Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/1981 Legea, epailaren 18koa, Euskadiren izeneko Senadoreen izendapenaz.

1981-03-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/5/12, 7. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

§ 7. 4/1981 LEGEA, EPAILAREN 18KOA, EUSKADIREN IZENEKO SENADOREEN IZENDAPENAZ

ATARIKOA

1978garreneko Abenduaren 25eko Konstituzioaren 69.5 Atalak agintzen duenez, Elkarte Autonomiadunek Erresumako Gorte Nagusietako Senadoko Biltzarrerako bere berarizko ordezkariak izendatuko dituzte, izendapen hori egitea Elkarte Autonomiadun bakoitzeko Legebiltzarrari dagokiola.

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere 28garren Atalaren a) zatian, Eusko Legebiltzarrak, Legebiltzarraren beraren lege baten horretarako jarri dedin moduz bere izeneko Senadoreak izendatzeko duen ahalmena sendesten du.

Lege honek, Gorte Nagusietarako Euskal Herriaren izeneko ordezkarien izendapenaren egiteratze-bideak jartzen ditu.

Lehenengo Atala

Euskal Herriaren izeneko izan eta 1979garreneko Abenduaren 18ko Autonomia-Estatutoko 28garren Atalaren a) zatia dagokien Senadoreen izendapena Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak egingo du, Lege honek ezartzen duen moduan.

2. Atala

1.- Gara-adineko izan, bere politika-eskubide guztiak indarrean izan, eta politika-legez euskaldun izan daitezen aurkeztutako hautagaiak hautatu ahal izango dira Elkarte Autonomiadunaren izeneko Senadore.

2.- Hala ere, honako hauek ez dira hautagai izango:

a) Konstituzio-Auzitegikoak.

b) Legeak zehaztu ditzan Erresuma Arduralaritzako gorenkargudunak, Erresuma-Jaurlaritzakideak salbu.

c) Herri-jagolea.

d) Ihardun diharduten Auzimaisu, Epailari eta Herri-Salatariak.

e) Ogibidezko gudagizonak, eta ihardun diharduten segurantza eta hertzain-indar eta erakundekideak.

f) Hauteskunde-Batzordeetako kideak.

3.- Erresumako hauteskunde-legeetan esandakoak eta Eusko Legebiltzarreko berarizko legeetan zehaztu daitezenak izango dira elkartuezinaren zio.

3. Atala

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak egin eta behin-betiko Mahaia eratu ondoren, Lehendakariak hogei egutegi-eguneko epe bat irekiko du, Legebiltzar-Taldeek Senadoretarako hautagaien saloa egin ahal dezaten.

4. Atala

Aurreko Atalak dion epea bukatu ondoren, Legebiltzarreko Mahaiak Elkartuezinekikoen Batzordeari saloak egin dituzten Legebiltzar-Taldeengandik hartutako hautagai-zerrendak eta agiripaperak eskuratuko dizkio.

Esandako Legebiltzar-Batzorde horrek, deia horretarakoxe egindako bilkuran, aurkeztutako hautagaiengan gaitasun eta hautagaitasun betebeharrak gertatzen diren ala ez aztertuko du. Batzordeak, horretarako egoki derizten agiripaper osagarria eraman diezaizkioteneko eskea egin ahal izango die aurkezpenak egindako Taldeei eta, hala behar izanez gero, egindako aitorpenen sendespena.

Arauz ezarritako epearen barruan Batzordeak dagokion Erizpena emango du, lege honen 2garren Atalak aipatzen dituen gaitasun, hautagaitasun eta elkartuezinak hautagaiengan gertatzen diren ala ez erasoz.

Hautagaietako batengan edo batzuengan elkartuezinen bat gertatzen bada, Batzordeak, doakion hautagaiak hautatuta ateraz gero Senadoretzaren eta salatutako elkartuezinaren iturri den karguaren arteko aukera egin beharko dueneko epea emango du.

5. Atala

Elkartuezineko Batzordeak bere erizpena eman ondoren Eusko Legebiltzarrak, deia horretarakoxe egindako Osoko Bilkuran, aurkeztutako eran Batzordeak onartutako hautagaien artean Senadoreak hautatuko ditu.

Boto-ematea txartelen bidez egingo da, hoietan hautagai bakar baten izena idatziz.

Boto-emanketa bakoitza baino lehen, Legebiltzar-Talde bakoitzak aurkeztutako zerrendetan egon eta Batzordeak onartutakoetatik zeini buruzkoa den adieraziko du.

Emandako botoen gehiengoa izan dezaten hautagaiak aterako dira hautatuta, izendatutako hautagaiak legezko Bitzarkideen laurdenaren botoak gutxienez izan ditzanaren baldintzapean.

Lehenengo boto-emanketaren ondoren oraindik izendatu gabeko Senadorerik gelditzen bada bigarren boto emanketa bat egingo da, eta balioz emandako botoen gehiengoa izan dezaten hautagaiak aterako dira hautatuta.

Aurreko lerroaldian ohartemandako bigarren boto-emanketarako, saloak egiten dituzten Legebiltzar-Taldeek hautagai-izendapen berria egin beharko dute, Elkartuezinekiko Batzordeak onartutakoetatik.

Boto-berdintasuna gertatuz gero, Legebiltzarrean toki gehiago dituen Legebiltzar-Taldea bere alde duen hautagaia aterako da izendatuta. Saloa egiten dituzten Legebiltzar-Taldeen artean ere tokikopuruzko berdintasuna izatekotan, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan boto gehiago aterarako Taldeak izendatutakoa aterako da.

6. Atala

Euskal Herriaren izeneko Senadoreen manu-aldia, lau urtekoa izango da.

Izendatutako Senadoreek Lege-Erapidetzan ohartemandakoetan bukatuko dute bere manu -aldia eta, nolanahi ere, bere izendapena gertatu zeneko Eusko Legebiltzarraren legegintza-aldia bukatzerakoan.

Senaduaren legegintza-aldia Legez ezarritako ezein ziogatik bukatzea gertatuz gero, Eusko Legebiltzarrak izendatu beharreko Senadore berriak lehen hautatutakoak heurak izango dira, eta Eusko Legebiltzarraren legegintza-aldia bukatu arte bere manualdian iraungo dute.

7. Atala

Euskal Herriaren izeneko Senadore guztiak ezingo dira, inoiz ere, biltzar honetan dauden Legebiltzar-Taldeetako bakar baten saloz hautatu.

8. Atala

Senadoreen hautapena egin ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak Biltzarrari ateratakoaren berri emango dio.

Osoko Bilkuran bertan, edo hurrengoko lehenengoan, Legebiltzarrak hautatutako Senadoreak atotsi, eta bere izendapena jakinaraziko zaie. Lehendakaritzak izendapen hori onar dezatela eskatu, eta bere onarpena iritsi ondoren, Euskal Herriaren izeneko Senadore aldarrikatuko dira.

Legebiltzarreko Mahaiak dagozkien izendapen-egiaztapenak eskuratuko dizkie hautatutako aldarrikatutakoei.

9. Atala

Legegintza-aldi berean gerta daitezen Senadoreetango hutsak Lege honek ezarritako modutan beteko dira 7garren Atalak egiten duen mugapenarekin.

Hutsa gertatu eta hamabost eguneko epearen barruan, Legebiltzarreko Mahaiak dagokionez Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzea aginduko du, lege honen 3garren Atalak Senadore berria izendatzeko dakartzan bideak egiteari ekiteko.

Aldibaterako Erabakia

Lege hau indarrean jarri eta ondorengo hogei eguneko epearen barruan Legebiltzarreko Lehendakariak, Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialeango honetzazko argitarapenaren bidez, 3garren Atalak dion bide-egiteari ekin dakiola aginduko du, eta hautatuta atera daitezen hautagaien Senaduango manu-aldiak oraingo legegintza-aldiak diraueno iraungo du.

Azken Erabakia

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra