Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren ariel eta herri-prezioei buruzkoa.

1990-05-31

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1990/7/4, 132. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.

Indargabetua: 1998-07-21

 

§ 126. 3/1990 LEGEA, MAIATZAREN 31KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRARITZAREN ARIEL ETA HERRI-PREZIOEI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Euskadiko Autonomi Elkartea dirubideen aldetikako burujabe da bere agintepideak egiteratzeko eta erabiltzeko, Konstituzioaren 156.1 atalak agintzen duenez, 157. atalak, bere 1.b) txatalean, Autonomi Elkarteen diru-eskuarteak horien berenezko zergapide, ariel eta berarizko zergek osatzen dituztela zehazten duela.

 

Autonomi Estatutoak, bere 42. atalean Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren diru-sarreren zerrenda ematean, Konstizuzioaren 157. atalak eta Autonomi Elkarteen Dirubideei buruzko Oinarrizko Legeak zehazten dituztenak hartzen ditu.

 

Autonomi Elkarteen Dirubideen irailaren 22ko 8/1980 Oinarrizko Legearen 4.1 eta 7.1 eta 2. atalen idazkera berria ematen duen apirilaren 13ko 1/1989 Oinarrizko Legeak, lehen esandako 4.1 atalaren b) zatian, arielak sartzen ditu, berenezko zergapide eta berarizko zergekin batean, haien diru-eskuarteen artean. Halaber, 4.1 atalaren h) zatiak, "horien berenezko herri-prezioak" ere sartzen ditu. 7 ataleko 1 zenbakipean egiten den arielaren legezko zerdenaren zermugapen berria lege honen 5. atalean sartzen da. Horrek, 2 zenbakipean, "Erresumak edo Toki-mailako Agintaritzek Autonomi Elkarteei eurek egiteratu edo erabili ditzaten arielpeko zerbitzuak edo ekintzapideak eskuratu diezaizkietenean, ariel horiek dagokien Elkarteen berenezko zergapidetzat joko direla" agintzen du.

 

Eta bukatzeko, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolaraiei buruz indarren dauden lege-manuen Bateratutako Idazkeraren lehenengo atalak dionez, "bere berenezko zergapideen eta herri nahiz norbanako-alorreko legepeko gainontzeko diru-sarreren antolakuntza" berenez dagokio Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari.

 

Horrela zedarritutako lege-esparruaren barruan, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren ariel eta herri-prezioak idazki bakar baten araupetzea bidezkoa da.

 

Lege honek herri-ariel eta prezioen jaurpide izango diren oinarri-irizpideak jarri eta ariel guztien banakako antolakuntza egiten du, horiek geroan eskuratu daitezkeen ihardun eta zerbitzuei datxezkien arielekin erabili ahal izatearen kaltetan gabe.

 

Orain lakatu daitezkeen arielak lege-mailako arauz birrantolatzea, elkarkidekatzea eta biltzea beharrezko gertatzen da, haien nondikakoa dena dela, horiei buruzko araupidetza askotarikoa eta korapilotsua izateaz gainera batzutan jadanik zaharkituta bait dago.

 

Lege hau ez da oraingo ariel-saila baten biltzera mugatzen, baizik eta gora-nahiagoko helburuak ditu, eta horien artean honako hauek:

 

- Arielen eta herri-prezioen zerdenak zedarritzea, eta bai azken horiek lakatzeko jaurpideak ere.

- Arielei buruzko araupidetza zergalaritza-alorreko oro-erabilgarritasunaren oinarri-irizpideari egokitzea. Horren arauera, lege honek zergalaritza-alorrean legetasunaren eta legearen gerorako balioaren oinarri-irizpideari, diruegitamu-orokoartasunarenari, eratxikipen ezarenari eta dirukutxa bakarrarenari men egiten die, eta bai diribidetzaren aldetik behar adinakoak izan daitezenaren eta ekonomiagaitasunaren oinarri-irizpideei ere.

- Arielen eraentzarako arau garbiak eta erraz erabili daitezkeenak jartzea, legearen aldetikako segurantza lortzeko xedez, kontu-garbiketa egiteko erarekin eta jartzen diren jazartze-bideekin batean zergaduruaren eskubideen bermea eta aldezpena osatzeko.

 

AINTZIN-IDAZPURUA

 

Lehenengo Atala - Gaia eta erabiltze-eremua

 

1.- Lege honek Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Agintaritza-alorrekoak lakatu ditzan ariel eta herri-prezioen legezko jaurpideak araupetzea du gai.

 

2.- Norbanako-alorreko legepeko Izaikiek eta Herri-Baltzuek egindako zerbitzuen ondoriozko norbanako-alorreko legepeko diru-sarrerak lege honetatik jare gelditzen dira.

 

2. Atala - Diruegitamu-alorreko manuak

 

1.- Lege honetan araupetutako diru-sarreren bidez eskuratutako diru-eskuarteak Autonomi Elkartearen Guztizko Diruegitamuetako Diru-Eskuraketen zerrendan eraso, eta Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Dirukutxa eta Kontutan sartuko dira.

 

2.- Diru-eskuarte horietatikako mozkina, osorik, dagokion Dirusarrera-Egitamuan sartuko da, 10. atalean agindutakoa salbu, inolako kenketa edo gutxitzerik ezin egin dakiokela.

 

3. Atala - Erantzunbeharrak

 

1.- Nahita eta ogenez bidezko ez den ariel edo herri-prezioren bat eskatu edo agindutakoa baino haundiagoa eskatu dezaten agintari, herri-lanari, aginte-eskudun edo gaitutakoei araupideekiko ogen larria leporatuko zaie, bere ihardunak agian ekar ditzakeen bestelako erantzunbeharren kaltetan gabe.

 

2.- Era berean, lege honen edo gai honi buruzko gainontzeko arauen aurkako erabakiak hartu edo egintzak egiteratu ditzatenean, lehen esandakoaz gainera Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari ekarritako galeraren kalte-saria ordaindu beharko diote.

 

I IDAZPURUA

ARIELAK: MANU OROKORRAK

 

I ATALBURUA

OINARRI-IRIZPIDEAK ETA ALDERDIAK

 

I SAILA

ZERDENA

 

4. Atala - Arielaren zerdena

 

Arielak, herri-alorreko lege-jaurpidepekoak eta zergaduruei buruzkoak, horiei datxezkienak edo horien onerakoak izan daitezen zerbitzuak edo ekintzapideak zergakizun dituzten zergak dira, honako bi baldintza hauek bete ditzatenean:

 

a) Arduralaritzapekok nahitaez eskatu edo onartu beharrekoak izatea.

b) Bere baitan norbanakoen ihardunean eskuhartzea edo beste ezein agintaritza-erabilkera dakartelako edo zerbitzuei gagozkiela indarrean dauden arauek horiek herri-alorrarentzat gordetzen dituztelako norbananako-alorrekoek egin edo egiteratu ezinekoak izatea.

 

II SAILA

SORTARAUAK

 

5. Atala Legezkotasunaren oinarri-irizpidea

 

1.- Arielak ezingo dira horien funtsezko alderdiak zehaztu beharko dituen Legebiltzarraren legez baino sortu eta araupetu.

 

2.- Aurreko lerroaldian agindutakoaren kaltetan gabe, arielen zenbatekoak Jaurlaritza-Batzarrak Herriogasuntza eta Dirubidetza-Sailburuaren saloz ontzat emandako Dekretoz aldatu ahal izango dira, 18. atalean ohartematen direnak bete daitezenaren baldintzapean.

 

6. Atala - Erabili beharreko arauak

 

Arielek honako hauek izango dituzte jaurpide:

 

a) Lege hau eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen legea.

b) Ariel bakoitzaren berarizko legea.

c) Lege horiek osabideratzeko emandako araudi-bidezko arauak.

d) Horien osagarri, Zergalaritza-Lege Nagusia eta gai horretan erabili beharreko zergalaritza-alorreko gainontzeko manuak.

 

7. Atala - Diuregitamu-jaurpideak

 

1.- Arieletatikako diru-sarreren diruegitamu-jaurpideak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia osatzen duten diru-sarrerekin erabili beharrekoak izango dira.

 

2.- Arielen eretzean bildutakoa herri-beharrei erantzuteko erabiliko dira, Lege batez beste eratxikipenen bat agindu ezean.

 

8. Atala - Baliokidetasunaren oinarri-irizpidea

 

Arielek zergakizun izan ditzaten zerbitzu edo ekintzapideen gosteari erantzutera joko dute.

 

9. Atala - Ekonomiazko gaitasunaren oinarri-irizpidea

 

Arielak jartzerakoan, zergapidearen nolakoa dela eta hori egin ahal izan dadinean ordaindu behar ditzaten norbanakoen ekonomiazko ahalmena kontutan izango da.

 

10. Atala - Itzulpena

 

Arielen zergakizuna zergaduruaren errurik gabe egiteratu ez dadinean, haiek itzuli egingo dira.

 

III SAILA

ARIELAREN FUNTSEZKO ALDERDIAK

 

11. Atala - Zergakizuna

 

Ondoren zehazten diren herri-alorreko jaurpidepeko zerbitzu edo ekintzapideegatikako arielak jarri ahal izango dira:

 

a) Arduralaritzazko edonolako baimen, ontzat emate, errolderatze edo esku emateri bere bideak eginarazi edo horiek emateagatik.

b) Doakionak eskatutako egiaztagiri edo agiriak emateagatik.

c) Liburuak legozkotu eta ikurratzez jotzeagatik.

d) Teknikari eta gaitasundunen zaingo, artezkaritza, ikuskaritza, ikerketa, azterlan, argipideketa, aholkularitza, egiaztapen, arakaketa edo bilaketa-alorretako ekintzapideegatik.

e) Egitasmo, egiaztaketa, erkaketa, saio eta balio-kidekaketak aztertzeagatik.

f) Balio eta prezio-neurketegatik.

g) Ofizial eta herri-mailako Erroldaritzetako erasotze eta ohar-idazkunegatik.

h) Irakaskuntza-alorreko zerbitzu eta horien osagarriegatik.

i) Portu eta aideportu-zerbitzuegatik.

j) Osasunketa-zerbitzuegatik.

k) Norbanako zehatzei buruzkoak, horiei datxezkioenak edo horientzat onurabide izan edo horien artezko nahiz zeharkako ariozkoak izan daitezen zerbitzu edo ekintzapide guztiegatik.

 

12. Atala - Toki-eremua

 

Lege hau Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Sail Burujabeek egindako herri-alorreko zerbitzu edo ekintzapidegatikako arielekin erabili beharko da, zerbitzu eta ekintzapide horiek nonahi agiarazten direla.

 

13. Atala - Ariel-zorra sortzea

 

1.- Ariel-zorra honako hauetan sortuko da, zergakizunaren nolakoaren arauera:

 

a) Zerbitzu edo ekintzapideari ekin dakion unean, aintzin-gaudimen bat eskatu ahal izatearen kaltetan gabe.

b) Iharduna edo zehaztapidetza hasi-arazi dezan eske-idazkia aurkeztu dadinean; zerbitzu hori egitea edo zeztapidetzari bere bideak eginaraztea ez da dagokion ordainketa egin ondoren baino egingo.

 

2.- Arielak aldian-aldiangoak izan daitezenean, bakoitzari dagokion zerrenda edo erroldean sartu izanari dagokion kontu-garbiketa jakinarazi ondoren, geroko kontu-garbitasunak Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkariko iragarkien bidez jakinarazi ahal izango dira.

 

14. Atala - Zergadurua

 

1.- Arielen zergakizun diren herri-alorreko zerbitzu edo ekintzak eurei edo euren ogasunei dagozkieneko edo horientzat onurabide direneko norbanako edo lege-nortasundunak izango dira arielegatikako zergaduru.

 

2.- Hala gertatuz gero, banatu gabeko hil-ondareak, ogasun-elkargoak eta lege-nortasunik izan ezarren arielaren gai izan daitezken ekonomia-batasun nahiz ondare bakun izan daitezen bestelako Izaikiak ere zergaduru direla joko da.

 

3.- Ariel bakoitzaren berarizko legeak zergapekoaren ordezkoak zergaduruak jarri ahal izango ditu, zergagakizunaren nolakoaren ondorioz hori komenigarri gertatuz gero.

 

4.- Zergagaia agiarazten bi lagunek edo gehiagok eskuhartzeak horiek bateango erantzunbeharra izatea ekarriko du, ariel bakoitzaren araupidetzak berariz alderantzizkoa agintzen badu salbu.

 

15. Atala - Erantzunkizundunak

 

1.- Ariel bakoitzaren berarizko legeak zergakizuna doakien beste norbanako batzuei bateango nahiz ordezko erantzukizuna ezarri ahal izango die.

 

2.- Ariel baten zergakizun izan daitezen arduralaritzaren ekintzapide edo zerbitzuak agiarazi ditzaten arrisku-asegurotako Izaiki edo Baltzuek arielegatikako bateango eratzunkizuna izango dute.

 

3.- Etxebizitza, tegia, gela edo orohar eraikuntzen baliatzaile edo horien erabiltzaile izan daitezenen onerako zerbitzu edo ekintzegatikako arieletan, eraikuntza horien jabeak ordezko erantzukizundun izango dira.

 

16. Atala - Jareipenak eta beherapenak

 

1.- Erresuma, Euskadiko Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritza eta toki nahiz erakunde-mailako gainontzeko Herri-Izaikiak ariel horietatik jare egongo dira.

 

2.- Lege batek agindu dezanean, gainontzeko zergaduruek zergakizunaren nolakoaren eretzean arieletatik jare gelditu edo beherapenak izango dituzte.

 

17. Atala - Arielaren zenbatekoaren aldetikako alderdiak

 

1.- Zerbitzua egiteagatikako edo ekintzapide bategatikako arielen aintzin-ohartemandako zenbatekoak ezingo du, guztira, horien gai izan dadin zerbitzu edo egintzaren benetako edo ustezko gostea, eta horien ezjakinean emandako laguntzaren balioa baino haundiagoa izan.

 

2.- Arielaren zenbatekoa edo taula zehazteko zerbitzu edo egintzaren guztizko gostea osatzen duten artezko eta zeharkako gastuak kontutan hartuko dira, horri datxezkon dirubidetza-alorrekoak, mugiezineko ogasunen kitapen-sariak eta guztizko xehapenak barne, hori guzti hori zer Diruegitamutan sartzen direnari edo zein ihardutze-sailek ordaintzen dituenari begiratu gabe.

 

3.- Ariel-saria horretarako berariz jarritako jakineko hainbateko bat, zergakizun izan daitezen zenbatezko alderdiei jarri dakien zerga-zenbatekoen eretzean ateratakoa edo bi era horiek batera erabiliz jarritakoa izan ahal izango da.

 

18. Atala - Ekonomia-Dirubidetzari buruzko Txostena

 

Ariel baten zenbatekoaren aldetikako alderdien aldaketa araupetu dezaten Dekretoen egitasmoek arielaren gai den baliapide edo ihardunaren gosteari edo balioari buruzko eta jarri-asmo den arielaren zenbatekoaren bidezkotasuna egiaztatzeko Ekonomia eta Dirubidetza-Txosten bat izan beharko dute barne Dekretoa taiutzeko aintzin-argipide eta azterlanen artean.

 

II ATALBURUA

ARIELEN ERAENTZA ETA KITAPENA

 

19. Atala - Eraentza, ikuskaritza eta artekaritza

 

1.- Ariel bakoitzaren eraentza eta kitapena horren gai den zerbitzua edo ekintza agiarazi dezaten Sail eta Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkie.

 

2.- Lakatutako arielen borondatezko ordaintza-aldiango bilketa Herriogasun eta Dirubidetza-Sailari dagokio. Hala ere, zerga-zorren kontu-garbitasuna egin duten Sail eta Ihardutze-Erakunde Burujabeei zerga-zorrak biltzeko eskua eman ahal izango die.

 

3.- Halaber, Herriogasun eta Dirubidetza-Sailari dagokio bai zergapideari berari bai horren eraentza egin dezaten ihardutze-sail eta Izaikiei buruz Autonoki Elkarteko Arduralaritzaren ariel guztien eraentza, kontuak eta bilketaren zaingoa eta arta, eta bai horien dirubidetza eta zergalaritzaren aldetatikako ikuskaketa eta horien ihardunaren ondoriozko kontu-garbitasuna, hertsitze-aldiango bilketa eta kontaduritzarekiko zaingo-ikuskaritza eta arta ere.

 

20. Atala - Lakapena

 

Kontu-garbitasuna zergaduruak berak egin dezakeen araudi-bidez ohartemanda ez dagoeneko ariel baten lakapenari Arduralaritzak zergaduruak eskatuta nahiz bere arioz egindako kontu-garbitasunaren bidez ekingo zaio; horrek, beti, lakapenaren zio den legezko araua, lakaren zergatikakoa, oinarrizko zergagaia eta hala dagokionean lakapen-ehunekoa, ordainkizun zehatza edo aldakorra, zergadurua, ordainketa egiteko tokia, epea eta era eta kontu-garbitasunaren aurka sartu daitezken jazarpenak izan beharko ditu barne, horien nolakoa, epeak eta horiek erabakitzeko gaitasuna duten ihardutze-sailak berariz zehaztuz, horien guzti horien artezko erantzukizuna ariel-kontugarbitzaileari dagokiola.

 

21. Atala - Ordainketa

 

1.- Ariela zerga-zorra sortu dadin unean ordainduko da, honako era hauetako baten:

 

a) Dirutan.

b) Dekretoz horrela erabakiz gero Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren agiri zerga-seiludunez baliatuz.

 

2.- Dirutango ordainketa honako era hauetako baten egin ahal izango da:

 

a) Legezko esku-dirutan.

b) Behar bezala ontzat emanda edo egiaztatuta egon beharko duen Banku edo Aurrezki-Kutxaren bateko kontu agiri baten pentzutango txeke edo diru-txartelaren bidez.

c) Banku nahiz Aurrezki-Kutxaren baten bidez dirua bidaliz.

d) Posta-bidalketaz.

e) Herriogasun eta Dirubidetza-Sailak ontzat eman ditzan gainontzeko merkataritza-agiri guztien bidez.

 

3.- Ez da arielak beste Herri-Arduralaritzaren batek jaulkitako agiri zerga-seiludunen edo ordainketa-agirien bidez ordaintzea onartuko.

 

4.- Zergakizunaren nolakoak edo eraentza-alorreko beharrek komenigarri egin dezatenean Arduralaritzak aldezaurreko gaudimena uztea eskatu ahal izango du.

 

22. Atala - Bilketa

 

1.- Borondatezko ordaintze-aldia bukatu eta zerga-zorra ordaindu gabe dagoenean, hertsitze-bidezko bideari ekingo zaio.

 

2.- Hala ere, ordainketa aldiz kanpo baina zemai-adierazpenik gabe egin dadinean atzerapenagatikako diru-saria geitu beharko zaio, baina ez da egindako hauspenagatik agian legokiokeen zigorrik izango.

 

23. Atala Atzerapena eta zatiketa

 

Herriogasun eta Dirubidetza-Sailak, zergaduruak aurrez eskatuta, arielaren ordainketa atzeratzeko eta zatitzeko baimena eman ahal izango du, zergaduruak norberenaz bestelakoa izan eta atzerapenagatikako diru-sariak barne har ditzan behar adinako bermea eman dezaneko baldintzapean.

 

24. Atala - Diru-izendapena eta sendespena

 

Arielaren bidezkotasunari edo zenbatekoari buruz bat ez etortzea gertatuz gero, horrek jotzen duena Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruzaingo Nagusiaren izenean jartzeak edo horren bermea uzteak ordainketa egin izanaren indarra izango du. Ordaindu behar duenak dagokion jazarpena legezko epearen barruan sartu duela egiaztatzen ez badu, gaudimen gisa utzitako edo bermea gauzatu-araziz eskuratutako diru-zenbatekoak behin-betiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruzaingo Nagusian sartuko dira.

 

25. Atala - Aldiaz indargabetzea

 

1.- Arielegatikako eskubide eta egintza-bide hauek bost urteren buruan indargabetuko dira:

 

a) Arduralaritzaren arielagatikako zerga-zorra horretzazko kontu-garbitasunaren bidez zehazteko eskubidea.

b) Egindako kontu-garbitasunaren ondoriozko zorra ordainarazteko egintzapidea.

c) Zergalaritza-zigorrak jartzeko eskubidea.

 

2.- a) zatian esandakoa gertatuz gero, baliogabetze-eskea aitorpen-adierazpena aurkezteko araudi-aginduzko epea bukatu dadin egunetik hasita kontatuko da,

b) zatikoa gertatutakoan borondatezko ordaintze-aldia bukatu dadin egunetik, eta

c) zatiak dioenean horren gai den arau-hauspena egin zen egunetik.

 

3.- Baliogabetze-epeak honako hauetako edozein ziogatik etenda geldituko dira:

 

a) Arduralaritzak zergaduruari behar bezala jakinaraziz ariel-zorra aitortu dezan, ordaindu dezan, ikuskaketarako, bermatzeko, egiaztapidetarako, kontu-garbitasunerako eta bilketarako egiteratutako ezein arduralaritza-ihardunen indarrez.

b) Edonolako zuzenketa-eske edo goradei sartu izanagatik.

c) Zergaduruak zorra ordaintzeko edo kitatzeko bideren bat egin izanagatik.

 

4.- Indargabetzea agintaritza-arioz egingo da, doakionak eskatu beharrik gabe.

 

26. Atala - Barkamena

 

Arielagatikako zergalaritza-zorra ezingo da legez baino barkatu, lege horrek zehaztu ditzan neurri eta baldintzekin.

 

27. Atala - Zorraren behin-behingorako ezabapena

 

Zergaduruaren eta gainontzeko erantzunkizundunen ordaintze-gaitasunik ezagatik zegozkien kentze-bidetatik kobratu ezinik gelditutako zorrak, baliogabetze-epearen barruan berriz indarrean jarri ez daitezen artean behin-behingorako ezabatuta gelditzen direla joko da.

 

28. Atala - Jazarpenak eta goradeiak

 

1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzak bere arioz edo doakionak eskatuta gauzekiko eta gertakariekiko okerrak eta kontu-garbitasunetan ager daitezen aritmetikazkoak zuzenduko ditu, zuzenketaren gai den egiterapidea gertatu zeneko egunaz geroko bost urteko epearen barruan aurkitu daitezenaren baldintzapean.

 

2.- Arielen eraentzarako egierapideen aurka ariel bakoitzaren eraentza dagokion ihardutze-sailaren aurreko aldezaurreko eta aukerako birrabiatze-eskea egin ahal izango da.

 

3.- Birrabiatze-eskearen edo, sartu ezean, eraentza-egiterapideen aurka Euskadiko Ekonomi Arduralaritzako Epaitegian jazarpena egin ahal izango da, hori araupetzen duten manuei atxikiz.

 

4.- Kontu-garbitasunetatik ateratako zenbatekoak beti ere zergaduruei eskatu egin ahal izango zaizkie, kontu-garbitasunari buruzko zuzenketa-eskea edo horren aurkako jazarpena sartuta euki dezatenarren.

 

Hala ere, goradeia erabakitzeko gaitasuna duen ihardutze-sailak hori geldiaraztea erabaki ahal izango du, doakionak eskatuta, horrek goradeia sartzean ordainketa legez aginduta dagoenez bermatzen badu.

 

5.- Ekonomi arduralaritzazko zuzenketa-eskea erabakitzeak arduralaritza-bideak buka-arazi, eta horren aurka arduralaritza-auzipidetatikako jazarpena egin ahal izango da.

 

29. Atala - Hauspenak

 

1.- Lege honetan zermugatutako eta zigorpetutako egintza eta huts egiteak izango dira arielen alorreko hauspen. Hauspenak zigorgarri dira, axolagabekeria hutsezkoak izan daitezenarren.

 

2.- Legez hauspen direnez zermugatutako egintza edo huts egiteak egin ditzaten norbanako edo lege-nortasundunak izango dira lege-hausle, eta bereziki honako hauek:

 

a) Arielegatikako zergaduruak, zergapeko nahiz horien ordezko izan.

b) Ihardutzeko gaitasunik gabeko zergaduruen legezko ordezkaria.

c) Arduralaritzari argipideak edo laguntza ematera behartuta dauden norbanako edo lege-nortasundunak.

 

3.- Hauspenak Herriogasunaren aurkako Zigor-Legepeko ogen izan daitezkeenean Arduralaritzak horretarako gai den agintemendeari erru-adierazpena egin, eta epai-agintaritzak sendetsitako epaia eman ez dezan artean zigorpideak geldiarazi egingo ditu.

 

Epai-agintaritzak zigorra jartzeak arduralaritza-zigorrik jarri ezina ekarriko du.

 

Horrek lege-hauspenik ez ikustea gertatuz gero Arduralaritzak zigor-zehaztapidetza egiten jarraituko du, Epaitegiek egiaztutakotzat jotako gertakariak gai direla.

 

30. Atala - Hauspen soilak

 

1.- Edonori, zergaduru izan ez izan, arielen eraentzaren eretzean eskatutako zergalaritza-alorreko egiteko edo betebeharrei huts egitea joko da hauspen soil dela.

 

2.- Legez jarritako mugen barruan arielei buruzko araudi-bidezko arauek izan daitezkeen hauspen soilak zehaztu ahal izango dituzte, bakoitzaren nolakoaren eta eraentzaren zernolakoen eretzean.

 

31. Atala - Hauspen larriak

 

Honako hauek dira hauspen larri:

 

a) Zerga-zor osoa edo horren zati bat araudiz jarritako epeen barruan ordaintzeari huts egitea.

b) Zerga-jareipenak, zergalaritza-hobariak edo itzulpenak bidegabekeriaz lortu eta horietzaz baliatzea.

 

32. Atala - Zigorrak

 

1.- Hauspenak hainbeste bateko edo heineango isunez zigortuko dira.

 

2.- Hainbeste bateko isunen zenbatekoa Euskadiko Autonomi Elkartearen urte bakoitzeko Diruegitamu-egean uneangotu ahal izango da.

 

3.- Heinenago isuna zerga-ordainkizunaren, ordaindu gabeko diru-zenbatekoen edo bidegabekeriaz lortutako hobari edo itzulpenen heineangoa izango da.

 

33. Atala - Zigorpideak

 

Zigorrak arielen behin-behingo edo behin-betiko kontu-garbitasunak egitezko arduralaritza-egiterapideak egin behar dituzten ihardutze-sailek erabaki eta jarriko dituzte, doakionari entzun ondoren.

 

34. Atala - Zigorren mailakaketa

 

Zigorrak, bakoitzean, honako hauek kontutan izanez mailakatuko dira:

 

a) Hausleen uste ona edo maltzurkeria.

b) Hauslearen ekonomi ahalmena.

c) Zergalaritza-alorreko behin eta berrizko hauspenak egin izana.

d) Arduralaritzaren ikuskaketa-lanari aurre, uko edo traba egin izana.

e) Eraren aldetikako eginbehar eta egitekoak bere oldez bete edo horiek atzeratu izana.

f) Eman gabeko xehapeek, argipideek edo altzinek eta orohar ihardutze-erari buruzko eginbeharrei eta Arduralaritzari laguntza eta argipideak ematekoei huts egin izanak arielen eraentzaren eginkortasunarentzat izan dezaketen garrantzia.

g) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari ekarritako diruzko galeraren zenbatekoa.

h) Zergaduruak edo erantzunkizundunak egin dakion kontugarbitasun-saloari men egin izana.

 

35. Atala - Zigorren zenbatekoa

 

1.- Hauspen soil bakoitzagatik 1.000 eta 150.000 pezeten arteko isuna jarriko da.

 

2.- Zergalaritza-hauspen larriei 32. atalaren 3. zatian esandako zenbatekoen erdiaren eta hiru halakoaren arteko heineango isuna jarriko zaie.

 

Halaber, borondatezko ordaintze-aldia bukatu zenetik hauspenegatikako zigorrak jarri daitezen egunerarte igarotako aldiko atzerapenagatikako diru-sariak kenduko zaizkie.

 

36. Atala - Zigorren barkapena

 

Zergalaritza-zigorrak Herriogasun eta Dirubidetza-Sailburuak baino ez ditu barkatu ahal izango, eraentza-sailak bere iritzia eman ondoren. Horretarako, hausleek edo erantzuki-zundunek aurrez eskatu, eta arduralaritza-ekintzari buruzko ezein jazarpen sartzeko eskubidea berariz utzi beharko dute. Barkamenak ez du Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu dadinerarte indarrik izango.

 

37. Atala - Nortasun-egiaztapena

 

Arielei buruzko edonolako agiripaperetan horren eraentza egiten duen Ihardutze-Sail edo Ihardutze-Erakunde Burujabeak bere izena eraso beharko du; ariela, bere aldetik, lege honetan eta gero ariela sortarazteko berarizkoan izan dezan izenez izendatuko da.

 

II IDAZPURUA

EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEKO ARIELAK

 

I ATALBURUA

ARIEL OROKORRAK

 

I SAILA

00.01. ARDURALARITZA-ZERBITUZEGATIKAKO ARIELA

 

38. Atala - Zergagaia

 

1.- Jaurlaritza-Sailek eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek egindako ondoren zehazten diren zerbitzuak dira ariel honen gai:

 

a) Egiaztagiriak egitea.

b) Agiripaperak jatorrizkoekin egiaztatzea.

c) Liburuen legezkotze-egipideak.

d) Errolde eta Zerrenda ofizialetan sartzea.

e) Esku-emateak eta legezko gaitasuna egiaztatzeko agiriak aski direlako egiaztapenak.

f) Argipide-erizpenak ematea.

 

2.- Arduralaritza-zerbitzu hauek ez dira ariel honen gai izango berariz lege honek ohartemandako beste ezeinen menpe egon daitezenean.

 

39. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalaren lehenengo zatiaren gai diren zerbitzuak eskatu edo hartu ditzaten norbanako edo lege-nortasundunak izango dira ariel honegatikako zergaduru.

 

40. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Zerga-zorra arielaren zergakizun izan daitezen arduralaritza-zerbitzuak egin daitezen unean sortuko da. Hala ere, hori ordaintzea eskea egin dadin unean eginarazi ahal izango da.

 

41. Atala - Ordainkizuna

 

Ariela honako taula honen arauera lakatuko da:

 

1.- Egiaztagiriak egiteagatik, 300 pezeta.

 

2.- Agiripaperak jatorrizkoarekin egiaztatzeagatik, 300 pezeta.

 

3.- Kontaduritza-liburuak, bilkura-agiriak edo horretarako gai izan daitezen gainontzeko guztien legezkotze-bideak egiteagatik, 300 pezeta.

 

4.- Errolde eta Zerrenda Ofizialetan sartzeagatik, 300 pezeta.

 

5.- Esku-emateak eta legezko gaitasuna egiaztatzeko agiriak aski direlako egiaztapenagatik, 300 pezeta.

 

6.- Argipide-erizpenak emateagatik, 3.000 pezeta.

 

42. Atala - Jareipenak

 

Honako hauek ariel honetatik jare egongo dira:

 

a) Arduralaritzako lanariek bere lan-tokiaren berenezko beharren eretzean edo Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapidean bere irabaziak egiaztatzeko eskatu ditzaten egiaztagiriak.

b) Norbanakoek Autonomi Elkarteagandik hartutako diru-laguntza, opari edo ikasketa-sarien ordainketak.

 

II SAILA

00.02. HERRI-LANEN ARTEZKARITZA ETA IKUSKARITZARAKO GAITASUNDUNEK EGINDAKO LANEGATIKAKO ARIELA

 

43. Atala - Zergagaia

 

Bitartekoek itune-bidez egindako Euskadiko Autonomi Elkarteko herri-lanen artezkaritza eta ikuskaritzarako gaitasundunek egindako lanak ditu zergakizun ariel honek.

 

44. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esandako erremate, norgehiagoka eta artezko akurapenak eman dakizkien akuratzaileak izango dira ariel honegatikako zergaduru.

 

45. Atala - Zergagaia eta Zerga-ordainkizuna

 

Ariel honek egiaztagiri-bidez egiaztatutako akurapenaren prezio du zergagai, BEZ sartu gabe. Hala gertatuz gero, prezio-birrazterpenei eta lanen kontu-garbiketari darizkien gehigarriak zergagaian sartuko dira.

 

Ariela ehuneko 4koa izango da.

 

46. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Arielagatikako zerga-zorra zerbitzua egin dadineko unean sortu eta ordaindu, burututako lanen egiaztapena egin dadin bakoitzean ordainduko da.

 

Arielaren borondatezko ordainketa horren kontu-garbitasuna jakinarazi dadin egunaren ondorengo hamabost egunen barruan eskatu ahal izango da.

 

II ATALBURUA

LEHENDAKARITZA, ZUZENTZA ETA AUTONOMI-GARAPENEKO SAILAREN ARIELAK

 

I SAILA

02.01. BAZKUN-ERROLDALARITZAREN IHARDUNEGATIKAKO ARIELA

 

47. Atala - Zergakizuna

 

Bazkun-Erroldaritzan dauden agiripaperak ikustea, horiei buruzko egiaztagiriak eta horiekin alderatzezko agiri-egiaztapenak izango ditu zergakizun ariel honek.

 

48. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esandako zerbitzuak eska ditzaten norbanako edo lege-nortasundunak izango dira ariel honegatikako zergaduru.

 

49. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel honegatikako zerga-zorra zerbitzua egin dadineko unean sortuko da. Hala ere, ordainketa eskea egin dadin unera aurreratu ahal izango da.

 

50. Atala - Ordainkizuna

 

Ariel honegatikako ordainkizuna argipide-eske, egiaztagiri edo agiri bat jatorrizkoarekin alderatzezko egiaztapen bakoitzagatik 250 pesetakoa izango da.

 

II SAILA

02.02. EUSKAL HERRIKO AGINTARITZA-ALDIZKARIAN NAHITAEZ AGERTU BEHARREKO IRAGARKIAK ARGITARATZEAGATIKAKO ARIELA

 

51. Atala - Zergakizuna

 

Legezko manuz argitaratu beharreko iragarkiak Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian jartzea da ariel honegatikako zergakizuna.

 

52. Atala - Zergadurua

 

1.- Aurreko atalean esandako iragarkiak Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzea eska dezaten norbanako edo lege-nortasundunak dira ariel honegatikako zergaduru.

 

2.- Hala ere, lanetarako, herri-zerbitzu edo zuzkiketetarako arduralaritza-akurapenak izan daitezenean, zergaduruak lan, zerbitzu edo zuzkiketa horiek akuran har ditzatenak izango dira.

 

53. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Arielagatikako zerga-zorra zerbitzua egin dadineko unean sortuko da. Hala ere, ordainketa zerbitzua eskatu dadin unera aurreratu ahal izango da.

 

54. Atala - Ordainkizuna

 

Ariel honen eretzeango ordainkizuna irar-lerro bakoitzeko 227 pezetakoa izango da.

 

III ATALBURUA

NEKAZARITZA ETA ARRANTZU-SAILAREN ARIELAK

 

I SAILA

03.01. NEKAZARITZA ETA ARRANTZU-SAILAREN MENPEKO SAIAKETATEGIEN ARIELA

 

55. Atala - Zergakizuna

 

Ariel honen eretzeango zergakizunak Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren menpeko saiaketategiek agintaritza nahiz norbanako-alorreko ihardutze-erakundeek eta norbanakoek eskatuta egin ditzaten saioak eta lanak izango dira.

 

56. Atala - Zergadurua

 

Saioa edo lana eska dezaten ihardutze-erakunde edo norbanakoak izango dira ariel honegatikako zergaduru.

 

57. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel-zorra zerbitzua egin dadineko unean sortuko da. Hala ere, ordainketa eskea egin dadineko unera aurreratuz eginarazi ahal izango da.

 

58. Atala - Ordainkizuna

 

Ordainkizuna ondorengo sari-tauletan zehazten dena izango da:

 

1.- GORPU ETA HILDAKO ABERE OSOEN IKERKETA

 

Sail honetan gorpu edo abere oso bat edo batzuk ikerkizun izan eta horiek izandako gaitza ezagutzeko saioak egitean dautzan zerbitzuak sartzen dira. Ondorengo sari-taulak gorpuen arakaketa, horien zatien makroskopiazko ikuskaketa, gorputz-ehunena, bizkarkariena, mikro-bizidunena, pozoingarriena eta errausketa hartzen ditu.

 

 

--------------------

 

 

59. Atala - Iareipenak eta beherapenak

 

1.- Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak onartutako egitarauetatikako usitan egindako ikerketa-zerbitzuak ariel honetetik jare egongo dira.

 

2.- Bere teknikaritza-zerbitzuak dituzten Bazkun eta Kooperatibek dagozkien argipide-txostenak aldean dakartzatela bidalitako usitan egindako zerbitzuegatikako ordainkizunari ehuneko 85eko beherapena egingo zaie.

 

3.- Dagozkien argipide-txostenak aldean ekarri eta bidalitako usitan egindako zerbitzuegatikako ordainkizunari ehuneko 75eko beherapena egingo zaie.

 

a) Norbanako-jabetzapeko ustiategiek.

b) Pentzugintza-kooperatibek.

 

4.- Ondorengoetan egindako zerbitzuegatikako ordainkizunari ehuneko 50eko beherapena egingo zaie.

 

a) Norbanako-jabetzapeko ustiategiek argipide-txostenik gabe bidalitako usitan eta

b) Beste Autonomi Elkarteren bateko ekoizle-erakundeek eta Erakundeek argipide-txostenak aldean dakartzatela bidalitakotan.

 

5.- Laguntza-abereen gaitz-igarketazko zerbitzuei eta nekazaritza-alorrekoegandikakoak izan ez daitezenek eskatutako lur, landare edo aberei buruzko ikerketei, argipide-txostena aldean ekarri ez ekarri, ez zaie inoiz ordainkizun-beherapenik egingo.

 

II SAILA

03.02. NEKAZARITZA, OIHANGINTZA ETA ABELAZKUNTZA-INDUSTRIEN ANTOLAKETA ETA BABESERAKO ARIELA

 

60. Atala - Zergakizuna

 

Agintaritzaren arioz nahiz doakionak eskatuta egindako eta nekazaritza, oihangintza, abelazkuntza eta janaritza-industriak antolatzeko eta babesteko xedezko ondoren zehazten diren zerbitzu, lan eta azterlanak dira ariel honen eretzeango zergakizun:

 

1.- Zehaztapideei bere bideak eginaraztea eta industria berriak jartzeko, haundiagotzeko edo lehen daudenak tokiz aldatzeko eta makinak ordezkatzeko baimenak ematea.

 

2.- Industriarekiko jaurgo-jabetzaren edo baltzu-izenaren aldaketa.

 

3.- Ihardunerako baimena ematea.

 

4.- Nekazaritza, oihangintza, abelazkuntza eta janaritza-industriei buruzko doakienek eskatutako egiaztagiriak egitea.

 

5.- Indarrean dauden legepideak betetzen direnari buruzko ikuskaritza, egiaztaketa eta arta.

 

61. Atala - Zergaduruak

 

Aurreko atalean esandako zerbitzuez balia daitezen norbanako edo lege-nortasundunak izango dira ariel honegatikako zergaduru.

 

62. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel honegatikako zerga-zorra zergaduruak eskea aurkeztu dezaneko unean sortuko da, 60. ataleko 5. zatiari datxezkionetan salbu, orduan zerga-zorra Arduralaritzak ikuskaketa egin dezanean sortuko bait da.

 

63. Atala - Ordainkizuna

 

 

-----------------------

 

 

6. Industriei buruzko egiaztagiriak egitea.

 

6.1 Egiaztagiri bakoitzeko 750 pezeta.

6.2 Legez kanpo jarri edo haundiagotutako industriatan, egiaztagiri bakoitzeko 1.500 pezeta.

 

7. Aldi bateko ihardunerakoez besteko jarritako industrietako ikuskaritza-bisitak.

 

7.1 Aldakuntzak egin izanagatikako zehaztapidetza ekar dezan ikuskaritza, egiaztapen eta arta egitezko bisita bakoitzeko 2.500 pezeta.

 

III SAILA

03.03 JOSTABIDEZKO ITSAS-ARRANTZURAKO BAIMENA EMATEAGATIKAKO ARIELA

 

64. Atala - Zergakizuna

 

Indarreango legepideen arauera jostabidezko itsas-arrantzuan ihardutzeko beharrezkoak diren baimenak emateko egindako arduralaritza-zerbitzuak dira ariel honen eretzeango zergakizun.

 

65. Atala - Zergadurua

 

Baimen hori eman dakiela eska dezaten norbanakoak izango dira ariel honegatikako zergaduru.

 

66. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel honegatikako zerga-zorra baimena Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren dagokion Ordezkaritzan eskatzean sortuko da.

 

67. Atala - Ordainkizuna

 

Ariek honegatikako ordainkizuna, jostabidezko itsas-arrantzuan ihardutzeko baimen bakoitzeko 750 pezetakoa izango da.

 

IV ATALBURUA

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILAREN ARIELAK

 

I SAILA

07.01 TITULO-AGIRIAK EMATEAGATIKAKO ARIELA

 

68. Atala - Zergakizuna

 

71. atalean zehazten diren tituloei buruzko zehaztapidetzak, irarkiak eta agiriak dira ariel honen eretzeango zergakizunak.

 

69. Atala - Zergadurua

 

Titulo horiek eska ditzatenak izango dira ariel honegatikako zergaduru.

 

70. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel-zorra agirian egitea eskatzean sortu eta lakatuko da.

 

71. Atala - Ordainkizuna

 

 

--------------------

 

 

72. Atala - Iareipenak eta beherapenak

 

1.- Bigarren mailako familia ugaritako kide izan daitezen ikasleak ariel honen eretzeango ordainkizunetik erabat jare egongo dira.

 

2.- Lehen-mailako familia ugaritako kide direla egiaztatu dezaten ikasleei ordainkizunaren ehuneko 50ekoaren beherapena egingo zaie.

 

II. SAILA

07.02. IKASKETA-ARIELAK

 

73. Atala - Zergakizuna

 

76. atalean zehazten diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren menpeko irakastegietako irakaskuntza-zerbitzuak dira ariel honen eretzeango zergakizun.

 

74. Atala - Zergadurua

 

76. atalean zehazten diren zerbitzuak eska ditzatenak izango dira ariel honegatikako zergaduru. Zerbitzu horiek eskatu gabe egin daitezenean, horietzaz balia daitezen ikasle edo gradudunak izango dira zergaduru.

 

75. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel honegatikako zerga-zorra dagozkion zerbitzuak egin daitezenean sortuko da. Hala ere, ordainketa eskea egin dadinean eginarazi ahal izango da.

 

76. Atala - Ordainkizuna

 

 

------------------------

 

 

77. Atala - Jareipenak eta beherapenak

 

1.- Bigarren mailako familia ugarietako kide izan daitezen ikasleak ariel honegatikako ordainkizunetik erabat jare egongo dira.

 

2.- Ikasle ikasketa-saridunak ariel honetatik erabat jare egongo dira. Ikasketa-saridun direla egiaztatu ondoren, hala behar izanez gero ordaindutako ariela itzuli dakieneko zehaztapidetzari ekingo zaio.

 

3.- Lehen-mailako familia ugarietako kide izan daitezen ikaslei ariel-ordainkizuna ehuneko 50ekoa beheratuko zaie.

 

V ATALBURUA

INDUSTRI ETA MERKATARITZA-SAILAREN ARIELAK

 

I SAILA

08.01 OROTARIKO ZERBITZUEGATIKAKO ARIELAK

 

78. Atala - Zergakizunak

 

Ondoren ematen diren zerbitzuak norbere aginduz nahiz doakionak eskatuta egitea da ariel honen zergakizuna. Hona zerbitzuak:

 

1.- Lanbide-agiriak.

 

2.- Istripuei buruzko egiaztaketak eta txostenak.

 

3.- Egiaztagiriak, txostenak eta teknika-azterlanak.

 

4.- Jabego-kenketak egiteko baimenak emateko eta modutarako Administraritza-Zehaztapidetzak.

 

5.- Liburu eta/edo agirien arta.

 

6.- Bete behartzat zaingoa eta ikuskaketa egitea dituzten erakunde, enpresa eta profesionalen arakaketa.

 

79. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esaten diren zerbitzuak hartzen dituzten norbanako edo lege-nortasundunak eta erakundeak dira ariel honen zergaduruak.

 

80. Atala - Oinarriak eta zorpide-moduak

 

Honako sari-taula honen arauera eskatuko da ariela:

 

1.- Oinarrizko sari-taula.

 

Oinarrizko sari-taula jartzen da eta hau lanabesak, tresneria, antolapideak, etabar oinarri izanik finkatutako ariela izanezko zerbitzu guztiei ezarriko zaie, eta zerbitzu bakoitza bere gostearen arauera bereizizko heineango zuzentze-ehunekoak sartuko dira.

 

 

-----------------------

 

 

II SAILA

08.02 INDUSTRI-ZERBITZUEGATIKAKO ARIELAK

 

81. Atala - Zergakizuna

 

Ondoren ematen diren zerbitzuak norbere aginduz nahiz doakionak eskatuta egitea da ariel honen zergakizuna. Hona zerbitzuak:

 

1.- Industriko Erroldaritzan izena ematea.

 

2.- Egiaztagiria eta txosten bereziak.

 

3.- Industri jabegoarekiko zehaztapidetzak bideratzea.

 

82. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esaten diren zerbitzuak hartzen dituzten norbanako edo lege-nortasundunak eta erakundeak dira ariel honen zergaduruak.

 

83. Atala - Oinarriak eta sariak

 

 

--------------------

 

 

III SAILA

08.03 ENERGIA ETA MEATZE-ZERBITZUEGATIKAKO ARIELAK

 

84. Atala - Zergakizunak

 

Energiagintzarako, hori batetik bestera eramateko eta banatzeko eta meategi eta harrobiak ustiatzeko antolapideak jartzeko baimena emateko zerbitzuak norbere aginduz nahiz doakionak eskatuta egitea da ariel honen zergakizuna.

 

85. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esaten diren zerbitzuak hartzen dituzten norbanako edo lege-nortasundunak eta erakundeak dira ariel honen zergaduruak.

 

86. Atala - Oinarriak eta sariak

 

 

-----------------------

 

 

IV SAILA

08.04 APARAILUEN SEGURANTZA-ZERBITZUEGATIKAKO ARIELAK

 

87. Atala - Zergakizuna

 

Ondoren ematen diren gaietako biderapen eta baimen emateko zerbitzuak norbere aginduz nahiz doakionak eskatuta egitea da ariel honen zergakizuna. Hona zerbitzuak:

 

1.- Sakapeko aparailuak.

2.- Jasogailuak.

3.- Ibilgailuak.

4.- Lanabesen segurantza.

 

88. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esaten diren zerbitzuak hartzen dituzten norbanako edo lege-nortasundunak eta erakundeak dira ariel honen zergaduruak.

 

89. Atala - Oinarriak eta sariak

 

 

------------------

 

 

4.- Industri lanabesen segurantza: 80. atalean esaten den 1. oinarrizko sari-taula oso-osorik.

 

V SAILA

08.05 ANTOLAPIDETAKO SEGURANTZA-ZERBITZUEGATIKAKO ARIELAK

 

90. Atala - Zergakizuna

 

Ondoren ematen diren gaietako biderapen eta baimen emateko zerbitzuak norbere aginduz nahiz doakionak eskatuta egitea da ariel honen zergakizuna. Hona zerbitzuak:

 

1.- Volt-maila apaleko eletra, sakatze-maila apaleko gas eta ur-antolapideak.

 

2.- Berogailu, girotze-gailu eta osasunerako ur bero-antolapideak.

 

3.- Errekaitu eta kimika-ekoizkiak jasotzeko antolapideak.

 

91. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esaten diren zerbitzuak hartzen dituzten norbanako edo lege-nortasundunak eta erakundeak dira ariel honen zergaduruak.

 

92. Atala - Oinarriak eta sariak

 

 

----------------

 

 

VI ATALBURUA

HERRIZAIN-SAILAREN ARIELAK

 

I SAILA

09.01 BIDEGOAIKO ARIELAK

 

93. Atala - Zergakizuna

 

96. atalean esaten diren ekintzak edo zerbitzuak egitea da ariel honen zergakizuna.

 

94. Atala - Zergadurua

 

96. atalean esaten diren zerbitzuak eskatzen edo hartzen dituzten norbanakoak edo lege-nortasundunak dira arielaren zergaduruak.

 

95. Atala - Ordainkizuna

 

Zerbitzua egiteko unean sortuko du zorra arielak. Hala ere, ordainketa eskea egiteko unera aurreratu ahal izango da.

 

96. Atala - Saria

 

 

------------------

 

 

II SAILA

09.02 JOKU-BAIMENAK EMATEAGATIKAKO ARIELAK

 

97. Atala - Zergakizuna

 

Ondoren esaten diren zerbitzuak egitea da ariel honen zergakizuna:

 

1.- Jokutan aritzeko gaiei legezko balioa ematea.

 

2.- Solaserako eta zori-jokutako tresna-ereduak errolderatzea.

 

3.- Jokurako Enpresak Errolderatzea.

 

4.- Profesional-mailako agiriak egin eta horien berrikuntza.

 

5.- Solaserako eta zori-jokutako tresnen alorreko administraritza-baimenak.

 

6.- Tresna horiek erabiltzeko eta horiei aldaketak egiteko Enpresa izateko baimena.

 

7.- Solaseko Aretoen ustiapiderako administraritza-baimena.

 

8.- Solaserako eta zori-jokutako tresnen Zaintzarako Enpresa izateko baimena.

 

9.- Bingoko Aretoak antolatu eta irekitzeko eta horietan aldaketak egiteko administraritza-baimena.

 

10.- Areto horien eraenpiderako eta horietan aldaketak egiteko Jokutako Enpresa izateko administraritza-baimena.

 

11.- Jokutako Kasinoak antolatu eta irekitzeko eta horietan aldaketak egiteko baimena.

 

12.- Araudiz eskatzen diren liburuen egiaztabideak.

 

98. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esaten diren zerbitzuak hartzen dituzten norbanakoak edo lege-nortasundunak dira arielaren zergaduruak.

 

99. Atala - Saria

 

 

--------------------

 

 

III SAILA

09.03 IKUSKIZUNEGATIKAKO ARIELAK

 

100. Atala - Zergakizuna

 

Ondoren zehazten diren zerbitzuak egitea da ariel honen zergakizuna:

 

1.- Solaseko ekintzak, jaiak, dantzaldiak, gabeko dantzaldiak, musikako saioak eta toki itxitan jaialdiak egiteko baimena.

 

2.- Kirol-ekintzetarako baimena.

 

3.- Zezenezko ikuskizunetarako baimena.

 

4.- Jendearentzako toki eta tegiak irikita ordu gehiagotan eukitzeko baimena.

 

5.- Jendearentzako toki eta tegiak ireki baino lehenagoko ikuskaketa.

 

101. Atala - Zergadurua

 

Aurreko atalean esaten diren zerbitzuak hartzen dituzten norbanakoak edo lege-nortasundunak dira arielaren zergaduruak.

 

102. Atala - Saria

 

 

---------------------

 

 

103. Atala - Ordaindu beharrik eza

 

Ongintzarako xedez egindako zezenketa-jaialdiek ez dute ariel hau ordaindu beharrik izango.

 

VII ATALBURUA

HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO-SAILAREN ARIELAK

 

I SAILA

10.01 BIZITZARAKO GAITASUN-TXARTELA EMATEAGATIKAKO ARIELA

 

104. Atala - Zergakizuna

 

Etxebizitzarako tegi edo eraikuntzak Bizitzatarako Gaitasun-Txartela emateko horretzazko berarizko legepideen arauera ikuskatzean eta ikertzean dautzan zerbitzuak egitea da ariel honegatikako zergakizuna.

 

105. Atala - Zergadurua

 

Tegi eta etxebizitzez berenez baliatu edo horiek inori bertan maister edo horren kideko zerbait denez utzi diezaizkioten haien jabeak eta orohar haiek uzten dituztenak dira, norbanako nahiz lege-nortasundun direla, ariel honen eretzeango zergaduruak.

 

106. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel honegatikako zorra horren eretzean zergakizun diren ikuskatzezko eta ikertzezko arduralaritza-ihardunak sortaraziko du. Hala ere aurrez, Bizitzatarako Gaitasun-Txartela eskatu dadineko unean ordainarazi ahal izango da.

 

107. Atala - Ordainkizuna

 

Ariel honegatikako ordainkizuna Bizitzatarako Gaitasun-Txartel bakoitzeko 100 pezetakoa izango da.

 

108. Atala - Jareipenak

 

Irabazte-xederik gabeko egoitza, barnetegi, itastetxe eta horrelako ongintza edo sorozpidetza-tegiak ariel hau ordaindu beharretik jare gelditzen dira.

 

II SAILA

10.02 AGINTARITZA-BABESPEKO ETXEBIZITZEI ZERMUGAPENAK ETA EGIAZTAPENAK EGITEARI BURUZKO ZERBITZUEGATIKAKO ARIELA

 

109. Atala - Zergakizuna

 

Agintaritza-babespeko edonolako bizitzei buruzko egitasmoen aztertzezko, egiaztagiriak ziurpetzezko eta lanak ikuskatzezko zerbitzuak dira ariel honen eretzeango zergakizun.

 

110. Atala - Zergadurua

 

Agintaritza-Babespeko Etxebizitzen suztatzaile izan eta horretarako behar den agiripaper-sorta aurkeztuz hrien aldeko onurabideak edo hala dagokionean horiek ikuskatzea edo horien behin-betiko zermugapena egitea eska dezaten norbanako edo lege-nortasundunak dira ariel honegatikako zergaduru.

 

111. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel-zorra Etxebizitza behin-behingoz Agintaritza-Babespekotan zermugatzearen eskea aurkeztu dadin unean sortuko da.

 

112. Atala - Zergagaia eta ordainkizuna

 

Agintaritza-babespeko etxebizitza guztientzat laka babesaren gai izan daitekeen guztizko diruegitamuaren ehuneko 0'07koa izango da, babeskizun den diruegitamu hori Uztailaren 24ko 2114/68 Dekretoaren 5.h) atalak dioenez eta ariela bera sartu gabe hartuz.

 

Lurren eta egin beharreko hirigintza-lanen balioaren egiaztapenik ezean, horiei dagozkienetarako legez haizu izan dadin haundiena hartuko da zergagaitarako.

 

Prezioak aldatu izanaren, eraikuntza-zatiak ordezkatu izanaren edo diruegitamu gehigarriak egin izanaren ondorioz babesaren gai izan daitekeen guztizko diruegitamua gehitzea gertatuz gero, bidezko izan daitezen lakapen osagarriak egingo dira, izandako gehikuntza zergagai dela.

 

113. Atala - Jareipenak

 

Herri-Suztapeneko Agintaritza-Babespeko Etxebizitzen suztatzaileak ariel honetatik jare gelditzen dira.

 

III SAILA

10.03 ERAIKUNTZAKO ONTASUN-MAILAREN ARTARAKO SAIAKETATEGIAREN ARIELAK

 

114. Atala - Zergakizuna

 

Eraikuntzako Ontasun-Mailaren Artarako Saiaketategiak doakienek eskatuta nahiz Arduralaritzaren arioz egindako lan eta saioen bidezko zerbitzuak izango dira ariel honen eretzeango zergakizun.

 

115. Atala - Zergadurua

 

Ariel honen gai diren zerbitzuak egin dakizkien edo lanak horientzat direneko herri nahiz norbanako-alorreko norbanako eta lege-nortasundunak dira ariel honen eretzeango zergaduru.

 

116. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel-zorra zerbitzua egin dadineko unean sortuko da. Hala ere, eskea egin dedin unean ordainarazi ahal izango da.

 

117. Atala - Ordainkizuna

 

 

----------------

 

 

VIII ATALBURUA

GARRAIO ETA HARRILAN-SAILAREN ARIELAK

 

SAIL BAKARRA

11.01 EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ELKARTEAREN JABETZAPEKO PORTUETAN EGINDAKO ZERBITZU OROKOR ETA BERARIZKOEGATIKAKO ARIELAK

 

118. Atala - Zergakizuna

 

Honako zerbitzu hauek egitea ariel honetarako zergakizun izango da:

 

G-1. Sari-taula. Ontziak portura sartzea eta bertako egonaldia.

 

Sari-taula honetan portuko urez, itsas-iragarpide eta tuntuizez, sarrerako barraderez, babesean egoteko lanez eta ainguran egoteko aldeez baliatzea sartzen dira.

 

G-2 Sari-taula. Porturatzea.

 

Sari-taula honetan porturatzeko lanak eta lotzeko eta babeserako osagai finkoak erabiltzea sartzen dira.

 

G-3 Sari-taula. Merkatalgaiak ontziratzea, ontzitik ateratzea eta ontziz aldatzea eta bidaztiak ontziratzea eta ontzitik irtetzea.

 

Sari-taula honetan portuko urez eta aingura-lekuaz, legorretikako irispideez, ibil-bideez, esku-lanetako aldeez, itsas-errekaitutegi eta zaingorako zerbitzu nagusiez baliatzea sartzen da.

 

G-4 Sari-taula. Itsas-arrantzuko ontzientzako zerbitzuak.

 

Sari-taula honetan lanean diharduten arrantzuntziak eta itsas-arrantzuko arrain harrapatu berriak portuko eta aingura-lekuetako urez, itsas-iragarpide eta tuntuizez, sarrerako barrederez, babeserako lanez, ainguran egoteko aldeez, porturatzeko lanez, lotzeko eta babeserako osagai finkoez, legorretikako irispideez eta ibil-bideez, esku-lanetarako aldeez, itsas-errekaitutegi eta zaingorako zerbitzu nagusiez baliatzea sartzen da.

 

G-5. Sari-taula. Kiroleko eta aise-alditarako ontzientzako zerbitzuak.

 

Sari-taula honetan kiroleko edo aise-alditarako ontziak, eta bai ontzikoak eta bidaztiak ere, portuko urez eta horko tuntuizez, itsasketarako laguntzez, aingura-lekuez eta ainguran egoteko aldeez, zaingorako zerbitzu nagusiez eta, hala behar izanez gero, moilatan eta ur gaineko moila edo pantalanetan lotzeko eta porturatzeko antolapideez baliatzea sartzen da.

 

E-1. Sari-taula. Arku-garabien zerbitzuak.

 

Sari-taula honetan agizko edo berarizko lanetarakoak ez diren arku-garabiak dartzen dira.

 

E-2 Sari-taula. Biltegiez, aretoez eta etxeez baliatzeko zerbitzuak.

 

Sari-taula honetan baimen emanezko jaurpidez ustiatu gabeko zabaldiez, estalpeez, oholtzapeez, biltegiez, gordetegiez, aretoez eta etxeez eta horiei dagozkien zerbitzu nagusiez baliatzea sartzen da.

 

E-3 Sari-taula. Ekoizkiak eta energia zuzkitzea.

 

Sari-taula honetan zuzkitutako ekoizkien edo energiaren balioa eta horiekin lanean aritzeko antolapideez baliatzea sartzen da.

 

E-4 Sari-taula. Danetariko zerbitzuak.

 

Sari-taula honetan haztailuez, legorrera ateratzeko bideaz eta aparkalekuez baliatzea sartzen da. Halaber, kostako dena eske-egileek ontzat eman ondoren egindako beste edozein zerbitzu sartzen da.

 

Portuetako aparkaleku-zerbitzuaren ustiakuntza baimen-emate bidez egin ahal izango da.

 

119. Atala - Zergadurua

 

Ondoren ematen diren norbanako nahiz lege-nortasundunak dira ariel honen zergaduru:

 

G-1 eta G-2 Sari-tauletan:

 

Zerbitzuez baliatu daitezen ontzien jabeak edo hauen ordezkari edo itsasontzi-etxeak, talde-moduan.

 

G-3 Sari-taulan:

 

Zerbitzuaz balia daitezen ontzien jabeak edo itsasontzi-etxeak, talde-moduan eta, merka-talgaia portura sartu eta portutik irten legorreko baliabide hutsez egiten denean, garraiabi-dearen jabeak. Merkatalgaiaren jabeek edo honen ordezkari baimendunek, talde-moduan, sari-taula laguntza-bidez ordaintzeko ardura izango dute.

 

G-4 Sari-taula:

 

Ontziaren jabea edo, talde-moduan, ontzi-jabearen izenean lehenengo salmenta egiten duena. Sari-taularen hainbatekoak arrantzuaren lehe-eroslearengan -honelakorik izan bada- eraginik izan dezake, eta lehen-eroslea eragin hori bere gain hartzera behartuta dago, eta eragin hori fakturan edo honen balio bereko agirian berariz eta berezita erasoko da. Laguntza-bidez, arrantzuaren lehen-eroslearen ardura izango da Sari-taula ordaintzea, eragina bere gain hartu duela benetan erakusten badu salbu.

 

G-5 Sari-Taulan:

 

Ontzi-jabea edo honen ordezko baimenduna eta, laguntza-bidez, ontziko kapitaina edo ontzi-burua.

 

E-1, E-2, E-3 eta E-4 Sari-tauletan, zerbitzu bakoitzaren baliatzaileak.

 

120. Atala - Ordain-zorra

 

Ariel-zorra sortuko da:

 

G-1 Sari-taulan, ontzia portuan sartutakoan.

 

G-2 Sari-taulan, ontzia portuan lotutakoan.

 

G-3 Sari-taulan, Merkatalgai eta bidaztiak portuan batetik bestera eramateko lanei hasiera ematean.

 

G-4 Sari-taulan, Arrantzuan harrapatutakoa ontziratzeko, ontzitik ateratzeko edo ontzi batetik bestera aldatzeko lanetan hasitakoan.

 

G-5 Sari-taulan, ontzia portuko uretan sartutakoan.

 

E-1, E-2, E-3 eta E-4 Sari-tauletan, dagokion zerbitzua eskuera jartzen denetik edo hala badagokio, zerbitzugintzari hasiera ematen zaionetik.

 

Ordaindu beharreko zorrak ihardutze-sail eraentzaileek Herriogasuntza eta Dirubide-Sailak eman ditzan manuen arauera eskatuko dituzte.

 

121. Atala - Zergakizuna finkatzeko irizpideak

 

Honako hauek izango dira ariela kitatzeko oinarriak:

 

G-1 Sari-taulan, ontziaren bete-neurria, Orohartzezko Edukiz dituen Toneladatan neurtuta, ontziak portuan egin duen egonaldia eta zer itsasketa-modutakoa den.

 

G-2 Sari-taulan, ontziaren gehienerako luzera, zenbateko hondoa izanezko moila eskatu duen eta portuan lotuta egin duen aldia.

 

G-3 Sari-taulan: merkatalgaientzat, hauen nolakoa eta astun-arina. Bidaztientzat, hauen kopurua eta bidai-modua. Bietan, bidegoai-modua eta lan-modua.

 

G-4 Sari-taulan, arrainaren lehen-salmentak izan duen balioa eta, gainontzekoetan, arrain-moeta horiek ariela kitatzeko egunean edo aurreko egunetan izan duten batenaz besteko balioa kontutan izanik, portuko agintariek jarritakoa.

 

G-5 Sari-taulan, ontziaren erabateko luzera errun edo zabalerarekin biderkatzetik metro kuadrotan ateratzen den luze-zabala eta ainguran edo portuan egon deneko aldia.

 

E-1 Sari-taulan, tresneria eskuera izandako aldia eta horren jasoketa-lanetarako indarra.

 

E-2 Sari-taulan, hartutako lurazalaren nolakoa eta zenbatekoa eta hartuta euki deneko aldia.

 

E-3 Sari-taulan, eskuratutako aleen zenbatekoa.

 

E-4 Sari-taulan:

 

a) Haztailuak: Haztailua zenbat aldiz erabili den.

b) Legorrera ateratzeko bideak: Zenbat aldiz jaso eta jeitsi den eta ontzia legorrean zen-bat egunetan eduki den eta orohartzezko edukiz dituen toneladak eta ontziaren luzera.

c) Aparkalekuak: Portuen arauera, horretarako aldeetan egindako egonaldia.

d) Gainontzeko zerbitzuetan, bakoitzean eskuratutako zerbitzu-gaien zenbatekoa.

 

122. Atala - Saria

 

Honako sari-taula honen arauera eskatuko da ariela:

 

1.- G-1 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

1.1 Orokorki:

Ontziaren orohartzezko edukiz dituen 100 tonelada edo horien zati bakoitzeko eta egonaldi edo ainguren egon deneko aldi bakoitzeko, ondorengo taulan ematen diren kopuruak ordainduko ditu:

 

 

--------------------

 

 

Derrigorrean porturatu beharreko ontziei ezarriko zaien sari-taula taula hau ezarriz egokitu dekiekeenaren erdia izango da, baldin eta Portuko Erakuntzaren industri nahiz merkataritzako zerbitzu batez beraz ere baliatzen ez badira. Itsasoan dabiltzanen bizia zaintzea xede izanezko zerbitzu-eskeak baldintza honetatik kanpo geratzen dira.

1.2 Egutegi-urtean zehar portuko uretan 12 aldiz baino gehiagotan sar daitezen ontziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie:

- 13. sarretatik 24.a artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 85ekoa.

- 25. sarreratik 40.a artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.

- 41. sarreratik aurrerakoetan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 50ekoa.

1.3 Araupekotan zermugatutako itsas-bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko Urtarrilaren lehen-eguna baino lehen, Portuko Erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, ontzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezke:

- 13. sarretatik 24.a artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 90ekoa.

- 25. sarreratik 50.a artekoan: 1.1. taulako sar-taularen ehuneko 80koa.

- 51. sarreratik aurrera: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.

1.4 Turismo-bidaldiak egiten dituzten bidaztientzako ontziei 1.1 taulan azaltzen diren sari-taulak ehuneko 30ekoan gutxituz ezarriko zaizkie.

 

2.- G-2 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

2.1 Ontziak luzerako metro edo honen zati bakoitzeko eta lotuta egon dadin aldian, ondorengo taulan zehazten diren kopuruak ordainduko ditu.

 

 

----------------

 

 

2.2 Egutegi-urtean zehar portuko moiletan 12 porturaketa baino gehiago egin ditzaten ontziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie:

- 13. porturatze-alditik 24. artekoan: 2.1 taulako sari-taularen ehuneko 85ekoa.

- 25. porturatze-alditik 40.a artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.

- 41. porturatze-alditik aurrerakoetan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 50ekoa.

2.3 Araupekotan zermugatutako itsas-bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko urtarrilaren lehen-eguna baino lehen, Portuko Erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, ontzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezke:

- 13. porturatze-alditik 24.a artekoan: 2.1 taulako sari-taularen ehuneko 90ekoa.

- 25. porturatze-alditik 50.a artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 80koa.

- 51. porturatze-alditik aurrera: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.

 

3.- G-3 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

3.1 Bidazti bakoitzeko:

 

 

---------------

 

 

Bertatik bertako bidaian ontziratzean besterik ez da ordainduko sari-taula.

Lagun bat edo birentzako ontzi-geletako bidaztiei I saileko sari-taula ezarriko zaie; II sailekoa, hiru lagun edo gehiagorentzako ontzi-gelak edo areto nagusiko besalkiak har ditzatenei, eta III sailekoa, ontzi-gaineko bidaztiei.

3.2 Turismoko bidari gisa joan daitezen bidaztiei 3.1. sari-taula ehuneko 30ekoan gutxituz ezarriko zaie.

3.3 Bidaztien kopurua, bidarien nolakoa edo bidaiaren nolakoa zehatza ez izatea edo izkutatu nahi izatea gertatuz gero, oker aitortutako edo aitortu gabe utzitako atal osoagatik 3.1. sari-taularen bi halakoa ezarriko da.

3.4 Merkatalgai-atal bakoitzagatik ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak orohartzezko pisuaren tonelada edo honen zati bakoitzeko eta dagokien taldearen eretzean ezarriko dira, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, eta ondoren ematen den taulan azaltzen denez:

 

 

-------------------

 

 

G-3 Sari-taula kitatzeko, petrolio-gaiak eta hauen eratorkinak merkatalgaien sortan saru, ondoren ematen den eran sartuko dira:

 

 

--------------------

 

 

Kosta-osteratako gas-oil eta fuel-oilari, salbuespenez, 42 pezetako sari-taula ezarriko zaie.

Itsasontzi haundi eta txikiak zuzkitu ahal izateko portura legorretik eramandako petrolio-gaiei ezarriko zaien sari-taula "Kosta-osteratako itsasketa, ontziratzea eta ontzitik ateratzea" izenekoan ekoizki ezberdinentzat ohartemandakoaren ehuneko 50ekoa izango da.

Guztira tonelada bateko pisua izatera iristen ez diren atalei ezarriko zaien zenbatekoa, 200 kiloko, edo hortik gorako zati bakoitzeko, tonelada bakoitzeko ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango da.

3.5 Igaro-aldiko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Sortari jarraiki, honako hauek izango dira:

3.5.1 Itsasotikako igaro-aldiko lanak:

 

 

-------------------

 

 

3.5.2 Legorretikako igaro-aldiko lanak:

 

 

---------------------

 

 

3.6 Ontzik batetik bestera aldatzeko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Sortari jarraiki, honako hauek izango dira:

 

 

----------------------

 

3.7 Kosta-osteratan ibilizko ontziak urez zuzkitzeko urari ezarri beharreko sari-taula 3.4. taulan lehenengo talderako ohartemandakoaren ehuneko 20koa izango da.

 

4.- G-4 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

4.1 Orokorki, zergakizunaren ehuneko 2koa.

4.2 Bakailau berdeagatik eta ontzian bertan industri gertakuntzarako lehen-ikuturik emandako arrantzutikako edozein ekoizkigatik sari-taularen ehuneko 50ekoa ordainduko da.

4.3 Portuko uretan, moilatik pasa gabe, ontzitik ontzira aldatutako arrain harrapatu berriagatik sari-taularen ehuneko 75ekoa ordainduko da.

 

5.- G-5 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

5.1 Orokorki:

 

 

-----------------

 

 

5.2 Metro bat baino gehiago bai baina bi metro baino gutxiagoko ugaroko aldeetan ainguran edo lotuta dauden ontziekikoan ehuneko 25ekoa gutxiago ezarriko da, baina ondoren ematen diren xehetasun hauek guztiok gertatu beharko dute:

a) Ontziaren luzera 6 metro baino gutxiagokoa izatea.

b) Motorraren indarra 25 HP baino gutxiagokoa izatea.

c) Sari-taula hiruhilabetekoen hasieran ordaindu beharko da.

Gutxitze hau ez da ur-gaineko moila edo pantalanei lotutako ontziei ezartzerik izango.

5.3 Erakuntzaren legorreko tokiak hartzen dituzten ontziekikoan, Sari-taula ordaindu beharko deneko egunak kitapena egitea dagokion aldikoen ehuneko 25ekoa izango dira, itsasoan ibilizko egunen eta tokiaz edo aretoaz baliatu izanagatik ordaindu beharko litzatekeen E-2 eta E-4 Sari-taularen kopurua direnak direla.

5.4 Portuaren beraren kontrako kanpokaldeaz baliatu eta portuan dauden zerbitzuak hurbil izatearen eho horiek erabiltzearen onurak izan ditzaten aise-alditarako ontziei ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoa 5.1. puntuan jarritakoaren ehuneko 40koa izango da, eta gutxitxe hau araudi honetan ohartemandako beste edozeinekin batera-ezinekoa izango da.

 

6.- E-1 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

 

 

---------------

 

 

Sari-taula hauek aste-egunetan, Portuko Erakuntzak ekintza hauetarako jarritako agizko lan-orduen barruan egindako zerbitzuei soil-soilik ezarriko zaizkie. Agizko lan-orduez kanpo egindako zerbitzuak ehuneko 25ekoan garestiago sartuko dira kontuan eta jai-egunetan egindako guztiak, ehuneko 50ekoan, jai-egunetako kasuan bi ordu gutxienez sartuko dira kontuan.

 

7.- E-2 Sari-taularen zenbatekoa, metro kuadro eta egun bakoitzeko, honako hau izango da:

7.1 Igaro-aldiko aldea:

 

 

-----------------------

 

 

7.2 Bilketak egiteko alde:

Zerupeangoa ... 4 Pezeta metro kuadro eta egun bakoitzeko.

Estalpekoa ... 12 Pezeta metro kuadro eta egun bakoitzeko.

 

8.- E-3 Sari-taularen zenbatekoa zuzkitutako gaien kopurua gai bakoitzaren eroste-prezioarekin biderkatuz ateratzen dena ehuneko 50ekoan garestituta izango da.

 

9.- E-4 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

9.1 Legorrera Ateratzeko Bideak:

9.1.1 Jaso-aldi edo jeitsi-aldi bakoitzeko.

Orohartzezko Edukiz 50 tonelada artekoentzat, ontziaren luzera (metroak) 83 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena pezetatan jarrita.

Orohartzezko Edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat, Toneladen kopurua 42 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.

Orohartzezko Edukiz 150 toneladatik gorakoentzat. Toneladen kopurua 64 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.

9.1.2 Egun bakoitzeko egonaldia.

Orohartzezko Edukiz 50 tonelada artekoentzat, ontziaren luzera (metroak) 42 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena pezetatan jarrita.

Orohartzezko Edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat. Toneladen kopurua 21 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.

Orohartzezko Edukiz 150 toneladatik gorakoentzat. Toneladen kopurua 42 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.

9.1.3 Legorreratze-irrilak.

Erabiltzen den egun edo honen zati bakoitzeko: 83 pezeta.

9.2 Aparkalekua

Donostiako portua: Donostiako Udalak bere agintepeko aldeetarako Trafiko eta Aparkaleku-Ordenamendu (TAO) moduan jarritako manu berak izango dira jaurpide.

9.3 Haztailua:

Pisatu-aldi bakoitzeko 155 pezeta.

 

123. Atala - Salbuespenak

 

Itsasoko Gizarte-Institutuan egiaztagiri bidez behar bezala egiaztatutako bizisaridun-egoeran aurkitzen diren ontzien jabeak ariel hau ordaindu behar izatetik jare gelditzen dira.

 

Salbuespen hau ez da erabiltzekoa izango zazpigarren zerrendan errolderatutako ontzi bat baino gehiagoren jabeekin, ez sei metrotik gorako luzerako ontziekin, ez eta beren luzera dena dela, urgaineko moila edo pantalanari lotuta egon daitezen besteekin ere.

 

IX ATALBURUA

OSASUN ETA EGARIPEN-SAILAREN ARIELAK

 

I SAILA

BERE KONTUKO ASEGURU-ERAKUNDEEI OSASUN-ZAINGOA EGITEAGATIKAKO ARIELA

 

124. Atala - Zergakizuna

 

Ariel honen zergakizuna Osasun eta Egaripen-Sailak bere kontuko Aseguru-Erakundeei medikutza eta botika-sorozpidetzako osasun-zaingoa eginezko zerbitzuek osatzen dute.

 

125. Atala - Zergadurua

 

Ariel honen zergaduruak medikutza eta botika-sorozpidetzarako bere kontuko Aseguru-Erakundeak dira.

 

126. Atala - Ordain-zorra

 

Zorra urte bakoitzeko Abenduaren 31n sortuko da.

 

127. Atala - Saria

 

Ondoren ematen den sari-taulaz eskatuko da ariela:

 

1.- Orokorki, Asegurua dutenek bere kontuko Aseguru-Erakundeei ordaindutako urte-sarien milako 2koa.

 

2.- Gizarte-Emendiotarako Taramei buruzkoan, tarama dutenek ordaindutako urte-sarien milako 1ekoa.

 

128. Atala - Ariela kitatzea

 

Zergaduruek zerga-zorra zehaztu eta ordaindu, araudiz finkatu dadin toki, era eta epeetan, aitorpen-kitapen bidez egin beharko dute.

 

II SAILA

12.02 HILOTZEI BURUZKO OSASUN-ZAINGOKO ZERBITZUEGATIKAKO ARIELA

 

129. Atala - Zergakizuna

 

Ariel honen zergakizuna Servicio Vasco de Salud-Osakidetzaren hilotzei buruzko osasun-zaingoko zerbitzugintzak osatzen du.

 

130. Atala - Zergadurua

 

Ariel honen zergaduruak, 132. atalean esaten diren zerbitzuez baliatzen diren norbanakoak edo lege-nortasundunak eta hauengandikako eskubidedunak dira.

 

131. Atala - Ordain-zorra

 

Zerbitzua egiteko unean sortuko da ariel-zorra. Hala ere, zerbitzua doakionak eskatuta egin dadinean, ordainketa eskea egiten den unean egin-araziko da.

 

132. Atala - Saria

 

 

-------------------

 

 

III SAILA

12.03 HARAGI FRESKOEN OSASUN-IKUSKAKETA ETA ARAKAKETA-ZERBITZUEGATIKAKO ARIELA

 

133. Atala - Zergakizuna

 

1.- Ariel honen zergakizuna Servicio Vasco de Salud-Osakidetzak haragi freskoak "bertatik bertara" ikuskatu eta arakatzeko eta, giza-osasunari bere onean eusteko, ondakinak aztertzeko zerbitzugintzak osatzen du.

 

2.- Honako hauek sartzen dira aurreko zenbakian esandako zerbitzuetan:

 

1.- Behiki, zerri-okela, ardi eta ahuntz-okela, zaldikien eta etxeko hegaztien okela freskoa izateko, "hil aurretik" eta "hil ondoren" egindako osasun-ikuskaketa eta arakaketak.

2.- Kanalean irekitakoak, buruak, mingainak, bihotzak, birikak eta gibelak eta giza-egaripenerako beste erraiak zigilatzea eta zatitzeko tokian ateratako zati txikiagoak markatzea.

 

3.- Osasun-ikuskaritzako egiaztagiria.

 

4.- Giza-egaripenerako haragi freskoak jasotzeko lanak, azken bezeroei saltzeko tokietan egindako pilo txikiei buruzkoak salbu.

 

5.- Ondakinekiko ikerkuntza.

 

6.- Jasotako haragien sarrera-irteerak eta horiei bere onean eusteko arakaketa eta ikuskaketa.

 

134. Atala - Zergadurua

 

1.- Abereak hiltzeko, zatitzeko edo jasotzeko lanak egiteko eskea egin dezaten norbanakoak nahiz lege-nortasundunak dira ariel honen zergaduru.

 

2.- Haragi freskoak ikuskaritza eta arakaketa ofizialaren esku jarritakoak izan badira, haragi horiek azken bezeroei saltzen dizkieten gutxikako merkatariak ez dira zergadurutzat joko.

 

135. Atala - Arduradunak

 

Ariel hau talde-moduan ordaintzeko ardura honako hauek izango dute:

 

a) Hildako abereen "hil aurretikako" eta "hil ondorengo" osasun-ikuskateka eta arakaketa-zerbitzuetan, ondakinekiko ikerkuntzakoan eta kanalak, buruak, mingainak eta giza-egaripenerako erraiak zigilatzekoetan, hiltegiak ustiatzen dituzten enpresek edo hauen jabeek.

b) Zatitze-lanen arakaketa-zerbitzuan:

- Zatiketa-lanak hiltegian bertan egiten direnean, aurreko zatian adierazitakoek.

- Gainontzekoetan, zatiketa-lanetan bere kontura aritzen diren tegietako jabeek.

c) Haragi freskoei bere onean eusteko eta jasotako tokietan sartu eta horietatik ateratzeko zaingo-zerbitzuetan, biltegietako jabeek.

 

136. Atala - Ordain-zorra

 

Arielak zorra sortuko du:

 

a) Osasun-arakaketa eta ikuskaketa-zerbitzuetan, horiek egiteko eskea zergaduruak egin dezan unean bertan.

b) Abereak hiltzeko, zatitzeko eta biltegian jasotzeko eta hortik ateratzeko zerbitzuetan, lan horiek egiten hastean.

c) Jasotako haragiak zer egoeratan aurkitzen diren arakatzeko aldian behingo ikuskaketa-zerbitzuetan, Albaiteroek egindako ikustaldiei hasiera ematean.

 

137. Atala - Saria

 

 

--------------------

 

 

2.- Zatitzeko tokietan egindako osasun-ikuskaketa eta arakaketa, kanaletatik ateratako zatiei txartela jarri eta markatzea barne: haragiaren zatitu baino lehenagoko, hezurrak barne, tonelada bakoitzeko 204 pezeta.

 

3.- Haragi freskoen sarrerak eta irteerak, bere onean zaintzeko arakaketa eta ikuskaketa-lanak eta haragiak eraman behar diren toki guztietara horiekin batera eraman beharko den osasun-ikuskaketako egiaztagiria egitea:

 

 

----------------------

 

 

IV SAILA

12.04 HERRI-OSASUNEKO SAIAKETATEGIAREN ZERBITZUEGATIKAKO ARIELA

 

138. Atala - Zergakizuna

 

Ariel honen zergakizuna Servicio Vasco de Salud-Osakidetza Herri-osasuneko Saiaketategiaren zerbitzugintzak osatzen du.

 

139. Atala - Zergadurua

 

141. atalean esaten diren zerbitzuez baliatzen diren norbanakoak eta lege-nortasundunak dira ariel honen zergaduruak.

 

140. Atala - Ordain-zorra

 

Zerbitzua egiteko unean sortuko da ariel-zorra. Hala ere, zerbitzua doakionak eskatuta egin dadinean, ordainketa eskea egiten den unean egin-araziko da.

 

141. Atala - Saria

 

 

----------------------

 

 

Doakionak eskatutako azterketa egiteko usiak "in situ" hartu behar daitezenean, arielaren guztizkoa 1.500 pezeta garestiago izango da.

 

III IZENBURUA

HERRI-MAILAKO PREZIOAK

 

142. Atala - Herri-prezioaren zerdena

 

1.- Honako hauegatik ordaindu daitezen diruzko zerbitzu-sariak joko da herri-prezio direla:

 

a) Herri-jaurgopekoak norbanakoek erabili edo horietzaz berariz baliagatzeagatikakoak.

b) Herri-alorreko legeen jaurpidepean egindako zerbitzu edo egintzegatikakoak, honako baldintza hauetakoren bat bete dezatenean:

- Zerbitzu edo egintzapide horiek arduralaritzapekoek nahitaez eskatu edo onartu beharrekoak ez izatea.

- Berebaitan norbanakoen ihardunean eskuhartzerik edo beste ezein agintaritze-erabilkerarik ez dakartenez edo indarrean dauden arauek herri-alorrarentzat gordetakoetan sartu gabeko zerbitzuak direnez gero norbanako-alorrekoek egin edo egiteratu ditzaketen zerbitzu edo egintzapideak izatea.

 

2.- Aurreko zenbakipean esandakoari buruz, honako hauetan arduralaritzapekoek horiek eskatzea borondatezkoaez dela joko da:

 

a) Lege edo araudi-mailako manuek horretara behartu ditzatenean.

b) Ezein ekintzapidetan ihardutzeko edo legezko eskubide edo ondorio zehatzak lortzeko aintzin-baldintza izan dadinean.

 

143. Atala - Aginpidea

 

Herri-mailako prezioz ordaindu daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak, Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailak eta zerbitzu horiek egiten dituen edo ihardutze-saila edo izaikia haren menpeko deneko Sailak biek batera egindako saloz, Dekretuz ezarriko dira.

 

144. Atala - Zenbatekoa

 

1.- Herri-mailako prezioak ekintzak aurrera eramatearen edo zerbitzuak egitearen ondoriozko ekonomi gosteak berdintzeko adinakoa behintzat izango den edo zerbitzu horiek egitetikako baliagarritasunaren balio bereko izan dadin mailan xedatuko dira.

 

Herri-jabetza inork beretzako erabili edo horri baliapide berezia eman izanagatikako herri-mailako prezioen guztizkoa dagokion merkatuko balioa edo haietatikako baliagarritasuna oinarri izanez finkatuko da.

 

Meatze eta hidrokarburoetako baimenak eta esku-emateak izan daitezenean, eskubidearen gai den lur-eremua izango da kontutan.

 

2.- Hori aholkagarri eginezko gizartearen, ongintzaren, kulturaren nahiz guztien onaren aldetikako arrazoirik dagoenean, laguntza izanezko prezio-zatiari erantzuteko egoki izan daitezen aintzin-neurriak diruegitamuetan hartu ondoren, aurreko zatian ohartemandako parametroak baino apalagoak izanezko herri-mailako prezioak jarri ahal izango dira.

 

3.- Inork beretzako erabiltzeak edo berarizko baliapideak berekin hurrengo atalean esaten den ekonomi eta dirubidei buruzko Argipide-txostenean oharteman gabeko herri-jabetza apurtzea edo andeatzea dakarrenean, onuraduna, beharko litzatekeen herri-mailako prezioa ordaintzearenb kaltetan gabe, eraikuntza berria edo konponketak egiteko gastuen goste osoa ordaintzera behartuta egongo da. Kalteak konpon-ezinezkoak izango balira, kalte-ordaina apurtutako ondasunen balio edo kalteak izan dituztenen andeapen-mailaren hainbateko berekoa izango da.

 

145. Atala - Finkatzea

 

1.- Herri-mailako prezioen zenbatekoa, berarizko legeak bestelakorik agindu dezanean salbu, honako era hauetan finkatuko nahiz aldatuko da:

 

a) Eskuraketak egin behar dituen ihardutze-saila edo izaikia menpeko duen Sailaren Aginduz, izaiki horien saloz.

b) Merkataritzako ihardutze-erakunde Burujabeek beste gabe, hauen laneko gai izanezko zerbitzuak egiteari edo ondasunak saltzeari dagozkion prezioak izan daitezenean.

 

2.- Herri-mailako prezioak finkatzeko nahiz aldatzeko salo guztiek aldean, salo egindako prezioen zenbatekoa, dagozkien gosteei erantzuteko dagoen dirubide-maila eta, hala badagokio, lanak aurrera eramateagatikako eta zerbitzuak egiteagatikako baliagarritasunak edo oinarritzat hartutako merkatuko balioak bidezko eginezko ekonomi eta dirubideei buruzko Argipide-txostena izan beharko dute.

 

3.- Herri-mailako prezioak finkatzeko nahiz aldatzeko saloen onarpenari Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailaren behartze-indarrezko txostena erantsi beharko zaio.

 

4.- Finkatutako nahiz aldatutako herri-mailako prezioen zenbatekoa Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko dira.

 

146. Atala - Herri-mailako prezioak kudeatzea eta lakatzea

 

1.- Herri-mailako prezioak kudeatu eta lakatu, horiek eskuratu behar dituzten Sailek edo Izaikiek kudeatu eta lakatuko dituzte.

 

2.- Herri-mailako prezioak ondasunak eskuratzetik, herri-jabetza inork beretzat erabiltzeko edo horren berarizko baliapidetarako baimena ematetik edo horien beharra bidezko egiten duten zerbitzuak egiten hastetik aurrera eskatu ahal izango dira.

 

3.- Herri-mailako prezioen ordainketa esku-dirutan egingo da edo, Dekretuz horrela aginduko balitz, Autonomi Elkarteko Administraritzak seilatutako agiritan.

 

4.- Herri-mailako prezioen hainbateko osoa edo zatia aurrez ordaintzeko edo aintzin-gaudimen gisa uzteko eskatu ahal izango da.

 

5.- Administraritzak egindako ordainketaren zuriztapen-agiria emango du eta hemen honako gorabehera hauek, gutxienez, adierazi beharko dira:

 

- Ematen duen Ihardutze-sail edo izaikia.

- Zordunaren izen-abizenak edo baltzu-egoitza, zergalaritzako ezagukari-zenbaki eta guzti.

- Bizi-tokia.

- Zerdena.

- Herri-mailako prezioaren zenbatekoa, ordainketa egin zeneko eguna eta, hala badagokio, zein alditarakoa den.

- Balio Gehigarriari erantsitako Zerga, zergagabekoa ez, zergapekoa baizik denean.

 

Pertsonen eta hauen pardelen garraiaketa-zerbitzuak, ibilgailuak aparkatzea eta kokatzea eta guztientzako ikuskizunak izan daitezenean, zordunaren ezagupiderako xehetasunak ordainketa-agirian erasotzea ez da beharrezko izango.

 

6.- Prezioa ordaintzera behartutakoari egoztekoak ez izanezko zioegatik ekintza aurrera eraman ez dadinean, herri-jabetza inork beretzat erabil ez dezanean edo horri berarizko baliapiderik egin ez dakionean edo zerbitzurik egin ez dadinean, dagokion dirua atzera itzuli edo, ikuskizunak baldin badira, egiterik legokeenean, sarreren trukaketa egin beharko da.

 

7.- Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailak, ordaintzera behartutakoak eskea egin ondoren, herri-mailako prezioa geroago edo zatika ordaintzeko baimena eman ahal izango du.

 

8.- Herri-mailako prezioek horiek ordaintzera behartzetik bost urtera galtzen dute indarra.

 

9.- Lege honetan berariz oharteman gabekoetan, herri-mailako prezioen kudeaketa eta lakapena Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiko Antolarauei buruzko legean eta prezio horiei ezarri beharreko izan daitezen gainontzeko arauetan ohartemandakoaren arauera egingo dira.

 

147. Atala - Eskabideak

 

Herri-mailako prezioei buruz sor daitezen administraritza-ekintzak Euskadiko Ekonomi eta Administraritzako Epaitegiaren aurrean egin ahal izango diren aldezaurreko eta aukerako, ekonomi eta administraritza-mailako birrabiatze-eske eta kexuzko goradeiaren gai izan daitezke.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

Abuztuaren 25eko, Unibertsitatea Eraberritzeari buruzko 11/1983 Lege Organikoaren 54. ataleko 3 zenbakiaren b) zatian esaten diren ikasketa-arielak eta gainontzeko eskubideak herri-mailako preziotzat joko dira eta esandako atal horretan esaten denaren arauera finkatuko eta arautuko.

 

Bigarrena

 

Lege hau indarrean jartzetik aurrera, hemen berariz jaso gabeko ariel-moeta guztiak lakatzea galerazita geratzen da.

 

Aldi Baterako Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Herri-mailako prezio izateagatik lege honetan arieletan sartzen ez diren herri-jabetzaz baliatzeagatikako edo Autonomi Elkarteko Administraritzak egindako Zerbitzuegatikako diruzko ordainek, aldi baterakotasunez, lege hau indarrean jartzean ezartzen zaien araupidetza jaurpide izaten jarraituko dute.

 

Bigarrena

 

Azken Erabakietako Bigarrenean ohartemandakoa betez onar daitezen arauak indarrean jarri daitezen artekoan, Autonomi Elkarteari eskuratutako zerbitzuei buruzko arielak eta/edo herri-mailako prezioak une honetan jaurpide duten araupidetzaren arauera eskatuko dira.

 

Hirugarrena

 

Lege hau indarrean jarri baino lehen zorra sortu zuten arielak horiek arautzeko aginduen arauera eskatuko dira.

 

Baliogabetzeko Erabakia

 

Lege honetan ohartemadakoen aurkako izan daitezen Euskadiko Autonomi Elkarteko agindu guztiak, horien maila dena dela, baliobagetu egiten dira. Zehazki, honako hauek baliogabetuta geratzen dira:

 

- Otsailaren 12ko 3/1981 Legearen V Izenburuaren Martxoaren 31ko 4/1982 Legean emandako idazkera.

- Otsailaren 12ko Bazkunei buruzko 3/1988 Legearen 10.5 atala.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Lege hau indarrean jartzetik aurrera, sei hilabeteko epearen barruan araupetuko dira, 143. eta 145. ataletan esaten denaren arauera, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzak eskatu ahal izango dituen herri-mailako prezioak.

 

Bigarrena

 

Zerbitzuak egiteagatikako arielak eta/edo herri-mailako prezioak eskatzearen gai diren zerbitzu horiek Autonomi Elkarteari Eskuratzeko Dekretuak E.H.A-An argitaratu ondorengo sei hilabeteren barruan, Jaurlaritzak horiek lege-jaurpidea, beharrezko izanezko legegintza-arioak aurkeztuz, lege honetan agintakoari egokituko diote.

 

Hirugarrena

 

Jaurlaritza-Batzarrari, Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailburuaren saloz, lege honetan ohartemandako guztia osabideratu eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen agindu guztiak emateko baimena ematen zaio.

 

Laugarrena

 

Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden legezko manuen bateratutako idazkia onartzeko, maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuaren 32.b) atalaren idazkera honako hau izango da:

 

"32. b) Euskadiko Autonomi Elkarteko berenezko zergen eta herri-mailako prezioen etekinak."

 

Boskarrena

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean jarriko da indarrean, haragi freskoen osasun-ikuskaketa eta arakaketa-zerbitzuegatikako ariela salbu, hau 1991.eko urtarrilaren lehen-egunetik aurrera ezarriko da eta.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra