honako zati hauek ez dira 1981garreneko ekonomia-urteko Arduralaritza Nagusiaren Kontuan sartzen:

-  LAUGARREN ZATIA. Diruzaingoaren aintzin-ordainketen aldakuntzen eta egoeraren zehaztapen-zerrenda, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza indarrean dagoen araupidetzak hoiek egiteko ematen dizkion ahalpideez baliatu ez delako.

-  ZORTZIGARREN ZATIA. Toki eta Erakundeen Herriogasuntza Nagusiaren arduralaritzapeko eskuarteen Aldakuntza eta Egoera, ez dagokiolako.

3. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: gaindikinak baliogabetzea

      1.-     1981garreneko ekonomia-urterako guztira baitetsitako diruizendapenen hartarakoxe aitortutako eta kitatutako ordainkizunekiko gaindikina baliogabetuta uzten da, giandikin horrek 2.143.848.578 peseta jotzen duela.

      2.-     Atal honen aurreko zatian esandako gaindikin-ezeztapen hori, horretarako araupideei atxikiz 1982garreneko ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izatearen kaltetan gabekoa dela joko da.

4. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: kitakizun dauden harturenak eta ordainkizunak

      1.-     1981garreneko ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta eskurakizun zeuden harturenek 3.507.827.000 peseta jotzen dute.

      2.-     1981garreneko ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta ordainkizun zeuden zorrek 4.727.916.938 peseta jotzen dute.

 

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra