Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1983 Legea, epailaren 23koa, Euskal Herriko Elkarte-Autonomiadunaren 1983garrenerako Guztizko Diruegitamua onartzezkoa.

§ 34. 5/1983 LEGEA, EPAILAREN 23KOA, EUSKAL HERRIKO ELKARTE AUTONOMIADUNAREN 1983GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUA ONARTZEZKOA

 

I IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEAZ

 

Lehenengo Atala - Guztizko Diruegitamuak

 

   Lege honen bidez, 1983garrenerako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuak onartzen dira; eta horiek esandako Elkarte Autonomiadunaren eta bere Erakunde Burujabeen Diruegitamuez osatuak daude.

 

2. Atala - Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua

 

   1.-   Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren xahupen-zerrenda guztira larogeita zazpi mila, berrehun eta berrogeita lau miloe, seirehun eta larogeita bederatzi mila bostehun eta larogeita bost pesetatakoa (87.244.689.585) da. Jaurlaritzak dagozkion bete-beharrei erantzuteko beharrezko den zenbatekoak osatzen du kopuru hau.

 

   2.-   Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren eskurapen-zerrenda guztira larogeita zazpi mila berrehun eta berrogeita lau miloe, seirehun eta larogeita bederatzi mila bostehun eta larogeita bost pesetatakoa (87.244.689.585) da, honako era honetan banakatzen dela:

 

a) Lege honetako VI. Idazpuruan agintzen denaren ariora, Foru-Diputazioek Euskal Herriko Diruegitamu-xahupenei laguntzeko hirurogeita bederatzi mila eta hirurehun eta hirurogeita zortzi miloe, bostehun eta larogeita bi mila eta hogeita hemeretzi pezeta (69.368.582.039) emango dituzte.

b) Elkarte Autonomiadunak berak kitatzeko dituen ekonomia-eskubideak lau mila hamazazpi miloe hirurehun eta zazpi mila bostehun eta berrogeita sei pezeta (4.017.307.546) jotzen dute.

c) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzak sei mila zortzirehun eta berrogeita hamairu miloe, zortzirehun mila pezeta (6.853.800.000) jotzen dute.

d) Dagozkien itunetan oinarrituz, xahupen-egitasmo zehatzak burutzeko Erresumako Guztizko Diruegitamuen pentzutango Baltzak, hirurehun eta zazpi miloe pezeta (307.000.000) jotzen du.

e) Dagozkien itunetan oinarrituz, xahupen-egitasmo zehatzak burutzeko Foru-Diputazioetatikako Baltzak hirurehun eta larogeita hemezortzi miloe pezeta (398.000.000) jotzen du.

f) Lege honen 17garren Atalean eta Lehenengo Erabaki Gehigarriko 20garren puntuan zehaztutako baldintzetan sei mila eta hirurehun miloe pezetatako (6.300.000.000) Herri-zorra jaulkiko da.

 

   3.-   Xahupen eta sarrera-zehaztapenetako beharrak eta eskubideak, Autonomia-Estatutoan eta Eskuraketen Bitariko Batzordearen horiekiko erabakietan agintzen denez, 1983garreneko abenduaren 31rarte, egun hau barne dela, egindako Erresumatikako Agintepide-eskuraketari eta zerbitzu-aldaketari darizkie.

 

3. Atala - Erakunde Burujabeen Diruegitamua

 

   1.-   Merkataritza, Industria edo Dirubideketaizakerazko "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia" Erakunde Burujabearen Diruegitamua onartzen da. Erakunde horrek Ekonomia-urtean zehar bere betebeharrei erantzun ahal diezaien izendatzen diren diruek zazpirehun eta hogeita lau miloe, hirurehun mila pezeta (724.300.000) jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira zazpirehun eta hogeita lau miloe, hirurehun mila pezeta (724.300.000) jotzen dute.

 

   2.-   Merkataritza, Industria edo Dirubideketa-izakerazko "Garraiakizun-Akurategia" Erakunde Burujabearen Diruegitamua onartzen da. Erakunde horrek ekonomia-urtean zehar bere betebeharrei erantzun ahal diezaien izendatzen diren diruek berrogeita hamar miloe pezeta (50.000.000) jotzen dute, eta ekonomia-urtean zehar kitatu beharrezkotzat jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira berrogeita hamar miloe pezeta (50.000.000) jotzen dute.

 

   3.-   Sor daitezkeen Erakunde Burujabeei eta horietako bakoitzari dagokion Diruegitamuari atxikiko zaie Lege hau eta, honek eragite-indarra izan dezan, Legebiltzarraren onarpena hertsiki eskatuko du.

 

II IDAZPURUA

IZENDATUTAKO DIRUEN GUZTIZKO ARAUBIDEA

 

4. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

   1.-   Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egin beharreko diruezarketak gauzatu behar daitezeneko egitasmoak zehaztu daitezenetik aurrera, Diruegitamuko Sail ezberdinetako gastu-kontutan azaltzen diren eta esandako egitasmoak aurrera ateratzeko diren diru-izendapenak 98 Sailari eskuratuko dizkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak,

 

   2.-   Baltzaren pentzutan, Diruegitamuan sartu gabeko egitasmoak aurrera ateratzea erabakiko balitz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, 98 Sailean "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza, zehaztu gabeko Diruezarketak" izenez azaltzen den Diruegitamuataletik atera eta eskuraketa-bidez esandako Sail horretan sartuko ditu egitasmo horiek.

 

   3.-   Baltzaren pentzutan diruezarketak gauzatu behar daitezeneko egitasmoak Elkarte Autonomiadunak beretzakotu gabeko aginteei balegozkie, aurreko idazatian adierazitako diruegitamu-atalari dagokion zentabekoa kendu egindo dio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta, hori egin ahal izateko, esandako egitasmo horrentzat eginda dagoen diruizendapena txikiegia balitz, beharrezko izan dedin zenbatekoaren dirubideketa diruizendapen-aldaketen bidez edo Herri-Zorra jaulkiz egingo da.

 

   4.-   Baltza araupetzen duen araupidetzaren ariora Autonomia-Elkarteak, Erresumak eskuemanda, bere ahalmenei ez dagozkien diruezarketa-egitasmoak burutzea bere gain hartuko balu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Eraentzarako Diruizendapenak" izenez 98 Sailaren barruan zerbitzu burujabea sortuz, egitasmo hoiekiko diruizendapenak Guztizko Diruegitamuetan sartuko dira.

 

   5.-   98 Sailari erantsi dakizkion diruezarketaegitasmoak burutzea Toki-Erakundeei balegokie, egitasmo hoien dirubideketak egiteko beharrezko izan daitezen eskuarteak eskuratuko dizkie Ekonomia eta Herriogasun-Sailak.

 

   6.-   98 Sailarekiko diruizendapenei dagozkien kopuruak ezin izango dira beste Sail baterako diruizendapen-eskuraketa gai.

 

5. Atala - Aldatu daitezkeen Diruizendapenak

 

   1.-   Nahiz Gaitze-mailan, nahiz zerbitzu-mailan egon, Hertzainen mailan Elkarte Autonomiadunak dituen aginteen dirubideak egiteko izendatutakoak alda daitezkeen diruizendapen izango dira, Hertzain-Eskola lehenengo aldiz jarri zeneko zazpirehun eta larogeita hamasei miloe pezeta (796.000.000) jotzen duten xahupenekikoak salbu.

 

   2.-   Aurreko atalean alda daitezkeentzat jotako diruizendapenak, Autonomia-Hertzainaren dirubideketari buruz Kupoarekiko Bitariko Batzordearen Erabakietan esaten denaren ariora erantsi edo haundiagotu eta kendu edo gutxitu ahal izango dira.

 

   Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den Jaurlaritzaren horrekiko dekretoz egingo da diru-izendapenaren aldaketa.

 

6. Atala - Eraentzarekiko dirusarrerak eta izendapenak

 

   1.-   Autonomia-Elkarteak aginterik ez dagokioneko gaietan egitasmoak egipideratzeko beste Herri-Erakundeengandik dirubaltzarik jaso baleza, Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen osaki den Erakunde hartzailearen diruegitamuaren diru-sarrera eta xahupenen zerrendek behar hainbateko zehaztasunez eta bereiztasunez jasoko dute.

 

   2.-   Aurreko txatalean erabakitakoaren arauera erantsitako diru-izendapenen egiterapena horri buruz indarrean dagoen araupidetzan agindutakoaren mende egongo da.

 

   3.-   Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diruak balira, Lege honetako 4garren atalaren 4garren txatalean agindutakoa beteko da.

 

7. Atala

 

   Hiruhilabetekal, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Elkarte Autonomiaduranen 1983garrenerako Diruegitamuaren egiteratze-mailari buruz estadistikazko argitalpena gertatuko du.

 

III IDAZPURUA

LANARIGOAREN DIRUBIDETZAK

 

8. Atala - Lehendakaria eta Sailburuak

 

   Lehendakariak eta Sailburuek Sail ezberdinen pentzutan jasoko duten urteko lansariaren gehiketa osoa ehuneko 10 izango da.

 

9. Atala - Arduralaritzako Gorenkarguak

 

   Eusko Jaurlaritzako Sailburuordeek, Artezkariek eta Artezkariordeek jasoko duten urteko lansari osoa ehuneko 10 gehituko da.

 

10. Atala - Karrerako Herri-lanariak

 

   1.-   Elkarte Autonomiadunak 1982garreneko abenduaren 31 bitartean Erresumarengandik eskuratu dituen karrerako herri-lanariek jasoko dituzten urteko lansari osoak 1983garren urtean ehunetik 10eko heinean gehituko dira.

 

   2.-   Aurreko txatalean aipatzen den gehitzea ondorengo arauei dagokienez burutuko da:

 

a) 1982garreneko ekonomia-urtean zehar jasotako diru-sari osoei begira haztatuko da esandako gehiketa, atal honetako 4 eta 5 txataletan agindutakoaren indarrez gehiketa horretatik kanpo gel daitezen dirusari-zernolakoak salbu.

b) Atal honetako 6garren txatalean aipatutako epearen barruan, oinarrizko eta osagarrizko dirusarien artean, baita beroien osaki diren ordaintzezko zernolako ezberdinen artean ere, gehiketaren banaketa zehaztuko du Jaurlaritzak.

 

   3.-   Herrilanarien arteko lansari osoek, oinarrizko lansariak kontutan hartu ondoren atal honetako lehenengo txatalean agintzen den gorakoa izan dezaten, osagarrizko lansarien hainbatekoak kontatuko dira.

 

   1983garren urte barruan, delako doiketa hori egitea ezinezko gerta dedinean, oinarrizko lansariak behin-behingoan murriztu egingo dira.

 

   4.-   Atal honetako lehen-txatalak hartzen duen gorakoan ez dira sartzen heintasun-erakuskariaren edo biderkagarriaren arauera bere hainbatekoa zehaztu gabe izan dezaten osagarrizko dirusariak.

 

   Familia-osagarria, janaritarako laguntza eta gaitasun berarizko suspergarria bere araupidetza bereziz zuzenduko dira. Ekoizkortasun-suspergarriagatiko, berarizko edo agiz kanpoko eta txatal honetan aipatutakoekin zerikusirik ez duten beste edozein zerbitzuegatikako dirusariek 1982garren urtean adinako hainbatekoaren zorra sortuko dute.

 

   Aurreko idazatian aipatutako ordainketazko osagarriak dagokien heinean berebaitaragarriak izango dira.

 

   5.-   Lege honetan agintzen denari darizkion gorakoak gaurgeroko hobekuntzak edo gorakoak direla bide berebaitaragarri direlako aitormena edo erabakia duten lansariak ordezkatzeko egokia izan dedin hainbatekoz egingo dira.

 

   6.-   Atal honetako lehenengo txatalean agintzen denaren kaltetan gabe, Lege hau indarrean jarri dedinetik hasita sei hilabetetako epearen barruan Elkarte Autonomiaduneko eta honen Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren zerbitzura dagoen lanarigoaren osagarrizko lansarien erapidetza eta egitura aldatzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari. Behar izanez gero, aldaketak egitea erabakiko balitz, hoien berri Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Batzordeari emango dio.

 

   7.-   Jaurlaritzak araudiz ezarriko du besterik ezko iharduna berekin daramaten lantokiak zehazteko erabiliko den bidea eta lansari-osagarri hau ezin izango du aurrez zehaztutako lantokiez bestetarako eskatu.

 

   8.-   Elkarte Autonomiaduneko eta honetako Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren zerbitzuan ari eta osagarrizko lansari gisa besterik ezko ihardunean ari izatearen osagarria jaso dezaten karrerako herri-lanari guztiek ezin izango dute diru-ordainezko herri nahiz norbanako-jabetzapeko ekintzetan ihardun eta hauek Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzura ari den lanarigoarentzat orohar jarritako araututako lan-orduei egokitu beharko die eguneroko lana eta, hori, bere ihardunaren nolakotasunagatik ezar daitezan doiketak gogoan izanik.

 

11. Atala - Eskuratutakoa izanik Lan-Legearen agindupeko ez den beste lanarigoa

 

   1.-   Baiteango herri-lanariei, arduralaritzalegearen arauera akuratutako eta 1982garreneko abenduaren 31 bitartean Erresumak Elkarte-Autonomiadunari eskuratu dion behin-behingorako lanarigoari, urteko lansari osoen guztizkoa ehuneko 10 gehituko zaio.

 

   2.-   Behin-behingorako herri-lanarien oinarrizko lansariek ezin izango dute hutsunea betetzen duten taldeagatik karrerako herri-lanariei hasiera-hasieratik dagokiena baino goragokoak izan eta herri-lanari haien gainontzeko sariak osagarrizkoak izango dira.

 

   3.-   Atera daitezen sariak bere kideko karrerako herri-lanariek euki dezatena baino goragokoak izan ez daitezenekoa kontutan izanik doituko da atal honetako lehenengo idatzatian adierazitako gorakoa.

 

12. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta honen mendeko Erakunde Burujabeek Arduralaritza-legearen arauera akuratutako lanarigoa

 

   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta honen Erakunde Burujabeek Arduralaritza-Legearen arauera artez akuratutako lanarigoaren urteko lansarien guztizkoa 1983garren ekonomia-urtean aurreko urteko ekonomia-urtekoaren eretzean ehuneko 10 gehituko da.

 

13. Atala - Lan-Itunepeko Lanarigoa

 

   Lege honetako lehenengo Erabaki Gehigarriko 13garren puntuan aipatzen den 22garren ataleko 2garren txatalean agintzen denari buruz, bakoitzari dagokion Herri-Erakundearen, Herri-Baltzuak barne, ordezkaritzak kontutan izan behar duen lansari multzoaren gorakotzat, eta ehuneko horretan atal guztiak sartuz, 1982garrenekoari begira, ehuneko hamar izendatzen da.

 

14. Atala - Beste Lanarigoa

 

   1.-   Elkarte Autonomiaduneko, horko Erakunde Burujabeetako, Herri-Baltzuetako eta, aurreko ataletan erabakitakoaren ezarpen-esparruan sartu gabe egonik, horren mende dauden gainontzeko herri eta norbanako jabetzapeko Erakundeetako Arduralaritzaren zerbitzuan dagoen beste edozein lanarigoren lansaria gehienez ere ehuneko hamar gehituko da eta araupidez erabakiko denaren ariora banatuko da.

 

   2.-   Kupoarekiko Bitariko Batzordean erabakitakoaren arauera, berarizko araupidea izango duen Autonomia-Hertzainekoa den lanarigoa aurreko idatzatian agindutakotik kanpo gelditzen da.

 

15. Atala - Lanarigoarentzako Beste diruizendapen batzuk

 

   1.-   I Atalburuko lanarigoaren, beste inoren ez, gastuetarako xedezko zenbait Sailetako Xahupenekiko 99 Sailean, lansarien ehuneko 2 gehitzeari dagokion zenbatekoagatik izendatutako guztizko dirua, lege honetako 10garren, 11garren eta 12garren ataletan aipatzen den lanarigoaren herri-ihardunaren eginkortasuna eta ekoizkortasuna hobetze-xedezko egitarauentzat, lansarien kidetzearentzat eta orohar lansari-jaurpidea arrazoipetzezko eta ekoizkortasuna gehitzezko neurriak egiteratzeko izendatuko du Jaurlaritzak-.

 

   2.-   Atal honetako aurreko lerroaldian aipatzen den guztizko dirua Jaurlaritzak banatuko du eta, hori Autonomia-Elkartean gehiengoa duten Sindikaritza-Erakundeei iritzia eskatu ondoren, har ditzan irizpideei jarraiki egingo du.

 

IV IDAZPURUA

DIRUBIDEZKO EGIKETEZ

 

16. Atala - Bermeak

 

   1.-   1983garreneko ekonomia-urtean zehar, Elkarte Autonomiadunak edozein moetako egiketegatik bermeak gehienez hamar mila miloe pezetatako hainbatekoz utzi ahal izango ditu.

 

   Lehenik emandako berme-indargetzea ekar dezaten ordaingarri-egiketen birlaguntza edo ordezkatzearen arrazoiz egin dedin ordainik ez da aipaturiko mugarako kontatuko.

 

   2.-   Aurreko txatalean baimendutako mugaren barruan Elkarte Autonomiadunak honako egiketak berma ahal izango ditu:

 

a) 1983garreneko ekonomia-urtean abenduaren 28ko 12/1982 Legeak baimendutako berme-aurreratzeak egitearen kaltetan gabe eta hoiez kanpo, Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak bi mila eta bostehun miloe pezetatako hainbateraino burutu ditzanak.

b) Egoitza Euskal Herrian duten elkarrekiko berme-baltzuek bermaturik, hoietako parte-hartzaile izan daitezen enpresa txiki eta erdi-mailakoek mila miloe pezetatako hainbatekoraino akuratu ditzatenak.

c) Birregituraketa-bilakaerango enpresek eta enpresa-multzoek bostehun miloe pezetatako hainbatekoraino burutu ditzatenak.

d) Elkarte Autonomiaduneko Erakunde Burujabeek eta bertako gainontzeko herri, nahiz norbanako erakundeek sei mila miloe pezetatako hainbatekoraino burutu ditzatenak.

 

   3.-   Elkarte Autonomiadunak bermea ematea aurreko 2garren txataleko b) eta c) kasuetan egiteratuko da araudi bidez erabaki daitezen baldintzetan eta, kasu guztietan, baimena epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen saloz Jaurlaritzak emango du, eta horren eraketa Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo.

 

   Hiru hilabetekal emango zaio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aldi horretan emandako bermeen berri.

 

   4.-   1983garren ekonomia-urtean Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak berma ahal izango duen gehienezko hainbatekoa bostehun miloe pezetatakoa izango da.

 

17. Atala - Elkarte Autonomiaduneko dirubidetza-egiketak

 

   Lege honetako Boskarren Erabaki Gehigarriko 5karren txatalean erabakitakoa salbu, indarrean dauden dirubidetza-egiketen zenbatekoak, bere agiriztapen era edozein izanik, 1983garreneko abenduaren 31n ez du hogeita bi mila miloe pezetatatik gora jotzerik izango.

 

18. Atala - Erakunde Burujabeen dirubidetzaegiketez

 

   Enerjia eta Meatze-Aurrezte egiterapenerako Arteztegiari 1983garreneko ekonomia-urtean zehar berrehun miloe pezetatako dirubidetza-egiketak akuratzeko baimena ematen zaio.

 

19. Atala - Elkarte Autonomiadunak egiteko dirubideketak

 

   1.-   Bakoitzarekiko hainbatekoak dagokion Erakundearen Diruegitamuan baimenduta egonez gero, Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Elkarte Autonomiaduneko Iraskunde-Arduralaritza osatzen duten Erakundeei gehienez ere urtebeteko eperako diruizendapenak egin ahal izango dizkie.

 

   2.-   Dirusari-maila eta aurreko txatalean aipatzen diren dirubidetza-egiketen gainontzeko zernolakoak zehaztea, baita hoiek Autonomia-Elkartearen izenean eratzea ere, Ekonomia eta Heriogasun-Sailaren esku egongo da.

 

   3.-   Atal honetan erabakitakoa behar bezala betetzeko, 06 Sailean (Ekonomia eta Herri-ogasuna), 05 Zerbitzuan (Dirubideketa) agertzen den diruegitamuarekiko zernolakoa, aipatutako Erakundeei 1983garreneko ekonomia-urterako baimendutako zorpidearen mugaraino haundiagotu daitekeelakotzat hartuko da.

 

   4.-   Ekonomia eta Herriogasun-Sailak atal honetan jasotako baimenez baliatuz, egindako dirubidetza-egiketa guztien eta bakoitzaren berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari emango dio.

 

20. Atala

 

   Autonomia-Elkartearen laguntza-bidezko diruz baliatu daitezen enpresek, legez erabaki dedin eran, bakoitzak bere Enpresa-Batzordeei diru hoiek nola erabiltzen direnei buruzko argipideak eman beharko dizkiete. Eginbehar hori ez betetzeak, enpresak egoera hori zuzendu dezanerarte Eusko Jaurlaritzak dirusaritarako laguntzaren urteko zatiaren ordainketa geldiaraztea ekarriko du.

 

V IDAZPURUA

XAHUPENA ONARTZEAZ

 

21. Atala - Erakunde Burujabeak

 

   Hamar miloe pezetatako hainbatekoz goragoko akuraketak egiteko, atxikita daudeneko Saileko Sailburuaren aldezaurreko baimena edo, hala behar izanez gero, Jaurlaritzarena beharko dute Erakunde Burujabeek.

 

VI IDAZPURUA

FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETEZ

 

22. Atala - Foru-Diputazioen ekarketa 1983garreneko ekonomia-urtean zehar

 

   1.-   Autonomia-Elkarteko Diruegitamuan izen datutako dirubidetzei eusteko, azaroaren 24ko 11/1982 Legearen idazkerak dionez, 1982garrenerako Elkarte Autonomiaduneko Guztizko Diruegitamu Legearen 35 ataleko 1.a) txatalean dauden ehunekoak erabiliz zehaztutako Foru Diputazioen orobarnezko ekarketak, 1983garreneko ekonomia-urtean zehar, honako hauek izango dira:

 

PEZETA

Arabako Foru-Diputazioarenak 9.167.451.000

Gipuzkoako Foru-Diputazioarenak 23.386.165.000

Bizkaiko Foru-Diputazioarenak. 37.654.002.000

 

Foru-Diputazioen bateango orobarnezko ekarketak. 70.207.618.000

 

   2.-   Aurreko txatalean dagoen hainbatekotik, Arabako Foru-Diputazioak 3.616.172.000 pezetatako kopurua aterako du Nekazaritza, Mendi, Abelazkuntza, Errepideei buruzkoan Erresumak Elkarte Autonomiadunari eskuratutako eta Arabako lurraldean azken honen ordez hark egiteratzen dituen zerbitzuen eta Erresumak, bere bitartez gaur baliogabetutako Arabakingo Ekonomia-Itunea lortu zen azaroaren 26ko 2.948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 atala egiteratuz Foru-Diputazio horrekin eratutako hurrenkako akordiotan xahupen-osagarritzat onartu zuen beste zerbitzu iharduera-gostearekiko ordain gisa.

 

   Aipatutako Arabarekiko osatze-xedezko zerbitzuak Jaurlaritzak Gipuzkoa eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetan egingo ditu Diruegitamuan jasotako diru-laguntzen pentzutan.

 

   Atal honetako hurrengo 4garren txatalak aipatzen duen Bitariko Batzordeak horretarako erabaki dezanaren ondorioz, osatze-xedezko kopuru hori behin-behingorakoa izango da.

 

   3.-   Halaber, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, Ekonomia-Ituneari jarraiki egiteratzen dituzten Herriogasun eta Lege-Arduralaritza Erakundearen zerbitzuen gosteari honako kopuru hauek kenduko dizkiote:

   PEZETA

 

Arabako Foru-Diputazioak. 214.382.000

Gipuzkoako Foru-Diputazioak. 546.889.000

Bizkaiko Foru-Diputazioak.  880.545.000

 

GUZTIRA 1.641.816.000

 

   4.-   Azaroaren 24ko 11/1982 Legearen idazkeran 1982garrenerako Guztizko Diruegitamu -Legeko 3 5 ataleko 2 eta 3 zenbakietan dauden bezalakoxe eginkizunak, osakera eta ihardutze-modua ditzan Bitariko Batzordea sortzen da 1983garren ekonomia-urterako.

 

   5.-   Lege honetako lehenengo Erabaki Gehigarriko 24garren puntuan adierazitako epeetan, aintzin-ordainketei bide eman ahal izateko eta aurreko txatalean ohartemandakotik sor litezkeen aldaketen kaltetan gabe, Foru-Diputazioek ordaindu beharreko hainbatekoa 1 txatalean eta bakoitza atxiki lekiokeen neurrian, atal honetako 2garren eta 3garren txataletan agindutakoa betetzearen ondorio izango da.

 

   6.-   Atal honetako 1 txatalean jarritako hainbatekoez gainera, Autonomia-Hertzainarekikoan Autonomia-Elkarteko Diruegitamuan sartutako gastuei eusteko, Foru-Diputazioek, halaber, Kupoarekiko Bitariko Batzordearen Erabakietan oinarrituz, 1983garrenean Erresumari ordaindu beharreko Kupotik, esandako zernolako horregatik ken dezaketen adinakoxe guztizko kopurua eman beharko dute urteko.

 

   Aipatutako Batzordeak orain arte erabakitako xahupen-neurriak erabiltzeko haztatuta dauden eta Foru-Diputazioek xahupen hoietarako hasieran egin beharreko ekarketak honako hauek izango dira:

PEZETA

 

Arabako Foru-Diputazioarenak. 577.010.407

Gipuzkoako Foru-Diputazioarenak. 1.471.953.366

Bizkaiko Foru-Diputazioarenak. 2.369.988.266

 

GUZTIRA 4.418.952.039

 

   Kopuru hauen ordainketa aurreko ataletatik ateratzen diren kopuruetako epe beretan eta urteko banakaketa bera erabiliz egingo da.

 

   7.-   Atal honetako edukiak ez du Autonomia-Elkarteko bateango Erakundeen eta horko Kondaira-Lurraldeen arteko harremanak araupetzen dituen Legearenaz aintzin-ebazpenik egiten.

 

VII IDAZPURUA

ZERGAPIDE-ARAUAK

 

23. Atala - Lakak eta hainbateko zehatza duten zergapidetzaz besteko arielak

 

   1.-   1983garreneko urtarrilaren lehenengo egunetik aurrera, oinarrizko zergagaiaren ehunekoan zehazturik ez daudelako edo eta oinarri hau dirualetan baliotu gabe dagoelako hainbateko zehatza dezaten Euskal Herriko Guztizko Herriogasunaren Lakak eta zergapidetzaz besteko ariel-mailek honako zenbatekoa izango dute:

 

a) Bateratuko eta Askotariko Batxillerreko eta Lanbide-Hezkuntzako Lakenek, 1982garren ekonomia-urtearen azkenean indarrean dagoena ehuneko hogeita bost gehitzetik datorrena.

b) 1981garreneko urtarrilaren lehenengo eguna baino lehen sortutako gainontzeko mailek 1980-garreneko Abenduaren 31n indarrean zegoen maila ondorengo biderkariak erabiliz biderkatzetik ateratzen den hainbatekoa izango dute:

 

1980garreneko abenduaren 31n indarrean Biderkagarri

zeuden mailak, honako urtez adierazitakoak erabilgarria

1977 eta aurreragokoak 2,20

1978 1,80

1979 1,60

1980 1,40

 

c) 1980garreneko abenduaren 31garren egunaz geroztik sortutako gainontzeko mailek, 1982garreneko abenduaren 31n indarrean zegoen maila ondorengo biderkariak erabiliz biderkatzetik ateratzen den hainbatekoa izango dute:

 

1982garreneko abenduaren 31n indarrean Biderkagarri

zeuden mailak, honako urtez adierazitakoak erabilgarria

1981 1,20

1982 1,00

 

   2.-   Lehenengo txatalean erabakitakoa erabiltzetik datozen mailak, neurriz gorakoak nahiz neurriz beherakoak izan, hamarrekotan borobildu ahal izango dira.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa - Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko 1982garrenerako Guztizko Diruegitamu-Legeko zenbait agindu 1983garreneko ekonomia-urtean erabiltzea.

 

A)   Mila bederatzirehun eta larogeita hirugarren urtean, Epailaren 24ko 3/1982 Legeko honako agindu hauek izango dira erabilgarri:

1. 4garren atala, "Erresumatikako aginte eta/edo zerbitzuez jabetzea"-ri buruzkoa.

2. 5karren atala, "Agintepideak eta/edo zerbitzuak Erresumari atzera itzultzea"-ri buruzkoa.

3. 6garren atala. "Agintepide eta/edo zerbitzuak kondaira-Lurraldeei eskuratzea"-ri buruzkoa.

4. 7garren atala, "Kondaira-Lurraldeetatikako agintepide eta/edo zerbitzuez jabetzea"-ri buruzkoa.

5. 8garren atala, "Foru-Diputazioekingo Itune"-ei buruzkoa.

6. 9garren atala, "Eraspen"-ei buruzkoa.

7. 10garren atala, "Diruizendapenak bestetarakotzea"-ri buruzkoa.

Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 10garren atalaren azken lerroaldia honela idatziko da:

"Hiruhilabetekal, Eusko Jaurlaritzak Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari Diruegitamuetan sartutako diru-izendapenetan eskuraketen bidez gertatu diren aldaketen egoeraren berri emango dio. Urteko azken-argipidea hasierako eta bukaerako diruizendapenen egoera Diruegitamuko Sailka, Zerbitzuka, Atalburuka, Atalka eta zernolakoka emanez egingo da".

8. 12garren atala, "Izendatutako Diruen birbanaketa"-ri buruzkoa.

9. 13garren atala, "Haundiagotu daitezkeen Dirubidetzak" gaiari buruzkoa.

10. 14garren atala, "Ordainkizunak gaitzea"-ri buruzkoa.

11. 15garren atala, "Dirubidetzak lehengotzea"-ri buruzkoa.

12. 16garren atala, "Urte batzutako diruizendapenak" gaiari buruzkoa.

13. 22garren atala, "Lan-itunepeko lanarigoa"-ri buruzkoa.

14. 23garren atala, "Beste Lanarigoa"-ri buruzkoa, bigarren eta hirugarren idatzatitan.

15. 25garren atala, "Diruezarketa-dirubidetzen pentzutango aldirako akurapena"-ri buruzkoa.

16. 26garren atala, "Kentzeko Lantoki"-ei buruzkoa.

17. 27garren atala, "Lanari-erroldeen zabalkuntzarako mugapena"-ri buruzkoa.

18. 28garren atala, "Izendapen eta bizisariak" gaiari buruzkoa.

19. 29garren atala, "Diruizarketen artezko akurapena"-ri buruzkoa.

20. 31garren atala, "Elkarte Autonomiaduneko Dirubidetza-egiketak" gaiari buruzkoa, bertako 2tik 6rako, idatzatietan biak barne.

21. 32garren atala, "Dirubidetza-egiketen berdirulaguntza eta ordezkatzea"-ri buruzkoa.

22. 33garren atala, "Erakunde Burujabeen dirubidetza-egiketak" gaiari buruzkoa, bertako 2tik 4rako, idatzatietan biak barne.

23. 34garren atala, "Aginte"-ei buruzkoa.

24. 36garren atala, " Kondaira-Lurraldeen ekarketen eginkortasuna"-ri buruzkoa.

25. 37garren atala, "Aginteeen eta/edo zerbitzuen mailaren aldaketegatikako Kondaira-Lurraldeen haserako ekarketetango aldakuntza"-ri buruzkoa, Azaroaren 24ko 11/1982 Legearen indarrez bertako 1 idatzatian gertatutako aldaketa kontutan izanik.

26. 39garren atala, "Dirulaguntzabideak" gaiari buruzkoa bertako lehenengo idatzatian.

27. 41garren atala, "Badaezpadako neurriak" gaiari buruzkoa.

28. 42garren atala, "Diruezarketen Artarako batzordea"-ri buruzkoa.

29. 44garren atala, "Diruegitamuen teknika-eraketak" gaiari buruzkoa.

30. Bigarren Erabaki Gehigarria, Eusko Legebiltzarraren Saileko Diruegitamuzko izendapenei buruzkoa.

31. Hirugarren Erabaki Gehigarria, Eusko Legebiltzarraren Saileko Diruegitamuzko izendapenei buruzkoa.

32. Zazpigarren Erabaki Gehigarria, gazteen eta familiaren ardura duten lanik gabeko emakumeen lanbidea suztatzeko dirulaguntzari buruzkoa.

33. Zortzigarren Erabaki Gehigarria, ordainsariekiko mugapenei buruzkoa.

34. Bederatzigarren Erabaki Gehigarria, lanarien ihardunaren eta lansarien aldetikako kidekaketari buruz; Legebiltzarrari 1983garrenerako lehenengo hiruhilabetekoan aurkeztuko zaion Egitamuan gauzatuko da.

B)   Egunak eta epeak 1983garreneko ekonomia-urteari behar bezala egokitzea, baita Lege honetan dauden aginduetara behar bezala jotzea ere kontutan izanik beteko dira aurreko aginduak.

C)   Aurreko B) letran esaten denaz gainera, ondoren adierazten diren puntuak behar bezala erabiltzeko, honako berarizko arau hauek izango dira kontutan:

9. 13garren atala, "Haundiagotu daitezkeen Dirubidetzak" gaiari buruzkoa. 2garren idatzatiko d) letra ondoren datorren erara idatziko da:

d) Benetan egindako zerbitzuen aldiari eta Herri-Arduralaritzari aldezaurretik egindako zerbitzuen aitorpena egiteaz, Abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa erabiltzeari darizkien hirurtekakoak ordaintzeko izendatutako diruak.

10. 14garren atala, "Ordainkizunak gaitzea"-ri buruzkoa. Lehenengo idatzatian i) letra berria sartuko da, honako idazkera hau duela:

i) Beste edozein diru-sarrera, beti ere sarrera hoietan benetan jasotako hainbatekoak diruegitamututakoa gainditu dezanean, gehiegizko horrekingo horniketa eginaz.

24. 36garren atala, "Kondaira-Lurraldeen Ekarketen eginkortasuna"-ri buruzkoa. Epailaren 24ko 3/1982 Legeko Bigarren Aldibaterako Erabakiari buruz, atal honetako lehenengo idatzatian dagoen aipamena, Lege honetako Bigarren Aldibaterako Erabakiari buruzko aipamentzat jaso behar da.

 

Bigarrena - Herri-Baltzuen ihardunerako, diruezarketetarako eta dirubideketetarako egitarauak eta diruegitamuak

 

   Lege honi eraskin gisa honako Herri-Baltzu hauen ihardunerako, Diruezarketetarako eta Dirubideketetarako egitarauak eta Diruegitamuak eransten zaizkio:

 

- Ekainaren 10eko 5/1981 Legez baimendutako "Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzua"-rena.

- Otsailaren 1eko 60/1982 Dekretoz baimendu tako "Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Elkartea -Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A."-rena.

- Otsailaren 15eko 62/1982 Dekretoz baimendutako "Orquesta de Euskadi, S.A. "-rena.

- Jorrailaren 5eko 82/1982 Dekretoz baimendutako "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A."-rena.

- Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretoz baimendutako "Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A."-rena.

- Azaroaren 24ko 9/1982 Legez baimendutako "Ente Vasco de Energía"-rena.

 

Hirugarrena - "Lan-harremanetako Kontseilua"-rekiko 30 Sailaren Diru egitamua.

 

   Lege honetako Lehenengo Erabaki Gehigarriko 30 eta 31 puntuetan ezarritako jaurpidea "Lan harremanetako Kontseilua"-rekiko 30 Sailarekin erabiliko da.

 

Laugarrena - 1982garrenerako Diruegitamuetan Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari atxikitako Diruizendapenekiko Arauak

 

   1.-   Elkarte Autonomiadunak Erresumatik datozen eta dagozkien diru-baltzak jaso izanaren ondorioz 1982garreneko abenduaren 31z geroztik urte horretaiako Diruegitamuko 98 Sailari diruezarketa-egitasmoak atxikitzeak, Lege honetako Lehenengo Erabaki Gehigarriko 6garren puntuan agindutako esate-modu eta neurritan, atxikitako diruizendapenak 1983garrenerako Diruegitamuari besterik gabe eranstea ekarriko du berekin.

 

   2.-   Aurreko idatzatiak aipatzen duen Diru-Baltzari atxikitzeak 1982garreneko abenduaren 31rako dagoenekoz bukatutako egitasmoak barnean har balitza, atxikitze hori 1982garrenerako Diruegitamuen barruan egingo da behar bezalako kitapen-ondorioetarako.

 

   3.-   Aurreko bi idatzatietan agindutakoa gora behera, hoietan emandako araupidetzak 1983garreneko Maiatzaren lehenengo egunean galduko du indarra eta une horretan "Lurralde-arteko Ordezkaketa-Baltza. Zehaztu gabeko Diruezarketak" izenez 99 Sailean horretarako ageri den diruegitamu-zernolakoak daukan izendapena ezabatu eta zerrendatik kendu egingo du Ekonomia eta Herriogasun-Sailak.

 

   4.-   Aurreko idatzatiak aipatzen duen egunetik aurrera, Erresumatikakoak diren eta 1982garren ekonomia-urteko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari zegozkion eskuarteak jasotzeak, Jaurlaritzak erabaki dezan diruezarketa-egitasmo berriei dagozkien diruizendapenak 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartzea ekarriko du, eta Eraspena egitezko Dekreto egokia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. Diruizendapen hori "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza 1982garren ekonomia-urterako Diruizendapenak" izenez, berarizko zerbituzan 98 Sailaren barruan sartuko da.

 

   5.-   Lege honetan jasotako eran eta ihardunbidez, dirubidetza-egiketak itunetzeko eta, hala behar izanez gero, 1982garreneko ekonomia-urteko diruegitamuetako gaindikinak erabiltzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari eta, hori, esandako ekonomia-urteari dagozkion Erresumatikako diru-baltzak ez hartzetik datozen dirubidetza-eskasiak osatzeko xedez. Jaurlaritzak, era berean, esandako eskasia horiek aldibaterakoak balitez, epe laburrerako dirubidetza-egiketetarako baimena eman ahal izango du.

 

   6.-   Aurreko idatzatian jasotako baimenen babespean egindako dirubidetza-egiketa bakoitz eta guztien berri emango dio Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

   7.-   Erabaki Gehigarri honetan eta, hala baledi, Lege honetako 4garren atalean agindutakoa, Erresumako 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuei buruz, Abenduaren 26ko 44/1981 Legearen Eraskineko 33 Sailari Jaurlaritzak egindako goradeiaz Konstituzio Epaikaritzak bere garaian erabaki dezanaren baldintzapean egongo da.

 

   Epaikaritzak erabaki dezanean, esandako ebazpenak diruegitamuei zenbateraino eragiten dienaren eta erabaki hori betetzeak horretarako eska ditzan neurrien beri emango dio Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

Bosgarrena - Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako dirubidetzak

 

   Jaurlaritzak, bere Ekonomia-Batzordearen saloz, Eusko Legebiltzarrak sor dezan Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Elkargoaren bidez, enpresen birrantolaketarekiko dirulaguntza gisa erabaki ditzan dirubidetzek ez dute, orohar, 1983garreneko egiterapenerako, mila eta bostehun miloe pezeta baino gehiago joko. Abenduaren 28ko 12/1982 Legeaz baimendutako 1982garrenerako mugapena 1983garren ekonomia-urtean haundiagotzearen kaltetan gabe eta horri begiratu gabe egingo da mugapen hori.

 

   Euskal Herriko Herriogasun Nagusiak Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Elkarteari, aipatutako Elkarteak industria-suztaketa eta birrantolaketarekiko laguntza gisa egin ditzan diruegiketetan, hala baledi, gertatutako galerak ordainduko dizkio.

 

Seigarrena - Langabeziari aurka egiteko lan-Baltza

 

   1.-   Langabeziaren aurka borrokatzeko, Lanarekiko 13 Sailaren barruan, bi mila hirurehun eta berrogeita hamar miloe pezetatako Lan-Baltza sortzen da eta hoien ihardun biderapena Lan Sailari dagokio, Lurralde-Antolaketa eta Garraio eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailekin elkar hartuta.

 

   2.-   Aipatutako Dirubaltzak ordaindutako lanak Kondaira-Lurraldeetako Udalek, Udal-Elkarteek edo Toki-Erakunde Txikiagoek egingo edo akuratuko dituzte eta, Dirubaltza honen bidez nahi diren helburuak lortzeko erakidetzarik onenerako Foru-Diputazioekin ituneak egin ahal izango ditu Lan-Sailak.

 

   3.-   Baltzaren pentzutan emandako dirulaguntzak gizarte-taldeen azpiegitura eta antolapidetzalanen dirubideak egiteko izango dira, lan horiek ematea udalari dagokiola, eta batipat, eraikintzarako, konponketarako, kaleak zaintzeko eta berritzeko, espaloiak, plazak, ibiltokiak, hiribideak eta mendibideak egiteko, ura hartzeko eta banatzeko, urbideak egiteko eta hobetzeko eta osasunbidezko azpiegiturasareak egiteko.

 

   Emandako dirulaguntza ez da agizko xahupenen dirubideak egiteko, inorentzako domu-eskuraketak egiteko, lurrak erosteko, ez eta 1983garreneko agizko Diruegitamuan sartutako lanetarako ere erabiltzerik izango.

 

   4.-   Erabaki Gehigarri honek aipatzen dituen egitasmoen dirubidetzak egiteko laguntza-eskeak, araupidez agindu daitezen agiriekin batera, 1983garreneko Jorrailaren 30eko gauerdia baino lehen Lan-Sailera eraman beharko dira. Behar diren arauak lehen esandako eguna baino gutxienez 20 lanegun lehenago emango dira aditzera.

 

   5.-   Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak aldezaurretik txostena eginik, egoki izan daitezen dirulaguntzak ematea 1983garreneko maiatzaren 10a baino lehen erabakiko du eta, egun horrez geroztik egin dezan lehenengo bilkuran, Lan eta Gizarte-Ongunde Batzordeari emango dio emate horren berri.

 

   Horrekiko irizpidetzat honako hauek jartzen dira:

 

a) Aurreko 3 idatzatian sarturik egon eta bete-beteko esku-lana behar duten lanei emango zaie lehentasuna.

b) Halaber, sei hilabetetatik gorako egitealdia dezaten lan-moeta ezberdinei doazkien batera emateko egitasmo edo egitasmo-taldeek izango dute lehentasuna, beti ere, esandako aldi horretan Lanbide-Idazguen bidez akuratutako lanarigoa lanean euki dezatelarik.

c) Halaber, lege honetan ohartemandako baldintzak betetzen dituen lanik gabekoen zenbatekoaren heineango langabezia-neurririk haundiena izan dezaten udalek aurkeztutakoek lehentasuna izango dute.

 

   6.-   Lan hauek egiteko lanik gabe dauden pertsonen akuraketa nahitaez Lanbide-Idazguen bidez egin beharko da. Akurapen-baldintzetan herri-lanen egilearen aldetik Lanbide-Idazgutan errolderatuta daudela eta inolako dirulaguntzarik hartzen ez dutenei eta batipat familiaren ardura izan dezatenei lan ematen zaiela erasota egotea ezinbestekoa izango da.

 

   Seigarren txatal honetan agindutakoa betetzen dela zaintzeko, gehiengoaren jabe diren Sindikaritza Erakundeak bertako izango direneko Jaurlaritzaren ordezkari bat buru izango duen Zaingo-Batzordea sortuko du. Ordezkaritza horri berari atxikiz, Kondaira Lurralde bakoitzean bertako Zaingo-Batzordeak sortuko dira.

 

   7.-   Dirulaguntzarekiko adierazpena hartutako egunetik hasi eta 45 egutegi-egunetako epearen barruan ekin beharko zaie lanei.

 

   8.-   Dagozkien diru-ordainketak egindako lanaren egiaztapena Jaurlaritzako gai den ihardutze-sailak onartu ondoren egingo dira, eta egiaztapen hau Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko dagokion Lurralde-Ordezkaritzan aurkeztuko da.

 

   9.-   Erabaki honetan adierazitako baldintzak bete ez izanak, emandako diru-laguntza kendu eta gero bere garaian Jaurlaritzak erabaki ditzan irizpideen arauera birbanatzea ekar dezake.

 

   10.-   Autonomia-Elkartean gehiengoa duten Sindikaritza-Elkarteek duten indarraren heinean eta Ugazaba-Bazkunen osatutako Batzorde bat eratuko da, Lanbide-Suztapenerako Egitarauetan honako egiteko huekin eskuhartzea xede dutela:

 

- Lanik gabeko langileen langabeziaren Aurkako Ekintzarako Dirubaltzaren egitasmoak egiteratzeko akurapenari arta egitea, zazpigarren Erabaki Gehigarriaren 6garren zatiak dionaren arauera.

- Gazteen eta Familia-Erantzunbeharra duten Emakumeen Lanbideak Suztatzeko Egitarauari buruz:

a) Akurapenekiko ikuskaketa.

b) Eratu daitezen teoriazko ikastaroetako egitarauak, eta hoien egiterapena.

c) Egitarau hau egiteratu dezaten arauak osatzeko eta hobetzeko ezein neurriren saloak egitea, eta bai Jaurlaritzak hoietakoren bat onartu baino lehen entzun dakiela ere.

- Busturialdeko Lanbideen Suztapenerako Egitarauaren Batzordean aztertu daitezen gaiei buruzko argipideak hartu, eta bai Egitarau honen egiterapena osatu dezaten neurri guztien saloak egitea ere.

- Ihardutze-bidezko Lanbide-Hezkuntzako ikastarotarako egitarauak egin baino lehen bere iritzia ematea, eta bai ikastalditara joandako langileak berriz laneratzea helburu izan dezaten arta hartzezko ekintzetan eskuhartzea ere.

 

   Batzordearen Lehendakaritza Eusko Jaurlaritzako Lan-Saileko Lanbide-Sailordetzak izango du.

 

   Batzorde honek gainera lanik gabeko langileen zazpigarren Erabaki Gehigarriaren gai diren "langabeziaren aurkako ekintzarako artezko herrilana" egitasmoak egiteratzeko akurapenekiko zaingoa egingo du.

 

   11.-   Arau hauen edukia egiteratzeko beharrezko aginduak Lan-Sailaren saloz emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Zazpigarrena - Langabeziari aurka egiteko artez burutzeko lanak

 

   Lanarekiko 13 Sailaren barruan hirurehun miloe pezetatako diru-atala sortzen da eta hoien ihardun-biderapena, Lurralde-Politika eta Garraio-Sailarekin elkarlangintzan, Lan-Sailaren esku uzten da eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak berak egiteratzeko edo akuratzeko eta langabezian dauden pertsonak akuratuz, azpiegitura eta gizarte-antolapidetza hobetzeko, mendiak eta hibaiak garbitzeko eta antzeko egitasmotarako, etabar, egiteko diren lanen dirubidetzak egiteko izango dira.

 

   Lan eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailen saloz erabaki hau egipideratzeko beharrezko arauak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Zortzigarrena - Ordainetango gorabeherak

 

   Lege honetako 20garren atala erabiliz, atal horretako 2garren txatalak aipatzen dituen ordainetan, hala baledi, sor litekeen gehiagoko edo gutxiagoko aldeak, 99 Sailean dauden diruizendapenen pentzutan berdinduko dira.

 

Bederatzigarrena - Etxebizitza eta Lurren Alorreango inorentzakotze-eskubideak

 

   Jaurlaritza-batzarrak ontzat eman ondoren edo Dekretoz jarri daitezen bidetatik honako hauetarako eskua ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailari:

 

a) Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege-Dekretoak eta Eusko Jaurlaritzaren Abenduaren 31ko 141/1981 Dekretoak egindako baliapide-eskuraketaren ondorioz Autonomia-Elkartearen jabetzapekoak izan eta eskuraketa hori baino lehen "Instituto para la Promoción Pública de la Vivienda"-ren edo beste ezein agintaritza-erakunderen ondareko ziren merkataldegi, etxalde, jabetza-eskubide eta nolanahiko baliapide edo erabiltemo-dutarako lurrak artez besterentzeko.

b) Autonomia-Elkartearen jabetzapeko izan eta Eusko Jaurlaritzaren Jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoak hartzen ez dituen etxebizitzak alogeran nahiz noiznahi uztekotan inori artez uzteko.

 

Aldibaterako Erabakiak

 

Lehenengoa - Egokitasunik ezak

 

   1983garreneko urtarrilaren lehenengo egunetik hasita Lege hau indarrean jartzeko egunerarte, 1983garreneko Guztizko Diruegitamuetan sor daitezkeen egokitasunik ezak edo adierazitako denboraldian erabil daitekeen "1983garren ekonomia-urterako behin-behingorako diruegitamu-arauak ematen dituen" abenduaren 31ko 14/1982 Legeak eta honek, araupidetza bikoitzaren ondorioz egiteratuz sor daitezkeenak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, dirubidetza-eskuraketen bidez edo egokien iruditu dakion eran erabakiko ditu Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aditzera emango dio.

 

Bigarrena - Diruekarketak kentzea

 

   Aurreko Aldibaterako Erabakiak aipatzen duen Legea betez, lege honetako 20garren atalean erabakitako aintzin-ordainketa direnez, Foru-Diputazioek egindako ekarketak, aipatutako atalaren ondorioz gertatu behar duen lehen-epetik aterako dira. Honen hainbatekoa gaindituko balute, ondorengoari edo, hala behar izanez gero, ondorengoei kenduko zaie.

 

Hirugarrena - C.A.D.E.M.-en Diruegitamua

 

   Jaurlaritzak azaroaren 24ko 9/1982 Legeko Bigarren Erabaki Gehigarrian esaten den esate-modu eta neurritan "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia" erakundea Herri-Baltzu sortu eta orain Ihardutze-Sail Burujabea den Erakundea ezaba dezanean, Jaurlaritzak berriro onartu beharrik eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian berriro argitaratu beharrik gabe, Lege honetako 3garren atalean onarpengai izan den diruegitamua bere osoan esandako Herri-Baltzuari dagokiolakotzat joko da.

 

Kentzezko Erabakia

 

   Lege hau indarrean jartzerakoan, abenduaren 31ko 14/1982 Legea, "1983garren ekonomia-urterako behin-behingorako diruegitamu-arauak ematen dituena", eta lege honen edukiaren aurka egon daitezen beste erabaki guztiak kendu egiten dira.

 

Azken-Erabakiak

 

Lehenengoa

 

   Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Lege honetan ohartematen den guztia egipideratzeko eta egiteratzeko beharrezko erabakiak emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena - Indar-aldia

 

   1.-   Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.

 

   2.-   Hala ere, Lege honetan erabakitakoa 1983garreneko urtarrilaren lehenengo egunetik atzera-indarrez erabiliko da.

 

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK 1983

 

II ERASKINA

 

LEGEBILTZARREKO EZTABAIDAKETAREN ONDORIOZ GASTUEN EKONOMIAZKO SAILKAKETAN ETA HOIEKIKO ADIERAZPEN ZEHATZETAN EGINDAKO ALDAKETAK

 

00 SAILA - LEGEBILTZARRA

1.-   Legebiltzarreko 00 Sailarentzako guztizko diruizendapena 91.370.364 pezeta gutxitzen da, honako xehapen hauen arauera:

 

Zern. eta Diruatala BEHERAP GEHIK.

00.01.111.1 . - 15.226.286

00.01.181.1 - 4.605.493

00.01.211.1 - 5.000.000

00.01.223.5 - 700.000

00.01.234.1 800.000 -

00.01.241.1 - 11.302.666

00.01.252.1 2.000.000 -

00.01.253.1 3.000.000 -

00.01.254.1  - 5.000.000

00.01.256.1  - 3.000.000

00.01.259.1  - 14.218.384

00.01.262.1  - 2.000.000

00.01.681.1 24.000.000 -

00.01.623.1 70.577.785 -

00.01.622.1 25.000.000 -

00.01.632.1 26.000.000 -

00.01.643.1 2.045.408 -

GUZTIRA 152.423.193 61.052.829

 

01 SAILA - JAURLARITZAKO LEHENDAKARITZA

2.-   01.05.471 Zernolakoaren barruan 15.000.000 pesetako diruatal berri bat sortzen da, argigarriz "Hiru probintzia-espetxetarako laguntzak (Basauri, Martutene eta Nanklares)" daramala.

3.-   01.05.771 zernolakoa 1 diruatalerako diruizendapena 10.000.000 peseta gehitzen da, adierazpenari honako zati hau erantsi behar zaiola: Jaurlaritzak diruatal hau Sail honetako beste batzutara aldatu dezake, Epai-Arduralaritzari laguntzeko".

4.-   01 Sailean, 02 Saileko 07 zerbitzua aldatzetikako zerbitzu berri bat sortarazten da, horren diruatalak, hala egokituz gero, Euskeraren Erabilkera Arauzkotzeko Legea egiteratzean sortarazi dedin elkarketa sailera aldatu daitezkeela.

 

02 SAILA - LEHENDAKARITZAKO IDAZKARITZA

5.-   3garren aldaketari datxekola, 02 Saileko 07 Zerbitzua 01 Sailera aldatzen da.

6.-   100.000 pesetako 02.01.471.1 zernolakoa sortarazten da, honako adierazpen honekin: "Arduralaritza-Agiritara iristearekiko Legearen egitasmo-saloari ekiteko, 10.000.000 pesetaraino gehikizun da".

7.-   02.06.692 zernolakoaren barruan "1" diruatal berri bat sortarazten da, 9.000.000 peseta izendatzen zaizkiola, eta argigarriz "Arduralaritza-Legebidetako euskerari buruzko azterlangintza" daramala.

8.-   02.06.692 zernolakoaren barruan "3" diruatal berri bat sortarazten de, 10.000.000 peseta izendatu eta, argigarriz, "Arduralaritzan eta Tokiarduralaritza-Institutoan Euskera arauzkotzeko Legea indarrean jartzeko azterlanak eta egitasmoak" daramala.

 

03 SAILA - NEKAZARITZA

9.-   03.01.621 zernolako "1", "2" eta "3" diruataletarako diruizendapenei honako gehikuntza hauek egiten zaizkie, hurrenez huren:

      "1" Diruatalari: 4.000.000 peseta

      "2" Diruatalari: 3.000.000 peseta

      "3" Diruatalari: 3.000.000 peseta

10.-   03.01.771 zernolakoaren barruan 6.000.000 pesetako "5" diruatal berri bat sortarazten a, adierazpenez "Nekazaritza-gaikuntzarako ikastaroetarako dirubideak" daramala.

11.-   03.04.771-3 zernolakoaren barruan 60.000.000 pesetako diruatal berri bat sortarazten da, argigarriz "Mendi-nekazaritzari buruzko Legea indarrean jart zea" daramala.

12.-   03.04.612 zernolako "4", "5" eta "7" diruatalei honako gehikuntza hauek egiten zaizkie, hurrenez hurren:

      "4" Diruatalari: 4.000.000 peseta

      "5" Diruatalari: 4.000.000 peseta

      "7" Diruatalari: 5.000.000 peseta

13.-   03.04.692 zernolakoaren barruan 15.000.000 pesetako "2" diruatal bat sortarazten da, honako argi garri honekin: "Udal-lurretango herri-mendien erroldea, lur-neurketa, mugarriketa, etabar".

14.-   03.04.623 zernolakoaren barruan 20.000.000 pesetako "1" diruatal berri bat sortarazten da, argigarriz honeko hau daramala: "Bizkaiak Nekazaritza-Hezkuntzako Eskola berri baten eraikintzari ekiteko".

15.-   03.04.781.1 zernolakoko "1" diruatalari egindako diruizendapena 30.000.000 peseta gehitzen da.

 

04 SAILA - MERKATARITZA, ARRANTZUA ETA TURISMOA

16.-   04.02.471 zernolakoko "10" diruatalari 2.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

17.-   04.02.471 zernolakoko "11" diruatalari 8.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

18.-   04.02.731 zernolakoaren barruan 25.000.000 pesetako "3" diruatal berri bat sortarazten da, argigarriz honako hau daramala: "Bezeroari arreta egiteko Udal-Idazguak sortzeko laguntza".

19.-   04.03.761 zernolakoko "2" diruatalari 10.000.000 poeseta gehiago izendatzen zaizkio.

20.-   04.03.731 zernolakoko "1" diruatalari 20.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

21.-   04.02.692 zernolakoaren barruan 2.000.000 pesetako "5" diruatal berri bat sortarazten da, argigarriz honako hau duela: "Eskualde-mailako periak indartzeari eta aberri-mailako merkatu bat agian sortarazi ahal izateari buruzko Azterlana".

22.-   04.05.692 zernolakoaren barruan 2.500.000 pesetako "2" diruatal berri bat sortarazten da, honako argigarri honekin: "Ur axaletako arrantzuaren beharrekiko azterpena".

22-Bis.-   04.06.481 zernolakoaren barruko "1" diruatalari 5.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

 

05 SAILA - KULTURA

23.   05.04.254 zernolakoko "3" diruatalari 2.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

24.-   05.01.256 zernolakoko diruataletako 56.900.000 pesetak 05.07.256 zernolakora aldatzen dira.

25.-   05.05.212 zernolakoko "2" diruatalari 1.000.000 peseta gehitzen zaizkio.

26.-   05.05.254 zernolakoko "2" diruatalari 3.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

27.-   05.05.256 zernolakoko "1" diruatalari 6.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

28.-   24garren aldakuntzari lotuta, 05.01.256 zernolakoko diruatalen aldaketa egin ondoren 05.01.256 zernolako bereko 10.000.000 pesetako "1" diruatal bat sortarazten da, argigarriz honako hau duela: "Euskal ertilarien Elkartetik kanpoango erakusketentzako dirubideak".

29.-   05.01.731 zernolakoaren barruan 25.000.000 pesetako "2" diruatal berri bat sortarazten da, honako argigarri honekin: "Kultura-Etxeen egitamuketarako, hoiek egokitzeko eta sortarazteko Foru-Diputazio eta Udalekingo ituneak".

30.-   05.07.256 zernolakoko "4" diruatalari 15.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

31.-   05.03.461 zernolakoko "1" diruatalari 18.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

32.-   05.03.461 zernolakoko "3" diruatalari 7.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

33.-   05.01.252 zernolakoko "1" diruatalari 8.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

34.-   05.07.212 zernolakoko "1" diruatalari 5.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

35.-   05.08.681 zernolakokoaren barruan 10.000.000 pesetako "4" diruatal berri bat sortarazten da, honako argigarri hau daramala: "Ertilan ikugarriak erosteko".

36.-   24garren aldakuntzarekin lotuta 56.900.000 pesetako "4" diruatalberri bat sortarazten da, argigarriz honako hau duela: "Herriz-Herri zerbitzu-ituneak".

37.-   05.07.461 zernolakoko "2" diruatalari 15.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

38.-   05.07.471 zernolakokoaren barruan 20.000.000 pesetako "5" diruatal berri bat sortarazten da, honako argipide honekin: "Antzerti-ibilaldiei buruzko Erresumako eta beste Autonomia-Elkarteetako Arduralaritzekingo hitzarmenak".

38-Bis.-   05.07.471 zernolakoaren barruan 7.000.000 pesetaz hornitutako "6" diruatal berri bat sartzen da, "Jazz-jaialdiei laguntzeko".

38-Ter.-   05.05.471 zernolakoko "9" diruatalari 1.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

38-IV.-   05.05.471 zernolakoko "10" diruatalari 2.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

 

06 SAILA - EKONOMIA ETA HERRIOGASUNA

39.-   06.05.851 zernolako berri bat sortarazten da, 100.000 pesetaz hornituta, eta adierazpen hau daramala: "Autonomia-Elkarteko Iraskunde-maiako Arduralaritzako Erakundeentzako urtebete baino gehiago gabeko eperako maileguak, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legeak 19garren Atalaren "1" zatiak dionaren arauera. Diruizendapen hau ekonomia-urterako Erakundeei jarritako zorpetze-mugaraino gehitu ahal izango da".

 

07 SAILA - HEZKUNTZA

40.-   07.01.131 zernolakoko "1" diruatalari 384.336.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

40-Bis.-   07.02.222 zernolakoko "1" diruatalari 10.230.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

41.-   07.02.223 zernolako "2", "3", "4", "5" eta "6" diruataletarako izendapenei honako gehikuntza hauek egiten zaizkie, hurrenez hurren:

      "2" Diruatalari: 300.000 peseta

      "3" Diruatalari: 6.000.000 peseta

      "4" Diruatalari: 1.000.000 peseta

      "5" Diruatalari: 1.000.000 peseta

      "6" Diruatalari: 6.000.000 peseta

42.-   07.02.254 zernolakorako diruizendapena 10.000.000 peseta gehitzen da, honako argigarri hau erantsiz: "10.000.000 peseta 07.02.471.5 (Herri-Ikastegietako eskola-janguak) diruatalera aldatu daitezke".

43.-   07.02.771 zernolakoko "5" diruatalari 15.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

44.-   07.03.471 zernolakoko "1" diruatalari 2.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

45.-   07.03.421 zernolakoko "1" diruatalari 10.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

46.-   07.03.471 zernolakoko "11" diruatalari 43.000.000 peseta kentzen zaizkio.

47.-   07.03.471 zernolakoko "13" diruatalari 43.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

48.-   07.04.4711 zernolakoko "5" diruatalari 13.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

49.-   07.05.471 zernolakoaren barruan "2" diruatalri 3.460.980 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

50.-   07.05.481 zernolakoaren barruan "2" diruatalari 4.825.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

 

09 SAILA - HERRIZAINGOA

51.-   Hertzain-Ikastegian hasieran ohartemandako 1.000 ikasle ez baizik eta 750 sartu direnez gero, harretzazko 07 Zerbitzurako diruizendapena 486.628.920 peseta gutxitzen da, honek honako zernolako eta diruatalei eragiten diela.

 

Zernolakoa BEHERAPENA GEHIKUNTZA

09.07.171.1 549.000 -

09.07.171.2  - 7.794.500

09.07.171.3 24.430.500 -

09.07.171.4 32.348.333 -

09.07.181.1 623.640 -

09.07.181.2 - 1.441.840

09.07.181.3 8.191.060 -

09.07.181.4 11.228.467 -

09.07.211 4.333.000 -

09.07.212 1.300.000 -

09.07.214  346.000 -

09.07.215 18.725.000 -

09.07.217 433.000 -

09.07.222 9.533.000 -

09.07.223 6.067.000 -

09.07.234 2.600.000 -

09.07.241 2.167.000 -

09.07.251  866.000 -

09.07.252 2.976.000 -

09.07.253 1.509.000 -

09.07.254.1 97.002.760 -

09.07.255 38.977.000 -

09.07.256.1 13.867.000 -

09.07.257  503.000 -

09.07.259 1.733.000 -

09.07.261 6.933.000 -

09.07.262 3.465.000 -

09.07.263  643.000 -

09.07.481.1 87.649.500 -

09.07.481.2 116.866.000 -

GUZTIRA 495.865.260 9.236.340

   Honen ondorioz, ondoren zehazten diren diruatalekiko argipideak aldatu, eta honela gelditzen dira:

- 171garren zernolakoa, "1" Diruatala: "Ikastegiko ikaskide-sail batentzako Irakasleak (51 lagun)".

- 171garren zernolakoa, "2" diruatala: "Ikastegiko ikaskide-sail batentzako Zerbitzu-lanariak (96 lagun)".

- 171garren zernolakoa, "3" diruatala: "Ikastegiko ikaskide-sail batentzako Zerbitzu-lanariak (62 lagun)".

- 171garren zernolakoa, "4" diruatala: "Ikastegiko Zerbitzu-lanariak (96 lagun)".

- 181garren zernolakoa, "1" diruatala: "Ikastegiko lehenengo ikaskide-sailaren Irakasleen Gizartesegurantza".

- 181garren zernolakoa, "2" diruatala: "Ikastegiko lehenengo Ikaskide-sailaren Zerbitzu-lanarien Gizartesegurantza".

- 181garren zernolakoa, "3" diruatala: "Ikastegiko bigarren Ikaskide-sailaren Zerbitzu-lanarien Gizartesegurantza".

- 181garren zernolakoa, "4" diruatala: "Ikastegiko bigarren Ikaskide-sailaren Zerbitzu-lanarien Gizartesegurantza".

- 481 zernolakoa, "1" diruatala: "750 laguneko ikaskide-sail bati dagozkion ikasketa-sarien ordainketa".

- 481 zernolakoa, "2" diruatala: "Bigarren ikaskide sailekoie (1.000 lagun) 3 hilabeteko ikasketa-sariz dagokienen ordainketa.

   Halaber, "Zerbitzuango Hertzainak" 08 Zerbitzuarentzako diruizendapena 404.418.495 peseta gutzitzen da, hasieran ohartemandako 850 hertzain berri ez bainan 675 izateari egokitzeko horrek honako zer nolako eta diruatalei eragiten diela:

 

Zern. eta Diruatala BEHERAP. GEHIK.

09.08.181 119.594.818 -

09.08.181.3 46.923.152 -

09.08.171.2 175.573.750 -

09.08.254 5.868.787 -

09.08.255 5.868.787 -

09.08.621 30.000.000 -

09.08.631 39.357.527 -

09.08.641 3.552.000 -

09.08.642 5.698.000 -

09.08.644 116.635.000 -

09.08.638  - 18.900.000

09.08.651 13.024.000 -

09.08.622 19.980.000 -

09.08.623 19.980.000 -

09.08.632 21.262.674  -

GUZTIRA 423.318.495 18.900.000

 

   Honen ondorioz, ondoren zehazten diren diruatalekiko argipideak aldatu, eta honela gelditzen dira:

- 171garren zernolakoa, "2" diruatala: "Bigarren ikaskide-saileko 675 hertzainen ordainsari eta osagarriak".

181garren zernolakoan honako diruatal hauek gelditzen dira:

- "1" diruatala: "Lehenengo ikaskide-saileko 603 hertzainen Gizartesegurantza".

- "2" diruatala: "Bigarren ikaskide-saileko 675 hertzainen Gizartesegurantza".

51-Bis.-   05 Zerbitzuarekiko adierazpenari honako hau erantsi behar zaio: "05 Zerbitzu honetako diruatal guztiak kentzekotzat joko dira, bertako lanariak Euskal Herriko Segurantza-Batzordeak erabaki dezan eran 08 Zerbitzura (Zerbitzuango hertzainak) aldatzen direla, eta diruatal hoien zenbatekoak 99 Sailera aldatu daitezkeela".

51-Ter.-   09.02.431 zernolako berri bat sortarazten da, 18.000.000 pesetaz hornituta, eta honako adierazpen hau daramala: "Udalen bidezko Herri-Babesari buruzko argipide-ekintzaldiek suztatzea".

 

11 SAILA - LURRALDE-ANTOLAKETA ETA GARRAIOAK

52.-   15.000.000 peseta izendatzen zaizkion 11.02.731-1 zernolako berri bat sortarazten da, honako argipide honekin: "Txirrindularientzako bilarta berezientzako laguntzak, Jaurlaritzaren Bide Gorrien osagarri. Diruizendapen hau Zerbitzu honetakoxe 623-1 zernolakora aldatu ahal izango da",

53.-   11.03.692 zernolakoaren barruan 3.000.000 pesetako "5" diruatal berri bat sortarazten da, honako argigarri hau daramala: "Izadi-eskuarteez baliatzea suztatzeko lege-aldakuntzen eta arduralaritza-ihardunarentzako arauen azterpena".

54.-   11.03.692 zernolakoaren barruan 3.000.000 pesetako "6" diruatal berri bat sortarazten da, honako argigarri hau daramala: "Hiri-zaborrak berriz baliagarri egin ahal izateari eta konpostgintzaren egingarritasunari buruzko azterpena".

55.-   11.03.623 zernolakoaren barruko "1" diruatalari 10.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio, industria zabortegiak egiteko zehazki.

56.-   11.03.632 zernolakoaren barruan 15.000.000 pesetako "2" diruatal berri bat sortarazten da, "Saiaketategi Mugikorrak erosteko".

57.-   11.04.623 zernolakoaren barruan 15.000.000 pesetako "8" diruatal berri bat sortarazten da, honako argipide honekin: "Bizkaian euskerazko bide seinaleak jartzeko egitamu osagarria Zerbitzu honetako 623.4 diruatalera aldatu ahal izango da.

58.-   11.04.623 zernolakoaren barruan 10.000.000 pesetaz hornitutako "9" diruatal berri bat sortarazten da": Gipuzkoan euskerazko bide-seinaleak jartzeko egitamu osagarria. Zerbitzu honetako 623.1 diruatalera aldatu ahal izango da".

59.-   11.03.731 zernolakoko "1" diruatalarekiko argipidea aldatu, eta "75.000.000 pesetaraino gehitu daiteke" dionean "100.000.000 pesetaraino gehitu daiteke" jarri behar da.

60.-   11.06.781 zernoakoaren barruan 60.000.000 pesetako "3" diruatal berri bat sortarazten da, Etxebitza zaharrak birrantolatzeko.

60-Bis.-   1.08.481 zernolakoaren barneko "1" diruatalarekiko adierazpena aldatu, eta honela uzten da: "Garraialariarentzako zerbitzuagatikako dirulaguntza eta familia ugarientzako laguntza, hiriarateko bateango garraiapide baliatzeagatik".

 

12 SAILA - OSASUNKETA ETA GIZARTESEGURANTZA

61.-   12.01.241 zernolakoko "1" diruatalerako izendapena 500.000 peseta gutzitzen da.

62.-   12.02.241 zernolakoko "1" diruatalerako izendapena 2.000.000 peseta gutzitzen da.

63.-   12.03.241 zernolakoko "1" diruatalerako izendapena 500.000 peseta gutxitzen da.

64.-   12.02.252 zernolakoko "7" diruatalerako izendapena 2.000.000 peseta gutxitzen da.

65.-   12.01.252 zernolakoko "2" eta "4" diruataletako izendapenei honako beherapen hauek egiten zaiz kie, hurrenez hurren:

   "2" Diruatalean, 1.000.000 peseta.

   "4" Diruatalari, 5.000.000 peseta.

66.-   12.04.731 zernolakoko "4" diruatalari 96.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

67.-   12.04.731 zernolakoko "1" diruatalari 10.000.000 poeseta gehiago izendatzen zaizkio.

68.-   12.04.731 zernolakoaren barruan "2" diruatal berri bat sortarazten da, 265.000.000 pesetaz hornitu eta honako argipide hau jartzen zaiola: "Udalentzako dirueskuraketak, zaharrentzako egoitza eta bizilekutarako. Diruatal hori 12.04.771.1-ra aldatu ahal izango da.

69.-   12.04.731 zernolakoaren barruan "3" diruatal berri bat sortarazten da, 120.000.000 pesetaz hornitu eta honako argipide hau jartzen zaiola: "Udalentzako dirueskuraketak, maketsentzako etxetarako. Diruatal hori 12.04.771.2-ra aldatu ahal izango da".

70.-   12.04.731 zernolakoaren barruan "4" diruatal berri bat sortarazten da 37.000.000 pesetaz hornitu eta honako argipide hau jartzen zaiola: "Udalentzako dirueskuraketak, baztertuentzako etxetarako. Diruatal hau 2.04.771.3-ra aldatu ahal izango da".

71.-   12.04.771 zernolako "1" diruatalerako izendapena 250.000.000 peseta gutxitzen da, honako ohar hau erantsiz: "Diruatal hau 12.04.731.2-ra aldatu ahal izango da".

72.-   12.04.771 zernolakoko "2" diruatalerako izendapena 130.000.000 peseta gutxitzen da, adierazpenean honako hau gehituz: "Diruatal hau 12.04.731.3-ra aldatu ahal izango a.

73.-   12.04.771 zernolakoko "3" diruatalerako izendapena 30.000.000 peseta gutxitzen da, adierazpenean honako hau gehituz: "Diruatal hau 12.04.731-ra aldatu ahal izango da.

74.-   12.04.771, zernolakoaren barruan "4" diruatal berri bat sortarazten da honako adieazpen honekin: "Itsuentzako irakaskuntza eta elkartzepide-gaiak. Diruatal hau horretarakoxe, 7garren Atalburura aldatu ahal izango da".

75.-   12.04.692 zernolakoaren barruan "3" diruatal berri bat sortarazten da, 1.000.000 pesetaz hornitu eta argigarri hau ezarriz: "Itsuen erroldearen egiterapena, eta hoien lanbide-hezkuntza suztatzeari buruzko azterpena".

75-Bis.-   12.02.431 zernolakoaren barruan 10.000.000 pesetaz hornitutako "6" diruatal berri bat sortarazten da, honako argipide honekin: "Udalentzako dirueskuraketak, Familia-Egitamuketarako Tegien ihardunarentzat.

 

13 SAILA - LANA

76.-   13.04.461.1 eta 13.04.461.2 zernolakoekiko argipideei honako hau gehitzen zaie: "Seia hilabetez behin diruizendapen honetzaz nola baliatu denaren kontua emango zaio Lan eta Gizarte-Ongundearen Batzordeari, Jaurlaritzak horri horretzazko argipideak beharrezko izan dedin aintzintasunez bidaltzen dizkiola".

76-Bis.-   13.02.471 zernolako "2" diruatalari 27.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio, honako adierazpen hau erantsiz: "Autonomia-Elkartean ordezkatze-indarra duten Sindikaritza-Elkarteei bakoitzaren ordezkatze-indarraren heinean, Langileen Araudiaren 6garren Erabaki Gehigarriak dionez, gizarte-kulturaren alorreko ekintzapidetarako, langileeen aurrerapenerako, garakuntza-ekintzapideak antolatzeko, eta berak dituzten xedeei dagozkien beste batzuetarako".

 

30 SAILA - LAN-HARREMANEN BATZORDEA

77.-   30.01.111 eta 30.01.181 zernolakoetan, Sailburuorde dagoenean Lehendakari jarri.

78.-   30.01.111 eta 30.01.181, zernolakoetan, Artezkari jartzen duenetan Idazkari Nagusi jarri.

 

98 SAILA - LURRALDEARTEKO ORDEZKAKETA-BALTZA

79.-   98.09.689 zernolakoko "1" diruatalari 307.400.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio.

 

99 SAILA - SAIL BEREZIETAKO GASTUAK

80.-   99.09.191 zernolakoko "1" diruatalari 10.000.000 peseta gehiago izendatzen zaizkio. Gehitze horretarako dirubideak 99.09.259.zerno1akoko "6" diruatalaren pentzutan egingo dira, horrela hori ezabatuta gelditzen dela. Honen ondorioz, zernolako honetakoxe "7", "8" eta "9" diruatalak "6", "7" eta "8" diruatal bilakatuko dira.

81.-   99.09.151 zernolakoko "2" diruatalari 202.938.037 gehiago izendatzen zaizkio.

82.-   99.09.689 zernolakoko "1" atalarentzako izendapena 315.519.653 peseta beheratzen da.

 

LEGEBILTZAR-EZTABAIDAKETAREN ONDORIOZ EKONOMIAZKO SAILKAKETAN ETA GASTUEKIKO ARGIPIDE ZEHATZETAN EGINDAKO ALDAKETAK

 

90 SAILA - HERRIZORRA

Lehenengoa.-90.01.931 zernolakoari 300 miloe peseta gehiago izendatzen zaizkio.

 

97 SAILA - KONDAIRA-LURRALDEEN EKARKETAK

2garrena.-Herrizaingoa 09 Saileko 07 eta 08 Zerbitzuei egindako ikutuen ondorioz, honako beherapen hauek egiten zaizkie esaten diren zernolako eta dirueskuraketei:

 

Zernolakoa eta Diruatala PESETAK

97.09.431.4 116.349.675

97.09.431.5 296.807.983

97.09.431.6 477.889.757

GUZTIRA 891.047.415

 

98 SAILA - ERRESUMAREN EKARKETAK

3garrena.-98.09.711 zernolakoari 1.008 miloe peseta gehiago izendatzen zaizkio.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra