Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/1989 Legea, ekainaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urteko Diruegitamu Nagusien abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atalaren aldaketa onartzen duena.

1989-06-16

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1989/6/30, 125. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.

 

§ 117. 4/1989 LEGEA, EKAINAREN 16KOA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO 1989. URTEKO DIRUEGITAMU NAGUSIEN ABENDUAREN 22KO 17/1988 LEGEAREN 10.3 ATALAREN ALDAKETA ONARTZEKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urteko Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atalak bere 1 eta 2 zatietako ordainsari gehiketaz gainera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 610 miloi pezetako diru-baltza eratzen du; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako lanarigoaren ihardute-bidezko eta lansariko balioztapenerako.

 

Euskal Herri-Arduralaritzetan bere zerbitzuak betetzen dituzten lanari taldeen 1989. urterako ordainsarien doizketak, 17/1988 Legearen 10.3 atalaren testua aldatzea eta horren finantzaketaren egintzabidea behar bezala ezartzea eskatzen du.

 

Atal bakarra

 

1.- Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urterako Diruegitamu Nagusien abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atala honela idatzita geldituko da:

 

Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoaz gainera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 2.000 miloi pezetako diru-baltza eratzen da; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako lanarigoaren ihardute-bidezko eta lansariko balioztapenerako. Dena dela, Diru-Baltza honetako zati bat Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusian eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari daitezen langile guztiei hilero 82.143 pezetako (laurogeitabi mila ehun eta berrogeitahiru pezeta) orobarnezko soldata edo urteko orobarnezko 1.150.000 pezetakoa (miloi ehun eta berrogeitamar mila pezeta) bermatzeko izango da.

 

2.- Aurreko zenbakiak dakarren gastuen gehikuntzaren dirubideketa, Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urterako Diruizendapen Nagusien ordainketetarako diruizendapenak gutxitzearekin egingo da, eta hori Jaurlaritzak egingo du Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez beharrezko diru-eskuraketak antolatuz, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen mugaketak hauentzat ezargarri izango ez direlarik.

 

Azken Erabaki bakarra

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean lege hau, eta 1989.eko urtarrilaren 1az geroztik izango ditu ondorioak.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra