Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1995 Legea, ekainaren 23koa, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean Estatutuak Egokitzeko Ezarritako Epea Luzatzen duena.

1995-06-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1995/8/1, 145. zk.; EAO, 2012/1/27, 23. zk.

§ 172. 3/1995 LEGEA, EKAINAREN 23KOA, EUSKADIKO KOOPERATIBEN EKAINAREN 24KO ESTATUTUAK EGOKITZEKO EZARRITAKO EPEA LUZATZEN DUENA

ZIOEN ADIERAZPENA

      Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeko aldi baterako hirugarren erabakiaren lehenengo atalean lege hori indarrean jartzen denetik hasi eta bi urteko epea ezartzen da, lege horrek arautzen dituen kooperatibek beren estatutu sozialak egoki ditzaten.

      Kooperatiben esparru juridikoak Euskal Autonomi Elkartean izan duen eraldaketa hainbesterainokoa da, non kooperatibek berek ahalegin handia egin beharra daukaten beren estatutuetako araubidea egokitzeko. Aipatutako erabakia betetzea batez ere zailtzen duten alderdiak dira, alde batetik, arau berriaren beraren konplexutasuna, estatutu sozialetara joarazten baitu anitzetan, eta bestetik, kooperatiben beren egitura, hala langileena nola baliabideena. Horri guztiari garatze-arauetan ezarritako betebehar formalak betetzeko sortzen diren eragozpenak gehitu behar zaizkio.

      Legea 1993ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn, eta handik hogeita hamar egun barru jarri zen indarrean, azken erabakietatik lehenengoan ezarritakoaren arabera. Hala ere, erroldaturik egon eta beren estatutuak egokitu beharra daukaten kooperatiba guztiak kontutan hartuz gero, gutxi batzuek baino ez dute eskatu, gaur arte, beren estatutuen egokitzapena errolda dadin. Horren ondorioz, epea, beteko bada, luzatu beharra dago, are gehiago aldi baterako hirugarren erabakiaren bigarren atalean ezarritakoa kontutan hartzen badugu; izan ere, atal horretan esaten denez, egokitzapena erroldatzeko eskatzen ez duten kooperatibak legez erabat desegingo dira eta beren oharpenak ezeztatuko.

Atal Bakarra

      Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeko aldi baterako hirugarren erabakiaren lehenengo atalean ezarritako epea 1996ko abuztuaren 31ra arte luzatu da.

Azken Erabakiak

Lehenengoa

      Eusko Jaurlaritzak lege hau aplikatu eta garatzeko arauak eman ditzake, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez.

Bigarrena

      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean lege hau.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra