Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1987 Legea, uztailaren 8koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garreneko ekonomia-urteko guztizko kontua ontzat ematezkoa.

1987-07-08

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1987/8/20, 158. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

 

§ 90. 5/1987 LEGEA, UZTAILAREN 8KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1983GARRENEKO EKONOMIA-URTEKO GUZTIZKO KONTUA ONTZAT EMATEZKOA

 

1. Atala - Baitespena

      1.-     Lege honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1983garreneko ekonomia-urteko Guztizko Kontua ontzat ematen da, honako hauek osatzen dutela:

a)   Arduralaritza Nagusiko Kontua.

b)   Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Kontuak, Garraiakizun Akurategia barne.

      1983garrenean honako Arduralaritzazko Ihar dutze-Erakunde Burujabe hauek sortarazi dira:

-  OSAKIDETZA: Maiatzaren 19ko 10/1983 Legez baitetsia.

-  EIKE: Uztailaren 27ko 15/1983 Legez baitetsia.

-  HAEE: Uztailaren 27ko 16/1983 Legez baitetsia.

-  HABE: Azaroaren 25eko 29/1983 Legez baitetsia.

      Hala ere, Ihardutze-Erakunde hoiek 1983garrenean inolako ekonomiazko ekintzarik burutu ez dutenez gero, hoiekiko konturik sartzea ez dagokio.

      2.-     Honako hauen Kontuak sartzen dira:

-  EUSKAL IRRATI-TELEBISTA

-  EUSKAL TELEBISTA, A.B.

-  EUSKO IRRATIA, A.B.

-  ENERJIAREN EUSKAL ERAKUNDEA

-  INDUSTRIAREN SUZTAPEN ETA ERALDAKETARAKO BALTZUA, A.B.

-  EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA ELKARTEA, A.B.

-  EUSKADIKO ORKESTA, A.B.

-  EUSKO TRENBIDEAK, A.B.

-  INDUSTRI-HONDAKINENTZAKO BATEANGO ENURALAZTEGIA, A.B.

-  "SOCIEDAD DE GAS DE EUSKADI, S.A."

-  LANDABASO HIRIGINTZARAKO, A.B.

-  "APARCAMIENTO DISUASORIO DE CAMIONES DE VIZCAYA, S.A."

-  ENERJIA ETA MEATZEN AURREZTE ETA HAZKUNTZARAKO AZTERTEGIA, A.B.

-  EUSKO MERKA, A.B.

-  EUSKO TURISMO, A.B.

-  "SOCIEDAD DE GESTIÓN DE LA CENTRAL NUCLEAR DE LEMONIZ, S.A."

-  EUSKADIKO HIDROKARBURO BALTZUA, A.B.

      3.-     Halaber, Diruzaintza Nagusiak emandako gaudimenen aldakuntzak eta egoera erakustezko taula bat ere sartzen da.

2. Atala - Arduralaritza nagusiaren Kontua

      1.-     Arduralaritza Nagusiaren Kontuak ekonomia-urtearen barruko diruegitamu, ondare eta diru-eragiketa guztiak ditu barne, honako zehaztapen hauen arauera:

-  LEHENENGO ZATIA. Diruegitamu-urteko Garbiketa-Kontua.

-  BIGARREN ZATIA. Diruzaingo Nagusiak egutegi-urtean burututako diruegitamu-egiketen egoera.

-  HIRUGARREN ZATIA. Aurreko ekonomia-urteetatikako Harturenen eta Ordainkizunen Aldaketarekiko eta hoien Egoera Erakustezko Zehaztapen-Zerrenda.

-  BOSKARREN ZATIA. Geroko ekonomia-urteen pentzutan hitzartutako gastuen zehaztapen-zerrenda.

-  SEIGARREN ZATIA. Diruzaingoaren Guztizko Kontua.

-  ZAZPIGARREN ZATIA. Ekonomia-urteko emaitzak.

-  BEDERATZIGARREN ZATIA. Herri-Zorraren Guztizko Kontua.

      2.-     Honako zati hauek ez dira 1983garreneko ekonomia-urteko Arduralaritza Nagusiaren Kontuan sartzen:

-  LAUGARREN ZATIA. Diruzaingoaren aintzin-ordainketen aldakuntzen eta egoeraren zehaztapen-zerrenda, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza indarrean dagoen araupidetzak hoiek egiteko ematen dizkion ahalpideaz baliatu ez delako.

-  ZORTZIGARREN ZATIA. Toki eta Erakundeen Herriogasuntza Nagusiaren arduralaritzapeko eskuarteen Aldakuntza eta Egoera, ez dagokiolako.

3. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: gaindikinak baliogabetzea

      1.-     1983garreneko ekonomia-urterako guztira baitetsitako diruizendapenen hartarakoxe aitortutako eta kitatutako ordainkizunekiko gaindikina baliogabetuta uzten da, gaindikin horrek 7.168.221 milaka peseta jotzen duela.

      2.-     Atal honen aurreko zatian esandako gaindiki-ezeztapen hori, horretarako araupideei atxikiz 1983garreneko ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izatearen kaltetan gabekoa dela joko da.

4. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: kitakizun dauden harturenak eta ordainkizunak

      1.-     1983garreneko ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta eskurakizun zeuden harturenek 686.043 milaka peseta jotzen dute.

      2.-     1983garreneko ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta ordainkizun zeuden zorrek 3.997.083 milaka peseta jotzen dute.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra