Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/1982 Legea, epailaren 31koa, Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategien 3/1981 Legea aldatzen eta osatzen duena.

1982-03-31

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/4/14, 46. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§19. 4/1982 LEGEA, EPAILAREN 31KOA, MERKATALGAIEN BIDEZKO LORRAKETARAKO GARRAIAKIZUN-AKURATEGIEN 3/1981 LEGEA ALDATZEN ETA OSATZEN DUENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiei buruzko Otsailaren 12ko 3/1981 Legeak honako hau agintzen zuen bere seigarren Atalean: "G.A.-k eta Banakuntza eta Zaingo-Idazguak, Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak Garraiakizun-Akurategiko Kontseilu Nagusiaren iritzia entzun ondoren egindako saloz ezarritako zerbitzu-sari bat izango dute bere dirubide"

 

Konstituzio-Epaitegiak, 1981garreneko Azaroaren 16ko Epaian, Atal hori Konstituzioaren aurkako zela zion eta bai, horri datxezkola, 18 f) eta 35garren Atalak ere. Epailaritzak zera dio, Konstituzioarekiko aurkakotasun horren zio: Zerbitzu-saria gutxienezko alderdi batzuk aurrez zehaztu gabe (zorduna, xedea, zenbatekoaren zio diren gai eta alderdiak, zertarakoa, honen ardura izango duen eraentza-saila) araupetzeko eskua "legezbestelakotze bat litzateke, Konstituzioaren eta Legeen arauera (... ) Eusko Legebiltzarrak zergak (arielak barne) sortzeko duen gaitasuna Jaurlaritzari eskuratze huts bat. Jazarpenaren gai den Legeak ez du dagokion araudirako mugarik gabeko jo-arazte bat baizik egiten (...) eta ez olio, noski, Konstituzioko salbuespen horri men egiten"

 

Bestalde, Konstituzioarekiko aurkakotasunaren adierazpenak 34garren Atala ere hartien du, eta bai honela dioen 29garrenaren zatia ere "...; hala ere honek, bakoitzean, egoki deritzan erabakia hartuko du, eta erabaki hori bete beharrekoa izango da. Artezte-Arduradunaren erabakia Egintzapide-Batzordearen aurrean birraztergarri izango da".

 

34garren Atalari dagokionean Epaitegiak gaitasunik eza adierazten du, Atal horren mamina Erresumaren bakarreango agintepekotako "merkataritzagaia" dela eta; 29garren Atalari buruz, Epaiak honako hauek ematen ditu bere arrazoibideen oinarri: "Garraiakizunen eskaintza egiten duenari, Erresumako gainontzeko aldetan egon ez dauden muga batzuk jartzen dizkio, bere lan-ihardunean aukera batzuen arteko hautamenari funtsean erasoz".

 

Lege honek, eta Otsailaren 12ko 3/1981 Legea 1981 garreneko Azaroaren 16ko Epai horri egokitzearen kaltetan gabe, bere zati batzuk Konstituzioaren aurkako direnaren adierazpenaren ondorioz esandako Lege horretan sartzen diren hutsune batzuk betetzea du xede, eta bai Erakunde Burujabearen ondare eta dirubideei buruzko alderdiak araupetzea ere.

 

Lehenengo Atala

 

Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiak, 3/1981 Legearen 28garren Atala honela idatzita gelditzen da:

 

Garraiakizun-eskaintzaileek Garraiakizun-Akurategiak edo Banakuntza eta Zaingo-Idazguek inguratutako garraiolari bati uko egin ahal izango diote; uko horren zioa Artezkari-Arduradunaren aurrean arauz jarriko diren irizpideak oinarri direla zuritu dezatenaren baldintzapean.

 

2. Atala

 

Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiak 3/1981 Legearen 33garren Atala honela idatzia gelditzen da:

 

Garraiakizun-Akurategiak eskainitako garraiakizun bat onar dezan garraiolariak, merkataritzalegeek diotenez aseguropetu beharko du.

 

3. Atala

 

Aldatzen den Legeko Erabaki Gehigarrien aurrean egon eta honela idatzita geldituko diren bi Idazpuru berri gehitzen dira:

 

V IDAZPURUA

ZERBITZU-SARIAZ

 

34. Atala - Gaia

 

Zerbitzu-saria ordaindu beharra, merkatalgaien bidezko lorraketa baterako hitzarmena erraztuz Garraiakizun-Akurategi eta Banakuntza-Idazguek egiten duen artekotzak sortarazten du.

 

35. Atala - Zorduna

 

Merkatalgaiak errepidez garraiatzea xede duen enpresa batek jabe norbanako nahiz lege-nortasundun izan eta garraio bat egiteko Garraiakizun-Akurategien edo Banakuntza-Idazguen bidez itundu daitezenek ordaindu beharko dute artez zerbitzu-saria.

 

36. Atala - Zenbatekoa

 

Ordaindu beharrekoaren zenbatekoa egin beharreko bidetzaren eta merkatalgaiaren nolakoaren eta pisuaren eretzeangoa izango da, eta bai bidetzaren eta garraiakizunaren nolako eta pisuari dagozkion ibilgailuen berarizkotasunaren eretzeangoa ere.

 

37. Atala - Ordainketa

 

Zerbitzu-saria, garraioa akuratu dedin unean bertan ordaindu beharko da.

 

38. Atala - Zertarakoa

 

Zerbitzu-sariegatik eskuratutakoa Erakunde Burujabearen bere buruarentzako dirubide-tarako erabiliko da oso-osorik.

 

39. Atala - Diru-bilketa eta Eraentza

 

Zerbitzu-sariaren bilketa eta erabilkera, eta bai Lege honi darizkionak izan eta bertan araupetu gabeko beste alderdi guztiak ere, indarrean dauden legeetan Erakunde Burujabeentzat aginduta dagoenaren arauera egingo dira.

 

VI. IDAZPURUA

DIRU-ESKUARTEAK

 

40. Atala

 

Erakunde Burujabearen Garraiakizun Akurategiak eta Banakuntza-Idazguak sortzeko gastutarako dirubideak, Euskal Herriko Herriogasuntzaren Guztizko Egitamuetan horretarako egindako diru-izendapenen pentzutan egingo dira.

 

41. Atala

 

Lehen-ezarketarako gastuei buruz aurreko Atalean agindutakoaren kaltetan gabe, Erakunde Burujabeak honako iturri hauek izango ditu bere dirubidetarako:

 

a) Zerbitzu-sarietatikakoa, oso-osorik .

b) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Guztizko Diruegitamuetan egindako diruizendapenak, eta bai Erresumaren Guztizko Diruegitamuetan edo beste ezein Herri-Erakundenetan egin daitezkeenak ere.

c) Herri nahiz norbanako-jabetzapeko Iraskunde edo Erakundeek emandako laguntzak, ekarketak edo maileguak.

d) Bere ondarearen mozkinak.

e) Duen ihardunaren edo eman dakizkiokeenen ondorioz atera dezakeen beste ezein irabazpide.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra