Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1989 Legea, uztailaren 6koa, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea babestu eta antolatzeri buruzkoa.

1989-07-06

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1989/7/29, 145. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.

 

§ 118. 5/1989 LEGEA, UZTAILAREN 6KOA, URDAIBAIKO BIOSFERA-GEBENALDEA BABESTU ETA ANTOLATZERI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Urdaibai Kresal-ibaiaren ibar-ugaranek, bertako izadi-baliapideen auniztasuna eta berezitasuna direla eta, balio haundiko izadi-eremua osatzen dute. UNESCO-k 1984. urtean Eusko Jaurlaritzaren saloz Urdaibai ibarra 'Biosfera-Gebenalde' izendatu izanak, zientzilariek eremu hori babesteari ematen dioten garrantzia erakusten du.

 

       Geben-alde hori osatzen duten zatiek elkarrekiko dituzten lotura, eragin eta atxikipenek, ur-isurialdeaz eta horri datxekon lurraldeaz orohar eta batera arduratu beharra dakar. Horren arauera, lurralde honek bertako urak Matzaku lur-muturraren eta Arbolitzko ziertzaren arteko itsasertzera doazeneko isurialde osoa hartzen du, Urdaibairen ahoa barne. Eremu horretan, berebiziko garrantzia duten eta hainbestean bere onean dirauten zenbait izadi-erapidetza dautza, horietan nagusienak ugarana, Kantauri-aldeko artadiaren irozkai den karst-aldea eta ispazterra direla.

 

       Izadi-erapidetza horiek berehalako eta bete-beteko babesa behar dute. Halaber, Izadia eta Izadi-Eskuarteak Zaintzeko Nazioarteko Elkarteak egindako Zaingorako Mundu-mailako Estrategia-adierazpenaren arauera, arkeoloji aztarnategitzat aldarrikatutakoak babestu beharreko aldeen artean sartu dira.

 

       Giza ekintzapideak ere Urdaibai ibarra turismorako eta bigarren egoitzarako erabiltzearen ondoriozko eraldakuntza sakona direla eta, alde horrek jasaten duen eragina indartsua izaki, horren garakuntza eta gure izadi-ondare eta baliapideak elkarri egokitu beharra dago, herriarengan nabari den gero eta sentiberatasun eta arreta haundiagoak ere, bere aldetik, iraun erazte horretara behartzen dutela.

 

       Halaber, eremu horren zabalak eta aunizkotasunak, eta hor Gernika eta Bermeo bezalako hiri-alde haundiekin batera baserrialde-giro nabarmeneko beste batzuk egoteak, horien zudu bereziak elkarri egokitu eta eremu horretako ihardunen nolakoa, horko izadi-baliapideen balioa, lurrez baliatzeko tradizioaren arauerako era eta hor ekintzapide berriak jartzeko baldintzak errotik ezagutu beharra dakarte.

 

       Bestalde, eta abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez baitetsitako Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 10.31 atalaren arauera, lurraldearen eta ispazterraren antolaketa Euskal Herriko Autonomi Elkartearen bakarreango aginte da. Halaber, eta 11.1 a) atalak dioenez, Euskal Herriko Autonomi Elkarteari dagokio Erresumako Ingurugiro eta Izadi-orekaren alorreko oinarrizko legeak osabideratzea eta egiteratzea.

 

1. Atala - Gaia eta zertakoa

 

       Lege honek Urdaibaiko Biosfera-Gebenalderako berarizko lege-jaurpideak jartzea du helburu, horko lurrei, landareei, abereei, bazterraldeei, urei, eguratsari eta orohar izadi-erapidetza osoari izadiaren, zientziaren, hezkuntzaren, kulturaren, aise-aldien eta gizarte-ekonomien aldeetatik duen garrantziagatik bere onean iraun dezan babesa emateko eta bere oneratzen laguntzeko.

 

2. Atala - Lurralde-eremua

 

       1.-   Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldearen lur-eremua lege honen I Eraskinean mapa-bidez mugatzen da, eta honako hau da:

 

       Ifarraldera: Matzaku lur-muturretik Arbolitzko ziertzarainokoa, Izaro ugarte barne.

 

       Hegoaldera: Bizkargitik Oizerainokoa, Ibaizabal eta Oka ibaien isuri-aldeak bereizten dituenetik zehar.

 

       Ekialdera: Arbolitzko ziertzatik hasi eta Lagako ibaiaren eta Ea ibaiaren isuri-aldeak bereizten dituenetik zehar Ere¤oraino, hemendik Bustarrigan gaineraino, eta isuri-aldeak bereizten dituenetik barrena Nabarnizeraino. Nabarnizetik aurrera, Lea ibairako uren isuri-aldea bereizten duenari jarraiki, Bizkaiko balkoiraino eta hemendik Oiz mendiraino.

 

       Mendebaldera: Matzaku lur muturretik hasi eta Burgoa gailurretik barrena, gailurrik gailur, Solluberaino. Hemendik, Butroi ibairako uren isuri-aldea bereizten duenari jarraiki, Errigoititik barrena, Bizkargi mendiraino.

 

       2.-        Muga hauek ondoren ematen diren udal-mugarteak dituzte barne, osorik edo zati baten:

 

       Amorebieta-Echano, Arrieta, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ere¤o, Errigoiti, Foru, Gauteguiz de Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarranguelua, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbazagi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, eta Sukarrieta.

 

3. Atala - Berarizko babespeko eremuak

 

       1.-   Berezko zernolakoen eretzean, eta horiek babesteko ekintzak sailkatzeko eta zermugatzeko xedez, honako berarizko babespeko eremu hauek jartzen dira:

 

a)  Kresal-ibaia.

b)  Itsasertza.

c)  Kantauri-artadiak.

d)  Arkeologi-interesgarritasuneko eremua.

 

       2.-   Berarizko babespeko aldeak hartzen duten lur-eremua lege honen I Eraskinak dakarren mapan zehazten dena da.

 

       3.-   Lehen esandako alde horietan dauden lurrak ezingo dira horien zertakoa edo nolakoa aldatzea ekarri edo babestu nahi den balioa bera andearazi dezaten baliatze-eratako erabili.

 

       4.-   Lege honetan berarizko babespeko aldeetarako agindutakoa hirigintza-egitamuketaren gainetik nagusi izango da. Lege honetako erabakiak hirigintza-araupidetzarekin batera ezinekoak izan daitezenean, azkenengo hauek gai diren ihardutze-sailek bere ariozko aginduz egokituko dituzte.

 

       5.-   Berarizko babespeko aldetzat jo ez arren Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea osatzen duten lurrak Lege honetako 15. atalean zehaztutako Erabilkera eta Eraentzarako Artezte-Egitamuan horientzat nahitaez zehaztu beharko diren erabakien menpe geratuko dira, beti ere Lege hau indarrean jartzean hirigintza-debekupeko lurretan sailkatuta baldin badaude behintzat.

 

4. Atala - Kresal-ibaiaren eremua

 

       1-    Eremu honek ugaranak eta aintziradiek osatzen duten itsasertz-aldea hartzen du. Alde hau kondarren nolakoa, jarrita dauden erabiltze-erak eta itsasaldiekiko lotura kontutan izanik banatzen da.

 

       2.-   Honako alde hauek bereizten dira kresal-ibaiaren eremuan:

 

a)  Istil eta aintziradi landaredun edo landare gabekoz osatutako itsasaldipeko eta itsasaldiez gaindiko aldeak. I Eraskinean PO ikurra daramate.

b)  Barradera, erreten edo euste-hormen bidez ur-goaietatik kanpo utzitako eta istilez eta aintziradiz osatutako itsasaldipeko edo itsasaldiez gaindiko aldeak. I Eraskinean P1 ikurra daramate.

c)  Barradera, erreten edo euste-hormen bidez ur-goaietatik kanpo utzitako eta hiri-baliapideak daudeneko itsasaldiez gaindiko aldeak. I Eraskinean P1.1 ikurra daramate.

d)  Itsasaldipeko edo itsasaldiez gaindiko hondar-aldeak. I Eraskinean P2 ikurra daramate.

e)  Ibai-uberkako itsasaldipeko aldeak. II Eraskinean C1 ikurra daramate.

 

       3.-   Lege honi dagozkionetako,

 

- Itsasgoren batazbesteko norainokoa baino goragoko aldeak itsasaldiez gaindiko eremu direla joko da,

- Itsasgoren eta itsasbeheren batazbesteko norainokoen arteko aldeak itsasaldipeko eremu, eta

- Itsasbeheren batazbesteko norainokoa baino beheragokoak itsasaldiez beheragoko eremu.

 

5. Atala - Ispazter-eremua

 

       Matzaku lur-muturretik Arbolitzgo ziertzerainoko itsaso eta lehor arteko giroko itsasertz-aldeak osatzen du, Izaro, Txatxarramendi eta Kanala (San Antonio) ugarteak barne dituela, eta laugarren atalean zehaztutako aldea salbu. I eraskinean ispazter-aldeak C2 ikurra darama.

 

6. Atala - Kantauri-artadien eremua

 

       Kresal-ibaiaren bi albotako karbonatozko lur-egituretan hazitako Kantaurialdeko artadiek osatzen dute; I Eraskinean P3 ikurra daramate.

 

7. Atala - Arkeologi interesgarritasuneko eremua

 

       1.-   Arkeologi-aztarnategiak edo aztarrenak daudeneko aldeek osatzen dute arkeologi-interesgarritasuneko eremua; lege honetako II Eraskinean ematen dira horien zerrendak eta bi moetatakoak bereizten dira:

 

a)  Aitzulotako aztarnategiak edo aztarrenak.

b)  Zerupeango aztarnategiak edo aztarrenak.

 

       2.-   Aztarnategi hauek lege honetako I Eraskinean, aitzuloetako aztarnategiak A ikurrez, eta zerupeango aztarnategiak B ikurrez adierazten dira, bakoitzari hurrenkera-zenbakia emanez.

 

8. Atala - Kresal-ibaiaren eremuan zilegi diren baliatza-erak

 

a)  Kresal-ibaiaren eremuko aldetan orohar honako baliatzeera hauek izango dira zilegi:

- Inolako esku-emate edo baimenik behar ez dezaten atseden eta jostabidezkoak, eta bai esku-ematea edo baimena behar, erabiltze-era horiei artez datxezkienak izan eta egiteratzeko antolapide finko edo iraunkorrik behar ez dezatenak ere.

- Motorrik gabeko itsasontziak ibiltzea.

- Indarrean dauden legepidetan araupetutako maskulu-bilketa eta arrantzua.

- Itsasontziak lotzea eta legorreratzea.

- Itsasontzientzako lehendik dauden lotze-gune eta kaiei bere onean eustea eta horiek konpontzea.

- Izadia aztertzeko eta ikuskatzeko aldi baterako antolapideak.

- Osasunketa-ekintzapidetan ihardutzeko eta horiek egiteratzeko antolapideak.

b)  4. atalaren 2 b) zatian zermugatutako eremutan, esandakoez gainera honako hauek ere zilegi izango dira:

- Lege hau indarrean jartzean nekazaritza-baliapidetako alaguneak eukitzeko lanak egitea, lurra lantzeke alegia.

c)  4. atalaren 2 c) zatian zermugatutako eremuetan, atal horretxen 2.b) zatian esandakoetarako ontzat emandako baliatze-erak izango dira zilegi.

     Hor herri-antolapideak jarrita egoteak sortutako eremu horien berarizko zernalakoak direla eta, horiek haundiagotzeko baimenak eman ahal izango dira, arauzko baimen eta esku-emateen menpe gelditzen direla.

d)  4. atalaren 2 d) zatian zehaztutako eremuetan, esandako baliatze-erez gainera honako hauek ere zilegi izango dira:

- Errekaetxe (Axpe) erreka-ahotik ispazterrra artekoan itsasontzi motordunak ibiltzea.

-          Hondartzetako herri-babeserako eta osasunketarako antolapidetzak.

-          Hondartzak garbitzeko eta horiei bere onean eusteko ekintzapideak.

-          Itsas-orbel arreen bilketa.

e)  4. atalaren 2 e) zatian esandako eremutan, lehen esandako baliatze-erez gainera honako hauek ere zilegi izango dira:

- Itsasontzi motordunak ibiltzea. Mape errekaren erreka-ahotik barrena gora egiteko 12. atalean esaten den baimena nahitaezkoa izango da.

- Karramarro-bidezko artapeko hondo-garbiketa.

 

9. Atala - Itsasertz-eremuan zilegi diren baliatze-erak

 

- Inolako esku-emate edo baimenik behar ez dezaten atseden eta jostabidezkoak, eta bai esku-ematea edo baimena behar, erabiltze-era horiei artez datxezkienak izan, eta egiteratzeko antolapide finko edo iraunkorrik behar ez dezatenak ere.

- Indarrean dauden legepideetan araupetutako maskulu-bilketa eta arrantzua.

- Hondartzetako herri-babeserako eta osasunerako antolapidetzak.

- Hondartzak garbitzeko eta horiei bere onean eusteko ekintzapideak.

- Itsas-orbel arreen bilketa.

- Izadia aztertzeko eta ikuskatzeko aldi baterako antolapideak.

- Osasunketa-ekintzapideak egiteratzeko eta osabideratzeko antolapidetzak.

 

10. Atala - Kantauri-artadien eremuan zilegi diren baliatze-erak

 

- Elkartze-bideetatik kanpo gailu motordunak ibiltzekoa salbu, inolako baimen edo esku-ematerik behar ez dezaten atseden eta jostabidezkoak.

- Izadia aztertzeko eta ikuskatzeko antolapideak.

- Basoari bere onean eusteko eta birbetetzeko oihan-lanak norberetzako egurra ateratzea barne. Egur-salmenta berariz debekatuta geratzen da.

 

11. Atala - Arkeologi-interesgarritasuneko eremuan zilegi diren baliatze-erak

 

a)  Aitzuloetako aztarnategietan ez da inolako baliatze-erarik zilegi izango, gai den Arduralaritzak ontzat emandakoak salbu.

b)  Zerupeango aztarnategietan eta aurkitzen den tokiaren ezaugarriak kontutan izanik, honako baliatze-era hauek zilegi izango dira:

- Lurra lantzea eta alaguneak eukitzea, lurra 25 zentimetrotik gora gabe zulatzea barne.

- Alde hauetan eraikuntza eta baso-lan guztiak berariz debekatuta uztez dira, lege hau indarrean jartzean dauden basoetako egurrak ateratzea salbu. Egur ateraketa hori motorrezko gailuez baliatu gabe egin beharko da. Zuhaitz- hondoak kentzeko lanak eta bideak irekitzea ere salbuetsi egiten dira.

c)  Hiri-egunetan edo eraikuntzarik dagoeneko tokitako aztarnategietarako, baita bide-ondotan daudenetarako ere, eta arkeologi aldetik emankor diren aldeen (I Eraskinean adierazten dira) inguruan 100 metroko eremuan egindako azpiegitura eta hondalanak egiteko eta ez bestetarako, lan horretan hasi baino hilabete lehenagotik Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailari jakinaraztea nahitaezko izango da. Jakinarazte hori dagokion udalak egin eta lanen behin-behingo egutegia ere eman beharko du eta, hori, hala behar izanez gero, lan horiek aztertzeko eta horien zaingoa egiteko.

 

12. Atala - Baimen-jaurpideak

 

       Berarizko babespeko eremuetan ondoren ematen diren lanak egiteko Eusko Jaurlaritzako inguru-giroko ihardutze-sailaren baimena nahitaezkoa izango da. Hona lanak:

 

- Izadia aztertzeko eta ikuskatzeko behin-betiko eta aldi baterako antolapidetzak.

- Osasunketa-ekintzapideak egiteratzeko eta osabideratzeko antolapidetzak.

- Karramarro-bidezko artapeko hondo-garbiketa.

- 8. ataleko c) eta e) idazatietan esandakoak.

 

13. Atala - Lehendik egon dauden baliatze-erentzako jaurpideak

 

       1.-   Berarizko babespeko eremuetan lehendik egon daitezen baliatza-erak aizu utzitakotzat joko dira, lege hau indarrean jarri baino lehen behar bezala legezkotuta egotekotan. Horietan ezingo da finkatze-lanik, eraikintzak haundiagotzerik edo horien jabego-kenketarako balioa gehitzekorik egin, bainan bai osasunbideak, apaindurak eta bere onean eusteak eskatu ditzaten konpotze-lan txikiak.

 

       2.-   Aurreko zatian zehaztutako jaurpideak, legeak xede dituen helburuak lortzeko baliatze-era horiekin jabego-kenketarako eskubidea erabili ahal izatearen kaltetan gabekoak dira.

 

14. Atala - Baliatze-erentzako jaurpideen bahin-behingotasuna

 

       Aurreko sei ataletan baliatza-erentzat jarritako jaurpideak behin-behingorakoak eta Erabilkera eta Eraentza-Egitamua indarrean jarri dadin artekoak izango dira; Egitamu hori lehenengo atalean eta hirugarrenaren hirugarren zatian hurrenez-hurren agindutako guztizko helburu eta mugei egokituko zaie.

 

       Erabilkera eta Eraentza-Egitamu horretan berri zilegitzat jotako baliatze-eraren bat edo batzuk debekatu edo mugatu ahal izango dira, guztizko helburu eta mugak bete beharrak ekar ditzan behar berrien eretzean. Era berean, legearen babeste-xedea behar bezala egiteratzeko beharrezkotzat jotzen bada, berarizko babespeko eremuen mugak ere Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamuan haunditu ahal izango dira.

 

       Izadia bere oneratzeko edo lehengoratzeko lanetarako beharrezkoak izanez gero, berarizko babespeko alde horietan erabiltze-era berrietarako ere baimena eman ahal izango da.

 

15. Atala - Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamua

 

       1.-   Lege hau aldarrikatu eta gehienera urtebeteko epearen barruan, Eusko Jaurlaritzako inguru-giroko ihardutze-sailak, lege honetako lehenengo atalean zehaztutako helburu eta xedetarako eta lur gaineko eta lurazpiko urak, hauek urak hartzen dituzteneko aldeak barne, bertako landare-multzoak eta lurraldean ohizko diren erabilkerak babesteari arreta berezia eginez, Urdaibaiko Geben-aldearen Erabilkera eta Eraentzarako Artezte-Egitamua egingo du. Halaber, kutsagarri izan daitezkeen ekintzei ere arreta berezia egingo zaie.

 

       Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamua hilabeterako herri-argipideketara aterako da; aldi horren ondoren doakien Udalei eta Bizkaiko Foru-Diputazioari entzuteko beste hilabeteko bat izango da eta gero Eusko Jaurlaritzari eramango zaio, Zaingo-Batzordeak bere erizpena eman ondoren, hark behin-betiko baitetsi dezan.

 

       2.-   Artezte-Egitamu horrek epe-mugarik gabeko indarraldia izan, eta 10 urteren buruan edo, behar izanez gero, lehenago birtaiutu beharko da; honako hauek izango ditu barne:

 

a)  Geben-alde honen antolakera eta erabilkeraren guztizko arteztarauak.

b)  Horko izadi-balioak babesteko, berreskuratzeko, zaintzeko, kontu egiteko eta horiei bere onean eusteko eta lege honetan ohartemandako helburuak beteko direla bermatzeko behar daitezen eraentza eta ihardutze-arauak.

c)  Geben-aldearen eremua baliatze-era eta zertako berezitarako aldetan banatzea, horientzat babes-maila ezberdinak jarriz, baliatze-era zilegi eta debekupekoen jaurpideak eta izadi-eskuarteen erabilkerak, eta bai beharrezkoak izan daitezen hirigintza-arauak ere.

 

       3.-   Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamua hirigintza-egitamuketaren gainetik nagusi izango da. Lege honetako erabakiak hirigintza-araupidetzarekin batera ezinekoak izan daitezenean, azkenengo hauek gai diren ihardutze-sailek bere ariozko aginduz egokituko dituzte.

 

       4.-   Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamua biderapenetan den bitartean, lege hau aldarrikatzean hirigintza-debekupeko lurretan sailkatutako aldeetan ez da Egitamuaren helburuak aurrera eraman ezineko edo eraman-gaitz egin ditzakeen ingurua eta inguru horretako biolojia nabarmenki aldatzea ekarrizko inolako lanik egiterik izango.

 

       Lan horiek egiteko bide emanezko esku-emate, baimen edo eskubide-emateak Eusko Jaurlaritzako inguru-giroko ihardutze-sailak aintzin-baimena ematearen menpe egongo dira; hori gehienera larogeita hamar eguneko epearen barruan gauzatu beharko da, eta aurreko idazatian esandako gorabeheretakoren batzuk gertatu daitezenean baino ez da izango ezezkoa.

 

16. Atala - Gizarte eta ekonomi Ekintzapideen eta Alor-Egitamuen Antolakidekuntza eta Egiterapenerako Egitaraua

 

       Bi urteko epearen barruan gehienera, Eusko Jaurlaritzak lege honetan jartzen den babeste-helburuarekin bat etor dedin gizarte-ekonomiaren alorreko ekintzapideen antolakidekuntza eta egiterapenerako egitaraua ontzat emango du. Egitarau hori horretako gaitasuna duten Arduralaritzek taiutuko dute, eta babeste-helburuei men eginez eta Eusko Jaurlaritzak baitetsitako Alor-Egitamuen bidez egiteratuko da. Alor-Egitamu horiek honako alderdi hauek zehaztuko dituzte gutxienez:

 

a)  Geben-aldeko izadi-eskuarteen ustiaketa araupetze-xedezko neurriak.

b)  Egon dagoen bizidunen arteko orekari eusteko eta eraentza-lanaren oinarri izan dadin ikerlan baliagarrirako beharrezko izan daitezen eraentza-ekintzapideak.

c)  Geben-aldeko irakaste-ekintzapideen antolaketa, bisitariek horretaz ahalik era gehien goza dezaten eta inguruarekiko hezkuntza suztatzeko.

 

17. Atala - Babesarekin bateratu daitezkeenak

 

       Herri-Arduralaritza ezberdinek Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldean berenezko dituzten egitekoetan lege honetan eta hau osabideratzeko baliapideetan esaten denez arituko dira.

 

18. Atala - Zaingo-Batzordea

 

       1.-        Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo-Batzordea sortarazten da Eusko Jaurlaritzako inguru-giroko ihardutze-sailari atxikirik, honako kide hauek osatzen dutela:

 

- Eusko Legebiltzarraren izeneko batek.

- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren izeneko lau kidek.

- Bizkaiko Foru-Diputazioaren izeneko hiru kidek.

- Doakien Udalbatzarren izeneko hiru kidek.

- Erresuma-Arduralaritzen izeneko kide batek.

- Euskal Herriko Unibertsitatearen izeneko kide batek.

- UNESCOren "Gizakia eta Biosfera" egitarauaren izeneko kide batek.

- Geben-aldearen azterkuntza eta babeste-lanetan izen onaren jabe den Geben-aldearen eremuko ekologi zale eta gauzei bere onean eustearen aldeko elkarteen izeneko kide batek.

- Inguru-giroaren azterkuntzan eta babeste-lanetan jokabide garbia egiaztatuta utzi duten Euskadiko Elkarteen izeneko bi kidek.

- Geben-aldeko Artezkari arduradunak.

 

       Zaingo-Batzordeko Lehendakaria, horko kideen artetik, inguru-giroko ihardutze-sailaren saloz, Jaurlaritzak izendatuko du, araudi-bidez zehaztu dedin eran.

 

       2.-   Zaingo-Batzordearen egoitza Urdaibai-ibarraren mugartean egongo da.

 

       3.-   Zaingo-Batzordeak honako egiteko eta ihardun hauek izango ditu:

 

a)  Jarritako helburuak bete daitezenari arreta egitea, eta Ondarearen, Gebenaldeko zerbitzuez baliatzeagatikako diru-sarreren edo ezein moetako Erakunde eta norbanakoek Zaingo-Batzordeari eman diezaizkiotenen arduralaritza.

b)  Ekintzapideei, diruegitamuei eta emaitzei buruzko urtean-urteko Txostena ontzat eman eta Zaingo-Batzordeko kide diren Herri-Arduralaritza guztiei eskuratzea.

c)  Gebenaldeko balioak eta berarizko zernolakoak era eraginkorrez babesteko arauak suztatu eta saloak egin, eta horretarako onuragarri eritzitako izapide guztiak egitea.

d)  Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuari eta horren birtaiuketari buruzko erizpenak eman eta bete daitezenari arreta egitea, eta orobat Ekintzapideen Antolakidekuntza eta Egiterapenpen-Egitarauarekin eta Alor-Egitamuekin ere.

e)  Alor-egitamuak egiteratu daitezen indar egitea.

f)   Hiri-Antolaketarako Egitamuei eta tokiarekiko eragina izan dezaten alor-egitamu edo ekintza-egitamu guztiei buruzko erizpenak ematea.

g)  Egin nahi daitezen ikerketa-lanen egitasmoei buruzko erizpenak ematea.

h)  Berarizko babespeko eremutako eraikuntza-lanei eta lurrez baliatzeko erei, eta bertan egin nahi daitezen izadi-eskuarteen ustiaketei buruzko erizpenak ematea, eta bai Geben-aldearen gainontzeko aldeei buruzkoak ere, Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuak hori agindu dezanetan. Txostenak egitean, Zaingo-Batzordeko kideen bi herenak aurkeztutako egitasmoaren aurka azalduko balira, Lehendakariak egitasmo hori, berriro aztertzeko, jatorrizko tokira itzuliko du atzera.

i)   Batzorde Iraunkoarri komenigarri eritzitako egiteko guztietako eskua ematea. Nolanahi ere, b), d) eta h) zatietako egitekoak inoren esku utzi ezinekoak izango dira.

j)   Bere antolakuntza eta ihardutze-araudia ontzat ematea eta aldatzea, Zaingo-Batzordearen ihardutze-egitura hor finkatuko dela.

 

19. Atala - Batzorde Iraunkorra

 

       Zaingo-Batzordearen barruan horren menpeko Batzorde Iraunkorra eratuko da, Zaingo-Batzordeko Lehendakaria bera Lehendakari duela; honako kide hauek osatuko dute gainera:

 

- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren izeneko bik.

- Bizkaiko Foru-Diputazioaren izeneko batek.

- Udalbatzarren izeneko batek.

- Zaingo-Batzordeko partaide diren gainontzeko erakunde eta izaikien izeneko batek.

- Gebenaldeko Artezkari-Arduradunak.

 

20. Atala - Artezkari-Arduraduna

 

       1.-   Zaingo-Batzordeak izendatutako Artezkari-Arduradun batek izango du bere gain Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldearen arduralaritza.

 

       2.-   Gebenaldeko Artezkari-Arduradunaren lan-aldien eta elkartuezinen jaurpideak Zaingo-Batzordeak jarriko ditu, eta bai horren egitekoak zehaztuko ere.

 

21. Atala - Diruzko baliapideak

 

       Horko partaide diren Arduralaritzek erantzungo diete, bere diruegitamuen pentzutan, Gebenalde honen behar bezalako eraentzarako beharrezko izan daitezen gastuei.

 

       Zaingo-Batzordeak diru-iturri hauek izango ditu:

 

a)  Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzen Diruegitamu Nagusietan horretarako izendatu daitezen diru-atalak.

b)  Herri nahiz norbanako-alorretako erakundeegandikako eta norbanakoegandikako eskuraketak eta dirulaguntzak.

c)  Gebenaldeko zerbitzuak erabiltzeko Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuan edo alor-egitamutan agindutako eran egin daitezen esku-emateen eta eman daitezen baimenen ondorioz lortu daitezen guztiak.

 

22. Atala - Toki-Erakundeen Partzuergoa

 

       Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldearen mugartean dauden Udaletako Udalbatzarrek bestek baino lehenagoko eskubidea izango dute Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuan eta alor-Egitamutan ohartemandako jendearentzako zerbitzuak antolatzeko eta erabiltzeko esku-emate eta baimenetarako.

 

23. Atala - Prezio berean eta atzera-indarrez jabetzeko eskubidea

 

       1.-   Berarizko babespeko eremutan dautzan lurrei buruzko ogasun eta eskubideen diru-ordainezko jabego-aldaketa guztietan prezio berean eta atzera-indarrez jabetzeko eskubideaz baliatu ahal izango da Autonomi Elkarteko Arduralaritza eta, honen ezean, Bizkaiko Foru-Diputazioa, eta Foruzko Ihardutze-saila eskubideaz baliatuko ez balitz, doakien Udalek izango dute horiek gauzatzeko aukera.

 

       2-    Aurreko lerroaldian esandako prezio berean eta atzera-indarrez jabetzeko eskubideaz baliatzea honako era honetan egingo da:

 

a)  Jabegoa uzten duenak jabegoa utzi nahia eta uzte horren zernolakoak Autonomi Elkarteko Arduralaritzari sendeste- indarrez jakinarazi beharko dizkio, jabe berria nor izango den eta horren nortasun-xehapenak ere erasoz.

b)  Esandako Arduralaritzek osoko eta sendeste-indarreko adierazpen hori hartu eta 60 egutegi-eguneko epearen barruan prezio berean jabetzeko eskubideaz baliatzen ez badira, eskubide hori baliorik gabe geldituko da.

c)  Jakinerazterik ezean, adierazpenak akatsak izatea edo osoa ez izatea, edo jabeko-aldaketa prezio berean jabetzeko eskubidea indargabetu baino lehen edo adierazitakoaz bestela egitea gertatuz gero, lehen esandako Arduralaritzek atzera-indarrez jabetzeko eskubideaz baliatu ahal izango dira.

 

       Eskubide horretaz baliatzea, jabe berriak Arduralaritza horiei nolanahi ere eskribau-agiriaren sendeste-indarreko aldakia eskuratuz jabego-aldaketaren funtsezko xehapenak jakin erazteko egin beharko dien adierazpena hartu dezatenetik hasi eta ondorengo 6 hilabeteren barruan egin beharko da.

 

       Jabe berriak aurreko lerroaldian esandako adierazpena jabego-aldaketa eskribau-agiriz egindako egunaren ondorengo 30 egutegi-egunen barruan agiri horren baimendutako sendeste-indarreko aldakia eskuratuz egin beharko du.

 

       Egindako jabego-aldaketa jakin erazi beharrari huts egitea gertatuz gero, esandako Arduralaritzak, jabego-aldaketa benetan egin dela beste ezein bidetatik jakin dezaten unetik bertatik atzera-indarreko jabetze-eskubideaz atal honen lehen zatian esandako era berean baliatu ahal izango dira.

 

       3.-   Eskribau eta Onibar-Erroldelariek, bere ahalmenez baliatuz, uko egingo diote atal honen lehenengo zatian esandako lurrekiko jabego-agiriak eskribau-agiriz sendesteari eta Onibar-Erroldean erasotzeari atal honen 2a) eta 2c) txataletan hurrenez-hurren ohartemandako adierazpenak behar bezala egin direla egiaztatu ez dakienean.

 

24. Atala - Herri-baliagarritasuna eta gizarte-zudua

 

       Lege honetan berarizko babespeko eremuei eta Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamuan finka daitezenei buruzkoetarako jartzen diren jaurpideek, horien eraginpeko ogasunak eta eskubideak herri-baliagarritasundun eta gizarte-zuduzkoetan sartzea dakar, jabegoa kentzeko ahalmenaz bidezkoa eta babeste-xedetarako beharrezkoa izan dadinean baliatzeko.

 

       Ahalmen horiek horretako gaitasuna izan dezaten Eusko Jaurlaritzako Sailek erabiliko dute eta, hauen ezean, Bizkaiko Foru-Diputazioak, eta Foruzko Ihardutze-saila ahalmenaz baliatuko ez balitz, doakien Udalek izango dute horiek gauzatzeko aukera.

 

25. Atala - Kalte-sariak

 

       Lege honetan egindako eratxikipenek eta mugapenek ez dute kalte-ordainetarako eskubiderik sortaraziko, horien eraginpeko lurrez benetan baliatzearekin edo horiek ustiatzearekin elkartu ezinekoak gertatu ezik, orduan hirigintza-legeen arauera zehaztutako kalte-ordaina eman beharko bait da.

 

26. Atala - Zigor-jaurpideak

 

       1-    Lege honetako manuekiko hogenak lege-hauspentzat joko dira, eta errudunari lege honetan agindutakoaren edo horren ezean 1958.eko uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legean ohartemandakoaren arauerako zigorrak jartzea ekarriko dute.

 

       2-    Bidezko izan daitezen zigorrez gainera, hauspen-egileak andeatutako aldea lehen zegoenez uztera behartu ahal izango dira; hori ezinezkoa gertatuz gero, egindako ondamen edo ekarritako galeregatikako kalte-saria ordaindu beharko dute.

 

27. Atala - Hauspen-moetak

 

       Hauspenak oso larritan, larritan eta arinetan sailkatzen dira.

 

a)  Berarizko babespeko eremuetako bakoitzean zilegi diren erabiltze-eren jaurpideei datxezkien arauak edo Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamuan finkatzen direnak hautsiz, babespeko baliapide edo ogasunari bueltarik gabeko eta konpondu ezineko kalteak egiten diotenak joko dira hauspen oso larritzat.

b)  Berarizko babespeko eremuetako bakoitzean zilegi diren erabiltze-eren jaurpideei datxezkien arauak edo Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamuan finkatzen direnak zilegitzat jo gabeko baliatze-erak jarriz edo antolatuz egindako hauspenak joko dira larritzat.

c)  Aurreko idazatietan oharteman gabeko beste hauspen guztiak joko dira arintzat.

 

28. Atala - Erantzunbeharra eta zigorrak

 

       1-    Zilegi ez diren baliatze-eretan, eta zilegi direla ere behar duten esku-emate edo baiemenik gabe edo horien manu-txatalek diotena lege honetan jarritako mugak gainditzeko eran hautsiz egiteratzen direnetan ekintzapide-baimenduna zigortuko da eta, hala badagokio, lanak egindituen enpresaria eta lanen artezkari teknikaria.

 

       2-    Edukiz oso hauspen larri edo hauspen larri nabarmenak izan daitezen esku-emate edo baimenen baten babespeko kasutan, hala gertatu izanez gero baliatze-era edo ekintzapide horren aldeko erizpena eman duen gaitasun-tituloduna eta teknikariek hauspen bat zegoelako edo ohartemandako erabiltze-jaurpideak betetzen ez zirelako emandako ezezko erizpenaren aurka baimena emateko bideak egin zituzten herri-kargudun edo agintari guztiak ere zigortuko dira.

 

       3-    Hauspen baten eta horren ondorioz norbanako bereziei jarritako zigorrak elkarrekiko atxikipenik gabekoak izango dira.

 

       4-    Zigorrak jartzeko gai izango diren agintariak eta zigor horien gehienezko zenbatekoak honako hauek izango dira:

 

a)  Inguru-giroko alorraren ardura duen Sailburua:

- Hauspen arinegatik, 250.000 pezetarainoko isuna.

- Hauspen larriegatik, 250.001 eta 15.000.000 pezeten arteko isuna.

b)  Jaurlaritzak:

- Oso hauspen larriegatik, 15.000.001 eta 50.000.000 peseten arteko isuna.

 

       5-    Bai isunak bai bidezko izan daitezen kalte-ordainak, arduralaritzazko estutze-bidez kendu ahal izango dira.

 

       6.-   Lege honetan jarritako isunen zenbatekoak, bezeroen prezioen erakuskariari jarraiki, urtero eta beste gabe eguneratuko dira; erakuskari hori aurreko urteko isunaren zenbatekoari ezarriko zaio.

 

       7.-   Hauspenetik ateratako irabazia dagokion isuna baino haundiagoa izanez gero, isunaren zenbatekoa ateratako irabaziaren pareko egin arte haundituko da.

 

29. Atala - Aldiaz indargabetzea

 

       1-    Lege honetan ohartemandako arduralaritza-alorreko hauspenak indargabetuta geratzearekikoan honela izango dira kontutan

 

a)  Hauspen arinak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 6 hilabete igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.

b)  Hauspen larriak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 5 urte igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.

c)  Oso hauspen larriak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 10 urte igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.

 

       2.-   Urdaibaiko Biosfera berariz babesteko lege honetan agindutakoa hautsiz egin daitezen eraikuntza eta lurraz baliatzeko lanek ez dute indargabetzeko eperik izango.

 

       3-    Indargabetze-aldia epailaritza nahiz arduralaritza-zigorpideei ekin dakienean eten egingo da, eta ordurarteko aldia baliagabetu, bide hoiek epailaritza edo arduralaritza-zigorrik gabe burutu edo zigorpideak sei hilabetik gora geldi egonez gero berriz kontatzen hasteko.

 

30. Atala - Ekintzaren agirikotasuna

 

       Arduralaritza-sailei eta arduralaritza-auzipideen agintemendeko Epaitegiei lege honetan ematen diren arauak bete daitezela eskatzeko ekintza agirikoa izango da.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

       Lege honen gai den mugartean aginpidea izan dezaten herri-arduralaritzek bere arteko harremanak elkarri argipideak eman beharrari eta bere arteko lankidetzari, antolakidekuntzari eta begiruneari egokituko dizkiete.

 

Bigarrena

 

       Jaurlaritzak 18 hilabeteren barruan egin beharko du berarizko babespeko eremuen muga-zehaztapena.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko araudi-bidezko manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena

 

       Lege hau indarrean jarri ondorengo 6 hilabeteren barruan eratuko da Geben-aldeko Zaingo-Batzordea.

 

Hirugarrena

 

       Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

 

I ERASKINA

 

Lege honek hartzen duen eremuaren inguru-zehaztapena

 

Ahalik eta azkarren babestu beharreko aldeen mapa-bidezko zehaztapena

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra