Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

32/1983 Legea, abenduaren 20koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean herri-ihardunean aritzeagatikako Elkartuezinak.

1983-12-20

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1984/1/2, 1. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 61. 32/1983 LEGEA, ABENDUAREN 20KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAN HERRI-IHARDUNEAN ARITZEAGATIKAKO ELKARTU-EZINAK

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       I.-       Elkartuezinen arazoa, epai-bildumetan iadanik agertzen denez, bizi-bizirik dagoen gai irristakorra gertatzen da, Lege-alorreko irizpideekin batean etikaren eta baita politikaren arauerako eritziak ere sartzen bait-dira horretan.

 

       Elkartuezinen edo neurri bateko elkargarritasunaren jaurpideak finkatzeak, Herri-Ihardunaren eginkortasuna eta horrekiko lan-atxikipena lortzea, herri-ekintzapideetan alderdikeriarik eza ahalik eta haundiena izatea, eta arduralaritzaren gai direnengan uste ona sortaraztea izan behar ditu helburu. Batean esateko, elkartuezinen araupeketak, bai Euskal Herriko Autonomiazko Arduralaritzaren beraren zuduak, bai bere ihardun osoak hoiei erantzutea xede izan behar dueneko herrizuduak aldeztu behar ditu.

 

       II.-       Konstituzioak dioenez (103.3 atala), elkartuezinen erakuntza eta herri-ihardunaren alderdikeriarik ezaren bermeak Legez araupetu behar dira.

 

       Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere aldetik (10.4 atala eta Aldibaterako Erabakietako Zazpigarrena), Euskal Herriko eta bertako Toki-Arduralaritzako Herrilanarien Jaurpideei buruzko bakarreango agintepidea aitortzen dio Autonomia-Elkarteari, Konstituzioaren 149.1.18garren atalak esan eta Konstituzio-Epaitegiak horren norainokoa iadanik zehaztu duenekoaren kaltetan gabe.

 

       Lege hau, beraz, Autonomia-Elkarteak hori behin-behingorako araupetzeko gaitasuna dueneko Herri-Ihardunaren jaurpideen esparruan sartzen da.

 

       III.-       Jaurlaritza-Legearen 3garren eta 32garren atalak, Lehendakariaren eta Euskal Herriko Arduralaritzako Goren-kargudunen elkartuezinak zehaztu zituzten hoien iharduna, besteak beste, ogibidezko nahiz merkataritzazko ihardunekin, nahiz ordainsaririk gabekoak izan, elkartu ezinezkoak direla adieraziz.

 

       Jaurlaritza-Legeak Jaurlaritzako kide eta Legebiltzarkide batera izatea bai ihardunari eta bai ordainsariei buruzkoetarako onartu bazuen ere, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Epailaren 24ko 3/1982 Legeak ordainsarien bateraezina ezarri zuen (Zortzigarren Erabaki Gehigarria) eta hori, politikazko kargudunentzat ezezik, bai Eusko Jaurlaritzak lan nahiz arduralaritza-itunez artez akuratutako lanarientzat ere.

 

       IV.-       Erresumaren Herri-alorreko Herrilanarien 1964garreneko Legeak, legez elkartuezinen zermugapena egin eta nolakoa zehaztuz herri-ihardunean aritzeagatikako legezko debekutzat jotzen direnak sartu zituen hoietan, "eginbeharrak hertsiki betetzea ezinezkotu edo ertu egiten duten" ekintzapideak bait dira.

 

       Lege honek dioena herri-iharduneango Elkartuezinekiko ekainaren 9ko 20/1982 Legeraino iritsi da azkenengo horrek, "herrilanarien alderdikeriarik eza zalantzan jarri edo herrizuduen kaltetango" izan daitezenak gaineratzen dizkiela elkartuezin-zioei (1.2 atalak).

 

       V.-       Diruegitamu-Legean dauden lehen esandako ordainsari-elkartuezinak "gai honetiaz eman daitezen berarizko Legeek agindu ditzaten guztien kaltetan gabe" jarri ziren.

 

       Gainera, esandako Diruegitamu-Lege horren Azken Erabakietako Hirugarrenean, Legebiltzarrari "Autonomia-Elkarteari zerbitzu egiten dioten lanarientzako elkartuezinen jaurpideak" araupetu ditzan Lege-Egitasmo bat aurkeztu beharra ezarri zitzaion Jaurlaritzari Lege hau, horrela, Legegintza-Egitarauen sartuta gelditzen zela.

 

       VI.-       Honako hauek dira Legearen xedeak:

 

a)   Eginbeharren eta elkartuezinen alorrak mugatzea.

b)   Herri-Arduralaritzako lanarien iharduna, ahalik eta gehien, haren zerbitzuangoa izan dedila lortzea.

c)   Herri-kargudunek politikazko, ordezkatzezko edo Herri-Arduralaritzaren zerbitzuango kargudunek alegia ordainsariak pilatzea eragoztea.

d)   Herri-Ihardunarekin batean norbere lanetan aritu ahal izatea ezinezko egitea, bi ihardutze-alor hoiek elkarri artez datxezkionetan.

 

       VII.-       Halaber, Arduralaritzari Unibersitateagana eta Gizarteagana hurbiltzeko bideak errazteari egingarri eritzi zaio, herri-mailako erantzuna eta erabakiak behar dituztenen xehapenak ezagutzea eta hoien azterketa errazagotuz, eta bai zientzia eta teknika alorrekingo atxikitze-bideak jartzeari ere.

 

       Alderantziz, Jaurlaritzako eta Arduralaritzako hazturek zientzia eta teknika-alorra asko aberastu dezakete, Arduralaritza ogibide-alorretatik hastandu ohi izan duten hesiak kenduz.

 

       Esandako hoiek aski izan daitezke herri-ihardunean aritzea eta politikazko karguak izatea Euskal Herriko Unibersitatean eta Ikertegietan irakasle eta lankide izatearekin bateratu daitezkeela aldarrikatzeko, Legeak horretarako egiten dituen mugapenak direnak direla ere. Bainan, hala ere, azken aldian gertatutakoek erakusten dutenez, Jaurlaritza-Legeak jarritako elkartuezin-erapidetzak baliozko gizabanakoen lankidetza ezinezkotu ezezik, lankidetza horrek, izan denetan, Unibersitateko irakasle-sailetan arazo larriak sortarazi ditu; hori dela eta, gaudeneko une honetan bi ihardun hoiek batera daitezkeenaren adierazpena egiteari komenigarri eritzi zaio.

 

       VIII.-       Legeak, ordainsarien eta ihardunen elkartuezinak berariz bereizten ditu. Ihardunen elkartuezinek, nahitaez, ordainsarien elkartuezina dakarte berebaitan; egoera hori ezin daiteke alderantziz gertatu bainan, nolanahi ere, lehen esandako irizpidea gertatzen da nagusi, hots, gizabanako batek herri-alorreko, ordezkatzezko edo Euskal Herri-Baltzuetango ihardunetan ari izanagatik ordainsariak pilatu ahal izatea legebidez eragoztezkoa.

 

       Orotariko oinarri-irizpide horri buruzko salbuespenak, ez dira Lege honek edo geroan eman daitezen beste batzuk zehaztu ditzatenak gertatu daitezenetan baizik egingo.

 

       IX.-  Lege honi darizkionak benetan egiteratu daitezenari arta egiteko goait-erapidetza bat sortarazten da, hoiek ez bete izanak ekar ditzan erantzunbeharren eta zigorren kaltetan gabe.

 

       X.-   Lege hau, oinarri-irizpide hoiek orokorki erabiliz, eta lehen esan denez Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen barne-zuduei eta herri-zuduei ahalik eta ondoen erantzutea lortzeko oinarrizko abiatze-irizpideari lehentasuna emanaz, Euskal Erakundegoren eta Herri-Baltzuetan kargudun edo lanari direnen egoerak argitzeko aurre-hurrats baikorra gertatzen da.

 

       XI.-  Lege hau politikazko eta hauteskunde-bidezko kargudunekin eta Kondaira-Lurraldeen, Toki-Erakundeen eta hoien menpeko Ihardutze-Erakunde eta Baltzuen zerbitzutango gainontzeko lanariekin ere erabilgarri egitea, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoan ohartemandako agintepideen egiterapenari darionaren kaltetan gabe egiten da.

 

Lehenengo Atala

 

       Honako hauek hartzen ditu Lege honek bere erabiltze-eremuan:

 

       1.-       Lehendakaria, Sailburuak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko eta/edo bere Erakundegoren-Izaikietako Arduralaritzako Goi-kargudunak, Herri-alorreko nahiz norbanako-alorreko legepekoak direla, Lurralde-Ordezkariak, eta esandako kargu hoien kidekoak izan ditzatenak.

 

       2.-       Kondaira-Lurraldeetako eta Toki-Erakundeetako hauteskunde-bidezko kideak, Ahaldun Nagusiak eta Foru-Ahaldunak.

 

       3.-       Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeetako, Herri-Baltzuetako edo herri-partzuergoa bertan nagusi deneko beste edozeinetako Arduralaritzaren zerbitzuango lanariak.

 

       4.-       Legebiltzarraren edo hoien Diruegitamuak Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan sartzen direneko nolanahiko ihardutze-sail edo izaikien zerbitzuango lanariak.

 

       5.-       Kondaira-Lurraldeetako Erakundegorenen, Toki-Erakundeen edo hoien menpeko Ihardutze-Erakunde edo Baltzuen zerbitzuango lanariak.

 

       Lege honi dagozkionetarako, ezein moetatako herrilanari gisa edo arduralaritza nahiz lanakurapenez zerbitzu egin dezatenak joko dira Arduralaritza, Ihardutze-Erakunde edo Izaikiren baten zerbitzuango lanaritzat.

 

2. Atala

 

       Aurreko atalean esandakoetan sartzen direnei honako hauek debekatzen zaizkie:

 

       Karguaren berenezko egitekoak hertsiki betetzea eragotzi edo ertu dezaten nolanahiko ekintzapideak, kargu hoietan alderdikeriarik gabe eta iareitasunez aritzea arriskuan jarri, edo herri-zuduen kaltetangoak izan daitezenak.

 

3. Atala

 

       1.-       Lehenengo atalean esandako egitekoei, iareitasunari edo alderdikeriarik ezari kalterik ekarri ez, bainan elkartuezinaren legezko aldarrikapen baten gai izan daitezen ihardunak, Lege honek edo beste Lege batzuk agindu dezatenaren ondorioz elkartuezinak izango dira.

 

       2.-       Elkartuezina ordainsariei edo ihardunei buruzkoa izan daiteke.

 

       Herri-Diruegitamuen pentzutango ordainsari batzuk eskuratzeko legezko eragozpena izango da ordainsariei buruzko elkartuezin.

 

       Legezko aginduz elkartuezinezkotzat jotako ekintzapidetan aritu ezina izango da ihardunekiko elkartuezin.

 

       3.-       Ordainsariak elkartu ezinak ordainsari bat baino gehiago eskuratzea galeraziko du, bainan ez beste herri-kargutan ihardun ahal izatea, 4.3 atalean agindutakoaren kaltetan gabe.

 

4. Atala

 

       1.-       Ordainsariak elkartuezinak lehenengo atalean esandakoak hartuko ditu, honako oinarri-irizpide hauen arauera:

 

a)   Lehenengo atalaren 1 eta 2 zatietan esandako gizabanakoek ezingo dute Herri-Diruegitamuen pentzutango lansari bakar bat baizik eskuratu.

b)   Lehenengo atalean esandako gainontzekoekin aurreko zatiak diona erabiliko da, Legebidezko berarizko baimena izan edo zerbitzuak arauz jarritako edo behar bezalako baimena duen laburtutako lan-aldi jaurpidepean egiten badira salbu; orduan, lan-tokietako baten oinarrizko ordainsariak eskuratuko dira gehienera, eta bestean ezingo da berarizko, osoko edo besterik gabeko ihardunagatikako edo lanorduak gehitzeagatikako osagarririk eskuratu lanarigo honek ez du, inola ere, esandako salbuespenezko agiango egoera hoietako batera baino gehiagotara aldi berean jotzerik izango.

     Horretarako, eta eman dakion izena dena dela, araupeko eta aldizkako ezein ordain joko da lansaritzat, ordezkaketa hutsezko gastuak salbu.

 

       2.-       Elkartu ezineko ordainsariak gertatu daitezenean, lan-toki bakar bategatikako ordainsaria aukeratu beharko da eta, beraz, gainontzekoegatikakoak utzi egin beharko dira.

 

       3.-       Aurreko zatian esandakoa horrela dela ere, ordainsariekiko elkartuezinpeko kargu batzutan ihardun behar dezatenek, joan-etorrien eta ohizko bizilekua bertan daukateneko herriaz beste bateango edo aukeratu duen karguan bertan ihardun behar duenekoaz beste bateango egonaldiegatikako kalte-saria jasotzeko eskubidea izango dute.

 

5. Atala

 

       1.-       Euskal Herriko Unibersitateetan, herrilanariak aukeratzeko eta gaiagotzeko Ikastegietan edo Euskal Herriko beste ezein Ikertegitan behin-behingoan nahiz modu iraunkorrez edo ikerketa-lanetan ari daitezenak, ordainsariak eta ihardunak elkartu ezin horretatik kanpo gelditzen dira.

 

       2.-       Ihardun hori lan-orduetatik kanpokoa edo urteko ehun ordutik gora gabeko laburtutako lanaldi-jaurpidepekoa izan dedinean ez da esandako salbuespen horretarako inolako baimenik beharko; ihardutze-aldia muga horretatik gorakoa izanez gero, zerbitzua bertan egiten deneko Sail, Ihardutze-Erakunde edo Izaikiko Jaurpuruaren baimena beharrezkoa izango da.

 

       3.-       Nolanahi ere, irakaskuntia-lanak lan-ordutan egin daitezen guztietan, ordainsariak lanorduak gutxitzen direnaren heinean gutxituko dira.

 

6. Atala

 

       Lege honen Lehenengo atalean esandako lanarien ihardunarekiko elkartuezinek honako arau hauek izango dituzte:

 

       1.-       Lehendakariarentzat, Sailburuarentzat eta Euskal Herriko Arduralaritzako Goren-kargudunentzat, Lege honek aldatu gabe uzten dituenetarako, esandako Lehendakari, Sailburu eta Goren-kargudunentzat erabateko eta bete-beteko elkartuezina jartzen duen ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 3garren eta 32garren atalak.

 

       2.-   2 eta 5 zenbakitan aipatzen diren lagunei dagozkienek hurrengo atala, gaia dela eta gaitasundun izan daitezkeen erakunde edo ihardutze-sailek eman ditzaketen araupidetzen kaltetan gabe.

 

       3.-   3 eta 4 zenbakietan sartzen den gainontzeko lanarigoari dagozkionek, hurrengo atala eta horretarako berariz eman daitezen aginduak.

 

7. Atala

 

       Aurreko atalaren 2 eta 3 zatietan aipatzen diren lanariek ezingo dituzte bere kargu eta herri ihardunak beste honako hauekin elkartu:

 

a)          Norbanako-jabetzapeko Arduratze-Batzordeen aholkulari edo bertako kide izatearekin, enpresa hoien ihardutze-alorra haiek bere zerbitzua egiten duteneko ihardutze-erakunde edo izaikienari artez datxekonean.

b)  Haiek bere herri-ihardunean ari direneko Izaikiarekin zerbitzu-ituneren bat izan dezaten Baltzuekin, zerbitzu hoiek direnak direla, berenez nahiz beste batzuekin batean modu iraunkorrez zein noizbehinka zerbitzu egiteko itunean berenezko nahiz beste batzuekin bateango itunegile izatearekin, edo Baltzu hoien ehuneko hamarretik gorako partzuer zati baten jabe izatearekin.

c)          Aurreko zatietan esandako izaiki hoietan eta zati hoietan esandakoak heurak bete daitezenetan ohizko nahiz noizbehinkako, ordainsaribidezko nahiz gabeko eta lan-ordu zehatzekin nahiz ordu zehatzik gabe lan egitearekin.

 

8. Atala

 

       1.-   Lege honen lehenengo atalak hartzen dituenek, bere ogibidezko, lanbidezko, nekazaritzako edo industriako ihardunen aitorpen-adierazpena egin beharko dute, eta bai familia edo norbere-ondarearen arduralaritzari dagozkienena ere, aurreko atalean ohartemandakoari datxezkionetan, Familia-ondarearen arduralaritzari dagozkionetan, ekonomiaren aldetikako ezkontza-jaurpideak adierazi beharko dira.

 

       2.-       Dagokion ihardutze-sailak, horretzazko zehaztapidetza egin ondoren, aitortutako ihardunen elkargarritasuna edo elkartuezina hilabeteko gehienerako epe baten barruan erabaki beharko du.

 

       3.-   Epe hori igaro izanak ez du berez elkargarritasunaren isiltasun-bidezko onarpenik ekarriko, ez erabaki beharra kentzerik ere doakiona, bitartean, aitortutako ihardunean ari daitekeela.

 

       4.-   Lege honen ondorioz elkargarritzat jotako ihardunean aritzeak ez du sendetsitako eskubiderik sortaraziko.

 

9. Atala

 

       Honako ihardutze-sail hauek izango dira aurreko atalak dion erabakia hartzeko gai:

 

       1.-       Lehendakaria Sailburuei buruzkoetan, eta Jaurlaritzako Lehendakaritzako gainontzeko lanariei buruzkoetan, Lehendakaritza-Sailburua.

 

       2.-       Sailburuak, bere Sailetan edo Sail hoien menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabe edo Herri Baltzuetan zerbitzu egin dezaten lanariei buruzkoetan.

 

       3.-       Gainontzekoetan, Batzar Nagusietako Lehendakariak, Ahaldun Nagusiak eta Alkateak.

 

10. Atala

 

       1.-       3garrenetik 7garrenerainoko ataletan agindutakoa ez betetzea oso hogen larria izango da, hautsitako elkartuezinaren eragite-indarraren kaltetan gabe.

 

       2.-       Halaber, 8.1 atalean eskatzen dena bete ez eta aitortu gabeko ihardunetan aritzea oso hogen larritzak joko da.

 

       3.-       Ezein ihardun elkargarritan aritzea ez da karguko edo lan-tokiko eginkizunak betetzeke uzteko aitzaki izango. Horretango hutsei erabilgarri izan daitezen zentzapide-jaurpideen arauerako zigorrak jarriko zaizkie. Hogen larria edo oso larria izan dedinean, zehaztapidetzari ekiteak elkargarritasun-baimena indargabe uztea ekarriko du berez.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

       Lege honetan jarritako elkartuezinek ez diete gozamen-eskubideen edo Gizartesegurantzako bizi-sarien alorretan sendetsitako edo sendeste-bidetango eskubideei eragiten.

 

Bigarrena

 

       Lege hau indarrean jartzetik sei hilabete baino gehiagotakoa izango ez den epearen barruan eman beharko ditu Eusko Jaurlaritzak Lege honen erabilpenaren argipideak.

 

Hirugarrena

 

       Legebiltzarkide izatearen erabilpenari, baita Legebiltzarraren zerbitzurako lanariei buruzkoan ere, Lege honetan jasotzen diren gaiak, Eusko Legebiltzarrak, Lege baten bidez, sei hilabeteren barruan araupetuko ditu.

 

Behin-Behingo Erabakia

 

            Ekainaren 9ko 21/1982 Legeak dionaren arauera bere ihardunak Gizartesegurantzaren zerbitzuarekin elkartu ditzaketen Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzen eta hoien menpeko Ihardutze-Erakundeen zerbitzuango osasunketa-lanariek bere oraingo jaurpidepean iraungo dute, Gizartesegurantzaren alorreango aginte-eskuraketak egiteratu ondoren jaurpide hoiek Autonomia-Elkarteak berariz araupetu ez ditzan artean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra