Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/1988 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1986garreneko ekonomia-urteko guztizko kontua ontzat ematezkoa.

1988-02-19

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/3/15, 52. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.

 

§ 100. 4/1988 LEGEA, OTSAILAREN 19KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1986GARRENEKO EKONOMIA-URTEKO GUZTIZKO KONTUA ONTZAT EMATEZKO LEGE-EGITASMOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

1. Atala - Baitespena

      1.-     Lege honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1986garreneko ekonomia-urteko Guztizko Kontua ontzat ematen da, honako hauek osagai dituela:

a)   Arduralaritza Nagusiko Kontua.

b)   Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Kontuak.

c)   Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Kontuak.

d)   Ondoren zehazten diren norbanako-alorreko legepeko herri-baltzu eta herri-izaikien dirubidetza-egoeraren taulak:

-  Euskal Irrati Telebista

-  Euskal Telebista, A.B.

-  Eusko Irratia, A.B.

-  Gasteiz Irratia, A.B.

-  Enerjiaren Euskal Erakundea

-  Euskadiko Gas-Baltzua, A.B.

-  "Sociedad de Gestión de la Central Nuclear de Lemoniz, S.A."

-  Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia, A.B.

-  Euskadiko Hidrokarburo-Baltzua, A.B.

-  Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Elkartea, A.B.

-  Euskadiko Orkesta, A.B.

-  Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.

-  Eusko Merka, A.B.

-  Eusko Trenbideak, A.B.

-  Industria-Hondakinentzako Bateango Enularaztegiaren Antolakuntzaren Suztapenerako A.B.

-  Landabaso Hirigintzarako A.B.

-  Eusko Turismo, A.B.

-  Gipuzkoako Kamioe-Kokaleku Bortxatua, A.B.

2. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua

      Arduralaritza Nagusiaren Kontuak ekonomia urtearen barruko diruegitamu, ondare eta diru-eragiketa guztiak ditu barne, eta honako hauek dira zatiak:

Lehenengoa

      Ekonomia-urteko emaitzak, honako egitura honen arauera:

      1.-     Aitortutako eskubideen guztizkoaren eta aitortutako zorpideen guztizkoaren arteko aldetik ateratako diruegitamu-gaindikina edo mentsa.

      2.-     Amaitutako diruegitamuetako zorpideak baliogabetu izanaren eta amaitutako diruegitamuetako eskubideak baliogabetu izanaren arteko aldetik ateratako, aurreko ekonomia-urteetako egiketetatikako gaindikina edo mentsa.

      3.-     Diruegitamuko gaindikin edo mentsari aurreko ekonomia-urteetako egiketetatikako gaindikin edo mentsa gehitzetik ateratzen den ekonomia-urteko emaitza.

Bigarrena

      Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren egoera eta horrek ekonomia-urtean zehar burututako egiketen egoera adierazizko Diruzaingoaren Guztizko Kontua.

Hirugarrena

      Diruegitamu-urteko Garbiketa-Kontua, honela zatitua:

      1.-     Diruegitamuetako Gastuen zerrendan ontzat emandako diru-kopuruak eta horien aldaketak erakustezko taula.

      2.-     Gastuen zerrendaren kitapena, zernolakoen mailan, honako zehaztasunak emanez:

a)   Ontzat emandako diru-kopuruak.

b)   Aitortutako zorpideak.

c)   Egindako ordainketak.

d)   Baliogabetzen diren dirubide-mozkinak.

e)   Ordainkizun dauden zorpideak.

      3.-     Diru-sarreran zerrenda, honako zehaztasunak emanez:

a)   Ohartemandakoak.

b)   Aitortutako eta kitatutako eskubideak.

c)   Egindako diru-sarrerak.

d)   Eskurakizun dauden eskubideak.

e)   Ohartemandakoen eta kitatutako eskubideen arteko eta ohartemandakoen eta burututako eskubideen arteko alderaketa.

Laugarrena

      Aurreko ekonomia-urteetatikako Harturenen eta Ordainkizunen Aldaketarekiko eta horien Egoera erakustezko Zehaztapen-Zerrenda.

Boskarrena

      Gastuen Diruegitamuko Gerorako lotzezko Diruizendapenen eta horien erabilpen-zerrenda.

Seigarrena

      Herri-Zorraren Guztizko Kontua.

      Diruzaingo Nagusiak emandako Gaudimenak erakustezko Taula eta Egitarautan sartutako Helburuak zenbateraino egiteratu diren azalduzko Argipide-Txostena ematen dira.

3. Atala - Arduralaritza Nagusiaren kontua: gaindikinak baliogabetzea

      1.-     1986garreneko ekonomia-urterako guztira baitetsitako diruizendapenen hartarakoxe aitortutako eta kitatutako ordainkizunekiko gaindikina baliogabetuta uzten da, gaindikin honek 10.739.312 mila pezeta jotzen duela.

      2.-     Atal honen aurreko zatian esandako gaindikin-ezabapen hori, horretarako araupideei atxikiz 1987garreneko ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izatearen kaltetan gabekoa dela joko da.

4. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: kitakizun dauden harturenak eta ordainkizunak

      1.-     1986garreneko ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta eskurakizun zeuden harturenak 13.782.281 pezeta jotzen dute.

      2.-     1986garreneko ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta ordainkizun zeuden zorrek 30.469.191 pezeta jotzen dute.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra