Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/2000 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 1996, urterako aurrekontu orokorren kitapena onartzen duena.

2000-06-29

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2000/8/28, 164. zk.; EAO, 2011/12/13, 299. zk.

 

§ 234. 4/2000 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 1996. URTERAKO AURREKONTU OROKORREN KITAPENA ONARTZEN DUENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen, eta lege horretako 124. artikuluan Aurrekontu Orokorrak kitatzean gutxienez zein agiri aurkeztu behar diren adierazten da, eta behar bezala sistematizatuta aurkeztu behar direla zehazten da.

Agiri horiek eta Autonomia Erkidegoaren finantza-egoerarekin eta ondare-egoerarekin zerikusia duten beste batzuk, azken horiek ere eskatzen baldin badizkiote, Legebiltzarrera bidali behar ditu Jaurlaritzak, dagokion lege-egitasmoaren bidez, Legebiltzarrean eztabaidatu eta onartzeko, hain zuzen ere irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 126. artikuluan esaten dena betetzeko (dekretu hori Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuena da). Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere hartuko du parte jardunbide horretan, gai hori arautzen duen araudian esaten den moduan.

Gai horren inguruan, otsailaren 5eko 1/1988 Legeak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzkoak, 9.4 artikuluan dioenez, kontrolatzeko eginkizuna duenez Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kitapenari buruzko agiriak aztertu eta egiaztatuko ditu epaitegi horrek, eta gai horri buruz idatziko duen txostena Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren eskuetan utziko du, dagozkion ondorioetarako -txosteneko ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira-, eta irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko (dekretu hori Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuena da) 126. artikuluan aipatzen den lege-egitasmoari erantsita joango da, nahitaez.

Lege eta arauek zer esaten duten ikusita, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak derrigorrezko agiri guztiak prestatu ostean (laburpen-taulak lege honekin batera doaz, eranskin gisa), eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak kontrolari buruzko derrigorrezko txostenak eman ostean, lege honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko 1996. urterako Aurrekontu Orokorren kitapena onartu da. (Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren ale hauetan argitaratu ziren: 49.ean, 1998ko martxoaren 12an; 52.ean, 1998ko martxoaren 17an, 211.ean, 1998ko azaroaren 5ean, eta 243.ean, 1998ko abenduaren 22an.

Artikulu bakarra

Lege honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko 1996. urterako Aurrekontu Orokorren kitapena onartzen da, eta kitapenean jasotzen diren agiriak irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko (dekretu hori Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuena da) 124. artikuluan aipatzen direnak dira. Laburpen-taulak eranskin gisa gehitu dira.

[Koadroak ikusteko jo jatorrizko argitalpenera edo argitalpen elektronikora]

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra