Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1988 Legea, otsailaren 19koa, Soin-Kulturarena eta Kirolarena.

1988-02-19

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/3/17, 54. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.

Indargabetua: 1988-07-14

 

§ 101. 5/1988 LEGEA, OTSAILAREN 19KOA, SOIN-KULTURARENA ETA KIROLARENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

I.- Autonomia-Estatutoaren 10.36 atalak dioenaren arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkartea bakarreango agintearen jabe da kirolaren alorrean.

Bestalde, soin-ekintzapideak eta kirolak gizakien garakuntza oso eta egokirako, bizitze-maila hobetzeko, aise eta atseden-aldiaz ongi baliatzeko eta, azken batean, herrien kultura gauzatzeko duten berebiziko garrantzia egunean-egunean nabarmenago agertu, eta guztiek ontzat ematen dute. Europako Kontseiluaren Europako Kirolarekiko Agirian, UNESCO-ren Soin-Hezkuntza eta Kirolarekiko Nazioarteko Agirian eta Konstituzio askotan, hona nola, Erresumako 1978garreneko Konstituzioaren 43. atalean, herri-agintaritzek, herritarrek iadanik inork zalantzan jartzen duen eskubide bat, hots, guztiek duten soin-kulturarako eta kirolerako eskubidea egiteratu ahal dezaten komenigarri gerta daitezen guztiak agindu behar dituztela jotzea ez da, beraz, zori hutsez gertatzen.

 

Lege hau horretarakoxe, gure Autonomia-Estatutoko bakarreango agintepide bat egiteratzeko eta, aldi berean, Estatutoak berak bere 9. atalean euskal herri-agintaritzei egiten dien manua betetzeko ematen da.

 

Horren edukiaren adierazpena egiteari ekin baino lehen, ordea, zera esatea komeni da: Soinhezkuntza eta kirola, bere izakera dela eta, herri-agintariek suztatu beharreko ekintzapide direla ere, horietarako arioa ezin zaie herritarrei eskuetatik kendu eta, horretan nolanahiko gehiegizko eskuhartzeak eta ihardutze-arau zorrotzak eta zehatzak jartzezko joera guztiak zentzurik gabekoak lirateke.

 

Aburupidetzan "Esparru-Legeak" deitu izan zaienetako bat dugu beraz aurrean, horren xede bakarra, azken baten, erapide zabal eta egokikorra antolatzea bait-da gero, nahitaezko aldakuntzak egin eta unean-uneko egoerari egokituz, kirola suztatzeko, gara-arazteko, hobetzeko eta kirolari eta kirolzaleei babesa emateko bata bestearen ondorengo egitamuak eta egitarauak egin eta erabakiak hartu ahal izateko. Eta alde horretatik, gure Euskal Herrian bertako herritarrek kirolerako eta soin-kulturarako duten eskubide hori bermatzeko eta egiteratzeko eginbeharra erabat norbere gain hartzen denaren lekuko izatea du xede Lege hau emateak.

 

II.- Horregatik, I Izenburuak, 3. atalean egiten den oinarrizko aldarrikapenetik abiatuta, lortu nahi diren helburuak (4. atala) eta euskal herri-agintaritzen ihardunaren zegun izango diren oinarrizko irizpideak (5. atala) dakartza. Eta horretan Legea, argi eta garbi, herritarrek eurek kirolaren erakuntzan, garakuntzan eta eraentzan eskuhartu dezatenaren alde dago. Legeak bi ardatz nagusi ditu: batetik soin-hezkuntza eta kirola ez dira demarako ez bestetarako gorde eta horietara mugatzen direnak, gizaki guztien garakuntzarako bide direnez hezkuntzaren eta kulturaren alorrean sartzen direnak baino eta, bestetik, kirol-bazkunak eta kirolzaleen partzuergoa, kirola suztatzezko eta antolatzezko ezein politikabidek arrakasta izateko nahitaezko tresna gertatzen bait dira.

 

III.- Legearen II Izenburuak, lehen esandako helburuak lortzeko arduralaritza-ihardunaren esparrua jartzeko oinarrizko neurriak ditu berebaitan. Eta hau da, hain zuzen, Legearen izakera, gero unean-unean eta demokrazia-bidez egindako aukeretatik abiatuz Legeak berak haietara joarazten duen horretzazko egitamu, egitarau eta egiteratze-manuen bidez osatu beharko den esparru nagusi izate hori nabarmentzen deneko tokia. Izakera bereko beste ezein legetan bestelako xede guztiak teknikaren aldetik lortzen zailak izateaz gainera desegokiak gertatzen badira, are gehiago hain naroa, ugaria, oldarkoia eta aunizkuna den kirolarren alorrean, giza-jakintzaren eta ihardunaren askotariko sailak biltzen ditu eta.

 

Hala ere, bata bestearen ondorengo politikabide eta ihardutze-egitarau berezien esparru izango den hori antolatzerakoan legea zehatza da: Kirolarentzako eta kirolzaleentzako aitorpena eta berarizko jokaera eta, hori, baterakundetan sartuta egon ez eta lehiaketetan eskuhartu ez dezanarren; haurrei, gazteei, ermaindunei eta zaharrei berarizko arreta egitea eta, bide berean, eskola-adineko soin-hezkuntzarekiko eta kirol-ihardunarekiko lehentasunezko ardura; mediku eta osasunketa-babesa eta sorozpena, kirol-ekintzek bere-baitan dituzten arriskuei erantzun dakienaren eskea eta, azken batean, kirolzaleen osasunaren hobekuntza, horra hor Legeak iadanik Kirolaren Europako Agiriko gomendioei atxikiz egiten dituen manuetako batzuk.

 

Horrekin batean, eta xede horien zerbitzurako lanabes gisa, Legeak, Soin-Hezkuntzarako Erakundearen aribidea suztatuz hasi, eta hezkuntza eta ikerketa-egitarauarekin jarraituz soin-ekintzapideari eta kirolari datxezkon enpresaritza-ekintzapidezko sail zabal baten iharduna araupetu eta horiei arta egin beharrerainokoak ohartematen ditu, ekintzapide horiek kirolzaleen eskubideak ahalik eta ondoen aldezteko beharrezkoak izan daitezen baldintzen menpe jarriz.

 

Halaber, eta esandako irizpide horiekiko inolako aitzitasunik gabe, Legeak "goi-mailakoa" deitu ohi zaion kirola suztatzeko erapidetza bat jartzeari komenigarri eritzi dio eta hori, hain zuzen, honek egiaztatuta dagoenez gizartearen baitango kirol-iharduna indartzeko eta bultzatzeko duen eraginari begira.

 

Eta, Izenburu honi dagozkionak bukatzeko, Legeak funtsezko alderdia den kirol-azpiegiturari heltzen dio. Barne-egokitasunezko eta eginkortasunaren aldetikako zio nabarmenegatik lurralde-antolaketarako orohar ohartemandako teknikabide eta egiterapideez baliatuz, lurraldearen eta kirolaren aldetik neurrizkoa eta neurri egoki baten erabili dadina izan, eta horretxegatik diruaren aldetik egingarri eta emankor izan dadin behar adinako azpiegitura lortu nahia, Kirolaren Europako Agiriak berebaitan duen aholkuaren arauera.

 

IV.- Legearen III Izenburuak kirolaren Euskal Herriko antolakuntza-egiturari datxezkon guztiak ditu gai, dagokionean iadanik indarrean dauden arauak onartu eta lehen esandako oinarrizko irizpideei dagozkien berri batzuk sartuz.

 

Alde horretatik, kirol-bazkunak sortarazteko era berria aipatu daiteke, aldezaurreko nolanahiko arduralaritza-baitespen edo erizpenen beharra kendu egiten bait-da, elkartze-askatasunerako Konstituziotikako eskubidearen ahalik eta eragin-kortasunik haundiena bermatuz. Kirol-Baterakundeentzat, alderantziz, lehengo jaurpideei eutsi eta, are gehiago, Jaurlaritzari unean-unean Baterakunde baten sorburu izan daitekeen berarizko kirol-moeta bat osa dezaten ihardunak zehazteko eskua ematen zaio eta, hori, Konstituzioarekiko epai-aburupidetzaren arauera Legeak Baterakundeei arduralaritza-alorreko herri-egitekoak ematen dizkiela jotzen delako.

 

Hala ere, Legeak Lurraldeetako eta Euskal Kirol-Baterakundeen egitekoa eta garrantzia indartu egiten ditu, bakoitzak bere kirol-moeta suztatzen, antolatzen eta araupetzen, diru-laguntzak jartzerakoan eta horiekiko zaingoa egiterakoan eta egitamu, egitarau eta manu orokorrak tajutzen eskuhartu eta horrelakoetan aurrera-eragile direnez; beste aldetik, Lurralde-Baterakundeek Euskal Baterakundetan eta horiek Autonomia-Elkartea baino goragoko mailakotan izango duten heineango ordezkotzaren jaurpideak, eraentza-gardentasuna eta kirolzale guztiak, kirolzale izatea Legeak berebaitan duen neurri zabalean hartuta haietan sartzea erraztu dezaten neurriak hartzea jarriz, demokraziazko barne-egitura eskatzen die.

 

Halaber, eta Legearen sorburu diren oinarrizko irizpideak hobeki egiteratzeko xedez, lehiaketa ofizialetan eskuhartu ohi ez dutenarren, hartu daitezen indartze, hazkuntza eta babes-neurrien baliatzaile eta lehenengo baliatzaile izan behar duten kirolzaleak bertan sartu eta bere buruak antolatu ditzateneko tajuzko bide egokikor izan ahal dezaten Kirol-Elkarte deritzenak geroan sortarazteko bideak egiten dira.

 

V.- Legearen IV Izenburuan aginte-jaurpideak jartzen dira, Autonomia-Estatutoan eta "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko harremanen" Azaroaren 25eko 27/1983 Legean Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako jarritako jarraipideak oinarri direla.

 

Lege honetan, Estatutoan eta Lege honetan egin eta horiei datxekiela Kirol-Baterakundeak horren antzera egiteratzea ekarri duen Egitura-ereduari men egiten zaio, agintepide-banaketarako, eta haiei darizkielako hain xuxen, "gure Herriaren gizarte, ekonomia eta politika-bilakakuntza bera dela eta egokiak ez izatea gerta daitekeen egitamuketa egokikaitz eta zurrunik eza" berma dezaten eta toki-burujabetza eta Kondaira-Lurraldeena benetakoak izan ahal daitezeneko bide diren irizpideak finkatuz.

 

Eta horretarakoxe, bai Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen ihardunen arteko elkar-egokitasuna eta lankidetza hobeki zehazteko, bai kirolzaleek bertan bere ordezkotza izan dezateneko erakundeen bidez kirol-politika tajutzen eta aurrera eramaten eskuhartu dezaten sortarazten da, hain xuxen, Kirolaren Euskal Kontseilua, aholkuak eta argipideak emateko eta eztabaidaketarako eta jarraibide egiteko goreneko ihardutze-sail gisa.

 

VI.- Azkenik, Legea, bere V Izenburuan, zigor-jaurpideei buruzko guztiez ari da, eta hori bi aldetatik: bazkun eta baterakunde-egituren euren bidez egiteratu eta Kirol-Araupidetzaren Euskal Batzordea arduralaritza-alorreko erpin duen kirol-araupidetzaren jaurpideen aldetik, eta Legearen manuak eta Legea egiteratzeko arauak ez betetzezko arduralaritza-hauspenen jaurpideen aldetik.

 

Bi alderdi horiek, eta are gehiago hartaz ari gareneko ekintzapideak duenaren adinako moeta-ugaritasunaren ondoriozko berarizkotasunak direnak direla, gero araudibidez osabideratu beharko direnarren, Legeak, bi alderdi horietako zigor-jaurpideak erabat zehazteko oinarri izango diren funtsezko eta ezinbesteko alderdiak finkatu, eta behar den neurrian betetzen du legezkotasunaren oinarri-araua.

 

I IZENBURUA

LEGEAREN ERABILTZE-EREMUA ETA FUNTSEZKO OINARRI-ARAUAK

 

1. Atala

 

Lege honek Euskal Herrian kirola eta soin-kultura antolatzea du helburu.

 

2. Atala

 

Kirola eta soin-kultura gizakiaren osoko gai-kuntzarako eta garakuntzarako, bizitze-maila eta gizarte-ongundea hobetzeko lagungarri den guztien zuduzko ekintzapidetako bat dira.

 

3. Atala

 

Soin-kultura eta kirola ezagutzeko eta horietan aritzeko eskubidea bermatzen zaie Euskal Herriko herritarrei.

 

4. Atala

 

Euskal herri-agintaritzek bere agintepideen eremuan soin eta kirol-ekintzapidetarako eskubidearen egiterapena bermatuko dute, honako hauen bidez:

 

a) Soin-hezkuntza eta kirol-iharduna Euskal Herriko hezkuntza-erapidetzan sartuz.

b) Kirol-elkarteak suztatuz.

c) Kirol-iharduna euskal gizarte osoan indartzeko egitarauak tajutuz eta aurrera eramanaz.

d) Talde berezientzako egitarauak egiteratuz.

e) Kirol-demak suztatuz eta horietako egitamuketa eginaz.

f) Goi-mailako kirolak suztatuz.

g) Kirol-ihardunaren eta soin-hezkuntzaren galga eta ontasun-maila hobetzeko lagungarri izan daitezen zientziazko ikerketari eta teknikabideak ezagutarazteari indar eman, eta horretarako berariz gertatutakoak gaituz.

h) Kirolzaleen segurantza eta osasuna bermatu eta horien gorputz-egoera hobetzeko bide izan dadin medikutza-sorozpenerako eta osasuntza-artarako erapidetza antolatuz.

i) Kirolean ihardun ahal izateko, eta ihardun horrek inorentzako arriskua sor dezan guztietan, kirol-taldearen, kirolzaleen, eratzaileen eta, hala behar izanez gero, antolapide-baimenduna eratzailea bera izango ez balitz, baimendun horren herrilege-alorreko erantzukizuna gerizatu dezan itunea eskatuz.

j) Kirola eta kirolzaleak gehiegikeriazko politika, merkataritza edo ekonomia-xedez erabili daitezenekoak eta, drogaz baliatzea barne, gizatasunaren aurkako jokabideetatik babesteko beharrezkoak izan daitezen neurriak hartuz.

k) Euskal Herrian behar adinako eta arrazoi-arauz banatutako kirol-antolapideen sare baten egitamuketa eta suztapena, gorputz-hezkuntzari eta kirolari eratxikitako antolapide eta gai guztiak daitekeen erarik onenean erabili daitezen ahaleginduz.

l) Izadi-giroaz soin eta kirol-ekintzetarako era egokian baliatuz.

 

5. Atala

 

Euskal herri-agintaritzak bere ihardunean honako oinarri-irizpide hauei jarraiki arituko dira:

 

1.- Soin-hezkuntza eta kirola Lege honek jartzen duen esparruaren barruan bultzatzera eta egiteratzera jo dezaten gizarte-ario guztien onarpena eta suztapena.

 

2.- Kirolaren erakuntza-egiturak onartu eta horiei babesa ematea, horien demokraziazko oinarri-irizpideen arauerako eraentzarako eta ihardunerako burujabetza bermatuz.

 

3.- Bazkuneko kide diren kirolzaleak bere ordezkotza duten erakundeen bidez kirolaren suztapenerako ekintza eta egitarauen egitamuketan eta tajuketan partzuer izatea.

 

4.- Oinarri-irizpide eta goi-helburu olinpiarrak egiteratu, eta indarkeriarik gabeko kirol-iharduna lortzea.

 

5.- Herri-laguntza behar dezaten guztien beharrentzako eta eskeentzako arreta berezia, soin-kulturararen eta kirolaren suztapenerako guztiek baldintza eta aukera berdinak izatea benetakoa izan dadin.

 

6.- Kirola gure kultura osatzen duten alderdietako bat delako aitorpena.

 

7.- Bertako kirol-moetak birreskuratzea, horiei eustea eta aurrera eragitea.

 

8.- Euskal kirolak erresuma eta nazioarte-mailan zabaldu daitezen laguntza ematea".

 

6. Atala

 

Aurreko ataletan agindutakoaren arauera, Euskal Herriko Herri-Arduralaritzek honako ahalmen hauek dituzte:

 

a) Unean-unean kirola bere maila berezitan suztatzeko eta aurrera eramateko artezpideak ematekoa.

b) Kirol eta soin-kulturak Lege hau osabideratuz eta horrekiko egokitasunez behar bezala antolatzeko beharrezkoak izan daitezen arauak baitestekoa.

c) Berenez nahiz lege-erapidetzan ohartemandako eratan, Lege honetan agindutakoaren arauera beretzakotutako zerbitzuen eraentza egitekoa.

d) Norbanakoei, soin-ekintzapideari eta kirol-irakaskuntzari buruzko kirol-ihardunak eta zerbitzugintza egiteratzeko gaitasuna eman diezaieten horretarako arduralaritza-baimenak eta eskubideak ematekoa.

e) Lege honetan jarritako era eta neurritan ikuskaketa egin eta zigorrak jartzekoa.

f) Baterakundeentzako eta gainontzeko Kirol-Erakundeentzako laguntza eta dirubideerak erabakitzekoa, horiek benetan baimen-araupidetzan esandako helburuetarako erabili daitezenari arta egiteko zaingo-bideak jarriz.

g) Autonomia-Elkartean egin daitezen kirol-lehiaketetarako baimena eman eta, hala egokituz gero, horiek eratzekoa, Euskal Herriko Baterakundeei dagozkien agintepideen kaltetan gabe.

h) Lege honetan esandako oinarri-irizpideak eta helburuak benetan betetzen direla segurtatzeko beharrezkoak izan daitezen neurri guztiak hartzekoa.

 

7. Atala

 

Kirolaren Euskal Herriango agintaritza-alorreko erakuntzak erdikoikeriarik eza, barne-egokitasuna eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzetako bakoitzak bere aginpideak eginkortasunez egiteratzea, eta kirol-bazkunen, elkarteen eta baterakundeen eta herri nahiz norbanako-alorreko gainontzeko erakunde guztien partzuergoa eta lankidetza ditu bere oinarrizko irizpide.

 

II IZENBURUA

SUZTAPENAZ ETA ANTOLAKETAZ

 

I ATALBURUA

GUZTIENTZAKO SOIN-HEZKUNTZAZ ETA KIROLAZ

 

8. Atala

 

1.- Kirol-moetaren baten ihardun dezana joko da kirolzale dela, baterakunderen baten sartuta egon ez edo dematan eskuhartu ez dezanarren.

 

2.- Hala ere, kirola suztatzeko eta indartzeko egitarauak eraginkorragoak izan daitezen eta kirolzaleei sorozpide eta babespide hobeak emateko, soin-ekintzapidean eta kirolean ari daitezen guztiak Lege honen gai diren erakunde-egituretan sartzea bultzatu, eta horretarako bideak erraztu egingo dira.

 

9. Atala

 

Soin-kulturaren eta kirolaren suztapenean haurrei, gazteei, ermaindunei eta zaharrei berarizko arreta egingo zaie.

 

10. Atala

 

Soin-hezkuntza eta kirola eskola-adinekoei irakasteko eta horretan ihardunarazteko egitamu eta egitarauak funtsezkotzat eta lehen-interesgarriduntzat jotzen dira, eta honako helburu hauek izango dituzte:

 

a) Haurraren osoko hezkuntza eta nortasunaren neurrizko garakuntza egokia.

b) Hazi daitezenean kirolean jarrai ahal dezateneko gorputz-egoera eta gaikuntza lortzea.

 

11. Atala

 

1.- Indarrean dauden legepidetan agindutakoaren arauera, soin-hezkuntzaren eta kirolaren irakaskuntza eta kirolean aritzea nahitaezkoak izango dira, Euskal Herriko herri eta norbanako-alorretako ikastegietan, Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren, Batxillerraren, Lanbide-Hezkuntzaren eta Berarizko Hezkuntzaren mailatan.

 

2.- Soin-ariketak eta kirolak irakatsi ditzaten irakasleek, indarreango legepidetzak berarizkotasun edo irakaskuntza-maila bakoitzerako eskatu ditzan tituloen jabe izan beharko dute.

 

Eusko Jaurlaritzak, araudi-bidez izendatu daitezen O.H.O.-eko irakasleentzat, horiek Soin-hezkuntzan aituak direlako O.H.O.-eko Irakasle-tituloa ateratzeko izango diren ikastaroak eskainiko ditu.

 

3.- Ikastegiek, Hezkuntza-Sailak ezarri ditzan kiroletarako behar hainbat baliapide eta tresneria izan beharko dituzte.

 

4.- Eskoletan egingo den kirola lehiaketarako xedezkoa bakarrik ez, kirol-moeta guztietan arituzkoa izango da baizik, honela, eskolan dabiltzan guztiek, mailaz-maila, bakoitzaren gaitasunaren eta adinaren arauera, kirol-moeta ezberdinen aribidezko jakintza izan dezaten.

 

5.- Soin-hezkuntza unibertsitatekoaz besteko hezkuntza-erapidetan antolatzea eta eratzea Hezkuntza-Sailari dagokio.

 

12. Atala

 

1.- Euskal Herriko herri nahiz norbanako-alorreko unibertsitateei dagokie bere ihardutze-eremuaren barruan eta indarreango legepidetzan ohartemandakoaren arauera soin-hezkuntza eta kirol-iharduna suztatzea eta antolatzea.

 

2.- Aurreko zatian esandakoetarako, Herri-Arduralaritzek Euskal Herriko unibertsitateekin ituneak egin ahal izango dituzte.

 

II ATALBURUA

KIROLZALEARENTZAKO SOROZPENA ETA BABESA

 

13. Atala

 

1.- Lege honen I Izenburuan zehaztutako helburu eta irizpideen arauera, euskal herri-agintaritzei ondoren zehazten diren bideez baliatuz bazkunen bateko kide izan daitezen kirolzale guztientzako mediku eta osasun-sorozpidetza egokiaren egitamuketa, antolakuntza eta suztapena dagokie:

 

a) Aurre hartzezko medikutzaren alorrean:

- Kiroletan aritzeko gorputz-gaitasunari arta egin ahal izateko neurriak hartuz.

- Kirolean akioan aritzeko bizitza-aroan osasunari maila hoberenean eutsiz.

- Agizko kirol-ihardunera itzultzea gorputz eta arima-ahalmenei bete-betean eutsita eginaraziz.

- Antolapideen osasunbide eta osasunketa-egoeraren bidez.

- Baimenak emateko medikutzaren eta sorozpidetzaren aldetatikako baldintzak jarriz.

b) Medikutza eta osasunketa-lanarien gaikuntzari indar emanez, eta kirol-medikutzarako berariz gaitutako sorozpidetza-banakoen hobekuntzarako laguntza emanez.

c) Kirol-baterakundeekin elkarlanean lehiaketetan osasuna eta ezbeharren aurkako neurriak bermatu ditzaten arau guztiak ematea, kirol-moeta bakoitzaren nolakoaren eta zernolakoen arauera.

d) Kirolzaleen gorputz-arimen izaera hobetzeko xedezko neurri guztiak hartuz.

 

2.- Kirolari datxezkon sorozpidetza, suztapen-ekintzapideen eta mediku-sorozpidetarako erapidearen antolaketa Osasunketa-Sailari dagozkio.

 

14. Atala

 

1.- Eusko Jaurlaritzak, Kirolerako Euskal Kontseiluaren aholkuz,

 

a) Kirolzaleentzako aholkularitza eta laguntzarako kirol-irakasle, trebatzaile, epailari eta berariz gaitutako gainontzekoen gaikuntzari,

b) Kiroletarako teknikazko laguntzarako egitarauak tajutzeari eta egiteratzeari,

c) Euskal Baterakundeekin elkarlanean maila guztietako berarizkotasunei, sendeste-bideei eta tituloei buruzko arauei bultz egingo die, eta horien eraentza eta araupeketa egingo ditu.

 

2.- Horretarako gai diren Erresumako ihardutze-sailek alor horretan jarritako ihardutze-arauak beteaz emandako kirolaritza-tituloek Erresuma osorako balioko dute.

 

3.- Eusko Jaurlaritzak Soin-Hezkuntzaren Euskal Erakundearen iharduna suztatuko du.

 

15. Atala

 

Kirol-teknikaritzazko irakaskuntza edo aholkularitza eta trebakuntza-zerbitzuak ezingo dira indarreango legepideek noiz-nola eskatu ditzaten tituloen jabe izateke egin.

 

16. Atala

 

Kirol-alorrean gaitasunaren jabe den Sailak araudi-bidez zehaztuko ditu kirol-ihardunerako jarritako antolapideen egokitasunari buruz bete beharreko baldintzak eta irakasleen tituloak.

 

17. Atala

 

Eusko Jaurlaritzak, artez nahiz moeta guztietako herri edo norbanako-alorreko izaikienkingo ituneen bidez,

 

a) Soin eta kirol-ekintzapideekin lotutako zientziazko eta teknikazko ikerketaren hazkuntza eta

b) Lortu daitezen emaitzak ezagutarazteko eta egiteratzeko egitarauen tajuketa eta egiterapena bultzatu, eta horien eraentzaz arduratuko da.

 

III ATALBURUA

GOI-MAILAKO KIROLAZ

 

18. Atala

 

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak goi-mailako kirolaren hazkuntza suztatuko du, zermugapen hori irabazi dezaten kirolzaleei laguntza emanaz.

 

19. Atala

 

1.- Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak finkatuko ditu, Kirolen Euskal Kontseiluak bere erizpena eman ondoren eta dagokien Baterakundeen aholkuak entzunda, kirolari bat "goimailakotzat" jo ahal izateko erabiliko diren irizpideak eta jarriko diren baldintzak.

 

2.- Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak, Kirolen Euskal Kontseiluak bere erizpena eman ondoren, eta doakien Kirol-Baterakundeen saloz, Euskal Herriko "goi-mailako" kirolarien unean-uneangotutako zerrendak argitaratuko ditu.

 

20. Atala

 

Honako berarizko neurri hauek izango dira "goi-mailako" kirola suztatzeko bide:

 

a) Goi-mailako kirolariari kirol-ekintza eta bere ikasketak egin eta burutzea elkarri egokitu ahal izateko bide eman diezaioten manuak eta erabakiak.

b) Diruegitamuetan izendatu daitezen laguntzapideak eta dirulaguntzak ematea.

c) Goi-mailako kirolariak Euskal Herriko Arduralaritzetan lan egin dezanean, kirolariari trebatze-alditan aritu eta kirol-demetan eskuhartu ahal izateko bide eman diezaioten aukerak ematea.

 

21. Atala

 

Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak, herri naiz norbanako-alorreko enpresen eta goi-mailako kirolarien artean, hauen lanbide-gaikuntza eta aurrerapena bermatu, eta trebakuntzarekin eta kirol-lehiaketetan ezkuhartzearekin elkarkizun izan daitezen lanbide-aukerak segurtatzeko, Ituneak egiteari indar emango dio.

 

IV ATALBURUA

KIROL-HORNIPIDEEZ

 

22. Atala

 

Euskal Herriko kirol-hornipideak osatzeko antolapide eta eraikuntzen lurralde-antolaketa lurralde-antolaketarako eta hiri-antolaketarako egiterapideen bidez egingo da, eta Lege honetan emandako berarizko manuei atxikiz.

 

23. Atala

 

1.- Eusko Jaurlaritzak, kirol-hornipideen alorreko araudigintza-ahalmena Lege hau osabideratuz egiteratuko du eta, nolanahi ere, honako arau hauek emango dira gutxienez:

 

a) Autonomia-Elkartearen eremuan finkatu daitezen helburu eta lehentasunen eretzean egin beharreko oinarrizko kirol-azpiegitura.

b) Antolapide bereziek bere zertarako berezien eretzean izan behar dituzten teknikaren aldetikako zernolakoak, eta gutxienez bete behar dituzten baldintzak eta izan behar dituzten neurriak, eta bai horretarako erabili daitezen lurren zernolakoak ere.

c) Horien eraikuntza, horiek indarrean jartzea, horiek erabiltzea eta horiei bere onean eustea araupetu ditzaten oinarrizko arauak.

 

a) saileko arauak zehazterakoan ereduzko biztanle-kopuruei begiratu beharko zaie, baliatzaileen zenbatekoa, nongoa, irizpideak eta eguraldiaren nolakoa kontutan izanik.

 

2.- Araudi-bidez zehaztu daitezen ereduzko biztanle-zenbatekoetako bakoitzerako gutxienezko kirol-hornipideak joko da oinarrizko kirol-hornipidetza osatzen dutela.

 

3.- Euskal Herriko kirolaritza-horniketarako alor-arteztarauek Euskadiko Autonomia-Elkarte osoa izango dute bere erabiltze-eremu, eta horren antolaketak Euskadiko ororen zuduzko antolapidetza eta eraikuntzak eta ez beste izango ditu gai bakar.

 

24. Atala

 

Lege honen 23. ataleko araudi-bidezko osabideraketa Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailek egingo dute, bakoitzaren beharren eta berarizkotasunen eretzean. Batipat, udal-mailako kirol-antolapideek, Kondaira-Lurraldeak horiek egiteko eta horiei eusteko jarritako laguntzak hartu ahal izateko bete beharko dituzten baldintzak zehaztuko dituzte.

 

Halaber, beren Kondaira-Lurraldean, 23.3 atalean esandakoa osatuz, udalaz gaindiko mailako antolapide-Egitamua gertatu eta eginbideratuko dituzte.

 

25. Atala

 

Kirolaritza-Horniketarako Udal-Egitamuek, dagozkien udaletako kirol-azpiegitura 24.1 Atalean ohartemandakoaren arauera tajutzea eta egiteratzea dute helburu; horretarako, honako hauek finkatuko dituzte:

 

a) Egitamuak indarrean diraueno egiteratu beharreko antolapidetzak, eta hori burutzeko egutegia.

b) Antolapidetza bakoitzaren nongoa, indarrean egon daitezen lurralde-antolaketarako eta udaleko hiri-antolaketarako egiterapidetan ohartemandakoei atxikiz.

c) Antolapideen erabilkera eta horien lana eta egitasmoen tajuketa eta baitespena araupetu ditzaten agintarauak, eta haien akurapenerako eta eraikuntzarako Jaurpideak.

d) Egitaraua eta horri dagozkion egitasmoak egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen diru-zenbatekoentzako Dirubide-Egitarauak.

 

26. Atala

 

1.- Alor-arteztarauak tajutu, bideratu eta egiteratzerakoan, horretarako gaitasuna duten ihardutze-sailek doakien guztiek ahalik eta gehien eskuhartu ahal izatea bermatu beharko dute eta, bereziki Foru-Diputazioek, Euskal Herriko Udalek eta Lege honen babespean eratutako Kirol-Baterakundeek argipideak eman diezaizkieneko eskubidea.

 

2.- Lege honen babespean eratutako Kirol-Baterakundeek Kirolaritza-Horniketarako alor-arteztarauak idazteko antolakideketa eta artezkaritza-batzordean izango duten partzuergoa araudi-bidez finkatuko da.

 

3.- Kirolaritza-horniketarako alor-arteztarauek eta berarizko egitamuek dakartzaten xedapenak Euskal Herriko Arduralaritzarentzat behartze-indarrezkoak izango dira, eta horietan ohartemandako ekintzak, horiek baitesteko Dekretoaren edo Erabakien arauera bere agintepeko gaien eretzean doakien ihardutze-sail bereziek egiteratuko dituzte.

 

27. Atala

 

Euskal Herriko Arduralaritzetako ezein ihardutze-sail edo izaikik kirol-antolapidetzak eraikitzeko, eraldatzeko, haundiagotzeko eta horiei eusteko dirulaguntzak ematea, honako baldintza hauek bete daitezenaren menpe egongo da:

 

a) Egin beharreko lanek Eusko Jaurlaritzaren araudi-bidezko manuak eta dagozkien foruzko arauak bete ditzatela eta, nolahai ere, lurralde-antolaketarako eta, hala dagokionean, hiri-antolaketarako egiterapideetako xedapenei atxiki dakizkiela.

b) Antolapideak ez daitezela familia bakar batek edo norbanako batzuk eta ez beste inork erabiltzekoak izan.

c) Horien jabeek dirulaguntza ematezko Erabakian zehaztu daitezen antolapideen erabilkerari buruzko arauak onartu eta bete ditzatela.

 

III IZENBURUA

KIROLAREN EUSKAL HERRIANGO ERAKUNTZA

 

I ATALBURUA

KIROL-BAZKUN ETA ELKARTEEZ

 

28. Atala

 

1.- Lege honi dagozkionetarako, lege-nortasunduna eta ihardutzeko gaitasunduna izan, eta lehiaketa ofizialetan agitz eskuhartuz kirol-moeta bat edo batzuk suztatzea eta horietan aritzea helburu bakar izan dezaten norbanako-jabetzapeko elkarte guztiak kirol-bazkun direla jotzen da.

 

2.- Bere sortarazpenari, errolderapenari, aldakuntzari, ezabapenari, erakuntzari eta ihardunari buruzko arazo guztietan, kirol-bazkunek Lege honetako eta Lege hau osabideratu dezaten erabakietako manuak, bere berarizko Sortarauak eta Araudiak eta bere biltzar nagusiak eta gainontzeko ihardutze-sailek balioz hartutako erabakiak izango dituzte jaurpide.

 

3.- Kirol-bazkunekin, halaber, horiek haiei eratxikita daudeneko baterakundearen edo baterakundeen Sortarauak, Araudiak eta erabakiak erabiliko dira.

 

29. Atala

 

Kirol-bazkunak eratzen diren une berean egiten dira lege-nortasunaren jabe. Kirol-bazkunen suztatzaileek edo sortzaileek honako agiripaper hauek aurkeztu beharko dituzte, Euskal Herriko Kirol-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean sartzeko:

 

1.- Ihardutzeko gaitasunaren jabe izan daitezen bost lagunek gutxienez eskribauaren aurrean izenpetutako sortarazte-agiria, kirolaritzako eta ez beste inolako helburuekin eta irabazte-xederik gabe elkartu nahia bertan erasota utziz.

 

2.- Kirol-bazkunak jaurpide izango dituen Sortarauak.

 

30. Atala

 

Kirol-bazkunen Sortarauek araudi-bidez zehaztu daitezen alderdiak araupetu beharko dituzte, bere barne-egitura eta ihardutze-jaurpideak demokraziazko irizpideen arauera antolatuz, bazkide guztiek eskubide eta eginbehar berdinak izan ditzatela bermatu, eta ordezkaritza, arduralaritza eta eraentza-sail guztietarako hautaketa bazkide guztien askatasunezko, artezko, berdintasunezko eta isilpeko boto-ematez egin beharra finkatuko dute. Halaber, kirol-bazkunaren izena eta, behar izanez gero, horrek ezaugarri izango dituen ikurrak zehaztu beharko dituzte; horiek ezingo dute iadanik Erroldean sartutako beste kirol-bazkun batzuenen berdinak izan, ez nahaspide gertatzeko adinako antzerakoak ere.

 

31. Atala

 

1.- Esandako aurkezpen hori egin eta ondorenerako araudi-bidez jarri dadin epearen barruan, Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak kirol-bazkuna Erroldean sartuko du, Sortarauek lege-erapidetzaren aurkako manuak barne badituzte salbu, orduan errolderatzeari zio eta guztiko erabakiz uko egingo zaiola.

 

2.- Eramandako agirisortan egon dadin ezein oker edo akats, araudi-bidez zehaztu dadin epe eta eratan zuzendu beharko da.

 

32. Atala

 

1.- Dagokien lurralde-baterakundeek eta/edo euskal baterakundeak eratutako edo horietarako baimena emandako lehiaketa ofizialetan esku-hartzeko, Euskal Herrian errolderatutako kirol-bazkun guztiek, bere baltzu-egoitza duteneko lurraldean bere ekintzaren gai den kirolaren jaurpena egin dezan lurralde-baterakundean errolderatu beharko dute. Bere egoitza dueneko lurraldean kirol-moeta horretako lurralde-baterakunderik ez egotea gertatuz gero, dagokion euskal baterakundeari atxikiko zaio.

 

2.- Kirol-moeta bakar baten ez baizik eta batzutan aritu daitezen kirol-bazkunek, horietan gai diren baterakunde berezietan errolderatu beharko dute.

 

3.- Aurreko 1 zenbakipean esandakoa hala dela ere, kirol-bazkun batek bere egoitza dueneko lurraldeaz besteren bateko lehiaketetan eskuhartu ohi izan duenean, hori egin ohi dueneko lurraldeko dagokion baterakundean errolderatu ahal izango du.

 

Bere ekintzapidea dela eta Lege hau indarrean jartzean beste lurralde-baterakunderen baten sartu nahi dezaten kirol-bazkunek bere eremuko direneko lurralde-baterakundearen eta hari eratxiki nahi zaizkionekoaren baimenak izan beharko dituzte.

 

4.- Autonomia-Elkarteko kirol-bazkunen errolderapenak, argipide eta agirikotasunerako, Erresumako ihardutze-sailen menpeko kirol-erroldaritzei jakinaraziko zaizkie.

 

33. Atala

 

1.- Lege honi dagozkionetarako, soin-ekintzapidea eta kirola suztatzeko eta horietan aritzeko eratu daitezenak joko da kirol-elkarte direla, lehiaketa ofizialetan eskuhartu ohi ez dezatenarren:

 

a) Ikastegi eta Unibersitateetan.

b) Herri nahiz norbanako-alorreko ezein elkarte, iraskunde, baltzu, elkarte edo izaikiren atal edo adar gisa, bertako kideak edo lanariak soin-ekintzapidetan eta kirolean aritu daitezen.

c) Bere kabuz aritzeko gauza diren hiru norbanako edo gehiago kirolean jarduteko xede hutsez elkartuz osatutakoak.

 

2.- Horiek sortarazteko edo onartzeko baldintzak eta kirol-elkarteen lege-jaurpideak, ondare eta diruegitamuei buruzkoak barne, araudi-bidez finkatuko dira.

 

3.- Kirol-elkarteek lehiaketa ofizialen baten eskuhartzea erabaki dezatenean, horri dagokion lurralde-mailako edo euskal baterakundeari atxiki, eta horren arauak bete beharko dituzte.

 

II ATALBURUA

KIROL-BATERAKUNDEZ

 

34. Atala

 

1.- Lege honi dagozkionetarako, bere lurralde-eremuan kirol-moeta berean aritu daitezen kirolari, teknikari, epailari, kirol-bazkun eta kirol-elkarteak bildu ditzaten irabazte-xederik gabeko erakunde lege-nortasundun eta ihardutzeko gaitasundunak jotzen da kirol-baterakunde direla.

 

2.- Kirol-baterakundeek Lege hau, Lege hau egiteratu dezaten erabakiak, bere berarizko Sortarauak eta Araudiak eta bere biltzar nagusiak eta gainontzeko ihardutze-sailek balioz hartutako erabakiak dituzte jaurpide.

 

35. Atala

 

1.- Euskal Herriko kirol-baterakundeak lurralde-baterakunde eta euskal baterakunde mailatan eratzen dira.

 

2.- Kondaira-lurralde bakoitzeko lurralde-baterakundeek, bere kirol-moetari dagozkion ekintzapideak bere lurralde-eremuan suztatu, horietarako baimenak eman eta antolatu egiten dituzte.

 

3.- Lurralde-baterakundeek bere kirolaritza-sailen ordezkotza izan, eta bere biltzar nagusiak aukeratutako kideren artetik euskal baterakunderako ordezkariak hautatzeko era araupetuko dute, araudi-bidez jarri dadin eran.

 

4.- Kirol-moeta bakoitzeko Euskal Baterakundeak bere kirol-moetetako bateango kirol-ekintzapideak suztatu, hoietarako baimenak eman eta horiek antolatu egiten dituzte.

 

5.- Kirol-moeta bakoitzeko euskal baterakundea Lege honetako 39. atalaren arauera errolderatutako lurralde-baterakundeek osatuko dute.

 

6.- Euskal baterakundeetan lurralde-baterakundeetan dauden kirolaritza-sail guztiek izango dituzte bere ordezkariak, eta euskal baterakundeak kirolaritza-sail bakoitzeko kideen guztizko zenbatekoa araudi-bidez jarri dadin eran zehaztu ondoren, ordezkaritza horrek lurralde bakoitzeko kirolaritza-sail bakoitzeko kide-kopuruarekiko heintasun-irizpideari men egin dakiola bermatuko du.

 

7.- Kirol-moeta bakoitzeko euskal baterakundea izango da, lurralde-baterakundeak bateratzezko erakunde denez, horietako kirol-zaleen, kirol-bazkunen, elkarteen, teknikarien eta epaileen Erresumako osorako ordezkari, eta araudi-bidez jarri dadin eran, bere biltzar nagusietan hautatutako kideen artetikako bere ordezkarien izendapena araupetuko du.

 

8.- Lurralde-baterakundeen eta euskal baterakundeen Sortarauek horiei dagozkien agintepideak eta egitekoak araupetuko dituzte, Lege honen 7. atalean esandako oinarri-irizpideei atxikiz.

 

36. Atala

 

Kondaira-lurralde baten kirol-moetaren bateko lurralde-baterakunderik ez izatea gertatuz gero, horri legozkiokeen egiteko, ekintzapide eta ahalmen guztiak dagokion euskal baterakundeak beretzat hartu eta egiteratuko ditu.

 

37. Atala

 

1.- Kirol-dema eta lehiaketek, dagokien baterakundearen arauak eta araudiak izango dituzte jaurpide.

 

2.- Euskal baterakundeak dira bere kirol-moetako lehiaketetan eskuhartu ahal izateko baterakunde-baimenak emateko gai diren Autonomia-Elkarteko erakundeak.

 

3.- Euskal baterakundeek eman ditzaten baimenek, erresuma-mailako lehiaketetan eskuhartzeko eskubidea emango diete bere kirolzale-sail guztiei.

 

Euskal baterakundeek emandako baimenen laburpenaren berri emango diete Erresumako baterakundeei.

 

4.- Berenezko nahiz legezko nortasundunak irabazte-xedez nahiz gabe eratu, eta soin-ihardunezko kirolezko ekintzaren batean aritzean eta horiek egiteratzean dautzan ikuskizun guztiak, Lege honi dagozkionetarako eta bereziki ondoren esaten direnetarako lehiaketatzat joko dira:

 

a) Joku edo ekintzapide horretan aritzean, dagokion kirol-baterakundearen arauak eta araudiak erabiliko dira.

b) Eskuhartu dezaten kirolari, trebatzaile, aholkulari, teknikari eta epaile edo ebazle guztiek horretarako baimenaren jabe izan beharko dute.

c) Jokuaren edo demaren ondorioz egin eta 65.3 atalak dioen eremukoak izan daitezen hauspen guztiak, Lege honetan eta Lege hau egiteratzeko arauetan jarritako kirolaritzako zentzapide-jaurpideen menpe egongo dira.

 

38. Atala

 

1.- Bakoitzari dagozkion egitekoak betetzerakoan, lurralde eta euskal baterakundeek elkar-egokitasunaren, eginkortasunaren eta lankidetzaren arauerako oinarri-irizpideei atxikiz ihardungo dute.

 

2.- Baterakunde bereziek bere egitekoak betetzean haien artean sortu daitezkeen auziak Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak arakatzearen eta honen arduralaritzazko erabakiaren menpe jarriko dira eta, hori, Kiroletako Euskal Kontseiluak egindako bidezko txostena ikusi ondoren.

 

Horrek eman ditzan erabakiek arduralaritza-bideak amaituko dituzte, arduralaritza-auzipideen agintemendeari jazarri dakizkiokeela.

 

39. Atala

 

Euskal Herriko Kirol-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean ezingo da kondaira-lurralde bakoitzeko lurralde-baterakunde bat bakarra eta kirol-moeta bakoitzeko euskal baterakunde bat bakarra baino sartu.

 

40. Atala

 

1.- Honako egiteko hauek dagozkie lurralde eta euskal baterakundeei bakoitzak bere helburuak lortzeko:

 

a) Bere Sortarauak eta Kirol-Araudiak tajutzea.

b) Eratu ditzaten lehiaketak araupetzea.

c) Teknikaritza-taldeen gaikuntza bultzatzea.

d) Araudien manuak bete daitezenari arreta egin, eta zentzapidetza-ahalmena erabiltzea.

e) Eurei eratxikitako kirol-bazkun eta elkarteentzako dirulaguntzen banaketa, eta horiek nola erabiltzen direnaren zaingoa.

f) Eta, orohar, bere kirol-moetan aritzea suztatzeko eta hobetzeko komenigarri izan daitezen erabaki guztiak hartzea.

 

2.- Lurralde-baterakundeek bere egitekoak kondaira-lurraldetako foruzko ihardutze-sailekin elkar hartuta beteko dituzte, eta euskal baterakundeek Eusko Jaurlaritzarekin elkar hartuta, eta hori guzti hori, Lege honek eta Lege honen egiteratzeko manuak esan dezatenaren arauera.

 

41. Atala

 

1.- Diruzko nahiz bestelako herri-laguntzak lor ditzaten edo lortu nahi ditzaten lurralde eta euskal baterakundeek bere kontaduritza eta dirubidetza-egoeraren agiriak aurkeztu beharko dituzte, horretarako araudi-bidez jarri dedin eran, kontaduritza-egiaztapena edo kontu-ikuskaketa egiteko.

 

2.- Baldintza hori ez bete izanak Euskal Arduralaritzagandikako ezein diruzko nahiz bestelako laguntzak hartzeko gaitasunik eza ekarriko die.

 

42. Atala

 

Lurralde-baterakunde bat sortaraztea honako beharkizun hauek bete daitezenaren baldintzapean egongo da:

 

1.- Bere kondaira-lurraldean egon daitezen dagokien kirol-moetako kirol-bazkun eta elkarteen erdiak eta batek edo kirolarien erdiak eta batek gutxienez eskribau baten aurrean izenpetutako sortarazte-agiria aurkeztea, baterakundeak jaurpide izango dituen Sortarauak aldean daramatzala.

 

2.- Dagokion Lurraldeko Foruzko Batzordearen erizpena.

 

3.- Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak haren Sortarauak baitetsi izana.

 

4.- Euskal Herriko Kirol-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean sartuta egotea.

 

43. Atala

 

Euskal baterakunde bat sortaraztea honako beharkizun hauek bete daitezenaren baldintzapean egongo da:

 

1.- Autonomia-Elkartean dauden dagokion kirol-moetako lurralde-baterakundetako bik edo kirol-bazkun eta elkarteen erdiak eta batek gutxienez eskribau baten aurrean izenpetutako sortarazte-agiria, baterakundeak jaurpide izango dituen Sortarauak aldean daramatzala.

 

2.- Kirolaren Euskal Kontseiluaren erizpena.

 

3.- Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak bere Sortarauak baitetsi izana.

 

4.- Euskal Herriko Kirol-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean sartuta egotea.

 

44. Atala

 

1.- Kirolen lurralde eta euskal-baterakundeen Sortarauek, bakoitzak bere kirol-moetako kirol-bazkun, elkarte, kirolari, epaile eta ebazleak suztatu eta horientzako batasun-bideak egingo dituzte, bere barne-egitura demokraziazko irizpideen arauera antolatu, eta bakoitzak bere biltzar nagusian, ordezkaritza-irizpidearen arauerako jokabideak bermatuko dituzte, ordezkatze, arduralaritza eta eraentza-sail guztietarako hauteskundeak biltzarkide guztien askatasunezko, artezko, berdineango eta isilpeko boto-ematez egin daitezela agindu eta, hala dagokionean, bere menpeko ogibidezko kirolariekin eta kirolzaleekin erabili beharreko berarizko arauak jarriko dituzte.

 

2.- Lege honen helburuei dagozkienetarako, kirol-baterakundeen Sortarauetan eta Arauditan araupetu beharreko alderdiak araudi-bidez zehaztuko dira.

 

45. Atala

 

1.- Kirol-Artezkaritzak, agiri-sorta hartu dezanetik eta hirurogei eguneko epearen barruan gehienera kirolen lurralde eta euskal baterakundeen Sortarauak ontzat eman, eta horiek Erroldean sartuko ditu.

 

2.- Agiri-sorta aurkeztu eta esandako hirurogei egunen barruan inolako erabakirik ez ezagutaraztea gertatuz gero, Sortarauak baitetsita daudela jo, eta ofizialki Erroldean sartzea egingo da. Hala dagokionean, Lege honen 31. ataleko 2 zenbakipean ohartemandakoa egingo da.

 

III ATALBURUA

ERABAKI OROKORRAK

 

46. Atala

 

Kirol-baterakunde eta elkarteek diruegitamu eta ondarearen berenezkotasuna izango dute jaurpide, eta honako arau hauek betetzearen menpe egongo dira:

 

a) Bere diru-eskuraketa guztiak, Kirol-agerralditan ateratako irabaziak eta lortutako sariak barne, bere baltzu-helburua aurrera eramateko erabiliko dira oso-osorik.

b) Ezingo dute, inola eta inoiz, bere bazkideen arteko irabazi-banaketarik egin.

c) Ogasun mugiezinak inorentzakotzea edo zorpetzea, dirua maileguz hartzea eta inorentzakotu daitezkeen zor-agiriak edo ondare-zatien partzuergo-agiriak jaulkitzea berebaitan izan ditzaten egiketetarako, araudi-bidez jarri daitezen baldintzak bete eta arduralaritza-baimenak lortu beharko dira.

d) Ezabatzea gertatuz gero, kontu-garbiketaren ondorengo ondare garbia partzuer guztientzat geldituko da, auzi eta arduralaritza-legepidetzak agintzen duenaren arauera, eta horretan gai izan dedin arduralaritza-agintaritzak, araudi-bidez jarri daitezen jaurpideei atxikiz, oso-osorik kirol-ekintzapideak suztatzeko eta egiteratzeko erabiliko du.

 

47. Atala

 

1.- Kirol-bazkun eta baterakundeak "herriarentzako onuragarri" direlako aldarrikapena, Euskadi osorako zuduen aldeko izateaz gainera honako beharkizun hauek bete daitezenean egin ahal izango da:

 

a) Ekonomia-dirubidetzako jaurpidez aurreko 46. atalean ohartemandakoa betetzea.

b) Bazkide-kopurua mugatuta ez egotea, gorputz-gaitasunaren edo kirol-antolapideen neurriaren aldetatikako zioegatik bada salbu.

c) Kideen bazkide-sariak araudi-bidez finkatutako zenbatekoetatik gorakoak ez izatea.

d) Kirol-bazkunak direnean, ogibidezko kirolaririk ez izatea, lau olinpia-kirol moetetako sailak gutxienez izan ditzatenean salbu, araudi-bidez erabaki dedinaren arauera.

e) Agizko diruegitamuetan, urteko azken-kontutan mentsik ez izatea.

 

2.- "Herriarentzat onuragarri" direnaren aitorpena egin zaien kirol-bazkun eta baterakundeek honako onurabide hauek izango dituzte:

 

a) Bere agiri guztietan, erakundearen izenaren ondoren, "herriarentzako onuragarritasuna" eraso ahal izatea.

b) Autonomia-Elkarteko herri-izaikien eta Baterakundeen Kirolaritza-suztapenerako egitamu eta egitarauak egiteratzeko lehentasuna.

c) Autonomia-Elkartearen mailegu ofizialak lortzeko lehentasuna.

d) Bere jabetzapeko antolapideak edo hauek darabiltzatenak legez "herriarentzat baliagarritzat" jotzea.

e) Euskal Herriko Arduralaritzen teknikazko laguntza eta aholkuak lortzea.

f) Bere ekintzapideei artez datxezkien erabaki orokorrak tajutzerakoan bere iritzia entzun dakienekoa.

g) Indarreango legepideek "herriarentzat onuragarri" direnaren aitorpena egin zaien erakundeei eman diezazkien beste onurabide guztiak.

h) Batzar Nagusiek bakoitzak bere kondaira lurraldean eman ditzaketen zergalaritza-alorreko beste onurabideak.

 

3.- "Herriarentzat onuragarri" direnaren aitorpena egin zaien kirol-bazkun eta baterakundeek, urteoro, burutu dituzten kirol-ekintza guztiak barne izan ditzan Txosten bat aurkeztu, eta bazkide-sariei, diruegitamuei eta artezkaritza eta eraentza-sailetan izandako aldakuntzei buruzko zehaztasunak eman beharko dizkiote Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzari.

 

4.- "Herri-onuragarritasunaren" aitorpena Jaurlaritza-Batzarrak Kultura eta Turismo-Sailburuaren saloz hartutako erabakiz egingo da.

 

48. Atala

 

1.- Kirol-baterakunde edo bazkun baten iharduna geldiaraztea edo horren ezabapena ezingo da horretan gai den epai-agintaritzaren erabakiz baino egin.

 

2.- Kirol-baterakunde eta bazkunak:

 

a) Biltzar nagusiaren erabakiz,

b) Bere Sortarauetan ohartemandako beste edozergatik,

c) Legeek zehaztu ditzaten gainontzeko zioegatik ezabatzen dira.

 

49. Atala

 

1.- Kirol-baterakunde eta bazkunak, uneoro, Sortarauetan jarritako helburuei egokitu beharko zaizkie bere ihardunean.

 

2.- Horretarako gai den epai-agintaritzak, doakienek, Euskal Herriko Arduralaritzek edo Herri-Salataritzak eskatuta, lege-erapidetzaren edo Lege honen eta Lege hau egiteratu dezaten erabakien, edo euren Estatutu eta Araudien aurkakoak izan daitezen erabakiak eta egintzak geldiarazi edo baliogabetu egin ahal izango ditu.

 

50. Atala

 

Eusko Jaurlaritzak, kirol-ekintzapideak Euskal Herrian lege honetako oinarri-irizpideen arauera antolatu beharrari darizkion herri-zuduzko zioegatik, honako hauek araudi-bidez finkatuko ditu:

 

a) Lege honi dagozkionetarako ezein ekintzapide kirol-ekintzapidetan zermugatu eta horietakoa dela aitortu ahal izateko irizpideak, baldintzak eta beharkizunak.

b) Lege honi eta bereziki kirol-baterakundeak sortarazi eta eratzeari dagozkienetarako jarri daitezen irizpide edo baldintzen eretzean kirol-moeta bereko adartzat jo behar diren ihardutze-erak.

 

IV IZENBURUA

AGINTEPIDE-JAURPIDEAK

 

I ATALBURUA

ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEENAK

 

51. Atala

 

1.- Kirolaren eta soin-hezkuntzaren alorrean, Autonomia-Elkarte osorako erakundeek, Autonomia-Estatutuaren arauera Autonomia-Elkartearenak izan eta Lege honetan edo indarreango lege-erapidetzan kondaira-lurraldeetako foruzko ihardutze-sailei eta Euskal Herriko Udalei aitortu eta izendatu ez dakizkien ahalmen eta agintepide guztiak erabiliko dituzte.

 

2.- Eusko Jaurlaritzaren agintepideak Kirol-Artezkaritza eratxikita izan dezan Sailak egiteratuko ditu, beste Sail bati berariz ematen bazaizkio salbu.

 

II ATALBURUA

KONDAIRA-LURRALDEETAKO FORUZKO IHARDUTZE-SAILENAK

 

52. Atala

 

1.- Kondaira-lurraldeetako foruzko ihardutze-sailei, bakoitzaren lurraldearen barruan honako hauek dagozkie:

 

a) Autonomia-Elkartearen kirolaren suztapenerako legepidetza arau-bidez osabideratu eta egiteratzea.

b) Autonomia-Elkartearen legepidetza osabideratuz, eskola-kirolarentzako eta guztientzako kirolarentzako egitarauak tajutzea, baitestea eta egiteratzea, azken hau Udal Arduralaritzekin elkar hartuta.

c) Lurralde-antolaketako kirol-hornipidetarako egiterapideak indarrean dagoen lurralde eta hiri-antolaketarako legepidetzak finkatutako eran tajutzea, horiei bere bideak eginaraztea, eta hala dagokionetan horiek baitestea eta egiteratzea.

d) Biztanle-kopuru txikiko udal-elkarteak suztatzea eta, kirolaren suztapenerako bateango zerbitzu eta egitarauz, udalbazkunak sortaraztea.

e) Egoitza bere lurraldean duten lurralde-baterakunde, kirol-bazkun eta elkarteei laguntza eman eta bultz egitea, horretarako egoki eritzitako dirulaguntzak emanaz, eta horietako bakoitza bere helburuari egokitu dakionari arta eginaz ikuskatuz.

f) Lurralde-mailako kirol-baterakundeei diru-laguntzak emateko eredutarako izango diren arrazoizko irizpideak ezartzea.

 

Foruzko ihardutze-sailek Eusko Jaurlaritza irizpide hauen jakitun jarriko dute.

 

III ATALBURUA

UDALENAK

 

53. Atala

 

Udalei, bakoitzari bere udal-barrutian, honako hauek dagozkie:

 

a) Soin eta kirol ekintzapideak aurrera eramateko eta suztatzeko egitarauak tajutzea eta egiteratzea.

b) Kirol-Hornipidetarako Udal-Egitamuak Lege honetako 25 eta 26. ataletan ohartemandako esate modu eta neurritan, eta behar diren legezko eta hirigintzazko egiterapideak indarrean dauden lurralde eta hiri-antolaketara legeen arauera tajutzea eta egiteratzea.

c) Udaletako kirol-hornipidetzaren eraentza, udaletakoez besteko herri-jabetzapeko antolapideei buruzkoan beste erakundeekin bidezko izan daitezen ituneen kaltetan gabe.

d) Lurralde eta hiri-antolaketarako legepideak kirolean eta soin-hezkuntzan aritzeko hornipide, eremu eta aldeak emendiotarako gordetzearen aldetik bete daitezela bermatzea.

e) Kirol-antolapideei eta kiroletan aritzeagatikako herri-legepeko erantzunbeharrari, eta dena dela, Lege honetako 4.i), 6.d), 13.1.a.4), 16), 25) eta 27) ataletan esaten denari buruzkoan, arta eta zaingo-lanetan aritzea. Halaber, beharrezko izan daitezen zigorrak jartzeko agintepidea araupidea eman duen erakundearena izango da.

f) Kirol-ospakizunak eta ikuskizunak antolatzea eta suztatzea.

g) Lege honek, Lege hau egiteratzeko arauek eta kondaira-lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek eman diezazkien gainontzeko egiteko eta agintepide guztiak egiteratzea, eta bai geroan eskuratu edo eman dakizkiekeen guztiak ere.

 

54. Atala

 

Udalek, beti, Autonomia-Elkarteko kirol-legepidetzak eta dagozkien kondaira-lurraldeko foruzko ihardutze-sailek emandako arauei atxikiz egiteratuko dituzte bere egitekoak eta agintepideak.

 

IV ATALBURUA

KIROLAREN KONTSEILUAZ

 

55. Atala

 

1.- Kirolaren Euskal Kontseilua sortarazten da, Arduralaritzaren soin-hezkuntzarako eta kirolarentzako politikabideak finkatzeari, horiek aurrera eramateari eta horien ihardunari datxezkon alor-mailako laguntza, aholkularitza, jarraibide eta azterpenerako goreneko ihardutze-sail.

 

2.- Kontseilua, Eusko Jaurlaritzak, eta Euskal Herriko elkarte, foru eta udal-mailatako Arduralaritza eta kirol-baterakundeen ordezkariek bere gaitasunaren eretzean izendatutako aituz osatuko da.

 

3.- Kirolaren Euskal Kontseilua osatzeko era zehatza, bertako kideak izendatzekoa eta bere erakuntza eta ihardutze-jaurpideak, araudi-bidez jarriko dira.

 

4.- Kirolaren Euskal Kontseiluak, bere ihardunean, lurralde eta udal-mailatako batzordeenekin eta Euskal Herriko kondaira-lurralde eta udalek sortarazi ditzaketen honelako ihardutze-sailenekin antolakidetuta aritu beharko du.

 

5.- Kirolaren Euskal Kontseiluaren agintepideak araudi-bidez zehaztuko dira, nolanahi ere Lege honetan berariz esaten direnak dagozkiola.

 

V IZENBURUA

ZIGOR-JAURPIDEAK

 

I ATALBURUA

KIROLARITZA-ZENTZAPIDEAK

 

I SAILA

ERABAKI OROKORRAK

 

56. Atala

 

1.- Kirolentzako zentzatze-ahalmenak, joku edo demaren arauen hauspenak eta Lege honetan, Lege hau egiteratzeko manutan eta kirol-bazkun eta baterakundeen Sortarau eta Araudietan zermugatutako kirolaritza-jokabideenak hartzen ditu.

 

2.- Jokuek edo demek dirauten artean horietan behar bezala aritzea galerazi edo nahastarazi dezaten egintzak edo hutsegiteak dira jokuaren edo lehiaketako arauen hauspen.

 

3.- Aurreko zenbakian esandakoan sartu ez eta kirolaritza-harremanak behar bezalakoak izatearen kaltetangoak izan edo harreman horiek andeatu ditzaten egintzak eta hutsegiteak dira kirolaritza-jokabideen hauspen.

 

4.- Kirolaritzako zentzaketa-jaurpideak, agizko legepideen jaurpidepean egongo den auzi edo zigor-legezko erantzunbeharraren kaltetan gabekoa da.

 

57. Atala

 

1.- Kirolen alorreko hauspenak oso larriak, larriak eta arinak izan daitezke.

 

2.- Honako hauek joko dira oso hauspen larritzat:

 

a) Aginte-gehiegikeria.

b) Erasoak, hertsapenak eta mehatxuak.

c) Jarritako zigorrak ez betetzea.

d) Dema edo lehiaketa baten emaitza alde-zaurre ezartzezko ihardunak.

e) Dagokion kirol-moeta aurrera eramateko eta horretan aritzeko txarrerako eragin larria izan dezaten nolanahiko beste jokabideak.

 

3.- Honako hauek joko dira hauspen larritzat, oso larriak izan ez daitezenean:

 

a) Irain, gaizkiesan eta jazarpen suminak eta nabarmenak.

b) Egiteratzen ari den kirolaritza-ekintzarekin edo egitekoarekin batera ezinekotzat aldarrikatutako ekintzapidetan aritzea.

c) Horretarako gai diren gizabanako edo ihardutze-sailegandikako aginduak, erabakiak eta artezpideak ez betetzea.

d) Argi eta garbi kirolaritza-dedu edo duintasunaren kalterakoak izan daitezen egintzak.

e) Kirolaritza-arauen aurkako jokabideak.

 

4.- Kirolaritza-arauak eta aginduak ajolagabekeriaz edo utzikeriaz ez betetzezko egintzak edo hutsegiteak edo jokabide lotsagabe xamarrak hauspen arintzat joko dira.

 

58. Atala

 

1.- Kirolaritza-hauspenegatik honako zigor hauek jarri ahal izango dira:

 

a) Oharpena edo agiraka.

b) Aldi baterako gaitasungabetzea eta gaitasuna kentzea.

c) Baterakunde-baimena aldi baterako edo betirako kentzea.

d) Betirako gaitasungabetzea.

e) Kiroldegia ixtea.

 

2.- Halaber, hauspen-egileek bere ihardunagatik sariren bat, prezioren bat edo ordainsariren bat eskuratu dezatenean, 500.000 pesetarainoko isunak jarri ahal izango zaizkie, aurreko 1 zenbakipean esandako zigorren osagarri.

 

3.- Dema edo lehiaketa baten emaitza aldatu edo aldezaurre ezartzea gertatutakoan, dagokion zentzapide-sailak hauspen horri darizkion ondorio guztiak ezabatzeko beharrezkoak izan daitezen neurri guztiak ere hartu ahal izango ditu.

 

59. Atala

 

1.- Erabili beharreko zentzaketa-jaurpidetak oso larritan, larritan edo arinetan zermugatuko hauspenak, hurrenez-hurren hiru urteren, urtebeteren edo hilabeteren buruan berez zurituta gelditzen dira.

 

2.- Zigorrak, oso hauspen larriei, larriei edo arinei dagozkienak izan daitezenaren eretzean, hiru urteren, urtebeteren edo hilabeteren buruan ezabatuta gelditzen dira.

 

3.- Zuriztapenerako edo ezabapenerako epeak honela kontatuko dira:

 

a) Hauspenentzat, hauspena egin deneko egunetik hasita. Aldi honen kontaketa hauspen-egilearen aurkako zigorpideei ekin dakienean eten, eta zigorpideak inolako zigorrik gabe burutu edo geldiarazi daitezenean berriz jarraitu egingo zaio.

b) Zigorrentzat, zigortzezko erabakia sendetsi dedin egunetik edo, zigorra betetzea hasita badago, betetze hori eten dedinetik hasita. Zigortutakoak zuriztapenerako epea bete baino lehen beste hauspenen bat egiten badu, zuriztapenerako epearen kontaketa eten eta ordurartekoa baliorik gabe geldituko da, berriz kontatzen hasi ahal izatearen kaltetan gabe.

 

60. Atala

 

1.- Ondoren esaten direnak araudi-bidez finkatuko dira, aurreko atalek berebaitan dituzten funtsezko eta zermugatzezko alderdiei dagokienez, eta zigor-legepidetzaren oinarri-irizpide orokorrei atxikiz:

 

a) Hauspenak zermugatzezko eredu bat, horien larriaren edo arinaren eretzeango sailkapena, jarri dakizkiekeen zigorrak, erantzunbeharra kendu, areagotu edo arintzen duten zernolakoak eta erantzunbehar hori noiz bukatzen den barne dituela, eta baita gertatu aurretik zermugatu gabeko hauspenegatikako zigorrak jartzezko debekuaren, gertakari beragatikako bi zigor jarri ezinaren, zigorren heintasunaren eta aldeko atzera-indarraren ondorioez baliatzearen irizpideak benetan erabili daitezen beharrezkoak izan daitezen arau guztiak ere.

b) Zigorrak jartzeko era horretan, doakienei, izendatu dezaten gizabanakoaren laguntza izateko eskubidea eta zehaztapidetza erabaki baino lehen entzun dakienekoa bermatzen zaiela.

 

2.- Kirolaritzako lurraldeeta euskal baterakundeek, bere Sortarau eta Araudietan, bakoitzari dagokion Kirolaritza-moeta erabili beharreko zigor-jaurpideei datxezkien alderdi guztiak araupetu eta osabideratu beharko dituzte, aurreko 1 zenbakipean esandako era eta neurritan.

 

61. Atala

 

1.- Zentzarazte-ahalmena honako hauek izango dute:

 

a) Kirol-bazkun eta baterakundeek, bere kirolari, bazkide eta teknikariekiko, bere Sortarauen, barne-jaurpiderako Araudien eta gainontzeko kirolaritza-legepideen arauera.

b) Lurralde eta euskal baterakundeek Epaile eta Ebazle-Elkarteen bidez, bertako elkartekideekiko.

c) Lurralde eta euskal baterakundeek, bere ihardutze-eremuaren barruan, bere ihardutze-egitura osatzen duten norbanako guztiekiko, kirolari, kirol-bazkunetako kirolari eta elkarteetako teknikariekiko eta, orohar, baterakundeko kide izan eta horren kirol-moetan ari daitezen guztiekiko.

d) Kirolaritzako Euskal Zentzarazte-Batzordeak.

 

2.- Kirolaritzako zentzaketa-sailek bere ahalmena bere arioz nahiz doakionak zio eta guztizko salakuntzaz eskatuta erabiltzen dute bere ahalmena.

 

62. Atala

 

1.- Kirol-bazkun eta elkarteek hartu ditzaten erabakien aurka dagokien baterakundeetako zentzarazte-sailen aurrera jo ahal izango da, eta hoien erabakien aurka, hala badagokio, Kirolaritzako Euskal Zentzaketa-Batzordearen aurrera.

 

2.- Epaile eta Ebazle-Elkarteek har ditzaten erabakien aurka, Kirolaritzako Euskal Zentzaketa-Batzordearen aurrera jo ahal izango da.

 

3.- Goradeia erabakitzea dagokion ihardutze-sailak, araudi-bidez zehaztu daitezenetan, goradeiaren gai izandakoa betetzea geldiarazi ahal izango du.

 

63. Atala

 

1.- Epaileek eta ebazleek demek edo lehiaketek dirauten artean darabilte kirolaritzako zentzarazte-ahalmena, kirol-moeta bakoitzeko Araudiek diotenaren arauera.

 

2.- Horien erabakiei, dagokion kirol-baterakundearen Sortarauetan eta Araudietan finkatutako eran jazarri ahal izango zaie.

 

II SAILA

KIROLARITZAKO EUSKAL ZENTZAPIDE-BATZORDEA

 

64. Atala

 

1.- Kirolaritzako Euskal Zentzapide-Batzordea da, Euskal Herriaren mugartean, kirolaritza-zentzapideen alorreko goreneko ihardutze-saila.

 

2.- Bere agintepideak erabiltzerakoan, Kirolaritzako Euskal Zentzapide-Batzordea kirol-bazkun eta baterakundeekiko eta erakundeekiko erabateko iareitasunez aritzen da.

 

3.- Kirolaritzako Euskal Zentzapide-Batzordearen zentzarazte-ahalmenak lurralde eta euskal kirol-baterakundeek eratutako edo ontzat emandako ekintzapideak eta horietan eskuhartzen duten norbanako eta erakundeak ditu gai.

 

65. Atala

 

1.- Honako hauek dagozkio Kirolaritza-Zentzapidetarako Euskal Batzordeari:

 

a) Kirolen lurralde eta euskal-baterakundeek zentzapide-alorrean hartutako erabakien aurka egindako goradeiez arduratu eta horiek erabakitzea.

b) Eskola-kirolaren, unibertsitate-kirolaren edo berariz araupetutako beste edozein kirol-sailen alorrean gai izan daitezen zentzapide-sail berezien erabakien aurka sartu daitezen goradeiez arduratzea eta horiek erabakitzea.

c) Bere arioz nahiz Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak edo horretarako gai izan daitezen beste erakunderen batzuk eskatuta aztergarri eritzi dakien kirolarioko arazo guztiez arduratu, eta horiek erabakitzea.

 

2.- Kirolaritza-Zentzapideen Euskal Batzordearen erabakien aurka ezingo da inolako arduralaritzazko jazarpenik egin.

 

3.- Batzordearen erabakiak Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak egiteratuko ditu, artez nahiz dagokion Baterakundearen bidez, horrek erabakia erabili beharreko arduralaritza-arauei atxikiz hertsiki betearaztea bere gain hartzen duela.

 

66. Atala

 

1.- Legelaritza-lizentziadunak izan eta kirolaren alorreango aztura aitortzen zaien bost kidek osatuko dute Kirolaritza-Zentzapideen Euskal Batzordea. Eusko Jaurlaritzako Kirolen Artezkaritza dagokion Saileko Sailburuak izendatuko ditu honela:

 

a) Hiru kide, lurralde bakoitzeko bana, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Abogadu-Elkarteen saloz, bi urteko ihardutze-aldirako.

b) Bi kide Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzaren saloz, lau urteko ihardutze-aldirako.

 

2.- Berenezko bost batzordekideez gainera, gaitasunaren jabe den Eusko Jaurlaritzako Sailburuak ordezko kide bat izendatu dezake, Batzordearen beraren saloz, berenezkoak kanpoan eta gaisorik gertatuz gero horien tokia betetzeko.

 

3.- Batzordeko kideen kargua ohorezkoa izango da, eta ez dute bere ihardunaren eretzeango bidesariez besteko saririk eskuratuko.

 

4.- Batzordekideekin, indarrean dauden legepideetan ohartemandako kanpoan gelditzeko edo uko egiteko zioak erabiliko dira.

 

5.- Kirolaritza-Zentzapideen Euskal Batzordearen erakuntzarako eta barne-ihardunerako arauak, bertako Lehendakaria eta Lehendakariordea izendatzekoak eta horien eskubideak, Idazkariaren izendapenerakoak eta, orohar, bere agintepideak Lege honetan ohartemandako era eta neurritan behar bezala egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen guztiak, araudi-bidez finkatuko dira.

 

II ATALBURUA

ARDURALARITZA-HAUSPENAK ETA ZIGORRAK

 

67. Atala

 

1.- Lege honek, Lege hau egiteratu dezaten Araudiek eta horien babespean baitetsitako egitamu eta egitarauek dakartzaten arauak haustea bazkun-kirolaren eta soin-ekintzapidearen alorreko arduralaritza-hauspentzat joko da.

 

2.- Ezein hauspenek honako ondorio hauek ekarriko ditu:

 

a) Errudunei Arduralaritzabide-Legearen arauerako zigorrak jartzea eta, hori, izan dezaten zigorlege-alorreko erantzun beharraren kaltetan gabe.

b) Errudun atera daitezenen pentzutan egindako okerrak ordaindu eta dagozkion kalte-sariak ematea.

c) Hautsi den lege-erapidetza bereoneratzeko eta hauspenak ekarritako ondorioak kentzeko beharrezkoak izan daitezen neurriak hartzea.

 

3.- Zigortze-ahalmena egiteratzea, bakoitzari bere aginte-eremuaren barruan, Eusko Jaurlaritzari, Foru-Diputazioei eta Euskal Herriko Udalei dagokie.

 

68. Atala

 

1.- Hauspenak oso larritan, larritan eta arinetan sailkatzen dira.

 

2.- Honako hauek joko dira oso hauspen larritzat:

 

a) Arduralaritzak 16. atala egiteratuz jarritako betebeharrei huts egitea eta horiek ez betetzea.

b) Soin-hezkuntzari eta kirolari datxezkon ekintzapidetan edo zerbitzugintzan giza-banakoentzako artezko arrisku larria ekarri eta horien osasunaren eta segurantzaren kaltetangoak izan daitezkeen modutan aritzea.

c) Atal honetako 3 zenbakipearen arauerako hauspen larriak, horien errudunari, aurreko hamabi hilabeteen barruan, arduralaritza-bideetatikako sendetsitako erabakiz, 3 zenbakipeko horretxen txatal berean zermugatutako hauspen bategatikako zigorra jarri zaionean.

d) Diruzko nahiz bestelako laguntzak eta dirubideak horietako bakoitza ematezko erabakietan jarritako helburuez besteko batzuetarako edo erabaki horietan jarritako baldintzak funtsean aldatuz erabiltzea.

 

3.- Honako hauek joko dira huts larritzat:

 

a) Kirol-teknikaritzazko irakaskuntza, aholkularitza eta trebakuntza-zerbitzuak egiten ordainsari-truke eta indarreango lege-erapidetzak eskatzen dituen tituloen jabe izateke aritzea.

b) Arduralaritzak kirol eta soin-hezkuntzaren irakaskuntzarako eta horietan aritzeko emandako arauak, aginduak edo artezpideak ez betetzea.

c) Horretarako gai den Arduralaritzak 16. atala egiteratuz jarri ditzan betebeharrak ez betetzea.

d) Kirol-antolapidetza eta tegietan segurantza-neurriei huts egitea.

e) Norbanakoen osasunarentzat eta segurantzarentzat galbide edo arrisku izatea berebaitan dakarten ekintzapidetan ihardutzea, hori aurreko 2 zenbakipean ohartemandakoaren arauera oso hauspen larritan zermugatu behar dedinetan salbu.

f) Kirol-antolapideen jabeari emandako diruzko nahiz bestelako laguntzei eta dirubideei antolapide horiek egiteko, horiei eusteko eta horiek erabiltzeko jarritako baldintzak ez betetzea.

g) Aurreko zatietan sartzen ez eta atal honen 4 zenbakipekoaren arauera arinetan zermugatu daitezen hauspenak, horien errudunari, aurreko hamabi hilabeteen barruan eta arduralaritza-bideetatikako sendatsitako erabakiz 4 zenbakipeko horretxen txatal berean zermugatutako hauspen bategatikako zigorra jarri zaionean.

h) Aurreko zatietan sartzen ez, eta kirolaren eta soin-hezkuntzaren antolaketarako araudi-bidezko arauek Lege honen oinarri-irizpideen arauera larritan zermugatutako nolanahiko beste ezein hauspen.

 

4.- Honako hauek joko dira huts arintzat:

 

a) Kirol-teknikaritzazko irakaskuntza, aholkularitza eta trebakuntza-zerbitzuak egiten indarreango lege-erapidetzak eskatzen dituen tituloen jabe izateke doan aritzea.

b) Aurreko 3 zenbakipean ohartemandakoetako edozein hauspen, bere izakera, noizkoa edo zernolakoak direla eta larritan zermugatzea bidezko izan ez dadinean.

c) Aurreko zatietan sartzen ez, eta kirolaren eta soin-hezkuntzaren antolaketarako araudi-bidezko arauek Lege honen oinarri-irizpideen arauera arinetan zermugatutako nolanahiko beste ezein hauspen.

 

69. Atala

 

1.- Hauspen arinei 10.000 eta 100.000 peseten arteko zigorra jarriko zaie, larriei 100.001 eta 500.000 peseten artekoa, eta oso larriei 500.001 eta miloe bat peseten artekoa.

 

2.- Lege honen arauera bidezko izan daitezen zigorrez gainera, arduralaritzazko baimen eta aintzin-baimenetako funtsezko baldintzak ez betetzeak baimen horiek eman zituen arduralaritzak hoiek kentzea ekarri ahal izango du.

 

3.- Aurreko 68. ataleko 2 zenbakipeko d) txatalean eta 3 zenbakipeko f) txatalean esandakoak gertatuz gero, bidezko izan daitezen zigorrez eta eskuratutakoa itzuli beharraren aldetikako erantzukizunaz gainera, urtebetetik sei urterainoko aldian diruzko nahiz bestelako herri-laguntzarik eta dirubiderik lortu ezina ezarriko zaio errudunari.

 

4.- Halaber, eta aurreko 68. ataleko 2 zenbakipeko a) txatalak dioena gertatuz gero, eta zigor-zehaztapidetzari ekitearen kaltetan gabe, horretarako gai den Arduralaritzak honako hauek egingo ditu:

 

a) Ekintzapide horiek bertanbehera geldiaraztea.

b) Adierazpena egiten zaionetik hasi eta hurrengo bi hilabeteen barruan, doakionak beharrezkoa du baimena eskatu edo, hala badagokio, bere iharduna baimenari egokitu beharko dio.

c) Epe hori baimena eskatu gabe edo iharduna jarritako baldintzei egokitu gabe bukatzea gertatuz gero, iharduna behin-betiko galerazi egingo da. Horixe bera egingo da baimena ematea Lege honetako edo Lege hau egiteratzeko arauetako xedapenen aurkakoa delako ukatzen bada ere.

 

5.- Bai zigorrei bai izan daitezkeen erantzunbeharrei dagozkien diru-zenbatekoak, arduralaritzazko hertsatze-bidez lakatu ahal izango dira.

 

70. Atala

 

1.- Atalburu honetan esandako hauspenak eta horiegatikako zigorrak lau urteren, bi urteren edo urtebeteren buruan zurituta gelditzen dira, oso larritan, larritan edo arinetan zermugatutako zigorrak izatearen eretzean.

 

2.- Zuriztapenerako epea kontatzeko, Lege honen 59. ataleko 3 zenbakipean emandako araupideak erabiliko dira.

 

3.- Jarraiango ihardun bategatikako hauspenetan, kontatzen hasteko eguna iharduna bukatu dedinekoa edo hauspena burutu dezan azkeneko egintzarena izango da.

 

4.- Nolanahi ere, Lege honen 68. ataleko 2 zenbakipeko a) txatalean zermugatutako hauspenak beti jarraiango hauspenak izango dira.

 

Aldi Baterako Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Lege hau argitaratu dadin egunean honen 16. atalean sartutako ekintzapidetan ihardun dezatenek, ekintzapide horiek, araudi-bidez finkatu dadin epe eta baldintzatan egokitu beharko dituzte.

 

Bigarrena

 

Jadanik baitetsita eta egiteratze-aldian egon daitezen kirol-hornipidetzaren egitamu eta egitarauek indarrean iraungo dute, Euskal Herriko herri-arduralaritza berezietan horretarako gaitasunaren jabe diren ihardutze-sailek duten kirolaritza-hornipide edo antolapidetzei buruzko egiteasmoak Lege honi eta Lege hau eginbideratu dezaten manuei egokitu beharraren kaltetan gabe.

 

Hirugarrena

 

Kirol-bazkun eta baterakundeek, bere Sortarauak Lege hau eta Lege hau eginbideratu dezaten manuak betetzeko behar adina egokitu beharko dituzte.

 

Laugarrena

 

Lege honek, indarrean jarri dadinean lehen indarrean zeuden legepideen arauera iadanik eginda egon daitezen kirol-bazkun eta baterakundeetarako hauteskundeak sendetsita uzten ditu, hauteskunde berritarako deia egin beharrik gabe, Sortarau edo araudi-bidezko bere jaurpidetan horiek egitea aginduta badago salbu.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

Lurralde-Baterakunde bat eratu dadinetik bi hilabete igaro ondoren, gainontzekoak eratu ez daitezen artean hori euskal baterakunde bai-litzan hartu eta horren agintepide eta eskubideak beretzat hartu ahal izango ditu, honako beharkun hauek bete daitezenaren baldintzapean:

 

1.- Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzari hura baitetsi eta Euskal Herriko Kirolaritza-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean sar dezanaren zio eta guztiko eskea egitea.

 

2.- Euskal baterakundearen agintepeko Elkarte osorako egitekoez arduratzea eta horiek egiteratzea bere gain hartzen dituenaren hitza ematea.

 

3.- Bere Sortarauetan, eraskin gisa, beste Lurraldeetako kirol-bazkun eta elkarteek, kirolariek, teknikariek, epaileek eta ebazleek Baterakundearen eraentzan, arduralaritzan eta ekintzetan eskuhartzeko bete beharko dituzten baldintzak sartzea.

 

Bigarrena

 

Euskal baterakunde bateko lurralde-baterakundeek izapide-batzorde bat izendatu ahal izango dute, honako agintepide eta egiteko hauek dituela:

 

1.- Euskal baterakundearen Sortarauak tajutzea.

 

2.- Hautaketak egitea eta horiekiko arta.

 

3.- Baterakundearen ihardunaren eraentza, legezko onarpenaren eta Lehendakariaren hautaketa aldarrikatzearen arteko aldian.

 

Hirugarrena

 

Jaurlaritzak, Dekreto-bidez, Lege honan 58. eta 69. ataletan ohartemandako isunen zenbatekoa uneangotu ahal izango du.

 

Laugarrena

 

Eusko Jaurlaritzak Soin-Hezkuntzaren Euskal Erakundea Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea suztatuko du.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Lege honetan berariz ohartemandako araudi-bidezko manuez gainera Lege hau betearazteko beharrezko izan daitezenak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunean bertan jarriko da indarrean.

 

Baliogabetze-Erabakia

 

Arduralaritzabide-Legearen 129. Atalaren 3. zatian agintzen dena beteaz, honako arau hauek baliogabetuta gelditzen dira:

 

- Kirolen Euskal Baterakundeak araupetzezko Uztailaren 31ko 276/1982, Dekretoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1984garreneko Abuztuaren 23ko 130. alea).

- Kirol-Baterakundeen erakuntzarako oinarrizko arauak ematezko 1985garreneko Maiatzaren 20ko Aginduaren 4. Atala (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1985garreneko ekainaren 8ko 177. alea).

- Kirolaritza-Zentzapideen Euskal Batzordea sortarazi eta araupetzezko Azaroaren 12ko 357/1985 Dekretoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1985karreneko Azaroaren 21eko 238garren alea).

- Kirol-Baterakundeen egituraketari buruzko Azaroaren 18ko 246/1986 Dekretoa.

 

Halaber, Lege honetan agindutakoaren aurkakoak izan daitezen maila bereko edo beheragoko mailako manu guztiak ere baliogabetuta gelditzen dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra