Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1984 Legea, abenduaren 28koa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuen indarraldia 1985.erako luza-arazteari datxezkon gai batzuk araupetzezkoa.

1984-12-28

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1985/2/2, 1. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.

§ 66. 5/1984 LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN INDARRALDIA 1985GARRENERAKO LUZA-ARAZTEARI DATXEZKON GAI BATZUK ARAUPETZEZKO LEGE-EGITASMOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Eusko Legebiltzarrak Euskal Dirubide-Kontseiluaren Akordioa ez onartu izanak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa Legebiltzarrari aurkeztea ezinezkoa egin du horrek, 1984garren ekonomia-urtea iadanik aurrera joatearekin batean, 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak datorren Urtarrilaren lehenengoan indarrean jartzea ezinezkoa izango dela antzemateko bidea ematen duela.

 

Horri, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolaketa-Arauen Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen II Idazpuruan agintzen denaren arauera, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia berez eta besterik gabe luzatzea dario. Hala ere, berezko eta besterik gabeko luzapen horrek, horretarakoxe araupeketa baten bidez gainditu daitekeen arazo-sail bat dakar.

 

Berarizko araupeketa hori, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen IX Idazpuruan egiten da guztietarako. Hala ere, eta esandako Lege honen Azken Erabaki Bakarrak dionez, araupidetza hori 1985garreneko Urtarrilaren lehenengoan erabiltzen hastekoa litzatekeenarren, ezin dugu Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legeak berebaitan dituen diruegitamu-jaurpideez bestelako batzuei dagokienaz ahaztu, lehen esandako Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak taiutzen dituen jaurpideak ez bait-dira ekonomia-urte horretan erabilgarri izan, 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak egiteari buruzkoetarako sailean.

 

Hori horrela, luzapen-aldi honetan Diruegitamu-Jaurpideen Lege honen IX Idazpurua erabiltzeak bi diruegitamu-jaurpide moeta ezberdini dagozkien manu batzuk elkargaintzea ekarriko du, araupide hoiek eta berezko eta besterik gabeko luzapenaren eraginez funtsezko jaurpide izaten iraungo duen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea nahasi erabiliko bait-dira, hori bihurritasun-iturri gerta daitekeela.

 

Diruegitamu-Jaurpideen Legean ohartemandako luzapen-araupeketa erabiltzea luzapen-aldi honetarako taiututako araupidetza erabat sartu ondoren egin beharrekoa da, eta horrela gertatu izango zen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak urte honetako Urtarrilaren lehenengoa baino lehen onartu izan balira, eta horregatik zegoen ohartemanda Lege hori egun honetan erabat indarrean jartzea.

 

Hala ere, luzapen-aldi horrek diraueno Diruegitamu-Jaurpideen Legeko ihardutze-era ez da erabateko indarrean jarriko, funtsean 1984garrenerako Guztizko Diruegitamu Legea izango bait-da jaurpide. Beraz, diruegitamu-erapidetza ez bihurritzeko, esandako Dirubide-Jaurpideen Legearen IX Idazpuruak dion araupeketa egin gabe utzi beharra dago, eta bai 1985garreneko Urtarrilaren lehenengoan indar osoz erabiltzeko ohartemanda zeuden Lege honetako gainontzeko arauak ere, 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea indarrean jarri arte lehengoarekin jarraituz; hori du xede Lege honen Laugarren Erabaki Gehigarriak.

 

1984garrenerako diruegitamuentzat indarrean dauden lege-jaurpideak berezko eta besterik gabeko luzapen guztiei darizkien arazoak erabakitzen ez dituenez gero, horretarakoxe Lege bat onartzea beharrezkoa gertatzen da; horixe du helburu oraingo honek, edukiz 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen erabilkerarentzat beharrezkoak diren behin-behingo jaurpidetara mugatzen dela, 1984garrenean indarrean egondakoari egokitu dakizkiokeen Diruegitamu-Jaurpideen Legearen IX Idazpuruko manuak sartuz, eta 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea onartu dedinean, eta bai hori indarrean jarri dedin unetik bertatik lehen esandako Diruegitamu-Jaurpideen Legea ere erabiltzearen kaltetan gabe.

 

Lanarigoarentzako diruizendapenei buruz, Eusko Jaurlaritzak 1984garrenerako Azaroaren 6an 1985garrenerako Lansari-Hitzarmena izenpetu zuenez gero, Hitzarmen horretako zehaztapenak Lege honetan sartzeari beharrezko erizten zaio, Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lanariek urtarrilaren lehenengo egunaz gero beren lansari-jaurpideei buruzko segurantza izan dezaten. Beste jaurpide batzuk dituzten Autonomia-Ertzaintzakoak eta Azaroaren 25eko "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Sailen arteko Harremanen" 27/1983 Legeak dionaren arauera Autonomia-Elkarteari eskuratu dakizkion lansariak baino ez dira Hitzarmen honetatik kanpo gelditzen.

 

Lehenengo Atala - Lanarien ordainsariak

 

a) Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Lehendakariordeak, Sailburuek, Sailburuordeek, Artezkariek eta Artezkariordeek urtean guztien eretzean eskuratu ditzaten ordainsari osoak ehuneko zazpi gehituko dira guztira.

b) Lan-alorreko lege-jaurpidepean egon ez daitezen Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lanariek urtean guztien eretzean eskuratu ditzaten ordainsarien guztizkoa, 1984garrenean indarrean egondakoen eretzean ehuneko 7,5 gehituko da, norbanakoei gehitze hori egin eta atera dakienaren kaltetan gabe eta, nolanahi ere, bakoitzaren ordainsarien guztizkoa ehuneko 7 gehituko dela bermatuz.

Autonomia-Elkarteko Ertzaintzakoak jaurpide hoietatik kanpo gelditzen dira, hoien lansari-erapidetza Lege honen 16garren atalean eta horri datxezkon arauetan agintzen denez araupetuko bait-da.

c) Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoen zerbitzuango lanarien ordainsari-balioa, 1984garrenekoaren eretzean ehuneko 7,5 gehituko da, ehuneko horretan zergatikako guztiak sartzen direla.

d) Guztira ehun (100) miloe pesetakoa izango den dirubaltza gehigarri bat sortarazten da, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzaren zerbitzuan egun osoko araupetutako lan-aldian ihardun dezaten lanari guztiei hilean berrogeita hemezortzi mila ehun eta hogeita bost pesetako (59.125 peseta) osoko ordainsaria edo urtean zortzirehun eta hogeita zazpi mila zazpirehun eta berrogeita hamar pesetakoa (827.750 peseta) bermatzeko. Ohartemandako zenbatekoa lortu nahi den helbururako txikiegia izatea gertatuz gero, diruizendapen hori gehitu ahal izango da.

e) Gehikuntzaren banakuntza:

1. Atal horren gai diren lanarien benetako ordainsari-gehikuntzak ezingo du ehuneko 7tik beherakoa izan.

2.- Baltsango ehuneko 7,5eko gehikuntzaren eta b) zatiak dionez bakoitzari bermatutako ehuneko 7koaren arteko alderdiari dagokion diru-zenbatekoa, okerren dauden taldeei laguntzeko, lanbide-mailaz igotzea, hala egokituz gero lansarien arteko aldaroa aldatzea, eta horrelako ezein onurabide bezalako ordainsaria egokitzezko eta hobetzezko bideak egiteko erabiliko da.

f) Arduralaritzak eta 1985garrenerako Lansari-Hitzarmena izenpetu duten Sindikaritza-Elkarteek osatutako Jarraipen-Batzorde bat sortaraziko da, Dekretoz, b) zatian ohartemandako ehuneko 0,5ekoari eta d) zatiak dion 100.000.000 pesetako dirubaltzari dagozkion diruizendapenen zertarakoak zehaztu baino lehen hoien banakuntzari buruzko irizpideak ezagutu eta bere erizpena eman dezan.

Jaurlaritzak aurreko zatian esandako diruizendapenen pentzutan, behar bezala ihardun dezan beharrezko diruzko eskuarteak izendatuko dizkio Jarraipen-Batzordeari.

 

2 Atala - Lanari-erroldearen mugak

 

Lanari-erroldea, 1984garrenerako diruegitamuetan ontzat emandako mugetaraino gehitu ahal izango da.

 

3. Atala - Laguntzetarako eta bestetarakotzetarako diruizendapenak

 

a) Dirulaguntzak: Jaurlaritzak, hoiek ematea indarreango manu eta ituneen bidez ontzat emanda egon daitezen agizko nahiz domu-eragiketetarako dirulaguntzak eman ahal izango ditu, lehen ontzat emandako zenbateko eta zernolakoekin heurekin, hala behar izanez gero dirulaguntzak ematerakoango araupetze-manuen indarraldia burututa gelditzen dela; horretarako, helburuz berariz 1984garrenerakoak izan ez daitezen ituneen indarraldia luzatzeko eskua ematen zaio Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari.

b) Bestetarakotzeak: Luza-arazitako Guztizko Diruegitamuetan zuten zenbateko berekoak egin ahal izango dira. Agizko dirueskuraketak hilean-hilean egingo dira, zenbateko horren hamabirenka.

c) Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 41.6 atalak dionez, Lege honi dagozkionetarako hartzaileak Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten Izaikietakoak direnean hoiei dirua ordainik gabe ematea dirueskuraketa izango da eta diruen hartzaileak beste nolanahiko enpresak edo norbanakoak izan daitezenean, berriz, dirulaguntzak.

 

4. Atala - Urte batzuetarako gastuak

 

Urte batzuetarako gastuei buruz bere garaian indarrean zeuden baimenen ondorioz lehen hitzartutako gastuak 1985garren urteko lehenengo egunez gero egin ahal izango dira. Gastu hoiek, 1985garren ekonomia-urterako hitzartutako zenbatekoa izango dute muga.

 

5. Atala - Dirubidetza-ogasunen aldaketa

 

Erakundegoren-mailako Arduralaritzako Izaikientzako ekarketak 1984garrenerako diruegitamuetan baltzu-domua gehitzeko ekarketa gisa sartuta bazeuden, Lege honen 3garren atalaren b) zatiaren lehenengo esaldiak diona egingo da.

 

6. Atala - Luzapenaren mugak

 

Lege honen 4garren eta 7garren ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, diru-ezarpen berriak eta bere berenezko nolakoa dela eta 1984garrenean bukatu daitezen nolanahiko diruizendapenak ez dira luzatutakotzat joko.

 

7. Atala - Luzatutako diruizendapenen zenbatekoa

 

Indarreango araupidetzaren arauera luzakizun izan daitezen diruizendapenen zenbatekoak bukatutako ekonomia-urtearen azken egunean ontzat emanda zeudenak izango dira, hots, 1984garren ekonomia-urtean zegokien baimenarekin egindako eskuraketak, gehikuntzak eta gainontzeko aldakuntzak kontatu ondorengoak.

 

8. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea

 

a) Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Diruegitamuek dakartzaten diruizendapen-ondarrak diruegitamuetan sartzeko jaurpideak 1984garreneko luzatutako Diruegitamuetan sartzeari buruz indarrean jarraitzeaz gainera, beste hauek ere sartu ahal izango dira:

1.- 1983garrenerako Diruegitamuetako 50 Saileko gaindikinak.

2.- 1983garreneko Diruegitamuetako Autonomia-Ertzainarentzako diruizendapenen gaindikinak.

3.- 1983garrenerako Diruegitamuetan lanarien kidekaketarako egitasmoeei dagozkienen gaindikinak.

b) Luza-arazitako Diruegitamuetan sartutako diruizendapenentzako jaurpideak 1984garrenerako Diruegitamuei dagozkienak heurak izango dira eta, beraz, ekonomia-urte honetan indarrean zeuden dirueskuraketa-jaurpideak erabiliko dira hoiekin.

 

9. Atala - Diruizendapen gehikizunak

 

Luza-arazitako diruegitamuetan eta bertan jarritako epe-mugararte horrelakoak izan eta indarrean daudenetan sartutako diruizendapenak, luzapen-aldirako gehikizunetan zermugatuko dira. Jaurlaritzak, gainera, jaulkitako herri-zorren dirusariak, domua eta gastuak ere ordaindu ahal izango ditu, horretarako diru-zenbatekoak jaulkipen bakoitza egiterakoan jarritako zernolakoak edo indarreango araupidetzak jaulkipen-aldakuntza egiteko jartzen dituen baldintzak bete ditzatenaren baldintzapean.

 

10. Atala - Bestetarakotze eta horniketa-jaurpideak

 

a) Luzapen-aldian, bestetarakotze eta horniketa jaurpideak 1984garreneko Diruegitamu-Legeko manuak diotenez araupetuko dira.

b) Udalen, Herri-Ihardunaren Aldakuntzarako neurrien Legean agintzen dena egiteratzeko beharrezko izan daitezen bestetarakotzeak egin ahal izango dira.

 

11. Atala - Gaudimenak

 

Luzapen-aldian, luzapenaren gai diren Guztizko Diruegitamuetan ontzat emandako modutan eta hoietan ontzat emandako gehienezko zenbatekoekin erabili gabe gelditutakoarentzako gaudimenak eman ahal izango dira.

 

12. Atala - Maileguak

 

Luzapenaren gai izandako Guztizko Diruegitamuetan jarritako mugak luzapen-aldian indarrean iraungo dute.

 

13. Atala - Agintepide berrien eskuraketa

 

a) Autonomia-Elkarteak luzapen-aldian Erresumagandik agintepide eta/edo zerbitzu berriak eskuratzeak, Jaurlaritzari eskuraketa horri darizkion egitekoeei 1984garrenerako Diruegitamu-Legeak diruzenbatekoz eta eran erantzuteko behar daitezen gastuak egiteko eskua ematea izango du berebaitan, ondorengo idazpurutan esaten diren aldakuntzez besterik gabe.

b) Diruizendapenak, honako gastu hauei eta ez besteei erantzuteko beharrezkoak izan daitezenak izango dira, eta ez beste:

1.- Lanarigo-gastuei eta guztizkoeei, aginte-eskuraketaren gai diren gizakizko eta gauzazko eskuarteei mugatuz, eta agintepide eta/edo zerbitzu hoiek luzapen-aldian egiteratzeko gutxienez behar daitezen eskuarteak gehituta.

2.- Agizko nahiz domuzko eskuraketei, Lege honen 3garren Atalean esandakoaren arauera.

3.- Erresumak egite-bidean dituen gauzetango diruezarketei, hoiek bermatzeko behar dedin zenbateko zehatzez ekonomia-urte berrian bermatzekoak badira edo, bestela, ekonomia-urte horretan hoiek egiteratzeari jarraitzeko.

4.- Aurreko zatietan zehaztu gabeko beste gastu batzuei, Autonomia-Elkarteak beretzakotutako agintepide eta/edo zerbitzuen ondorioz bere gain hartutako egitekoei dagokien neurrian.

c) Aurreko idazpuruaren eraginez egindako diruizendapenak ezingo dira luzapen-aldian bestetarakotu.

d) Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak onar daitezen unean bertan, atal honen a) zatiak dionez egindako diruizendapenak berez eta besterik gabe ezabatuta, eta Diruegitamu hoietan egin eta haiei dagozkienez, edo Diruegitamu-Legeak berak edo Diruegitamu-Jaurpideenak jarritako era eta bidetatik ontzat emandakoez ordezkatuta geldituko dira.

 

14. Atala - Elkarregokitasun-arauak

 

1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak onar daitezenean Lege honen arauerako baimena duten diruegitamutakoren bat ez egotea gertatuz gero, horri dagokion zenbatekoa doakion diruegitamu-sailaren pentzutan kitatuko da, eta hori ezinezkoa izanez gero, abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 21garren Atala dionez 1985garrenerako Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sar daitekeen baltsango diruizendapenaren pentzutan.

 

15. Atala - Lurraldearteko ordezkaketa-baltzaren pentzutango diruizendapenak

 

1985garreneko luzapen-aldiak diraueno, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango diruegitamuetako diruizendapenak I Eraskinean agertzen direnak izango dira.

 

16. Atala - Ertzainaren alorreko diruizendapenak

 

09 "Herrizaingoa" Sailean, 07 "Zerbitzuak" Sailean, eta 08 "Arkautengo eta Zerbitzuango Ertzaina" Sailean agertzen diren diruizendapenak, hoien berarizko dirubide-jaurpideei darizkien neurtze-arau berrien zenbatekoei egokituko zaizkie, zernolakoz diruizendapen aldakor izaten irautearen kaltetan gabe. Diruizendapen hoien berarizko zenbatekoak guztira sei mila berrehun eta hamaika miloe ta seirehun mila peseta (6.411.600.000 peseta) jotzen du.

 

17. Atala - 50 Saila

 

1985garreneko luzapen-aldiak diraueno, 50 Sailari dagozkion diruizendapenak II Eraskinean agertzen direnak izango dira.

 

18. Atala.- Zergalaritza-Arauak

 

Autonomia-Elkartearen eta bertako Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzak mila bederatzirehun eta larogeita boskarreneko urtarrilaz gero behar ditzakeen zergalaritzazkoez besteko arielak eta zergak, indarrean daudenekin Erresumaren 1985garreneko Guztizko Diruegitamuen Legeak dakartzan manuak erabiliz atera daitezen gaurkotutakoak izango dira.

 

19. Atala - Foru-Diputazioen Guztizko Ekarketa

 

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 29garren atalaren 5garren zatian agintzen denaren arauera:

 

a) Luzapen-aldiak diraueno, Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako diruizendapenei erantzuteko egin ditzaten ekarketak, 50 Sailean daudenak bertan utziz, abenduaren 20ko 30/1983 Legeko 32garren atalaren 1 zatiaren arauerako Foru-Diputazioen bateango osoko ekarketen urriaren 30eko 3/1984 Legeak dakartzan ekarketa-ehunekoen arauerakoak izango dira, atera daitezen zenbatekoei atal bereko 2garren eta 3garren zatietan zehazten direnak kenduz.

b) Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, abenduaren 20ko 30/1983 Legearen 32garren atalaren 3garren zatiak dion beherapena egiteko, bertan esaten den Diputazioen bateango guztizko gostea Foru-Diputazioen artean banatuko da, urriaren 30ko 3/1984 Legeak dakartzan ekarketa-ehunekoen arauera.

c) Aurreko zatien arauera luza-arazitako behin-behingo ekarketen ordez, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren 1985garren ekonomia-urteko ekarketei buruzko Akordioa berebaitan duen Lege-Egitasmoa onartutakoan Legebiltzarrak bere garaian zehaztu ditzanak jarriko dira, Autonomia-Elkarte osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko lhardutze-Sailen artean egin daitezen elkar-eskuraketak kontutan izanik. Ordezkaketa honek Legebiltzarrak Dirubideen Euskal Kontseiluaren Akordio hori onar dezan egunaren biharamonaz geroko indarra izango du, eta hala gertatuz gero egon daitezkeen aldeak, noiz zer aldetara, Foru-Diputazioek egin beharreko hurrengo ekarketan berdinduko dira.

 

20. Atala - Autonomia-Ertzaintzaren alorreango ekarketak

 

a) Aurreko atalean esandako diru-zenbatekoez gainera, Foru-Diputazioek, halaber, eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartutako gastuei eusteko, Erresumari 1985garrenean ordaindu beharreko Kupotik horren eretzean urtean beheratu ahal dezatenaren diru-zenbateko berbera ekarriko dute.

b) Foru-Diputazioen gastu hoietarako antzemate-bidezko behin-behingo neurtze-araua erabilita ateratako lehenengo ekarketak honako hauek izango dira:

- Arabako Foru-Diputazioak:.......... 889.288.920

- Gipuzkoako Foru-Diputazioak:. 2.036.324.160

- Bizkaiko Foru-Diputazioak:........ 3.485.986.920

GUZTIRA....................... 6.411.600.000

 

21. Atala - 50 Sailerako Ekarketak

 

a) 1.507.000.775 pesetatan jartzen da, behin-behingoan, Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren 1985garrenerako Diruegitamutako 50 Sailean egindako diruizendapenen dirubidetarako egingo duten ekarketa. Diru-zenbateko horren Kondaira-Lurraldetako banaketa honako hau izango da:

- Arabako Foru-Diputazioak:.......... 209.062.618

- Gipuzkoako Foru-Diputazioak:..... 478.718.726

- Bizkaiko Foru-Diputazioak:........... 819.519.431

GUZTIRA....................... 1.507.300.775

b) Zenbateko hoien eta Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Legean 1985garren ekonomia-urterako onartu daitezen behin-betikoen artean agian egon dedin aldea Foru-Diputazioek Lege hori indarrean jarri ondoren egin dezaten lehenengo ekarketan berdinduko da, dagokion aldera.

 

22. Atala - Foru-Diputazioen Ekarketen ordainketa

 

Luzapen-aldi honetan ekarketak ordaintzeko epeak 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen 35.1 atalak jartzen dituenak heurak izango dira, Eusko Legebiltzarrak Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren Akordioa daraman Lege-Egitasmoa ontzat eman dezanerarte; ontzat emate horren biharamonetik hasita, Akordio horretan bertan ohartemandako epeak izango dira indarrean.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

Lege honen ataletan agindutakoa hala dela ere, honako hauei buruzko diruizendapenak luza-arazitakotzat joko dira:

 

a) Enpresa eta industria-alorren Birregituraketaren alorreko ekintzapidetarakoak.

b) 99 Sailari buruzkoak.

c) Etxebizitzaren alorreko epe luzerako maileguak emateari buruzkoak.

d) Lanik ezaren aurkako ekintzetarakoak.

e) Oihangintzarako eta oihan-suteei aurrea hartzeko diruezarketak egiteko beharrezkoak izan daitezenak.

 

Bigarrena

 

Jaurlaritzari, Dekretoz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen aginte-esparruan honako hauek egiteko eskua ematen zaio.

 

a) Ondoren esaten diren arduralaritza-ituneen gertakuntza, ematea, egiteratzea, baliogabetzea, harrera eta ordainketa eta gaudimenak egiteko berarizko eta erraztutako erak jartzeko.

1.- Legez aldaketa, konponketa txiki, iraunarazte eta eustekoetan zermugatuta egon, eta banakako itune-diruegitamuz zortzirehun mila pesetatik gora jo ez dezaten lanetarakoak.

2.- Banaka urtean ehun mila pesetatik gorakoak izan ez daitezen makinei, apailuei, multzo edo antolapidetzei eustezko teknika-aholkularitzakoak.

3.- Banakako balioz hamar mila pesetatik gora jo ez dezaten ogasun errolderakizunezko zuzkiketarakoak.

b) Zuzkiketa txikientzako jaurpideak ogasun mugikor suntsiezineko eta andeakaitzetara zabaltzeko.

 

Hirugarrena

 

a) Agintaritzak, bereak izan, hiri-lurretan edo hirigintza-lurretan egon, eta hoietarako hirigintza-jaurpideak direnak direla indarrean dagoen Lurrarekiko Jaurpideen eta Hiri-Antolaketaren Legeko 84.3.a) atalean jartzen diren zertarakotarako izan daitezen lurrak dohan eman ahal izango dizkie Udalei, Diputazioei eta, hala egokituz gero, horretarako gaitasuna duten Hirigintza Ihardutze-Erakundeei.

b) Hoien egiterapena Lurrarekiko Jaurpideen eta Hiri-Antolaketaren 1956garreneko Legearen jaurpidepean egon daitezen Lur-Eremuak izan daitezenean, aurreko atalak dion emate hori ezingo da ekainaren 23ko 2159/1978 Dekretoz onartutako Egitamuketa-Araudiaren Eraskinean Zati-Egitamuen horniketarako gutxienezko emendio-neurritan esaten den zenbatekotik gorakoa izan.

c) Eman daitezen lurren balioa hogei miloe pesetatik gorakoa izan ez dedinean, besterentzakotzea erabakitzeko gaitasuna Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailari dagokio, eta balioa hortik gorakoa izanez gero, Eusko Jaurlaritzari, Sailburu horretxen arioz.

Zenbateko hoiek Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz aldatu ahal izango dira, Euskadiren ondareari buruzko uztailaren 27ko 17/1983 Legearen 4garren Erabaki Gehigarrian ohartemandakoaren arauera.

d) Beharrezko izan daitezen zertarakoa edo eratxikipena kentzearen edo inorentzakotzeko gaitasunaren adierazpenek, horretzazko arduralaritza-erabakiak berebaitan daramatzatela joko da.

 

Laugarrena

 

a) Lege honen bidez egiten den luzapen-jaurpideen araupeketa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legeak bere garaian agindu dezanaren kaltetan gabe dela ulertuko da.

b) Luzapen-aldi honek diraueno, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legeak erabat indarrean iraungo du, Lege honetako manuekin elkartu ezinezko gertatu dedinetan izan ezik.

c) Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeak agintzen duenaren egiterapena, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea indarrean jarri dedin egunaz gero hasiko da, Guztizko Diruegitamuak gertatzeari buruzkoan salbu, horretarako Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Lege horren Azken Erabaki Bakarrak diona izango bait-da jaurpide.

d) "Lan-Harremanen Batzordea" 30 Sailaren barruan Bateango Lan-Auzien eta Bateango Itunebideen Biderapenari buruzko Akordioa egiteratzeko dirubidetarako 41.050.000 pesetako diruizendapenak egiteko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

Jaurlaritzak, Lan-Harremanetarako Batzordeak eskatuta, erabaki gehigarri honen gai diren gastuen zernolakoari dagozkion diruegitamu-izendapen zehatzak egingo ditu.

 

Behin-Behingorako Erabaki Bakarra

 

Lege honen lehenengo atalaren gai diren lanarigoaren ordainsarien jaurpideak ez dira Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko abenduaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteari eskuratutako lanariekin erabilgarri izango, hoientzako ordainsari-jaurpideak Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legean zehaztuko bait-dira.

 

Azken Erabakietakoak

 

Lehenengoa

 

Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena

 

Lege hau 1985garreneko urtarrilaren lehenengoan jarriko da indarrean.

 

I ERASKINA

 

LURRALDEARTEKO ORDEZKAKETA-BALTZA

 

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN AGINTEPIDEETANGO EGITASMOAK

 

SAILKAKO LABURPENA

SAILA:

NEKAZARITZA .......................................................................................... 1.373.600.000

HEZKUNTZA, UNIBERSITATEAK ETA IKERLARITZA ................................... 1.090.000.000

LURRALDE-POLITIKA, GARRAIOAK ETA TURISMOA ................................ 3.327.300.000

OSASUNKETA ETA GIZARTE-SEGURANTZA ............................................... 309.700.000

-----------------

GUZTIRA ............................................................ 6.100.600.000

 

03 SAILA: NEKAZARITZA

Egitaraua:

Abere-Ikerlaritza eta Hobekuntza........................................................... 45.000.000

Oihan-Ikerlaritza eta Hobekuntza ......................................................... 50.000.000

Nekazal-Gaikuntza ............................................................................ 190.000.000

Arrantzu-Antolaketa ............................................................................. 12.000.000

Nekazal-Bazkundeak, Arrantzu-Koperatibak ........................................ 10.000.000

Nekazal-Azpiegitura ........................................................................... 586.000.000

Oihangintza.......................................................................................... 59.500.000

Abelazkuntza ..................................................................................... 209.000.000

Izadiaren Zaingoa .............................................................................. 212.100.000

----------------

1.373.600.000

 

07 SAILA: HEZKUNTZA, UNIBERSITATEAK ETA IKERLARITZA

Egitaraua:

Eskolaurrea ........................................................................................ 156.800.000

Oinarri-Heziera Orokorra .................................................................. 627.200.000

B.U.P. eta C.O.U................................................................................ 136.000.000

Lanbide-Hezkuntza ............................................................................. 170.000.000

-----------------

1.090.000.000

 

11 SAILA: LURRALDE-ANTOLAKETA, GARRAIOAK ETA TURISMOA

Egitaraua:

Bide-Azpiegituraren antolaketa ....................................................... 2.590.000.000

Oraingo Azpiegituraren Zaingoa eta Hobekuntza .............................. 530.000.000

Portuak............................................................................................... 207.300.000

----------------

3.327.300.000

 

12 SAILA: OSASUNKETA ETA GIZARTE-SEGURANTZA

Egitaraua:

Gizarte-Osasunketarako Laguntza ..................................................... 100.000.000

Osasunaren Zaingorako....................................................................... 25.000.000

Eritegi-Sorospidetzarako ..................................................................... 184.700.000

---------------

309.700.000

 

ANEXO 2

 

50 SAILA: EURI-JASAK-83GARRENEKO ABUZTUKO ONDAMENAREN GASTUAK

Egitaraua:

Sail Ezberdinak ..................................................................................... 34.522.268

Nekazaritza eta Arrantzua................................................................... 140.000.000

Ekonomia eta Herriogasuntza............................................................. 100.000.000

Hezkuntza, Unibersitateak eta Ikerlaritza ............................................ 145.400.000

Industria eta Enerjia ........................................................................ 2.030.500.000

Lurralde-Politika, Garraioak eta Turismoa .......................................... 920.879.893

Lehendakaritzaordea .............................................................................. 3.000.000

---------------

3.374.302.161

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra