Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

30/1983 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuak onartzezkoa.

1983-12-20

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/12/31, 193. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 59. 30/1983 LEGEA, ABENDUAREN 20KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEZKOA

 

I IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ONARPENAZ

 

Lehengo Atala - Guztizko Diruegitamuak

 

1.- Lege honen bidez, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984garreneko ekonomia-urterako Guztizko Diruegitamuak ontzat ematen dira.

 

2.- Honako hauek osatzen dituzte Euskadiko 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuak:

 

A) Euskadiko Autonomia-Elkartea osatzen duten honako Erakunde hauetako bakoitzaren dirueskuraketa eta gastuen xehapen-zerrendazko Diruegitamuek:

- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak.

- Merkataritzako Ihardutze-Sail Burujabeenak.

- Arduralaritzazko Ihardutze-Sail Burujabeenak.

- Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikienak.

- Herri-Baltzuenak.

B) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek gehienera eman ditzaketenek.

C) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Erakunde Burujabeen zorpetzeko gehienezko mugek.

 

3.- Lege hau 1983garreneko Abenduaren 31z gero sortu daitezkeen Euskadiko Autonomia-Elkartearen osagarri diren Erakundeekin eta hoien Diruegitamuekin erabilgarri izango da eta, hala egokituz gero, bai hoietako bakoitzaren gaudimenak emateko eta zorpetzeko gehienezko mugekin ere hoiek, eragite-indarra izateko, legebiltzar-onespena beharrezkoa izango dutela.

 

4.- Euskadiko Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakundeen Diruegitamuetako eskubideak eta egitekoak, 1983garreneko Irailaren 30erarte, egun hori barne, Autonomia-Estatutoak eta Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen horretzazko erabakien arauera Erresumak aitortutako agintepideei eta eskuratutako zerbitzuei darizkie.

 

2. Atala - Autonomia-Elkartearen Arduralaritzaren Diruegitamuak

 

1.- Autonomia-Elkartearen Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen xehapen-zerrendak ehun eta hogei mila bostehun eta hirurogeita hamahiru miloe berrehun eta larogeita hamar mila zortzirehun eta hogeita hiru peseta jotzen du guztira (120.573.290.823 peseta), dagozkion egitekoak betetzeko beharrezko diruzenbatekoari dagozkiola.

 

2.- Autonomia-Elkartearen Arduralaritzaren Diruegitamuetako diru-eskuraketen xehapen zerrendak ere ehun eta hogei mila bostehun eta hirurogeita hamahiru miloe berrehun eta larogeita hamar mila zortzirehun eta hogeita hiru peseta hoietxek jotzen ditu (120.573.290.823 peseta), honako hauetan banatuta:

 

a) Lege honen VIII Idazpuruan agintzen denez Foru-Diputazioek Euskadiko diruegitamu-gastuetarako egingo dituzten diruekarketak, larogeita hamabi mila bostehun eta larogeita zortzi miloe ehun eta hirurogeita hamasei mila ehun eta hirurogeita hamabi peseta (92.588.176.172 peseta) jotzen dutela.

b) Urriaren 27ko 23/1983 Legez Norbanako Urte-Irabaziegatikako Zergapideari jarritako gehigarriari darizkion diru-sarrerak, bi mila berrehun eta hirurogeita bat miloe eta hirurehun mila peseta (2.261.300.000 peseta) jotzen dutela.

c) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diru-eskuraketak, sei mila seirehun eta berrogeita zazpi miloe eta bostehun mila peseta (6.647.500.000 peseta) jotzen dutela.

d) Bakoitzari dagokion itunea eta Irailaren 1eko 5/1983 Errege Dekreto-Legeak diona oinarri direla gastu-egitamu zehatzak egiteratzeko egindako Erresumako Guztizko Diruegitamuen pentzutango dirueskuraketak, mila eta hirurogeita bat miloe hirurehun eta berrogeita hamaika mila eta ehun peseta (1.061.351.100 peseta) jotzen dutela.

e) Bakoitzari dagokion itunearen arauera Foru-Diputazioek gastu-egitasmo zehatzak egiteratzeko egindako lau mila bostehun eta hamazazpi miloe zazpirehun eta hamaika mila eta seirehun pesetako (4.517.711.600 peseta) diru-eskuraketak.

f) Lege honen 29garren atalean zehazten den moduan egingo den zortzi mila hirurehun eta berrogeita hamar miloe pesetako (8.350.000.000 peseta) Herrizor-Jaulkipena.

g) Autonomia-Elkarteak berak bildu behar eta zati honen aurreko irakurburutan sartu gabeko diruzko harturenak; bost mila ehun eta berrogeita zazpi miloe berrehun eta berrogeita hamaika mila bederatzirehun eta berrogeita hamaika peseta (5.147.251.951 peseta) izango direla jotzen da.

 

3. Atala - Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak

 

"Garraio-Akurategia" Merkataritzako Ihardutze-Erakundeari bere egitekoei erantzuteko egindako diru-izendapenen Diruegitamuak berrogeita hamazazpi miloe bostehun eta larogeita hamaika mila berrehun eta hemezortzi peseta (57.591.218 peseta) jotzen du, eta biltzeko harturenekiko haztaketak ere berrogeita hamazazpi miloe bostehun eta larogeita hamaika mila berrehun eta hemezortzi pesetako (57.591.218 peseta) zenbateko horixe jotzen du guztira.

 

4. Atala - Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak

 

1.- "Servicio Vasco de Salud-Osakidetza" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeari bere egitekoari erantzuteko egindako diruizendapenen Diruegitamuak ehun eta hemezortzi miloe hogeita hemezortzi mila peseta (118.039.000 peseta) jotzen du, eta bildu beharreko harturenekiko haztaketak ere ehun eta hemezortzi miloe hogeita hemeretzi mila pesetako (118.039.000 peseta) zenbateko horixe jotzen du guztira.

 

2.- "Eusko Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeari bere egitekoei erantzuteko egindako diru-izendapenen Diru-egitamuak hirurehun eta larogeita bost miloe zazpirehun eta bederatzi mila peseta (385.709.000 peseta) jotzen du, eta bildu beharreko harturenekiko haztaketak ere, halaber, hirurehun eta larogeita bost miloe zazpirehun eta bederatzi mila pesetako (385.709.000 peseta) zenbateko horixe jotzen du guztira.

 

3.- "Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeari bere egitekoei erantzuteko egindako diru-izendapenen Diruegitamuak ehun eta lau miloe zortzirehun eta larogeita hemezortzi mila zazpirehun eta berogeita hamalau peseta (104.898.754 peseta) jotzen du, eta bildu beharreko harturenekiko haztaketak ere, halaber, ehun eta lau miloe zortzirehun eta larogeita hemezortzi mila zazpirehun eta berrogeita hamalau pesetako (104.898.754 peseta) zenbateko horixe bera jotzen du.

 

5. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren Diruegitamua

 

1.- "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko behar diren diru-izendapenek, mila eta bederatzirehun miloe hirurehun eta hirurogeita hamar mila peseta (1.900.370.000 peseta) jotzen dute guztira.

 

2.- Aurreko zatian esandako diru-izendapenei aurre egiteko behar diren diru-eskuarteen haztaketak, mila eta bederatzirehun miloe hirurehun eta hirurogeita hamar mila peseta (1.900.370.000) jotzen du guztira.

 

6. Atala - Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen Eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuak

 

1.- "Gasteiz Irratia-Radio Vitoria, S.A." Herri-Baltzuaren ihardunari aurre egiteko behar diren diru-izendapenek, guztira, ehun eta hogeita bederatzi miloe ehun eta hemezorzi mila peseta (129.118.000 peseta) jotzen dute, eta diru-izendapen hoiei erantzuteko eskuarteekiko haztaketak ehun eta hogeita bederatzi miloe ehun eta hemezortzi mila peseta (129.118.000 peseta) jotzen du guztira.

 

2.- "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A." Herri-Baltzuaren ihardunari aurre egiteko behar diren diru-izendapenek, guztira, mila bederatzirehun eta hogeita bost miloe berrehun eta berrogeita bi mila peseta (1.925.242.000 peseta) jotzen dute, eta diruizendapen hoieierantzuteko eskuarteekiko haztaketak mila bederatzirehun eta hogeita bost miloe berrehun eta berrogeita bi mila (1.925.242.000) peseta jotzen du guztira.

 

3.- "Euskal Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A." Herri-Baltzuaren ihardunari aurre egiteko behar diren diru-izendapenek, guztira, berrehun eta larogeita bi miloe zortzirehun eta hogei mila (282.820.000) peseta jotzen dute, eta diruizendapen hoeiei aurre egiteko eskuarteekiko haztaketak berrehun eta larogeita bi miloe zortzirehun eta hogei mila (282.820.000) peseta jotzen du guztira.

 

7. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Dirugeitamuak

 

1.- Lege honen bidez, Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44garren atalak dionaren arauera, aurreko atalean esandako "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira.

 

2.- Ekonomia-urtean egiteratu beharreko ekintzapide guztiei aurre egiteko behar diren diru-izendapenei dagozkienetan, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuek bi mila larehun eta hirurogeita bederatzi miloe hirurehun eta hirurogeita hamar mila (2.469.370.000) peseta jotzen dute guztira, eta diru-izendapen hoiei erantzuteko eskuarteekiko haztaketak berriz, guztira, bi mila larehun eta hirurogeita bederatzi miloe hirurehun eta hirurogeita hamar mila (2.469.370.000) peseta jotzen du.

 

8. Atala - Enerjiaren Euskal-Erakundearen Diruegitamua

 

1.- Norbanako-alorreko Legepeko "Enerjiaren Euskal Erakundea" Herri-Izaikiaren ihardunari erantzuteko behar diren diru-izendapenek, mila eta hogeita hamalau miloe larehun eta berrogeita hamasei mila (1.034.456.000) peseta jotzen dute guztira.

 

2.- Aurreko zatian esandako diru-izendapenei aurre egiteko eskuarteekiko haztaketak, guztira, mila eta hogeita hamalau miloe larehun eta berrogeita hamasei mila (1.034.456.000) peseta jotzen du.

 

9. Atala - Herri-Baltzuen Ekintza, Diruezarketa eta Dirubidetza-Egitasmoak

 

1.- Lege honen 6garren Atalean sartu gabeko Herri-Baltzuen 1984garren ekonomia-urteko ihardunari erantzuteko egin beharreko diruizendapenak I Eraskinean zehazten dira.

 

2.- Herri-Baltzu bakoitzarentzat, aurreko zatian esandako diru-izendapenei aurre egiteko eskuarteekiko haztaketak, I Eraskinean zehazten diren diru-zenbatekoak heurak jotzen ditu.

 

10. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eman ditzakeen gaudimenen goren-muga

 

1.- 1984garreneko ekonomia-urtean Autonomia Elkarteko Arduralaritzak, gehienerako hamar mila miloe pesetako gaudimenak eman ahal izango ditu nolanahiko egiketetarako.

 

Honako hauek ez dira muga horretarako kontatuko:

 

a) Berebaitan lehen emandako gaudimenak baliogabetzea izan dezaten dirubide berritarako edo egiketa-ordezkaketarako eman daitezen gaudimenek jo dezatena.

b) Jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoaren 19garren atalaren 2garren zatiko a) eta d) txataletan baimena emandako gaudimenek jo dezatena, esandako manu horren 22garren atalak diona erabiliz 1983garreneko Abenduaren 31n eman gabe egon eta 1984garreneko ekonomia-urtean eman daitezen neurrian.

 

2.- Aurreko zatian baimena emandako mugaren barruan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak honako egiketa hauetarako baimenak eman ahal izango ditu:

 

a) Industriaren Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzuak egin ditzan bi mila miloe pesetarainokotarako.

b) Enpresa txiki eta arteinek eta hoietako bazkide partzuerrek bere egoitza Euskal Herrian duten Elkar-Gaudimenetarako Baltzuen gaudimenarekin egin ditzatenetarako, mila miloe pesetaraino.

c) Birregituratze-aldiango enpresek eta enpresa-taldeek egin ditzatenetarako, bi mila berrehun eta berrogeita hamar miloe pesetaraino.

d) Autonomia-Elkarteko herri nahiz norbanako-jabetzapeko Erakundegoren-mailako Izaikiek egin ditzatenetarako, lau mila zazpirehun eta berrogeita hamar miloe pesetaraino.

 

11. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zorpetze-muga

 

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hartu eta indarrean egon daitezen maileguek ezingo dute 1984garreneko Abenduaren 31n, hoiekiko sendespen-agiriak direnak direla, hogeita hamabost mila miloe pesetatik gora jo, Lege honen Lehenengo Erabaki Gehigarriaren 2garren zatian agintzen dena salbu.

 

II IDAZPURUA

DIRUIZENDAPENEN OROTARIKO JAURPIDEAK

I ATALBURUA

ALDAKUNTZEKIKO JAURPIDEAK

 

12. Atala - Orotariko arauak

 

1.- 1984garreneko ekonomia-urtean, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diru-egitamuetango aldakuntzek Epailaren 24ko 3/1982 Legezko honako manu hauek diotena izango dute orotariko jaurpide, esaten diren egokitzeak eta aldakuntzak kontutan izanik:

 

a) Erresumagandikako agintepide eta/edo zerbitzuak beretzakotzeak: 4garren atala.

b) Agintepide eta/edo zerbitzuak berriz Erresumari itzultzeak: 5karren atala.

c) Agintepideak eta/edo zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei eskuratzeak: 6garren atala. Manu honetan egiten den 35karren atalaren aipamena Lege honen 32garren atalari buruzkotzat joko da.

d) Kondaira-Lurraldeegandikako agintepide eta/edo zerbitzuak beretzakotzeak: 7garren atala:

e) Foru-Diputazioekingo Ituneak: 8garren Atala.

f) Eraspenak: 9garren atala.

g) Diruizendapenak bestetarakotzeak: 10garren atala.

Manu honen 4garren zatian honako aldakuntza hauek egingo dira:

- c) txatalean: Sailekiko aipamena 01tik 20rainokoa dela ulertuko da.

- d) txatala: "Egiteratzeko" hitzaren ondoren, lehenengo idazkera aldatu eta honela geldituko da: "Hezkuntza eta Kultura-Sailaren xahupen-egitamuen hainbesteko berezien artean egin beharrekoak, Sailarentzat haseran ohartemandako guztizko diruezarketa gutxitu ez dezatenaren baldintzapean".

- i) txatala: 11garren atalarekiko aipamena, Lege honen 15karren atalarekikoa dela ulertuko da.

- j) txatala: Kendu egiten da.

Aldakuntza hoietzaz gainera, 10garren atal honen azkeneko lerroaldia Lege honen 17garren atalaren lehenengo zatia dagoenez idatzita geldituko da.

h) Diru-izendapenen birbanakuntzak: 12garren atala.

i) Diruizendapen gehikizunak: 13garren atala. Manu horren 2garren zatiko d) txatala, Jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoaren Erabaki Gehigarrietako Lehenengoaren c) txataleko 9garren puntoa dagoenez idatzita geldituko da.

j) Ordainkizunak gaitzeak: 14garren atala. i) txatal berri bat sartuko da, Jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoaren Erabaki Gehigarrietako Lehenengoko c) txatalaren 10garren puntua dagoenez idatzita.

k) Dirubidetzak lehengotzeak: 15karren atala.

l) Urte batzuetarako gastuak: 16garren atala.

ll) Diruegitamuen teknikazko egokiketak: 44garren atala.

m) Eusko Legebiltzarraren Saileko diruegitamu-izendapenak eta diruizendapenak bestetarakotzeak: Bigarren eta Hirugarren Erabaki Gehigarriak.

 

2.- Halaber, 1984garreneko ekonomia-urtean, "Lan-Harremanetarako Batzordea" 30garren Saileko diruegitamuak aurreko zatiko m) txatalean jarritako jaurpideak izango ditu.

 

3.- Atal honen lehengo zatietan jarritako modu berean, Jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoko honako manu hauek diotenek 1984garreneko ekonomia-urtean indarrean iraungo dute:

 

a) Diruizendapen Aldakorrentzat 8garren atala, lehenengo zatitik "Hertzain-Eskola" hitzetatik aurrerakoa kendu ondoren.

b) Eraentzetikako Dirueskuraketa eta Gastuentzat 9garren atala, 7garren atalaren 4garren zatiarekiko aipamena Lege honen 15karren atalaren 5karrenarekikoa izango dela kontutan izanik.

 

4.- Atal honen lehengo zatietan esandako manuak erabiltzea egunak eta epeak 1984garren ekonomia-urteari egokitu beharra eta oraingo Lege honek dakartzan manuetara jo beharra kontutan izanda egingo da.

 

13. Atala - Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen Egitarau eta Diruegitamuetango Aldaketak

 

1.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek ezingo dute bertako partzuer direneko Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuen dirubidetarako guztira jarri dezaten dirua ehuneko 5ekoraino baizik gehitu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari jakinarazi ondoren. Bestelakotan, Ekonomia-Batzordeak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz ontzat eman ondoren, Jaurlaritzaren baimena beharko da.

 

2.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuen pentzutango dirulaguntzak hartu eta diru-laguntza hoien zenbatekoari eragiten ez dioten Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuetan aldaketak egiteko Jaurlaritzak bere baimena eman beharko du, Ekonomia-Batzordeak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren edo doakien Sailen bateango saloz ontzat eman ondoren.

 

3.- Jaurlaritzak, ekonomia-urterako jarritako helburuak zenbaiteraino bete diren ikusi ondoren, hasieran Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaiki bereziei eskuratzeko izendatutako diruen komenigarri eritzitako zenbatekoa gaindikintzat jo ahal izango du. Gaindikin hoiek, agizkoak edo domuzkoak izan daitezenaren arauera, Lege honek dakartzan diruizendapenak bestetarakotzeko jaurpideak araupetzeko arauak beteaz erabili ahal izango dira.

 

II ATALBURUA

50GARREN SAILA

 

14. Atala - Diruegitamu-Jaurpideak

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren 1984garrenerako Diruegitamuetako gastuen xehapen-zerrendaren barruan, "1983garreneko Abuztuko Ondamendiaren ondoriozko Berarizko Gastuak" 50garren Sailak, ekonomiaurte horretan gertakari horri darizkiokeen nolanahiko eginbeharrei erantzuteko behar daitezen diruizendapenak bilduko ditu berebaitan.

 

2.- 50garren Diruegitamu-Sailaren barruan, Sail horretako diruizendapenak haietarako erabiltzen direneko gastuak behar bezala erakusten eta hoietzaz arta hartu ahal izateko beharrezko eritzitako Zerbitzu, Atalburu, Atal, Zernolako eta Diruatalak sortarazteko baimena ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.

 

3.- 50garren Sailaren beraren baitan bai hasierako diruizendapenak gehitzeko bai berritan sortarazi daitezen diruegitamu-zernolakoak hornitzeko egin daitezen diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak Jaurlaritzak emango ditu, Ekonomia-Batzordearen saloz, Abuztuaren 29ko 179/1983 Dekretoz sortarazitako Antolakideketa-Batzorde Nagusiak bere erizpena eman ondoren, eta Lege honetan jarritako mugapen guztietatik iare egongo dira.

 

Diruizendapenak aldatieko baimen-jaurpide hoiek heurak erabili beharko dira.

 

Diru-izendapenak Diruegitamuetako beste Sail batzuetatik 50garren Sailera aldatzea ere, Lege honetan araupetutako jaurpidepean egongo da.

 

4.- 1983garreneko Diruegitamuetako 50garren Sailean sartutako diruegitamu-izendapenek urte honen azkenean izan ditzaten gaindikizunak 1984garrenerako Diruegitamuetan sartu ahal izango dira.

 

Lege honen 12garren atalaren lehenengo zatiko f) txatalaren gai den atalaren a) eta b) zatietan esandakoetan, eranste hori Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du.

 

Bestetan, eranste hoietarako Jaurlaritzaren Ekonomia-Batzordearen salozko eta Antolakideketa-Batzorde Nagusiak bere erizpena eman ondorengo baimena beharko da.

 

5.- Atal honek agintzen duenaren aurka egon ez daitezen guztietan, 50garren Sailak Lege honen gainontzekoetan ohartemanda egon eta horretan erabilgarri izan daitezenak izango ditu jaurpide.

 

III ATALBURUA

LURRALDEARTEKO ORDEZKAKETA-BALTZA

 

15. Atala - Edukia

 

1.- Erresumako 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea indarrean jarri ondoren, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako hauek egingo ditu:

 

a) Diruegitamuetako Atal berezietako gastuen zehaztapen-zerrendetan egon eta Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzkoak izan eta Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eratxikitzen zaizkion egitasmoak gai dituen II ERASKINAK dakartzan egitasmoak egiteratzeko jarrita dauden diruizendapenak 98garren Sailera aldatzea.

b) Erresumaren agintepeko egitasmoei dagokiena izan eta 99garren Sailean, "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Zehaztu gabeko diruezarketak" izenpurupeko diruegitamu-zernolakoei buruzko diruzenbatekoa kentzea.

 

2.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eratxikitako eta 1983garreneko irailaren 30az gero Erresumagandik hartu daitezen agintepide eta/edo zerbitzuen dirubidetarako jarritako diruizendapenak, aurreko zatiko b) txatalaren gai den zernolakotik 98garren Sailaren barruan horretarako sortarazi dedin zernolakora edo zernolakoetara aldatuko dira.

 

3.- 1983garreneko ekonomia-urteko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzarako izendapenei buruzkoak izan, eta 1984garreneko urtarrilaren 31n iadanik onartutako eginbeharrak betetzeari eratxikita egon ez daitezen diruizendapen-hondarrak Ekonomia eta Herriogasun Sailak 1984garrenerako Diruegitamuetako 98garren Sailean sartuko ditu, lehen haietarako zireneko egitasmoen egiterapenean erabili beharko direla.

 

4.- Prezioen birrazterketei, hasieran, lehenagoko ekonomia-urtetan hitzartutako diru-zenbatekoak aldatzea dakarten gehigarrizko edo eraldatutako egitasmoei darizkien lehenagoko ekonomia-urtetako ordaindu-beharrak 98garren Saileko diruizendapenei eratxiki ahal izango zaizkie, ekonomia-urte hoietan indarrean zegoen Diruegitamu-Sail bereko horrelakoxe diruizendapenen pentzutan.

 

5.- Autonomia-Elkarteak, Baltzak jaurpide dituen araupideen arauera eta Erresumaren eskuematez bere agintepeko ez diren diruezarketa-egitasmoak egiteratzea beretzakotzea gertatuz gero, horretarako diru-horniketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diru-egitamuetan sartuko dira, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, 98garren Sailaren barruan, "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Eraentzarako diruizendapenak" izenpeko zerbitzu berezi bat sortarazten duela.

 

6.- Egiterapenaren aldetik eratxikitzen diren diruezarketa-egitasmoak Toki-Erakundeei badagozkie, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, araubidez jarri daitezen modutan, egitasmo hoien dirubidetarako beharrezko izan daitezen dirueskuarteak Toki-Erakunde hoiei eskuratuko dizkie.

 

7.- 98garren Sailean sartutako diruizendapenak ezingo dira beste Sailen batera aldatu, hurrengo zatian ohartemandakoetan salbu.

 

8.- Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzkoak izan eta hoiek egiteratzeari, behar bezala zuritutako zioegatik, ekonomia-urtearen barruan ekin ezineko 98garren Saileko egitasmoen ordezkaketa, horretzaz indarrean egon dedin araupidetzak jarritako bideei atxikiz egingo da.

 

Nolanahi ere, Jaurlaritzak, egindako aldakun tzen, hoien zergatikakoen eta horretarako egindako bideen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

IV ATALBURUA

BERARIZKO DIRUIZENDAPEN BATZUEN JAURPIDEAK

 

16. Atala - Indarrean dirauten manuak

 

1.- 1984garreneko ekonomia-urteak diraueno, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuta egon eta ondoren zehazten diren diruizendapenek honako manu hauek diotena izango dute jaurpide:

 

- Gazteen eta familiaren ardura duten lanik gabeko emakumeen lanbideak suztatzeko dirulaguntzak: epailaren 24ko 3/1982 Legearen Erabaki Gehigarrietako Zazpigarrena.

- Lanik ezaren Aurkako Ekintzarako Lan-Baltzak: jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoaren Erabaki Gehigarrietako Seigarrena.

- Lanik ezaren Aurkako Ekintzan artez egiteratu beharreko lanak: jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoaren Erabaki Gehigarrietako Zazpigarrena.

 

2.- Manu hoiek erabiltzea, Lege honen 12garren Atalaren 4garren zatian esandako modutan egingo da. Hala ere, hoien egiterapena egokitzeko eta bizkortzeko xedez, aurreko lehenengo lerrroaldian aipatzen diren aginduetan ematen diren egunak eta epeak aldatzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

V ATALBURUA

ARGIPIDEAK

 

17. Atala - Edukia

 

1.- Hiru hilabetez behin, Jaurlaritzak, Diruegitamuetan egindako diruizendapenetan izan diren aldakuntzen zerrenda bat bidaliko dio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari. Urteko azken adierazpenak hasierako eta azkeneko diruizendapenen zehaztapen-zerrenda izango du berebaitan, Diruegitamuko Sailka, Zerbitzuka, Atalburuka, Atalka eta Zernolakoka.

 

2.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, hiruhilabetez behin 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuak zenbateraino egiteratu direnari buruzko estadistikazko argitalpen bat egingo du.

 

III IDAZPURUA

ORDAINSARITARAKO DIRUIZENDAPENAK

 

18. Atala - Lehendakaria eta Sailburuak

 

Lehendakariak eta Sail bereziak bere ardurapean dituzten Sailburuek guztien eretzean urtean eskuratu ditzaten ordainsari osoak ehuneko 6,5 gehituko dira guztira.

 

19. Atala - Arduralaritzako Goren-Kargu dunak

 

Eusko Jaurlaritzako Sailburuorde, Artezkari eta Artezkariordeek guztien eretzean urtean eskuratu ditzaten ordainsari osoak ehuneko 6,5 gehituko dira.

 

20. Atala - Karrerako herrilanariak

 

1.- Erresumak Autonomia-Elkarteari 1983garreneko abenduaren 31ra arte eskuratutako karrerako herrilanarien urteko erabateko ordainsari osoak 1984garren urtean orohartzezko gehienezko ehuneko 6,5eko gorakoa izango dute. Diruegitamu-Legea onartu ondoren, Jaurlaritzak, Autonomia-Elkartean gehiengoa duten Sindikaritza-Erakundeei iritzia eskatu ondoren, osagarrizko ordainsariei dagokien heinean gehikuntza horri dagokion banaketa erabakiko du.

 

Lansariaren, hirurtekoaren eta mailaren eretzeango oinarrizko ordainsariei honako osoko zenbateko hauek jartzen zaizkie, hamabi hilabeteko urteko aldi bati dagozkiola:

 

Heintasuna Lansaria Hirurtekoa Maila Batena

 

10 (5,5eko biderk.) 993.960 41.160 35.016

10 906.048 41.160 35.016

8 741.096 32.928 28.008

6 587.604 24.696 21.000

4 470.580 16.464 14.004

3 411.000 12.348 10.500

 

2.- 1984garreneko ekonomia-urtean ez da benetan egindako zerbitzu-aldiaren eretzeango mailagatik inolako ordainsaritarako eskubiderik izango.

 

Arduralaritza-karrerako maila, 1984garrenean, abenduaren 29ko 42/1979 Legearen 8.2 atalean ohartemandakoaren arauera erabiliko da.

 

3.- Ordainsari osagarrien zenbatekoa, herrilanarien urteko ordainsari osoak atal honen lehenengo zatian jarritako gehikuntza izan dezaten egokituko dira, oinarrizko ordainsariak barne. 1984garren urteak diraueno, egokitze hori egitea ezinezkoa gerta dedinean, oinarrizko ordainsariak behin-behingorako jetsi egingo dira.

 

4.- Sariztapenak, familiagatikako osagarria eta geroko hobekuntza edo gehikuntzen bidez irenstekoak diren ordainsariak atal honen lehenengo zatian esandako gehitzetik kanpo gelditzen dira, hoiek bere berarizko araupideak izango bait-dituzte jaurpide.

 

Era berean, hoien zenbatekoa heintasun-erakuskariaren edo biderkariaren eretzean finkatu ez dedineko ordainsari osagarriak gehikuntza horretatik kanpo gelditzen dira.

 

5.- Lege honek agintzen duenari darizkion gehikuntzak, dagokion zenbatekoz, geroko hobekuntza edo gehikuntzen bidez irensgarri direla aitortutako edo adierazitako ordainsariak ordezkatzeko erabiliko dira.

 

6.- Atal honen lehenengo zatian ohartemandako gehikuntzak egiteratzea, bere ordainsari-erapidetza jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoaren 13garren atalaren 6garren zatian ohartemandako egiturari egokitzearen zain daudeneko lanarientzat, egokitze horren ondorioen baldintzapean gelditzen da. Gehikuntza hori, ezingo da egokitze horretatik atera daitezen norbanako eta behin-behingo osagarrietan hoien ordezko beherapena egin ondoren baino egin.

 

7.- Jaurlaritzak jarritako araupetutako lan-orduak egin ditzaten Autonomia-Elkarteari eskuratutako herrilanarien hileko osoko ordainsariak, guztira eta, adinagatikako bizi-sariak barne, aldizkako ordainsari finko guztiak kontatuta, ezingo du 55.000 pesetatik beherakoa izan.

 

8.- Besterik gabeko ihardunaren arauerako lanjaurpideak ezabatuta gelditzen dira, eta bai horregatikako ordainsari osagarria ere, 1984garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez.

 

Lan-jaurpide hoien ordez berarizko ihardunaren arauerako lan-jaurpideak sortarazten dira.

 

Jaurlaritzak, berarizko ihardunaren arauerako lan-jaurpide berrien erabilkera jakineko banakako lan-tokien eretzean edo Arduralaritzako lan-sailetako lan-tokiak batean hartuta finkatuko ditu.

 

9.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzutan egon eta ordainsari osagarri gisa berarizko ihardunagatikakoa eskuratu dezaten karrerako herrilanariek ezingo dute saritutako herri ez norbanako-alorreko inolako ihardunean ari, eta bere lan-orduak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzuango lanari guztientzat jarritako orduei egokitu beharko dizkiete, bere ihardunaren norakoagatik egin daitezen egokitzeekin.

 

21. Atala - Lan-legepekoez besteko eskuratutako lanariak

 

1.- Erresumak Autonomia-Elkarteari 1983garreneko abenduaren 31rarte eskuratutako aldibaterako herrilanarien, arduralaritza-legeen jaurpidepean akuratutako lanarien eta behin-behingorakoen urteko osoko ordainsarien guztizkoaren gehikuntza ehuneko 6,5ekoa izango da. Gehikuntza hori, atera daitezen ordainsariak hoiekin kidekatu daitezkeen karrerako herrilanarienak baino haundiagoak ez daitezela izan kontutan izanik egingo da.

 

2.- Behin-behingorako herrilanarien oinarrizko ordainsariek ezingo dute hoiek betetzen dituzten lan-tokietako heuretako Lanari-Saileko karrerako herrilanariei Lanari-Sailean sartzerakoan eta inolako mailarik gabe dagozkienak baino haundiagoak izan, eta hoien gainontzeko ordainsariak osatze-bidezkoak izango dira, Jaurlaritzak, Lege honetako 20garren atalean adierazitako ihardunbidearen arioz, jarritako egituraren arauera.

 

22. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeek Arduralaritza-Legeen Jaurpidepean akuratutako lanariak

 

1.- 1984garreneko ekonomi aurtean, Autonomia Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek Jorrailaren 6ko 72/1983 Dekretoan ohartemandako arduralaritza-akurapenezko orotariko jaurpidepean akuratutako lanarien urteko erabateko ordainsariek orohartzezko ehuneko 6,5eko gehienezko gorakoa izango dute. Diruegitamu-Legea onartu ondoren, Jaurlaritzak, Autonomia-Elkartean gehiengoa duten Sindikaritza-Erakundeei aurrez iritzia eskatuta, gehikuntza hori lanarigoaren maila ezberdinei begira eta ordainsari-zernolako berezien artean nola banatu erabakiko du.

 

2.- Autonomia-Ertzaintzako lanariak aurreko zatian agindutakotik kanpo gelditzen dira, hoiek bere berarizko araupidetza izango bait dute jaurpide, Kupoaren Bitariko Batzordean erabakitakoaren arauera.

 

23. Atala - Esku-lanariak

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen zerbitzuango esku-lanarien lansari-moltsoa ezingo da, orohar eta guztira, 1983garrenekoarekiko ehuneko 6,5 baino gehiago gehitu, ehuneko horrek zergatikako guztiak berditasun-xedez barne hartzen dituela, aintzinatasunagatik eta birsailkaketagatik legozkiekeenak barne.

 

2.- Bateango Lan-Hitzarmen berriak, urtebetetik gorako indarraldiko Lan-Hitzarmenetango lansari-birrazterpenak egin, edo iadanik egon eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo Erakundegoren-mailako Arduralaritzaren zerbitzuango lanariei eta ez beste inori dagozkion beste Lan-Hitzarmenetan sartu edo horien eremua zabalagotu ahal izateko, itunebideetan ari diren bi aldetakoek izenpetu baino lehen dagokion Sailak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eta Gizarte-Artezkaritzari itune-egitasmo horri buruzko erizpena eskatzea beharrezkoa izango da, itune-egitasmo horri kidekatze-irizpidez ateratako 1983garreneko lansari-moltsoaren zenbatekoa eta egitasmo horren ekonomiazko alderdi guztien balio-neurketa erantsiz.

 

Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren erizpena herri-gastuen alorrean ondorioak ekar ditzaten alderdiei eta ez beste ezeri buruzkoa izango da. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diruizendapenetan egin beharreko aldakuntzei, indarreango Legeetan ohartemandako bideak eginaraziko zaizkie.

 

24. Atala - Ordainsaritarako beste diruizendapen batzuk

 

1.- Jaurlaritzak, "Sail Berrien Gastuak" 99garren Sailean I Atalburuko lanarigo-gastutarako eta ez beste ezertarako egindako 30miloe pesetako diruizendapena ordainsariak berdinkatzeko erabiliko du eta, orohar, Lege honen 20garren, 21garren eta 22garren atalen gai diren lanarien ordainsari-jaurpideak arrazoizkotzeko eta hoien eginkortasuna gehitzeko.

 

2.- Aurreko zatian esandako horretarakoxe erabiliko da, egon badago, aurreko ekonomia-urtean horretarako egindako diruizendapenetik 1983garreneko abenduaren 31n egon dedin gaindikina, horretarako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak gaindikin hori 1984garrenerako Diruegitamuetan sartzen duela.

 

3.- Honen aurreko zatien gai den bateango diruizendapenaren banakuntza Jaurlaritzak : egingo du, berak jarri ditzan irizpideen arauera, Autonomia-Elkartean gehiengoaren jabe diren Sindikaritza-Erakundeei bere iritzia eskatu ondoren.

 

4.- Jaurlaritzak, 1984garreneko ekonomia-urtean 23garren ataleko lehenengo lerro-aldian aipatzen den Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lanari-taldeen ordainsarien aldetik berarizko egoera txarragoan daudenen ordainsariak osatzeko, gehienez 20 miloe pesetarainokoa izango den diru-zenbatekoa erabiliko du.

 

Hori egiteko behar bezala egiaztatutako eta balio-neurketa eta guztizko saloari, aurreko 23garren atalaren 2garren zatian jarritako bideak eginaraziko zaizkio.

 

25. Atala - Beste manu batzuk

 

1.- 1984garreneko ekonomia-urtean, epailaren 24ko 3/1982 Legeko manu hauek indarrean iraungo dute:

 

- "Diruezarketetarako diruizendapenen pentzutango aldibaterako akurapenei" buruzko 25karren atalak, horren 2garren zatian egiten den Seigarren Erabaki Gehigarriaren aipamena Lege honen 19garren atalaren lehenengo zatiari buruzkoa dela kontutan izanik.

- "Lanari-erroldeen gehikuntzekiko mugapenari" buruzko 27garren atalak.

- "Ordainsariekiko mugapenari" buruzko Zortzigarren Erabaki Gehigarriak.

 

2.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren, horren Ihardutze-Erakundeen eta horren menpeko Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen zerbitzuan egon eta aurreko ataletan agindutakoaren erabiltze eremutik kanpo dauden beste nolanahiko lanarien ordainsariek, araudibidez agindu dedinez banatuko den gehienezko ehuneko 6,5eko gehikuntza bat izango dute.

 

Herri-baltzuetako, ihardutze-erakunde buru jabeetako eta diruegitamu-izendapenak izan ditzaten gainontzeko erakundeetako artezkaritza-karguak, bakoitzaren sortarazte-arauari atxikiz beteko dira eta, nolanahi ere legez jarri daitezen bateraezinei men eginaz.

 

Esandako ihardutze-erakunde hoien zerbitzurako gainontzeko lan-toki guztiak berdintasunaren eta agiritasunaren, merezimenduen eta gaitasunaren arauerako irizpideei atxikiz beteko dira.

 

3.- Jaurlaritzak, hala behar izanez gero, Euskal Herriko Autonomiazko Arduralaritzari zerbitzu egindako lanarien lanbide eta gozameneskubideei buruzko ekainaren 22ko 11/1983 Legean ohartemandako birlaneratzetarako behar daitezen lan-tokiei dagozkien gastuei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenak sortaraziko ditu.

 

IV IDAZPURUA

GOZAMENDUNENTZAKO DIRUIZENDAPENAK

 

26. Atala - Araupidetza

 

Bizisariak eta gozamendun-alorreko beste diruizendapen eta harturenak, indarrean dauden manutan ohartemandakoetan, hoiek dioten zenbatekoz eta hoiek araupetutako bideak eginez emango dira.

 

V IDAZPURUA

DIRUEZARKETA-IZENDAPENEZ

 

27. Atala - Diruezarpenen Artezko Akurapena

 

1984garreneko ekonomia-urtean, diruezarketen artezko akurapena epailaren 24ko 3/1982 Legearen 29garren atalean jarritako jaurpideei atxikiko zaie.

 

VI IDAZPURUA

DIRUBIDETZA-ERAGIKETEZ

 

28. Atala - Gaudimenak emateko era

 

Lege honen 10garren atalaren 2garren zatiko b) eta c) txatalek diotenetan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak gaudimenak ematea araudi-bidez jarri daitezen modutan egingo da eta, beti ere, baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia Batzordearen saloz, eta sendespena egitea Ekonomia eta Herriogasuntza-Sailak.

 

Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari, hiruhilabetez behin jakinaraziko zaizkio aldi horretan emandako gaudimenak.

 

29. Atala - Zorpetze-eragiketen jaurpideak

 

Lege honen 11garren atalak esan eta 1984garreneko ekonomia-urtean egingo diren dirubidetza-eragiketek honako jaurpide hauek izango dituzte:

 

a) Zorpetzeak: Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 31garren atalaren 2garrenetik 6garrenerainoko zatiak, biak barne.

b) Dirubide-berriztapen eta maileguketen ordezkaketak: Lege horretxen 32garren atalak.

 

30. Atala - Dirubidetza-alorreko beste manu batzuk

 

1984garreneko ekonomia-urtean, jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoan ageri diren honako manu hauek indarrean iraungo dute:

 

a) "Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak egindako dirubideei" buruzko 22garren atalak.

b) "Enpresa-Batzordeentzako Argipideei" buruzko 23garren atalak.

 

VII IDAZPURUA

GASTUAREN ONARPENAZ

 

31. Atala - Erabili beharreko araupidetza

 

1984garren ekonomia-urtean, gastua onartzeko jaurpideak Autonomia-Elkartearen Arduralaritzari buruzko epailaren 24ko 3/1982 Legearen 34garren atalak eta Ihardutze-Erakunde Burujabeei buruzko jorrailaren 18ko 1/1983 Legegintza Dekretoaren 24garrenak dakartzaten araupideei atxikiko zaizkie.

 

VIII IDAZPURUA

FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETEZ

 

32. Atala - Foru-Diputazioen 1984garreneko Ekonomia-Urteango Orotariko Ekarketa

 

1.- 1984garreneko ekonomia-urtean Foru-Diputazioek Autonomia-EIkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako 50garren Sailean sartutakoez besteko diruizendapenei erantzuteko orobarnezko ekarketak honako hauek izango dira, urriaren 27ko 24/1983 Legeak dakartzan ehunekoak erabiliz aterata:

 

- Arabako Foru-Diputazioak 11.741.271.000 peseta

- Gipuzkoako Foru-Diputazioak 28.367.595.000 peseta

- Bizkaiko Foru-Diputazioak 45.593.839.000 peseta

 

FORU-DIPUTAZIOEN BATEANGO

OROBARNEZKO EKARKETAK 85.702.705.000 peseta

 

2.- Aurreko zatian agertzen den zenbateko horretatik Arabako Foru-Diputazioak 4.390.329.000 peseta kenduko ditu Erresumak Autonomia-Elkarteari eskuratu eta hark Autonomia-Elkartearen ordez Arabako lurraldeen Nekazaritzaren, Mendien, Abelazkuntzaren, eta Errepideen alorretan eta gaur baliogabetuta dagoen Arabarekingo Ekonomia-Itunea onartzezko azaroaren 26ko 2.948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 atala egiteratuz Foru-Diputazioarekin egindako batabestearen ondorengo itunetan Erresumak ordezkagarritzat jotako zehaztu gabeko beste zerbitzu batzutan egiten ari den zerbitzuen ihardunaren gostearen ordain gisa.

 

Arabarentzako ordain horren gai diren zerbitzu hoiek Gipuzkoako eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetan Jaurlaritzak egingo ditu, Diruegitamuetan dauden diruizendapenen pentzutan.

 

Ordainezko zenbateko hori behin-behingorakoa izango da, atal honen hurrengo 4garren zatiak dion Bitariko Batzordeak horretzaz erabaki dezanaren menpe.

 

3.- Halaber, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, Ekonomia-Itunearen indarrez egiten ari diren Herriogasuntza eta Lege-Arduralaritzako Ihardutze-Erakundearen zerbitzuen gostea kenduko dute honako zenbateko hauekin:

 

- Arabako Foru-Diputazioak 272.090.000 peseta

- Gipuzkoako Foru- Diputazioak 657.384.000 peseta

- Bizkaiko Foru-Diputazioak 1.056.582.000 peseta

 

1.986.056.000 peseta

 

4.- 1984garreneko ekonomia-urterako, 1982garreneko Guztizko Diruegitamu-Legearen azaroaren 24ko 11/1982 Legearen idazkeraren arauerako 35karren atalaren 2garrenak eta 3garrenak dakartenaren egiteko, osatze-modu eta ihardutze-jaurpideak heurak izango dituen Bitariko Batzorde bat sortarazten da.

 

33. Atala - Autonomiazko Ertzaintzaren alorreango Ekarketak

 

Aurreko atalaren lehenengo zatian jarritako diru-zenbatekoez gainera, Foru-Diputazioek, halaber, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan Autonomia-Ertzaintzaren alorrean sartutako gastuei erantzuteko, Kupoaren Bitariko Batzordearen Erabakien indarrez Erresumari 1984garrenean ordaindu beharreko Kupotik horretxegatik kendu dezaketen diru-zenbatekoa bera ekarriko dute.

 

Foru-Diputazioen gastu hoietarako lehenengo ekarketak, behin-behingorako ontzat jotako neurtze-arauak erabiliz aterata, honako hauek izango dira:

 

- Arabako Foru-Diputazioak 898.974.296 peseta

- Gipuzkoako Foru-Diputazioak 2.171.974.393 peseta

- Bizkaiko Foru-Diputazioak 3.490.907.483 peseta

 

GUZTIRA 6.561.856.172 peseta

 

34. Atala - 50garren Sailerako ekarketak

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren 1984garrenerako Diruegitamuetako 50garren Sailean egindako diruizendapenetarako laguntza gisa, Foru-Diputazioek, Lege honen 32garren atalaren lehenengo zatian esaten diren ehunekoak erabiliz ateratako diru-zenbateko hauek ekarriko dituzte:

 

- Arabako Foru-Diputazioak 917.900.000 peseta

- Gipuzkoako Foru-Diputazioak 2.217.700.000 peseta

- Bizkaiko Foru-Diputazioak 3.564.400.000 peseta

 

GUZTIRA 6.700.000.000 peseta

 

2.- Aurreko zatian zehaztutako zenbateko hoiek 1983garreneko eta 1984garreneko 50garren Diruegitamu-Sailaren pentzutan benetan egindako gastuen zenbatekoari egokituko zaizkio, Foru-Diputazioei, bi ekonomia-urte hoietarako Sail horretan sartutako gastuek guztira jotzen dutenari buruz aurreko zatian esandako guztizko ekarketak jotzen duen ehunekoa bera gaineratzen zaiela. Hoien gainetikako edo azpitikako aldeak, Foru-Diputazioen 1985karreneko ekonomia-urteko Diruegitamu-gastuei erantzuteko egin ditzaten ekarketei gehituz edo gutxituz garbituko dira.

 

35. Atala - Foru-Diputazioen ekarketen ordainketa

 

1.- Aurreko 32garren atalaren 4garren zatian ohartemandakoari darizkiokeen aldakuntzen kaltetan gabe, Foru-Diputazioek aurreko 32garren, 33garren eta 34garren ataletan agindutakoaren arauera ordaindu behar dezaten diru-zenbateko garbia sei zati berdinetan eta honela ordainduko da:

 

a) Lehenengoa, Lege honek dakartzan Guztizko Diruegitamuak indarrean jarri eta hurrengo hamabost egutegi-egunen barruan.

b) Gainontzeko bost zatiak, 1984garreneko Epailaren, Maiatzaren, Uztailaren, Urriaren eta Azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan.

 

2.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak Diruzko aintzin-ordainketak eskatu ahal izango dizkie Foru-Diputazioei, hoiegandik eskuratu beharreko eskuarteen pentzutan eta, era berean, Foru-Diputazioek ere, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari, horri egin beharreko ordainketen atzerapena eskatu ahal izango diote, Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 36garren atalaren 2garren eta 3garren zatiek dakartzaten modutan.

 

3.- Aurreko zatian esandako zio hoiegatik heuregatik, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak Autonomia-Estatutoaren 41-2-d) Atalak dion Kupoaren ordainketak ateratzea eskatu ahal izango dio Erresumako Herriogasuntzari.

 

36. Atala - Foru-Diputazioen lehenengo eta behingo ekarketen aldakuntza

 

1.- 1983garreneko irailaren 30az gero Autonomia-Elkarteak Erresumagandik Lege honen gai diren Diruegitamuetan sartu gabeko agintepide eta/edo zerbitzu berriak hartuala, lehenengo eta behingorako Lege honen 32garren atalean finkatutako guztizko ekarketa agintepide eta/edo zerbitzu hoiei Erresuma-mailan dagokien diruizendapen osoa Kupoaren Legeak jarri dezan eratxikitze-biderkariarekin, edo horren ezean Ekonomia-Itunearen Zazpigarren Aldibaterako Erabakiak finkatu dezanarekin biderkatuz atera dedinaren arauera gehituko da gehikuntza horrek, hiru Foru-Diputazioentzat orohar hartuta atera dedin zenbatekoa Erresumarentzako bateango Kupoa gutxitu beharrekoa bera izan dedin moduan. Horrela zehaztutako gehikuntza hoietako bakoitza, esandako atalaren lehenengo zatian ematen diren ehunekoen arauera banatuko da Foru-Diputazioen artean.

 

Foru-Diputazioek ekarketa hoiek zati berdinetan ordainduko dituzte Lege honen 35karren atalean zehaztu eta horretzazko Legea edo eratxikitze-Dekretoa argitaratu ondoren gertatu daitezen epe-mugetan, eta argitalpena atal honek jartzen dituen epe-mugetatik azkena igaro ondoren egitea gertatuz gero, argitalpen hori egin eta hurrengo 15karren egutegi-eguna epe-muga izango duen ordainketa bakar baten.

 

2.- Autonomia-Elkarteak Kondaira-Lurraldeei edo alderantziz agintepideak eta/edo zerbitzuak eskuratzea, edo agintepide eta/edo zerbitzuak atzera Erresumari itzultzea izan dedinean, epailaren 24ko 3/1982 Legearen 37garren atalaren 2garren, 3garren eta 4garren zatiek agintzen dutena egingo da.

 

IX IDAZPURUA

DIRUIZENDAPEN-GEHIKIZUNEN GEHIKUNTZARAKO DIRUBIDEEZ

 

37. Atala - Araupidetza

 

1984garren ekonomia-urtean epailaren 24ko 3/1982 Legearen 39garren atalaren lehenengo zatiak "Dirubideei" buruz dakarrenak indarrean iraungo du.

 

X IDAZPURUA

HERRI-GASTUAREN GEHIKUNTZA ETA ESKURAKETEN MURRIZTAPENA

 

38. Atala - Araupidetza

 

1984garreneko ekonomia-urtean, epailaren 24ko 3/1982 Legearen 41garren atalak "Aurrea hartzezko Neurriei" buruz dakartzan araupideek indarrean iraungo dute.

 

XI IDAZPURUA

OSATZE-BIDEZKO ARAUAK

 

39. Atala - Araupidetza

 

1984garreneko ekonomia-urtean epailaren 24ko 3/1982 Legearen 42garren atalak dakartzan "Diruezarketen Artarako Batzordearekiko" jaurpideek indarrean iraungo dute.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa - 1982garrenerako Diruegitamuetan Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzarentzat egindako diruizendapenei buruzko arauak

 

1.- 1984garreneko urtarrilaren lehenengoaz gero, Erresumagandik 1982garreneko ekonomia-urteko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari dagozkion eskuarteak eskuratzeak Jaurlaritzak erabaki ditzan diruezarketa-egitasmo berrientzako diruizendapenak 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartzea ekarriko du, horretzazko Eranste-Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela. Diruizendapen hori 98garren Sailaren barruango berarizko Zerbitzu baten egingo da, "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. 1982garreneko Ekonomia-urteko Diruizendapena" deritzala.

 

2.- Lege honetan esandako moduak eta bideak eginez diruak maileguz hartzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari, eta bai ekonomiaurte horri dagozkion Erresumagandikako diruak ez eskuratzeari lerizkiokeen urritasunak betetzeko, hala behar izanez gero 1982garreneko ekonomia-urteko diruegitamu-gaindikinez baliatzeko ere. Halaber, eta urritasun hoiek aldi labur baterakoak izan daitezenean, Jaurlaritzak epe laburrerako maileguak hartzeko baimena eman ahal izango du.

 

3.- Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aurreko zatiak dakartzan baimenez baliatuz egindako maileguketa guztien eta bakoitzaren berri emango dio.

 

4.- Erabaki Gehigarri honetan, eta hala badagokio Lege honen 15karren atalean agintzen dena, Konstituzio-Epaitegiak bere garaian Erresumaren 1982garrenerako eta 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuen aurka eta Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari buruz egindako jazarpenetan eman dezan epaiaren menpe dagoela ulertuko da.

 

Epaitegiak bere erabakia har dezanean, Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari erabaki horren Diruegitamuekiko eragina eta hori betetzeko behar daitezen neurriak jakinaraziko dizkio.

 

Bigarrena - Industriaren Birregituraketa eta Eraldakuntzarentzako Gaudimenak eta Bermeak

 

Jaurlaritzak, bere Ekonomia-Batzordearen saloz, Industriaren birregituraketari eta eraldakuntzari laguntzeko Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzuaren bidez ematea erabaki dezan gaudimen eta baltzuek ez dute, 1984garreneko ekonomia-urterako, honako zenbateko hauetatik gora joko:

 

- Gaudimenek, hiru mila miloe peseta

- Bermeek, bostehun miloe peseta

 

Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere gain hartuko ditu Industriaren Suztapen eta Eraldakuntzarako Baltzuak hala gertatuz gero industriaren birregituraketari eta eraldaketari lagunduz egin ditzan dirubidetza-eragiketetan izandako galerak.

 

Hirugarrena - Ordezkaketen aldakuntzak

 

Lege honen 32 atalak diona bertako bigarren zatiaren gai diren ordezkaketetarako erabiliz hala gertatuz gero sortu daitezkeen gehiagozko edo gutxiagozko aldeak, 99garren Saileko diruizendapenen pentzutan kitatuko dira.

 

Laugarrena - Akurapen-Arauak

 

1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteari dagokion aginte-eremuan Lege honen III Eraskinean zehazten diren manuek bertan esaten diren aldakuntzak izango dituzte.

 

2.- Aurreko idazpuruan esandako aldakuntzen ondoriozko arauek, ordezkatutakoen maila bera izango dute.

 

3.- Jaurlaritzak, Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari, hiruhilabetekal, araupidetza honen babespean egindako bost miloe peseta baino gehiagoko lan eta zuzkiketa-akurapenen zerrenda zehatza bidaliko dio.

 

Bosgarrena - Foru-Diputazioen Ekarketak

 

Lege honen VIII Idazpuruak ez du Autonomia-Elkarte Osorako Erakundegorenen eta Kondaira Lurraldeen arteko harremanak araupetu ditzan Legearen edukia aintzin-erabakitzen.

 

Seigarrena - Legebiltzarrari buruzko 00 Saila ren Diruegitamua

 

Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Diruegitamuetan agertzen diran Legebiltzarrari dagokion 00 Sailerako diru-zenbatekoak behin-behingorakotzat joko dira hark bere diru-egitamuak behin-betiko onartu ditzanerarte; orduan eta jakinarazi dakion ondoren, Ekonomia eta Herriogasun Sailak egon daitezen soberakinak edo mentsak "Sail Berezien Gastuak" 99garren Sailean sartutako diruetatik egokien eritzitakoen pentzutan garbituko ditu.

 

Zazpigarrena

 

VI Legebiltzar-Batzordeak (Presako Legegintza, Araudia eta Jaurpideak), 1983garreneko Diruegitamuko zernolako ezberdinetako diruizendapen-gaindikinak Eusko Legebiltzarraren 1984garreneko Diruegitamuko diruegitamu-zernolako beretan sartu ahal izango ditu.

 

Zortzigarrena

 

Jaurlaritzak, Diruegitamuen Lege-Egitasmoa Legebiltzarrera bidali baino lehen, 1985garren urterako nolako ordainsari-gehikuntzak egoki izango direnaz Autonomia-Elkartean ordezkaritza duten Sindikaritza-Erakundeei eskatuko die iritzia.

 

Bederatzigarrena - Lanbide-egitarauen arta eta zaingorako Batzordea

 

Lege honetako 16garren atalean agindutakoa dena dela, bakoitzak duen ordezkaritza-mailaren arauera, Autonomia-Elkartean gehiengoa duten Sindikaritza-Erakundeek eta Ugazaba-Erakundeak osatuko duten Batzordea sortuko da, Batzorde honen egitekoa lanbide-egitarauak egipidetzearekiko arta eta zaingoa izatea izango da, honako gai hauek kontutan izanik:

 

- Langabeziaren aurkako borrokarako lanetarako Baltza.

- Langabeziaren aurkako borrokarako artez egin beharreko lanak.

- Gaztetxoen eta familia-ardurarik duten emakumeen Lanbide-Suztapena.

- Industria-Lanbidearen Suztapena.

- Busturialdea-Egitamuaren hedapena.

 

Batzorde honek bereziki honako egiteko hauek hartuko ditu bere gain:

 

a) Lege honetan dauden araupideak osatu eta hobetzeko behar daitezen neurri guztien saloak egitea.

b) Lanik gabeango langileen akurapenen zaingoa eta gain-ikuskaritza izatea.

c) Eman beharreko Lanbide-Hezkuntzarako ikastaldien egitarauari buruzkoan iritzi-eskeei erantzutea.

 

Lan-Saileko Lanbide-Sailburuordeari egokituko zaio Batzordeko Lehendakaritza eta behar dedinetan Industria-Saileko ordezkari batek ere eskuhartuko du.

 

Halaber, Kondaira-Lurralde bakoitzean, esandako ordezkaritza-irizpideak kontutan izanik, dagokion Artarako eta Zaingorako Batzordea sortaraziko da.

 

Aldibaterako Erabakia

 

Bakarra - Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamu-jaurpideak

 

1.- Lege honen lehenengo atalaren 3garren zatian agindutakoa hala dela ere, eta Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legea indarrean jarri dedinerarte, 1983garreneko Abenduaren 31z gero sortarazitako herri-baltzuen 1984 garreneko ekonomia-urterako diruegitamuak eta gaudimenak emateko eta sorpetzeko goreneko mugak ontzat emateko eta aldatzeko, hoietako zernolako bakoitzari dagokion zenbatekoa ehun miloe pesetatik gorakoa izan ez dedinean ez da Jaurlaritzaren onarpena baizik beharrezkoa izango.

 

2.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legea indarrean jarri ez dedin artean, Jaurlaritzari Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen Diruegitamu-jaurpideak araupetzeko eskua ematen zaio, aurreko atalean egindako salbuespenaz besterik gabe.

 

3.- "Euskal Irrati-Telebista" eta horren Eraentzarako Herri-Baltzuak Manu honetan agindutakotik kanpo gelditzen dira.

 

Baliogabetze-Erabakia Bakarra - Baliogabetzeak

 

Oraingo Lege hau indarrean jarri dedin unean bertan, irailaren 22ko 3/1983 Dekreto-Legea sendesten duen urriaren 6ko 20/1983 Legea balioga betuta geldituko da, eta bai irailaren 5eko 182/1983 Dekretoa ere.

 

Azken-Erabakia Bakarra - Indarraldia

 

Lege hau mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko urtarrilaren lehenengoan jarriko da indarrean.

 

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK

 

III ERASKINA

AKURAPEN-ARAUAK

 

A.- Erresumaren Akurapen-Legea, jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta epailaren 17ko 5/1973 Legez aldatutako Atalkako Idazkera.

22. Atalaren B) zatia

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitien da.

26. Atalaren 3garren zatiaren azken lerroaldia

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

28. Atalaren bigarren lerroaldia

Bertan ohartemandako hogeita bost miloe pesetako diru-zenbatekoa ehun eta berrogeita hamar miloe pesetaraino gehitzen da.

37. Atalaren 3garren zatia

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

38. Atalaren 2garren lerroaldia

Bertan esaten den bost miloe pesetako diruzenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

40. Atalaren 2garren zatia

Bertan esaten den bi miloe bostehun mila pesetako diru-zenbatekoa ehun miloe pesetaraino gehitzen da.

69. Atalaren 4garren zatia

Horrek dakarren bost miloe pesetako diruzenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

70. Atala

Bertan ohartemandako bi miloe bostehun mila pesetako diru-zenbatekoa ehun miloe pesetaraino gehitzen da.

86. Atalaren bigarren lerroaldia

Bertan esaten den ehun mila pesetako diru zenbatekoa bostehun mila pesetaraino gehitzen da.

87. Atalaren 4garren zatia

Hiru miloe pesetako diru-zenbatekoa hamar miloe pesetaraino gehitzen da.

88. Atalaren bigarren lerroaldia

Honela idatzita geldituko da:

"Agintaritzak ontzat emandako edo bide bakarrez erosi beharreko ogasunak erosteko, hoientzako berarizko araupideek agintzen dutena beteko da lehenengo eta behin".

98. Atalaren lehenengo eta bigarren lerroaldiak

Atal horren lehenengo eta bigarren lerroaldietan ohartemanda egon eta 1978garreneko Otsailaren 26ko Herriogasuntza-Ministeritzaren Aginduz hamar miloe pesetaraino jasotako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

Atalaren bigarren lerroaldia honela idatzita geldituko da:

"Jarrita dagoen hogeita bost miloe pesetako goren-muga Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren erabakiz jaso edo jetsi ahal izango da, Ekonomiaren Egoerak eskatu dezanaren arauera".

Sailkapenaren muga aldi baterako jasotzeari buruzko Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Irailaren hemeretziko Aginduak indarrean dirau, Agindu horretan ohartemandako eragite-eremurako.

106. Atala

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

Lehenengo Erabaki Gehigarriaren lehenengo tartekoa.

Honela idatzita geldituko da:

"Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokio Jaurlaritzari Lege hau betetzeko, egiteratzeko eta osabideratzeko beharrezko izan daitezen araudibidezko erabakien saloa egiteko ahalmena".

Bigarren Erabaki Gehigarria

Honela idatzita geldituko da:

"Jaurlaritzari, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren, Euskadiko Autonomia-Elkartean arduralaritza-akurapenetarako indarrean dauden erak birraztertzeko eskua ematen zaio, eta bai Arduralaritzaren hoietango bermapideak ere, hoien biderapena azkarragotzeko eta errazteko xedez, legezkotasunaren, lehiaren, iragarketaren eta alor horretan funtsezko diren gainontzekoen arauerako irizpideen kaltetan gabe".

Azken Erabakietako Bigarrena

Honela idatzita geldituko da:

"Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Izaikien akurapenak

A.- Orotariko araupideak

a) Lege honek dakartzan arduralaritza-akurapenari buruzko arauak, eta bai Lege hori osabideratu, egiteratu edo osatu dezaten erabakiak ere, Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Izaikiekin erabilgarri izango dira hoien berarizko jaurpideak osatzen dituzten manuen aurka egon ez daitezen guztietan. Horretarako, Euskadiko Autonomia Elkarteko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Izaikitzat joko dira.

b) Honako Dekreto hauek indarrean diraute: Arduralaritza-Akurapenerako Ihardutze-jaurpideei buruzko Ekainaren 30eko 92/1981; Teknolojiaren aldetik Interesgarri izan daitezen Ogasun eta Eskubideentzako Jaurpideei buruzko Otsailaren 28ko 33/1983, eta Informatikazko Ogasunak eta Zerbitzuak Erosteko Bideei buruzko Jorrailaren 11ko 77/1983.

B.- Ihardutze-Erakunde Burujabeak

a) Hitzarmenak egiteko ahalmena hoiek sortaraztezko Legeen arauerako legezko ordezkariei dagokie, bainan hamar miloe pesetatik gora jo dezatenetan, hari eratxikita egon daitezeneko Sailburuaren edo Jaurlaritzaren aintzin-baimena beharko dute, Lege honetan zehaztutako agintepideen arauera.

Aintzin-baimen hori ez da presako lanak izan daitezenean beharrezkoa izango.

b) Honen aurreko A zatiko b) txatalean ohartemandakoaren kaltetan gabe, agintaritzak ontzat eman gabekoak edo bide bakarrez erostekoak izan ez daitezen ogasunen zuzkiketarako hitzarmenak Ihardutze-Erakunde Burujabeek artei egin ahal izango dituzte, bere ihardunaren artezko helburu izan ez eta bere berarizko zertarakoen arauera berriz agizko salerosketara itzularazteko asmoz erosi izanaren baldintzapean.

Azken Erabakietako Laugarrena

Ofizialki etxeginetan sailkatuta egon daitezen enpresariak, beti ere, behin-behingoko gaudimena utzi beharretik iare geldituko dira.

B.- Azaroaren 25eko 3.410/1975 Dekretoz onartutako Erresumaren akurapenetarako Araudi Nagusia.

63. Atalaren B) zatia

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

70. Atala

Honela idatzita geldituko da:

"Diruegitamuz hogeita bost miloe pesetatik behera jo dezaten eraldaketa, konponketa txiki, iraunarazte edo bere onean eusteko lanen egitasmoetan, 63garren atalean zehaztutako agiripaperak laburtu egin ahal izango dira, eta bai hoietako batzuk kendu ere, gelditzen direnak dagozkien lanak zehazteko, egiteko eta hoien balioa neurtzeko aski izan daitezenaren baldintzapean.

Iraunarazteko edo onean eusteko lanek hamar miloe pesetatik beherako diruegitamua izan dezatenean, eskatu daitekeen agiri bakarra zatika zehaztutako diruegitamua izango da".

90. Atalaren 3garren zatiko bigarren lerroaldia

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

94. Atala

Bertan ohartemandako hogeita bost miloe pesetako diru-zenbatekoa ehun eta berrogeita hamar miloe pesetaraino gehitzen da.

117. Atalaren 3garren zatia

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

119. Atalaren bigarren lerroaldia

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

121. Atalaren 2garren zatia

Bertan ohartemandako bi miloe bostehun mila pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

215. Atalaren 2garren zatia

Bertan ohartemandako bi miloe bostehun mila pesetako diru-zenbatekoa ehun miloe pesetaraino gehitzen da.

245. Atalaren bigarren eta hirugarren lerroaldiak

Bertan ohartemandako ehun mila pesetako diru-zenbatekoa bostehun mila pesetaraino gehitzen da.

Honela idatzitako laugarren lerroaldi bat gehituko da:

"Agintaritzak ontzat emandako edo bide bakarrez erosi beharreko ogasunak erosteko, hoientzako berarizko araupideek agintzen dutena beteko da lehenengo eta behin".

247. Atalaren 4garren zatia

Bertan ohartemandako hiru miloe pesetako diru-zenbatekoa hamar miloe pesetaraino gehitzen da.

254. Atalaren lehenengo zatia

Bertan ohartemandako bi miloe bostehun mila pesetako diru-zenbatekoa ehun miloe pesetaraino gehitzen da.

284. Atalaren lehenengo eta bigarren lerroaldiak

Atal horren esandako lerroaldietan ohartemanda egon eta 1978garreneko otsailaren 26ko Herriogasuntza-Ministeritzaren Aginduz hamar miloe pesetaraino jasotako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

Atalaren bigarren lerroaldia honela idatzita geldituko da:

"Jarrita dagoen hogeita bost miloe pesetako goren-muga Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren erabakiz jaso edo jetsi ahal izango da, Ekonomiaren Egoerak eskatu dezanaren arauera".

Sailkapenaren muga aldi baterako jasotzeari buruzko Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren 1983garreneko Irailaren 19ko Aginduak indarrean dirau, Agindu horretan ohartemandako eragite-eremurako.

285. Atala

Bertan ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe peseta raino gehitzen da.

322. Atalaren Lehenengo lerroaldia

Atal horren lehenengo lerroaldian ohartemandako bost miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

Atalaren bigarren lerroaldia honela idatzita geldituko da:

"Goren-muga hori Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren erabakiz jaso edo jetsi ahal izango da, Ekonomiaren egoerak eska dezanaren arauera".

C.- Aholkularitzako edo Zerbitzutako enpresekingo ituneak araupetzen dituen jorrailaren 4ko 1.005/1974 Dekretoa.

2. Atalaren c) txatala

Bertan ohartemandako hiru miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

9. Atalaren a) txatala

Bertan ohartemandako hiru miloe pesetako diru-zenbatekoa hamabost miloe pesetaraino gehitzen da.

10. Atalaren bigarren lerroaldia

Bertan ohartemandako hiru miloe pesetako diru-zenbatekoa ehun miloe pesetaraino gehitzen da.

D.- Aholkularitzako eta Zerbitzutarako enpresak sailkatzeko arauei buruzko Otsailaren 12ko 609/1982 Dekretoango aldakuntzak.

Lehenengo Atalaren lehenengo eta bigarren lerroaldiak

Lehenengo eta bigarren lerroaldietan ohartemandako hamar miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

Atalaren bigarren lerroaldia honela idatzita geldituko da:

"Jarritako hogeita bost miloe pesetako muga hori Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren erabakiz jaso edo jetsi ahal izango da, Ekonomiaren egoerak eska dezanaren arauera".

2. Atala

Bertan ohartemandako hamar miloe pesetako diru-zenbatekoa hogeita bost miloe pesetaraino gehitzen da.

E.- Jaurlaritzari, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren honako manu hauetan jarritako zenbatekoak Dekretoz aldatzeko baimena ematen zaio:

a) 22garren atalaren B zatia; 26garrenaren 3garren zatiaren azkeneko lerroaldia; 28garrenaren bigarren lerroaldia; 37garrenaren 3garren zatia; 38garrenaren bigarren lerroaldia; 40garrenaren 2garren zatia; 69garrenaren 4garren zatia; 70garrena; 86garrenaren bigarren lerroaldia; 87garrenaren 4garren zatia; 88garrenaren bigarren lerroaldia, eta Azken Erabakietako Bigarrenaren B zatiko a) txatala, hoiek guztioiek jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta epailaren 17ko 5/1973 Legez aldatutako Erresumaren Akurapen-Legearen Atalkako idazkikoak.

b) Azaroaren 25eko 3.410/1975 Dekretoz onartutako Erresumaren Akurapen-Araudi Nagusiko 63garren atalaren B zatia; 70garrenaren lehenengo eta bigarren lerro-aldiak; 90garrenaren 3garren zatiko bigarren lerroaldia; 117garrenaren 3garren zatiko bigarren lerroaldia; 121garrenaren 2garren zatia; 213garrenaren 4garren zatia; 215garrena; 245garrenaren bigarren eta hirugarren lerroaldiak; 247garrenaren 4garren zatia eta 254garrenaren lehenengo zatia.

c) Jorrailaren 4ko 1.005/1974 Dekretoko 9garren atalaren a) txatala, eta 10garrenaren bigarren lerroaldia.

Aurreko txataletan esandako aldakuntzak, hoietan esandako ataletan jarritako diru-zenbatekoak diruaren aldian-aldiango balioari egokitzeko egingo dira.

F.- Erabaki honetan ohartemandako zenbatekozko aldakuntzak, hoien Berarizko Arduralaritzazko Arau-Zerrendak Lege hau indarrean jarri ondoren onartu daitezeneko hitzarmenetan egingo dira.

 

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO 1984 GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK

 

IV ERASKINA

 

LEGEBILTZAR-EZTABAIDAKETAN EKONOMIA SAILKAPENEAN ETA XAHUPENAREN ARGITZAPEN ZEHATZEAN SARTUTAKO ALDAKETAK

 

02 Saila: LEHENDAKARITZAKO IDAZKARITZA

01.- 1 hainbesteko berri bat sortzen da, 02.01.692 zernolakoaren barruan 1.000 peseta izendatzen zaizkiolarik, argitzapen honen ondoren: "Arduralaritza-agiriez baliatzea aztertzeko Batzordea (4 miloe pesetataraino gehitu daitekeen diruizendapena)".

02.- 2 hainbesteko berri bat sortzen da, 02.07.441 zernolakoaren barruan, 100.000 peseta izendatzen zaizkiolarik, argitzapen honen ondoren: "Bateango itunearen itunebideketan egiteko-auniztasunari, igande eta jaiegunetango lanei, ordu berezien eta jaiegunetako gehigarrien egitura berriari buruzko Baltzu honen alderdi berezietan sor dezan xahupena gehitzeari diruz laguntieko (Hamar miloe pesetataraino gehitu daitekeen diruizendapena)".

 

03 Saila: NEKAZARITZA

03.- 03.03.471 zernolako berri bat sortzen da bi hainbestekorekin, 1 eta 2, hurrenez-hurrenka 6.000.000 peseta eta 9.000.000 peseta izendatzen zaizkielarik; argitzapen hauen ondoren: 1 Hainbestekoa: "Nekazarien edo ustiaketa buruen gaikuntza", 2 Hainbestekoa: "Nekazal-Sindikaritzaren suztaketa".

04.- 3garren aldaketari diruz laguntzeko, 15.000.000 peseta izendatuta dauzkan 03.03.771 zernolakoa deuseztatu egiten da.

05.- 03.04.461 zernolakoan 13.500.000 peseta izendatzen zaizkion 4 hainbesteko berri bat sortzen da, argitzapen honen ondoren: "Nekazaritza, abelazkuntza eta oihanzaintza-arriskuetatik babesteko (Aseguro-Itunea)".

06.- 1.500.000 peseta gehitzen zaizkio 03.04.612 zernolakoaren 13 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

07.- 2.000.000 peseta gehitzen zaizkio 03.04.612 zernolakoaren 18 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

 

04 Saila: MERKATARITZA, ARRANTZUA ETA TURISMOA

08.- 3 hainbestekoa sortzen da 2.300.000 peseta izendatzen zaizkiolarik 04.02.171 zernolakoaren barruan argitzapen honen ondoren:

"Eskolan egaripenaren alorrean irakatsi ahal izateko ordezko lanariak. Zerbitzu honetako 181-3 eta 259-1 zernolakoetara alda daiteke, eta baita Hezkuntza eta Kultura-Sailera ere".

09.- 3 hainbesteko berri bat sortzen da 700.000 peseta izendatzen zaizkiolarik 04.02.181 zernolakoaren barruan honako argitzapen honen ondoren:

Eskolan egaripenaren alorrean irakasten jardun dezaten ordezko lanarientzako Gizarte-Segurantza. Zerbitzu honetako 171-3 eta 259-1 zernolakoetara alda daiteke, eta baita Hezkuntza eta Kultura-Sailera ere".

10.- 1 hainbestekoa sortzen da 2.000.000 peseta izendatzen zaizkiolarik 04.02.259 zernolakoaren barruan honako argitzapen honen ondoren:

"Eskolan hezkuntzazko irakasgai gisa egaripena irakatsi ahal izateko beharrezko jarduera-xahupenak. Zerbitzu honetako 171-3 eta 181-3 zernolakoetara alda daiteke, eta baita Hezkuntza eta Kultura-Sailera ere".

11.- 5.000.000 peseta gehitzen zaizkio 04.03.761 zernolakoaren 1 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

 

12.- 2.000.000 peseta gehitzen zaizkio 04.02.471 zernolakoaren 8 hainbestekoari.

 

13.- 3.000.000 peseta gehitzen zaizkio 04.02.481 zernolakoaren 1 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

 

06 Saila: EKONOMIA ETA HERRIOGASUNTZA

 

14.- 06.05.851 zernolako berri bat sortzen da 100.000 peseta izendatzen zaizkiolarik, argitzapen honen azpian: "Elkarte Autonomiaduneko Iraskunde-Arduralaritza osatzen duten Erakundeentzako gehienez urtebeteko eperako dirulaguntza Euskadiko Elkarte Autonomiadunaren 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen araudiari jarraiki. Dirulaguntza hau Erakundeen ihardunerako baimendutako zorpetzearen mugaraino gehitu ahal izango da".

 

15.- "06 Saileko, 05 Zerbitzua, lanari-erroldea, Egitamuketa-Artezkaritza, Jaurlaritzak, 99 Sailaren pentzutan, egitamuketa-lanek ukan ditzaten lan-beharren arauera bete ahal izango dituen C7205 ezagukarizko goren titulodun bi Teknikari-hutsartekin gehitzen da".

 

07 Saila: HEZKUNTZA ETA KULTURA

 

16.- 07.03.771 zernolakoko 5 hainbestekoarekiko diruizendapenari 10.000.000 peseta gehitzen zaizkio, honako argitzapen hau gehitu behar zaiolarik: "Bizkaiko gormutuentzako tresneria-hornidura bereziaren diruizendapenerako 10.000.000 peseta".

 

17.- 07.01.131.1 zernolako berri bat sortzen da 500.000.000 pesetatako hainbatekoz argitzapen honen ondoren: "Irakaslegoaren lansarien 3.313/1981 Dekretoa betetzeari darizkion egitekoei aurre egiteko Legez onartutako beharrak bete arte gehitu daitekeen dirulaguntza)".

 

18.- 07.06.471 zernolakoaren 4 hainbestekoarekiko diruizendapenari 3.000.000 peseta gehitzen zaizkio.

 

19.- 5-bis hainbesteko berri bat sortzen da, 07.09.471 zernolakoaren barruan 10.000.000 pesetatako hainbesteko batez argitzapen honen ondoren: "Antzerkiko arte-ordaritzak, etabar..."

 

20.- 2 hainbesteko berri bat sortzen da, 07.09.481 zernolakoaren barruan 5.000.000 pesetatako hainbesteko batez, honako argitzapen honen ondoren: "Nazioarteko Bilkurentzako Ikastesariak".

 

21.- 07.10.259.1 zernolako berri bat sortzen da, 10.000.000 pesetatako hainbesteko batez, honako argitzapen honen ondoren: "Euskaditik kanpo arte-ikugairien erakusketen antolaketa".

 

22.- 566.800 peseta gehitzen zaizkio 07.02.253 zernolakoaren 2 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

 

23.- 1.700.400 peseta gehitzen zaizkio 07.02.253 zernolakoaren 3 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

24.- 3.400.800 peseta gehitzen zaizkio 07.02.253 zernolakoaren 4 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

25.- 21.360 peseta gehitzen zaizkio 07.02.254 zernolakoaren 4 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

26.- 64.080 peseta gehitzen zaizkio 07.02.254 zernolakoaren 5 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

27.- 92.560 peeta gehitzen zaizkio 07.02 254 zernolakoaren 6 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

28.- 2.000.000 peseta gehitzen zaizkio 07.07.471 zernolakoaren 8 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

29.- 2.500.000 peseta gehitzen zaizkio 07.07.471 zernolakoaren 9 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

30.- 2.500.000 peseta gehitzen zaizkio 07.07.471 zernolakoaren 10 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

31.- 1.500.000 peseta gehitzen zaizkio 07.07.471 zernolakoaren 11 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

32.- 3.000.000 peseta gehitzen zaizkio 07.09.171 zernolakoaren 3 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

33.- 5.000.000 peseta gehitzen zaizkio 07.09.254 zernolakoaren 1 hainbestekoarekiko diruizendapenari.

 

09 Saila: HERRI-ZAINGOA

34.- 09.06.111 zernolakoaren barruan, "D7106 Ordezkaria" "D7106 Artezkariordea" zehaztapenagatik ordezkatu.

35.- 09.06.181 zernolakoaren barruan, "D7106 Ordezkaria" "D7106 Artezkariordea" zehaztapenagatik ordezkatu.

36.- 09.06.258 zernolakoaren barruan, "D7106 Ordezkaria" "D7106 Artezkariordea" zehaztapenagatik ordezkatu.

37.- 10.000.000 peseta gehitzen zaizkio 09.02.251 zernolakoarekiko diruizendapenari.

 

11 Saila: LURRALDE-POLITIKA ETA GARRAIOAK

38.- 11.03.632.1 zernolako berri bat sortzen da 15.000.000 pesetatako hainbesteko batez argitzapen honen azpian: "Tokiz alda daitezkeen saiaketategien erosketa".

39.- 11.03.781 zernolakoaren 1 hainbestekoarekiko diruizendapena 1.500.000 pesetatan gehitzen da.

40.- 11.03.781 zernolakoaren 2 hainbestekoarekiko diruizendapena 1.500.000 pesetatan gehitzen da.

41.- 11.06.251 zernolakoaren barruan 2 hainbesteko berri bat sortzen da 6.000.000 pesetatako hainbesteko batez, argitzapen honen ondoren: "V.O.P. ikuskaritza eta Herri-Suztapenerako ekintzaldia".

42.- 11.08.252 zernolakoaren 2 hainbestekoaren argitzapena aldatzen da honako honegatik ordezkatu behar izanik: "Txartel-birsendespenen iragarkiak, Elkarte Autonomiaduneko Artezkarien Bilkura".

 

12 Saila: OSASUNKETA ETA GIZARTESEGURANTZA

43.- Lege-Egitasmoan 33.000 pesetakin agertzen zen 12.02.215 zernolakoko 3 hainbestekoa kendu egiten da.

44.- 12.02.253 zernolakoaren 5 hainbestekoarekiko diruizendapena 500.000 pesetatan murrizten da.

45.- 12.04.431 zernolakoaren 1 hainbestekoarekiko diruizendapena 3.500.000 pesetatan gehitzen da.

46.- 12.04.431 zernolakoaren 2 hainbestekoarekiko diruizendapena 5.000.000 pesetatan gehitzen da.

47.- 12.04.431 zernolakoaren 3 hainbestekoarekiko diruizendapena 7.500.000 pesetatan gehitzen da.

48.- 12.04.731 zernolakoaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 hainbestekoekiko diruizendapenei honako zenbatekoak gehitzen zaizkie hurrenezhurrenka:

Hainbestekoa Zenbatekoa

================================

1 10.000.000

2 5.000.000

3 700.000

4 25.000.000

5 9.000.000

6 1.750.000

7 29.800.000

8 14.000.000

9 4.750.000

GUZTIRA 100.000.000

49.- 12.04.771 zernolakoaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 hainbestekoekiko diruizendapenei honako zenbatekoak kentzen zaizkie hurrenez hurrenka:

Hainbestekoa Zenbatekoa

1 10.000.000

2 5.000.000

3 700.000

4 25.000.000

5 9.000.000

6 1.750.000

7 29.800.000

8 14.000.000

9 4.750.000

GUZTIRA 100.000.000

 

99 Saila: SAIL BEREZIETARAKO XAHUPENAK

50.- 99.09.151 Zernolakoaren 2garrenarekin lotuta 1 hainbestekoarekiko diruizendapena 150.000.000 pesetatan gehitzen da.

51.- 99.09.689 zernolakoaren 1 hainbestekoarekiko diruizendapena 816.121.913 pesetatan murrizten da.

 

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK

 

V ERASKINA

LEGEBILTZAR-EZTABAIDAKETAN HERRI-IZAIKIEN ETA

HERRI-BALTZUEN DIRUEGITAMUETAN SARTUTAKO ALDAKETAK

 

EUSKAL IRRATI TELEBISTA HERRI-IZAIKIA

1.- Ustiaketako (Diruizendapenak) Diruegitamuan "Agizko Dirulaguntzak" 12.1 zernolakoarekiko diruizendapena 100.000 pesetatan gehitzen da, 10.000.000 pesetataraino gehitu daitekeelarik.

2.- Ustiaketako (Dirusarrerak) Diruegitamuan "Elkarte Autonomiadunaren Ustiaketarekiko Dirulaguntza" 6.1 zernolakoarekiko diruizendapena 100.000 pesetatan gehitzen da, 10.000.000 pesetataraino gehitu daitekeelarik.

 

EUSKAL TELEBISTA HERRI-BALTZUA

3.- Ustiaketako (Diruizendapenak) Diruegitamuan "Soldatak eta lansariak" 11 zernolakoarekiko diruizendapena 100.000 pesetatan gehitzen da, argitzapen honen azpian: "Bateango Itunearen itunebideketak egitekoen nagusitasunari, igande eta jaiegunetango gainetikako lanei, ordu berezi eta jaiegun-gehigarrien egitura berriari buruzko Baltzu honen alderdi berezietan sor ditzan xahupenen gehitzeari diruz laguntzeko (Hamar miloe pesetataraino gehitu daitekeen dirulaguntza)".

4.- Ustiaketako (Dirueskuarteak) Diruegitamuan "Elkarte Autonomiadunaren Ustiaketarekiko Dirulaguntzak" 6.1 Zernolakoarekiko diruizendapena 100.000 pesetatan gehitzen da.

 

EUSKAL IRRATI TELEBISTA HERRI-IZAIKIAREN ETA ERAENTZAZKO HERRI-BALTZUEN DIRUEGITAMU BATERATUA

5.- Ustiaketako (Diruizendapenak) Diruegitamuan, "Soldata eta Lansariak" 1.1 zernolakoarekiko diruizendapena 100.000 pesetatan gehitzen da.

6.- Ustiaketako (Dirueskuarteak) Diruegitamuan, "Elkarte Autonomiadunaren ustiaketarekiko Dirulaguntzak" 6.1 zernolakoa 100.000 pesetatan gehitzen da.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra