Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/1999 Legea, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2000. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

1999-12-29

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1999/12/31, 250. zk.; EAO, 2011/12/17, 303. zk.

§ 230. 4/1999 LEGEA, ABENDUAREN 29KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 2000. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUENA

I TITULUA

EUSKADIKO 2000. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA EDUKIA

1. Artikulua - Onarpena

1.- Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2000. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere, lege honek ezartzen duen bezala.

2.- Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 25.2.a) artikuluan. Legegintza-dekretu horrek bere baitan jasotzen du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.

3.- 1999.eko abenduaren 31z geroztik sor daitezkeen erakundeei eta dagozkien aurrekontuei ezarriko zaie lege hau.

2. Artikulua - Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontua

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuaren gastuen egoera­orrian 860.841.400.000 pezeta (5.173.761.013,55 euro) jasotzen dira ordainketetarako kredituetarako. Konpromisozko kredituei dagokienez, berriz, 106.784.533.100 pezeta (641.787.969,54 euro) zehazten dira bertan; azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orrian 860.841.400.000 pezeta (5.173.761.013,55 euro) jasotzen dira.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-dotazioa 25.445.353.000 pezetakoa (152.929.651,5 eurokoa) da, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 29. artikuluarekin bat. Dotazioa hurrengo atal hauetan banatzen da:

- Ohiko dirulaguntza: 22.650.000.000 pezeta (136.129.241,6 euro).

- Banakako osagarriak finantzatzeko kredituak: 500.000.000 pezeta (3.005.060,5 euro).

- Programa-kontratuak gauzatzeko kredituak: 500.000.000 pezeta (3.005.060,5 euro).

- Inbertsio eta azpiegiturako urte anitzeko programa hornitzeko kredituak: 1.795.353.000 pezeta (10.790.288,85 euro).

3. Artikulua - Erakunde autonomiadunen aurrekontuak

1.- Erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastu-egoeretan ordainketetarako kredituak eta konpromisozkoak jasotzen dira banaketa honen arabera:

- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos: ordainketetarako kredituei dagokienez, 4.113.917.000 pezeta (24.725.139,13 euro) jasotzen dira, eta konpromisozko kredituetarako, berriz, 2.476.000.000 pezeta (14.881.059,7 euro); azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Euskal Herriko Polizi Ikastegia-Academia de Policía del País Vasco: ordainketetarako kredituei dagokienez, 1.574.700.000 pezeta (9.464.137,61 euro) jasotzen dira, eta konpromisozko kredituetarako, berriz, 155.200.000 pezeta (932.770,79 euro); azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública: ordainketetarako kredituei dagokienez, 2.502.000.000 pezeta (15.037.322,85 euro) jasotzen dira, eta konpromisozko kredituetarako, berriz, 42.242.000 pezeta (253.879,53 euro); azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadística: ordainketetarako kredituei dagokienez, 1.361.100.000 pezeta (8.190.375,75 euro) jasotzen dira, eta konpromisozko kredituetarako, berriz, 38.900.000 pezeta (233.793,71 euro); azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Educación Física: ordainketetarako kredituei dagokienez, 459.132.000 pezeta (2.759.438,9 euro) jasotzen dira, eta konpromisozko kredituetarako, berriz, 5.000.000 pezeta (30.050,51 euro); azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Emakumearen Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Mujer: ordainketetarako kredituei dagokienez, 340.000.000 pezeta (2.043.441,15 euro).

- Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales: ordainketetarako kredituei dagokienez, 1.542.140.192 pezeta (9.268.449,22 euro).

2.- Aipatutako erakunde autonomiadunen diru-sarreren egoera-orriek erakunde bakoitzerako izendatutako ordainketetarako kredituen guztizko zenbateko bera jotzen dute. Bereziki, 288.400.000 pezeta (1.733.318,91 euro) sartu dira Academia de Policía del País Vasco-Euskal Herriko Polizi Ikastegiaren diru-sarreren egoera-orrian, 50.000.000 pezeta (300.506,05 euro) Instituto Vasco de Administración Pública-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, 25.000.000 pezeta (150.253,03 euro) Instituto Vasco de Educación Física-Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, 88.114.000 pezeta (529.575,81 euro) Instituto Vasco de Estadística-Euskal Estatistika Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian eta 54.500.000 pezeta (327.551,6 euro) Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Osalanen diru-sarreren egoera-orrian, horiek guztiak diruzaintzako erakunde bakoitzaren gerakinen kontura.

4. Artikulua - Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta bere kudeaketa-baltzuen aurrekontua

1.- Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren 2000. urteko ustiapen­aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 10.968.852.000 pezeta (65.924.128,23 euro) eta 2.596.461.000 pezeta (15.605.044,9 euro) izendatzen dira. Diru-baliabideak, halaber, zenbateko berekotzat jotzen dira.

2.- Irrati eta Telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen aurrekontuetan honako izendapen hauek onartzen dira:

BALTZUAK USTIAPEN AURREKONTUA KAPITAL AURREKONTUA

Euskal Telebista, A.B. 13.097.001.000 2.218.440.000

Televisión Vasca, S.A. (78.714.561,32) (13.333.092,93)

Eusko Irratia, A.B. 1.543.365.000 110.000.000

Radio Difusión Vasca, S.A. (9.293.840,83) (661.113,31)

Gasteiz Irratia, A.B. 410.611.000 45.000.000

Radio Vitoria, S.A. (2.467.821,81) (270.455,45)

3.- Irrati-Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko baltzu publiko horien diru-baliabideek baltzu bakoitzerako onartutako izendapenen guztizko zenbateko bera jotzen dute.

4.- Irrati eta Telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen gerorako konpromisozko kredituetarako, berriz, 9.100.000.000 pezeta (54.692.101,5 euro) jasotzen dira; azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

5.- Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartzen dira, batetik, Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren aurrekontu finkatua eta, bestetik, Irrati-Telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen aurrekontu finkatua. Ordainketetarako kredituen barruan, 15.674.502.000 pezeta (94.205.654,32 euro) dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 2.596.461.000 pezeta (15.605.044,9 euro), berriz, kapital­aurrekontuari. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira.

5. Artikulua - Energiaren Euskal Erakundearen aurrekontua

Energiaren Euskal Erakundearen ustiapen-aurrekonturako eta kapital­aurrekonturako, hurrenez hurren, 2.882.946.000 pezeta (17.326.854,42 euro) eta 3.527.385.000 pezeta (21.200.010,82 euro) izendatzen dira ordainketetarako kredituen barruan. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira.

6. Artikulua - Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde publikoaren aurrekontua

Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde publikoaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 188.160.310.000 pezeta (1.130.866.238,75 euro) eta 8.033.000.000 pezeta (48.279.302,35 euro) izendatzen dira. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira. Gerorako konpromisozko kredituetarako, berriz, 7.032.175.000 pezeta (42.264.222,95 euro) jasotzen dira; azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

7. Artikulua - Lege honen 4. artikuluan sartzen ez diren baltzu publikoen aurrekontuak

1.- Lege honen 4. artikuluan sartzen ez diren baltzu publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan zehazten dira baltzu bakoitzari dagozkion kredituak. Ordainketetarako kredituei dagokienez, 71.790.828.000 pezeta (431.471.566,12 euro) eta 29.399.254.000 pezeta (176.693.075,14 euro) ezarri dira, hurrenez hurren, eta gerorako konpromisozko kredituei dagokienez, berriz, 33.912.791.000 pezeta (203.819.978,84 euro); azken kreditu horiek 2000az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

2.- Ordainketetarako kredituei aurre egiteko begiz jotako diru-baliabideak diru-sarreren egoera-orrietan zehazten dira. Diru-sarrera horiek eta aurreko paragrafokoak zenbateko berdinekoak dira.

3.- Baltzu bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan begiz jotako izendapenen eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

8. Artikulua - Bermeak emateko muga

1.- 2000ko ekonomi ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, gehienez, 5.500.000.000 pezeta (33.055.665,74 euro) erabili ahal izango ditu abalak emateko edozein motatako eragiketak direla eta.

2.- 2000ko ekonomi ekitaldian zehar, halaber, finantza-erakundeek egiten dituzten abal-eragiketak, baldin eta partaidetzako kredituak bermatzeko badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak birfinkatu ahal izango ditu zati batez, horretarako, dagozkion hitzarmenak eginda. Eragiketon zenbatekoari aurreko paragrafoan jasotako muga bera ezarriko zaio.

9. Artikulua - Zorpetze-eragiketak egiteko muga

1.- Euskal Autonomia Erkidegoak egin eta indarrean dauden zorpetze-eragiketen zenbatekoa, edozein agiri-motatan gauzatzen direla ere, ezin izango da 292.978.000.000 pezetatik (1.760.833.243,18 eurotik) gorakoa izan 2000ko abenduaren 31n.

Diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko gauzatu daitezen kreditu-eragiketen zenbatekoa ez zaio egotziko lehen aipatutako muga horri, kreditu-eragiketok urtebete baino gehiagorako ez badira.

2.- Aurreko paragrafoan baimendutako mugaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2000ko zorpetze-zenbatekoa, gehienez ere, 39.933.000.000 pezetara (240.002.163,64 eurora) iritsi ahal izango da. Zuzenbide pribatuko erakundeen 2000ko kanpo-zorpetzea, gehienez ere, 4.185.000.000 pezetara (25.152.356,57 eurora) iritsi ahal izango da.

3.- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta baltzu publikoek zorpetzeko baldintzak, finantza-eragiketa osagarrien bidez, aldatu ahal izateko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena behar dute izan, formalizazioa egin baino lehen. Halaber, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta baltzu publikoen emaitzen egonkortasuna, segurtasuna edo estaldura ziurtatzeko eragiketak burutu ahal izateko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena behar da.

II TITULUA

GASTUEN EGOERA ORRIA

I KAPITULUA

KREDITU MOTAK. BEREZITASUNAK

10. Artikulua - Kreditu handigarriak eta finantzabideak

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak handitu egin ahal izango dira 2000. urtean. Kredituok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan sarturik egon beharko dute. Bestalde, handitze-muga izango dute, hain zuzen ere, derrigorrezko onarpena duten obligazioen zenbatekoa.

2.- Handigarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

a) Ukitutako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

b) Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, betiere, lege honen 28. artikuluan 2000rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

c) Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24.3 artikuluan ezarritako jardunbidea erabiliko da.

3.- Horrez gain, Jaurlaritzaren Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu "Zenbait sailen gastuak" ataleko gastu-egoeran azaltzen diren kreditu handigarriak, baita, hala badagokio, "Euskadi 2000Hiru" ekimenetik sortutako premiak finantzatzekoak ere.

11. Artikulua - Konpromisozko kredituak

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 32 eta 33. artikuluetan ezarritakoa horrela izanik ere, Jaurlaritzaren Kontseiluak, salbuespenez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Herrizaingo Sailaren proposamenez, Herrizaingo Saileko 22230 Programan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuetako programetan jasotzen ez diren konpromisozko kredituak baimendu ahal izango ditu. Jardunbide horri jarraituko zaio hain zuzen, baldin eta, gauzazko inbertsioak direla, horniketa-eragiketak direla, laguntza teknikoa dela nahiz Ertzaintzaren hedapenak ekarritako tresneri alogera dela eta, eta Kupoaren Batzorde Bitarikoaren erabakiek horrela agintzen dutelako, aipatutako kredituen zenbatekoak hurrengo urteetako aurrekontuetan oinarriturik badaude.

2.- Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, "Euskadi 2000Hiru" ekimenetik eratorritako programetan aurretik kontsignatutako kredituak aldatu eta urteka banatu ahal izango ditu, gastuaren premiak hala eskatzen duenean eta baimendutako kreditu osoa gainditzen ez denean; horretarako, baimendu ahal izango ditu dagozkion konpromisozko kredituak. Paragrafo honen babesean gauzatutako eragiketen berri eman behar zaio Legebiltzarrari.

12. Artikulua - Kreditu aldagarriak

1.- Euskal Autonomia Erkidegoak Ertzaintzaren arloan dituen aginpideak finantzatzeko kredituek kreditu aldagarrien izaera izango dute. Xedapen honen barruan sartuko dira, batetik, prestatze-bidean dagoen Ertzaintzarako kredituak; bestetik, lanean diharduen Ertzaintzarakoak, eta, azkenik, Administrazio Orokorreko aurrekontuan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuan jasotako kredituak.

2.- Aurreko paragrafoak aldagarritzat jotzen dituen kredituak sartu edo handitu eta ezabatu edo murriztu ahal izango dira, betiere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak Ertzaintzari buruz hartutako erabakien arabera.

3.- Jaurlaritzaren dekretu bidez gauzatuko da kredituen aldaketa; dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

13. Artikulua - Langilerioaren arloko kredituak

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta administrazio-erakunde autonomiadunen aurrekontu-plantillari dagokionez, izaera mugatzailea funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osorako eta erakunde horietarako guztietarako izango da.

2.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 artikuluan zehaztutako ondorioetarako, eta 2000. urterako bakarrik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuen I. kapituluari dagozkion 122, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek lotura-izaera izango dute kontzeptuaren mailan.

14. Artikulua - Langile-dotazio berriak

1.- Orokorrean, lanpostu berriak sortu baino lehen, urteko kostu gordinaren pareko edo gehiagoko lanpostuak amortizatu behar dira.

2.- Aurreko paragrafoan ezarritakoa eta guzti, Jaurlaritza Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, langile-dotazio berriak sortzeko baimena eman ahal izango du honelako kasuetan:

a) 2000. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan justizia organo eta zerbitzu berriak eratzen direnean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak txosten baten bidez ziurtatzen badu ezinezkoa dela beharrizan berriak betetzea aurreko dotazioak lekuz aldatze soilarekin.

b) Berrantolaketak egiten direnean, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren aldeko txostena jaso ondoren.

c) Autonomia Erkidegoko Administrazioak gizarte-eragileekin izenpetzen dituen akordioen ondorioz, akordioen gaiak honako hauek direla: lanaldia, plantillen egokitzapena, antolamendua eraberritzea, 35 orduko lan-astealortzeari begira lana banatzea; orobat gai hauetan sartzen da Lan Harremanen Kontseiluaren barruan enpleguari buruz lortutako akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremura zabaltzea.

15. Artikulua - Jarduera-gastuetarako kredituak

Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2000. urterako bakarrik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomiadunen aurrekontuen gastu-egoeretan sartutako ordainketetarako kredituek muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte kapituluaren mailan atal eta programa bakoitzerako ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek II. kapituluari dagozkio, hain zuzen ere, jarduteko gastuen kapituluari. Hala eta guztiz ere, Aurrekontuaren gastuen zehaztasunetan gastu ezkututzat jotzen diren kredituek ez dute horrelako izaerarik, eta horregatik, kapitulutik beherako mailetan, ez da beharrezko izango kredituen transferentziarik egitea, baina, hala ere, gastua dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da.

16. Artikulua - Kredituak: eragiketa arrunt eta kapitalekoetarako transferentziak eta dirulaguntzak egiteko

1.- Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2000. Urterako bakarrik, atal eta programa bakoitzerako artikulu mailan mugatzaileak eta lotesleak izango dira, beren ekonomi sailkapenari dagokionez, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta horren administrazio-erakunde autonomiadunen aurrekontuetako IV. eta VII. kapituluei, hurrenez hurren, ohiko gastuetarako transferentzia eta dirulaguntzei eta kapitaleko eragiketetarako transferentzia eta dirulaguntzei dagozkien gastuen egoeran sartutako ordainketa-kredituak.

2.- Aurreko paragrafoan erabakia hori izanik ere:

a) "Enplegua" izeneko 3211 programari eta "Prestakuntza" izeneko 3231 programari dagozkien ordainketa-kredituak lotesleak izango dira kapitulu, atal eta programa mailan.

b) "Nekazaritza eta Landa Garapena" izeneko 7111 programari eta "Nekazaritzako Elikagaiak" izeneko 7113 programari dagozkien ordainketa-kredituak lotesleak izango dira kapitulu, atal, zerbitzu eta programa mailan.

II KAPITULUA

KREDITUEN ARAUAK. ALDAKETAK

17. Artikulua - Kredituen transferentzien arauak

1.- Hurrengo paragrafoetan azaltzen diren berezitasunen aurka jarri gabe, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomiadunen Aurrekontu Orokorretako kredituen transferentziak 2000. urteko ekitaldian.

2.- Beharrezko diren transferentziak egin ahal izango dira honako kasuetan:

a) Administrazio Orokorreko aurrekontuaren "Lanean diharduen Ertzaintza" programaren eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuaren "Euskal Herriko Polizi Ikastegia" programaren artean transferentziak egin ahal izango dira, hain zuzen aurrekontuak Ertzaintzaren hedapenak eragindako diru-beharretara egokitu ahal izateko; programa bietako bakoitzaren kredituetan ere berdin jokatuko da. Horretarako, Herrizaingo Saileko aurrekontuan azaltzen diren transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak doituz, aurrekontu bietan gehikuntzak eta urripenak egingo dira.

b) Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearekin bat, hezkuntza-sistema berriz antolatzeko behar diren baliabideak eskuratzeko premiazko egokitzapenei aurre egiteko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.

Era berean, hezkuntza-itunetarako, sare pribatuko soldatak parekatzeko eta ikastola pribatuei diruz laguntzeko kredituak egokitzeko beharrezko transferentziak egin ahal izango dira aurrekontuetako programa batzuen eta besteen artean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ataleko transferentziak egiteko baimena ematea sail horretako sailburuari dagokiolarik.

c) Lanbide Prestakuntzarako Euskal Plana abian jartzeko behar diren baliabideak eskuratzeko premiazko egokitzapenei aurre egiteko.

d) Europako Batasuneko diruarekin batera finantzatutako proiektuak burutzeko diren kredituak hornitzeko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.

3.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan zehaztutako kredituen transferentzien arauak ezarriko zaizkie bai 2000ko Aurrekontu Arruntari, bai aurreko ekonomi ekitaldietatik datozen gerakinei, betiere, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 88. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoaren aurka ez badoa.

4.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 69. artikuluan aipatzen diren transferentzien arauetako mugapen orokorrak ez zaizkie ezarriko "Euskadi 2000Hiru" ekimenari atxikitako partidetatik sortzen diren transferentziei, ez eta partida horietarako izendatutako transferentziei ere. Kreditu horien artean era guztietako transferentziak egin ahal izango dira, batere mugapenik gabe.

18. Artikulua - Kredituak aurrekontuan sartzeko modua

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko du 2000ko Aurrekontuan kredituak sartzeko modua.

2.- Jabetza kentzeko gastuen kredituak sartzen badira aurrekontuan, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 90.1 artikuluak ezartzen duen denbora bi ekitaldikoa dela ulertuko da.

19. Artikulua - Bestelako aldaketak

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 83. artikuluak aipatzen duen gehienezko ehunekoa ez da kontuan hartuko baldin eta gaitu beharrekoa foru-aldundien aurrekontuak benetan aldatzeak ekarritako diru-sarrerak badira.

2.- Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimenduko ditu baltzu publikoen aurrekontu-aldaketak, baldin eta administrazio- berrantolaketak edo taldearen baltzu-berrantolaketak badira aldaketon iturburu, eta berrantolaketok, erakundeen administrazioa ukitzeaz gain, erakunde horietarako aurreikusitako finantza-egoeraren orriak edo dagozkien aurrekontuak ere ukitzen badituzte.

3.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 98. artikuluan jasotakoaren ondorioetarako, Sprilur, ABk parte hartzen duen baltzu publiko bakoitzaren aurrekontua aldatzeko ez da inolako izapiderik behar izango, baldin eta, batetik, Sprilur, ABren akzio­partzuerren kopurua eta partzuer bakoitzaren zorra, banan-banan hartuta, aldatzen den arren, Sprilur, ABk baltzu horiek finantzatzeko izendatutako kopuru osoa aldatzen ez bada eta, bestetik, lege honen 9. artikuluarekin bat, zor osoa ere aldatzen ez bada.

4.- Baltzu publikoen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta, aldi berean, Inbertsio Estrategikoen Fondoari dagozkion jarduketak legezko bihurtzea onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordioren bat betetzeko badira, edo Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako garrantzizko edozein plan, egitarau eta jarduerak sortutakoak badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak emango du horietarako baimena, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez.

III KAPITULUA

LANSARIEN ETA HARTZEKO PASIBOEN ARAUAK

20. Artikulua - Lansarien gehikuntza

1.- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako lan-kontratukoak ez diren langileentzako urteko lansarien zenbatekoak, 2000ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ezin izango du, guztira, %2tik gorako igoera izan, 1999ko ekitaldian ezarritakoarekin konparatuz, aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuta konparaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai eta lanaldi-motari dagokionez ere.

2.- Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Servicio Vasco de Salud-Osakidetzako estatutupeko langileak ere.

3.- Justizi Administrazioan lan egiten duten langileen lansariek dagokien araudia jarraituko dute.

4.- 1. paragrafoan zehaztutakoak ez die kalterik egingo lanpostuaren edukian izandako aldaketengatik lansari osagarrietan berariaz eta ezinbestean egin beharreko egokitzapenei. Era berean, ezartzekoak izango dira lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak. Sistema horiek ezargarriak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal herri-administrazioetan sartzen diren langileei ere.

5.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 79.1.a) artikuluarekin bat, destinoagatiko urteko osagarria, lanpostu bakoitzaren mailari dagokiona, honako hau izango da:

Maila Urteko zenbatekoa Urteko zenbatekoa

30 2.318.161 (13.932,43)

29 2.060.544 (12.384,12)

28 1.841.639 (11.068,47)

27 1.635.571 (9.829,98)

26 1.442.407 (8.669,04)

25 1.249.243 (7.508,10)

24 1.171.951 (7.043,57)

23 1.088.274 (6.540,66)

22 1.010.982 (6.076,12)

21 933.756 (5.611,99)

20 869.369 (5.225,01)

19 817.823 (4.915,22)

18 766.334 (4.605,76)

17 721.171 (4.334,33)

16 676.139 (4.063,68)

15 631.041 (3.792,63)

14 586.008 (3.521,98)

13 540.911 (3.250,94)

12 495.878 (2.980,29)

11 450.781 (2.709,25)

10 414.977 (2.494,06)

9 385.198 (2.315,09)

8 361.349 (2.171,75)

6.- Lege honen ondorioetarako, guztizko lansariak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek, 1999an zehar, sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

a) Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

b) Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

c) Leku-aldatzeei edo lan-iraizpenei dagozkien kalte-ordainak.

d) Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

7.- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta baltzu publikoetako lan-kontratuko langileentzako guztizko lansariak, 2000ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ezin izango du, guztira, %2tik gorako igoera izan, 1999ko ekitaldian ezarritakoarekin konparatuz, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemen aldaketatik sortutakoaren kaltetan gabe.

8.- Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2000ko guztizko lansariei dagokien goi­muga da; hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.

9.- Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira konparaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

10.- Artikulu honetako aurreko paragrafoetan aurreikusia hala izanik ere, fondo bat ezarri da, 2.199.000.000 pezetakoa (13.216.256,18 eurokoa). Fondo hori, Autonomia Erkidegoak gizarte-eragileekin lortutako akordioen esparruan, bidezko diren ordainketa-kontzeptuak erabaki eta izendatzeko erabiliko da; ordainketa-kontzeptu horiek, besteak beste, berariazko esparru eta sektoreetako ordainketak berrantolatzeko, baliabideak orekaz banatzeko eta produktibitatea hobetzeko dira.

11.- Lehendakari, lehendakariorde, sailburu, goi-kargudun eta asimilatutakoen ordainsariek, 2000ko ekitaldirako, gehienez eta hala badagokio, Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-kontratukoak ez diren langileen urteko lansariei orokorrean ezarritako igoera orokorraren ehunekoa jaso ahal izango dute, 1999ko abenduaren 31n indarrean zeuden lansariekin konparatuz. Nolanahi ere, ondainsarien egitura errespetatzearren eta dagozkien kategoria eta kargua mantentzeko, gutxienez, maila goreneko funtzionarioentzat orokorrean eta gehienez aurreikusitako lansarien parekoak jasotzea bermatuko zaie.

12.- Artikulu honetako lehen paragrafoan agertutako langileen aldera beren ordainsariak parekatuta ez dituzten behin-behineko langileek beraiekin asimilatuta dauden langileentzako igoera bera izango dute. Salbuespenak izango dira zenbateko finkoa duten ordainsariak; hauei aurreko paragrafoan adierazi den igoera aplikatuko zaie.

13.- Banakakoentzako osagarriek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte­ordainek arau bereziak izango dituzte.

21. Artikulua - Ertzaintzako langileak

1.- Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 74.a) artikuluarekin bat, destinoagatiko osagarriaren urteko zenbatekoa, kategoria bakoitzari dagokiona, honako hau da:

Maila Urteko zenbatekoa Urteko zenbatekoa

1 679.374 (4.083,12)

2 795.380 (4.780,33)

3 848.527 (5.099,75)

4 1.175.043 (7.062,15)

5 1.287.531 (7.738,22)

6 1.536.358 (9.233,70)

7 1.642.707 (9.872,87)

8 1.907.749 (11.465,80)

2.- Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa, betiere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak horretarako ezarriko dituen dotazioak kontuan hartuta. Nolanahi ere, aurreko artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak ezarriko zaizkie.

22. Artikulua - Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak

1.- Jaurlaritzaren Kontseilua izango da, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak txostena eman ondoren, honako hauek onartuko dituena: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-kontratuko langileen gain eragina duten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-administrazioko baltzu publikoetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako lan-kontratuko langileen gain eragina dutenean, berriz, izenpetu aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren txostena izango da beharrezko eta, gero, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak emandako aldeko irizpena.

2.- Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaio Ogasun eta Herri Administazio Sailari, eta proiektuarekin batera, 1999. urteko guztizko lansariaren eta ordainsarien zenbatekoa, eta 2000. urterako aurreikusitako guztizko lansariaren eta ordainsarien zenbatekoa, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere. Sail horrek, aipatutako dokumentazioa jaso eta, gehienez, 15 eguneko epean, dagokion txostena egingo du. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoaren kaltetan gabe.

23. Artikulua - Euskal Autonomia Erkidegoko baltzu publiko eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako zuzendaritza-taldekideak

1.- Artikulu honetan aipatzen diren langileek edozer dela eta urtean jasoko dituzten gehienezko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburuek urtean jasotzen dituzten lansari osoak baino handiagoak izan.

2.- Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: baltzu edo erakunde publiko bakoitzaren urteko aurrekontuak eta ekitaldi bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboak, eta erakundearen urteko kudeaketa-planaren eraginkortasuna, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta baltzu publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzeko den otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak zehaztutakoaren arabera.

3.- Baltzu edo erakunde publiko bakoitzeko gobernu­organoek eta administrazio-organoek erabaki ahal izango dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

24. Artikulua - Hartzeko pasiboetarako kredituak

1.- Pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak ordaindu, indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira.

2.- Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretua ezarriz, hartzeko pasiboak direla-eta zorduntutako pentsioak, 2000ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ehuneko bi jasoko dira (%2), betiere beharretsi zaizkien ezaldiak bete dituzten langileei.

IV KAPITULUA

ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA

25. Artikulua - Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomi modulua

1.- Lege honen IV. eranskinean finkatutakoak dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta horietako bakoitzaren zenbatekoak.

Lege honetan jasota ez dauden, baina ezarriaz joango diren prestakuntza-zikloei LH II-LM IIIri dagokion modulua ezarriko zaie aldi batez.

2.- IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoek gehieneko muga ekonomikoak hartzen dituzte, irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak bertan sartuta direla.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa hala izan arren, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna ordaintzeko, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da.

III TITULUA

DIRU SARREREN EGOERA ORRIA

I KAPITULUA

FORU ALDUNDIEN EKARPENAK

26. Artikulua - Ekarpen orokorra

1.- 2000. urtean, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko kredituei aurre egiteko egin behar duten ekarpen orokorra 452.301.500.000 pezetakoa (2.718.386.763,31 eurokoa) da. Diru-kopuru hori 75.383.583.333 pezetako (453.064.460,55 euroko) sei ordainalditan banatuko da eta, hain zuzen ere, otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehen hamabostaldian egingo dira ordainketak. Foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuari egin beharreko ekarpenak, alegia, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko 1. artikuluan ezarri zen metodoa, eta horixe erabili da aipatu diru-kopuruaren banaketa erabakitzeko.

2.- Aurreko puntuan azaldutako ekarpen orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartu dira kontuan:

a) Foru-aldundiek 2000rako egin duten bilketa-aurreikuspena 1.272.861.000.000 pezetakoa (7.650.048.681,98 eurokoa) da, hain zuzen ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko 2. artikuluan beren-beregi aipatzen diren diru-sarrerei dagokien zenbatekoa.

b) Balio erantsiaren gaineko zerga indarrean sartu zenean foru-aldundiek galdu zituzten diru-baliabideak direla eta, foru-aldundientzako konpentsazio garbia 69.001.400.000 pezetakoa (414.706.766,19 eurokoa) da, horrela ateratzen baita urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko 2. artikuluko 1.a) puntuan aurreikusitako kalkuluaren arabera.

c) Itundutako zergazko diru-sarrerak direla eta, foru-aldundien alde sortutako korritu garbiak 125.700.000 pezetakoak (755.472,22 eurokoak) dira.

d) Hona hemen sartu beharreko kenkariak:

- 1999. urteko kupoa dela eta, Estatuari egin beharreko kitapena: aurreikusitako zenbatekoa 18.094.800.000 pezetakoa (108.751.938,26 eurokoa) da.

- 1999. urteko konpentsazio finantzarioak direla eta, Estatuari egin beharreko kitapena: aurreikusitako zenbatekoa 802.400.000 pezetakoa (4.822.521,13 eurokoa) da, aldeko zeinua duela.

- Estatuari 2000. urtean ordaindu beharreko kupo garbia: 144.423.600.000 pezeta (868.003.317,59 euro).

- Estatuarekiko 2000. urteko konpentsazio finantzarioak: aurreikusitako zenbatekoa 5.732.000.000 pezetakoa (34.450.013,82 eurokoa) da, aldeko zeinua duela.

- Ertzaintza finantzatzeko 1999ko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 93.100.000 pezeta (559.542,27 euro).

- Ertzaintzaren 2000ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 61.817.600.000 pezeta (371.531.258,64 euro).

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketak finantzatzeko 1999ko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 0 pezeta (0 euro).

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen 2000ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 294.902.700.000 pezeta (1.772.400.923,16 euro).

- Estatuko Administrazio zentraletik Autonomia Erkidegorako zerbitzu-eskualdaketa berrien finantzabidearen 1999ko kitapena, Estatuari ordaindu beharreko kupoaren kitapenean zenbatua, 26.200.000 pezetakoa (157.465,17 eurokoa).

- Estatuko Administrazio zentraletik Autonomia Erkidegorako zerbitzu-eskualdaketa berrien 2000ko finantzabidea, Estatuari ordaindu beharreko kupoaren kitapenean zenbatua, 717.400.000 pezetakoa (4.311.660,84 eurokoa).

e) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. artikuluko hirugarren puntuan aurreikusitako politikak egiteko Jaurlaritzak behar duen diru-kopurua, alegia, 0 pezeta (0 euro). Izan ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko hirugarren xedapen gehigarriaren babespean onartutako proiektuak finantzatzeko izendatutako diru-kopuruen artean sartzen direla ulertzen baita bai lehen esandako artikuluan aipatutako politikak eta eginkizunak gauzatzeko izendatutako diru-kopuruak ere.

f) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 1.000.000.000 pezeta (6.010.121,04 euro).

g) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 6.390.000.000 pezeta (38.404.673,47 euro).

h) Erakunde erkideetatik foru-organoetarako zerbitzu-eskualdaketa berriei dagokien murriztapena, urriaren 31ko 6/1996 Legeko zortzigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren araberakoa, 222.000.000 pezetakoa (1.334.246,87 eurokoa).

27. Artikulua - Berariazko ekarpenak

1.- Aurreko artikuluak aipatzen duen ekarpen orokorraz gain, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko 7. artikuluan aurreikusitako berariazko ekarpenak egin beharko dituzte foru-aldundiek. Ekarpen horiek, hain zuzen, aurreko artikuluko lehenengo puntuan finkatutako sei epe haietan egin beharko dira.

2.- Hona hemen berariazko ekarpenok:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuan Ertzaintzarentzat jasotzen diren gastuen finantzabidea: 61.910.700.000 pezeta (372.090.800,91 euro).

b) Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen finantzabidea, aginpide hori Autonomia Erkidego osorako erakundeei dagokien heinean: 265.041.900.000 pezeta (1.592.933.900,69 euro).

c) Estatuko Administrazio zentraletik Autonomia Erkidegorako zerbitzu-eskualdaketa berrien finantzabidea, aginpide hori Autonomia Erkidego osorako erakundeei dagokien heinean: 3.900.000 pezeta (23.439,47 euro).

d) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. artikuluko hirugarren puntuan jasotako politikak eta eginkizunak burutzeko Eusko Jaurlaritzak behar duen diruaren zati bat: 0 pezeta (0 euro). Izan ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko hirugarren xedapen gehigarriaren babespean onartutako proiektuak finantzatzeko izendatutako diru-kopuruen artean sartzen direla ulertzen baita bai lehen esandako artikuluan aipatutako politikak eta eginkizunak gauzatzeko izendatutako diru-kopuruak ere.

e) Zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 1.000.000.000 pezeta (6.010.121,04 euro).

f) Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 6.390.000.000 pezeta (38.404.673,47 euro).

28. Artikulua - Ekarpen-koefizienteak

Aurreko artikuluetan zehaztutako zenbatekoei ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

ARABA: %15,96

BIZKAIA: %51,32

GIPUZKOA: %32,72

 

II KAPITULUA

ZERGA IZAERAKO ARAUAK

29. Artikulua - Tasak

1.- Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasek 1998rako eskatzen ziren zenbateko berberetan jarraituko dute.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 39. artikuluari e) idatz-zatia gehitu zaio. Hona hemen testua:

"e) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari Euskadiko herri-administrazioetako agintariek atzerrirako agirietan jarritako izenpea legezkoa ote den ziurtatzeko eskatzen dioten pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatu izan".

3.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 51. artikuluko 2. paragrafoaren testua. Hona hemen idazkera berria:

"2.- Testuak argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko II. sailean (Agintariak eta Langileria) eta V. sailean (Iragarkiak)".

4.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 52. artikuluko 3. paragrafoko b) idatz-zatiaren testua. Hona hemen idazkera berria:

"b) Testuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko II. sailean (Agintariak eta Langileria) eta V. sailean (Iragarkiak) argitaratzean, Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeak, non eta ez diren administrazio-kontratuen prozeduren lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak".

5.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen II. tituluari 54 bis artikulu berria eta II bis kapitulua gehitu zaizkio. Hona hemen II bis kapitulu berriaren testua:

"II BIS KAPITULUA

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILAREN TASAK

1 ATALA

11.01 TASA: ASEGURU BITARTEKARI TITULUDUNAREN DIPLOMA EMATEAGATIK

54 bis Artikulua - Aseguru Bitartekari Tituludunaren diploma emateagatiko tasa

Zergagaia.

Tasa honen zergagaia da Aseguru Bitartekari Tituludunaren diplomaren espedientea formalizatzea.

Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak espedientea hasteko eskatzen duten pertsonak dira.

Ordainkizuna.

Tasa sortuko da espedientea hasteko eskaria aurkezten denean. Bestalde, diploma emateko, ezinbestekoa da dagokion zenbatekoa ordaintzea.

Kuota.

Tasaren zenbatekoa 4.000 pezeta (24,04 euro) izango da".

6.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 64. artikuluko 12. paragrafoa. Hona hemen idazkera berria:

"12.- Erregelamendu bidez eskatutako liburuen eginbideak egitea eta agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea".

7.- Kendu egin dira maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 67. artikuluko "Baimenak" deritzon 5. tarifako 5.6 eta 5.7 paragrafoak.

8.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 67. artikuluko "Erregelamendu bidez eskatutako liburuak bideratzea eta agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea" deritzon 8. tarifako 8.2 paragrafoa. Hona hemen idazkera berria:

"8.2.- Agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea. Hasierako 10 orriak: 500 pezeta (3,01 euro). Gainerakoa, 50 pezeta (0,30 euro) egiaztatutako orri bakoitzeko".

9.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 68. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetako testua. Hona hemen idazkera berria:

"4.- Sarrera-txartelak berriro saltzeko baimena.

5.- Erregelamendu bidez eskatutako liburuen eginbideak egitea eta agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea".

10.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 70. artikuluaren testua. Hona hemen idazkera berria:

"70. Artikulua - Ordainkizuna

1.- Tasa sortuko da, oro har, zergagai diren baimenak legezko egiten diren unean bertan. Hala ere, eskabidea egiten den unean bertan eska daiteke tasa ordaintzea.

2.- Aurreko paragrafoak ezarritakoaren kaltean izan gabe, baimendutako ikuskizun bakoitzak tasa sortuko du eta, ondorioz, kobratu egingo da, edozein dela ere ebazpen berean baimendutako ikuskizunen kopurua".

11.- Kendu egin da 3.2 paragrafoa eta aldatu maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 71. artikuluko "Ikuskizun eta jolas-jardueretarako baimena" deritzon 1. tarifako 1.2 paragrafoaren testua. Hona hemen idazkera berria:

"1.2.- Pirotekniazko lehergailuak jaurtikitzea: 20.000 pezeta (120,20 euro)".

12.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 71. artikuluari 5. tarifa gehitu zaio ("Erregelamendu bidez eskatutako liburuen eginbideak egitea eta agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea"). Hona hemen testu berria:

"5.- Erregelamendu bidez eskatutako liburuen eginbideak egitea eta agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea.

5.1.- Liburuen eginbideak. 100 orriko edo zati bakoitzeko: 2.500. pezeta (15,02 euro).

5.2.- Agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea. Hasierako 10 orriak: 500 pezeta (3,01 euro). Gainerakoak, 50 pezeta (0,30 euro) erkatu eta egiaztatutako orri bakoitzeko".

13.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 72. artikuluko 4. paragrafoaren testua. Hona hemen idazkera berria:

"4.- Baimen bereziak honakoak egiteko: zaintza edo babes-zerbitzu armadunak, industrialdeetako eta urbanizazio isolatuetako zaintza-zerbitzuak eta giltzak edo ibilgailuak zaintzeko zerbitzuak".

14.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 75. artikuluko 5. tarifaren testua. Hona hemen idazkera berria:

"5.- Baimen bereziak honakoak egiteko: zaintza edo babes-zerbitzu armadunak, industrialdeetako eta urbanizazio isolatuetako zaintza-zerbitzuak eta giltzak edo ibilgailuak zaintzeko zerbitzuak: 28.080 pezeta (168,74 euro)".

15.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 79. artikuluko 1. tarifaren testua. Hona hemen idazkera berria:

"1.- Oinarrizko tarifa.

Oinarrizko tarifa ezartzen da, eta aplikatuko zaie makineria, tresneria, instalazio eta abarren aurrekontuaren araberako tasa duten zerbitzu guztiei. Tarifa honek zenbait koefiziente zuzentzaile portzentual sartzen ditu, zerbitzuak kostuaren arabera bereizteko.

Pezeta | Euro

Gehienez ere 10.000.000 pezeta (60.101,21 euro): 5.000 | 30,05

Gainerakoa, 1.000.000 pezetako (6.010,12 euro) edo zati bakoitzeko: 500 | 3,01

Aplikatzeko muga: 100.000 | 601,01"

16.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 80. artikuluaren testua. Horretarako, 3. paragrafoa gehitu zaio:

"3.- Metal preziatuekin egindako objektuen saioak eta kontrasteak".

17.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 83. artikuluaren testua. Horretarako, 3. paragrafoa gehitu zaio tarifari:

"3.- Metal preziatuekin egindako objektuen saioak eta kontrasteak

Pezeta (Euro)

3.1 Urrez egindako piezak

3.1.1 Urrez egindako piezak, harribitxirik gabe. Gramo bakoitzeko: 13,50 (0,08)

3.1.2 Urrez egindako piezak, harribitxiekin. Gramo bakoitzeko: 19,00 (0,11)

3.2 Platinoz egindako piezak.

3.2.1 Platinoz egindako piezak, harribitxirik gabe. Gramo bakoitzeko: 17,00 (0,10)

3.2.2 Platinoz egindako piezak, harribitxiekin. Gramo bakoitzeko: 22,00 (0,13)

3.3 Zilarrez egindako piezak.

3.3.1 Mahai-tresnak. Pieza bakoitzeko: 24,50 (0,15)

3.3.2 Zilarrez egindako bestelako piezak. Gramo bakoitzeko: 3,60 (0,02)

3.4 Kontsulta-azterketa (urrea, zilarra eta platinoa) 3.900,00 (23,44)"

18.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 86. artikuluko 2., 3. eta 4. paragrafoetako testua. Hona hemen idazkera berria:

"2.- Jabari publikoa (azalera-kanona) bakar batzuek baino ez erabiltzeko baimen eta emakidei dagokien tasa sortuko da, oro har, emate-akordioak aipatzen duen eskubidea sortzen den egunean; emakida-hartzaileak egun horretantxe izenpetuko du emate-titulua jaso izanaren agiria.

3.- Ikertzeko baimenetan edo ustiatzeko emakidetan, eta horiek eman ziren urteaz geroztiko hurrengo urtekoetan, jabari publikoa bakar batzuek baino ez erabiltzeagatiko (azalera-kanona) tasa urte bakoitzaren lehenengo egunean sortuko da, eta egun horretan diren baimen eta emakida guztiak horren pean geratuko dira.

Baldin eta ikertzeko baimenak edo ustiatzeko baimenak urtarrilaren 1a baino geroago ematen badira, emate-urtean ordaindu beharreko tasa ez da osoa izango, dagokion proportziokoa baizik, hau da, emate-egunetik urte naturala amaitu arteko aldiari dagozkion kuoten zati proportzionala.

Irizpide bera erabiliko da ikertzeko baimenei uko egin edo iraungitzen direnean; kasu horretan, ukoa onartu edo iraungitzea adierazten den egunean utziko zaio tasa ordaintzeari.

4.- Arakatzeko baimenetako tarifak, 87. artikuluko 2.2 paragrafokoak, baimenak ematen diren urte osoari dagozkio; hortaz, baimenaren iraunaldia beste urte bat gehiagorako luzatzen bada, berriro ordaindu beharko da".

19.- Aldatu egin da maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 87. artikuluko 2.2 tarifako epigrafeen testua. Hona hemen idazkera berria:

"2.2.- Jabari publikoa bakar batzuek baino ez erabiltzeko baimen eta emakidak (azalera-kanona)

Pezeta (Euro)

2.2.1 Arakatzeko baimenak.

2.2.1.1 Koadrikula bakoitzeko (1.000 arte) 38 (0,23)

2.2.1.2 Koadrikula bakoitzeko (1.001-2.000 bitartekoak) 51 (0,31)

2.2.1.3 Koadrikula bakoitzeko (2.000tik aurrera) 64 (0,38)

2.2.2 Ikertzeko baimenak.

2.2.2.1 22/1973 Legea baino lehenagoko legediaren arabera emandakoak. 30 hektareako edo zatiko eta urteko. 959 (5,76)

2.2.2.2 22/1973 Legearen arabera emandakoak. Koadrikula bakoitzeko. 959 (5,76)

2.2.3 Ustiatzeko emakidak.

2.2.3.1 22/1973 Legea baino lehenagoko legedien arabera emandakoak. 10 hektareako edo zatiko eta urteko. 638 (3,83)

2.2.3.2 22/1973 Legearen arabera emandakoak. Koadrikula bakoitzeko. 1.917 (11,52)

2.3.- Meategiekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk

2.3.1 Industria berriak, lehenagoko industriak handitzea, aldatzea, tokiz aldatzea eta harrobien nahiz meategiekin lotutako gainontzeko industrien jabetza-aldaketak Industria Erregistroan sartzea: aurreko 83. artikuluko 1. tarifa ezartzen da.

2.3.2 Administrazio-baimenak: aurreko 79. artikuluko 4. tarifa ezartzen da.

2.3.3 Harrobi, instalazio, eginkizun eta meategiekin lotutako gainontzeko jarduerei buruzko ikuskapenak, egiaztapenak eta ziurtagiriak: aurreko 79. artikuluko 1.7 eta 1.8 tarifak ezartzen dira, kasuan kasukoa.

2.3.4 Meategietako ustiaketetan leherketak egiteko baimena ematea.

2.3.4.1 1.000 kg lehergai arte 4.000 (24,04)

2.3.4.2 Gainerakoa, 1.000 kg edo horren zati bakoitzeko: 400 (2,40)

2.3.5 Meategietako baliabideen lan-planak onartzea: aurreko 79. artikuluko oinarrizko tarifaren %50a, urteko ustiaketa-aurrekontuaren gainean ezarrita, eta, gehienez, 50.000 PTA (300,51 euro)".

20.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 88. artikuluaren testua aldatu eta honela geratu da:

"Jabari publikoa bakar batzuek baino ez erabiltzeagatiko tasa aplikatuz, ustiapen-emakida bat ikerketa-baimen batetik baldin badator, kitapen osagarri bat egin beharko da emakida-akordioa finkoa izan zen egunetik egutegi-urtea amaitu bitarteko aldia hartuz. Eratorritako emakida ekarri zuen ikerketarako baimen-aldiari dagokion tasa kendu egingo zaio".

21.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 89. artikuluaren testua aldatu eta honela geratu da:

"Lege honen 22. artikuluan zehaztutakoa gorabehera eta indarrean dagoen meatze-legediaren arabera egon daitezkeen beste zergatiak alde batera utzirik, jabari publikoa bakar batzuek baino ez erabiltzeagatik dagokion tasa borondatezko ordainketa-aldian ordaintzen ez bada eta bi hilabeteko epean zerga-zorra ordaindu edo bermatzen ez bada, ustiapen-emakidak iraungitzat joko dira, bai eta meatze-azterketa eta -ikerketarako baimenak, arau-hauste eta zehapenen erregimen orokorraren arabera egoki izan daitezkeen bestelako zigorrei kalterik egin gabe".

22.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 114. artikuluari lerroalde berri bat gehitu eta honela dio orain:

"Tituluak ofizioz egiten direnean, tasa tituluak eskatzen direnean sortuko da eta orduantxe ordaindu beharko da".

23.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen II. tituluko "Kultura Sailaren tasak" kapituluari 153 bis artikulu berria eta atal berri bat gehitu ondoren, testua honela geratu da:

"2. Atala

07.02 TASA: "GAZTE TXARTELA" EGITEAGATIK

153 bis Artikulua - Gazte Txartela egiteagatiko tasa.

Zergagaia.

Tasa honen zergagaia da Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Txartela egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea, interesdunak eskaturik.

Subjektu pasiboa.

Euskadiko Gazte Txartela sortu eta arautu zuen maiatzaren 2ko 260/1995 Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta bere izenean txartela egiteko eskatzen duten pertsona fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

Ordainkizuna.

Zergagaia osatzen duten administrazio-jarduketak egiten diren unean sortuko da tasa.

Kuota.

Tasaren zenbatekoa 500 pezeta (3,01 euro) izango da".

24.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen II. tituluko "Kultura Sailaren tasak" kapituluari 153 ter artikulu berria eta atal berri bat gehitu ondoren, testua honela geratu da:

"3. Atala

07.03 TASA: ATERPEKIDE AGIRIAK EGITEAGATIK, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NAZIOARTEKO AITORPENAREKIN

153 ter Artikulua - Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko aitorpenarekin aterpekide-agiriak egiteagatiko tasa.

Zergagaia.

Tasa honen zergagaia da ondorengo nazioarteko aterpekide-agiriak eta ongietorriko zigilu hauek egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea, interesdunak eskatuta:

a) Nazioarteko Aterpekide Gaztea.

b) Nazioarteko Aterpekide Heldua.

c) Nazioarteko Aterpekide Familiakoa.

d) Nazioarteko Aterpekide Taldea.

e) Ongietorriko zigiluak Espainian bizi ez direnentzat, egonaldi baterako balio dutenak.

Subjektu pasiboa.

Agiri-mota bakoitzaren onuradunak izateko adin-baldintzak edo kolektiboaren ezaugarriak bete eta bere izenean agiria egiteko eskatzen duten pertsona fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

Ordainkizuna.

Zergagaia osatzen duten administrazio-jarduketak egiten diren unean sortuko da tasa. Nolanahi ere, ordainketa eskabidea egiten den unean egiteko eskatu ahal izango da.

Kuota.

Tasa tarifa honen arabera eskatuko da:

Pezeta (Euro)

1.- Nazioarteko Aterpekide Gazte Txartela.: 500 (3,01)

2.- Nazioarteko Aterpekide Helduaren Txartela.: 1.000 (6,01)

3.- Nazioarteko Familiako Aterpekide Txartela.: 3.000 (18,03)

4.- Nazioarteko Taldeko Aterpekide Txartela.: 2.000 (12,02)

5.- Ongietorri-zigiluak Espainian bizi ez direnentzat eta egonaldian balio duena.: 300 (1,80)

Hobariak.

Honako hobari hauek izango dira:

a) Nazioarteko Aterpekide Gaztea agiria jasotzeko kuotaren %50a, Gazte Txartela edo antzeko beste gazte-txartelen bat dutenen gazteen kasuan.

b) Nazioarteko Aterpekide Taldea agiria jasotzeko kuotaren %100a, behar bezala sortu eta dagokien erregistroan izena emandako irabazi-asmorik gabeko elkarteen kasuan, baldin eta Euskal Herrian gazteen edo ekintza komunitarioaren arloetan lan egitea helburu nagusia badute".

25.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen II. tituluko "Kultura Sailaren tasak" kapituluari 153 quater artikulu berria eta atal berri bat gehitu ondoren, testua honela geratu da:

"4. Atala

07.04 TASA: "INTERNATIONAL STUDENT TRAVEL CONFEDERATION" (ISTC) ELKARTEAREN NAZIOARTEKO ONURA AGIRIAK EGITEAGATIK

153 quater Artikulua - International Student Travel Confederation (ISTC) elkartearen nazioarteko onura-agiriak egiteagatiko tasa.

Zergagaia.

Tasa honen zergagaia da nazioarteko onura-agiri mota hauek egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea, interesdunak eskaturik:

a) Nazioarteko Agiria (ISTC).

b) Nazioarteko Irakasle Agiria (ITIC).

c) Nazioarteko GO25 (IYTC/GO25).

Subjektu pasiboa.

Adin-baldintzak eta agiri-mota bakoitzaren onuradunak izateko eraz ezarritako beste baldintzak bete eta beren izenean agiria egiteko eskatzen duten pertsona fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

Ordainkizuna.

Zergagaia osatzen duten administrazio-jarduketak egiten diren unean sortuko da tasa. Nolanahi ere, ordainketa eskabidea egiten den unean egiteko eskatu ahal izango da.

Kuota.

Tasa, tarifa honen arabera eskatuko da:

Pezeta (Euro)

1.- Nazioarteko Gazte Txartela (ISTC). 700 (4,21)

2.- Nazioarteko Irakasle Txartela (ITIC). 1.000 (6,01)

3.- Nazioarteko Bidaiako Gazte Txartela (IYTC/GO25). 700 (4,21)"

26.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 162. artikuluko "Bestelakoak" ($) tarifari bi epigrafe berri, ($0012) eta ($0013), gehitu zaizkio eta honela geratu da:

"($0012) Produktu-ikuskapen bakoitzeko, kalitate-zigilu edo markarako (Ince, Aenor): 55.000 pezeta (330,56 euro).

($0013) Zahartzapen-saiakuntzen emaitzak (PPR0, PR1, PR2) Sustapen Ministerioak homologatutako kameretan: 25.000 pezeta (150,25 euro)".

27.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 171. artikuluko 5. tarifaren testua aldatu eta honela geratu da:

"5.- T-5 tarifaren zenbatekoa honako hau izango da:

5.1.- Orokorrean:

Modalitatea Pezeta/(m2 eta eguna) Euro/(m2 eta eguna)

Administrazioaren ilabe eta ainguratze-trenik gabe 5 0,03

Administrazioaren ilabe edo ainguratze-trenarekin 10 0,06

Kaian lotuta: 12 0,07

Pantalanean lotuta:

Urtebeteko edo urtebetetik gorako kontratazioa: 15 0,09

Urtebetetik beherako aldietako kontratazioa: 22 0,13

Itsasontzi bat, ontzien arteko aldea uzteko fingerrik eta ur eta argi-indar zerbitzurik ez duen instalazio finko (lehorrean finkatutako obra zibila) edo flotagarri batean amarratu edo atrakatzen bada, kaian atrakatu dela ulertuko da.

5.2.- Egin berriko kirol-portuetan pantalanean atrakatzeagatiko T-5 tarifaren zenbatekoa honako hau izango da:

Atrakalekuen alogera Pezeta/(m2 eta eguna) Euro/(m2 eta eguna)

Urtekoa (urtebeteko edo urtebetetik gorako alogera): 26 0,16

Urtesasoi altua(30 eguneko alogera, gutxienez): 36 0,22

Urtesasoi baxua (30 eguneko alogera, gutxienez): 20 0,12

Pasadizoan dauden ontzietarako Pezeta/(m2 eta eguna) Euro/(m2 eta eguna)

atrakalekuen alogera

Urtesasoi altua: 68 0,41

Urtesasoi baxua: 42 0,25

Horretarako, bereziki kirol- eta atsegin-ontzien erabilerarako egindako portua da kirol-portua. Bestetik, goi-denboraldia maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartekoa da eta behe-denboraldia gainerako guztia.

Itsasontzi bat, ontzien arteko aldea uzteko fingerrik eta ur eta argi-indar zerbitzurik ez duen instalazio finko (lehorrean finkatutako obra zibila) edo flotagarri batean amarratu edo atrakatzen bada, kaian atrakatu dela ulertuko da.

5.3.- Saiheskan kaian edo pantalan flotagarrian atrakatuta edo aurretik barloratutako beste ontzi batzuetara barloratutako ontziek aurreko taulean kaian atrakatutako ontzientzat ezarritako tarifaren %50a ordainduko dute.

5.4.- Bi metrotik beherako eta metrotik gorako sakonera duten guneetan ainguratutako edo atrakatutako ontziei %25eko murrizketa aplikatuko zaie, betiere baldintza guzti hauek betetzen badira:

a) Ontziaren luzera 6 metrotik beherakoa izatea.

b) Motorraren potentzia 25 HPtik beherakoa izatea.

c) Tarifaren ordainketa aldez aurretik egitea, hiruhilabeteka.

Murrizketa hori ez zaie aplikatuko pantalanetan atrakatutako ontziei.

5.5.- Portuan lehorreko plazan geratzen diren ontziei edo mareengatik itsasoan ibiltzea ezinezkoa duten ontziei % 75eko murrizketa aplikatuko zaie.

5.6.- Portuko erakundearen lehorreko plazan geratzen diren ontzien kasuan, tarifa sortuko den egunak kitapen-aldikoen %25 izango dira, zenbat egunetan nabigatu den eta azalera edo lokala hartzeagatik dagozkion T-7 eta T-9 tarifak ordaindu diren alde batera utzirik.

5.7.- Portuaren kanpoaldea eta portuari atxikitako gunea erabiltzen duten atsegin-ontziei ezarri beharreko tarifaren zenbatekoa 5.1 arauan ezarritakoaren %40a izango da baldin eta portuan dauden zerbitzuez baliatzen badira. Murrizketa hori bateraezina da arau hauetan zehaztutako beste edozein murrizketarekin.`

5.8.- Bai ainguratze-zerbitzua bai atrakatze-zerbitzua portuko administrazioan eskatu behar dira. Horrela egiten ez bada, tarifa bikoitza sortuko da postua arauz izendatu arte. Hori guztia indarrean dauden xedapenak hausteagatik sor litezkeen zigorrei kalterik egin gabe.

Nahiz eta tarifa hori ordaindu, ontzia desatrakatu, amarre-lekua edo ainguratze-lekua aldatu edo portutik irten egin beharko du agintaritza eskudunak beharrezkoa iritzi eta horrela agintzen badu. Azken kasuan, tokia betetzeagatik aurretik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko eskubidea izango da bakarrik.

5.9.- T-5 tarifa hau kitatzeari begira, bidezkoa izango da hitzarmenak egitea klub edo zentro nautikoekin, tokiko erakundeekin edo kirol-ekintza nautikoekin lotutako beste edozein erakunderekin. Nolanahi ere, 5.1 arauan ezarritako tarifak aplikatu beharko dira eta hilero ordaindu beharko zaizkio portuko administrazioari, egindako kitapenari buruzko xehetasun-agiria aurkeztuz.

Aipatutako hitzarmenotan kobrantza-sari bat ezarri ahal izango da, T-5 tarifa gisa jasotako guztizkoaren %15a.

5.10.- Beren ontziak pantalanetan atrakatuta izan eta 172. artikuluaren 1. zenbakian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten jabeei ezarri beharreko tarifaren zenbatekoa 5. tarifa honetako tarifetan jasotzen diren arauak aplikatzearen ondoriozko tarifaren %75a izango da".

28.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 171. artikuluko 10. tarifari zenbaki berri bat (5.a) gehitu zaio eta honela geratu da:

"10.5.- Administrazio-emakiden zenbatekoak urtero berraztertuko dira lege eskudunak eguneratutako portu-zerbitzuengatiko tasei egokitzeko.

Prezio-berrazterketa klausuladun emakida-titulua zuten aurretik onartutako emakidak ere berraztertuko dira baldin eta klausula hori lege honi edo kontsumoko prezioen indizea ez den beste adierazle bati badagokio, aurreko lerroaldean zehaztutakoarekin bat etorriz. Klausula, kontsumoko prezioen indizeari badagokio, aldiz, indize horrek izandako gorabeheren arabera berraztertuko dira".

29.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen II. tituluko "Nekazaritza eta Arrantza Sailaren tasak" kapituluari 111 bis artikulu berria eta atal berri bat gehitu ondoren, testua honela geratu da:

"5. Atala

04.09 TASA: KIROL ITSAS ARRANTZARAKO LIZENTZIA EGITEAGATIK

111 bis Artikulua - Kirol itsas arrantzarako lizentzia egiteagatiko tasa.

Zergagaia.

Tasa honen zergagaia da martxoaren 13ko Itsas Arrantzaren 6/1998 Legearen arabera kirol itsas arrantza egiteko edo itsas eta itsasadarren erriberan arribazoiak hartzeko beharrezkoak diren lizentziak egiteak bere baitan dakartzan administrazio-zerbitzuak ematea.

Subjektu pasiboa.

Kirol itsas arrantzarako lizentzia eskatzen duten pertsona fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

Ordainkizuna.

Zergagaia osatzen duten administrazio-jarduketak egiten diren unean sortuko da tasa. Nolanahi ere, ordainketa eskabidea egiten den unean egiteko eskatu ahal izango da.

Kuota.

Tasaren zenbatekoa 500 pezeta (3,01 euro) izango da".

30.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen aldi baterako bigarren xedapena aldatu eta honela geratu da:

"Arraina erabiltzeko, hau da, sailkatzeko, lehen salmentarako eta merkaturatzeko gune publikorik ez duten portuetan, hutsune horrek instalazio pribatuak erabili beharra dakarrela, esparru publiko horiek prestatu artean, T-4 tarifaren kontzeptuan jaso beharreko diru-kopurua lege honen 171. artikuluan jasotako arauak aplikatzetik datorren kuotaren %40aren berdina izango da".

31.- Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen laugarren azken xedapenean zehaztutakoaren arabera, baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari lege horren II. eta III. tituluen testu eguneratua argitara dezan indarrean jarri zenetik izan diren aldaketa guztiak jasoz eta kapitulu, atal eta artikuluak berriz ere antolatuz eta zenbakituz.

IV TITULUA

GASTUA BAIMENTZEKO ETA KONTRATAZIOKO ARAUAK

30. Artikulua - Gastua baimentzeko eta kontratazioko arauak

1.- Egitekoa den gastuari dagokion kreditua edozein izanik ere, 500.000.000 pezetatik (3.005.060,52 eurotik) gorako gastuek Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, erakunde-administraziora transferentziak egiten direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako dirulaguntzak direnean; kasu bi horietan ez da onarpenik behar izango.

2.- Erakunde autonomiadunek, 100.000.000 pezetatik (601.012,1 eurotik) gorako hasierako aurrekontua duten kontratuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, hala badagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluarena.

3.- Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 43. artikuluaren ondorioetarako, sail, erakunde autonomiadun edo zuzenbide pribatuko erakunde publiko bakoitzak ahalmena izango du ondasun higiezinak errentan hartzeko kontratuak egiteko baldin eta kontratu horien iraupena urtebetekoa edo txikiagoa bada eta gastuaren zenbatekoa guztira 2.000.000 pezetatik (12.020,24 eurotik) gorakoa ez bada. Ondasun higiezin horiek, ezinbestean, ibilgailu ofizialak gordetzeko izango dira edota sustapeneko nahiz informazioko jarduerak egiteko tokiak edo lokalak izateko. Eusko Jaurlaritzako parke mugikorreko ibilgailu ofizialei dagokienez, kontratu horiek gai horretan eskuduntza duen organoaren ardurakoak izango dira.

Aipatutako kontratazioak egiteko administrazio-izapideek bi arlo besterik ez dute begiratuko: batetik, nahikoa kreditu ote dagoen kontratazioa egiteko, eta bestetik, errentatzaileak izenpetutako eskaintza. Eskaintza horretan, gainera, errentamenduaren alderdi guztiak jaso beharko dira. Nolanahi ere, dagokion kontratazio-organoak oniritzia eman beharko dio eskaintzari.

Kontraturen bat egiten denean, beti jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari.

V TITULUA

LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA

31. Artikulua - Aldizkako informazioak eta bestelako informazioak

1.- Jaurlaritzak, hiruhilero, ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari. Hona hemen eragiketok:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan azaltzen diren kredituei transferentzien bidez egindako aldaketen egoera.

b) Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendutako zuzeneko kontratazioak egiteko izapidatu diren espedienteen zerrenda.

c) 10.000.000 pezetatik (60.101,21 eurotik) gorako zenbatekoa duten obren, zerbitzuen eta horniduren zerrenda zehaztua.

d) Aldi horretan emandako abalen zerrenda, eta abala jaso dutenen porrota dela eta, aurre egin behar izan dien abalen berri.

e) Baltzu publikoen eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen egoera-balantzea, galeren eta irabazien egoera-orria, finantzen taula eta, azkenik, ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak.

2.- Aurreko zenbakian aipatzen den informazioak zehatz-mehatz adieraziko ditu ukitutako programa, atala eta kapitulua; hiruhilabeteko bakoitzaren muga-egunean itxiko da informazioaldia eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hilabeteko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

3.- Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Lehen esan bezala, dagokien programa, atala, zerbitzua eta kapitulua jaso beharko dituzte zehatz-mehatz informazio horiek. Hona hemen aipatutako eragiketak:

a) Egindako zorpetze-eragiketak.

b) Jaurlaritzaren Kontseiluak Autonomia Erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeei gehienez ere urtebeterako emandako kreditu eta aurrerakinak.

c) Itundutako zergen arloan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuen betetze-maila.

e) Inbertsioen Sustapenerako Fondoaren pentzutan emandako laguntzen zehaztapena.

f) Inbertsio Estrategikoetarako Fondoaren pentzutan emandako laguntzen zehaztapena.

Xedapen Gehigarriak

Lehenengoa - Jarraipen batzordea

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, erakundeetan ordezkaritza duten enpresa-erakundeek eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien dituzten sindikatuek batzorde bat osatuko dute. Hona hemen batzorde horren eginkizunak: hurrenez hurren enpleguari eta langabetuentzako lanerako prestakuntzari dagozkien 32110 eta 32310 programak ezartzeko moduaren gaineko kontrola eta jarraipena egitea.

Bigarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera

1.- Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeko 20.2 artikuluan jasoa betetzeko, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera pertsona bakarreko elkarbizitzako unitate ekonomiko independiente baterako eta hileko 50.815 pezetakoa (305,4 eurokoa) jarri da 2000. urterako.

2.- Elkarbizitzako unitate ekonomiko independientea pertsona batek baino gehiagok osatzen badute, aurreko zenbatekoari bere 0,3 gehituko zaio onuradunarekin bizi den lehen kideagatik, 0,2 aurreko horiekin bizi diren bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik, eta 0,1 gainontzeko bakoitzagatik.

Hirugarrena - Konpromisozko kredituak etxebizitza arloan

Kreditu horiek araubide berezituari egokitzeko, baimena ematen zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari 1999ko Aurrekontuko gastu-egoeran sartutako etxebizitza­arloko 2000. urteko finantza-hitzarmenetik datozen kredituak berriz izendatzeko. Epeari dagokionez, hasieran aurreikusita zegoenetik gehienez ere 5 urtera alda daiteke, eta, gehikuntzari dagokionez, aipatutako jarduketetarako jarrita zeuden konpromisozko kredituen zenbateko osoaren %20raino.

Laugarrena - Etxebizitza-arloko finantza-neurriak

Etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuko seigarren xedapen gehigarriaren laugarren lerroaldean agindutakoa betetzeko, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.k deskontuen bidez 2000. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 10.000.000.000 pezetatik (60.101.210,44 eurotik) gora egin.

Bostgarrena - Inbertsio estrategikoetarako fondoa

1.- Batetik, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 19. artikuluko b) letran ezarritakoaren aurka jarri gabe, eta, bestetik, Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuari egin beharreko Ekarpenak, alegia, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001. urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen urriaren 31ko 6/1996 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa hezurmamitzeko ekintza zehatzak betetzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak laguntzak eman ahal izango ditu eta, ondorioz, aurrekontu-konpromisoak hartu, betiere, konpromiso horiek inbertsio estrategikoetarakoak badira eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiek, berorietan agertzen den moduan, finantza-babesa ematen badiete laguntza horiei.

2.- Laguntzen kudeaketa Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzua, ABren bitartez egin ahal izango da, betiere, lankidetzarako akordioetan azaltzen diren moduak eta erak lokarri izango direlarik. Baltzu horrek erakunde laguntzaile gisa jardun ahal izango du, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina Onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 52. artikuluaren ondorioetarako.

Seigarrena - Inbertsioak sustatzeko fondoa

1.- SPRI, S.A. Baltzu publikoari transferitu beharreko fondoak, enplegua sortzeko industri inbertsio produktiboetarako dirulaguntzei buruzko Ekimen Programa arautzen duen abenduaren 17ko 289/1996 Dekretuan araututako dirulaguntzen kudeaketako erakunde laguntzailea den aldetik, onartutako proiektuetan jasotako inbertsio-planen aldirakotzearen arabera transferituko dira. Ekimen Programari dagozkion kreditu-gerakinak 2000. urteko Aurrekontuan sartu daitezke ekitaldiko edozein unetan, programa horretarako aurrekontuan jasotako fondoek beren helburu zehatza bete dezaten.

2.- Sartutako kredituak dagokion ekitaldian dirulaguntza horiek jasotzeko moduko inbertsio-proiektu berrietatik sortutako aurrekontu-beharrei aurre egiteko erabili beharko dira.

Zazpigarrena - Lurralde-ordezkaritzak berrantolatzea

Ogasun eta Herri Administrazio Sailak inolako mugakizunik gabe emango du Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako akordioek ukitutako aurrekontuetan gertatutako aldaketak gauzatzeko baimena. Hain zuzen ere, lurralde-ordezkaritzak pausoka berrantolatzeko izango dira akordio horiek, betiere erakundeen arteko eta administrazioen arteko koordinazioa bermatzeko, subsidiarietate, eraginkortasun eta efizientzia irizpideak oinarri direla. Hiru bide erabil daitezke horretarako: bata, arlo berezietan Eusko Jaurlaritzak egindako lurralde-jarduerak biltzen dituzten zerbitzuetarako zentro bateratuetan zenbait funtzio sartzea; bestea, zenbait zerbitzu zuzenean foru-aldundiei eta udalei egoztea, edo bestela, hirugarrena, antolamendua arrazionalizatuz, kudeaketa deszentralizatzeko prozesuen bidez.

Zortzigarrena - Lanbide-heziketako neurriak

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako herri-ikastetxeek etengabeko prestakuntzako eta lanerako prestakuntzako kurtsoak emateko pertsonal-gastuak finantzatzeko lortutako fondoak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak sortu bezain laster, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren I. kapituluan sartuko dira besterik gabe.

2.- Fondo horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste sail batzuetatik lortzen badira, fondo horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean sartu ahal izateko, dagozkion aurrekontu-aldaketak edo kreditu-transferentziak egin beharko dira.

Bederatzigarrena - Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako telekomunikazio egituraren ustiapena

Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzapeko telekomunikazioen egituraren ustiapenetik lortutako irabaziak zuzenbide pribatuko diru-sarreratzat jotzen dira, ez baitaude atxikita erabilpen edo zerbitzu publikoei, Telekomunikazioak Antolatzeko Legean zehaztutakoarekin bat etorriz.

Hamargarrena - Enpresa publikoen akzioak besterentzea

Baltzu publikoetako akzioen edo beste jabetza-titulu batzuen besterentzea indarrean dagoen ordenamendu juridikoarekin bat etorrita egingo da, eta ordenamendu juridiko hori baliatu ahal izango da, berariaz aurreikusitako kasuetan ez ezik, titularitatea bere osoan Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioari dagozkion baltzu publiko nola egungo hala gerokoetan.

Hamaikagarrena - Etxebizitza eta lurzoru gaietako finantza-eragiketak

Ogasun eta Herri Administrazio Sailari baimena ematen zaio, etxebizitza eta lurzoru gaietako finantza-itunetatik eratorritako ordainketa-obligazioak segurtatzeko edo birmoldatzeko finantza-eragiketak ituntzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako erara.

Hamabigarrena - Unibertsitatekoez kanpoko irakasleen ordainsari-errejimenaren egokitzapena

Euskal Herri Administrazioaren zerbitzuko unibertsitatekoez kanpoko irakasleen ordainsari-errejimena egokitzeari ekingo dio Jaurlaritzak. Egokitzapenak destinoagatiko osagarri-maila bat izendatuko dio irakasle-kidego bakoitzari, horri dagokion zenbatekoa Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 79.1 artikuluaren arabera urtero erabakitakoa izango delarik, eta berariazko osagarriaren zenbatekoa zehaztuko du ezar daitekeen ordainsari-egiturarekin ados. Egokitzapenak 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du indarra.

Hamahirugarrena - Ekonomia Sustatzeko Fondoa

1.- Ekonomia Sustatzeko Fondoaren helburua da finantza-babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko industriako ETEE-PYMEentzako laguntzei. Laguntza horiek bermeak eta itzuli beharra duten aurrerakinak dira.

2.- Laguntzen kudeaketa Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzua, SAren bitartez egingo da, eta lankidetzarako akordioan azaltzen diren moduak eta erak lokarri izango dira. Baltzu horrek erakunde laguntzaile gisa jardun ahal izango du, hala ezartzen baita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan -Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina Onartzen duena, 52. artikulua- eta bera garatzen duten arauetan.

Hamalaugarrena - Langileen lan-baldintzei buruzko itunen, akordioen eta negoziazioaren arloko jarduera

1.- Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren zerbitzuko langileen 2000. urterako lan-baldintzei buruzko itunen, akordioen eta negoziazioaren arloan, akordioen iraunkortasuna bermatuko duten baliabideak eta akordio horiek zehazteko formulak ezartzeari ekin beharko dio indarrean dagoen arautegiaren esparruan eta sindikatuen ordezkariekin batera.

2.- Nolanahi ere, eta bere kabuz antolatzeko duen gaitasunaren kalterik gabe, Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo die negoziaziorako eta sindikatuen parte-hartzerako bide eta prozedurei, negoziazioen edukiei buruz akordiorik lortzen bada eta ez bada.

Azken Xedapenak

Lehenengoa - Jaurlaritzari ematen zaion baimena

1.- Jaurlaritzaren ekonomi politika orokorraren barruan eta Herri Administrazioaren gastua arrazionalizatu eta Administrazioa bera eraberritzeko politikari jarraiki, baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari kredituetan burutu beharko diren egokitzapenak hezurmami ditzan. Aurrekoarekin batera, kontuan hartzekoak dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoko enpresen neurriei buruz irekita dauden hausnarketa-prozesuak eta erakunde autonomiadunen eta erakunde-administrazioaren zuzenbide pribatuko erakunde publikoen jarduteko moduari buruzkoak.

2.- Eusko Jaurlaritzak ahalmena izango du lege hau garatu eta betearazteko behar diren erabaki guztiak emateko.

Bigarrena - Indarrean jartzea

Lege hau 2000ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

I ERANSKINA

KOADROAK (Jo jatorrizko boletinari)

II ERANSKINA

KOADROAK (Jo jatorrizko boletinari)

III ERANSKINA

KREDITU HANDIGARRIAK

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomiadunetan diharduten langileei ordaintzeko den I. kapituluko kredituak, horrela beteko baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

2.- Lan-kontratuko langileei ordaintzeko kredituak, baldin eta indarrean dagoen araubideari jarraiki erabakitako soldata-gehikuntzen ondorioz kredituok gehitu behar badira.

3.- Benetan egindako zerbitzualdiaren hirurtekoak ordaintzeko kredituak, eta Herri Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakoa ezartzeko kredituak.

4.- Dauden lanpostu hutsak direla eta, urritu diren langileen dotazioen kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

5.- Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebeharren aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

6.- Aurrekontuetan egindako akats teknikoen ondorioz ukituta geratzen diren kredituak eta, batez ere, transferentzien akordioetan akats horiek zuzentzeko jasotako kredituak, hain zuzen ere, zuzenketa egiteak dakarren kostuaren gehikuntzari aurre egiteko.

7.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako Zor Publikoaren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, Zor Publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langile-gastuak izan ezik.

8.- Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere (Eskola-ituna).

9.- Lanbide Prestakuntzarako Euskal Plana garatzeko kredituak.

10.- Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

11.- Elbarrientzako ospitalez kanpoko farmazi laguntza, protesiak eta ibilgailuak ordaintzeko kredituak, hain zuzen ere, Osasun Sailaren aurrekontuan horretarako jasota daudenak.

12.- Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera ordaintzeko kredituak, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean taxututa dagoen diruzko laguntza soziala ordaintzekoak, alegia.

13.- Indarrean dagoen legediaren arabera, indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta, oro har, laguntzak ordaintzeko kredituak.

IV ERANSKINA

ITUNDUTAKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA

1.- Lege honen 25. artikuluak aurreikusten duenaren arabera, itundutako ikastetxeetako ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluak osatzen dituzten urteko kopuruak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez:

KOADROAK (Jo jatorrizko boletinari)

2.- Irakasleen 1999ko lansariak berdintzeko zatia gehitu ondoren, zati-moduluek %2ko gehikuntza izango dute 2000an.

LOGSE Batxilergoaren zati-moduluei dagokienez, gutxieneko partzialak eranskin honetan adierazitako mailaren moduluaren %45 lortuko du.

AURREKONTUKO GASTUEN EGOERA ORRIAN SARTUTAKO ALDAKETAK

Legearen testu artikulatuak onetsitako dotazioak Aurrekontuaren programa-sailkapenean dauden partiden artean banatuko dira eta sailkapen horretan ageri den zenbatekoan, lege-proiektuarekin batera doan dokumentazioan xehekaturik ageri diren bezala, honako aldaketa hauekin:

00 SEKZIOA. LEGEBILTZARRA

1111 Programa. Legebiltzarra

Gehitu egiten da 366.691.858 pezeta 01 Zerbitzuko 42900 azpikontzeptuko "E.A.P.ko zuzenbide publikoko beste erak. batzuei" izeneko 000 partidaren dotazioa.

03 SEKZIOA. OGASUNA ETA HERRI ADMINISTRAZIOA

6112 Programa. Zerga-politika

Sortu egiten da 41 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Hitzarmena Udalbide Elkartearekin, toki-erakundeen jardueren elkarbide eta bilakaerarako formula organikoak eta funtzionalak sustatzeko" izeneko 001 partida, 25.000.000 pezetakoa.

04 SEKZIOA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEA ETA IKERKETA

4221 Programa. Haur eta Lehen Hezkuntza

Gehitu egiten da 150.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastolen aldeko diru-laguntza" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 01 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Haur Hezkuntzan 0tik 3ra arteko mailak sartzeko" izeneko 007 partida, 100.000.000 pezetakoa.

4222 Programa. Bigarren Mailako Hezkuntza Konpentsatua eta Lanbide Heziketa

Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Ikastolen aldeko diru laguntza DBH-rako" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 200.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Ikastolen aldeko diru laguntza Batxilergorako" izeneko 006 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 30.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Ikastolen aldeko diru laguntza LH-rako" izeneko 010 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 48.609.000 pezeta 06 Zerbitzuko 42201 azpikontzeptuko "Udalen aldeko laguntzak, lanbide hastapeneko 00/01 programa dela eta. Konpromisozko kreditua: 2001: 511,2 M; Guztira: 511,2 M" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 13.370.000 pezeta 06 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Ikas ekinezko Praktikak LH-ko ikastetxe pribatuetako ikasleentzat" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 3.776.000 pezeta 06 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Hitzarmena 'Ikaslan-Gipuzkoa'-rekin. Lanbide Heziketaren Kalitate Plana garatzeko" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 3.000.000 pezeta 06 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Hitzarmena HETEL-ekin" izeneko 005 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 24.363.000 pezeta 06 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Gizarte-Bermea Programa garatzeko erakundeen aldeko laguntzak. 00/01 Deialdia. Konpromisozko kreditua: 2001: 75,7 M; Guztira: 75,7 M" izeneko 008 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 06 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko 008 partidaren izena, honako hau jarriz: "Gizarte-Bermea Programa garatzeko laguntzak. 00/01 Deialdia. Konpromisozko kreditua: 2001: 80 M; Guztira: 80 M".

Gehitu egiten da 25.000.000 pezeta 06 Zerbitzuko 75499 azpikontzeptuko "Heziketa Zikloetako ekipamendu berezituetarako dirulaguntzak. Lanbide Heziketako Prestakuntza Plana. Loturazko kreditu berezi. Enplegu eta Prestakuntza Plana-Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko 003 partidaren dotazioa.

4223 Programa. Unibertsitateko irakaskuntza

Gehitu egiten da 8.000.000 pezeta 08 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Unibertsitate mailako euskarazko ikas-materiala prestatzeko diru laguntza" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 3.000.000 pezeta 08 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Udako Euskal Unibertsitatearentzako diru laguntza" izeneko 008 partidaren dotazioa.

4224 Programa. Araubide bereziko irakaskuntza eta helduen hezkuntza iraunkorra

Gehitu egiten da 73.200.000 pezeta 05 Zerbitzuko 42201 azpikontzeptuko "Musika ikastegietarako diru laguntza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

4225 Programa. Hezkuntza berritzea eta irakasleak etengabe prestatzea

Gehitu egiten da 20.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Irakasleen Prestakuntza Plana. 00/01 ikasturtea. Konpromisozko kreditua: 2001: 200,0 M; Guztira: 200,0 M" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko 002 partidaren izena, honako hau jarriz: "Irakasleen Prestakuntza Plana. 00/01 ikasturtea. Konpromisozko kreditua: 2001: 250 M; Guztira: 250 M".

Gehitu egiten da 1.500.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Curriculum-materialak prestatzeko mintegiak. 00/01 ikasturtea. Konpromisozko kreditua: 2001: 14,6 M; Guztira: 14,6 M" izeneko 004 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko 004 partidaren izena, honako hau jarriz: "Curriculum-materialak prestatzeko mintegiak. 00/01 ikasturtea. Konpromisozko kreditua: 2001: 20 M; Guztira: 20 M".

Gehitu egiten da 500.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Ikastetxe pribatuen curriculum berriztapeneko 00/01 ikasturteko proiektuak. Konpromisozko kreditua: 2001: 1,2 M; Guztira: 1,2 M" izeneko 006 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko 006 partidaren izena, honako hau jarriz: "Ikastetxe pribatuen curriculum berriztapeneko 00/01 ikasturteko proiektuak. Konpromisozko kreditua: 2001: 2,5 M; Guztira: 2,5 M".

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Itunpeko Sareko Irakaslegoaren Prestakuntza Plana" izeneko 007 partidaren dotazioa.

4231 Programa. Hezkuntza-sustapena

Gehitu egiten da 6.169.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "GE, GEF eta abarrentzako diru laguntza. 00/01 deialdia. Konpromisozko kreditua: 2001: 31,0 M; Guztira: 31,0 M" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 100.000.000 pezeta 08 Zerbitzuko 45301 azpikontzeptuko "Unibertsitate bekak. 00/01 ikasturtea. Konpromisozko kreditua: 2001: 1.762,8 M; Guztira: 1.762,8 M" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 1.150.000 pezeta 09 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Nafarroa Oinez-en aldeko diru laguntza" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 1.150.000 pezeta 09 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "'Herri Urrats'-en aldeko diru laguntza" izeneko 004 partidaren dotazioa.

4715 Programa. Hezkuntza-sistemaren euskalduntzea

Gehitu egiten da 18.530.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45200 azpikontzeptuko "EIMA I finantzatzeko diru laguntza (euskaraz idatzitako ikas-materiala)" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 13.258.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45200 azpikontzeptuko "EIMA II finantzatzeko diru laguntza (ikus-entzuteko materiala euskaraz)" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 15.530.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45200 azpikontzeptuko "EIMA III finantzatzeko diru laguntza (software euskaraz)" izeneko 003 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 11.100.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45200 azpikontzeptuko "EIMA IV finantzatzeko diru laguntza (curriculum-materiala euskaraz)" izeneko 004 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 65.658.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "IRALE-rako diru laguntza ikastetxe pribatuetako ordezkapenak finantzatzeko" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 13.362.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "IRALE-rako diru laguntza euskaltegiko kurtsoak finantzatzeko. Uztaila-Abendua" izeneko 003 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 3.626.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "TINKO hitzarmena. Euskal Zinea Eskolara" izeneko 004 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 12.283.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "NOLEGA jardueren finantzaketa deialdia" izeneko 007 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 5.134.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "UZEI-rekiko hitzarmena" izeneko 008 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Sare pribatuko ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuak finantzatzeko. 00/01 ikasturtea. Konpromisozko kreditua: 2001: 10,0 M; Guztira: 10,0 M" izeneko 010 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 04 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko 010 partidaren izena, honako hau jarriz: "Sare pribatuko ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuak finantzatzeko. 00/01 ikasturtea. Konpromisozko kreditua: 2001: 25 M; Guztira: 25 M".

05 SEKZIOA. HERRIZAINGOA

4611 Programa. Hauteskundeak

Sortu egiten da 14 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten alderdi politikoentzako dirulaguntzak beren ohiko funtzionamendu-gastuei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak banatzekoak Alderdi Politikoen Finantzaketarako Lege Organikoaren irizpidearen arabera, azken autonomi hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuz" izeneko 001 partida, 600.000.000 pezetakoa.

06 SEKZIOA. INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

7212 Programa. Industria-politika

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Prospektiba eta Zaintza Teknologikorako Institutuaren bideragarritasunari buruzko aurretiko azterlanak. Loturazko kreditu berezia", izeneko 004 partida, 25.000.000 pezetakoa.

Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 75200 azpikontzeptuan "ETEen kudeaketa hobetzeko programa" izeneko 004 partidaren dotazioa.

7311 Programa. Energia garapena eta politika

Gehitu egiten da 35.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 75200 azpikontzeptuko "Energia-eraginkortasunaren programa" izeneko 001 partidaren dotazioa.

07 SEKZIOA. JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA

1411 Programa. Justizia Administrazioa

Gutxitu egiten da 10.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 23855 azpikontzeptuko "Posta-komunikazioak" izeneko 000 partidaren dotazioa.

1412 Programa. Justizia

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Doako Laguntza Juridikoa - 2000ko lehen seihilekoa" izeneko 002 partidaren dotazioa.

3121 Programa. Laguntza eta Gizarte Ongizatea

Gehitu egiten da 750.000.000 pezeta 31 Zerbitzuko 42100 azpikontzeptuko "Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrera (Gizarte Bazterketaren aurkako Legea)" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 31 Zerbitzuko 42100 azpikontzeptuko 002 partidaren izena, honako hau jarriz: "Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrera. Enplegua sortzeko pizgarriak. Bazterketaren aurkako Legearen garapena eta Auzolan Plana (Gizarte Laneko Plana). Loturazko kreditu berezia. Enplegu eta Prestakuntza Plana- Euskal Autonomia Erkidegoa".

Gehitu egiten da 500.000.000 pezeta 31 Zerbitzuko 42100 azpikontzeptuko "Gizarte Larrialdietarako Laguntzak. (Gizarte Bazterketaren aurkako Legea.) Loturazko kreditu berezi" izeneko 003 partidaren dotazioa.

08 SEKZIOA. OSASUNA

4112 Programa. Osasun finantzaketa eta kontratazioa

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 33 Zerbitzuko 24241 azpikontzeptuko "Osasun-laguntza gastuen itzulera. Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

4114 Programa. Osasun plangintza, ebaluazioa eta antolamendua

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "HIESaren aurkako erakundeentzako dirulaguntzak" izeneko 007 partida, 20.000.000 pezetakoa.

09 SEKZIOA. KULTURA

3222 Programa. Gazteria eta gizarte-ekintza

Sortu egiten da 14 Zerbitzuko 45401 azpikontzeptuan "Gernika Gogoratuz Fundazioa" izeneko 001 partida, 20.000.000 pezetakoa.

4512 Programa. Kirolak

Gehitu egiten da 15.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Euskal Federazioei dirulaguntzak Euskal Selekzioen Kirol Lehiaketarako" izeneko 004 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Euskal selekzioen aldeko iritzi-taldearen jardunak" izeneko 008 partida, 5.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Kirol-jardueretan euskararen erabilera sustatzeko" izeneko 009 partida, 10.000.000 pezetakoa.

4513 Programa. Kultur sorketa eta zabalkundea

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 45200 azpikontzeptuan "Euskarazko antzerkiaren zirkuitua" izeneko 004 partida, 10.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 45200 azpikontzeptuan "Euskarazko antzerkia" izeneko 005 partida, 10.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 45301 azpikontzeptuan "Euskal dantzak" izeneko 008 partida, 5.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 45301 azpikontzeptuan "Euskal Dantzarien Biltzarra" izeneko 009 partida, 5.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Euskarazko zinea areto komertzialetan" izeneko 011 partida, 75.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 12 zerbitzuko 75499 azpikontzepktuan "Eresbil Partzuergoa, Euskal Musikaren Artxibo Nazionala egiteko. Konpromisozko kreditua: 2001: 50,0 M; 2002: 50,0 M; 2003: 70,0 M; Guztira: 170,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa", izeneko 001 partida, 50.000.000 pezetakoa.

4514 Programa. Historia eta Arte Ondarea

Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 23100 azpikontzeptuan "Liburutegi Nazionala. Konpromisozko kreditua. 2001: 50,0 M; Guztira: 50,0 M" izeneko 017 partida, 25.000.000 pezetakoa.

Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 23882 azpikontzeptuko 003 partidaren izena, honako hau jarriz: "Kultura ondareari buruzko ikas materiala hezkuntza-zentroentzat".

Kendu egiten da 11 Zerbitzuko 61801 azpikontzeptuan "Azkoitiako Insausti Jauregia zaharberritzeko lanak. Konpromisozko kreditua. 2001: 50,0 M; guztira: 50,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko 001 partida, 50.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 61801 azpikontzeptuan "Azpiegitura kulturaletan inbertsioak. Loturazko kreditu berezia. Azpiegit. Eko eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa", 700.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 11 Zerbitzuko 72100 azpikontzeptuan "Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Andre Maria Katedralaren balorea handitzeko. Konpromisozko kreditua: 2001: 30,0 M; 2002: 30,0 M; 2003: 30,0 M; Guztira: 90,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa", 30.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 11 Zerbitzuko 72100 azpikontzeptuko "Arabako Foru Aldundia, Arabako Arte Garaikideko Museoa eraikitzeko. Konpromisozko kreditua: 2001: 310,0 M; 2002: 310,0 M; 2003: 310,0 M; Guztira: 930,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko 002 partida, 260.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 11 Zerbitzuko 72201 azpikontzeptuan "Zestoako Udala, Ekain Kobaren erreplika egiteko. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.- Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko 001 partida, 100.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 11 Zerbitzuko 72201 azpikontzeptuan "Donostiako Udala, San Telmo Museoa zaharberritu eta handitzeko konpromisozko kreditua: 2001: 270,0 M; 2002: 320,0 M; 2003: 320,0 M; Guztira: 910,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko 002 partida, 210.000.000 pezetakoa.

Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 82111 azpikontzeptuko 001 partidaren izena, honako hau jarriz: "Akzioen erosketa. Bilboko A.M. eta G.M.ren Elkarte Tenedora (GUGGENHEIM)".

4711 Programa. Hizkuntza-politika

Gehitu egiten da 23.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko 42201 azpikontzeptuko "Udaletxeetako euskara planak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 25.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko 45200 azpikontzeptuko "Erakunde pribatuetako euskara planak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 41201 azpikontzeptuan "HABEri dirulaguntza" izeneko 002 partida, 50.000.000 pezetakoa.

Gehitu egiten da 15.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Euskaltzaindia (Lan-programak)" izeneko 001 partida.

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Teknologia berriak" izeneko 005 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Euskal prentsa sustatzeko" izeneko 009 partida, 150.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Euskararen alde motibatu eta sentsibilizatzeko kanpaina" izeneko 011 partida, 50.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Euskarazko toki-telebisten sarea. Konpromisozko kreditua. 2001: 50,0 M; Guztira: 50,0 M" izeneko 012 partida, 25.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Euskarazko mintegiak bultzatzeko" izeneko 013 partida, 30.000.000 pezetakoa.

10 SEKZIOA. LURRALDE ANTOLAMENDUA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIROA

4312 Programa. Etxebizitza

Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 62101 azpikontzeptuko "Kudeaketa publikoko lurra eskuratzea, egoitza eta industri eremuetan. Konpromisozko kreditua: 2001: 500,0 M; Guztira: 500,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 75499 azpikontzeptuan "Hutsik dauden etxebizitzak errentan jartzeko bereoneratzeko plana. Hirigintza-lan pribatuen kofinantzatzea aztertzeko plana" izeneko 003 partida, 20.000.000 pezetakoa.

Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 62205 azpikontzeptuko "Obra berria eta zerbitzu profesionalak, EAE. Konpromisozko kreditua: 2001: 1.500,0 M; 2002: 2.000,0 M; 2003: 50,0 M; Guztira: 3.550,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko 26 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 25.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 72201 azpikontzeptuko "Hirigintza jarduerak eremu degradatuetan. Konpromisozko kreditua: 2001: 300,0; Guztira: 300,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 75100 azpikontzeptuko "2000 jardute planen finantzaketa, Alokatze Sozietate Eragilea. Konpromisozko kreditua: 2001: 300,0 M; 2002: 210,0 M; Guztira: 510,0 M. Loturazko kreditu berezi. Azpiegit. Eko. eta Sozialak P.-Euskal Autonomia Erkidegoa" izeneko partidaren dotazioa.

4421 Programa. Ingurugiroaren babesa

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 23601 azpikontzeptuko "Erakunde-komunikazioa" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 23881 azpikontzeptuko "Argitalpenak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 42201 azpikontzeptuko "Dirulaguntza Udalei Agenda XXI programa Markoetarako. Konpromisozko kreditua: 2001: 4,0 M; Guztira: 4,0 M" izeneko 003partidaren dotazioa.

11 SEKZIOA. GARRAIOAK ETA HERRI LANAK

5111 Programa. Egitura eta laguntza

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 23831 azpikontzeptuko "Lokomozioa eta egonaldi-gastuak" izeneko dotazioa.

5121 Programa. Uraren Plangintza eta Administrazioa

Sortu egiten da 14 Zerbitzuko 61281 azpikontzeptuan "Ubide naturalak leheneratzea" izeneko 015 partida, 50.000.000 pezetakoa.

5133 Programa. Bilboko Hiri Trenbidea (BHT)

Gehitu egiten da 2.300.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 72221 azpikontzeptuko "Bizkaiko Garraio Partzuergoarentzako dirulaguntza Bilboko Hiri Trenbidearen 1. linea finantzatzeko. Konpromisozko kreditua: 2001: 4.000,0 M; 2002: 4.000,0 M; Guztira: 8.000,0 M" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 72221 azpikontzeptuko 001 partidaren izena, honako hau jarriz: "Bizkaiko Garraio Partzuergoarentzako dirulaguntza Bilboko Hiri Trenbidea finantzatzeko. Konpromisozko kreditua: 2001: 4.000,0 M; 2002: 4.000,0 M; Guztira: 8.000,0 M".

Kendu egiten da 12 Zerbitzuko 72221 azpikontzeptuko "Bizkaiko Garraio Partzuergoarentzako dirulaguntza Bilboko Hiri Trenbidearen 2. linea finantzatzeko. Konpromisozko kreditua: 2001: 2.000,0 M; 2002: 2.000,0 M; Guztira: 4.000,0 M. 2. Helb., E.H.ko 2000-2006 - Eragiketa Programa" izeneko 002 partida 2.300.000.000 pezetakoa.

5141 Programa. Bide-azpiegituren plangintza eta sustapena

Gehitu egiten da 30.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 23100 azpikontzeptuko "Oinarrizko datuen bilketa eta 2000. urteko garraio eskariaren ezaugarriak" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 23100 azpikontzeptuko 002 partidaren izena, honako hau jarriz: "Garraio Plan Orokorra".

Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 45100 azpikontzeptuan "Azpiegitura-agentzia sortzea" izeneko 001 partida, 5.000.000 pezetakoa.

12 SEKZIOA. NEKAZARITZA ETA ARRANTZA

7111 Programa. Nekazaritza eta landa-garapena

Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 23899 azpikontzeptuan "Nekazaritzako hauteskundeak" izeneko 002 partida, 5.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 42100 azpikontzeptuan "Nekazaritza-lurren Banku Publikoaren bideragarritasun-azterlana gidatzeko plana" izeneko 001 partida, 25.000.000 pezetakoa.

Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Elkarte profesionalak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Nekazarien sindikatuak" izeneko 002 partidaren dotazioa.

95 SEKZIOA. ERAKUNDEEN BALIABIDE ETA KONPROMISOAK

9211 Programa. Espainiako Alor Publikoarekiko finantza-harremanak

Sortu egiten da 09 Zerbitzuko 43900 azpikontzeptuan "Trebiñoko bi udalekin sinatzeko hitzarmena. Kreditu hedagarria" izeneko 001 partida, 75.000.000 pezetakoa.

99 SEKZIOA. HAINBAT SAIL

1221 Programa. Hainbat sailen gastuak

Gutxitu egiten da 65.959.858 pezeta 09 Zerbitzuko 28201 azpikontzeptuko "Juridikoak, auzi-gastuak eta epaiengatiko kalte-o. Hedagarri" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 09 Zerbitzuko 42900 azpikontzeptuan "Euskalduntzeko planak (Osakidetza, Hezkuntza eta Justizia Administrazioa). Kreditu hedagarria" izeneko 002 partida, 100.000.000 pezetakoa.

1222 Programa. Kreditu orokorra

Gutxitu egiten da 20.000.000 pezeta 09 Zerbitzuko 62201 azpikontzeptuko "Kreditu orokorra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gutxitu egiten da 600.000.000 pezeta 09 Zerbitzuko 62201 azpikontzeptuko "Kreditu orokorra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gutxitu egiten da 3.770.000.000 pezeta 09 Zerbitzuko 62201 azpikontzeptuko "Kreditu orokorra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEA (EUSTAT)/INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA

5513 Programa. Estatistikako Eragiketa eta Argitalpen Ofizialak

Kendu egiten da 00 Zerbitzuko 45301 azpikontzeptuko "Familiei" izeneko 000 partida, 4.400.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 00 Zerbitzuko 45301 azpikontzeptuan "Estatistika Metodologiako Bekak. Konpromisozko kreditua: 2001: 4,4 M; Guztira: 4,4 M" izeneko 001 partida, 4.400.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 00 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "Irabazi-asmorik gabeko beste erak. batzuei" izeneko 000 partida, 4.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 00 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuan "Hitzarmena Eusko Ikaskuntzarekin" izeneko 001 partida, 4.000.000 pezetakoa.

HELDUEN ALFABETATZE BERREUSKADUNTZERAKO ERAKUNDEA (HABE)/INSTITUTO DE ALFABETIZACIÓN Y REEUSKALDUNIZACIÓN DE ADULTOS ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA

4713 Programa. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea

Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 45499 azpikontzeptuko "2000-2001 ikasturterako euskaltegi pribatuei dirulaguntzak. Konpromisozko kreditua: 2001: 940,0 M; Guztira: 940,0 M" izeneko 002 partidaren dotazioa.

DIRU SARREREN EGOERA ORRIAN SARTUTAKO ALDAKETAK.

HELDUEN ALFABETATZE BERREUSKADUNTZERAKO ERAKUNDEA (HABE)/INSTITUTO DE ALFABETIZACIÓN Y REEUSKALDUNIZACIÓN DE ADULTOS ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA

4713 Programa. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea

Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 41100 azpikontzeptuko "Administrazio Orokorretik ohiko gastuetako transferentziak" izeneko 001 partidaren diru-sarrera.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra