Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

31/1983 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideez.

1983-12-20

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1984/1/11, 5. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

Indargabetua: 1995-03-04

§ 60. 31/1983 LEGEA, ABENDUAREN 20KOA, EUSKADIKO DIRUEGITAMUEN JAURPIDEEZ

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

1.- LEGEAREN AURKEZPENA

 

Autonomia-Estatutoaren 44garren atalean Euskadiko Guztizko Diruegitamuak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zati direnez aipatzen dira, "Orotariko herri-ekintzako dirueskuraketak eta gastuak berebaitan izan, eta Eusko Jaurlaritzak egin eta Eusko Legebiltzarrak ontzat emango dituztela" dioenean.

 

Manu hori kontutan izanik, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legeak, Herriogasuntza osoarentzakoak izan eta Euskadiko Guztizko Diruegitamuak Autonomia-Elkartea osatzen duten Izaikien dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendek eta hoiei zorpetzeko eta gaudimenak emateko jartzen zaizkien mugak berebaitan dituzten Izaiki hoien diruegitamuak batean biltzean datzan oinarri-irizpide bat jartzen da.

 

Oinarri-irizpide horretatik abiatuta, Lege honek Euskadiko Guztizko Diruegitamuak araupetzeari heltzen dio, argitasun eta erazkotasun-zurrean beste gai batzuen antolaketa bereziki egitea beste legepide batzuentzat utziz.

 

Bestalde, Lege honek ez dakarkio Euskadiko Guztizko Diruegitamuen eta Lege-alorraren arteko Euskadiren Guztizko Diruegitamu-Legeen bidezko estekaketari kalterik, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legea azkeneko hoietzaz ari bait da, Herriogasuntza Nagusi hori antolatzeko araupidetan duten eragina dela eta.

 

Eta Legearen edukiaz ari garela, zera esan behar da: Autonomia-Elkarteak alor horretan dituen beharrei erantzuteko lanabes egoki bat izateko xedez gertatu dela, eta teknika-alderdiak horretarako berariz kontutan izanik.

 

Lege hau gertatzean eraginik gehien izan duten erakundegoren-mailako alderdiak honako hiru hauetan laburtu daitezke:

 

a) Ekonomia-Itune bat egoteak dakartzan diru-bidetza eta diruegitamu-bereizitasunak oinarri dituen Euskadiko Autonomia-Elkartearen egitura berezia.

b) Autonomia-Estatutoan agintzen denaren ondorioz Elkartearen agintepide eta/edo zerbitzuen mailan Erresumarekiko eta Kondaira-Lurraldeekiko izan daitezkeen aldakuntzak-aurrez ohartematea.

c) Autonomia-Estatutoak Euskadiko Autonomia-Elkarterako jarritakoa bezalako demokraziazko eta legebiltzar-bidezko erapidetza baten oinarri-irizpideak heurak.

 

Teknikaren aldetik, berebiziko eta oso-oso berarizko diruegitamu-erakuntza bat lortzera jo da, erkatze-legelaritzan dauden irizpiderik berrienak eta gauzak direneantxe hartzezko irizpideak kontutan izanik.

 

Alderdi hoiek ditugu oinarririk nagusienak lege honen Diruegitamugintza-taiuak Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomia-ekintzaren egiterapenerako hesparrutzat jotzeko.

 

2.- I IDAZPURUKO OROTARIKO MANUAK

 

I Idazpurua Legearen xedea zehaztuz eta Euskadiko Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten diruegitamuak izendatuz hasten da, gero Euskadiko Autonomia-Estatutoan horri buruz agindutakoaren arauera Gizarte-Segurantza hoietan sartzea oharteman, eta diruegitamu hoien indarraldia Euskal Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-legearen arauera araupetzera igaroz, diruegitamu alorreko garrantzizko hiru oinarri-irizpide emanaz bukatzeko: norbere zergei doazkien zergalaritza hobariak erasota uztea, ekonomia-alorreko eskubide eta eginbeharren iturri diren egintza guztiak agertzea, eta diruegitamu bakoitzari hasierako mentsik gabe ekitea.

 

Araupide hoietan, duten eragina eta garrantzia dela eta, Guztizko Diruegitamuen zeinezkoari eta zertazkoari buruzko manuak azpimarragarri dira.

 

Izan ere, 2garren atalak dioenaren arauera, Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakunde guztien Diruegitamuek osatzen dituzte Euskadiko Guztizko Diruegitamuak; beraz, Autonomia -Elkarteko herri-alor osoa hoietan biltzen da, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen zeinezkoaren eta herri-alor horrenaren arteko erabateko berdintasuna garbi utziz.

 

Bestalde, 6garren atalean erasota uzten den orokortasun-irizpideak, lakatu-asmo diren eskubide guztiek eta hoiei erantzun beharreko eginbeharrek, bat bera ere utzi gabe, osatzen dituzten Guztizko Diruegitamuen zertazkoa zermugatzen du.

 

Bi alderdi hoiek, zeinezkoa eta zertazkoa alegia, batean biltzeak, Guztizko Diruegitamuak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legearen gai den Autonomia-Elkarteko Herri-alor osoaren ekonomiazko ihardunaren zenbatekoa zehazteko lanabes gisa eratzen ditu, herriarentzako gardentasuna eta diruegitamuekiko arta bereziki indartuz.

 

3.- DIRUEGITAMUEN EDUKIA

 

Legearen II Idazpuruak, ekonomia-urtearen barruan lakatu beharreko ekonomiazko eskubide bereziak eta bai ordaintzeko bai gerorako antzematezko eginbeharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenak barne dituen Guztizko Diruegitamuen edukia araupetzea du xede.

 

Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendei buruzko Idazpuru honetako Lehenengo Atalburuak diruegitamu-alorreko argitasuna lortu nahizko honako bi alderdi berri hauek dakartza:

 

a) 10garren atalak dionez, dirueskuraketen zehaztapen-zerrendetan sartutako zenbatekoei antz ematezko edo behin-betiko balioa ematea.

b) 18garren atalaren bidez, "eraentzatikako dirueskuraketak" delako zernolakoa sartzea.

 

Bigarren Atalburuak gastuen zehaztapen-zerrendak ditu gai, diruizendapen-mota bereziak araupetuz, gero norbere gain hartu beharreko eginbeharrekiko zenbatekozko aintzin-ohartematen diren diruizendapenak gastuon oinarri direnetik abiatuta.

 

Diruizendapenen zernolakoak kontuan dituela, 19garren atalak ordainketetarakoetan eta gerorako lotzezkotan banatzen ditu, lehenengo sailkaketa gisa. Aurrez norbere gain hartutako edo zorretan dauden eginbeharrak beteaz diruegitamu-urte berean agindu edo ordaindu daitezkeen gastuei erantzuteko beharrezko izan daitezenak jotzen dira ordainketetarako diru-izendapentzat, eta gerorako lotzezko diruizendapenak, berriz, urte batzuetarako ordainkizunei dagozkie, hoien garrantzia aurrerago aipatzen dela.

 

Ordainketetarako diruizendapenentzako orotariko jaurpideak Bigarren Atalburu honen Lehenengo Sailean araupetzen dira, diruizendapen mugadunen eta antzematezkoen arteko bereizkuntza egin, eta orohartzezko diruizendapen bat egin ahal izatea ohartematen dela.

 

Hala ere, ordainketetarako diruizendapenek batzutan bereizitasun batzuk dituzte, eta horregatik bereizten dira diruizendapen gehikizunak, diruizendapen aldakizunak, eraentzarako diruizendapenak eta geldialdiango diruizendapenak. Diruizendapen gehikizunek esandako gainontzekoekiko duten garrantzia dela eta, Bigarren Sail osoa hoiek araupetzeko erabiltzen da, gainontzekoez aritzea Hirugarrenerako uzten dela.

 

Lehen esan denez, Legean ordainketetarako diruizendapen-moeta bereziez gainera beste dirui zendapen-sail haundi bat, hots, gerorako lotzezko diruizendapenena dago. Diruizendapen hoiek ontzat ematen direneko diruegitamu-urtearen ondorengoetan egiteratu beharreko egintzen dirubidetarako hartu beharreko legezko eginbeharrei aurre egitekoak dira gerorako lotzezko diruizendapen; hoiek, gerorako lotzezko diruizendapen hoiek norbere gain hartutako urte batzuetarako eginbeharrei babes ematea izango dute xede.

 

Gerorako lotzezko diruizendapen-moeta horrentzako jaurpideak Bigarren Atalburuko Laugarren Sailean araupetzen dira, zenbatekoari eta aldiari buruzko mugak oharteman, eta hoiek aldatzeko jaurpideak finkatzen direla.

 

Diruegitamuetan ekonomia-urte berean egiteratzen hasi ez dedin eta horretarako ordainketa-diruizendapenez hornituta egon ez dedin gerorako lotzezko diruizendapenik ezingo dela sartu esanez egiten den mugapena bereziki azpimarratu behar da. Hori norberetzakotu deneko ekonomiaurtearen hurrengoetan ere egiteratu beharreko eginbehar bat norberegain hartzeko, ekonomia-urte horretan egiteratuko den zatia urte horretako diruegitamuetan ordainketetarako diruizendapen gisa, eta ondorengo ekonomia-urteetan egiteratzeko zatia gerorako lotzezko diruizendapen gisa sartuta egotea beharrezkoa izango da.

 

4.- DIRUEGITAMUEN EGITURA

 

Diruegitamuen egitura gai duen Legearen III Idazpurua, Lehenengo Atalburuan diru-eskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendak egitura horrentzat jarritako arauei egokitu beharretik hasten da, gero gastuak Lege honek dioenaren arauera zermugatzeko agintepidea eman, eta Euskal Herri alor osoa baten biltzea ohartemanez.

 

Esandako Idazpuru horretako II Atalburua kontaduritza-egituraz ari da, diruegitamuen alorra barne-egokitasunez antolatzeko ezinbesteko diren arauak jarriz.

 

Hirugarren eta Laugarren Atalburuek Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuak aurkezteko era dituzte gai. Diruegitamu hoien aurkezpenerako egitaraukako sailkaketa nabarmentzen da, egituraz diruegitamugintza-teknikaren aldetikako joerarik berrienen arauerakoa izan eta Autonomia-Elkartearen zerbitzurako eraentza-lanabes baliotsua gertatzen bait-da.

 

Egitaraukako sailkaketa horren osagarri soil, eta horrek baino garrantzi gutxiagorekin, ihardutze-egituraren zertarakoaren arauerako sailkapenak egiten dira.

 

Boskarren Atalburua ere azpimarragarria da, Aurretiazko Ustiaketa-Kontua, Aurretiazko Kontugarbitasuna, Hastapeneko Zehaztapen-Zerrenda eta Diruaren Aurretiazko Eratxikipena barne dituen Dirubidetzazko Aurretiazko Zehaztapen-Zerrenden bidez merkataritzako Ihardutze-Erakunde burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Izaikien eta Herri-Baltzuen ihardunarekiko xehapenak sarrarazten bait-ditu.

 

Azkenean, Seigarren Atalburuak, egitarauak eta Dirubidetzazko Aurretiazko Zehaztapen-Zerrendak ahal den neurrian eta 59garren atalean ohartemandako modutan Lurraldeka sailkatzeko irizpideak finkatzen ditu.

 

5.- EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK GERTATZEKO ERA

 

Legearen IV Idazpurua Euskadiko Guztizko Diruegitamuak gertatzeko eraz ari da, hoiek gauzatzeko artezpidetatik hasi eta Legebiltzarrari bidaltzeraino, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari bidali behar zaizkion egitasmotzako eta agirisorta, Sail horren gertatze-lana eta Jaurlaritzak ontzat ematea barne direla, hori guzti hori Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legeak agintzen duenari egokituz.

 

6.- EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ALDAKUNTZETARAKO JAURPIDEAK

 

Legearen V Idazpuruak, Guztizko Diruegitamuen aldakuntzetarako jaurpideei buruz alde-zaurreko eta orotariko eragina duten manuei eskaintzen die bere Lehenengo Atalburua. Lehenengo eta behin, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren legezko egiturarekiko eratxikipena finkatzen da, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzean berebaitan izan ditzan nolanahiko baimen emate eta baliatzeak Idazpuru horretako arauei eta esandako Herriogasuntza Nagusi horren Antolarau-Legearen II Idazpuruan jarritako Lehentasun-arauen ariora Guztizko Diruegitamuen Legeak berak dakartzanei atxikiz aldatu ahal izango direla dioenean. Bigarrenez, honako aldakuntza hauen arteko bereizketa egiten da:

 

a) Euskadiko Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten egitarauetako bakoitzeko diru-eskuraketa eta gastuen zehaztapen-zerrendei dagozkienak.

b) Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzerako berebaitan izan ditzan gainontzeko baimen emateei dagozkienak; hoiek, bakoitzerako Legez jarri daitezen berarizko jaurpideei atxikiko zaizkie.

 

Orohartzezko ikuspegi horren barruan, hurrengo Atalburuek aldakuntzetarako berarizko jaurpide hoietako batzuen araupeketa egiten dute (Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen Diruegitamuetan diruizendapenak bestetarakotzea, diruizendapenetarako diruzko horniketa, diruizendapenak sartzea, diruizendapenak itzultzea, gehitzezko diruizendapenak eta aldakuntzak). Autonomia-Elkartearen oraingo egoera dela eta, Autonomia-Elkarte horren agintepide eta/edo zerbitzuen maila-aldakuntzei darizkien aldaketei buruzko Atalburu bat ere sartzen da, Erresumarekin eta Kondaira-Lurraldeekin zerikusia dutenen arteko bereizkuntza eginaz.

 

Azkenean, IX Atalburuak, gizarte-ekonomiaren aldetikako oraingo egoerari datxezkon eta dagozkien gastuen zehaztapen-zerrendekiko eragina duten neurri batzuk ditu gai.

 

7.- ITUNE-BIDEZKO JAURPIDEAK

 

Legearen VI Idazpuruak, Autonomia-Elkarteak Erresumarekin, beste Elkarte, Kondaira-Lurralde eta Toki-Erakunde batzurekin egin ditzakeen Ituneen diruegitamu-alorreango eragina araupetzen du, Itune hoiek egiteko araupidetan sartu gabe, horretarako 121garren atalak, berariz, Autonomia-Estatutoak eta Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legeak agintzen dutenera joarazten bait-du.

 

8.- DIRUEGITAMUEN EGITERAPENA

 

Izenpuru hori daraman VII Idazpuruak bi Atalburu ditu, bakoitzak diruegitamuen egiterapenean bereizi daitezkeen bi alderdietako bat, hots, dirueskuraketen egiterapena eta gastuena gai dituztela.

 

Gastuari dagozkiola, hoien egiterapenean, Bigarren Atalburuaren Lehenengo Sailean agindutakoari atxikiz, honako aldi hauek bereizten direla azpimarratu behar da: Gastua egiteko baimena, gastua egiteko manua, ordaindu dedila agintzea eta ordaintzea, hoietako bakoitza zertan datzan zehaztuz. Gastuaren egiterapena araupetzeko, behin-banako arduralaritza-arta, agiri-bidezko egiaztapena eta idatzizko erasopena jartzen dira artezpide. Agintepideei buruzko alderdi batzuk araupetu ondoren, arta hartzearen aldetikako manu garrantzitsu bat sartzen da, arta egite hori elkarri eta ordainketa-agintaritzari eta artekaritza eta kontaduritza-zerbitzuei atxiki gabeko zerbitzuek egin beharko dutela aginduz.

 

Bigarren Saila egiterapenaren aldi bati, hots, ordainketa egin dedila agintzekoari ematen zaio, hori izatea eta horren egitura Lege honek berak ematen dituen lege-araupideak bait-ditu funtsezko oinarri. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuen pentzutan emandako ordaintzeko aginduek dirubidetza-egitamu bat eta agiri-bidezko egiaztapena beharrezkoak izango dituztela erabakitzen da. Era berean, eta diruegitamuen egiterapenak eta hoiekiko artak duten garrantzia dela eta, ordaintzeko idazmanuez ere ari da eta, bukatzeko, ordaintze-moduak zehazteko araudibidezko manuetara jo-arazten du.

 

Atalburu horren azkenengo Saila, Hirugarrena alegia, diruizendapenen ezeztatze-jaurpideez ari da, lege honek taiutukako diruegitamu-erapidetzari atxikiz ordainketetarako diruizendapenen eta gerorako lotzezkoen arteko bereizkuntza egiten dela.

 

9.- DIRUEGITAMUEKIKO KONTU-GARBITASUNA

 

Legearen VIII Idazpurua gai horretzaz ari da, kontuak isteko eguna, behar den agirisorta, diruegitamuekiko kontu-garbitasuna gertatzea eta ontzat ematea bezalako alderdirik garrantzitsuenak araupetuz.

 

Euskadiko Guztizko Diruegitamuekiko kontugarbitasuna egiteko agirisorten taiuketa egiten da. Agirisorta hori, arta-zaingorako garrantzizko lanabes denez, Legebiltzarrak onartu beharko du; horretarako Jaurlaritzak horretzazko lege-Egitasmoa bidaliko dio, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak hori sortarazi eta antolatu dezan araupidetzak jarri ditzan modutan eskuhartzearen kaltetan gabe. Gainera, eta argipidetarako ez bestetarako, agirisorta hori Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoari erantsiko zaio.

 

10.- LUZAPEN-JAURPIDEAK

 

Legearen IX Idazpuruaren edukiak dakarren alderdi berria Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-legean iadanik aurrez iragarri zen, ekonomia-urte baten hasieran urte horretarako Diruegitamuak onartu gabe egon zitezkeela oharteman eta aurreko urteko Guztizko Diruegitamuen legearen indarraldia urte horretarako luzatu dedila agintzen duenean, indarraldia luzatze hori, nolanahi ere, luzapenarekiko jaurpideen orotariko antolaketa egin dezan araupidetzari atxikiz egingo dela gehituz.

 

Aintzin-arau hori horrela, legearen IX Idazpuruak, egoera horretan sortu daitezkeen auziei itzuri egiteko, Guztizko Diruegitamuen luzapenerako orotariko araupide hoiek jartzea du xede.

 

11.- GAINONTZEKO ERABAKIAK

 

Esandako araupide hoietzaz gainera, legeak zazpi Erabaki Gehigarri, Aldibaterako Erabaki bat eta Azken Erabaki bat daramatza.

 

Erabaki Gehigarriek oinarri bereiziak dituzte. Horrela, Lehenengoa eta Boskarrena Kupoaren Legean eta Euskadiko Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen Arteko Harremanen legearen barruango diruegitamugintzabideen onarpena ohartemateko diren artean, Bigarrena, Autonomia-Estatutoak Elkarteari Gizarte-Segurantzaren alorrean ematen dion agintepideaz ari da; Hirugarren eta Laugarren Erabaki Gehigarriek, erabili diren legegintza-teknikabideak dituzte gai; eta Seigarrenak, berriz, Autonomia-Elkarteko Izaikien berarizko Diruegitamu-jaurpideak beharrezko denez lege honetan ohartemandakoei egokitzea du xede.

 

Aldibaterako Erabakia Hirugarren Erabaki Gehigarriak agintzen duenaren ondorioa da, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Kontaduritza-Egitamua indarrean jarri dedin arterako Herri-Baltzuen egoera behin-behingorako araupetzen duela.

 

Azken Erabakiak Legea indarrean jartzea du gai, Legeak ohartematen duen Diruegitamu-erapidetzak dakartzan berrikuntza haundiak eta teknikaren aldetikako berarizkotasuna direla eta oraingo diruegitamu berrira igarotzeak dakarren aldakuntza kontutan izanik, gauzak direnez hartu eta indarrean jartzeko eguna eta bertako manuak egiteratzekoa bereizteari komenigarri erizten zaio, bihurdurak gertatzeari ihes egin, eta diruegitamuen alorrean berebiziko garrantzia duen Lege jaurpidetzari ahalik eta ondoen egokitzea bermatzeko xedez.

 

I IDAZPURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

 

Lehenengo atala - Lege honen Zertarakoa

 

Lege honek Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, eta bereziki hoien edukia, egitura, egiterapen-iharduera, eraentza eta egiterapena, horiekiko kontu-garbitasuna eta, hala baledi, horien luzapen-jaurpidea araupetzea du xede.

 

2. Atala - Zerrendapena

 

1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten Erakundetako bakoitzari dagozkion diruegitamuek eta hoiekin erabilgarri izan daitezen gaudimenak emateko eta zorpetzeko goren-mugek osatzen dituzte Euskadiko Guztizko Diruegitamuak.

 

2.- Honako hauek dira aurreko zatian esan eta Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten diruegitamuak:

 

a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren-Diruegitamua.

b) Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak.

c) Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien Diruegitamuak.

d) Herri-Baltzuen Diruegitamuak.

 

3. Atala - Gizarte-segurantzaren ekonomia-jaurpideen eraentza

 

Gizartesegurantza Autonomia-Elkarteko herri-alorrean sartuko da, Euskadiko Autonomia -Estatutoaren 18garren atalean eta Behin-behingo Erabakietako Boskarrenean ohartemandakoari darien moduan eta, manu hoiei darienaren kaltetan gabe, haren ekonomia-jaurpideen eraentzak Lege honek eta Autonomia-Elkartean diruegitamu-jaurpideekin erabilgarri diren gainontzeko manuek agindu ditzatenak izango ditu jaurpide.

 

4. Atala - Indarraldia

 

1.- Luzatu ahal izatearen kaltetan gabe, Guztizko Diruegitamuen indarraldiak urtebeteko ekonomia-aldi bat iraungo du.

 

2.- Ekonomia edo diruegitamu-urtea egutegi-urtearekin baterakoa izango da.

 

5. Atala - Zerga-hobariak

 

Hala egokituz gero, Autonomia-Elkartearen eta horren lhardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuek bere zergei buruzko zergalaritza-hobarien zenbatekoa berebaitan izango dute.

 

Era berean, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzako Diruegitamuek, Euskal Herriko diruegitamu-xahupenei laguntzeko Foru-Diputazioek egin ditzaten diruekarketekiko zerga-hobariei buruz Dirubideketarako Euskal Kontseiluak Jaurlaritzari eman diezazkion argipideak ere berebaitan izango dituzte.

 

6. Atala - Orokortasun-irizpidea

 

1.- Guztizko Diruegitamuek, lakatu-asmo diren eskubide guztiak eta hoiei erantzun beharreko eginbehar guztiak barne izango dituzte, bat bera ere utzi gabe.

 

2.- Ekonomiazko eskubideen edo eginbeharren iturri izan daitezen eragiketa guztiek dagokien diruegitamuan behar bezala agertu beharko dute. Ustegabeko eragiketak diru-egitamuak egiteratuala erasota utziko dira, bakoitzean erabilgarri izan daitezen arauei atxikiz.

 

7. Atala - Diruegitamu-oreka

 

Lege honen 2garren atalaren 2garren idazpuruaren gai diren diruegitamuak, dirubidetza-oreka irizpide dela gertatuko dira, hoietako bakoitzean dirueskuraketen guztizkoak gastuena berdindu dezaneko moduan.

 

II IDAZPURUA

DIRUEGITAMUEN EDUKIA

 

8. Atala - Zehaztapena

 

Lege honen 2garren atalaren 2garren idazatian esandako diruegitamuetako bakoitzak honako hauek izango ditu barne, bakoitzarentzat jarri daitezen zehaztasun-maila eta egiturarekin:

 

a) Ekonomia-urtean lakatu beharreko ekonomiazko eskubide bereziekiko dirueskuraketen zehaztapen-zerrenda bat.

b) Bai ordaintzezko bai gerorako lotzezko egin-beharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenen zehaztapen-zerrenda bat.

 

I ATALBURUA

DIRUESKURAKETEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDEZ

 

9. Atala - Edukia

 

Lege honen gai diren diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legearen eta Atalburu honetan agindutakoaren arauera diruegitamu hoiek dagozkien Erakundeek diruegitamu-urtean zernahiren eretzean lakatuasmo dituzten dirubideen zenbatekoa jasoko dute.

 

10. Atala - Antzematezko edo behin-betiko balioa

 

Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendetan sartutako dirueskuraketek antzematezko balioa izango dute, zerrenda hoietan bertan edo Guztizko Diruegitamuez besteko Legeren baten indarrezko berarizko zermugapenez behin-betiko balioa eman dakienean salbu.

 

11. Atala - Lurraldeen Ekarketak

 

Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako Kondaira-Lurraldeen laguntza gauzatuz Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteari egindako dirueskuraketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendatan sartuko dira.

 

12. Atala - Zergak eta Zerga-gehigarriak

 

Autonomia-Elkartearen zergak, eta hala egokituz gero horrek inorenei jarri diezaizkiekeen gehigarriak, Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan sartuko dira.

 

13. Atala - Ordezkaketa-Baltza

 

Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango bidalketei dagozkien dirueskuraketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegita muetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan sartuko dira, horretan indarrean dauden araupideen arauera diruezarketa-egitasmo zehatzak egiteratzea dagokien Erakundeei eskuratu ahal dakizkienaren kaltetan gabe.

 

14. Atala - Erresumagandikako eta gainontzeko Herri-lzaikiengandikako beste dirubide batzuk

 

1.- Autonomia-Elkarteak Erresumaren Diruegitamu Nagusien pentzutan hartu ditzan Lege honen 13garren atalean esandakoez besteko gainontzeko dirubideak, hartu ditzan Izaikiaren diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan sartuko dira, hala badagokie hoien berarizko araupideei atxikiz.

 

2.- Berdin egingo da beste Herri-Izaiki batzuen-gandikako dirubideekin ere.

 

15. Atala - Zorpetze-bidezko dirueskuraketak

 

Izaiki bakoitzak zorpetuz lortu-asmo izan ditzan dirueskuraketen zenbatekoak, bakoitzaren diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan bilduko dira, hori guzti hori horretzaz indarrean egon daitezen arauen ariora.

 

16. Atala - Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzuentzako eskuraketak

 

1.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek ezein erakunde edo norbanakorengandik hartu ditzaten eskuraketak eta agizko dirulaguntzak dagokien Erakundeen ihardunaren adierazpide izan daitezen dirueskuraketen zehaztapen-zerrendetan sartuko dira.

 

2.- Erakunde hoiek hartu ditzaten domu-eskuraketak eta domuzko laguntzak, domu-egiketetarako dirubidetarako eskuarte direnez ez dute hoien ihardunaren emaitzarekiko eraginik, hartutako diruak beste norbanako edo Izaiki batzuei domuzko laguntza ematekoak edo domua eskuratzekoak izan badira salbu.

 

17. Atala - Gastu-itzulketak eta diru-gaindikinak

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuen kontu-garbitasunetikako diru-gaindikinen erabilpena, ekainaren 22ko 12/1983 Legearen lehenengo atalaren 2garren idatzatiko e) txatalean agintzen denaren arauera, Euskal Herriko Diru-jaurpidetza Nagusia araupetzezko legea zehaztu dezan ihardunbidearen mende jarriko da.

 

2.- Aurreko idatzatian esaten diren Diruegitamuetan lortutako gastu-itzulketetatikako dirusarreren erabilpenak, Lege honetako 104garren atalean araupetzen den itzulketa-ihardupidea izango du jaurpide.

 

18. Atala - Eraentzatikako irabaziak

 

1.- Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez daitezen gastu-egitasmoak egiteratzeko beste Herri-lzaiki batzurengandik hartu daitezen diruak ere dagozkien diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendatan sartuko dira, behar bezala zehaztuta eta bereizita.

 

2.- Bereziki, eta Legeren batek besterik egiteko baimena ematen badu salbu, aurreko zatian esandako gaiei buruzkoak izan eta Erresumak Autonomia-Elkarteari hoiek egiteratzeko eskua emandako egitasmoei buruzko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzutikako diruizendapenak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan erasota utziko dira.

 

II ATALBURUA

GASTUEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDAK

 

19. Atala - Edukia

 

Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendek honako hauek izango dituzte barne, Lege honek bakoitzerako jarri dezan berarizkotasunez:

 

a) Aurrez norberegain hartutakoak edo zor ziren eginbeharrak beteaz diruegitamu-aldiaren pentzutan agindu edo ordaindu daitezkeen gastuei erantzuteko beharrezko izan daitezen ordainketarako diruizendapenak.

b) Diruizendapenok ontzat eman daitezeneko ekonomia-aldiaren ondorengoetan egiteratu beharreko egintzen dirubidetarako norbere-gain hartu beharreko agizko legepidepeko eginbeharrei aurre egiteko gerorako lotzezko diruizendapenak, horretarako dagokion ordainketarako diruizendapena egina izan dedilarik, guztia Lege honetan zehaztutako esate-modu eta neurritan.

 

I SAILA

ORDAINKETETARAKO DIRUIZENDAPENAK

 

20. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritza eta Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak

 

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako ordainketetarako diruizendapenak:

 

a) Guztizko Diruegitamuen Legeek eta Lege honetako aginduen arauera egindako aldaketek hoietarako baimena emandakoetarako erabiliko dira.

b) Mugadunak izango dira, bere diru-zenbatekotik gorako gasturik ezin norberegain hartu ez ordaindu daitekeela, gastuaren zenbatekotzat diruizendapen horrentzat hasieran ontzat emandakoa, edo hala badagokio Lege honetako araupideen ariora egindako aldakuntzen ondorioz ateratzen dena jotzen dela. Hala ere, ordainketa-diruizendapenak gerorako lotzezko diruizendapen baten gai ere izan daitezen eginbeharrei buruzkoak izan daitezenean, bi diruizendapenon guztizkoa adinako diru-zenbatekorako gerorako lotzea egin ahal izango da.

 

21. Atala - Orohartzezko Diruizendapena

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diru-egitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan, ordainketetarako beste diruizendapen batzuen urriari, hoietarako dirurik izendatu gabeko behar berriei aurre egiteko, edo Lege honetan agintzen denaren arauera gehikizunetan zermugatutako diruizendapenen dirubidetarako orohartzezko ordainketa-diruizendapen bat sartu ahal izango da.

 

2.- Horrela egindako orohartzezko diruizendapenaren zenbatekoak ezingo du Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuetako ordainketa-diruizendapenen guztizkoaren ehuneko 5etik gora jo, guztiko horretan orohartzezko diruizendapen hori bera ere sartzen dela.

 

3.- Jaurlaritza, orohartzezko diruizendapen horretzaz Ekonomia-Batzordeak baiezkoa eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz baliatu ahal izango da.

 

4.- Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasuntza-Sailaren bidez hiru hilabetez behin, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari, orohartzezko diruizendapenetik eginbideratutako puntuen berri emango dio.

 

22. Atala - Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak eta Herri-Baltzuak

 

1.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako ordainketa-diruizendapenak, hurrengo zatietan egiten diren salbuespenekin, antzematezkoak izango dira; beraz dagokion Izaikiaren ekonomia-aldiango bere ihardunaren egiterapenarekiko aurretiazko usteak jasoko ditu, eta hori aldatzea Lege honen V Idazpuruko VIII Atalburuan jartzen diren jaurpideei atxikiz egingo da.

 

2.- Bai agizko bai domuzko eskuraketa eta laguntzetarako ordainketa-diruizendapenak beti mugatze-indarrekoak izango dira.

 

3.- Merkataritzako Ihardutze-Erakundeei dagozkienetan, aurreko zatian esandakoez gainera gauzetango diruezarketetarako eta dirubidetza-egiketetarako ordainketa-diruizendapenak ere mugatze-indarrekoak izango dira, eta bai andeapensaritarako, emendiotarako eta irabazi-banaketarako egindako ordainbide-horniketak ere, hori guzti hori dagokion Ihardutze-Erakundearen araupidetzak agindu dezanaren kaltetan gabe.

 

23. Atala - Lanarigo-gastutarako ordainketa-diruizendapenak

 

Nolakoz, dagozkien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako Lanarigo-gastutarako ordainketa-diruizendapenak honako era hauetakoak izango dira:

 

a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritza eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak izan daitezenean, bai diruizendapenaren zenbatekoari bai lanari-erroldeari buruz mugatze-indarrekoak izango dira.

b) Merkataritzarako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak edo Herri-Baltzuak izan daitezenean diruizendapenak antzematezkoak izango dira, Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen bere herri-lanarien lanarigo-gastuetarako ordainketa-diruizendapen izan daitezenak salbu, hoiek aurreko zatian jarritako jaurpidepekoak izango bait-dira.

 

24. Atala - Herri-Zorraren dirusaritarako eta kitapenerako ordainketa-diruizendapenak

 

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen Herri-Zorragatikako dirusariak ordaintzeko eta hori kitatzeko ordainketa-diruizendapenak, beti, bakoitzean diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuta egongo dira, eta Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari adieraziz, emandako jaulkipen-arauei edo horretarako indarrean egon dedin araupidetzari atxikiz beste jaulkipen batekoez ordezkatu ditzanari egokituz aldatu ahal izango ditu.

 

25. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta hoietarako dirubideak Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango eskuraketetatikakoak izan daitezen diruezarketa-egitamutarako ordainketa-diruizendapenak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuko dira.

 

II SAILA

DIRUIZENDAPEN GEHIKIZUNAK

 

26. Atala - Zermugapena

 

1.- Lehenengo eta behin mugatze-indarrekoak izan, eta hoien zenbatekoak araudibidez jarrita dauden edo geroan jarri daitezen baldintzak beteaz zenbatekoz gehitu daitezkeen diruizendapenak zermugatuko dira diruizendapen gehikizunetan, ondoren zehazten diren zernolakoen arauera:

 

a) Diruizendapen horri edo hoiei horretzaz indarrean dauden manuen arauera artez eratxikitako dirueskuraketak egin izana.

b) Ekonomia-urte horretako berarizko egin-behar direnaren lege-mailako manuzko aitorpena.

c) Guztizko Diruegitamu-Legeek ekonomia-urte bakoitzerako jarri ditzaten mugak eta baldintzak.

d) Autonomia-Elkarteko herri-alorreko izan eta dagokien Guztizko Diruegitamu-Legea indarrean jarri zen egunean oraindik sortu gabe zeuden Izaikien diruegitamuak Lege honetan agindutakoari atxikiz ontzat eman izana.

 

2.- Gehikizunetan zermugatutako ordainketa-diruizendapenak, hoietakoak direla berariz adierazita sartuko dira dagozkien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan.

 

3.- Gehikizunetan zermugatze hori atal honen 1 zatiko c) txatalean esandakoari ez beste ezeri balerio, gastuen zehaztapen-zerrendetan hori gehienera zenbateraino gehitu daitekeen adieraziko da. Horrelakotan, Jaurlaritzak erabakiko du, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, gehitze hori egiteko era.

 

4.- Atal honen lehenengo zatiko d) txatalaren gai denekoan, Izaiki hoiei eskuratu beharreko ordainketa-diruizendapenak dagokion diruegitamua onartu dedinean horrek jarri ditzan mugetaraino gehitu ahal izango dira.

 

27. Atala - Nolakoz gehikizun diren Diruizendapenak

 

Lege honen 26garren atalean agintzen direnak horrela direla ere, honako hauek dagozkien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan gehikizun direla berariz agertu beharrik gabe hoietan zermugatuko dira:

 

a) Lanarigoaren gizarte-emendioen jaurpideei dagozkien bazkide-saritarako ordainketa-diruizendapenak, gizarte-emendioen ordainketa-jaurpidetzan egon daitezen aldakuntzen ondorioz bakoitzean erabilgarri izan daitezen manuen arauera aitortu eta lakatu daitezen eginbeharrei darien zenbatekoz.

b) Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako ez beste inorentzako izendapen hauek:

- Ihardutze-Sailarentzat indarrean dauden araupideen ariora egindako irabazi-banakuntzei buruzkoak.

- Emendio eta andeapen-baltzak hornitzekoak.

- Partzuer direneko Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzuei izendatutakoak eskuratzekoak, Lege honen 110garren atalak jartzen duen mugarekin.

c) Agizko laguntzatarako izendapenak, egindako dirueskuraketen arauera zehaztu behar direla aurrez aginduta egon dedinean.

 

28. Atala - Diru-bilketagatikako gehikuntza

 

Eratxikita dauzkaten diru-eskuraketak benetan biltzearen arauerako gehikizunetan zermugatutako diruizendapenen zenbatekoa, araudi bidez jarri daitezen artezpideek esan dezatenaren arauera egokituko dute zenbateko hori.

 

III SAILA

BESTE ORKAINKETA-DIRUIZENDAPEN BATZUK

 

29. Atala - Diruizendapen Aldakorrak

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan egon, eta hoien behin-betiko zenbatekoa hori zehazteko kontutan izan beharreko neurtze-arauen balioaren arauera finkatu beharreko ordainketa-diruizendapenak izango dira diruizendapen aldakor.

 

2.- Diruizendapen aldakorrak izen horretxekin eta hoientzat lehenengoan ohartemandakoei dagokien zenbatekoz agertuko dira gastuen zehaztapen-zerrendan.

 

30. Atala - Eraentza-Diruizendapenak

 

1.- Diruegitamu bakoitzeko gastu-zehaztapenean, Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez daitezen gaiei buruzko egitasmoak egiteratzeko beste Herri-Izaiki batzurengandik diruak hartu izanaren ondoriozko eginbeharrei erantzuteko behar daitezen ordainketa-diruizendapenak agertuko dira.

 

2.- Aurreko zatian esandako egoeraren ondoriozko izan daitezen ordainketa-diruizendapenak, hoietakoak direla adieraziz sartuko dira gastuen zehaztapen-zerrendetan, eta hoien egiterapena, indarrean dauden horretzazko araupideei atxikiz egingo da.

 

3.- Batipat, Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez eta hoien egiterapena Erresumak haren eskutan utzitako egitamuei buruzko ordainketa-diruizendapen izan, eta hoientzako dirubideak Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikakoak izan daitezenean, Lege honen 18garren atalaren 2 zatian agintzen denez egingo da.

 

31. Atala - Geldialdiango Diruizendapenak

 

1.- Guztizko Diruegitamuen zati diren egitamuetatik edozeinetako gastuen zehaztapen-zerrendaren barruan, Guztizko Diruegitamuen Legea onartu zen egunean oraindik sortu gabeko Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-Arduralaritzako beste izaiki batzuen agizko nahiz domuzko egiketetarako diruz hornitzeko ordainketa-diruizendapenak ez dira finkotzat ez behin-betikotzat joko, eta dagokien Izaikia sortarazi eta horren Diruegitamua Lege honetako manuen arauera ontzat eman ondoren Izaiki horren benetako beharrak zehaztu ahal ditzanerarte zintzilik geldituko dira.

 

2.- Aurreko zatian esaten dena Lege honen 71garren atalean ohartematen denaren kaltetan gabe izango da.

 

IV SAILA

GERORAKO LOTZEZKO DIRUIZENDAPENAK

 

32. Atala - Zer diren

 

1.- Urte batzuetarako izan eta ekonomia-urtean hitzatu daitezkeen gastu guztiek osatzen dute gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrenda.

 

2.- Gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrendak, bakoitzaren guztizko zenbatekoa eta egiteratzeko ohartematen diren ekonomia urteak adieraziko ditu.

 

3.- Gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrenda onartzeak, hoiek jarritako modutan sendesteko baimena ematen du.

 

4.- Diruegitamuetan ezingo da ekonomia-urte berean egiteratzn hasi ez dedin gerorako lotzezko diruizendapenik sartu, eta horretarako ordainketa-diruizendapenak hornituta egon beharko dute.

 

33. Atala - Autonomia-Elkarteko eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritza

 

Autonomia-elkarteko eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren diruegitamuetan sartutako gerorako lotzezko diruizendapenak gauzetango diruezarketei, zuzkiketazko, teknika eta zientzia-aholkularitzako eta antolapide-alogerako eragiketei buruzkoak badira, Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak onartu ondoren, hoiekiko ituneak lehenengoan ontzat emandako zenbatekoari ehuneko 20koa gehituz eta lehen ohartemandako aldia baino urtebete gehiagorako sendetsi daitezeneko baimena eman ahal izango du. Baimen hoien berri, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari hiru hilabetez behin emango zaio.

 

34. Atala - Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzak

 

1.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzuen Diruegitamuetan sartutako gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrendan, ez dira domueragiketei buruzkoak baino sartuko.

 

2.- Izaiki berezien arduradun izan daitezen ihardutze-sailek, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari asmoa jakinarazita, lehenengoan ontzat emandako zenbatekoak ehuneko 10 gehitu ahal izango dituzte. Ekonomia-Batzordeak aurrez onartuta, Jaurlaritzaren baimenez, gehikuntza horrek ehuneko 30ekoraino iritsi ahal izango du. Baimen-emate hoien berri, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru hilabetez behin emango zaio.

 

35. Atala - Baimenik gabeko gerorako loturak

 

1.- Hurrengo ekonomia-urtetan ere egiteratu beharreko gastuez jabetzeko ez da onarpenik ez baimenik beharko gastu hoien indarrean dauden legebideei atxikiz egindako zorpetzeei darizkien dirubidetza-zamei eta kitapenei badagozkie.

 

2.- Gainera, eta 33garren atalean esandako erakundeak izan daitezenean, ogasun mugiezinen alogerei buruzko gerorako loturetarako ere ez da onarpenik ez baimenik beharko.

 

36. Atala - Haundiagotzea

 

Gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrendan dagokion ordainketa-diruegitamuetako diruatal gehikizunak egotea gertatuz gero, dagokion diruegitamuan, beti, ordainketa-diruegitamuaren gehikuntzak dagokion gerorako lotura nola aldatzen duen adierazi beharko da.

 

III IDAZPURUA

DIRUEGITAMUEN EGITURA

I ATALBURUA

OROTARIKO ARAUPIDEAK

 

37. Atala - Egitura-arauak

 

Guztizko Diruegitamuen zati izan daitezen diruegitamu guztietako dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendak, Idazpuru honetan dauden egitura-arauei eta hoiek osabideratzeko gainontzeko manuei atxikiz egingo dira.

 

38. Atala - Agintepidea

 

1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio Diruegitamuen egitura Lege honetan agintzen denaren arauera zehaztea; horretarako, diruegitamu hoietako bakoitzaren berarizko zernolakoak kontutan izan beharko dira eta bai doakien Sail, Ihardutze-Erakunde, Baltzu eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek egin ditzaten saloak eta eman ditzaten aholkuak ere.

 

2.- Sail bakoitzari dagokio bere agintepeko Ihardutze-Erakundeen Diruegitamuen egitura gauzatzea.

 

3.- Herri-Baltzu edo Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki bakoitzak, bere Diruegitamuentzat Ekonomia eta Herriogasun-Sailak jarritako oinarrizko egitura bere berezitasunei egokituz egiteratu ahal izango du.

 

39. Atala - Euskal herri-alorra batean biltzea

 

Foru-Diputazioek eta Toki-Erakundeek, eta bai hoien menpeko Ihardutze-Erakundeek ere 27/1983 Legearen 15karren atalean aditzera ematen denez, Lege honek dakartzanen kide izan daitezen irizpideak erabiliko dituzte bere diruegitamuen egituraketan, euskal herri-alorra osatzen duten diruegitamu guztiak batean bildu ahal izateko bide.

 

II ATALBURUA

KONTADURITZA-EGITURA

I SAILA

AUTONOMIA-ELKARTEAREN, IHARDUTZE BURUJABEEN ETA NORBANAKO-ALORREKO LEGEPEKO HERRI-IZAIKIEN ARDURALARITZA

 

40. Atala - Ekonomiazko zerdena

 

Sail honen gai diren erakundeen diruegitamuetan sartutako dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendak, diruegitamuen ekonomiazko nolakoa oinarri dela zehaztutako kontaduritza-egituraren arauera aurkeztuko dira.

 

41. Atala - Diruizendapen-moetak

 

1.- Aurreko atalaren gai diren gastuen zehaztapen-zerrenden kontaduritza-egituran, agizko gastutarako eta domu-eragiketetarako dirui-zendapenen arteko bereizketa egingo da.

 

2.- Agizko gastutarako diruizendapenetan, honako hauek bereiziko dira:

 

a) Lanari-gastutarakoak

b) Ihardunagatikako gastutarakoak

c) Agizko gastutarako eskuraketak eta diru-laguntzak

d) Ondarea osatzen duten ogasun finkoen andeapen-saritarakoak eta bai egindako gastu kitagarrien kitapenerakoak ere

 

3.- Domu-eragiketetarako diruizendapenetan, diruezarketetarako diruizendapenen eta dirubidetza-egiketetarakoen arteko bereizkuntza egingo da.

 

4.- Domu-eragiketetarako diruizendapenetan honako hauek bereiziko dira:

 

a) Gauzetango diru-ezarketak

b) Gauzetango diru-ezarketetarako eskuraketak eta diru-laguntzak

 

5.- Dirubidetza-eragiketetarako diruizendapenetan honako hauek bereiziko dira:

 

a) Zorpetzearen ondoriozko dirusaritarakoak

b) Dirubidetza-ogasunak gehitzekoak

c) Dirubidetza-zorpideak gutxitzekoak

d) Dirubidetza-eragiketetarako eskuraketa eta diru-laguntzatarakoak

 

6.- Lege honi dagozkionetarako, hartzaileak Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten Izaikietakoak direnean hoiei dirua ordainik gabe ematea dirueskuraketa izango da, eta diruen hartzaileak beste nolanahiko enpresak edo norbanakoak izan daitezenean, berriz, dirulaguntzak.

 

II SAILA

HERRI-BALTZUAK

 

42. Atala - Herri-Kontaduritzaren Egitamua

 

Herri-Baltzuen dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrenden Kontaduritza-egitura, Autonomia-Elkarteak jarri dezan Herri-Kontaduritzaren Egitamuari egokituko zaio.

 

III ATALBURUA

EGITARAUKAKO SAILKAPENA

 

43. Atala - Edukia

 

1.- Autonomia-Elkartearen eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakundeen Arduralaritzaren Diruegitamuetako ordainketa-diruizendapenak egitarauka sailkatuta aurkeztuko dira.

 

2.- Egitarau bakoitzak lortu nahi diren helburuei, ekonomia-urtean beharko diren gizakizko eta dirubidezko baliapideei, egiteratu beharreko ihardunari eta egiterapenaren arduradunei buruzko argipideak izango ditu berebaitan.

 

3.- Lortu nahi diren helburuak, zenbakiz neurtzeko eta jarraipena egin ahal izateko modutan zehaztuko dira. Helburuak zenbakiz neurtu ezinekoak izan daitezenetan, Lortu nahi diren helburuen egiterapen-mailaren zaingoa izateko bide eman dezaten ezagukarizko zenbakirik egokienak hartuko dira.

 

4.- Egitarau bakoitzak, hala badagokio, hori egiteratzetik atera-asmo izan eta dagozkion diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan sartutako dirueskuraketei buruzko argipideak izango ditu berebaitan.

 

44. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak

 

Autonomia-Elkartearen eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren Diruegitamuetango gerorako lotzezko diruizendapenak, dagozkien ordainketa-diruizendapenak barne izan ditzaten egitarauen barruan dagozkien ordainketa-diruizendapenak zeintzuk diren behar bezala zehaztuz aurkeztu eta, era berean, Lege honen 40garren eta 41garren atalean esandako Kontaduritza-egituraren aruaera sailkatuko dira.

 

45. Atala - Aurkezte-modua

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan, egitarauak, Arduralaritza horrek une bakoitzean izan dezan erakuntzaren arauera aurkeztuko dira.

 

2.- Sail bati baino gehiagori dagozkien egitarauak, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz agindu dezan moduan aurkeztuko dira.

 

46. Atala - Egitura-gastuentzako Egitarauak

 

Egitarau berezien bateango gastu izan, eta hoietako bakoitzarekiko eratxikipena egitea ezinezko izan dedinean, egitura-gastuetarako egitarauak gertatu ahal izango dira.

 

Egitura-gastuen egitarauetan sartutako diruizendapenetan, zein egitarautarakoak diren adierazi beharko da.

 

47. Atala - Orotariko diruizendapenetarako eta dirusaritarako egitarauak

 

Beti ere, honako hauetarako diruzko horniketak banakako egitaraukakoak izango dira:

 

a) Lege honetako 21garren atalak dioen orotariko diruizendapenak egitekoak.

b) Zorpetze-eragiketen ondoriozko dirusari eta kitapen-zatiak ordaintzekoak.

 

48. Atala - Eraentza-egitarauak

 

Lege honetako 30garren atalean esandako eraentzarako diruizendapenak baizik barne izan ez ditzaten egitarauei, eraentza-egitarau deituko zaie.

 

Egitarau hoiek, Lege honen 18garren atalean aipatzen diren eta hoiei dagozkien eraentzatikako dirueskuraketei buruz egoki izan daitezen argipideak izango dituzte barne, aurreko 43garren ataleko 4garren zatiak jartzen dituen modutan.

 

49. Atala - Izaikientzako eskuraketak

 

1.- Egitarau batek, bere helburuak betetzeko Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen dutenetako beste Izaiki batzuei eskuraketak egiteko ordainketa-diruizendapenak barne izatea gertatuz gero, egitarau horrek, edo dirua hartzen duen Izaikiaren diruegitamuetan hori dagokion egitarau edo zehaztapen-zerrendak, diru hoien azkeneko zertarakoari buruzko behar adinako argipide izango du berebaitan, Lege honen 43garren, eta 55garren eta honen ondorengo ataletan zehazten den modutan.

 

2.- Aurreko zatian esandako Izaiki hoiek Guztizko Diruegitamuen Legean ontzat eman dedin egunean oraindik sortu gabe egotea gertatuz gero, hoiei dagozkien egitarauei Lege honetango arauei atxikiz egindako Izaiki hoientzat aintzin-ohartemandako diruegitamua erantsi beharko zaie.

 

50. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egin beharreko diruezarketak gauzatzeko bide izan eta Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzkoak izan daitezen ordainketa-diru izendapenak, dagozkion egitarauetan sartuko dira, hoietakoak direla garbi erasota utziz.

 

51. Atala - Lanarigo-gastuak

 

Lanarigo-gastuei erantzuteko ordainketa-diruizendapenek, egitarau bakoitzean, egitarau horri eratxikitako lanari-erroldeak zehaztuko dituzte, ohartematen diren lanari berriak, hoiei dagokien Izaikiekiko legezko atxikipen-modua, duen lanari-maila eta ordainsari bereziak adieraziz.

 

IV ATALBURUA

EGITURAREN ETA IHARDUNAREN ARAUERAKO SAILKAPENAK

 

52. Atala - Eremua

 

Autonomia-Elkarteko eta horren Arduralaritzazko lhardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen zerrendak egitarauka eginda egoteaz gainera, egituraren eta ihardunaren arauerako sailketa baten ariora egingo dira.

 

53. Atala - Egituraren arauerako Sailkapena

 

1.- Egituraren arauerako sailkaketak, ordainketa-diruizendapenak eta gerorako lotzezkoak Lege honen 40garren eta 41garren atalek dioten Kontaduritza-egituraren arauera kidekatuta aurkeztuko ditu, agindu dedin erakuntza-zehaztasunarekin.

 

2.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango dirubideek izan ditzaten diruezarketa-egitasmoak, aurreko zatian esan den erakuntza-zehaztapenari atxiki gabe kidekatuz egingo dira, eta hoien barne-banakuntza egitasmo hoien nolakoaren arauera izango da.

 

54. Atala - Ihardunaren arauerako Sailkapena

 

lhardunaren arauerako Sailkaketa, ordainketa-diruizendapenak eta gerorako lotzezkoak zehaztu daitezen erakuntza-zati bakoitzak egiteratu beharreko ihardunaren nolakoaren arauera kidekatuz egingo da.

 

V ATALBURUA

DIRUBIDEEN AURRETIAZKO ZEHAZTAPEN-ZERRENDAK

 

55. Atala - Zerrendapena

 

Nolanahiko Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen ekintzapideak, eta bai Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri Baltzuenak ere, honako Dirubideekiko Aurretiazko Zehaztapenetan erasota utziko dira:

 

a) Ustiaketa-Kontua

b) Garbitasun-Kontua

c) Diruen Nondikakoaren eta Zertarakoaren Zehaztapen-zerrenda.

 

Aurreko zatian esandako agirisortaren gehigarri, ekonomia-urtean norberegain hartu-asmo diren urte batzuetarako gerorako loturen zehaztapena erantsiko zaio, lege honen 34garren atalean esandako moduan.

 

Aurreko lerroaldietan ohartemandako dirubideen zehaztapen-zerrendak eta urte askotarako lotzezkoen xehapenak Izaiki bakoitzaren Ekintza Egitarauan sartuko dira, bertan iraganean izandako helburuek eta hoien betebideratze-mailak, baita jarritako jomuga berriek ere hoien ahalbidetasuna eta nahitasuna zurituz, berariz azaldu beharko dutela.

 

56. Atala - Aurretiazko Ustiaketa-Kontua

 

1.- Aurretiazko Ustiaketa-Kontuak, bakoitzean, dirueskuraketen zehaztapen-zerrenda eta horri dagozkion haztapenak eta gastuen zehaztapen-zerrenda, beharren balioa zenbatuz bilduko ditu, hoiek guzti hoiek ekonomia-urte horretako ihardunari dagozkiola.

 

2.- Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak berariz bereiztuko ditu Autonomia-Elkarteko Arduralaritzagandik eta horren herri-alorra osatzen duten gainontzeko Izaikiengandik hartzekoak, Lege honen 16garren atalean esaten den modutan.

 

57. Atala - Aurretiazko Garbitasun-Kontua

 

Aurretiazko garbitasun-kontuan, bere gai den Izaikiaren ondarea ekonomia-urtearen azken egunean nola egongo denaren aintzin-soma izango du barne.

 

58. Atala - Diruaren Nondikakoaren eta Zertarakoaren Aurretiazko Zehaztapen-Zerrenda

 

Diruen Nondikakoaren eta Zertarakoaren Aurretiazko Zehaztapen-Zerrendak, horren gai den Izaikiaren dirubidetza-egoerak ekonomia-urtean ustez egingo duen aldakuntza erakutsiko du.

 

VI ATALBURUA

LURRALDEKAKO SAILKAKETA

 

59. Atala - Lurraldekako Sailkapena

 

1.- Egitarauen eta Dirubidetzazko Aurretiazko Zehaztapen-Zerrenden egiturak dirueskuraketen, ordainketa-diruizendapenen eta gerorako lotzezkoen lurraldekako sailkapena izango du barne, hoien egiterapenerako ohartematen diren gaien eta zertzeladen nolakoek hori eginkizun egin dezaten neurrian, araubidez jarri daitezen arauen ariora.

 

2.- Nolanahi ere, domu-eragiketak lurraldeka sailkatuko dira.

 

3.- Aurreko zatian esandako gastuen eta dirui-zendapenen lurraldeen arauerako sailkaketa Kondaira-Lurraldeka egingo da eta, hala egokituz gero, egoki eritzitako beste lurralde-eremu batzuren eretzean.

 

IV IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK GERTATZEKO BIDEAK

 

60. Atala - Artezpideak

 

1.- Ekaineko lehenengo astearen barruan Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak bere onarpena eman ondoren, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, hurrengo ekonomia-urterako Diruegitamuak gertatzeko ekonomiazko artezpideak Sailburu bereziei jakinarazi, eta hoiek bere menpeko Izaiki guztiei ezagutaraziko dizkiete.

 

2.- Aurreko zatian esandako ekonomiazko artezpideekin batean, Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Lege honek dakartzan araupideei atxikiz gertatutako teknikazko artezpideak bidaliko ditu.

 

61. Atala - Aintzin-Egitasmoak

 

1.- Aurreko atalean esandako artezpideak beteaz, Jaurlaritzako Sailburu bereziek eta beste erakuntza-elkarte batzuetako arduradunek, honako hauek gertatu eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari bidaliko dizkiote:

 

a) Sailaren beraren dirueskuraketa eta gastuen zehaztapen-zerrenden aintzin-egitasmoak, eta baita bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabe, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzu bakoitzari dagozkionak ere.

b) Diruegitamu bakoitzak indarrean dagoenarekiko izan dituen ezberdintasun garrantzitsuenei eta hura gertatzeko erabilitako irizpideei buruzko Argipide-Txosten bat.

c) Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen aurreko urteko diruegitamuen kontu-garbiketa.

d) Jaurlaritzak komenigarri eritzi eta aurreko 60garren atalaren 1 zatian esanda bezala eskatutako beste edozein argipide.

 

2.- Aurreko idazpuruko a) zatian esandako aintzin-egitasmoak Jaurlaritzak emandako artezpideei atxikiz egingo dira, eta bai indarrean egon eta bakoitzean baliagarri izan daitezen manu eta arauei ere, eta dagokion Sail edo Izaikiak izendatuta dauzkan egitekoen ondorioz egiteratu beharreko ekintzapide, eragiketa eta zerbitzu guztiak izango dituzte barne.

 

3.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikiak edo Herri-Baltzuak izan daitezenean, Aurretiazko Ustiaketa-Kontuaren aintzin-egitasmoak, nolanahi ere, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzagandik hartu beharreko agizko eskuraketen zenbatekoa izango du barne eta baita, egon badaude, gastuen zehaztapen-zerrendaren aintzin-egitasmoa dirubidez berdintzeko Autonomia-Elkarteko herri-alorreko beste Izaiki batzurengandikakoena ere. Horretzazko diruegitamuen arauera inori eskuratu beharreko eta hartu beharreko diru-zenbatekoak berdinak izan, eta ekonomia-urteko dirubide-beharrei egokitu beharko zaizkie.

 

Domu-eskuraketentzat ere, dagozkien Aurretiazko Garbitasun-Kontuan eta jarritako zenbatekoek eta hoiei datxezkien diruegitamuetangoek berdinak izan beharko dute.

 

62. Atala - Juarlaritzari bidaltzea

 

1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako hauek bidaliko dizkio Jaurlaritzari, hoietzazko erabakiak har ditzan:

 

a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa.

b) Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten gainontzeko Izaikietako bakoitzaren diruegitamuen aintzin-egitasmoa.

c) Hala egokituz gero, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakundeen berenezko zergei buruzko zergalaritza-hobarien diruegitamuen aintzin-egitasmoa.

d) Guztizko Diruegitamuen legearen aintzin-egitasmoa.

 

2.- Aurreko zatian esandako aintzin-egitasmo hoiek Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo ditu, bai lege honen 61garren atalean aipatzen diren argipideak, bai hoien diru-egitamuek Euskadiko Guztizko Diruegitamuek osatzen dituzteneko Sail eta Izaiki berezien berarizko ihardunei ez datxezkien dirueskuraketei buruz berak egin ditzan haztaketak oinarri dituela.

 

63. Atala - Erantsi beharreko Agirisorta

 

Honako agiri hauek gertatuko ditu eta Jaurlaritzari bidaliko dizkio Ekonomia eta Herriogasun Sailak aurreko atalaren 1 zatian esandakoari erantsitako agirisorta gisa:

 

a) Euskadiko ekonomiazko egoerari buruzko Argipide-Txosten bat.

b) Guztizko Diruegitamuekiko Adierazpen-Txostena, Diruegitamu hoiek indarrean daudenen eretzean, adierazgarrienak azpimarratuz, dituzten aldaketen azterketa bat eginez, baita bakoitzaren edukiarena eta Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoango gainontzeko manuena ere.

c) Autonomia-Elkarteko Herri-Alorrarren Bateango Osoko Diruegitamuak.

d) Indarrean dauden Diruegitamuak zenbateraino egiteratu direnari buruzko Argipide-Txosten bat, ahalik eta gaurkotasun gehienarekin eginda, eta ekainaren 30a baino lehenagokoa inola ere ezin izango dena; horrek berariz zehaztu beharko ditu hurrengo urtean egiteratzen jarraituko duten egitarauak eta ekonomia-urtearen azkenean zer neurritan egiteratuta egongo direnarekiko ustea, bertan Lege honetako 81garren atalean araupetzen diren eta egiteratu gabeko egitarauen aipamena egingo dela.

e) Aurreko urteko Guztizko Diruegitamuen kontu-garbiketa, lortzen den egiterapen-mailari buruzko Argipide-Txosten batekin batean, Txosten horretan ekonomia-urte horretan burututako egitarauen berarizko azterpena egiten dela.

f) Jaurlaritzak egoki eritzitako beste ezein argipide.

 

64. Atala - Legebiltzarrari Aurkeztea

 

Jaurlaritzak, Egitasmoa hartarako deneko ekonomia-urtearen aurreko azaroaren lehenengoa baino lehen aurkeztuko dio Legebiltzarrari Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa, Lege honetako 62garren eta 63garren ataletan esandako agiri-piloarekin batean.

 

V IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ALDAKETETARAKO JAURPIDEAK

I ATALBURUA

OROTARIKO ARAUPIDEAK

 

65. Atala - Erabilgarri den Araupidetza

 

1.- Orotariko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzerako izan ditzan nolanahiko baimen eta diruez baliatzeak, Idazpuru honetako arauen eta Lege honek dakartzanen aiora aldatu ahal izango dira, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen Legeko II Idazpuruan jarritako lehentasun-arauei atxikiz.

 

2.- Idazpuru honek dakartzan aldakuntza-jaurpideak, honako hauentzat dira:

 

a) Guztizko Diruegitamua osatzen duten diruegitamuetako bakoitzeko dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendentzat.

b) Lege honetan eta erabilgarri izan daitezen bestetan agindutakoaren arauera Guztizko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzerako eman ditzan baimenentzat.

 

66. Atala - Dirueskuraketen eta Gastuen Zehaztapen-zerrendetango aldakuntzak

 

Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrenden aldakuntzak honako moeta hauetakoak izan daitezke:

 

a) Xahupenen zehaztapen-zerrenda hoiek Guztizko Diruegitamuen Legean onartu zirenez jotzen zuten guztizkoa aldatu ez dezatenak; hoiek, Lege honen 68garrenetik 85garrenerainoko atalek diruizendapenen zertarakoa aldatzeko jaurpideei, 114garrenak dion baliatu ezinari, eta 110garrenetik 112garrenerainokoek aldakuntzentzat jarritakoei egokituko zaizkie.

b) Doakien zehaztapen-zerrenden guztizko zenbatekoak aldatu daitezenean, honako jaurpide hauek izango dituzte:

- Lege honen 86garrenetik 92garrenerainoko ataietan araupetzen den agintepideen eta/edo zerbitzuen maila aldatzen denerakoak.

- 93garrenetik 97garrenerainoko ataletan araupetutako Ordainbide-Horniketetarakoak.

- 104garren atalean Diruegitamuetan berriz sartzeko jartzen direnak.

- 105garrenetik 109garrenerainoko atalek Diruizendapen Gehigarrientzat dakartzatenak.

- 113garren atalean araupetzen diren Berarizko Diruezarketa-Egitasmoentzakoak.

- VI Idazpuruan araupetzen diren Itunentzakoak.

 

67. Atala - Beste aldakuntza batzuk

 

Guztizko Diruegitamuen Legean egon eta Lege honetan araupetu gabeko beste ezein baimen aldatzeko, bakoitzean Legez jarri daitezen berarizko jaurpideei atxikiz egingo da.

 

II ATALBURUA

EGITARAU BATEN BARRUANGO DIRUIZENDAPEN-ALDAKETAK

I SAILA

DIRUIZENDAPEN ALDAKETA-JAURPIDEA

 

68. Atala - Orotariko arauak

 

1.- Egitarau baten barruan ordainketa-diruizendapenak batetik bestera aldatzea, honako arau hauen ariora egin ahal izango da:

 

a) Lanari-gastutarako diruizendapenak. Diruegitamuetan dirua izendatuta daukaten lan-tokiak kentzearen, hoietarakoak hartzea atzeratu edo ez egin izanaren, edo ohartemanda zeuden lanariak baino maila apalagokoak akuratu izanaren ondorioz sortu daitezen gaindikinak, domu-eragiketetarako ordainketa-diruizendapenetara edo gehikizunetan zermugatutako beste nolanahikotarakotara aldatu ahal izango dira.

b) Ihardunbide-gastutarako diruizendapenak. Nolako bereko beste diruizendapen batzutara aldatu, eta aurreko a) zatian esandako modu berean bestetarakotu ahal izango dira.

c) Agizko dirulaguntzatarako diruizendapenak. Dirui-zendapen hoiek Lurralde-Izaikiei, norbanako-jabetzapeko enpresei, irabazte-xederik gabeko erakundeei eta familiei dirulaguntzak ematea helburu izan, eta horretzazko egitarauan hartzailea nor den zehaztuta egotea gertatutakotan, hartzekodunak dirulaguntza utzi edo nolanahi ere emateko jarritako baldintza guztiekin osorik onartu ez dezanean, diruizendapena bestetarakotu daitekeenekotzat joko da.

Gaindikin hoiek, esandako nolako bereko hartzaileentzako hartzailea zehazki izendatu gabeko agizko dirulaguntzak ematerakoan edozergatik sortutakoekin batean, aurreko a) zatian esandako diruizendapenak bezalakoetara aldatu ahal izango dira.

d) Gauzetango diruezarketetarako diruizendapenak. Nolako bereko beste diruizendapen batzutara aldatu ahal izango dira, eta bai lanarigoari edo ihardunbideari buruzko gastutarako diruizendapenetara ere, hoiek diruezarketa berriak indarrean jartzeko beharrezkoak izan, eta indarrean jartze hori ekonomia-urtean bertan egin dedinaren baldintzapean.

e) Domu-laguntzetarako diruizendapenak. Aurreko c) zatiak dakartzan araupideak erabiliko dira, domu-eragiketetarako diru-izendapenetara baino aldatu ezingo direnaren salbuespenarekin.

f) Dirubidetza-eragiketetarako diruizendapenak. Lege honen 72garren atalean berariz araupetzen diren dirusaritarako eta domuaren kitapenerako diruizendapenak salbu, dirubidetza-eragiketetarako beste diruizendapen guztiak domu-eragiketetara aldatu ahal izango dira.

 

2.- Bestetarakotze-jaurpideak gerorako lotzezko diruizendapenekiko izan dezaketen eragina Lege honen 84garren atalak agintzen duenari atxikiko zaio.

 

69. Atala - Domu-eragiketetarako diruizendapenak

 

1.- Egitarau bakoitzaren barruan, domu-eragiketetarako nolanahiko diruizendapenak bestetarakotzea, egitarauan bertan lehendik zeuden maila bereko diruizendapenetara, gauzazko diruezarketetara, domu-eskuraketetara eta dirubidetza-eragiketetara egin beharko da.

 

2.- Aurreko zatian agindutakoa horrela dela ere, diruizendapenak bestetarakotzeak, beti ere, gauzazko diruezarketetarakoa izan ahal izango du.

 

3.- Bestetarakotzea egiten deneko egitarauan domu-eragiketetarako diruizendapenik ez egotea gertatuz gero, hurrengo 70garren atalean esaten dena egingo da.

 

70. Atala - Berritan sortarazitako diruizendapenak

 

1.- Lege honen 68garren eta 69garren atalek dakartzaten arauak beteaz egindako diruizendapen-bestetarakotzeek, berritan sortarazitako diruizendapenak hornitzeko bide izan ahal izango dute; aurreko 69garren atalaren 3garren zatian ohartemandakoan, diruizendapen hoiek domu-eragiketetan sartutako ezein mailatakoak izan ahal izango dute.

 

2.- Berritan sortarazitako diruizendapenak ezingo dira gehikizunetan zermugatu, ez Lege honetan jarritako bestetarakotze-jaurpideen arauera gehitu edo gutxitu ere.

 

71. Atala - Oraindik sortu gebeko Izaikientzako diruizendapenak

 

1.- Lege honen 31garren atalean esandako diru-izendapenak, hoien zenbatekoak dagozkien Izaikien behin-betiko diruegitamuen eretzean beharrezkoa dena gainditu dezan neurritan bestetarakotu ahal izango dira.

 

Bestetarakotze hoiek egin ahal izatea, Izaiki hoiek ekonomia-urtearen barruan sortu ez daitezenetara ere iritsiko da.

 

2.- Direlako Izaiki hoiek ekonomia-urte barruan sortu ez daitezenetan, hori doakien diruizendapenak aldatu eta lege honen 49garren ataleko 2 lerroaldiaren aipamenaren gai den diruegitamuan sartzen diren gastu-zernolakoan erabili ahal izango dira, Izaiki hoiek egiteratuko zituztela ohartemandako egitekoak beste Izaiki edo zerbitzuren batzuk egiteratu ditzaten neurrian, hori guzti hori hoiei buruzko egitarauetan jarritako helburuen barruan.

 

3.- Aurreko lehenengo lerroaldiko lehenengo zatian ohartemandakoetan, baita 2garren lerroaldian sartzen diren eta bertango araupidetza erabiltzen ez zaienekoetan ere, diruizendapen-aldakuntzak domu-eragiketen diru-bidetarako erabili ahal izango dira, Lege honen 69garren eta 70garren atalek jartzen dituzten modutan.

 

72. Atala - Kitapenen eta dirusarien egitaraua

 

47garren atalaren b) zatiak dion dirusari eta kitapen-gastuei erantzuteko egitarauaren barruan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Diruizendapenak zernolako batetik bestera aldatu ahal izango ditu, Lege honetxen 24garren atalean zehaztutako modutan, bakoitzari darizkion beharkunei behar bezala erantzuteak hori eskatu dezanean.

 

73. Atala - Legebiltzarrari jakinaraztea

 

Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, hiru hilabetez behin, Sail honetako aurreko ataletan bestetarakotzeentzat jarritako jaurpideen arauera egindako aldakuntzen zehaztapen-zerrenda bat bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

74. Atala - Birbanakuntza

 

1.- Jaurlaritzako Sailburuek eta Arduralaritzazko lhardutze-Erakunde Burujabeetako Lehendakariek edo Artezkeriek, bere ardurapeko egitarauetako bakoitzean sartutako diruizendapenak diruegitamuetako zernolako bateko diruatal berezien artean banatu ahal izango dituzte, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari jakinaraziz.

 

2.- Birbanakuntza horrek hartzen dituen diruizendapenak lanari-gastutarakoak izanez gero, lanarigoaren alorrean gaitasuna duen ihardutze-sailaren saloz Ekonomia-Batzordeak baimena ematea beharrezkoa izango da.

 

II SAILA

EGITARAU-ARTEKO BESTETARAKOTZEAK

 

75. Atala - Baldintzak

 

Sail honetako berarizko araupideen kaltetan gabe, ondoren zehazten diren baldintzak betetzen direla, diruizendapenak egitarau batetik bestera aldatu ahal izango dira:

 

a) Aldakizun diren diru-zenbatekoek, Lege honen 68garren atalaren a), c), eta e) zatietan eta 71garren atalean agindutakoaren arauera gaindikinezkotan zermugatutakoak izan beharko dute.

b) Diruizendapen gehikizunetarako edo domu-eragiketetarako erabili beharko dira, Lege honen 68garren ataletik 70garrenerainokoetan ohartemandako modutan.

 

76. Atala - Zertarako zehatza

 

Aurreko atalean agindutakoa horrela dela ere, ordainketa-diruizendapenak egitarau batetik bestera aldatu ahal izango dira, bestetarakotutako diruizendapenari hasieran baimena hartarako eman zitzaioneko zertarako zehatzari eutsi dakionaren baldintzapean.

 

77. Atala - Guztizko Diruizendapena

 

1.- 47garren atalaren a) zatiak dion guztizko ordainketa-diruizendapenaz baliatzea, Lege honetako 21garren atalaren 3 idazpuruak dion modutan dagokien egitarau zehatzen barruan zertarako zehatzeko diruizendapenetara aldatuz egingo da.

 

2.- Guztizko diruizendapen horri ezingo zaio gasturik artez leporatu.

 

78. Atala - Kitapenerako eta dirusaritarako egitarauak

 

1.- Lege honen 72garren atalean aipatzen den egitarauaren barruan, hasieran egindako diru-horniketatik benetako eta behin-betiko aurrezki bat egin dedinean baizik ez da beste egitarau batera aldatu daitekeen gaindikin bat dagoenik joko. Ordainketak berandutze hutsez sortutako gaindikinak ez dira bestetarakokizunak izango.

 

2.- Aurreko zatian esan bezala zehaztutako gaindikina, Lege honen 75karren atalaren b) txatalean esandako diruizendapenetarako erabili beharko da.

 

79. Atala - Egitarau berriak

 

Jaurlaritzak, Lege honetan araupetutako bestetarakotze-jaurpideez baliatuz, Lege honetxen 70garren atalean agintzen denez horretarako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartu gabeko egitarau berriak ordainbidez hornitzeko baimena eman ahal izango du.

 

80. Atala - Egitarau batzuk baten biltzea

 

1.- Egitarau bateko edo batzuetako dirueskuraketa eta diruizendapen guztiak, hoietako gastuei lehen izendatutako zertakoari eutsiz iadanik egon dagoen beste egitarau batera aldatzea da egitarau batzuk baten biltzea.

 

2.- Jaurlaritzak, doakien Sailen arioz Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren, egitarau batzuk baten biltzeko baimenen eman ahal izango du, arduralaritzazko birrantolaketaren edo gastua egiten edo gastuei arta egiten eginkortasuna gehitzearen aldetikako zioek hori egingarri egiten badute.

 

81. Atala - Egiteratu gabeko Egitarauak

 

1.- Hartarako baimena eman zitzaieneko ekonomia-urtean edozergatik egiteratzen hasi gabeko ezein egitarautako ordainketa-diruizendapenak ezingo dira bestetarakotu.

 

2.- Aurreko zatian esandakoaren arauera erabilkizun gelditutako diruez egiteratu gabeko egitarauaz bestelakotarako baliatu ahal izateko, hori Legez ontzat eman beharko da.

 

3.- Ekonomia-urtea bukatu eta aurreko zatian esandako diruak erabili gabe gelditzea gertatuz gero, egitarau osoa hurrengo urteko diruegitamuetan sartuko da, Jaurlaritzak berariz besterik adierazitakoan salbu.

 

82. Atala - Legebiltzarrari jakinaraztea

 

Lege honetan araupetzen diren egitarau-arteko diruizendapen-aldaketak, egitarau berriak egin izana, eta bai egitarau batzuk baten biltzea ere, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari behar bezain zehazki jakinarazi beharko zaizkio, Jaurlaritzak hoietarako baimena eman zuen hilaren hurrengoaren barruan.

 

III SAILA

OROTARIKO ARAUAK

 

83. Atala - Orotariko Mugapenak

 

Nolanahiko diruizendapen-bestetarakotzek honako mugapen hauek izango dituzte:

 

a) Ezingo dute bestetarakotze-jaurpideen arauera edo diruizendapen gehigarrien bidez gehitutako diruizendapenik murriztu, ez haiei dagozkien gerorako lotzezko diruizendapenak Lege honen 33garren atalak dioenez gehitutakorik ere.

b) Ez dute beste bestetarakotze batzuen bidez lehen gutxitutako diruizendapenik gehituko.

c) Gehikizunetan zermugatutako diruizendapenak gehikizun izatetik kenduta murriztu ahal izango dituzte eta hoiek, beraz, ezingo dira gero gehitu.

d) Horretzazko berarizko araupidetzan besterik agintzen bada salbu, ezingo diete egitarau bakoitzean Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egiteko diruezarketak gauzatzeko egitarauetarako izendatuta zeuden ordainketa-diruizendapenei ikutu.

 

84. Atala - Gerorako Lotzezko Diruizendapenak

 

1.- Diruizendapenak bestetarakotzeak gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketa-diruizendapenak gutxitzea balekar, Jaurlaritzak ezingo du, gutxitutako zenbatekoa kenduta, Lege honen 33garren atalean ohartemandako itune-gehikuntzarako baimenik eman.

 

2.- Aurreko zatian esandako bestetarakotzeak ordainketa-diruizendapenen baten diruzko horniketa osoari buruzkoak badira, ordainketa-diruizendapen hori haren zati zeneko gerorako lotzezko diruizendapena berez eta besterik gabe ezabatuta geldituko da.

 

3.- Diruegitamuetako zernolako berriak edo egitarau berriak sortarazi ditzaten bestetarakotzeek, gerorako lotzezko diruizendapen berrientzako diruzko horniketa izan ahal izango dute berebaitan, zernolako edo egitarau berriari dagokionaren herenaz gora gabeko diru-zenbatekoz.

 

4.- Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketa-diruizendapenen diruzko horniketa gehitzea ekarri dezaten bestetarakotzeek, honako ondorio hauetakoren batzuk izango dituzte:

 

a) Gerorako lotzezko diruizendapenari bestetarakotutako zenbatekoa kentzea, edo

b) Gerorako lotzezko diruizendapenen zenbatekoari lehengoan eustea.

 

5.- Aurreko zatiko a) txatalekoa gertatuz gero, Jaurlaritzak, gerorako lotzezko diruizendapenaren diruzko horniketa berriari lege honen 33garren atalean ohartemandako gehikuntza egin dakioneko baimena eman ahal izango du, eta b) txatalak dioeneko, berriz, izandako gehikuntzan manu horren gai diren baimenen mugak zehazteko kontatu egingo da.

 

6.- Lege honen 80garren atalean araupetzen den egitarau-bateraketa, ordainketa-diruizendapenekin bezala gerorako lotzezkoekin ere egin ahal izango da.

 

85. Atala - Baimena emateko era

 

Lege honetan berariz besterik agintzen bada salbu, diruizendapenak bestetarakotzeko baimen guztiak, doakien Sailen arioz eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, Jaurlaritzak, eman beharko ditu.

 

III ATALBURUA

AGINTEPIDE ETA/EDO ZERBITZUEN MAILETANGO ALDAKUNTZAK

I SAILA

ERRESUMAREKIKO

 

86. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan Sartzea

 

1.- Autonomia-Elkarteak Erresumagandikako agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotzeak, Guztizko Diruegitamuetan horri darizkion eginbeharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenak sartzea ekarriko du, eta bai eskuratu-asmo diren diruzko eskubideak ere, hurrengo zatietan agintzen den eran.

 

2.- Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordearen horretzazko Erabakia "Boletín Oficial del Estado"-n eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken-aldiz argitaratu dedin egunetik hasi eta hogei lan-egun igaro baino lehen, Jaurlaritzak agintepide eta/edo zerbitzu berriari norberetzakotu zeneko ekonomia-urtea bukatu arterako aldirako dagozkion gastuen eta dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak ontzat emango ditu.

 

3.- Aurreko zatian esaten den Jaurlaritzak ontzat emate hori agintepide eta/edo zerbitzu berriarentzako Lege honek dakartzan arauei atxikiz egindako berarizko diruegitamuari buruzkoa izango da.

 

87. Atala - Ontzat emateko era

 

1.- Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Erabaki bakoitzaren gai diren agintepide eta/edo zerbitzuei buruzko gastuen zehaztapen-zerrendan sartutako ordainketa-diruizendapenen ehuneko bostekotik gora jo, eta horren egiterapena ekonomia-urte bakoitzeko azaroaren lehenengoa baino lehen hastea gertatuz gero, Jaurlaritzak, aurreko atalean aginduta bezala, gastuen eta dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak ontzat eman zireneko egunetik hasi, eta hurrengo hogei lan-egunen barruan, agintepide eta/edo zerbitzu hoiekiko diruegitamuei buruzko Lege-Egitasmo bat bidaliko dio Legebiltzarrari, ontzat eman dezan.

 

2.- Aurreko zatian oharteman gabeko guztietan, Jaurlaritzak, hoiei dagozkien egitarauetan, aurrez ontzat emandako diruegitamu-izendapenak eta dirueskuraketak erasoko ditu, eta horretzazko diruegitamutarapen-Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

 

3.- Aurreko 1 idazatiaren gai diren Lege-Egitasmoek Legebiltzarrean bere bideak egin ditzaten, Jaurlaritzak presako bideak eginarazi diezaizkiela eta/edo Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeak legegintza-ahalmen osoz ihardun dezala eskatu ahal izango du.

 

88. Atala - Atzera itzultzea

 

Guztizko Diruegitamu hoietarako dirua izendatuta egon dedineko agintepide eta/edo zerbitzu batzuk atzera Erresumari itzultzea gertatuz gero, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak horretarako diruizendapenak bestetarakotzeko zehaztapidetzak egingo ditu.

 

II SAILA

KONDAIRA-LURRALDEEI BURUZ

 

89. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea

 

Autonomia-Elkarteak Kondaira-Lurraldeegandikako agintepideak eta/edo zerbitzuak beretzakotzea gertatuz gero, Lege honen 86garren eta 87garren ataletan araupetutako bideak heurak egingo dira.

 

90. Atala - Kondaira-Lurraldeentzako eskuraketak

 

Autonomia-Elkarteak Kondaira-Lurraldeei edo hoietakoren bati eskuraketa gauzatu dedin urteko Guztizko Diruegitamuak onartu ondoren erabakita egin diezaizkien aginte eta/edo zerbitzu-eskuraketak, hoietarako gastuen zehaztapen zerrendatik, dagokion Lurralderako jarrita egon eta eskuraketa benetan egiteratu dedin egunean erabili gabe egon daitezen ordainketa-diruizendapenak kentzea ekarriko du, eta bai eskuratutako agintepide eta/edo zerbitzua egiteratzeari dagozkionak izan, diruegitamuetan sartuta egon, eta egun horretan oraindik bildu gabe egon daitezen arielak eta gainontzeko dirueskuraketak ere.

 

Lurraldekako zehaztapenik gabeko ordainketa-diruizendapenak izan daitezenean, Foru-Diputazio bakoitzari dagokion zatia, eskuratutako zerbitzuari eusteko zegokion eratxikitze-ehunekoa bera erabilita aterako da.

 

91. Atala - Lan-toki hutsak

 

Aurreko atalean esandako eskuraketek gizakien zerbitzuei buruzkoak izan eta diruegitamuetan diruz hornitutako nolanahiko lan-tokiak hutsik gelditzea ekarri dezatenean, lan-toki hoiek Erresumak Autonomia-Elkarteari eskuratutako lanarienak nahiz horrek artez aukeratutakoenak izan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak lan-toki hoientzat gastuen zehaztapen-zerrendan egon daitezen diruizendapenak lanari-erroldea gutxituz bestetarakotzea aginduko du. Bestetarakotze hoien pentzutan, Kondaira-Lurraldeek hutsik gelditutako lantoki hoiek bere lanariz edo horretarako akuratutakoz bete ahal izango dituzte.

 

92. Atala - Atzera itzultzea

 

89garren eta 90garren ataletan esandako agintepide eta/edo zerbitzuak atzera itzultzea gertatuz gero, atal hoietan alderantzizkoa gertatuz gerorako jarritako bideak heurak egingo dira, noiz nola, eta era berean 91garren atalean agindutakoa ere.

 

IV ATALBURUA

DIRUIZENDAPENAK ORDAINBIDEZ HARNITZEA

 

93. Atala - Diruizendapen berrietarako erabili daitezen dirueskuraketak

 

1.- Ekonomia-urtean benetan egin eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuetan oharteman gabe egon, edo zenbatekoz ohartemandakoaz gora jo dezaten dirueskuraketek, dagokien gastuen zehaztapen-zerrendan ordainketa-diruizendapenak sortarazi ahal izango dituzte.

 

2.- Bereziki, honako eragiketa hauei dagozkienak jo ahal izango dira ordainketa-diruizendapen, egitarau, eta indarrean egon dagoen egitarau bat zabalagotzeko erabilgarritzat:

 

a) Norbanako edo lege-nortasundunek Autonomia-Elkartearekin edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeetakoren batekin batean nolakoz hoien xede eta helburuen barruan egon daitezen gastuen dirubidetarako egindako ekarketak.

b) Ondare-ogasunen salmenta.

c) Zerbitzugintza.

d) Jesanean emandakoak birreskuratzea, gertatzen bada.

e) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzagandik benetan hartutako diru-zenbatekoaren hasieran ohartemandakoarekiko gaindikina.

f) Hala egokituz gero, Erresumaren Guztizko Diruegitamuen eta beste Herri-Izaiki batzuenen pentzutan nahiz norbanakoegandik edo norbanako-jabetzapeko era kundeengandik hartutako ekarketak.

g) Autonomia-Elkartearen edo honen Ihardutze-Sail Burujabeen Arduralaritzaren diruegitamuetako diru-sarrerez zehaztapen-zerrendetan izendatutako kopuruez gaindikakoak izan daitezen beste dirusarrerak, hoiek baita norbere zergenak ere izan daitezkeela.

 

3.- Aurreko zatiko a) eta b) txataletan esandako eragiketen bidez sortarazitako hornitutako diruizendapenak, hala gertatuz gero hoientzat hitzartutako egitasmo zehatzak egiteratzeko erabili beharko dira.

 

94. Atala - Biderapena

 

Aurreko 93garren atalean araupetutako diruizendapen-sortarazpena Jaurlaritzaren horretzazko Dekretoz egingo da, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren edo hala egokituz gero doakien beste Sailen arioz, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren, diruizendapen berrien zenbatekoak dagozkion diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan dauden ordainketa-diruizendapen guztien ehuneko 5ekotik gora jo ez dezanaren baldintzapean.

 

Bestelakotan Jaurlaritzak, araudi-bidez jarri daitezen bideak egin ondoren, diruizendapen -horniketarako Lege-Egitasmo bat aurkeztuko dio Legebiltzarrari.

 

95. Atala - Norbanako-jabetzapeko Herri-Izaikiak eta Herri-Baltzuak

 

Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek bere berenezko ihardunaz bestelakoetatik lortu eta bakoitzaren Aurretiazko Ustiaketa-Kontutan ohartemandakotik gorako dirueskuraketak zerbaitetarako erabiltzeko, Jaurlaritzak ontzat ematea beharrezkoa izango da. Dirueskuraketa hoiek lehen ohartemandakoen ehuneko 15ekotik gorakoak gertatuz gero Jaurlaritzak, araudiz jarri daitezen bideak egin ondoren, horretzazko Lege-Egitasmoa aurkeztuko dio Legebiltzarrari.

 

96. Atala - Legebiltzar-bideak

 

Aurreko 94garren eta 95karren ataletan esandakoetan Jaurlaritzak, horretzazko Lege-Egitasmoei Lege honen 87garren atalaren 3garren zatian jarritako bideak eginarazi diezaizkieneko eskea egingo dio Legebiltzarrari.

 

97. Atala - Aldiarekiko baldintzak

 

1.- Jaurlaritzak ezingo du aurreko 94garren atalaren lehenengo lerroaldian esandako modutango diruizendapenik azaroaren 30az gero sortarazi, dirueskuraketak benetan egin zireneko eguna dena dela.

 

2.- Nolanahi ere, ekonomia-aldiko azken egunean hoientzako diruizendapena eginda eta erabili gabe gelditutako diruak, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusira joango dira.

 

V ATALBURUA

DIRUIZENDAPENAK DIRUEGITAMUETAN SARTZEA

 

98. Atala - Ekonomia eta Herriogasun-Sailak sartzea

 

Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, bakoitzean, aurreko ekonomia-urteko zegokien Diru-egitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuta edo aitortutako eginbeharraz betetzeari eratxiki gabe egon, eta honako hauetakoren bati dagozkion ordainketa-diruizendapenak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen indarreango ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izango ditu:

 

a) Jaurlaritzaren baimenarekin bestetarakotutako diruizendapenak eta egindako diru-izendapen gehigarriak, biak ekonomia-urteko azken hiru hilabetekoan.

b) Abendua baino lehen hartu eta egiaztatutako zioegatik ezin egiteratu ahal izan diren egin-beharrei erantzuteko gastuei dagozkien diruizendapenak.

c) Doazkien diruzko eskubideak benetan egiteratu izanaren arauerako baimena duten diruizendapenak.

d) Lege honen 93garren atalean esandako eragiketen bidez sortarazitako diruizendapenak.

 

99. Atala - Jaurlaritzak sartzea

 

Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren, aurreko atalaren lehenengo zatian jarritako baldintzak bete eta atal horretan ematen den zerrendan sartu gabeko diruizendapenak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen hurrengo urteko Diruegitamuetan sartu ahal izango ditu, noiz nola.

 

100. Atala - Diruizendapenak sartzeko era

 

1.- Aurreko 98garren ataleko a) eta b) zatietan agindutakoen arauera sartutako diru-izendapenak, noiz nola bestetarakotzeko, diruizendapen gehigarriarentzako edo gerorako lotzezko baimena emateko zio izandako gastutarako heuretarako erabili beharko dira.

 

2.- Aurreko 99garren atalean agindutakoaren arauera sartutako diruizendapenak domu-eragiketetarako erabili beharko dira.

 

101. Atala - Diruizendapenak sartzeko era

 

1.- Aurreko 98garren eta 99garren atalen gai izandako diruizendapen-sartzea, hurrengo ekonomia-urteko dagokien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartuta egon eta, egiterapenean, sartzen diren diruizendapenak bertan zeudenekoen jarraipide izan daitezen egitarauetan sartuz egingo da.

 

2.- Egitamu hoiek bukatuta daudelako edo beste edozergatik diruizendapenak aurreko idazpuruan esandako modutan hurrengo ekonomia-urteko diruegitamuetan dagozkien egitarauetan heuretan sartzea ezinezkoa izan dedinean, sartze hori, egitarau-arteko diruizendapen-aldaketentzat Lege honetan jarritako jaurpideei buruzko arauak beteaz egingo da. Hartarako baimena eman zeneko ekonomia-urtean egiteratzen hasi gabeko egitarau bateko diruizendapenak sartzea, Lege honen 81garren atalak dionez egingo da.

 

102. Atala - Aldiari buruzko baldintzak

 

1.- Sartutako diruizendapenek, sartze hori egiten deneko ekonomia-urtearen barruan egiteratu beharko dute, urte horretako abenduaren 31n erabili gabe gelditutako zatiari dagozkion diruak Euskal Herriko Diruzaingo Nagusian sartzen direla.

 

2.- Sartzeko gai izan, eta hurrengo ekonomia-urteko ekainaren 30ean Lege honek dakartzan arauen ariora dagozkien diruegitamuetan sartu gabe egon daitezen diruizendapenak baliogabetuta gelditu dira eta hoietako diruak, era berean, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusian sartuko dira.

 

103. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak

 

Hartarako onartu zireneko ekonomia-urtean hitzartu ez, eta gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketa-diruizendapenak izan daitezena, hoiek diruegitamuetan sartzeak gerorako lotzezkoak ere berez eta besterik gabe sartzea ekarriko du.

 

VI ATALBURUA

DIRUIZENDAPEN ITZULPENA

 

104. Atala - Itzulpenak noiz

 

1.- Egin behar ez eta diruegitamuetako diruizendapenen pentzutan egindako ordainketak atzera itzultzearen bidezko dirueskuraketak izanez gero, dirueskuraketa horrek diruizendapenak berriz ordainketak egin ziren unean zeuden bezalaxe jartzea ekarriko du, bai ordainketa, eta bai dirueskuraketa, diruegitamu-urte berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

2.- Dirueskuraketa zertarakoaren zehaztapena lehenagoko diruegitamuetan egindako diruizendapenen bati badagokio, Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, itzulketa hori indarreango diruegitamuetako zer diruizendapeni edo diruizendapenei dagokion edo dagokien zehaztuko da.

 

VII ATALBURUA

DIRUIZENDAPEN GEHIGARRIAK

I SAILA

ORDAINKETA-DIRUIZENDAPEN GEHIGARRIAK

 

105. Atala - Noiz egin

 

Gastu bat egin beharra izan eta horretarako zehazki egindako diruizendapenik ez egotea, edo egon arren, aski izan ez eta gehikizun ez izatea gertatu, eta horri Lege honetan araupetutako bestetarakotze-jaurpideez baliatuz erantzuterik ez badago, diruizendapen gehigarri bat egitezko bidetara joko da, hurrengo zatietan jartzen diren arauei atxikiz.

 

106. Atala - Lege-Egitasmoa

 

1.- Aurreko atalak dion gastua Autonomia-Elkarteko Diruegitamuen pentzutan egitekoa bazen, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren, Legebiltzarrari diruizendapen gehigarri bat egiteko Lege-Egitasmo bat bidali dakioneko erabakia har dezaneko eskea egingo dio Jaurlaritzari, Lege-Egitasmo horretan herri-gastuaren gehikuntza horretarako dirubideak nondik egingo diren zehaztuz.

 

2.- Aurreko zatian esandako horixe egingo da gastua Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen dutenetako Izaikiren baten diruegitamuen pentzutan egin beharrekoa izan, eta hurrengo 107garren atalaren a) zatian jartzen diren ehunekoak gainditzea gertatuz gero ere.

 

107. Atala - Arduralaritza-baimena

 

Diruizendapen gehigarriaren beharra Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duen Izaikietako baten gertatu, eta horren zenbatekoak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetango diruizendapenak gehitzerik ez badakar:

 

a) Baimena ematea honako hauei dagokie:

- Horren zenbatekoak dagokion Izaikiaren gastuen zehaztapen-zerrendan sartutako ordainketa-diruizendapenen guztizkoaren ehuneko 3kotik gora jotzen ez badu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.

- Ehuneko 3tik gora jo eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakundeak badira ehuneko 5ekoa, eta Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak eta Herri-Baltzuak izan daitezenean ehuneko 10ekoa gainditu dezanean, Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz.

b) Diruegitamu-aldi bakoitzean, aurreko a) zatian esandako ehuneko hoiek elkarpilatuz erabiliko dira.

c) Diruegitamuak aldatzeko biderapena, aldakuntza hori haren diruegitamuei dagokioneko Sailaren, edo Izaikia hari datxekonaren erizpena barne izan dezan zehaztapidetza baten bidez egingo da, honako hauek berebaitan daramatzala:

- Gastua beharrezkoa eta presakoa denaren egiaztapena.

- Saloaren gai den gehikuntzarako dirubideak emango dituen baliapidearen zehaztapena.

- Gehitu beharreko diruegitamuetako diruatala, behar bezala zehaztuta.

d) Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, atal honetzaz baliatuz egindako diruizendapenen kontuak emango dizkio Legebiltzarrari.

 

108. Atala - Epailaritza-erabakia

 

Diruizendapen gehigarria epailaritza-erabaki bati darizkion eginbeharrak betetzeko izanez gero, hala badagokio Legebiltzarrari aurkeztu behar zaion horretzazko Lege-Egitasmoa, erabaki horren adierazpen-egunetik hasi eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko da.

 

II SAILA

GERORAKO LOTZEZKO DIRUIZENDAPEN GEHIGARRIAK

 

109. Atala - Jaurpideak

 

Gerorako lotzezko diruizendapenei onartzerakoan jarritako baldintzak Lege honen 33garren eta 34garren atalek dioten mugetatik gora aldatu ahal izateko, aurreko 106garren atalak agintzen duenez egindako Lege bat izango da beharrezko.

 

VIII ATALBURUA

MERKATARITZAKO IHARDUTZE-ERAKUNDE BURUJABEEN, NORBANAKO-ALORREKO LEHEPEKO HERRI-IZAKIEN ETA HERRI-BALTZUEN DIRUEGITAMUETANGO ALDAKETAK

 

110. Atala - Dirubideen gehikuntza

 

Atalburu honen gai diren Erakundeek ezingo dute bertan partzuer direneko Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien edo Herri-Baltzuen Diruegitamuen dirubidetarako jarri dezaten diruaren guztizkoa ehuneko 5ekora iritsi arte baizik gehitu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari jakinarazi ondoren. Bestelakotan Jaurlaritzaren baimena beharko da, Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz.

 

111. Atala - Diruegitamuetango aldakuntzak

 

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen Diruegitamuen pentzutangoak izan, bainan hoien zenbatekoari eragiten ez dieten dirulaguntzak har ditzaten Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuetan aldakuntzak egiteko baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta doakien gainontzeko Sailek batean egindako saloz.

 

112. Atala - Diru-gaindikinak

 

1.- Jaurlaritzak, ekonomia-urterako jarritako helburuak zenbateraino egiteratu diren ikusita, Autonomia-Ekarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei emateko lehen zeuden diruen komenigarri eritzitako zatia gaindikintzat jo ahal izango du. Gaindikin hoiek, nolakoaren arauera, agizko nahiz domu-eragiketetarako erabili ahal izango dira, diruizendapenak bestetarakotzeko lege honetan jartzen diren jaurpideentzako araupideak beteaz.

 

2.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek, dirubaltzak hoien dirubidetarako zireneko helburuak bete ezaren edo atzeratu izanaren ondorioz izan ditzaten diru-gaindikinak, hurrengo ekonomia-urterako horretarako diruegitamuetako dirubideak zehazteko kontutan izango dira.

 

IX ATALBURUA

UNEAN-UNEANGO-NUERRIAK

 

113. Atala - Berarizko diruezarketa-egitaraua

 

1.- Aurreko atalean esandako zioegatik heuregatik, Autonomia-Elkartearen diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak berarizko diruezarketetarako egitarau bat izan ahal izango du barne, Jaurlaritzak ekonomia-egoeraren arauera egin ditzakeen domu-eragiketei buruzko behar bezala zehaztutako egitasmoak berebaitan daramatzala.

 

Egitarau honen guztirakoa ez da Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuan sartutako domu-eragiketa guztien ordainketarako diruizendapenen, egitarau honi dagozkionak bazter utzirik, ehuneko 10ekoa baino beheragokoa izango.

 

Egitarauak, hala egokituz gero barne daramatzan egitasmoen dirubidetarako erabiliko diren diru-eskuarteak zehaztuko ditu.

 

2.- Berarizko diruezarketetarako egitarauan sartutako diruizendapenak ezingo dira beste egitarau batzuetara aldatu.

 

3.- Egitarau hori eta horrek barne daramatzan egitasmoak egiteratzeko Jaurlaritzak Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz bere baimena ematea beharrezkoa izango da, eta hiruhilabetekal Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari horri buruzko kontuak emango zaizkio.

 

114. Atala - Egitasmoak ez egiteratzea

 

1.- Ekonomiaren eta gizartearen aldetatikako uneango egoera dela eta Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren, domu-eragiketei buruzko egitasmoak ez egiteratzea erabaki ahal izango du, Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten diruegitamu berezietako kontuen zehaztapen-zerrendetan horrelako eragiketetarako egon daitezen ordainketa-diruizendapenen ehuneko 10ekoraino gehienera.

 

2.- Erabakiari berarizko egitamu batzuk osatzen dituzten domu-eragiketa guztiak egin gabe uztea balerio, Lege-bidezko baimena beharko litzateke.

 

3.- Aurreko bi zatietan esandakoaren ondorioz erabilkizun gelditutako diruez ekonomia-urte berean baliatu ahal izateko Lege-bidezko baimena beharko da, aurreko 1 idazpuruak diona gertatuz gero diru hoietzaz baliatzea egiteratu gabe gelditutako diruizendapenen lehenengo zertarako bererako egiten bada salbu.

 

VI IDAZPURUA

ITUNEBIDEZKO JAURPIDEAK

 

115. Atala - Erresumarekingo ituneak

 

Autonomia-Elkarteak Erresumarekin diruezarketa-egitasmo zehatzak batean egiteratzeko egindako ituneen ondorioz Guztizko Diruegitamuak osatzen dituztenetako ezein diruegitamuetan hasieran ohartemandako diruez gainetikoak hartzea gertatuz gero, Ekonomia eta Herriogasun Sailak hoiei dagozkien ordainketa-diruizendapenak dagozkien egitarau eta zehaztapen-zerrendetan edo horretarako berri-berritan sortarazi daitezenetan sartuko ditu.

 

116. Atala - Eraentzagatikako dirueskuraketa eta diruizendapenak

 

Aurreko atalean esandako dirugaindikinak Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez, bainan egiteratzea horren esku utzitako egitasmotarako izanez gero, atal honek dion diruegitamuetan sartze hori egin ahal izateko, dagozkien diruizendapenak, eta hala badagokio egitarauak, lege honen 30garren eta 48garren ataletan esandako moduan zehaztu beharko dira eta, era berean, dirueskuraketak 18garren atalean jarritako moduan zehaztuko dira.

 

117. Atala - Beste Elkarte, Kondaira-Lurralde eta Toki-Erakundeekingo ituneak

 

Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere egitekoak hobeki betetzeko beste Elkarte batzuekin, Kondaira-Lurraldeekin eta Toki-Erakundeekin egindako ituneen ondorioz lehen Guztizko Diruegitamuak osatzen dituztenetako ezein diruegitamutan oharteman baino diru gehiago eskuratzen badu, Lege honen 115karren eta 116garren ataletan esandakoa bera egingo da.

 

118. Atala - Ituneentzako dirubideak

 

1.- 115karren atalean esandako ituneen ondorioz Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Erakundegoren mailako Arduralaritza osatzen dutenetako ezein Izaikik ekarri behar ditzaten diru-eskuarte guztiak, edo hoietako batzuk, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatik eskuratutakoetatikakoak izan ahal izango dute eta, nolanahi ere, doazkien diruizendapenak bertako direneko egitarauetan behar bezala zehaztuta agertu beharko dute.

 

2.- Itunea egitea onartu eta izenpetu ondoren, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak beharrezko izan daitezen eskuarteak eskuratuko ditu, itune bakoitzak berariz jarri ditzan modutan.

 

119. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak

 

1.- Aurreko 115karren eta 117garren ataletan esandako ituneei hurrengo ekonomia-urtetarako lotzezkoak izan, eta hoietarako dirubideak dagokion Izaikiaren diruegitamuetan sartutako ordainketa-diruizendapen guztien ehuneko 5ekotik gora jotzen duten hitz-emateak balerizkie, hitz-emate hoiek egiteko Lege-bidezko baimena beharko litzateke.

 

2.- Aurreko zatiak dioen baimen hori lortu ondoren, eta bai gerorako lotzezko hitz-ematetarako Legebidezko baimenik behar ez dedinetan ere, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak gerorako lotzezko diruizendapen hoiek dagozkien egitarau eta zehaztapen-zerrendetan sartuko ditu.

 

120. Atala - Ekonomia-Itunea

 

Lege honen 115karren atalaren gai diren Erresumarekingo ituneak egitea, Ekonomia-Itunearen laugarren Erabaki Gehigarriak dionaz bestekotzat jo behar da. Hala ere, manu horren arauerako ituneak egin izanak Autonomia-Elkarteari aurreko ataletan esandako modutan diru gehiago eskuratzea, gerorako lotzea edo dirubidetza-beharrak balekarzkio, atal hoiek diotena egingo da.

 

121. Atala - Araupideak

 

Lege honen 117garren atalean esandako ituneak egitea, Autonomia-Estatutoak eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeak agintzen dutenari atxikiz egingo da.

 

VII IDAZPURUA

DIRUEGITAMUEN EGITERAPENA

I ATALBURUA

DIRUESKURAKETAK EGITEA

 

122. Atala - Kobratze-bideak

 

Diruegitamuetako dirueskuraketak, Autonomia-Elkartearentzako edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzentzako zerga-zorrak edo zergaz besteko zorrak direnez, araudibidez jarri daitezen bideez baliatuz eskuratuko dira.

 

123. Atala - Zertarakoa kentzea

 

Dagokien diruegitamua burutu ondoren egin daitezen dirueskuraketak, zegokiekeen berarizko zertarakotik iare geldituko dira, berriz ontzat eman eta indarreango ekonomia-urteko diruegitamuetan berriz zertarakoa jarri ahal izatearen kaltetan gabe.

 

II ATALBURUA

GASTUEN EGITERAPENA

I SAILA

OROTARIKO ARAUAK

 

124. Atala - Egiteratze-hurratsak

 

1.- Diruegitamuen gastuen aldetikako egiterapenaren araupeketak, Autonomia-Elkartearen eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren Diruegitamuetan dauden diruizendapenez behar bezala baliatzeko hurrats guztiak hartzen ditu.

 

Hurrats hoiek honako hauek dira:

 

A) Gastua egiteko baimena.

B) Gastuaren zehaztapena.

C) Gastuaz jabetzea.

D) Ordaintzeko agindua.

E) Ordainketa.

 

2.- Jakineko ordainketa-diruizendapen baten pentzutan, eta hori osorik edo horren zati bat horretarako bereiziz jakineko edo gutxi gorabeherako zenbatekoko gastu bat egiteko erabakiari deritza "Gastua egiteko baimena".

 

3.- Dagozkion lege-bideak egin ondoren, eta horretarako ordainketa-diruizendapena zenbatekoz eta eraz erabat zehaztuta lan zehatz batzuk egitea, edo ogasunak jartzea, edo zerbitzuak egitea sendesteari deritza "Gastuen zehaztapena".

 

4.- "Zehaztapena"-ren gai den ordaina hartu izana edo horri buruz elkar hartutako edo jarritako baldintzak bere izana asebetetzeko moduan egiaztatu izanaren ondorioz eskakizun diren diruizendapenak kontutan erasotzeari deritza "Gastuaz jabetzea".

 

5.- Arduradunak "zehaztapena" dagoeneko eginda dagoen ordainkizunari buruz Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren pentzutan ordaindu dedineko agindua emateari deritza "Ordaintzeko agindua".

 

125. Atala - Oinarri-irizpideak

 

Diruegitamuetako gastuen aldetikako antolapena honako oinarri-irizpide hauen arauera egingo da:

 

a) Hurrenez-hurreneko arduralaritza-zaingoa, biderapena osatzen duten hurratsetako bakoitza lehengoak behar bezala egin direla egiaztatu ondoren egin dedineko modutan.

b) Biderapen-hurrats guztiak, ordaintza-idaztagindua barne, agiribidez egiaztatzezko oinarri-irizpidea.

c) Arduradunek bere egitekoa bete dutela idatziz egiaztatu beharra.

 

126. Atala - Agintepideak

 

1.- Aurreko ataleko lehenengo idazpuruko A), B) eta C) zatietan zehaztutako eragiketak Sailburu bakoitzaren agintepekoak dira, bakoitzaren Sailari dagokion eremuan, eta Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkienak bertako Lehendakari edo Artezkarien agintepekoak. Hala ere, gastua egiteko baimena ematea Jaurlaritzarentzat gordetzen da, horren nolakoa eta zenbatekoa direla eta akurapen-arauek eta Lege-mailako beste batzuk hori agindu dezatenean.

 

2.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diru-egitamuen alorrean, ordainketak egiteko aginduak emateari buruzkoak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkio. Ihardutze-Erakunde Burujabeei gagozkiela, ordainketak egiteko aginduak ematea bertako Lehendakari edo Artezkariei dagokie.

 

127. Atala - Elkartuezinak

 

Artekaritzazko eta Kontularitzazko ihardunak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eratxikita egongo dira, eta elkarrengandik berezitako eta ordainketa-aginduak emateko zerbitzuez bestekoek egingo dituzte.

 

II SAILA

ORDAIKETA-ANTOLAPENA

 

128. Atala - Dirubidetza-egitamua

 

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuen pentzutango ordainketak egin daitezeneko aginduak ematea, Jaurlaritzak hala egokituz gero, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz diruez baliatzeari buruz jarri dezan egitamuari egokitu beharko zaio.

 

129. Atala - Egiaztatze-agiriak

 

Autonomia-Elkartearen eta Ihardutze-Sail burujabeen diruegitamuen pentzutan egindako ordainketa-manuei, hartzekodunak ordainketaren zio dena egin duela edo horren ordaina eskuratzeko eskubidea ba duela egiaztatzeko agiri-sorta erantsi beharko zaio, hori guzti hori gastua egiteko baimenaren eta gastuaz jabetzearen zio izandako itune, hitzarmen edo manuei dagokiela.

 

130. Atala - Behin-behingo ordaintze-manuak

 

1.- Aurreko atalean esandako agiriei dagokien ordaintze-manua erantsi ezin bazaie, hoiei buruzko ordainketa behin-behingokoa izango da, eta horretzaz araudi-bidez emandako arauei atxikiz egingo da.

 

2.- Arduralaritza-eginkortasunak eskatu dezanean, dagokien arduralaritzetako norbanako eta sailei gastutarako aintzin-eskuraketak egiteko behin-behingo ordaintze-manuak egin ahal izango dira.

 

3.- Behin-behingo ordaintze-manuei, beti ere, hori eskatu duenak horren beharra egiaztatuz egindako agiria erantsi, eta dagokion ordainketa-diruizendapenari eratxikiko zaio.

 

131. Atala - Behin-behingo ordaintzemanuak

 

Behin-behingo ordaintze-manuen ondorioz hartutako diruak zertan erabili direnekoa, hartzaileak eskuratzen dituenetik hasi eta hilabeteko epearen barruan zuritu beharko da. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak eta dagokien Ihardutze Erakunde Buru jabeetako Lehendakariek edo Artezkariek, noiz nolakoaren eretzean, epe hori luzatu egin ahal izango dute. Nolanahi ere, epea hiru hilabetetik gora luzatzeko Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren baimena beharko da.

 

132. Atala - Behin-behingo diruizendapenak

 

1.- Atal honen 3garren zatian zehazten direnetan Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuetako gastu-zerrendan behin-behingo ordainketa-izendapenak sartu daitezeneko baimena eman ahal izango du, dagokion Izaikiaren gastu-zerrendan horretarako baimena dagoeneko ordainketa-diruizendapenaren ehuneko 5ekorako gehienez ekonomia-urte osorako.

 

2.- Behin-behingo ordainketa-diruizendapenak sartze horrek, hoien pentzutango ordaintze-manuak egin ahal izatea izango du berebaitan.

 

3.- Atal honen lehenengo zatian aipatutakoak honako hauek dira:

 

a) Diruizendapen Gehigarri baten Lege-Egitasmoa Legebiltzarrean aurkeztu dedin unetik hasita. Hori gertatu dedinean, diru-izendapenaren zertarakoaren zehaztapenaren zenbatekoak egingo du Lege-Egitasmoan eskatutakotik gora jo.

b) Lege bat egiteratzeko diruizendapen gehigarri bat egitea beharrezkoa denean, Lege hori indarrean jarri dedinetik hasita.

 

4.- Atal honen gai diren behin-behingo diruizendapenak, horrelakoak direla adierazi dezan egitarau berezi baten sartuko dira gero, dagokion diruizendapen gehigarria ontzat eman dedinean, behin-betiko egitaraura aldatuz.

 

133. Atala - Behin-behingo diruizendapenen kitapena

 

Aurreko atalak dion Diruizendapen Gehigarriaren Lege-Egitasmoa ez onartzea edo atal honek dakarren baimenaren ondorioz benetan egindako gastuak jotzen duten zenbatekoa baino apalagorako onartzea gertatuz gero, gastu hoiek jotzen dutena Jaurlaritzak Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz esan dezan diruegitamu-atalen pentzutan kitatuko da.

 

134. Atala - Ordainketa-eskuarteak

 

Autonomia-Elkartearen eta horren Ihardutze-Erakundeen Arduralaritzei hoiek bere diru-egitamuak egiteratzearen ondorioz eskatu dakizkiekeen ordainkizunak, araudibidez zehaztu daitezen ordainketa-eskuarteez baliatuz ordainduko dira.

 

III SAILA

DIRUIZENDAPENAK BALIOGABETZA

 

135. Atala - Baliogabetze-jaurpideak

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeenetan sartuta egon eta diruegitamu-urteko azken egunean aldi horretan bere gain hartutako ordaindu beharrak betetzeari eratxiki gabe egon daitezen ordainketa-diruizendapenak, Legearen indarrez erabat baliogabetuta geldituko dira, Lege honen 98garrenetik 102garrenerainoko atalek diotenaren arauera hurrengo ekonomia-urteko dagozkien diruegitamuetan sartzen badira salbu.

 

2.- Era berean, ekonomia-urteko azken egunean erabili gabe gelditutako gerorako lotzezko diruizendapenak ere baliogabetuta geldituko dira, Lege honen 103garren atalean agintzen dena salbu.

 

VIII IDAZPURUA

DIRUEGITAMUEN KONTU-GARBIKETA

 

136. Atala - Ixte-eguna

 

Ekonomia-urteko Guztizko Diruegitamuak urte bakoitzeko abenduaren 31n itxiko dira egun horretararte eskuratutako harturenei eta norbere gain hartutako ordainkizunei buruzkoetan.

 

137. Atala - Agirisorta

 

Honako hauek osatuko dute Guztizko Diruegitamuen kontu-garbiketarako agirisorta:

 

A) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamu-urteko Garbitasun-kontuak, honako hauek barne dituela:

a) Baimenen gai izandako ordainketa-diruizendapenak eta hoien erabilpena erakutsi ditzan kuadro bat, honako hauek bereiziz:

- Hasieran baimena zuten ordainketa-diruizendapenak.

- Hoietan izan diren nolanahiko aldakuntzen orotariko laburpen bat, aldakuntza hoiek bidezko egiten dituzten Legeak, manuak eta erabakiak adieraziz.

- Baimena duten guztizko diruegitamuen pentzutan hartutako erantzun-beharrak.

- Betetako ordaintze-manuak.

- Ordainketa-diruizendapenetako gaindizkoak.

b) Gerorako lotzezko diruizendapenez baliatzeari buruzko lehengoa bezalako kuadro bat.

c) Birreskuraketen zehaztapen-zerrenda erakutsi dezan kuadro bat:

- Aurretiaz ohartemandakoak.

- Aitortutako eta ordaindutako diruzko eskubideak.

- Ekonomia-urte horretakotzat jo beharreko ordaindutako diruzko eskubideak.

- Harturen dauden diru-eskubideak.

d) Egitarau bakoitza zenbateraino egiteratu den erakutsi dezan kuadro bat, aurreko zatietako xehapenak oinarri direla eginda.

B) Diruegitamu-urteko Diruzaingo-kontuak, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren egutegi-urteango eragiketak barne daramatzala, indarrean dauden diruegitamuei eta aurrekoei dagozkienak bereiziz, eta bakoitzeko gaindikina edo mentsa adieraziz.

C) Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamu-urteko Garbitasun-Kontua, aurreko A) zatian esandako modu berean.

D) Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko legepeko Herri -Izaikien eta Herri-Baltzuen Dirubidetzan Zehaztapen-Zerrendak.

E) Gizartesegurantz aren Kontuak, gai hori araupetu dezaten berarizko manuei atxikiz eginda).

F) Egitarauko helburuak zenbateraino bete diren erakusteko Argipide-Txostenen bat, ohartemanda egon eta bete direnak eta hoien gostea zehaztuz.

 

138. Atala - Agirigintza

 

1.- Guztizko Diruegitamuen garbitasun-kontuari buruzko agiriak Ekonomia eta Herriogasun-Saileko horretarako zerbitzuek gertatuko dituzte, hurrengo ekonomia-urteko uztailaren 31 baino lehen.

 

2.- Aurreko zatiko eguna jartze hori, Herri-Baltzuekin erabilgarri izan dedin araupidetzan jarritako epeen kaltetan gabekoa dela ulertuko da.

 

3.- Aurreko lehenengo zatiak dion agirisorta Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoari erantsiko zaio, argipide-ematezko xede hutsez, Lege honen 63garren atalak jartzen dituen modutan.

 

139. Atala - Onarpena

 

1.- Jaurlaritzak Guztizko Diruegitamuekiko garbitasunari buruzko agirisorta, hala behar izanez gero eskatu daitezen Autonomia-Elkartearen dirubidetzaren eta ogasuntzaren beste alderdi batzuei buruzko gainontzeko argipideekin batean, horretarako Lege-Egitasmoaren bidez Legebiltzarrari bidaliko dio, eztabaidatu eta onartu dezan.

 

2.- Herri-Kontuen Euskal Epailaritzak, sortarazi eta antolatu dezan Araupidetzan jarri daitezen modutan eskuhartuko du aurreko zatiaren gai den bide-egite horretan.

 

IX IDAZPURUA

LUZAPEN-JAURPIDEAK

 

140. Atala - Indarraldia

 

Ekonomia-urte baterako Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolatu-Legeko II Idazpuruak dionez hurrengo urterako luzatzea gertatuz gero, luza-arazitako Guztizko Diruegitamuentzako jaurpideak Idazpuru honetan jarritako modu eta neurriei atxikiko zaizkie.

 

141. Atala - Baimenen luzapena

 

Aurreko ekonomia-urteko Guztizko Diruegitamuetan egon daitezen baimenak, luzapenaren indarraldirako honela luzatuta gelditzen direla joko da:

 

A) Lanari-erroldearentzako mugak: Lanari-erroldea, diruegitamu bakoitzean ontzat emandako goren-mugaraino gehitu ahal izango da.

B) Dirulaguntzak: Jaurlaritzak, indarrean dauden manu eta ituneen indarrez baimena duten agizko nahiz domu-eragiketetarako dirulaguntzak eman ahal izango ditu, manu eta itune hoietan jarritako zenbateko eta moduekin.

C) Bestetarakotzeak: Luzatutako Guztizko Diruegitamuetan zeukaten zenbateko berekoak egin ahal izango dira. Agizko bestetarakotzeak hilean-hilean egingo dira, esandako zenbateko horren hamabirenka.

D) Urte batzuetarako gastuak: Lehen orduan indarrean zeuden baimenen ondorioz zertarakoa zehaztuta zeukaten gastuak, ekonomia-urte berriko lehenengo egunetik egin ahal izango dira. Gastu hoiek, ekonomia-urte berrirako zertarakoa zehaztuta euki eta hala gertatuz gero dagokien gerorako lotzezko diruizendapenak izan dezan zenbatekoa izango dute goren-muga.

E) Diruizendapenak sartzea: Lege honen 98garren eta 99garren ataletan esandako diruizendapenak, dagozkien luzatutako diruegitamuetan sartu ahal izango dira.

F) Diruizendapen gehigarriak: Luzatutako diruegitamuetan gehigarritan sailkatuta zeuden ordainketa-diruizendapenak izango dira, luzapen-aldian, lehengo diruegitamuetan euki eta indarreangotan sartutako zenbatekoraino gehigarri. Gainera, Jaurlaritzak, jaulkitako zor-agirien dirusariak, domua eta gastuak ordaindu ahal izango ditu, hoien zenbatekoak bakoitzaren jaulkitze-arauei edo indarreango araupideek beste jaulkipen batekoegatik aldatzeko jarritakoei atxiki dakizkienaren baldintzapean.

G) Gaudimenak: Luzapen-aldian, luzatutako Diruegitamuetan jarritako modutango gaudimenak eman ahal izango dira, haietan jarritako goren-mugaraino erabili gabeko zenbatekoz.

H) Maileguak: Luzapen-aldiak diraueno, luzatzen diren Guztizko Diruegitamuetan jarritako mugapenak indarrean iraungo dute.

 

142. Atala - Lanarien lansariak

 

Aurreko atalean jarritako jaurpideak horrela direla ere Jaurlaritzak, ekonomia-urte berriaren lehenengo egunetik, bere zerbitzurako lanarien lansariak gehitu ahal izango ditu, azkeneko Guztizko Diruegitamuen Legean horretarako baimena emandako ehunekoa gehienera bakoitzari banaka gaineratuz.

 

143. Atala - Agintepide berriak hartzea

 

1.- Autonomia-Elkarteak luzapen-aldian erresumagandikako aginte eta/edo zerbitzu berriak hartzeak, Jaurlaritzari hartze horri darizkion eginbeharrei Lege honen 86, 87 eta 88garren ataletan esandako zenbatekoz eta modutan eta hurrengo zatietan zehazten diren aldakuntzez bestekorik gabe erantzuteko beharrezko izan daitezen gastuak egiteko baimena ematea ekarriko du berekin.

 

2.- Ordainketa-diruizendapenak horretarako zehaztea, ez da honako gastu hauei erantzuteko behar daitezenekin baino egingo:

 

A) Lanari-gastutarakoekin eta orotariko gastutarakoekin, aginte-eskuraketaren gai izandako gizakizko eta gauzazko baliapidetara mugatu, eta agintepide eta/edo zerbitzu hoiek luzapen-aldian egiteratzeko ezinbesteko izan daitezen eskuarteak erantsiz.

B) Agizko eta domuzko eskuraketa eta diru-laguntzekin, lege honen 141garren atalean esandako neurri eta modutan.

C) Erresuma egiteratzen ari den gauzetango diruezarketekin, hoiek ekonomia-urte berrian bukatzeko badira horretarako beharrezko izan dedin zenbatekoz, edo bestela ekonomia-urte horretan egiten jarraitzeko behar dedin zenbatekoz.

D) Aurreko zatietan zehaztu gabeko beste gastu batzuetarako, agintepideak eta/edo zerbitzuak beretzakotu izanaren ondoriozko eginbeharrei dagokien neurrian.

 

3.- Aurreko zatiek diotenaren indarrez zertarako zehatzetarako jarritako diruizendapenak ezingo dira luzapen-aldiak diraueno bestetarakotu.

 

144. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko, hornitzeko, eta berriz indarrean jartzeko jaurpideak

 

Luzapen-aldiak diraueno, diruizendapenak bestetarakotzeko, hornitzeko eta berriz indarrean jartzeko jaurpideak Lege honek dakartzan arauei atxikiko zaizkie.

 

145. Atala - Luza-arazitako diruizendapenen zenbatekoa

 

Idazpuru honetan jarritako arauen ariora luza-arazitako diruizendapenen zenbatekoak, bukatu den ekonomia-urteko azken egunean ontzat emanda zeudenak direla ulertuko da, hots, ekonomia-urte horretan hoietarako baimenak izandako bestetarakotze, gehitze eta gainontzeko aldaketak kontatu ondoren zeuzkatenak.

 

146. Atala - Dirubideak

 

1.- Luzapen-aldian Foru-Diputazioek, bukatutako diruegitamuan egindako guztizko ekarketari Bezeroentzako Prezioen Erakuskariak azkenengo aldiz iragarri zeneko egunerarteko azkeneko hamabi hilabetetan izandako gehikuntzaren zenbatekoa bera gehituz atera dedinaren seirena adinako diruzenbateko bat ekarriko diote, bi hilabetez behin, Autonomia-Elkarteari. Lehenengo ordainketa urtarrilaren 25a baino lehen egin beharko dute.

 

2.- Esandako ekarketa hoiek aurreko ekonomia-urtean indarrean egondako ehunekoen heinean banatuko dira Kondaira-Lurraldeen artean.

 

3.- Atal honen lehenengo zatian agindutakoaren ondorioz zehaztu daitezen ekarketak, aurreko 143garren atala beteaz egin dedin diruizendapenaren zertarakoaren zehaztapenaren eraginez gehitu egingo dira. Foru-Diputazioek, aurreko ekonomia-urteko Guztizko Diruegitamuen Legean agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotzeko dirubidetarako jarritako moduaren arauera egingo dute gehitutako horren ordainketa.

 

4.- Kondaira-Lurraldeek atal honek diona beteaz egin ditzaten ekarketak, ekonomia-urte berrirako Guztizko Diruegitamuen Legeak agindu dezanaren pentzutangotzat joko dira, horretzazko kontu-garbitasuna Lege horrek agindu dezana beteaz egin behar dezaten lehenengo zati-ordainketa egiterakoan eginaz.

 

147. Atala - Berarizko Luzapena

 

Ekonomia-urte berrirako Guztizko Diruegitamuen Legean Autonomia-Elkarteko Herri-alorra osatzen duten Izaikietakoren baten diruegitamuak sartzeke egotea gertatuz gero, Izaiki horrekin, ekonomia-urte berrirako bere diruegitamuak Lege honek dakartzan arauen ariora onartu daitezenerarte, Idazpuru honetan jarritako luzapenentzako jaurpideak erabiliko dira.

 

148. Atala - Elkarregokitasun-arauak

 

1.- ldazpuru honetan araupetzen diren luzapen-jaurpideak, bere garaian onartu dedin Guztizko Diruegitamuen Legeak agindu dezanaren kaltetan gabekoak direla ulertuko da.

 

2.- Ekonomia-urte bertako Guztizko Diruegitamuen Legean luzapen-jaurpideen arauerako baimena duten diruizenapenetako bat ez egotea edo zenbateko txikiagorekin egotea gertatuz gero, dagokion zenbatekoa doakion egitarauaren pentzutan kitatuko da, eta hori ezinezkoa izanez gero, Lege honen 21garren atalak dion Orohartzezko Diruizendapenaren pentzutan.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

1.- Kupoaren Legean Ekonomia-Itunearen 50garren atalak dionez Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eman beharrekoa zehaztu dedinean, Jaurlaritzak, Lege honetako diruegitamu-jaurpideak, Baltza horri dagozkionetan, araupide hauei egokituko dizkio.

 

2.- Egokitze hori, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren araupidetza indarrean jarri eta hiru hilabeteko epearen barruan egingo da.

 

Bigarrena - Gizartesegurantza

 

Hala egokituz gero egin daitezen ituneen edo onartu daitezen beste legebide batzuen ondoriozko Gizartesegurantzaren alorreko dirueskuraketak Gizartesegurantzaren berarizko dirubidetzari atxikita gelditu, eta alor horretako agintepideak eman dakizkion Izaikiaren diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuko dira.

 

Hirugarrena - Herri-Kontaduritza

 

Lege hau indarrean jarri dedinetik hasi eta urtebeteko epearen barruan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Autonomia-Elkarteko Herri-Kontaduritzaren Egitamua gertatu eta onartuko du.

 

Laugarrena - Autonomia-Elkarteko eta Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren Ondare-Kontaduritza

 

Autonomia-Elkarteko Herri-Kontaduritzaren Egitamua indarrean jarri eta urtebeteko epearen barruan, Jaurlaritzak, Lege honetan dauden Autonomia-Elkarteko eta lhardutze-Erakunde Burujabeetako Arduralaritzari dagokien diruegitamu-egiturari buruzko arauak Egitamu horretako ondare-kontaduritzarekiko oinarri-irizpideei egokituko dizkio.

 

Boskarrena - Guztizko Diruegitamuak egiteko era

 

Euskadiko Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanen Legea Indarrean jarri dedinetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan, Jaurlaritzak, Lege honetan Guztizko Diruegitamuak gertatzeari buruz dauden arauak Lege hari egokituko dizkio.

 

Seigarrena - Berarizko diruegitamu-jaurpideak

 

Lege hau indarrean jarri dedinetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan, Jaurlaritzak, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Izaikien berarizko diruegitamu-jaurpideak osatzen dituzten arauak Lege honek dakarrenari egokituko dizkio.

 

Zazpigarrena - Agirisorta Gehigarria

 

Lege hau indarrean jartzen denetik hiru urteren barruan, herri-zerbitzuen gostea eta hoiek eman dutena zurituzko Txosten bat eginez osatu beharko da 137garren atalean aipatzen den agiri sorta.

 

Aldi Baterako Erabakia

 

Bakarra - Herri-Baltzuen Kontaduritza

 

Autonomia-Elkarteko Herri-Kontaduritzaren Egitamua indarrean jarri dedinerarte, Herri-Baltzuek, bere diruegitamuak eta dirubidetza-zehaztapenak egiteko, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak ororentzat edo bakoitzean jarri dezan egiturari atxikiko zaizkio.

 

Azken Erabakia

 

Bakarra - Indarrean jartzea

 

1.- Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

 

2.- Hala ere, Diruegitamu Nagusiak egiteari buruzkoan, Lege honetako araupideak erabiltzeari 1985karrenekoak gertatzearekin ekingo zaio. Gainontzeko puntuei buruzkoan, erabilpenari 1985karreneko Urtarrilaren lehenengo egunetik aurrera ekingo zaio.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra