Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1981 Legea, ekainaren 10koa, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua sortarazteaz.

1981-06-10

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/7/16, 43. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

§ 8. 5/1981 LEGEA, EKAINAREN 10EKOA, INDUSTRIAREN SUZTAPEN ETA ERALDAKETARAKO BALTZUA SORTARAZTEAZ

ZIOEN ADIERAZPENA

      Euskal Autonomia-Elkartea orain jasaten ari deneko ekonomia-hestualdi larria, hoiek onbideratzea gehienetan lan-tokiak gutxitzea dakarren enpresa, alor-atal eta alorren kolokako egoeran nabarmentzen da, eta bai batez ere industria-ekintzapide berritarako diru-ezarketak atzera egin izanean ere.

      Egoera larri hori gainditzeak, doakien alderdi guztietakoei jarrera baikor bat hartzea eskatzen die. Irizpide horrek ez du, ordea, artez arte doakien ekonomia-ihardunean dihal-dutenen bateango ekintza azkartu eta indartu dezan herri-laguntza baten baharra baztertzen.

      Horri erantzuten dio "Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua" deritzan lanabes bat sortarazten duen Lege honek, berenezko eta oinarrizko helburu euskal industriaren suztapena eta eraldaketa dituela, ahalik eta lasterren europearrekin kidekatzeko lehiakortasun, askotarikotasun eta teknika-mailak ardiesteko xedez. Lanik ezaren aurkako borrokan egon dauden lan-tokiei eustea eta berriak sortaraztea du beste lehen-mailako xede Baltzu horren ekintzak.

      Bestalde, batzutan Baltzu horren egiteko izango da Eusko Jaurlaritzak enpresen osasunbideratze eta eraldaketa-lanei eratxiki beharrezko eritzitako dirubidezko eta bestelako laguntzak gauzatzea, doakien aldeetakoekin aurrez hitzarmenbideak egin ondoren, horrek euskal enpresak errasuma-mailan egon daitezen laguntzapidetara iritsi ahal izateari inolako murriztapenik ez dakarkiela.

      Hoien ondorioz, honako Lege hau onartzen da:

Lehenengo Atala

      Industria-Sailari, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzu bat sortarazi dezaneko manua egiten zaio. Baltzu hori akziozkoa izango da, eta bazkun-moeta horretakoei dagozkien norbanako-legezko araupidez ihardungo du. Autonomia-Elkartearen lur-eremua izango du Baltzuak bere ekintza-eremu.

2. Atala

      1.-     Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia Baltzu Domuan partaide izango da, ehuneko 51koa gutxienez bere duela. Gainontzekoa Euskal Herriko Herri-Iraskunde eta Erakundeek eta dirubidetza-erakundeek hartu ahal izango dute.

      2.-     Hasierako Baltzu-Domua bi mila miloe pesetakoa izango da.

3. Atala

      Honako hauek ditu Baltzuak bere egiteko:

a)   Azterlanak egitea, eta eraentza, dirubide, ekonomia eta teknikabide alorretango eta industriaren zuduzko izan daitezen beste batzuetango urgazlaritza.

b)   Enpresa berriak sortzea lehiaraztea, eta bai dagoeneko egon daudenen aurrerapena ere, tekonolojia-hobekuntzaz eta atzerri-salmentaz bereziki arduratuz.

c)   Enpresen bateango eta alkarlanezko ekintzei indar ematea, hoiek merkataritza-lehiarako gaiago egiteko bide izan daitezen.

d)   Enpresen birrantolaketa eta eraldaketa-lanak doazkienen ahaleginei osatze-mailako laguntza eskaintzea, berenez bizirik irauteko gai izan daitezeneko baldintzapean.

e)   Ikerketa eta hazkunde-egitasmoak suztatzea, bai lan-modu berriei buruzkoetan ere.

f)    Bere helburuekin zerikusia izan dezan beste edozein.

4. Atala

      1.-     Baltzuak, bere xedeen arauera, dirulaguntzak eta erdi-eperako edo epe luzerako maileguak eman ahal izango ditu, bai dirusariaren aldetikako berarizko aukerakoak ere, eta halaber enpresentzako bermeak ere, Eusko Jaurlaritzak horretzat eman ditzan araupideen ariora.

      2.-     Baltzuak, Eusko Jaurlaritzak aurrez baimena emanda, eta bakoitzean zehaztu daitezen modutan, berarizko zuduzko izan daitezen enpresen baltzudomuen zatiak hartu ahal izango ditu.

      3.-     Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan, industriaren birregituraketa eta eraldaketarako laguntza gisa Baltzuaren Bidez eta ondoren aipatzen diren modutan gauzatuko diren gehieneko zenbatekoak izendatuko dira:

a)   Maileguak

b)   Diru-laguntzak

c)   Bermeak

5. Atala

      1.-     Baltzuak, aurrezki-erakundeen herri-diruzko ehunekorako kontatu ahal izango diren zor-agiriak edo antzerakoak atera ahal izango ditu.

      2.-     Baltzuak, herri nahiz norbanako jabetzapeko dirubidetza-erakundeen maileguak hartu ahal izango ditu. Aurrezki-Kutxek eman diezaizkiotenak berariz araupetutako mailegutzat jo ahal izango dira, indarrean dauden legeei darizkien modu eta eratan.

      3.-     Baltzuak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiagandikako eta Autonomia-Elkarteko beste herri-Iraskunde eta Erakundeegandikako laguntzak eta bermeak hartu ahal izango ditu, eta bai erresumako herri-alorragandikakoak ere.

6. Atala

      Baltzuaren Arduratze-Batzordean Autonomia-Elkarteak izenpetutako domu-zatiari dagozkion batzordekideak Industria-Sailak izendatu eta hala behar izanez gero kenduko ditu, Ekonomia, Herri-ogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakin araziz.

      Bere helburuak hobeki betetzeko, Baltzuak itzala eta lanbide-gaitasuna aitortzen zaizkienez osatutako Urgazte-Batzorde bat izendatuko du Legebiltzarrari adierazi ondoren.

      Jaurlaritzak, bestalde, Baltzuko Arduralari-Batzorderako izendapenen berri emango dio Batzordeari.

7. Atala

      1.-     Eusko Jaurlaritza sei hilabetez behin agertuko da Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Bazordearen aurrera Baltzuaren guztizko ekintzapideen eta ondare eta dirubidetzaren aldetikako egoera buruzko argipideak emateko.

      2.-     Urteoro Baltzuaren eraentzari buruzko idatzizko Txosten bat aurkeztuko dio esandako Batzorde horri ekonomia-urtea bukatu ondorengo lehenengo hiruhilabetekoaren barruan, eta bai hurrengo ekonomia-urterako egitaraua ere.

8. Atala

      Baltzuari, beti eta eten gabe, indarrean dauden araupideei darizkien zergapide-hobari eta beherapenak emango zaizkio.

Azken Erabakiak

Lehenengoa

      Industria-Sailari eta Ekonomia et Herriogasun-Sailari, bakoitzari dagozkion agintee barruan Lege honetan agindutakoak egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabakiak eta bidezko akordioak hartzeko eskua ematen zaie.

Bigarrena

      Jaurlaritzak, Baltzua sortu baino lehen horren Araudia ezagutaraziko dio Legebiltzarrari

Hirugarrena

      Suztapenerako Eraentza-Baltzu sortarazten zeneko 1980garreneko Irailaren 22 Dekretoa indargabetuta gelditzen da.

Laugarrena

      Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra