Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1982 Legea, maiatzaren 20koa, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea sortzeko.

1982-05-20

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/6/2, 71. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§ 20. 5/1982 LEGEA, MAIATZAREN 20KOA, EUSKAL-IRRATI TELEBISTA HERRI-ERAKUNDEA SORTZEKO

ATARIKOA

      Euskal Herriko Autonomia-Elkartea, bere Autonomia-Estatutoaren 19garren Atalak dionaren arauera, irrati eta telebistari buruzkoak 1980garreneko Urtarrilaren 10eko 4/80 Legez onartutako oinarrizko jaurpideak osatuz Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez araupetzeko gaitasunaren jabe da.

      Agintepide hori erabiliz, eta funtsezko herri zerbitzu deneko irizpidea aitortuz, Lege honen gai diren gizarte-adierazpideak herritar euskaldunak argipide eta politikan eskuhartzeko lehen-lehen mailako bide direnez eratzen dira, eta bai hezkuntzarekiko eta euskal kulturaren suztapen eta zabalkundearekiko gure erapidetzaren oinarrizko lankidetasun-tresna direnez ere, euskeraren suztapena eta sabalkundea bereziki kontutan izanik eta, hori guzti hori, Autonomia Elkarte honetako herritarren eskubide eta iareipideak behar bezala egiteratzeko eustazpi eta oinarri.

      Labur-labur esandako oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, Lege honek, orotariko oinarrizko irizpideei men egitea ezezik, erantzun-eskubidea araupetzea ere egiten du, lehen aipatu ditugun oinarrizko jaurpide hoiek elkar-egokitasunez osatu eta, batean esanda, horretarako egoki diren lege-bideez baliatuz Legearen xede diren helburuei egokitutako egitura bat ezarriz.

I. ATALBURUA

"EUSKAL IRRATI-TELEBISTA" HERRI-ERAKUNDEAREN ZER DENA

Lehenengo Atala

      1.-     Lege honen gai diren irrati-telebistazko zerbitzuen jabetzadun denez Autonomia-Elkarteari dagozkion egitekoak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen bidez egiteratuko dira.

      2.-     "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea berenezko lege-nortasunaren jabe da, lege honetan eta hau osabideratu dezaten agintarauetango agintzak ditu jaurpide, Autonomia-Elkarteari erresumaren jabetzapeko telebista-irrapide baten artezko eraentza eman diezaion Legeak bakoitzean agindu dezanaren eta uhin-sarritasunak eta irrada-indarrak izendatzeari darizkion eginbehar eta eskubideen kaltetan gabe.

      3.-     Besteekingo lege-alorreko harremanetan, ondareez jabetzeko eta akurapenak egiteko Merkataritza eta Herri-alorreko Legeen menpe egongo da, Lege honetan ohartemandako salbu-espenez besterik gabe eta, nolanahi ere, egintza bereizgarriei eta Itune-bidezko eta/edo Itune-bideaz besteko erantzukizunekiko jaurpideei buruzkoetan inolako salbuespenik ez dagoela.

II ATALBURUA

OROTARIKO OINARRI-ARAUAK ETA ERABILTZE-EREMUA

2. Atala

      Autonomia-Elkarteko Herri-Agintariek eta Herri-Erakundearen ihardutze-sailek adierazpide-askatasuna eta argipideak hartzeko eta emateko eskubidea babestuko dituzte adierazpideek bere egitekoa demokraziaren arauzko Gizarte batek eskatzen duenez egin ahal dezaten.

3. Atala

      Autonomia-Elkartearen jabetzapeko gizarte adierazpideen ihardunak honako oinarri-irizpide hauek izango ditu:

a)   Berriemanketan gauzak direneantxe ikustea, egiatasuna eta alderdikeriarik eza.

b)   Berriemanketa eta iritziaren arteko zehazketa eta bereizketa, azken honek adierazten dutenek nor diren hertsiki eskatuz. Merkataritza-berriemanketak erabilkera zehatz eta berezi bera eskatuko du hertsiki.

c)   Berdintasun-sortarauarekiko, politika, erlijio, gizarte, kultura eta linguistika-aniztasunarekiko begirunea.

d)   Orotariko interesaren alde, Autonomia-Estatutoan eta Konstituzioan onartutako elkar-bizitzaren herri-balioen aldezpen eta suztaketa.

e)   Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak onartzen dituen eskubideekiko begirunea.

f)    Pertsonaren ohorearekiko, izen onarekiko begirunea eta, bereziki, urkotasun eta berarizko irudirako eskubidearekikoa.

g)   Gazteriaren eta haurtzaroaren babesa.

h)   Kulturaren eta euskeraren suztapena, euskera erabiltzearen xedetarako, oinarrizko egitarau sortarauak ezarriz, orotariko eskeintza mailan Elkarte Autonomiadunean euskeraz irrati-telebistazko emankizunen oreka beharra kontutan izanik.

4. Atala

      1.-     Lege honetako 2. eta 3. ataletako sortarauak eta Euskal Herrirako Autonomia-Estatutoaren 9.2. atalak herri-aginteei ezarritako eginkizunak egokiro betetzeko, honako hau ekar dezakeen ezein egitarau baztertzera joko da:

a)   Askatasunaren eta norbanakoen eta taldeen arteko berdintasunaren aurkako ekintza edo jokabideak goratzea edo aldeztea.

b)   Lege edo gizarte aldetik gaitzesgarri diren jokabideak alde onetik erakustea edo aldeztea.

      2.-     Haurrentzako asmotako zabalkunde eta egitarauek "Bezeroen Estatutoa"-ri buruzko Legean jarritako baldintzak bete beharko dituzte.

      3.-     Norbaiten hitzak edo irudia bere barnekoitasun-eskubidea hautsi eta bere baimenik gabe jasotzea debekatuta gelditzen da, eta bai hartze horri datxezkon nolanahiko aztarrenak zabaltzea edo gordetzea ere. Halaber, legea hautsi dezaten gara-adinera gabekoen izenak agertaraztea ere debekatuta gelditzen da.

III ATALBURUA

ERAKUNTZA ETA LEGEBILTZAR-ZAINGOA

I SAILA

5. Atala

      Honako hauek dira "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen ihardutze-sailak:

a)   Eraentza-Batzordea.

b)   Herri-Erakundeko Elkarteen Aholku-Batzordeak.

c)   Artezkari Nagusia.

II SAILA

ERAENTZA-BATZORDEAZ

6. Atala

      1.-     Eraentza-Batzordea Legebiltarrak hautatuko dituen hamabost kidek osatuko dute.

      2.-     Kontseilariaren karguak ez du honako hauekin elkartzerik izango:

a)   Bere ekintzen artean, nagusi edo bigarren mailako izan, honako hauek sar ditzaten ezein norbanako-elkartekiko, zuzen edo zeharkako, edozein lanbide-lotura moetarekin; zabalkunde-iragarpengintza edo banaketa; zinefilmak; laburrak barne, egitea eta banatzea; zinez edo magnetoskopioz irarritako saioak egitea; diskak, magnetofono-zintak edo antzekoak egitea, eta baita Lege honen bidez araupetzen den Herri-Erakundeak bere ardurapeko izan ditzan Enpresa edo Baltzu berezitan erabili daitezen edo erabili daitezkeen antolapide, tresna edo nolanahiko zati edo hoien eta hoientzako zuzkiketa egitekoak.

b)   Herri-Erakundearekin edo horren Baltzuekin zerbitzu-egitezko edo lanezko ezein harremani atxikitakoekin.

7. Atala

      1.-     Eraentza-Batzordearen izendapena Legebiltzar-Taldeek, batera, Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean aurkeztu ditzaten saloei jarraiki egingo da.

      2.-     Emandako botoen bi herenezko gehiengoa lor lezan saloa hautatuko litzateke.

      3.-     Eraentza-Batzordea, bertako kideak izendatu eta hilabeteko epearen barruan eratuko da, kide guztiak bere tokiaz bilkura berean jabetzen direla.

      4.-     Eraentza-Batzordekideek dagokien legegintza-aldia bukatzeaz bat utziko dituzte bere karguak, kide berriak bere tokiaz jabetu arte bere ihardunari jarraituko bazazkio ere.

      5.-     Eraentza-Batzordearen aginte-denboran edozein arrazoigatik gerta litezen balizko hutsuneak, aurreko 2. idazatian ezarritako gehiengoaren arauera, betetzeko hautagaia izendatu izan zezan Legebiltzar Taldearen izenean aurkeztu zitezenen artetik aterako dira.

8. Atala

      1.-     Eraentza-Batzordea balio osoz bildu dadin, gutxienez, bere zortzi kidek egon beharko dute bertan.

      Batzordearen erabakiak bertango batzordekideen gehiengoz hartuko dira, honako atal honen 2. idazatiak aipatzen dituenetan salbu.

      2.-     Honako gai hauetarako Eraentza-Batzordeko kideen bi herenezko gehiengoa beharko da:

a)   Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiaren izendapenari buruzko txostena. Egin dedin lehenengo boto-emanketan gehiengo hori lortuko ez balitz, bilkura ordubete geldiarazi eta ondoren bigarren boto-ematea egingo da. Orduan ere arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, Eraentza-Batzordeak Artezkari Nagusiaren izendapena utzi egiten duela ulertuko da, eta arauzko bide hori betetakotzat joko.

b)   Artezkari Nagusiaren saloz Herri-Erakundearen ekintzapideen egitamua ontzat ematea; egitamu horretan, gutxienez, emankizun-egitarauarekiko oinarrizko irizpideak bilduko dira, eta bai Herri Erakundeko Baltzu berezien ekintzapide-egitamua ere. Ekintzapide-egitamua lehenengo aldiz eztabaidatu dedin bilkuratik hasi eta hilabeteko epearen barruan ezin onartu ahal bada, Batzordekideen erabateko gehiengoa aski izango da egitamu hori onartzeko.

c)   Herri-Erakundeko eta bere Bazkunetako lanarierroldeak eta hoien aldaketak behin-betikotzat onartzeko.

d)   Herri-Erakunde eta bere Baltzuetako lanarien lansari-jaurpideak onartzeko.

e)   Herri-Erakundearen eta bere aintzin-diruegitamuak onartzeko. Lehengo boto-emanketan zati honen lehengo zatian jarritako arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, diruegitamuekiko egitasmoa Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen barruan, Eraentza-Batzordekide bakoitzaren botoa zehaztuz.

f)    Autonomia-Elkarteko gizarteen auniztasunarekiko eta elebitasunarekiko begirunez, gizarte eta politika-taldeentzako egitarau-zatia sei hilabetez behin zehazteko.

9. Atala

      1.-     Honako hauek ere, halaber, Eraentza-Batzordearen ardurapeko dira:

a) Lege honen BIGARREN ATALBURUAN agintzen denaren arauera egitarauak bete daitezenaz arduratzea.

b)   Bere egitekoa dela eta Herri-Erakundearen agintepeko izan daitezen Baltzu eta Enpresetako Artezkarien izendapenen eta kentzeen adierazpen zehatzak hartzea.

c)   Erakundearen eta horren ardurapeko Baltzu eta Enpresen ekintzapideei buruzko urteko txoostena onartzea.

d)   Eusko Jaurlaritzak iragarkuntzaren alorrean eman-asmo izan ditzan erabakiei buruzko erizpenak ematea.

e)   Herri-Erakundeko Baltzuen bidezko Zabalkunde-iragarketa araupetzeko arauak jartzea, ontasun-maila, iragarketa-mezuen edukia, eta iragarketa-denbora egitamuketari eta bertan sartutako gizarte-adierazpideen beharrei egokitzea kontutan izanik

f)    Herri-Erakundeari eta bere Baltzuei izendatutako egiketei buruz herritarrek egin ditzaketen saloak hartzea, hoiei bere bideak eginaraztea eta erantzutea.

g)   Urteoro, adierazpide bakoitzaren emanaldietan sartu beharreko norbere irradagaien ehunekoa zehaztea.

h)   Bere ardurapeko izan ez daitezenarren Herri Erakundeko Artezkari Nagusiak aurrera ekarri diezazkion gai guztiez jabetzea.

      2.-     Atal honetako aginpideak egiteratzeko bide izan daitezen erabakiak bertangoen arteko gehiengo soilez hartuko dira, Arduralaritzabide-Legeak taldeango ihardutze-sailentzat agintzen duenaren arauera.

10. Atala

      1.-     Iharduera hutsezko xedea izango duen Eraentza-Batzordeko Lehendakaritza, Batzordekideen artean txandakakoa izango da. Hilabete iraungo du eta batzordekide zaharrena ekingo zaio, txandan adinez lehendakariaren hurrengoa izan dedina jarraitzen zaiola, eta irizpide berdinari atxikiz hurrengo txandadunak.

      2.-     Legegintza-aldi batek dirauen artean batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz gero, ordezkoak txandakako Lehendakaritzarakotan ordezkatzen duenaren txanda izango da.

11. Atala

      1.-     Eraentza-Batzordeak, Herri-Erakundeko lanarien artetik boto-eskubiderik eta hizpiderik gabeko Bilkura-agiritarako Idazkari bat izendatuko du; horrek, bilkura bakoitzeko biltzar-agiria egin beharko du, bilkura bakoitza bukatzean horren idazkera onartu, eta horretarakoxe agiri-liburuan erasota uzten dela.

      2.-     Idazkariak, Lehendakaritzaren oniritziarekin, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak egin ahal izango ditu.

      3.-     Biltzar-agirietarako Idazkariak bere gain izango du agiri-liburuaren zaingoa; hori beti Herri Erakundearen egoitzan egongo da, Eraentza-Batzordeko Lehendakariaren berarizko idatzizko baimenik gabe bertatik ezin atera daitekeela.

      4.-     Halaber, Biltzarragiri-Idazkariak Herri-Erakundearen ikurratza ere horren Egoitzan gordeko du; hori ezingo da Herri-Erakundearen agiri ofizialetan baizik erabili, Eraentza-Batzordeko Lehendakariak agindu dezan guztietan.

12. Atala

      Eraentza-Batzordeak hilean agizko bilkura bat egingo du, gutxienez, Herri-Erakundearen Egoitzan edo deian zehaztu dedin tokian, eta bereziak, hurrengo atalaren arauera beharrezko dedinoro.

13. Atala

      1.-     Lehendakariari dagokio Eraentza-Batzorderako deia idatziz egitea, bertan Gai-zerrenda eta bilkura izango den toki, egun eta ordua adierazten direla.

      2.-     Lehendakariak nahitaez egin beharko du Batzorderako deia, gutxienez bertako sei batzordekidek eskatuta, bertan dei bereziaren xede izan daitezen puntu zehatzak ezar daitezeneko idatzizko eskabide baten bitartez.

      3.-     Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoa hala dela ere, Lehendakariak bere kabuz luzaezineko eta berebiziko garrantzizkotzat eritzitakoetan, Bilkurarako deia telegramaz egin ahal izango du; mezuan, atal horren lehenengo zatian ohartemandako zehaztasunak eman beharko dira.

      4.-     Erantza-Batzordeak ez du Gaizerrendan jasotako arazoez baino aritzerik izango, bilkuran egon daitezen kidek ahobatez besterik erabaki dezatenean salbu.

14. Atala

      1.-     Herri-Erakundeko artezkari Nagusiak Eraentza-Batzordearen bilkuretara joan ahal izango du, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez, baina berari artez dagozkion gaietan ezin eskuhartu dezakeela.

      2.-     Halaber, Batzordeak hoien aholkuak eskatu ditzaneko teknikariek ere joan ahal izango dute, Batzordeari argipideak emateko ez bestetarako.

III SAILA

AHOLKU BATZORDEEZ

15. Atala

      1.-     Euskal Irrati-Telebistarako herri-zerbitzuak eraentzeko sor dadin Herri-Baltzu bakoitzak Eraentza-Batzorde bat sortzea ekarriko du honako hauek osatuko dutelarik.

a)   Heintasun-irizpideen arauera ordezkotza-indar haundiena izan dezaten Sindikaritza-Elkarteetako Sailek edo langile-Bazkunek izendatutako Langileen hiru ordezkarik.

b)   Honako erakunde hauek izendatutako lau ordezkarik: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

c)   Bat adierazpideen (Albistaritza, Irrati eta Telebista) Elkarteek eta bestea Bezero Baliatzaileen Elkarteek izendatutako bi ordezkarik.

d)   Foru-Diputazioek izendatutako hiru ordezkarik, Diputazio bakoitzeko bat.

e)   Euskal Herri-Arduralaritzaren sei ordezkarik, Eusko Jaurlaritzak izendatuta.

      2.-     Aholku-Batzordekideak heurak izango dira irrati eta telebista-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuetarako ere.

      3.-     Arduralaritza-Batzordeak hiru hilabetez behin gutxienez egingo dio bilkurarako deia irrapide bakoitzeko Aholku-Baatzordean; hauek, Aholku-Batzordeak berariz eska diezaietenean emango dute bere iritzia edo erizpena, irratsaio-egitaraugintzari buruz Arduralaritza-Batzordeari ematen zaizkion agintepideei men eginaz.

IV SAILA

ARTEZKARI NAGUSIA

16. Atala

      1.-     Jaurlaritzak izendatutako Artezkari Nagusia du Herri-Erakundeak bere egiterapen-sail eta, horren ondorioz, honako egiteko eta eskubide hauek izango ditu:

a)   Lege honek, lege hau osatzeko arau-bidezko manuek, eta hala egokituz gero oinarrizko edo osatze-bidezko legepide direnez erabilgarri eta nahitaez bete beharreko izan daitezenek agintzen dutena betetzea eta betearaztea.

b)   Arduralaritza-Batzordeak bere agintepeko gaietan har ditzan erabakiak betetzea eta betearaztea.

c)   Arduralaritza-Batzordeari, onar dezan, Herri Erakundearen ekintzapide-Egitamua aurkeztea, eta baita haren menpeko Baltzu eta Enpresenak eta esandako ekintzapide-egitamu hoien Egiterapenari buruzko Urteko Txostena ere.

d)   Diruegitamuen aintzin-egitasmoa Batzordeari onar dezan aurkeztu, lan-sariak eta aurreko zatian esandako egitamuak egiteratzeko ohartemandako gastu eta diru-eskuraketak barne daramatzala, esandako batzorde horrek emankizun egitarauri buruz ontzat emandako oinarri-iritziak eta orotariko bideak kontutan izanik eta horretzazko zehaztapen-txostenarekin batean, hori guzti hori bai Herri-Erakundeari berari bai horren menpeko Baltzuei dagokiela.

e)   Akurapen-sail gisa ihardun eta Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen ordainketa eta gastuetarako baimena eman.

f)    Arduralaritza-Batzordeari Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen ihardutze-egitura aurkeztea onar dezan, eta bai Herri-Erakundeko eta bere Baltzuetako artezkaritzakoak lanbide-gaitasunari begira izendatzea ere, izendapen hoiek aurrez Arduralaritza-Batzordeari ezagutaraziz.

g)   Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen iharduna berma dezaten nolanahiko zerbitzuak eratzea, bideratzea, indartzea, antolakidetzea eta arakatzea, horretarako beharrezko eta aski izan daitezen arau eta oharpideak eman ditzakeela, hori guzti hori Arduralaritza batzordeari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.

      2.-     Irratsaioak bi hizkuntzetan egingo direla kontutan izanik, Autonomia-Elkartean ofizial diren bi hizkuntzez aski jabetuta egoteari balioa emango zaio.

17. Atala

      Artezkari Nagusiaren manu-aldiak lau urte iraungo du eta, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldia bukatuaz bat amaituko da. Hori gertatuz gero Artezkari Nagusia izendatu arte bere karguan jarraituko du.

18. Atala

      Artezkari Nagusia Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera ezinekoa izango da, Arduralaritza-Batzordekoentzat jarritako elkartuezin guztiek ere hartzen dutela.

19. Atala

      1.-     Eusko Jaurlaritzak, zio eta guztizko erabakiz Artezkari Nagusia kendu egin ahal izango du, Arduratze-Batzordeari entzun ondoren.

      Artezkari Nagusia kentzea ere erabaki ahal izango da honako hauek gerta daitezenean:

a.      Sei hilabete segidan baino denbora gehiagozko gorputz-ezintasun edo heritasuna.

b.      Ageriko gaieztasuna edo Lege honek aipatzen dituen erizpide, sortarau edo xedeen aurkako portaera.

c.       Marrukeriazko lege-hauspenagatikako zigorra.

d.      zatiak aipatzen duena gertatzekotan, kentzeak, halaber, ziopekoa izan beharko du.

      2.-     Halaber, Jaurlaritzak, Arduratze-Batzordearen saloz kendu ahal izango du Artezkari Nagusia aurrekoren batetan oinarritutako zerbaitegatik eta bi hereneko gehiengoz erabakirik.

V SAILA

ZAINGOZKO LEGEBILTZAR-BATORDEAZ

20. Atala

      Eusko Legebiltzarrak erabaki dezanaren arauera, Legebiltzar-Batzorde batek "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen Herri-Baltzuen ekintzaren zaingoa egingo du, haien iharduera galerazi ez dezaneko moduan.

IV ATALBURUA

IRRAPIDE ETA ZUZENKETA-ESKUBIDEAK

21. Atala

      1.-     Gizarte eta politika-talde ordezkagarriek, Lege honen xede diren herri-adierazpideak erabiltzeko eskubidea izango dute. Eskubide hau egiteratzeko, Arduratze-Batzordeak, Artezkari Nagusiarekin bat eta dagozkion aginteak egiteratuz, erizpide soilak ezarriko ditu, hori erabakitzeko, aipatutako taldeek bateango Erakundeetan, Kondaira-Lurraldeetan eta Elkarte Autonomiaduneko Udaletxeetan daukaten ordezkotza, eta beharrezko jo ditzan sindikaritza edo ugazaba-ordezkotzazko, edo gizarte eta kultura-interesezko beste ezein erizpide kontutan izanik.

      2.-     Irrapide-eskubidea indar gutxiagoko politika, gizarte eta kultura-taldeentzako ere bermatuko da.

22. Atala

      1.-     Legebiltzar-eztabaidaketen geroagoko zabalkundean, edo hoiei buruzko albisteetan eta hauteskundeetako zabalkunde-ekintzetan, Legebiltzar-Talde bakoitzarentzeko irrati-aldia Eusko Legebiltzarrean diren ordezkari-kopuruaren heinekoa izango da.

      2.-     Hauteskunde-ekintzetan zehar hauteskundearauek aintzin-ohartematen duten jaurpide berezia ezarriko da. Bere ezarketa eta zaingoa Euskal Herriko Hauteskunde-Batzordeak egingo du, bere eginkizuna Arduratze-Batzordearen eta Artezkari nagusiaren bitartez beteko duelarik.

23. Atala

      Eusko Jaurlaritzak, aldian-aldian, gizarte-adierazpideak herri-zerbitzu izateari darien irradaketak zehaztu ahal izango ditu, eta Arduratze-Batzordeari bere iritzia eskatu ondoren hoiek betearazi.

24. Atala

      Eusko Jaurlaritzak, beharrezko eritzitako herri-zuduzko nahi hainbat agintaritzaren adierazpen edo mezu irratsaiotan sartu eta emanarazi ahal izango ditu, hoien nondikakoa esanaz. Jaurlaritzari neurtzea dagokion presa dagoenean, adierazpen eta mezu hoiek berehala zabalduko dira.

25. Atala

      Irrapideetako Artezkariek, Arduralaritzak Herri-Erakundeko Artezkariaren bidez bere agintepide edo egiteko direnei buruz emandako albisteak zuzenduz edo argituz bidali diezazkien ohar eta adierazpen guztiak hartutako egunaren biharamonean eman beharko dituzte. Zuzenketa, bere zio den albistea eman zeneko albiste-irratsaioaren ordu berekoan egin beharko da.

V ATALBURUA

ERANTZUTEKO ESKUBIDEAZ

26. Atala

      Irratiz eta telebistaz zabaldutako edozein berrigatik bidegabekeriaz kalte egin zaiola uste dezan ezin norbanako edo lege-nortasundunek, berez edo egokiro legeztaturiko bere ordezkarien bitartez erantzuteko eskubideaz baliatu ahal izango du.

      Halaber, herri-zuduei kalte egingo aliatzaie, hauek aldezteko legezko gaitasuna izan dezan beste edozein Erakundek baliatu ahal izango du eskubide honetaz.

27. Atala

      1.-     Erantzuteko eskubidea egiteratzeari gagozkiola, literatura, arte, zientzia edo horrelako lanen egile izan eta jendaurreko agerraldiak lanbidez egin ditzatenak ezingo dira irizlariek lan edo agerraldi hoiei buruz azaldutako aburuek bidegabekeriaz kalte egindakotzat jo, bere lan edo agerraldiekiko irizlarierizpenak baldintza hauek betetzen badituzte:

a)   Doakien jendeaurreko lanaren arteaen edo zientziaren aldetikako balioari buruzkoatara mugatzea, eta

b)   Lege honetan aitortzen diren erizpide eta eskubideekiko begirunez eginda egotea.

      2.-     Gaudeneko adierazpen-askatasunezko giroan, nolanahiko herri-ihardunean dabiltzan edo ibili direnak ere ezingo dira bidegabekeriaz kaltetan ateratakotzat jo esana edo aipamena ihardun horri buruzkoa izan eta lege honetan aitortzen diren irizpide eta eskubideekiko begirunez egindakoa denean.

28. Atala

      Erantzuna argipenaren edo zuzenketaren gaiari baino ez datxekona da, eta horren zabalkundea dohain egingo da.

29. Atala

      Erantzuna emateko eskea, hala behar izanez gero oinarri dituen agiripaperak aldean daramatzala, horren zabalkundea egin behar deneko Adierazpideko Artezkari bidaliko zaio.

      Erantzunaren gai den berria edo iritzia egunoroko albiste-aldi baten zabaldu baldin bada, erantzun hori Adierazpideko artezkariak hartu dezan egunaren biharamonean zabaldu beharko da, eta bestetan berriz hurrengo zazpi egunen barruan.

30. Atala

      1.-     Albiste edo iritzia eman zeneko albiste-aldia arauzko aldizkakoa baldin bada, erantzun hura zabaldu zeneko albiste-aldi berean sartu beharko da; bestelakotan, esana edo aipamena egin zeneko saio haren izakera berbereko baten aurretik egingo da.

      2.-     Lehen esandakoaren kaltetan gabe, erantzunaren zio izandako iritzia edo berria albiste-ematezko ez den irratsaio baten eman bada, eta iritziak telebista edo irratia lanbide dutenengandikakoak ez badira beti, doakionak erantzunak izakera bereko irratsaio baten irakurri dedila eskatu ahal izango du. Beti ere, Albistepideko Artezkariaren edo Arduratze-Batzordearen erabakia Albistepidearen izakerari eta saio-egitarauaren beharrei egokituko zaie.

31. Atala

      Erantzuteko eskubidea, albistea edo iritzia zabaldutako egunetik hasi eta honako epe hauen barruan egiten ez bada galdu egindo da:

1.-  Irratsaioak bertaraino iristen direneko herritan bizi direnak badira, zazpi egutegi-egun.

2.-  Erresumako izaroez besteko lurraldetan bizi direnak badira hamabost egutegi-egun.

3.-  Erresumako izaroetan edo atzerrian bizi direnak badira, hogeita hamar egutegi-egun.

32. Atala

      1.-     Dagokion Albistepideko artezkariak erantzuteko eskubidea ukatzearen aurka Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izango da; horrek gehienezko hiru eguneko epearen barruan erabaki beharko du, horrekin arduralaritza-bidea aituz. Ukoak adierazi egin beharko dira.

      2.-     Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izateko epea, ukoaren adierazpena egindako egunaren biharamonetik hasita, kontatuko da eta, nolanahi ere, 31garren Atalean esandako epeak bukatzerakoan.

      3.-     Arduratze Batzordearen erabakia erantzuna sartzearen aldekoa bada, erantzun hori 31garren Atalean jarritako irizpideen arauera zabaldu beharko da.

      4.-     Arduratze-batzordearen ezezko erabakiaren aurka arduralaritza-auzipideetatikako goradeia egin ahal izango da.

33. Atala

      Ukoa zio eta guztizkoa izango da, eta honako arrazoi huek baino ezingo ditu oinarri izan:

a)   Eskea edo idatzia bere zio izandako aipamenak edo esanak zehaztera ez mugatzea.

b)   Erantzunaren edukiak indarrean dagoen legeerapidetzak ezartzen dituen mugak haustea.

c)   Erantzuteko eskubideaz baliatzeko modua argi eta garbi ezegokia izatea.

d)   Lege honen 27. Atalak dionaren arauera horretarako legegaitasuna dutenek albiste edo iritziaren alderdi berei iadanik erantzun izana.

e)   Albistepideak albistea edo iritzia eskatzen den moduantxe edo halatsu iadanik borondatez argitu izana.

f)    28. Atalak aipatzen duen egoeraren bat gertatzea.

34. Atala

      Eskubide honen egitarapena, agian egindako kalteari legozkiokeen zigorlege edo herrilegeen alorretan egin daitezkeen bideetatik bestekoa da.

VI ATALBURUA

ERAENTZA-MODUAK

I SAILA

HERRI-ERAENTZA

35. Atala

      1.-     Euskal Irrati-Telebistaren herri-zerbitzuen eraentzak lege honetan agindutakoak izango ditu jaurpide, eta jarri daitezen agizko zerbitzuak eratxikitzen zaizkiola egingo da.

      2.-     Herri-Erakundeak har ditzan erabakiez eta hoiei darizkien eskubideez, bakoitzean dagozkiokeen aginte-saila arduratuko da, aurrez jaurtze-agintaritzatikako zuzenketa-eskea egin beharrik gabe.

36. Atala

      1.-     Herri-Erakundearen ihardutze-egiturari eta horren aldaketei buruz Arduratze-Batzordeak bere erizpena arauz eman beharko du, eta horren erabakiak Artezkari Nagusiarentzat behartze-indarra izango du.

      2.-     Ezingo da behar denez onartutako ihardutze-egituran ez dauden lantokientzako artezkaritza-lanaririk izendatu.

II SAILA

MERKATARITZA-ERAENTZA

37. Atala

      Telebistazko herri-zerbitzuen eraentza horretarako sortarazi daitezen Herri-Baltzuen bitartez egingo da.

38. Atala

      Aurreko atalak dion Baltzuen baltzu-domua oso-osorik Autonomia-Elkarteak hartuko du, erabat Herri-Erakundearena izango da, eta ezingo da ez ordain-truke ez dohan saldu, bahituran eman, zorpetu, gaudimen gisa utzi edo inori utzi.

39. Atala

      Herri-Erakundeak nornabako-jabetzapeko irratetxeak beretzakotu ahal izatea uhin-sarritasunezko eta irrada-indarrekiko arduralaritza-baimenaren jabetzarekiko ordezkotza hartzearen baldintzapean egongo da.

40. Atala

      1.-     Erakundea sortu ondoren, Herri-Baltzuetako Artezkariak Herri-Erakundeko Artezkari Nagusia izendatuko eta kenduko ditu, ArduratzeBatzordeari aurrez jakinarazi ondoren. Herri-Baltzuek Artezkariak izango dituzte bere Arduralari bakar, eta Akziokako Baltzuentzat orotariko legeek jartzen dituzten baldintzak bete beharko dituzte. Baltzu bakoitzaren Araudian zehaztuko dira gastutarako baimenaren, gastuak erapideratzearen eta akurapenak egitearen alorretan Baltzu bakoitzeko Arduradun bakarrari dagozkion ahalmenak eta Herri-Erakundeko Artezkari nagusiarentzat gordetzen direnak.

      2.-     Herri-Baltzu baten Artezkaritza eta hoiei ihardutze-egituraz atxikitako Adierazpideren bateko Artezkaritza Herri-Erakundearen Artezkaritza Nagusiarentzat aintzin-ohartemandako elkartuezin heuren menpe egongo da.

41. Atala

      1.-     Jaurlaritzak Artezkari Nagusiaren saloz, eta Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta, menpe-baltzuak sortarazi ahal izango ditu, eraentza eginkorrago baterako bide.

      2.-     Sortarazi daitezen menpe-baltzuak, beti ere, herri-domuzkoak izango dira, eta aurreko ataletan esandako lege-jaurpideen menpeko.

VII ATALBURUA

DIRUEGITAMUAK ETA DIRUBIDEAK

42. Atala

      "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen diruegitamua Lege honi eta Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen orotariko Legeari atxikiko zaio.

43. Atala

      Herri-Baltzu bakoitzak bere diruegitamu berezia izango du eta hoiek, Autonomia-Elkartearen orotariko Diruegitamuei eratxikita, Legebiltzarrak ontzat eman beharko ditu.

      Lege honen 42garren Atalaren babespean sortarazi daitezen menpe-baltzuek lege-jaurpide hori bera izango dute.

      Diruegitamuak, oreka-irizpidearen arauera egingo eta erabiliko dira.

44. Atala

      "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta eraentza eta menpebazkunen diruegitamuen kaltetan gabe, diruegitamu finko bat egingo da, agiango edo behin-betiko mentsei ihes egin eta hoiek diruegitamu finko horretan sartutako erakundeen irabazien bidez estali ahal izateko.

45. Atala

      "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta horren zerbitzuen eraentzarako herri-baltzuen dirubideak Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Orotariko Diruegitamuen pentzutan egingo dira, eta egiteratu ditzaten ihardunetatikako diru-eskuraketa eta irabaziez baliatuz.

46. Atala

      "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen ondarea eta eraentzarako herri-baltzuenak, guztitarako Euskal Autonomia-Elkartearen ondarean sartuta geldituko dira, eta herri-zerbitzurako jarritako herrijabetzapeko ogasuntzat joko da. Ezein zerga edo laketatik iare egongo da.

VIII ATALBURUA

47. Atala

      1.-     Lan-harremanak, Herri-Erakundean eta Araudi honetan aipatzen diren erresuma-bazkunetan, lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide.

      2.-     Arduratze-Batzordeko edo Aholku-Batzordetako izateak ez du, inoiz ere, Herri-Erakundeekiko eta bertako Baltzuekiko lan eskubiderik sortaraziko.

      3.-     Herri-Erakundean nahiz horren ezein Herri-Baltzutan sar daitezen Autonomia-Elkarteko herri-lanariak lantoki-izendapenezko, zerbitzu-manualdiango edo gaindikako gisa sartuko dira, herrilanari-jaurpidez bakoitzari dagokionaren arauera. Nolanahi ere, Lanari-Sail Nagusietakoak lantoki-izendapenez hoietaratuko dira.

      4.-     Herri-Erakundean eta sortarazi daitezen erresuma-baltzutan berenezko lanari sartzea, ezingo da Artezkari Nagusiak Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta jarri eta hoiek deia egindako sartze-saioen bidez baino egin.

48. Atala

      1.-     Artezkari, Antolatzaile, langile, egiteratzaile, aurkeztaile edo horrelako gisa jendaurrerako emankizunetan ari daitezen Herri-Erakundeko lanariak 41. atalak esaten dituen elkartuezinen menpe egongo dira, eta ezingo dute jendearentzako tokitan hoietan edo hoien antzerakotan ihardun. Noizbehinkako emankizun-aurkezpenak edo jendaurreango agerpenak elkartuezin horretatik kanpo gelditzen dira.

      2.-     Erosketa edo akurapen-zerbitzuetako edo zerbitzu horren eraentza hobetzeko sortarazi daitezkeen Baltzuetako teknikariak ere 41. atalak jartzen dituen elkartuezinen menpe egongo dira.

      3.-     Herri-Erakundearen edo bere Baltzuen lanari-erroldean behin betirako sartzea, ordu berean beste inorentzako lansaripeko beste ezein ekintzaren egiterapenarekin elkartuezina izango da.

Erabaki Gehigarria

Lehenengoa

      "Radio Vitoria, S.A. " Herri Baltzua "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen barruan sartzen da.

Bigarrena

      Lege hau araupidez egiteratzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, indarrean jartzen denetik sei hilabete baino goragoko izan ez dadin epe batetan.

Azken Erabakia

      Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra