Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa.

1990-06-15

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1990/7/6, 134. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.

§ 128. 5/1990 LEGEA, EKAINAREN 15EKOA, EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEEI BURUZKOA

ZIOEN ADIERAZPENA

      I.-      Demokraziadun gizarte ororen beharra da hiritar guztiek hauteskundeetan parte har dezatela bermatzea, horietan aukeratzen bait dira beren ordezkariak izango direnak.

      Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10.3 atalak bakarreango aginpidea aitortzen dio Autonomi Elkarteari "Eusko Legebiltzarrearekin zerikusirik duten hauteskundeetarako barne-legegintzan". Estatutuan ohartematen den hori eginbideratzea du xede Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde-Lege honek.

      Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 28/1983 Legea indarrean jartzetik hona bost urte igaro, eta Hauteskunde-Jaurpide Nagusiaei buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legea, hots, ordurarte zeuden hauteskunde-arau guztiak: 20/1977 Erregeren Dekretu-Legea, 39/1978 Legea, 6/1983 Oinarrizko Legea eta 14/1980 Legea indargabetu zituena aldarrikatu izanaren ondorioz, esandako Hauteskunde-Legea eraberritzea aholkagarri egiten zuen arau-zatiketa bat gertatu da azken urteotan. Horretaz gainera, Estaduko Jaurlaritzak 1984.ean aurkeztutako konstituziotasunik ezagatikako jazarpenari buruz Konstituzio-Auzitegiak 1988.eko uztailaren 21ean emandako ebazpena, esandako 28/1983 Legearen zenbait atal baliogatzen zituena, kontutan hartzen badugu, ezinbesteko gertatzen da euskal hauteskunde-arauak oraingo Lege honen bidez egokitzea.

      Egoera honek nolabaiteko lege-segurtasunik eza sortarazi edo, gutxienez, hauteskundeetan eskuhartzen duten politika-taldeei eta ihardutze-era ezagun batera jadanik ohituta dauden hautatzaileei zalantzak, argipide-eskeak, kexuak, goradeiak eta zuzenketa-eskeak ekarri diezaizkieke.

      Guzti horrek, batetik, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 28/1983 Legea eraberritu beharra adierazten du, hauteskundeei buruzko arau guztiak argitzeko eta, horrela, egon dagoen lege-segurtasunik ezaren arrisku haundiak galerazteko, erizpide kideko eta berdintsuak ezarriz. Bestetik, eraberritze horretan hauteskunde-eraketa osoaren ihardutze-modua hobetzeko beharrezko diren teknika-hobekuntzak eta zuzenketak sartu behar dira.

      Horregatik, Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko 5/1985 Oinarri-Legeak eta esandako Konstituzio-Auzitegiaren ebazpenak diotenaren aurka dauden 28/1983 Legeko atalen ordez eta horiek zuzenduz, gaurko arauen egoerari egokitu eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen izaera eta eremua, baita hauteskunde horiek hobetzeko behar diren teknika-hobekuntzak ere, kontutan hartzen dituzten hainbat arau sartzen dira, hauteskunde-ihardunbide berdintsuak izateko zenbait aldaketa eta zuzenketa eginez eta, ondorioz, hauteskunde-bidearen eginkortasunerako behar den lege-segurtasunaren ezinbesteko osagai diren konfiantza eta segurtasuna sortaraziz.

      Azkenik, Lege honek Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko Oinarrizko Legean oharteman gabe egon eta hauteskunde-bidearen nolakotasunari hainbat hobekuntza dakarzkioten zenbait gai sartzen ditu.

      Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Lege honetan sartzen diren eta aurreko euskal Hauteskunde-Legea egituratzen zuten atal gehienei nahiko daragieten aldakuntzen eta teknika-hobekuntzen nolakoa kontutan hartuz, legegintza-modurik egokiena erabili da, idazkeraren argitasun eta erabilgarritasunari begira. Lege berri honek ez du xede atal-moltzoaren zati bat aldatzea, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-jaurpide osoaren erabateko birrazterpena egitea baino.

      II.-     Zazpi idazpuruk, bost erabaki gehigarrik, bi aldibaterako erabakik, hiru azken erabakik eta indargabetzeko erabaki batek osatzen dute Legearen egitura.

      III.-    Erabaki orokorrei buruzko Lehenengo Idazpurua Legearen eremuaren mugapenaz, hautatzailetasunaz, hautagaitasunaz, hautaezinez eta elkartuezinez ari da.

      Hautatzailetasuna ahalik eta modurik zabalenean araupetu da, gara-adinarekin, indarreango Hautatzaile-Erroldean sartuta egotearekin eta botoa emateko eskubideaz gabeturik ez egotearekin kidekatuz.

      Hautagai izatea politika-aldetik euskaldun den hautatzaile izateari lotuta doa, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 7. atalak ohartematen duenez.

      Hautaezin-zioek, lehenengo eta behin, aginteen banakuntzaren arauerako irizpidea argi eta garbi dute xede. Alde batetik, Euskal Jaurtze-Agintaritzaren eta Legegintzakoaren arteko banakuntza denez; bestetik, berriz, euskal aginteen eta Estaduko aginteen arteko banakuntzaren aldetik. Bigarrenez, hauteskunde-bidearen gardentasuna eta norberekoikeriarik eza bermatze-xedezko hautaezin-zioak jartzen dira.

      Legebiltzarkideen elkartuezinei gagozkiela, hauek Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 26.5 atalaren aginduz hauteskunde-legeek araupetu beharreko elkartuezin-egoerak dakartzaten zioei dagozkie.

      IV.-    Bigarren Idazpuruak Hauteskunde-Eraketa du gai.

      Idazpuru horrek, lehenengo eta behin, hauta daitezkeen 25 legebiltzarkideren kopuru bera finkatzen du hauteskunde-barruti bakoitzeko.

      Hauteskundeak kondaira-lurralde bakoitzean egingo dira, ordezkotza-heintasunaren araberako irizpideei atxikiz, legebiltzarkide-tokien banakuntzan sartu ahal izateko emandako baliozko botoen %5ekoa jartzen dela.

      Halaber, hautatutako hautagaia hiltzea, honek bere tokia uztea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero, aldarrikatutako zerrenda berean hurrengo agertzen denari emango zaio aulkia, zerrenda horretako hurrenkerari jarraiki.

      V.-     Hirugarren Idazpuruak Hauteskunde-Administraritza araupetzen du.

      Hirugarren idazpuru horrek, erabaki nagusiei buruzko Lehenengo Atalburuan, Hauteskunde-Batzorde eta Sailetan egituratzen den hauteskunde-erakuntza zehazten du, Euskal Hauteskunde-Administraritza hiru moetatako Hauteskunde-Batzordek osatuta geratzen dela: Autonomia-Elkarte osoan aginte-mendea duen Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea, hauteskunde-barruti bakoitza bere aginte-mendeko duen Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordea, eta aginpidez epailaritza-barrutietara mugatzen den Eskualdeko Hauteskunde-Batzordea.

      Halaber, Eusko Jaurlaritzak, bere aginpideen barruan, herritarrek botoa emateko eskubidea erabili eta hauteskundeetan eskuhar dezatena bermatzera laguntzen du, hauteskunde-gaietan, aldi hau zuzentzen duten Hauteskunde-Batzordeei laguntza eginkor eta iraunkorra emateko ihardutze-sail aginteduna Herrizaingo-Saila dela.

      Esandako Hirugarren Idazpuruko Bigarren Atalburua Hauteskunde-Batzordeez ari da, beren osatze-modua, aginpideak, erakuntza eta ihardutze-modua araupetzen direla.

      Hauteskunde-Batzordeen osatze-moduari gagozkiola, epai-agintaritzako kideei ematen zaie Hauteskunde-Batzordeetako lehendakaritza eta auzimaisuei, epailariei eta legelari edo zuzenbide-lanbidedunei batzordekide izatea; beraz, politika-epailaritzako osatze-modua jartzen da, argi eta garbi.

      Alde beronetatik, Legeak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen benetako iraunkortasunezko iharduera ziurtatzen du, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen iharduera hauteskundeak izan eta ehun egun igaro arte bermatuz. Bestalde, Hauteskunde-Batzordetako kideen ordezkapen-jaurpidea zehazten da eta Batzorde horietako kideen aldaezintasuna finkatzen.

      Hauteskunde-Batzordeek Hauteskunde-Erroldeari buruzkoan dituzten aginpideak, Konstituzio-Auzitegiaren 1988.eko Uztailaren 21eko ebazpenaren arabera zehazten dira.

      Hirugarren Idazpuruko Hirugarren Atalburua Hauteskunde-Sail eta Mahaiei buruz ari da.

      Hauteskunde-Sail, Mahai eta Tegien zenbatekoa eta mugak jarri eta argitaratzeari buruzko hauteskunde-erakuntza, Hauteskunde-Erroldearen Idazguak Euskal Autonomi Elkartean dituen Ordezkaritzei dagokie. Hauteskunde-Mahaiak, Udaletan, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen zaingopean, zozketa-bidez hautatutako Mahaipuru batek eta bi Mahaikidek osatuzkoak izango dira, Batzorde hauei, horrela, alderdikeriarik gabekoak izateko berme guztiz Udalei ematen zaien administraritza-lana kenduz.

      VI.-    Laugarren Idazpuruak, indarreango Jaurlaritza-Legeari atxikiz, Lehendakariaren Dekretuz egin beharko den Hauteskundeetarako deialdia du gai, deia egitezko Dekretua Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta hauteskundeak berrogeita hamalaugarren egunetik hirurogeigarrenera bitartean egingo direla finkatuz.

      VII.-   Boskarren Idazpuruak hauteskunde-bideari dagokion guztia araupetzen du, beren Sail eta guztiko bederatzi Atalburutan zehar.

      Lehenengo Atalburua hautagaien aurkezpen eta aldarrikapenaz ari da, eta ordezkari nagusia eta hautagai-zerrendakoa, Hauteskunde-Administraritzarekiko harremanetan beronen laguntzaile direnez, araupetzen dira.

      Hautagai batzuezko hauteskunde-barrutikako heintasunaren araberako erapidea denez gero, hautagaien aurkezpena politika-alderdien, baterakundeen eta hauteskunde-batasun eta bazkunen esku uzten da, azkeneko bi horiei buruzko berarizko arauak jarriz.

      Batasunekiko araupeketak, elkartuta aurkezten diren alderdi edo baterakundeei hautagai-zerrendak berenez aurkeztea debekatu egiten die. Halaber, hauteskundeetara aurkezten diren politika-taldeei, hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkeztea debekatu egiten zaie. Hauteskundeetara aurkeztu direnen arteko aukera-berdintasunaren arauerako oinarri-irizpidea bermatu nahi da horrela, hautagaiei dagozkien herri-laguntzak hautagai-zerrenda bakoitzari ematen zaizkionez gero, debeku hori izan ezean aukera-berdintasuna kaltetan aterako bait litzateke.

      Bazkunak, barrutiko Hautatzaile-Erroldean sartutakoen 100eko 1ekoen izenpea eskatuz, araupetzeak zera du xede: herri-laguntzez baliatuz, bere zuduak aldezteko berenezko bideak izan behar dituzten arren, hautatzaileei bere aukera egin dezaten jaurtze-egitasmo batzuk aurkeztea helburu duen ihardun bat bestetarakotuz herritarrentzat nahaspide gertatu behar ez duten gutxi batzuen nahientzako ozengailu bat aurkitzea xede izan dezaten hautagai-zerrendei bideak istea.

      Hautagai-zerrenda baten baino gehiagotan egotea debekatu egiten da eta, horren ariora, hautagai-zerrendak aurkeztekoan hautagai bakoitzaren onarpena egiaztatzez gainera, hautagai-zerrenda baten baino ez daudela adieraztea eskatzen zaie. Halaber, Hautatzaile-Erroldeko zerrendetan sartuta egon gabe, hautagai izateko aukera ematen da, beti ere administraritza-egoitza Autonomi Elkarteko ezein udalerritan izan beharko duela.

      Hauteskunde-bidearen aldi honetan, hautagaiek hautagaitasun-baldintzak betetzen dituztela eta hautagai-zerrendak jarrita dauden arauei atxikiz eginda daudela egiaztatzea dute Batzordeek funtsezko egiteko, arau horiek, hautagai bakoitza zerrenda baten baino ez dela agertzen eta zerrendok garbi eta egiaz eginda daudeneko lege-segurtasuna hautatzaileei bermatzera jotzen dutela. Horretxegatik, atzera egitea, hiltzea edo hautaezinen bat agertzea gertatutakoan salbu, zerrendetako izen-hurrenkera ez dago zerrendok behin-betiko aldarrikatu ondoren aldatzerik, ordezkaketa egiteko hurrenkera ordezkoen izenena bera dela. Agindu-bidezko zuzenketez gainera, beste hautagai-zerrenda batzutako ordezkariek egin ditzaketen jazarpenak ere araupetzen dira eta, hori, legezko segurtasuna eta hauteskunde-bidearen argitasuna eta gardentasuna bermatzeko helburu beraz.

      Aldarrikapenaren bidezkotasunik eza, hautagai-zerrendek berenez dituzten akatsak eta hautagaiei banaka dagozkienak elkarrengandik bereiziz araupetzen da, hautagaiak aurkeztekoan izandako akatsek nahitaez hautagai-zerrenda osoari zertan eraginik ez dutela eritzi eta, noiz nola, ondorio ezberdinak ematen zaizkiela.

      Hautagai-zerrendak aldarrikatuta, Administraritza-Auzipidetarako Auzitegian egin beharko den hautagai eta hautagai-zerrenden aldarrikapenaren aurkako jazarpena araupetzen da.

      Hauteskunde-amarruak edo lege-aldetikako gehiegikeriak galerazteko xedez halaber, behin hautagai-zerrendak aldarrikatuz gero, beren hautagai-zerrenda osoa hauteskundeetatik ken dezaten politika-alderdi edo, hala badagokio, hautagaiei Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek jarri ahal izango dizkieten zigorrak araupetzen dira.

      Hauteskunde-ekintzaldiari buruzko arauak Legearen esandako Boskarren Idazpuruko Bigarren Atalburuan ematen dira.

      Lehenengo Sailaren erabaki orokorrek hauteskunde-ekintzaldia hamabost egunekoa izango dela finkatzen eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde-mailako zabalkundea araupetzen dute.

      Bigarren Atalburu horretako Bigarren Sailean hauteskunde-zabalkundearen ondorioetarako aurre-ekintzaldia araupetzen da, horrela, hauteskunde-auzien iturburu izan litezkeen ulertze-moduen zio diren lege-hutsuneak galeraziz eta hauteskunde-zabalkunderik egiterik izango ez dutenak finkatuz. Azkenik, hautagai-zerrendek, hauteskunde-ekintzaldiak dirauen bitartean, egunkarietan eta norbanako-alorreko mezubideetan iragarkiak akuratzeko eskubidea dutela esaten da, hauteskunde-zabalkunderako iragarkiak norbanako-alorreko TB-irratetxeetan akuratzerik izango ez dela.

      Hirugarren Saila hautagai-zerrendak hauteskunde-ekintzaldian herritegi eta lekuneez doan baliatzeaz ari da, hautagai-zerrenda guztientzako, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen bitartez, zuzentasun eta aukera-berdintasunaren araberako irizpideei atxikiz, tegi eta lekune horiek izendatzeko modu ezberdina ezarriz. Bestalde, politika-taldeen erantzukizuna, egindako hauspen edo kalteengatikakoa, zehazten da, eta bai idatzi-irudizko iragarkiak baimendutako lekuetatik kanpo jartzeagatikako zigorra eta hauteskundeak bukatu ondoren hauteskunde-iragarkiak kendu beharra ere.

      Herri-mailako mezubideetan doango iragarraldiez baliatzeko eskubidea ere araupetzen da Laugarren Sailean, iragarraldi horiek politika-alderdi bakoitzak Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan ateratako botoen guztizko zenbatekoaren heinean emanez. Era berean, doango iragarraldien banaketa-saloa Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari egiteko, Irrati eta TB Batzordea ere araupetzen da.

      Halaber, aginpidea aitortzen zaio Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari Irrati eta TB-ko herri-mailako mezubideetan doango hauteskunde-iragarraldiak banatzeko, eta hauteskunde-iragarkien doango denboraldia banatzeko neurri-taula ere finkatzen da, haiek iragartzeko unea eta hurrenkera zehazteko arauekin batera.

      Boskarren Sailean zuzenketarako eskubidea jasotzen da.

      Azkenik, Seigarren Sailean iritzi-itaunketak eta ikerketak argitaratzeko jaurpidea araupetzen da, hauteskunde-eguna baino hogei ordu lehenagotik hauteskundeei buruzko iritzi-itaunketen eta ikerketen emaitzak zabaltzeko debekua azpimarratzen dela.

      Legearen Boskarren Idazpuruaren gainerako Atalburuek, Hauteskundetegia irekitzen denetik erabateko boto-kontaketa eta hautatutako legebiltzarkideen aldarrikapena egin arteko aldi berezien bilbakuntza egiten dute.

      VIII.-  Legearen Seigarren Idazpuruak agiripaperak eta hauteskunde-jazarpenak aurkezteko eta egiteko modua araupetzen du, administrazio-bideei dagozkienetarako bide erraz eta azkar ebaztekoa jarriz.

      IX.-    Zazpigarren Idazpuruak hauteskunde-eskuraketak, gastuak eta dirulaguntzak araupetzen ditu.

      Zazpigarren Idazpuruko Lehenengo Atalburuak hauteskunde-kontaduritzaz arduratuko den hauteskunde-administraria jartzen du.

      Bigarren Atalburua hauteskunde-kontuei eta kontaduritza zehatzari dagokie.

      Hirugarren Atalburuan araupetzen dira hauteskunde-eskuraketak eta ekarketa-iturburuak, Eusko Jaurlaritzak politika-alderdien hauteskunde-gastuetarako herri-laguntzen pentzutango aurrerapena emateko aukera ohartarazten dela.

      Laugarren Atalburuak mugatu egiten ditu hauteskunde-gastuak, hautagai-zerrendak aurkezten dituzteneko barrutietako legezko biztanle-kopuruaren eta hamazazpi pezeten arteko biderketa eginda ateratzen dena hauteskunde-barruti bakoitzeko mugatzat jarriz, kopuru hau barrutiko hogeitabost miloi pezetako kopuruz gehitu daitekeela.

      Boskarren Atalburuan hauteskunde-kontaduritzaren zaingoa, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eskuhartuz, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen bitartez egingo dela araupetzen da.

      Hauteskunde-gastutarako herri-dirulaguntzak finkatzeko arauak Seigarren Atalburuan zehazten dira.

      Azkenik, Zazpigarren Atalburua hauteskunde-eskuraketa eta gastuei buruzko atalburuetan ohartematen dena hausteagatik ezarriko diren zigorrez ari da.

      X.-     Legearen Lehenengo Azken Erabakia, hauteskunde-jaurpide orokorrari buruz indarrean dagoen araupidetzara, eta berariz, Lege honetan ohartematen ez den guztietan erabili beharreko izango den Gorte Nagusietarako Diputatuen hauteskundeetarako ohartemandakoetara joarazten duen txatal moduan eratzen da.

I IDAZPURUA

ERABAKI OROKORRAK

1. Atala

      Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak araupetzea da Lege honen xedea.

2. Atala

      1.-     Legez euskaldun izanik, botua emateko eskubidearen jabe diren guztiak izango dira hautatzaile.

      2.-     Botua eman ahal izateko, Hautatzaile-Erroldan izena emanda egotea ezinbestekoa izango da.

3. Atala

      1.-     Botoa emateko eskubiderik gabekoak:

a)   Sendetsitako auzi-epaiz, zigorrak dirauen artean botoa emateko eskubidea kentzezko zigor nagusia edo osagarria jarri zaienak.

b)   Sendetsitako auzi-epaiz gaitasungabeko aldarrikatuak; epai horrek beti ere botoa emateko gaieztasuna berariz adierazi beharko du.

c)   Epailari-baimenaz sikiatria-eritegiratuak, barnealdiak dirauen artean eta Epailariaren baimenak botoa emateko gaieztasuna berariz adierazten baldin badu.

      2.-     Atal honetan ohartemandako ondorioetarako, gaitasungabetze edo eritegiratzeez arduratzen diren Epailariek eta Epaitegiek berarizko erabakiak eman beharko dituzte botoa emateko gaieztasunari buruz. Gaieztasun horretaz jabetuz gero, Herri-Erroldari eman beharko diote horren berri, honek beharrezko idaztoharra egin dezan.

4. Atala

      1.-     Autonomi Estatutoaren 7. atalean jartzen diren baldintzak betez, hautagai izan eta Lege honetan esaten diren hautaezin-zioen pean ez dauden herritarrak izango dira hautagai.

      2.-     Azaroaren 27ko 2.917/81 Errege-Dekretuak araupetzen duen Biztanle-Erroldean sartzen diren Espainiako Erregeren familiko kideak, ez eta hauen ezkontideak ere, ez dira hautagai izango.

      3.-     Hautaezin zio izango da ondorengo ihardunetan aritzea:

a)   Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herri-alorrean:

-  Sailburuorde, Idazkari Nagusi, Zuzendari, Zuzendariorde, Lurralde-Ordezkari edo Administraritzako aukerango izendapenezko, horiei atxikiriko, beste ezein kargu.

-  Lehendakari, Zuzendari Nagusi, Idazkari Nagusi edo erakunde burujabeetako zein norbanako-alorreko legepeko erakunde-izaikietako aukerango izendapenezko beste zein kargu. Alabaina, Eusko Legebiltzarreko kideak, herri-erakunde, izaiki edo zuzeneko nahiz zeharkako herri-partaidetzazko enpresetako zuzendaritzako baltzuango ihardutze-sail edo Arduratze-Batzordetakoak izan daitezke, horien izendapena Eusko Legebiltzarrari baldin badagokio.

-  Ararteko edo Arartekoaren Laguntzaile; Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Buru edo Kide; Ebazpen-Batzordeko Buru edo Kide; Ekonomi eta Gizarte-Kontseiluko Buru; eta erakunde horietam diharduten aukerango izendapenezko kargu.

b)   Estaduaren herri-alorrean:

-  Epai-Agintaritzaren Kontseilu Nagusiko Lehendakari edo Kontseilukide, Epailari, Auzimaisu edo iharduneango Herri-Salatari. Estaduko Herri-Salatari Nagusi.

-  Jaurlaritzako Lehendakari, Ministrari edo Estatuko Idazkari, bai eta Estatuko Administrazioko aukerango izendapenezko beste ezein kargu ere; Jaurlaritzaren Ordezkari, Probintzia-Gobernari eta Probintzia-Gobernariorde eta lurralde-mailan aginpide bereziak izanezko antzeko agintari; Lehendakari, Zuzendari Nagusi edo Idazkari Nagusi, nahiz hauei atxikiriko, herri-legepeko erakundeetako, ihardutze-erakunde burujabeetako, norbanako-legepeko herri-izaikietako nahiz Estaduaren herri-baltzuetako edo Estadua zuzeneko nahiz zeharkako partzuer izanezkoetako aukerango izendapenezko beste edozein kargu. Atzerriko Estadu baten edo nazioarte-mailako erakunde baten aurrean izendapena egiaztatutako eta bizitza han eginiko mandatugintzako Buru. "Banco de España"ko Gobernari eta Gobernariorde; Mailegu Ofizialeko Erakundeko eta gainontzeko mailegu-erakunde ofizialetako Lehendakari eta Zuzendari. Hauteskunde-Erroldeko Idazguko Zuzendari eta Nukleo-Segurantzako Kontseilu Nagusiko Lehendakari, Kontseilari eta Idazkari Nagusi.

-  Estadu osoarena baino eremu txikiagoa izanezko lurralde-esparru ezberdinetan Ministeritza bakoitzeko mailarik goreneko lanetan ari daitezenak; lurralde-mailako aginpide mugatua izanezko autonomi-erakundeetako Lendakari, Zuzendari eta eratxikitako kargu, eta bai Jaurlaritzak horietan dituen Ordezkariak; R.T.V.Eko lurralde-Ordezkariak; Gizarte-Segurantzaren Eraenpiderako Erakundeetako tokian-tokiko ihardutze-sailetako Lehendakariak eta Zuzendariak; Jaurlaritzaren Ordezkaritzetako eta Probintzi-Gobernaritzetako Idazkari Nagusiak, ez eta Hauteskunde-Erroldeko idazguko probintzia-Ordezkariak ere, guztiok bere aginte-mendeko lurralde-eremu osoan edo zati baten sartzen diren hauteskunde-barrutietatik.

-  Konstituzio-Epaitegiko Lehendakari edo Auzimaisu, Estaduko Kontseiluko edo Kontuen Epaitegiko Lehendakari edo Kontseilukide, Konstituzioko 131.2 atalean aipatzen den Kontseiluko Lehendakari.

-  "Defensor del Pueblo" eta honen Laguntzaile.

c)   Beste Autonomi Elkarteen herri-alorrean:

-  Beste Autonomi Elkarteetako Biltzarretako Kide edo Biltzar horiek izendatu beharreko Autonomi Erakundeetako kide.

-  Beste Autonomi Elkarteen Jaurtze-Batzarretako Kide, bai eta Batzar horietako aukerango izendapenezko karguak ere.

d)   Europako Elkartearen herri-alorrean:

-  Batzordeko Lehendakari, Batzordekide, Idazkari Nagusi edo Zuzendari Nagusi.

-  Kontseiluko Lehendakari, kide, Idazkari Nagusi edo Zuzendari Nagusi.

-  Zuzentza-Epaitegiko Lehendakari, Epailari, Legelari Nagusi edo Idazkari Nagusi.

-  Europako Batzordeko, Kontseiluko edo Legebiltzarreko aholku eta laguntzako ihardutze-sailetako goren karguak.

e)   Kondaira-Lurraldeen eta toki-Administraritzen herri-alorrean:

-  Kondaira-lurraldeen herri-Administraritzako Zuzendari Nagusi edo baliokide.

-  Toki edo kondaira-lurraldeetako erakunde burujabe edo herri-baltzuetako Lehendakari, Zuzendari Nagusi, Eraenlari edo aukerango izendapenezko beste ezein kargu.

f)    Hauteskunde-Administraritzako edozein ihardutze-sailetako kide.

g)   Era berean, Estaduko Segurantza-Sail eta Indarretan, Ertzaintzan, Foru edo Udal-Ertzaingoetan ari direnak, bai eta iharduneango gudugizon profesional eta osagarrizkoak ere hautaezinak izango dira.

      4.-     Aurreko idazatian esandako kargu edo egitekoren batean ihardun eta hautagai gisa aurkeztu daitezenek, hautaezina dakarren kargua edo egitekoa erabat edo aldi baterako utzi egin dutela modu sinesgarriz egiaztatu beharko dute dagokien Hauteskunde-Batzordearen aurrean.

      5.-     Hautagai-zerrenda bateko izan eta hautaezintzat jotako kargu edo egitekoren batera iritsi daitezenek, egoera hori dagokion Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko diote, eta honek aurkezturiko hautagai-zerrendatik hautagaia kentzea aldarrikatuko du.

      6.-     Azkenik, hautaezinak izango dira:

a)   Sendetsitako epaiz askatasungabetzeko zigorra eman zaienak, zigorrak dirauen bitartean.

b)   Epaia sendetsitakoa izan ez arren, matxinadaren bategatik zigortuak nahiz biziaren, gorputzeko osotasunaren edo inoren askatasunaren aurkako lege-hausteegatik zigortutako izuekintza-erakundeetako kideak.

5. Atala

      1.-     Hautaezin-zio guztiak bidebatez elkartuezin-zio izango dira.

      2.-     Gainera, ondorengo ihardun edo karguetan aritzea elkartuezin-zio izango da:

a)   Autonomi Elkarteko herri-alorrean:

-  Ekonomi eta Gizarte-Kontseiluko, Lan-Harremanetako Kontseiluko, Euskal Gizarte-Ongunderako Kontseiluko, Koperatibetako Goren Kontseiluko eta antzerako aholkularitzako ihardutze-sailetako Lehendakari, Idazkari Nagusi, Kontseilukide edo beste ezein kargu, Legebiltzarkide izan eta kargu horietan aritzeko Legebiltzarrak aukeratutakoak izan daitezenak salbu.

-  Autonomi Elkarteko Herri-Administraritzaren edo ihardutze-sail eta erakundeen zerbitzupeko lanariak, egiten diren zerbitzu horien jaurpidea dena dela, zuzendaritza, eraentza edo administraritza hutsean ez diharduten irakaskuntzakoak, osasunketakoak edo ikerkuntzakoak salbu.

b)   Estaduko herri-alorrean:

-  Kongresuko Diputatuak.

6. Atala

      Eusko Legebiltzarreko kideek norbanako-alorreko lanetan aritu ahal izango dute, honako hauetan salbu:

a)   Autonomi Elkarteko iraskunde-mailako Herri-Administraritzako zein nagusiko eraentza, aldezpena, zuzendaritza edo aholkularitza-ihardunak, Administraritza horrek erabaki beharreko diren, herri-zerbitzuren bati zuzenean eragin edo herri-laguntzak edo bermeak lortzera jo dezaten gaietan. Doakienek aitortzen zaien eskubide batez baliatuz zuzenean egin ditzaten norbere-alorreko ihardunak, ez eta arau orokor batean jarritakoa betetzetik datozkien laguntzak edo bermeak ere ez dira arau honen erabiltze-eremuan sartzen.

b)   Autonomi Elkartearen diruz ordain daitezen herri-lan, zerbitzu edo horniduren akura-tzaile edo zordunkide-ihardunak, edo ihardun horietan ari diren baltzu edo enpresen zuzendaritza, ordezkaritza edo urgazlaritza-eginkizunak atxikita daramatzaten karguak.

c)   Legebiltzarkide hautatua izan ondoren eta hori den bitartean, berenez edo baltzuan, Autonomi Elkarteko Herri-Administraritzaren aldeko urgazpen-zerbitzuak edo bestelakorik emateko hitzarmenak egitea.

d)   Hautatua izan eta gero, Autonomi Elkarteko herri-alorreko izaikiekin hitzarmenak, zerbitzu edo hornidurak izan ditzaten enpresa edo baltzuetan 100eko 10etik gorako partaidetza izatea, ondare-bidez bada salbu.

e)   Funtsean dirubidezko xedea izan eta agirian aurrezki eta maileguetara joarazi dezaten enpresa edo baltzuetako Arduratze-Batzordeburu, Batzordekide, Arduralari, Zuzendari Nagusi, Eraenlari edo baliokideko karguetan ihardutzea.

7. Atala

      Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarkideek ez dute edozein erakunde-mailatako herri-Diruegitamuen pentzutango lansari batetik gora jasotzerik izango, ez eta elkartuezineko ihardunei dagozkien ordainsariak aukeratzerik ere, bateragarriak direnengatik bakoitzean dagozkien bide-sari eta kalte-ordainen kaltetan gabe.

8. Atala

      Legebiltzarkideek Lege honetan zehazten direnetako elkartuezin-zio izan daitezkeen ihardun guztien adierazpena egin beharko dute, eta bai diru-eskuraketak edo ondare-abantailak ematen dizkieten beste nolanahiko ihardunena eta beren ogasunena ere. Adierazpen hori Legebiltzarrean aurkeztu beharko da, bai legebiltzarkidetasuna jasotzekoan, bai eta beren egoera aldatzekoan ere.

      Ihardunen eta ogasunen adierazpen horiek Zuduen Errolda batean sartuko dira. Errolda horrek Legebiltzarreko lehendakaria izango du zaindari eta Legebiltzarrak jar ditzan barne-arauak jaurpide.

II IDAZPURUA

HAUTESKUNDE-ERAKETA

9. Atala

      Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, kondaira-lurraldea izango da hauteskunde-barruti.

10. Atala

      Hauteskunde-barruti bakoitzeko hogeitabost legebiltzarkide hautatuko dira.

11. Atala

      1.-     Legebiltzar-tokien banakuntzan sartu ahal izateko, dagokion hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien 100etik 5ekoa gutxienez atera beharko da.

      2.-     Hautagai-zerrendek ateratakoak eta boto zuriak kontatuko dira baliozko bototzat.

12. Atala

      1.-     Hauteskunde-barruti bakoitzean alderdi edo hautagai-zerrenda bakoitzari legebiltzar-tokiak ematea, ondorengo arauak erabiliz egingo da:

a)   Hauteskunde-barruti bakoitzean aurkeztu daitezen hautagai-zerrendak itxitakoak eta aldaezinekoak izango dira.

b)   Botoen kontaketa egin ondoren, zerrendak botorik gehien ateratakotik hasitako hurrenkeran jarriko dira.

c)   Zerrenda bakoitzak ateratako baliozko boto guztien biren, hiruren, etabarren arteko banaketa egingo da.

d)   Legebiltzar-tokiak, hori egin eta banakin haundienak eman ditzaten zerrendei emango zaizkie, haundienetik txikienerainoko goitik beherako hurrenkeraz. Toki bat ematerakoan bi hautagai-zerrendek edo gehiagok ematen dituzten banakinak berdinak izatea gertatuz gero, ebazpena hamarrenak aterata egingo da, legebiltzar-tokia hamarren gehien izan ditzan hautagai-zerrendari emanaz.

e)   Aurreko zatian esandako araua erabiliz gero berdintasunak oraindik irautea gertatuz gero, legebiltzar-tokia orohar boto gehiago ateratako zerrendari emango zaio.

f)    d) letran esandako araua erabiliz banakinak eta botoen guztizkoak berdinak izatea gertatuz gero, lehenengo legebiltzar-tokia zotz eginda emango da, eta ondorengoak txandakatuz.

g)   Zerrenda bakoitzari dagozkion legebiltzar-tokien zenbatekoak zehaztu ondoren hautagaiei ematea, zerrendan izan dezaten hurrenkerari hertsiki atxikiz egingo da.

      2.-     Hautatutako legebiltzarkide aldarrikatutako bat hiltzea, ezinduta gelditzea edo bere tokia uztea gertatuz gero, aldarrikatutako hautagai-zerrenda berean hurrengo egon dadin hautagaiari emango zaio legebiltzar-tokia.

      3.-     Ordezkaketak legegintza-aldi osoak diraueno egin ahal izango dira.

III IDAZPURUA

HAUTESKUNDE-ADMINISTRARITZA

I ATALBURUA

ERABAKI NAGUSIAK

13. Atala

      1.-     Hauteskunde-administraritzak hauteskunde-bidearen gardentasuna eta bereizkeriarik eza eta herri-kargutara iristeko aukera-berdintasuna Lege honek jartzen dituen modu eta neurritan bermatzea izango du helburu, Epaitegiei dagozkien aginpideen kaltetan gabe.

      2.-     Hauteskunde-Batzorde Naugusiak bere dituen agintepideen kaltetan gabe, euskal hauteskunde-Administraritza osatzen duten ihardutze-sailei egokituko zaizkie egiteko horiek.

      3.-     Honako hauek osatuko dute euskal hauteskunde-Administraritza: Autonomi Elkarteko, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeek eta bai hauteskunde-mahaiek ere.

14. Atala

      1.-     Egituraz, Hauteskunde-Batzordeek eta Hauteskunde-Sailek osatuko dute hauteskunde -erakuntza.

      2.-     Hauteskunde-Batzordeek beren tegietan egingo dituzte euren bilerak, eta, haien ezean, Batzordeetako Idazkariek beren karguetan ari daitezenekoetan.

15. Atala

      Herri-agintari guztiak, beren aginte-eremuaren barruan, Hauteskunde-Administrazioak bere egitekoak behar bezala bete ditzan beren laguntza ematera behartuta egongo dira.

16. Atala

      1.-     Eusko Jaurlaritzak eta Autonomi Elkarteko Administraritzak, bere aginpideen barruan, herritarrek botoa emateko eskubidea erabiltzea eta hauteskundeetan eskuhartzea bermatzera lagunduko dute.

      2.-     Barne-Saila izango da hauteskunde-gaietarako Autonomi Elkarteko Administraritzako ihardutze-sail aginteduna eta, etengabe, hauteskunde-bideari laguntza ematezko honako lan hauek egingo ditu:

a)   Hauteskundeak teknikaren aldetik behar bezala egingo direla bermatzeko Hauteskunde-Batzordeei aholkuak ematea.

b)   Hauteskunde-Batzordeek beren egitekoa betetzeko behar ditzaten lanari eta gauzazko eskuarteak euren esku jartzea.

c)   Hauteskunde-Batzordeetako kideen eta hauen zerbitzupeko lanarien bidesari eta sariztapenen saloak Jaurlaritza-Batzarrari aurkeztea, bai eta Hauteskunde-Mahaietako Buru eta Kideei, hala izanez gero, dagozkien bidesarienak ere.

d)   Hauteskunde-bidea Lege honetan jarritakoaren arauera egiteko beharrezko izan daitezen teknikazko ekintza guztiak egitarautzea, eraentzea eta betetzea.

e)   Lege hau edo honen araudiak garatzeko araupide guztiak gertatzerakoan eskuhartzea eta bere iritzia ematea.

f)    Lege honek eman diezaizkion beste eginkizun guztiak.

      3.-     Aurreko idazatien gai diren egitekoak Lege honetan Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearentzat ohartemandako jaurpideen eta Hauteskunde-Administraritzari dagozkion egiteko eta aginpideen kaltetan gabekoak izango dira.

17. Atala

      1.-     Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakaritza, Kidegoa eta Idazkaritza, eta bai Hauteskunde-Mahaietako kide izatea ere, nahitaezkoa izango da.

      2.-     Hauteskunde-Batzorde bateko kide izatea beste bateko izatearekin bateraezina izango da.

      3.-     Hori gertatuz gero, bete beharreko egitekoa goragoko mailakoan egiteratuko da, eta biak maila berekoak izatea gertatuz gero, aukeratu dadin horretan.

      4.-     Hauteskunde-Batzordeetako kideek ez dute artekari nahiz ahaldun-ihardunetarako izendatuak izaterik izango.

II ATALBURUA

HAUTESKUNDE-BATZORDEAK

I SAILA

BATZORDEEN OSATZE-MODUA

18. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea ihardutze-sail iraunkorra izango da eta horrela osatuko:

a)   Euskal Herriko Zuzentzako Goren-Epaitegiko Lehendakaria.

b)   Zuzentzako Goren-Epaitegiko Jaurtze-Sailak zozketa-bidez izendatutako bost Batzordekide Auzimaisuk.

c)   Autonomi Elkartean bizi diren Katedradun, Berenezko Zuzenbide-Irakasle edo aitortutako itzaleko legelari izan, eta Eusko Legebiltzarrak, Legebiltzar-ordezkotza duten alderdien, baterakundeen, batasunen edo hautatzaile-bazkunen saloz hautatutako bost Batzordekidek.

      2.-     Aurreko zenbakian esaten diren hautaketak Eusko Legebiltzarraren eratze-bilkura egin ondorengo larogeita hamar egunen barruan egin beharko dira. 1.c) idazatian ohartemandako lagunen saloak epe horretan egiten ez badira, Legebiltzarreko Mahaiak Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren egingo ditu hautaketak, Legebiltzarrean egon dadin ordezkari-kopuruaren heinean.

      3.-     Aukeraturiko Lehendakari eta Batzordekideak Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz izendatuko dira, eta bere manu-aldian jarraituko dute Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzorde berria, hurrengo Legegintza-aldiaren hasieran, bere tokiaz jabetu arte, beti ere, Batzordeko Lehendakariak hauteskunde-ihardunak bukatutzat jotzen baldin baditu.

      4.-     Hauteskundetarako deia eginezko Dekretua argitaratu ondorengo hiru eguneko epearen barruan, hauteskunde-aldian Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea nola osatuko den berriz argitaratu beharko da Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian.

19. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritza, Epaitegi Goreneko Lehendakariari dagokio.

      2.-     Lehendakariordetza karreran aintzinakoena izan dadin auzimaisuak izango du, eta horretan berdintasuna gertatuz gero, zaharrenak.

      3.-     Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia izango da Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Idazkari.

20. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak Eusko Legebiltzarrean izango du bere egoitza.

      2.-     Eusko Legebiltzarrak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen esku jarriko ditu honek bere egitekoetan aritzeko beharrezko izan daitezen gizakizko eta gauzazko eskuarte guztiak.

      3.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko kideen eta hauen zerbitzuko lanarien bidesari eta ordainsariak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren saloz, Eusko Jaurlaritzak finkatuko ditu.

      4.-     Eusko Legebiltzarreko Legelariak, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari emandako lanak betetzeko beharrezko diren lege eta teknika-aldetikako aholkularitza-lanetan aritzeko, Batzordearekin batera arituko dira.

21. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordea honela osatuko da:

a)   Dagokion Probintzia-Auzitegiko Auzimaisu izan eta Epai-Agintaritzaren Kontseilu Nagusiak zozketa-bidez hautatutako Hiru Batzordekide. Dagokion Auzitegian aski Auzimaisu ez egonez gero, probintziako hiriburuko norbere-mailako aginte-sailetako buruak izendatuko dira.

b)   Hauteskunde-Batzorde Nagusiak Kondaira-Lurraldean egoitza izan dezaten Katedradunen, Berenezko Zuzenbide-Irakasleen edo aitorturiko itzaleko legelarien artetik Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen saloz hautatutako bi Batzordekide. Batzordekide hauek hautagai-zerrendak aldarrikatu ondoren hautatuko dira. Honetarako, barrutian aurkeztu daitezen hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek, batera, kargu horietan ihardungo duten pertsonen saloa aurkeztuko dute. Salo hori hauteskunde-ekintzaldia hasi baino lehenago egiten ez bada, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak horien izendapenerako saloa egingo du.

      2.-     Atal honetako 1.a) idazatian aipatzen diren Batzordekideek euren artetik aukeratuko dute Batzordeko Lehendakaria.

      3.-     Kondaira-Lurraldeko Batzordeko Idazkaria bera izango da dagokion Auzitegiko Idazkari, eta bat baino gehiego egonez gero, zaharrena.

22. Atala

      1.-     Eskualdeko Hauteskunde-Batzordea honela osatuko da:

a)   Lehenengo Auzialditarako edo Argipide-Epailari izan eta Euskal Herriko Epaitegi Goreneko Jaurtze-Sailak zozketa-bidez hautatutako hiru Batzordekidek. Epai-barrutiren baten aski Epailari ez egotea gertatuz gero, zozketa-bidez, epai-barruti horretako Udal Epailariak izendatuko dira.

b)   Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde Batzordeak epai-barrutian egoitza duten Zuzenbide-lizentziadunen artetik hautatutako bi Batzordekide. Hautagai-zerrendak aldarrikatu ondoren egingo da batzordekide hauen hautaketa. Honetarako, dagokion barrutian aldarrikatutako hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek, batean, kargu horietarakoen saloa egingo dute. Saloa hauteskunde-ekintzaldia hasi baino lehen egiten ez bada, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak egingo du izendapena.

      2.-     Atal honen 1.a) idazatian aipatzen diren Batzordekideek Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria euren artetik aukeratuko dute.

      3.-     Dagokion Lehen-Auzialditarako Epaitegiko Idazkaria izango da Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko Idazkari eta, bat baino gehiago egonez gero, Epaitegi Dekanokoa.

      4.-     Udaletako Idazkariak Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeetako Ordezkari izango dira eta horiekiko menpetasun hertsian ihardungo dute.

23. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek kondaira-lurraldeetako hiriburuetan izango dute beren egoitza, eta Eskualdekoek epai-barrutietako herriburuetan.

      2.-     Hauteskundeak egin eta ehun egunen buruan bukatuko da Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen manualdia.

      3.-     Euren manualdiak dirauen bitartean hauteskunde berrietarako deia egitea gertatuz gero, Batzordeen aginpidea azken hauteskundeak egin eta ehun egun burutu arte luzatzen dela ulertuko da.

24. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteko Administraritzak, Lege honen 16. ataleko 1. zatian ohartemandakoetarako, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen bilkuretara joango den Ordezkaria aurkeratuko du. Ordezkari honek Administraritzak Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeetan izango dituen ordezkariak izandatuko ditu, eta hauei ere Batzorde horien bilkura guztietarako egin beharko zaie dei. Kasu guztietan, hizpidea bai baina ez dute boto-eskubiderik izango.

      2.-     Halaber, Euskal Herriko Hauteskunde-Erroldeko Idazguaren ordezkari batek eskuhartuko du Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordean, hizpidea bai baina boto-eskubiderik gabe.

25. Atala

      1.-     Hauteskunde-Batzordeetako Idazkariek bilkuretan hizpidea izango dute, baina botoa emateko eskubiderik ez.

      2.-     Idazkariei, bateango ihardutze-erakundeei buruzkoetan Administraritza-Bideari buruzko Legeak izendatzen dizkien egitekoak egokituko zaizkie. Batipat, Batzordearen agiriak gorde eta zaindu beharko dituzte, baita Batzordea deuseztatu ondoren ere, agiri horiek Batzordeak bere egoitza dueneko tegietan gordeta geratzen direla.

26. Atala

      Lege honen 27, 28 eta 31.2 ataletan ohartematen diren kasuetan, eta bai arrazoizkoak izan eta Lehendakariak onartutako utzipenezkoetan ere, ondorengo arauei atxikiz egingo da Hauteskunde-Batzordeetako kideen ordezkaketa:

a)   Lehendakariordeak ordezkatuko du Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria; kasu honetan epailaritzatikako batzordekide bat izendatu beharko da, Epaitegi Goreneko Lehendakari berri bat izendatzea gertatzen bada salbu, orduan, 19.1 atalak dioena egingo bait da.

b)   Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Batzordekideak eta gainerako Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakariak eta Batzordekideak hautatuak izateko modu beretan ordezkatuko dira.

c)   Antxinatasun-irizpideei jarraiki ordezkatuko du Eusko Legebiltzarreko beste Legelari batek Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia.

d)   Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeetako idazkariak antxinatasunaren arabera ordezkatuko dira.

27. Atala

      1.-     Hauteskunde-Batzordeetako kideak aldaezinak izango dira. Hauteskunde-hogen edo legehauspenen zioz soil-soilik kendu ahal izango dira, batzordekideen erabateko gehiengoaren erabakiz, Goren-Batzordeak beharrezko zehaztapidetza hasiarazi ondoren, dagokion auzibidearen kaltetan gabe.

      2.-     Batzordeak berak, hori osatzen duten kideen erabateko gehiengoak hartutako erabakiaren indarrez hasiarazitako zehaztapidetzaren bidez baino ezin izango dira kargutik kendu Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordekideak, dagokion epaibidaren kaltetan gabe.

28. Atala

      Hauteskunde-aldiak dirauen bitartean, Lege honen 26. atalean ohartematen diren Hauteskunde-Batzordeetako kideen ordezkaketak egin, heriotza, tasuna galtzea, lan-tokiz aldatzea edo Batzordeko izateko eragozpena, debekua edo elkartuezina dakarren beste edozer gertatutako egunaren hurrengo lau egunetan egingo dira. Hauteskunde-aldiaz kanpo, lehen aipatutako zioetakoren batek hartutako Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko kideen ordezkaketa, dagokion Batzordeko Lehendakariak hori jakin eta hamabost eguneko gehienezko epearen barruan egingo da. Bigarren Saila: Batzordeen Aginpideak

29. Atala

      Honako hauek egokituko zaizkio Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari:

a)   Hauteskunde-aldian herri-jareipideen erabilera bermatzea.

b)   Autonomi Elkarteko Erakundeen menpeko herri-adierazpideetan eta Autonomi Elkartearen lurralde-mailako emanalditara mugatzen diren Estatuaren menpekoetango doango iragar-aldiez baliatzeko eskubidea egiteratzea eta bermatzea eta iragarraldi horiek hauteskunde-aldian banatzea.

c)   Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek egin diezaizkioten iritzi-eskeak ebaztea, eta bere aginpideen eremuan horiei artezpideak ematea.

d)   Egin dakizkion kexuak, zuzenketa-eske edo goradeiak arau hauen edo aginpide hori eman diezaion beste edozein manuren arauera ebaztea.

e)   Hauteskunde-lanetan ofizialtasunez eskuhartu dezaten guztiekiko zigortze-agintearen jabe izatea.

f)    Egin daitezen hauspenak zuzentzea, Epaitegientzat gordeta egon ez daitezen guztietan, eta bidezko eritzitako 400.000 pezetarainoko isunak jartzea.

g)   Lege honen 12.2 atalak dioenaren arabera, hauteskundeak egin eta 100 egun igaro ondoren, ezinagatik, tokia utzi izanagatik edo heriotzagatik toki hutsak geratuz gero, Eusko legebiltzarkideei izendapen-agiriak ematea.

h)   Hauteskundeen alorrean Legeak edo bestelako manu batzuk izendatu diezaizkioten egitekoak.

30. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Batzordeek, beren lurralde-eremuan, Legean berariz ematen zaizkien aginpideez gainera, aurreko ataleko a), d), e), f) zatiek Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari ematen dizkiotenak izango dituzte.

      2.-     Kondaira-Lurraldeetako Batzordeek gehienezko 100.000 pezetarainoko zigorrak jarri ahal izango dituzte, eta Eskualde-mailakoek 50.000 pezetarainokoak. Batzordeek, horren larria dela eta bere aginpidea gainditzen duten zigorrak dagozkien jokabideen berri izanez gero, aginte-mailaz bere gaineko duten Batzordeari jakinarazi ahal izango dizkiote, Lege honen 66. atalean agindutakoa gertatuz gero salbu.

      3.-     Kondaira-Lurraldeetako Batzordeek Eskualdeko Batzordeek bidali diezaizkieten iritzi-eskeak ere ebatziko dituzte, eta Batzorde hauei artezpideak ere eman ahal izango dizkiete.

      4.-     Atal honetan esaten diren isunak ez ordaintzea gertatuz gero, dagokion Hauteskunde-Batzordeak zor-egiaztapena bidaliko dio Foru Aldundiko ihardutze-sail gaitasundunari, honek hertsipen-bidez isunaren lakapena egin dezan.

III SAILA

ERAKUNTZA ETA IHARDUNAK

31. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak, hasieran, hauteskundeetarako deia egin ondorengo hirugarren egunean epailaritzatikako kideez eratuko dira.

      2.-     Batzorde hauetako kide izatekoetakoren batek hauteskundeetara aurkezteko asmoa badu, hasierako erakuntzan jakinarazi beharko dio dagokion Idazkariari, horren ordezkaketa egin dadin, eta hori gehienez lau eguneko epearen barruan egingo da.

      3.-     Aurreko zenbakian esaten diren orkezkaketak behar izanez gero egin ondoren, Lehendakaria hautatuko da. Biharamonean, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Batzordeetako Lehendakariek, dagokien Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute Batzordearen erakuntza eta osatze-modua ezagutzera emateko erabakia, eta batzordekide bakoitza hor zergatik dagoen zehaztu beharko da.

      4.-     Idazkariek egingo dute Batzorde hauen eratze-bilkuretarako deia. Horretarako, Epai-Agintaritzako Kontseilu Nagusiak eta, hala badagokio, Auzitegiko Lehendakariak, dagokion Batzordeko kideen zerrenda jakinaraziko dio haietako bakoitzari.

32. Atala

      Euskal Hauteskunde-Administraritzaren ihardutze-sailen erakuntzarako eta ihardunerako jaurpideak Lege honetan ohartemandakoak izango dira, eta, horien ezean, Administraritza-Bideari buruzko Legean bateango ihardutze-sailentzat ohartemandakoak.

33. Atala

      1.-     Aginduz edo bi Batzordekidek eskatuta, Lehendakariek egingo dute Hauteskunde-Batzordeen bilkuretarako deia. Lehendakariak arrazoizko zioren bategatik deiak egiterik izango ez balu, Idazkariak ordezkatuko du aginpide horretan.

      2.-     Ezein bilkura baliozkoa izan dadin, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Batzordeetako hiru kide gutxienez bertan izatea nahi eta nahiezkoa izango da. Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea bada, sei kidek izan beharko dute bertan.

      3.-     Dei guztiak, eskuraketa eta deiaren gai den bilkuraren eguna, gai-zerrenda eta gainerako gorabeheren berri jaso delako segurtasuna izateko moduko ezein bidetatik egingo dira. Behar bezala dei egin zaien Batzordekideek nahitaez agertu beharko dute bilkuretara, arrazoirik eta zuribiderik garaiz adierazi gabe agertzen ez badira erantzukizunak eskatuko zaizkiela.

      4.-     Aurreko zenbakietan esandakoa dena dela, kide guztiak bertan egon eta bilkura egitea ahobatez onartzen badute, Batzordea ezein arazo aztertzeko deia egindakotzat eta balioz eratutakotzat joko da.

      5.-     Erabakiak bertan daudenen boto-gehiengoz hartuko dira, Lehendakariaren botoa ebazte-indarrekoa dela.

34. Atala

      1.-     Hautatzaileek, bere egoitzari dagokion Eskualde-Batzordeari egin beharko dizkiote bere argipide-eskeak.

      2.-     Hauteskunde-barruti bati baino gehiagori doazkiekeen arazo orokorrak izan daitezenean, politika-alderdi, batasun edo baterakunde eta hautatzaile-bazkunek Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari aurkeztu ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak. Gainerakoetan, dagokien Kondaira-Lurraldeko Batzordeari edo Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari egingo dizkiote argipide-eskeak, baldin eta argipide-eskegilearen aginte-eremua Batzorde horren agintepekoa bada.

      3.-     Herri-Agintari eta Erakundeek, iritzi-eskalearen aginte-eremua bere agintepean izan dezan Batzordeari artez egin ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak.

35. Atala

      1.-     Argipide-eskeak idatziz egongo dira eta horiek hartu ditzan Batzordeak ebatziko ditu, bere iritziz garrantzitsua delako edo orokortasun-irizpidez erabakitzeari komenigarri deritzalako Goragoko mailako Batzorde bati bidaltzea erabaki dezanean salbu.

      2.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, irizpide-batasuna lortzeko, ebatzi ditzan eta Kondaira-Lurraldeetako Batzordeei egin dakizkien aholku-eskeen eremuan eragina izan dezaketen gaiei buruzkoak izan daitezen aholku-eske guztiak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeei jakinarazi beharko dizkie.

      3.-     Aholku-eskearen presak Hauteskunde-Batzordeari bilkurarako deia egiteko astirik eman ez, eta lehendik ere Batzorde horretxen edo Goragoko Baten horretazko kideko erabakiak egon daitezenean, Lehendakariak erantzukizuna bere gain hartuz, behin-behingo erantzuna eman ahal izango du, hori Batzordeak egin dezan lehenengo bilkuran sendestearen edo aldatzearen kaltetan gabe.

36. Atala

      1.-     Egin zaizkien eta ebatzi ditzaten aholku-eskeen orokortasunak hori komenigarri egin dezanetan, Hauteskunde-Batzordeek, bere Lehendakariaren aginduz hartutako erabaki horiek edo aholku-eskeen edukia iragarri egin beharko dituzte. Nolanahi ere, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearenak izan eta Kondaira-Lurraldeetakoei jakinarazi zaizkienak beti argitaratu egingo dira.

      2.-     Argitalpena, kasu guztietan, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian egingo da, eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen edo Eskualdekoen erabakiak direnetan, baita dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean ere.

III ATALBURUA

HAUTESKUNDE-SAILAK ETA MAHAIAK

I SAILA

HAUTESKUNDE-SAILAK

37. Atala

      1.-     Hauteskunde-barruti bakoitzean hautatzaileak, botoa emateko, Hauteskunde-Sailka eratuko dira.

      2.-     Sail bakoitzak, gehienez, bi mila hautatzaile eta, gutxienez, bostehun hautatzaile izango ditu. Udal bakoitzean Hauteskunde-Sail bat egongo da gutxienez.

      3.-     Ez da udalerri ezberdinetako aldeak hartzen dituen Sailik izango.

      4.-     Sail bateko hautatzaileak alfabetoaren araberako hurrenkeran egongo dira hautatzaile-zerrendetan.

38. Atala

      1.-     Hautatzaile-Erroldaren Idazguko Ordazkaritzek, Udalei entzun ondoren, Hauteskunde-Sailen zenbatekoa eta mugak, horien Tegien eta dagozkien Mahaien zerrenda, deia egin ondorengo zortzigarren egunean, dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dute.

      2.-     Hautatzaileek, hurrengo sei egunen barruan, egindako mugapenaren aurkako zuzenketa-eskeak aurkeztu ahal izango dituzte Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean, eta honek horiei buruzko erabaki finkoa hartuko du bost egunen barruan hartuko du. Esandako erabakia Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da berrogeita zortzi orduko epearen barruan.

      3.-     Halaber, Hauteskunde-Sail, Mahai eta Tegien argitalpena kondaira-lurraldeko zabalkunde haundieneko egunkarietan ere egingo da, botoa emateko egunaren aurretiazko hamar egunen barruan, eta Udalek ere jendeak ikusteko agirian jarriko du.

39. Atala

      Udalek, Hauteskunde-Sail eta Mahai guztiei dagozkien tegiak non dauden behar bezala erakusteko iragarkiak jarri beharko dituzte. Bigarren Saila: Hauteskunde-Mahaiak

40. Atala

      Boto-emanketetan buru izatea eta horiek antolatzea, boto-kontaketa egitea eta boto-emanketaren egunean Hauteskunde-Legea bete dadinaz arduratzea izango dira Hauteskunde-Mahaien egitekoak.

41. Atala

      1.-     Hauteskunde-Sail bakoitzean, Lehendakari batek eta bi Mahaikidek osatutako Hauteskunde-Mahai bana izango da.

      2.-     Hala ere, Sail bateko hautatzaileen zenbatekoagatik edo biztanlegoa barreiaturik dagoelako aholkagarri gertatuz gero, Hautatzaile-Erroldako Idazguaren Ordazkaritzak, dagokion Udalaren saloz, Mahai gehiago eratu eta Saileko hautatzailegoa horien artean banatu ahal izango du. Lehenengo kasukoan, Saileko hautatzailegoaren banaketa Mahaien artean alfabetoaren hurrenkeran egingo da; Mahai hauek, ahal bada, tegi baten bertan gela bereizietan jarri beharko dira. Barreiatutako biztanlegoarekikoan, hautatzailearen egoitzatik dagokion Mahairako alderik txikienari begira egingo da banaketa. Mahai bakoitzari atxikitako hautatzaileen zenbatekoa ez da inolaz ere berrehunetik beherakoa izango.

42. Atala

      1.-     Hauteskunde-Mahaietako Lehendakari eta Mahaikide-karguak nahitaezkoak izango dira.

      2.-     Ezingo dute Hauteskunde-Mahaietako izan:

a)   Hauteskunde-Batzordeetako kide izan daitezenek.

b)   Hauteskundeetara hautagai gisa aurkeztu daitezenek.

c)   Hauteskunde-bidezko edo aukerango izendapenezko herri-kargudunek.

d)   Bere herri eta politika-eskubideak erabat indarrean izan ez ditzatenek.

      3.-     Eritetxean egon daitezen gaisoek eta gainontzekoek hori mediku-egiaztagiri baten bidez zuritu dezatenean, hauteskunde-barrutitik landa bizi direnek eta itsasontzi-lanariek edo beste edonork, agiri eta guztiko bidezko arrazoiz, joan ezina adierazi dezakete.

      4.-     Aurreko idazatietan aipatutakoren bat Mahaikide hautatzen badute, dagokion Eskualde-Batzordeko Lehendakariari jakinaraziko dio, ordezkoa jarri dezan.

43. Atala

      1.-     Udalei egokituko zaie Mahaiak eratzea, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen ikuskaritzapean.

      2.-     Dagokion Saileko hautatzaile-erroldean sartuta egon, hirurogeita bost urtetik beherakoak izan eta irakurtzen eta idazten dakitenen artetik agiriko zozketa eginda hautatuko dira Mahai bakoitzeko Lehendakaria eta Mahaikideak. Lehendakariak Batxilerreko edo bigarren mailako Lanbide-Hezkuntzako titulua izan beharko du, edo horren ezean Eskola-Gradudunarena edo baliokidea.

      3.-     Modu berean egingo da Mahaiko kide bakoitzarentzako bi ordezkoen izendapena.

      4.-     Lehen esandako zozketak deia egin ondorengo hogeita boskarren eta hogeita bederatzigarren egunen artean egingo dira.

44. Atala

      1.-     Hautaketak egin ondorengo hiru egunen barruan jakinarazi beharko zaizkie doazkienei, eta hauek zazpi egun izango dituzte kargua hartzea eragozten dien agiri eta guztiko bidezko arrazoia Eskualdeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean azaltzeko. Batzordeak bost eguneko epearen barruan horretazko erabakia hartu eta, hala badagokio, ordezkapena lehenengo ordezkoari jakinaraziko dio. Erabaki horren aurka ez da inora jotzerik izango. Nolanahi ere, Lege honek dioenaren arabera hautaezina izateari arrazoizko zio eritziko zaio.

      2.-     Gero, hautatutakoren bati bere kargua betetzera joan ezina gertatuko balitzaio, Eskualde-Batzordeari, dagokion iharduna baino hirurogeita hamabi ordu lehenago gutxienez jakinarazio beharko dio, beharrezko zuriztagiriak atxikiz. Ezina epe horretaz gero gertatuko balitz, Batzordeari gaztigua bertan-behera egin beharko zaio eta, beti ere, Mahaia eratzeko ordua baino lehenago. Kasu hauetan, Batzordeak, denborarik egonez gero, egoeraren berri emango dio dagokion ordezkoari eta, beharrezko balitz, beste bat izendatuko du.

      3.-     Lege honen 122.2 atalak dioenaren ondorioetarako, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeek, dagozkien Epailariei, Hauteskunde-Mahaietako berenezko kide eta ordezkoen nortasun-xehapenak boto-emanketako eguna baino lehen emango dizkiete.

45. Atala

      Hauteskunde-Mahaipuru edo Mahaikidetarako izendatutako inoren konturako langileek eta herrilanariek, boto-emanketako eguna, lan-egun bada, egun horretako lanaldirako ordaindutako baimena izateko eskubidea izango dute. Dena dela, biharamonean lan-eguna bost orduz gutxitzeko eskubidea izango dute.

IV IDAZPURUA

HAUTESKUNDEETARAKO DEIA

46. Atala

      1.-     Lehendakariak emango du deia egitezko Dekretua, indarreango Jaurlaritza-Legean agintzen denaren arabera.

      2.-     Eusko Legebiltzarra garaiz-aurretik deusezteari buruz indarreango Jaurlaritza-Legean berariz ohartematen direnetan salbu, hauteskundeetarako deia egitezko Dekretua Eusko Legebiltzarren manu-aldia bukatu aurretiazko hogeita boskarren egunean egingo da, aldi hori egin ziren balio bereko hauteskunde-egunetik lau urtera izango dela ulertzen dela, eta hurrengo egunean argitaratuko Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian.

      3.-     Deia Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta berrogeita hamalaugarren eta hirurogeigarren egunen artean egin beharko den boto-emanketarako eguna Dekretuan adieraziko da.

      Hauteskundeetarako deia egitezko Dekretua argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.

47. Atala

      1.-     Zatikako hauteskundeak ezingo dira Hauteskunde-barruti edo Sailen baten edo batzutan egindako hauteskundeak sendetsitako epaiz baliogabekotzat jo daitezenean baizik egin, dagokien barrutian. Baliogabetzea hauteskundearen azken emaitzan eragina izan dezatenean izango da bidezko.

      2.-     Zatikako hauteskundeetarako deia, Jaurlaritzak sendetsitako epaiaren berri jakin ondorengo lehen-Batzarrean erabaki eta Dekretoz egin beharko da. Hauteskundeak hiru hilabeteko epearen barruan egingo dira.

V IDAZPURUA

HAUTESKUNDE-BIDEA

I ATALBURUA

HAUTAGAIEN AURKEZPENA ETA ALDARRIKAPENA

I SAILA

HAUTESKUNDE-ADMINISTRARITZAREN AURREKO ORDEZKARIAK

48. Atala

      1.-     Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi duten alderdi, baterakunde, batasun eta bazkunek Hauteskunde-Administraritzaren aurrean beren izenean ihardutzeko ordezkariak hautatuko dituzte.

      2.-     Ordezkari orokorrek aurkezten diren alderdi, baterakunde eta batasunen izenean ihardungo dute Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean. Hautatzaile-bazkunen suztatzaileak bazkun horien ordezkari orokor izango dira, eta berorien izenean ihardungo dute Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean.

      3.-     Hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariak zerrenda horietako hautagaien ordezkari izango dira eta, hautagai-zerrendaren izenean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen oharpen guztiei men egin eta somatu daitezen akats edo oker guztiak zuzentzeko bere laguntza emateko eskubidea eta eginbeharra izango dute, eta hautagaiek, hautagai-zerrenda onartze hutsarengatik, hauteskunde-gaietako auzibideetan iharduteko esku ematen ematen diete. Ordezkarien erabakiek hautagai-zerrenda behartu egingo dute lege-aldetik.

      4.-     Alderdi eta baterakunde bakoitzak ordezkari orokor bana eta ordezko beste bana hautatuko dituzte, idatziz, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean, hauteskundeetarako deia egin eta zortzi egunen barruan. Batasunek dei hori egin ondorengo hamar egunen barruan egingo dute. Idatzi horretan hautatutakoen onarpena adierazi beharko da. Ordezkoak ordezkari orokorra kanpoan izatea, hiltzea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero baino ezin izango du jokatu.

      5.-     Ordezkari orokor bakoitzak, idatziz, deia egin eta hamar egunen barruan, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean, bere alderdi, baterakunde eta bazkunak hauteskunde-barruti bakoitzean aurkez ditzan hautagai-zerrendetako lurralde-ordezkariak eta dagozkien ordezkoak hautatuko ditu. Idatzian hautatutakoen onarpena adierazi beharko da. Ordezkoek lurralde-ordezkariak kanpoan izatea, hiltzea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero baino ezin izango dute jokatu. Ordezkari hauek eta hauen ordezkoek hautagai-zerrenda aurkezten deneko barrutian izan beharko dute beren egoitza.

      6.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak bi eguneko epearen barruan jakinaraziko dizkie Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeei hauen barrutiko hautagai-zerrendetako lurralde-ordezkarien izenak.

      7.-     Hautatzaile-bazkunen suztatzaileek hautagai-zerrendak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen aurrean aurkezteko unean bertan hautatuko dituzte beren zerrenden lurralde-ordezkariak eta hauen ordezkoak. Hautaketa horiek orduan bertan onartu beharko dira.

      8.-     Hautagai-zerrendetako lurralde-ordezkariek, boto-emanketako eguna baino zazpi lehenago artekoan, idatziz, eskudun bat eta bi ordezko gehienez izendatu ahal izango dituzte, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen aurrean. Idatzian izendaturiko eskudunen eta ordezkoen onarpena adierazi beharko da. Eskudunek hautagai-zerrendako lurralde-ordezkariak dituen ahalmenak eurak izango dituzte dagokien Eskualdeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean.

II SAILA

HAUTAGAI-ZERRENDEN AURKEZPENA

49. Atala

      1.-     Honako hauek eskuhartu ahal izango dute Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, hautagaien edo hautagai-zerrenden aurkezpena egin ondoren:

a)   Politika-alderdiei buruzko legeetan horretarako ohartemandako Erroldean izena emandako politika-alderdi eta baterakundeek.

b)   Aurreko idazatian aipatutako alderdi eta baterakundeek hauteskundeetarako egindako batasunek.

c)   Hauteskunde-barruti bateko hautatzaileen bazkunek.

      2.-     Hauteskundeetara batera aurkezteko batasun-itunea egin dezaten alderdi eta baterakundeek Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko diote, deia egin eta hamar egunen barruan. Jakinarazpen horretan batasunaren izena, jaurpide izango dituen arauak eta horren zuzendaritza edo koordinazioko ihardutze-saileko buru direnak adierazi beharko dira. Batasunak hautagai-zerrendak Kondaira-Lurralde baten baino gehiagotan aurkezten baditu, jakinarazpen hori Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari adierazi beharko zaio.

50. Atala

      1.-     Hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek edo hautatzaile-bazkunen suztatzaileek beren hautagai-zerrendak, deia egitezko Dekretua Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta hamaboskarren eta hogeigarren egunen arteko aldian, bi egunok barne, aurkeztuko dizkiote Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari.

      2.-     Aurkezpen-idazkian honako hauek zehaztuko dira:

a)   Hauteskunde-egiteraldian ezin aldatuko diren izena, izenlaburrak eta ezaugarri-ikurra. Ez dira onartuko:

-  legez eraturiko beste alderdienekiko edo ohiz erabili dutenekiko nahaspide izan daitezkeen;

-  Euskal Herriaren, kondaira-lurraldeen, udalen edo horietako erakunde nahiz sailetako harmarria, ikurrina, irudiak eta bestelako ikurrak izan ditzaten edo horiek bezalako izen, izenlabur edo ezaugarriak.

b)   Hautagaien eta ordezkoen izen-abizenak, egoitza zehatza, eta bai bakoitza zerrendan zenbakarrena den ere. Hauteskundeetarako baterakundeak edo batasunak izan daitezenean, hautagaiaren izenaren ondoren zein alderdi edo baterakundetako den berariz zehaztu ahal izango da, alderdi edo baterakunde hori barruti berean berenezko hautagai-zerrendarekin aurkezten ez bada. Hautagaien izenaren ondoan politika-atxikitasunik gabea dela adierazi ahal izango da.

c)   Kondaira-Lurraldeko hiriburuan bizi den hautagai-zerrendako lurralde-ordezkariaren izen-abizenak. Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek ordezkariarekin izango dituzte harreman guztiak, ez beste inorekin.

d)   Hautagai-zerrendan sartzea onartzen delako egiaztapen-agiria, hautagai eta ordezko bakoitzak izenpetuta, eta baita Autonomi Elkarte osoan zerrenda batean baino ez dagoelako adierazpena, eta hautagai izateko baldintza guztiak betetzen dituelakoarena ere. Adierazpenak Estatuko Nortasun-Txartelaren aldakia eramango du berebaitan.

e)   Hautagaia Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hautatzaile-Erroldean sartuta dagoelako egiaztagiria. Esandako Erroldeko zerrendetan ez agertzea gertatuz gero, Autonomi Elkarteko ezein Udalerritan administrazio-egoitza duelako egiaztagiria eraman beharko da. Eta Autonomi Estatutuaren 7. atalaren 2. idazatiak hartzen dituenentzat, legezko euskalduntasuna ematen duten gainontzeko baldintzak betetzen dituztelako adierazpena.

      3.-     Politika-alderdiek, baterakundeek eta batasunek aurkeztu ditzaten zerrendek euren lurralde-ordezkariek izenpetuta egon beharko dute. Hautatzaile-bazkunak izan daitezenean, horien suztatzaileek izenpetuta.

51. Atala

      1.-     Ezein hautagaik edo ordezkarik ezingo du zerrenda bakar batean baizik egon edo hauteskunde-barruti bakar batetik baizik aurkeztu.

      2.-     Ezein politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-batasun edo bazkunek ezingo du hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda bat baino aurkeztu.

      3.-     Baterakundeen edo batasunen batean sartutako ezein taldek ezingo du bera osakide deneko baterakundeak edo batasunak hautagai-zerrenda bat aurkeztutako hauteskunde-barrutian bere berenezko hautagai-zerrendarik aurkeztu.

52. Atala

      Zerrendek bete behar diren legebiltzar-toki hainbat hautagai izan beharko dituzte eta, gainera, hiru ordezko, gutxienez eta bost gehienez. Ez da baldintza hori bete ez dezan zerrendarik onartuko.

53. Atala

      1.-     Hautatzaile-bazkunak hauteskunde-barruti bakar baterako eratuko dira. Hauteskunde-ekintzaldian beste hauteskunde-barruti batzuetako beste hautatzaile-bazkunekin ihardun ahal izango dute batean, beste inorekin ez.

      2.-     Hauteskunde-bazkun bat sortarazteko, dagokion hauteskunde-barrutiko hautatzaile-erroldean sartutakoen ehuneko batekoen izenpeak gutxienez beharko dira. Hautatzaile bakoitzak ezingo dio laguntza hori hauteskunde-bazkun bakar bati baino eman.

      3.-     Legez eskatzen den izenpe-zenbatekoa eta izenpetzaileen nortasuna herri-sendesle baten aurrean izenpetutako onespen-idazki baten bidez egiaztatuko da Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean.

      4.-     Hautatzaile-bazkunek ezingo dituzte politika-alderdiek nahiz baterakundeek bere dituzten ikur eta ezaugarriak erabili.

54. Atala

      1.-     Bigarren Sail honetako agiripaper guztiak jatorrizko agirietan aurkeztuko dira.

      2.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek beharrezko eritzitako aldakiak egingo dituzte, eta hauek euren zainpean geldituko dira. Jatorrizko agiriak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaizkio.

55. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeko Idazkaritzak, aurkezpena egin deneko eguna eta ordua erasota izan ditzan biderapen-agiria egin, eta hartu duelako egiaztagiria emango du.

      2.-     Idazkariak, hautagai-zerrenda bakoitzari aurkezte-hurrenkeraz dagokion zenbakarrena jarriko dio. Zenbakarren horri argitalpen ofizial guztietan eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzorde bakoitzeko agiri-sortan eutsiko zaio. Hirugarren Saila: Hautagai-zerrenden iragarpena

56. Atala

      1.-     Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu eta biharamonean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakariak horiek Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu daitezela aginduko du eta, epe beraren barruan, agirisortaren jatorrizko alea, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio.

      2.-     Hauteskunde-barruti guztietako hautagai-zerrendak, hautagai zerrendok aurkezteko epearen azken egunaren ondorengo bigarren egunean iragarriko dira. Egun horretantxe argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian.

      3.-     Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dadin egunaren biharamonean, hautagai-zerrenda guztiekiko agirisorta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek ihardun diharduten tegietan egongo da, hauteskundeetara aurkezten diren hautagai-zerrenden lurrralde-ordezkariek ezagutu, eta hala egokituz gero, jazarri dakizkion.

IV SAILA

HUTSEN ZUZENKETA ETA JAZARPENAK

57. Atala

      1.-     Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo lau eguneko epearen barruan, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea bilduko da, hauteskunde-barruti batetik baino gehiagotatik aurkezten den hautagairik ez dagoela egiaztatzeko eta, hala behar izanez gero, Lege honen 59. atalean ohartematen denaren arabera, doakionari gorabehera horren berri emateko.

      2.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dadin egunaren biharamonean bilduko dira, aurkeztutako agiri-sorta aztertzeko. Somatutako arauzkontrakotasunak hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariari adieraziko zaizkio, hautagai-zerrendak argitaratzetik hasi eta bi eguneko epearen barruan. Ordezkariak bi eguneko epea izango du gora jo edo hutsak zuzentzeko.

58. Atala

      1.-     Hauteskundeetara aurkezten diren hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariak hautagai-zerrendei jazarri ahal izango zaizkie, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta bi eguneko epearen barruan.

      2.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak, epe horren barruan, jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren ordezkariari jakinaraziko dio, bidezko deritzan aldezpena egin dezan. Jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariak bi eguneko epea izango du zuzenketak egiteko.

59. Atala

      1.-     Hautagairen bat edo ordezkoren bat barruti batzutako zerrendetan agertzea gertatuz gero, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, agindu-bidez edo doakionen batek eskatuta, zerrendetako bat aukeratu dezaneko eskea egingo dio hautagaiari. Barruti bateko zerrenda batean baino gehiagotan agertzea gertatuz gero, modu berean ihardungo du dagokion Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak.

      2.-     Behin-betiko aldarrikapena baino lehenago aukera hori egin ez badu, ordezko gisa agertu dadineko zerrendatik edo zerrendetatik kendu egingo da. Zerrenda baten baino gehiagotan hautagai gisa agertzen bada, zerrenda guztietatik kenduko da. Boskarren Saila: Hautagaien aldarrikapena

60. Atala

      Hauteskundeetarako deia argitaratu eta hurrengo hogeita zazpigarren egunean, Kondaira-Lurraldetako Hauteskunde-Batzordeek hautagaien aldarrikapena egingo dute.

61. Atala

      1.-     Ondoren esaten diren zertzeladatako bat gerta dadinean, Hauteskunde-Batzordeek ez dute hautagai-zerrenden aldarrikapenik egingo:

a)   Epez kanpo aurkeztu daitezenean.

b)   Beharrezkoa den hautagai-zenbatekorik ez dutenean.

c)   Idazpuru honen Bigarren Sailean jarritako baldintzetakoren bat betetzen ez denean.

      2.-     Zuzendu gabe utzitako akatsak hautagaiei baino ez dagozkienenan, horiek kendu eta zerrendaren aldarrikapena egingo du, hori eginez gero aurreko zatiko b) idazatian esandakoa gertatzen bada salbu, orduan ez bait du hautagai-zerrendaren aldarrikapenik egingo.

62. Atala

      Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak aldarrikatutako hautagai-zerrendak biharamonean argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

63. Atala

      1.-     Zerrendak behin-betiko aldarrikatu ondoren ez da horietan inolako hurrenkera-aldakuntzarik onartuko. Aldakuntza, baliozkoa izan dadin, hautagai-zerrenda izenpetzen duenari jakinarazi beharko zaio.

      2.-     Hautagaiek, hauteskunde-ekintzaldiaren hasiera artekoan, hautagai-zerrendan egotetik atzera egin ahal izango dute. Atzera egite hori Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko da.

64. Atala

      1.-     Atzera egitezko idazkia Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaio.

      2.-     Atzera egiten duenak berenez aurkeztu beharko du, atzera egitezko idazkiarekin batera hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariari sinisterazte-indarrez jakin-arazi zaiolako egiaztagiria eramanez edo, hala badagokio, hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkaria lagun daramala.

      3.-     Atzera egitezko idazkia Batzordeko Idazkariari eskuratuko zaio.

65. Atala

      1.-     Honako hauetan egingo da ordezkaketa:

a)   Hil izanagatik.

b)   Atzera egin izanagatik.

c)   Aldarrikapenetik boto-egunerarteko aldian hautaezina gertatu izanagatik.

d)   Hautagai bat kentzea darion akats bat zuzendu izanagatik.

      2.-     Ordezkaketa egin dadinetan, zerrendan geratutako toki hutsa, zerrendako hurrengo hautagaiak edo ordezkoak beteko du.

66. Atala

      Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek 400.000 pezetarainoko isuna jarriko diete alderdi, baterakunde, batasun eta hautatzaile-bazkunei, eta hala badagokio, hautagaiei, hauen hautagai-zerrendak aldarrikatu eta gero, beren hautagai-zerrenda osoa hauteskundeetatik kentzen badute.

VI SAILA

HAUTAGAIEN ETA HAUTAGAI-ZERRENDEN ALDARRIKAPENAREN AURKAKO JAZARPENAK

67. Atala

      1.-     Aldarrikapena egitetik aurrera, bazter geratutako ezein hautagaik eta aldarrikatutako edo aldarrikapena ukatu zaien hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek bi eguneko epea izango dute Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen aldarrikatze-erabakien aurkako jazarpena Administrazio-Auzipidetarako Auzitegiaren aurrean egiteko. Jazarpena aurkeztekoan bertan aurkeztu beharko dituzte, bidezko egiaztapideekin batera, bidezko eritzitako aldezpenak.

      2.-     Aurreko idazatian ohartematen den jazarpena egiteko aldia aldarrikatutako hautagaiak argitara daitezenetik hasiko da kontatzen, bazter utzi denaren edo direnen ordezkariari arauzko jakinarazpena egitearen kaltetan gabe.

      3.-     Epai-erabakia jazarpena egin ondorengo bi egunen barruan eman beharko da eta sendo eta gora jo-ezinekoa izango, Konstituzio-Auzitegiaren aurreko babes-ihardupidearen kaltetan gabe. Azken honetarako, atal honetan araupetzen den jazarpenaz betetakotzat joko da Konstituzio-Auzitegiari buruzko Oinarrizko Legearen 44.1.1) atalean jarritako baldintza.

      4.-     Babes-eskea bi eguneko epearen barruan egin beharko da, eta Konstituzio-Auzitegiak hurrengo hiru egunen barruan eman beharko du horri buruzko erabakia.

II ATALBURUA

HAUTESKUNDE-EKINTZALDIA

I SAILA

ERABAKI OROKORRAK

68. Atala

      1.-     Botua erakarri-asmoz egindako legepeko ekintza guztiek osatzen dute hauteskunde-ekintzaldia. Hautagaiek, alderdiek, baterakundeek, batasunek edo hautatzaile-bazkunek egin ahal izango dituzte ekintza horiek.

      2.-     Hauteskunde-ekintzaldiak hamabost egun iraungo du eta hauteskunde-egunaren bezperako gauerdi-gauerdian bukatu beharko du.

      3.-     Eusko Jaurlaritzak, hauteskunde-bidean, erakunde-mailako ekintzaldia egingo du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko argipideak emateko eta bertan eskuhartzera bultzatzeko, hautatzaileei, botoa nori ematearekikoan eragin gabe.

      4.-     Aurreko idazatian agindutakoa salbu utzirik, 1. idazatian esandako lege-nortasundunez besteko inork ez du hauteskundeetarako deia egiteko egunetik aurrera hauteskunde-ekintzaldirik egiterik izango, Konstituzioko 20. atalean esaten denaren kaltetan gabe.

II SAILA

HAUTESKUNDE-ZABALKUNDEA

69. Atala

      Ertzaintzako, Miñoien Saileko, Udaltzaingoetako, Estatuko Gudarosteetako edo Segurantza-Sail eta Indarretako iharduneango kide guztiei, eta bai iharduneango Epailari, Auzimaisu eta Salatariei eta Hauteskunde-Batzordetakoei ere, debekatu egiten zaie hauteskunde-zabalkunderik edo hauteskunde-ekintzaldiko beste ezein ihardun egitea.

70. Atala

      1.-     Hauteskunde-zabalkundea ez da inolako administraritza-artapean egongo, ez eta Hauteskunde-Batzordeenean ere.

      2.-     Iritzi edo adierazpen-mailako hogenei darizkiekeen lege-hauspenak gaitasundun Epailaritzapekoak izango dira, ez beste inorenak.

71. Atala

      1.-     Lege honen 68. Ataleko 2. idazatian jartzen den aldiaz kanpo botoak bereganatzeko zuzendutako iragarpen-ekintzak egitea debekatu egingo zaie hautagaiei, politika-alderdiei, baterakundeei, batasunei edo bazkunei. Honen ondorioetarako, honako hauei eritziko zaie iragarpen-ekintza, bertan botoa zuzenean eskatzen ez bada ere:

a)   Herri zein norbanako-jabetzapeko gizarte-adierazpideetan iragarkiak jartzea.

b)   Kalean iragarki-oholtzak, banderatxoak, pankartak, hornirudiak, etabar jartzea.

c)   Artez zein postabidez, gutunak nahiz liburuskak banatzea.

      2.-     Baldin eta botoa eskatzen ez bada, alderdi, baterakunde, batasun edo bazkunek ideiak eta eritziak zabaltzeko eta, orohar, Lege-Antolapidetzak aitortzen dizkien egitekoak gauzatzeko ohizko ekintzapideak, eta bereziki, hautagaiak eta egiturauak aurkeztea, ez dira aurreko zenbakian araupetzen den debekuan sartuko.

      3.-     Boto-emanketaren egunean ez eta bezperan ere, hautagaiek, alderdiek, baterakundeek, batasun edo bazkunek ez dute gizarte-adierazpideetan botoa hartzera jotzeko inolako agiriko agerpen eta adierazpenik egiterik izango.

72. Atala

      1.-     Hautagai-zerrendek, hauteskunde-ekintzaldian, egunkarietan iragarkiak akuratzeko eskubidea izango dute, hauteskunde-iragarkiak sartzea, horien prezioa eta kokatzea dela eta, euren arteko inolako alderdikeriarik egiterik izango ez dela.

      2.-     Hautagai-zerrendek, halaber, irratietan eta beste ezein norbanako-alorreko adierazpidetan iragarkiak akuratzeko eskubidea izango dute, hauetan ere alderdikeriarik egiterik izango ez dela.

      3.-     Norbanako-jabetzapeko telebista-etxeetan ez da hauteskunde-iragarkien iragarraldirik akuratzerik egongo.

      4.-     Hauteskunde-iragarkietarako prezio-taulak ez dira merkatal-iragarkietarakoetatik gorakoak izango.

      5.-     Ezein hauteskunde-zabalkundezko iragarkik horixe dela adierazi beharko du berariz.

III SAILA

HERRI-TEGI ETA TOKIEZ BALIATZEA

73. Atala

      Udalek, beti, honako hauen zerrendak gertu eta unean-uneangotuta eukiko dituzte:

a)   Hauteskunde-ekintzetarako egokituko diren agintaritzaren tegien eta herri-baliapidetarako zabalduko direnen zerrenda bat. Horretarako, tegi horien jaurgoa izan dezaten ihardutze-erakundeekin utzi ditzateneko arartekotzak egingo dituzte, horietaz baliatzeko egunen eta orduen egutegi bat zehaztuz.

b)   Doango irudi-idatzizko zabalkundea egiteko gordetako tokien zerrenda, esaterako, zutoinak, kaleargiak, gelatxoak eta gainerako herri-jabetzapeko tokiak.

74. Atala

      1.-     Hauteskundeetarako ekintzetan jendaurrean ihardutzeak batzar-eskubideari buruzko legeetan jarritakoa izango du araupide. Jaurtze-agintaritzari gai honetan aitortzen zaizkion ahalmenak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeeek bereganatutzat ulertuko dira.

      2.-     Nolanahi ere, jaurtze-agintaritzak herri-bakeari buruzko aginpideei eutsiko die, eta alde honetatik, Batzordeek eurei jakinarazi dakizkien bilkuren berri eman beharko diote.

75. Atala

      1.-     73. atalean agindutakoetarako, Udalek, deia egin ondorengo zazpi egunen barruan, doango iragarkiak jartzeko erabilgarri diren tokiak jakinaraziko dizkiote Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari.

      2.-     Honek berdintasunez banatuko ditu esandako tokiak, hautagai-zerrenda guztiek toki erabilgarri bakoitzean luzezabal berdina eta antzerako erabilgarritasuna izan dezateneko moduan.

      3.-     Hautagaien aldarrikapenaren ondorengo bigarren egunean, Batzordeak hautagai-zerrenda bakoitzaren lurralde-ordezkariari edo honen eskudunari, bakoitzaren iragarkietarako gordetako tokiak jakinarazi beharko dizkio.

76. Atala

      1.-     74. atalean agindutakoetarako, Udalek, deia egin ondorengo hamar egunen barruan, hauteskunde-ekintzak doan egiteko gordetzen diren toki ofizialak eta herri-tokien berri emango diote Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari, eta honek, berriz, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziko dio.

      2.-     Toki horien zerrendan, toki bakoitza erabil daitekeeneko egunak eta orduak adierazi eta horiek deia egin ondorengo hamabost eguneko epearen barruan, Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira. Hortik aurrera, hautagai-zerrenden ordezkariek edo hauenn eskudunek esandako tegiez eta tokiez baliatzeko eskea egin ahal izango dute Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen aurrean.

      3.-     Hautagaien aldarrikapena egin ondorengo laugarren egunean, Eskualdeko Batzordeek tegi eta toki erabilgarrien izandako eskeen banaketa egingo dute, eta, eskari berbera batek baino gehiagok egitea gertatuz gero, aukera-berdintasunaren irizpideari jarraituz eta, osagarri gisa, barruti berean, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan botorik gehien ateratako alderdi, baterakunde edo batasunen lehentasunen arabera. Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeek ematen zaizkion tegiak eta tokiak jakinaraziko dizkiote hautagai-zerrenda bakoitzaren lurralde-ordezkariari edo honen eskudunari.

77. Atala

      Hautagai-zerrenda batekoek Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak banakuntzari buruz hartutako erabakiak modu larrian edo behin eta berriz haustea gertatuz gero, hauspenaren ondorengo berrogeita zortzi orduen barruan horri buruz hartutako erabakiz, hautagai-zerrenda hori tegien eta irudi-idatzizko irarkiak jartzeko doango tokien banakuntza egitean kanpo utzi ahal izango da. Kanpo uzte hori, izan daitezkeen herri eta administrazio-alorreko erantzun-beharren kaltetan gabekoa izango da.

78. Atala

      1.-     Politika-alderdi, baterakunde eta batasunek izan ditzaketen administraritza-alorreko erantzukizunen kaltetan gabe, irudi-idatzizko ezein iragarketa-moetek eraikintzetan egindako kalteegatikako herrilege-alorreko erantzunbeharra izango dute.

      2.-     Hautatzaile-bazkunen izenpetzaileek bateango erantzukizuna izango dute.

79. Atala

      Baimenik gabeko tokietan idatzi-irudizko iragarkiak jartzeagatik edo idazketak egiteagatik, Udalak 500.000 pezetarainoko zigorrak jarri ahal izango ditu, horretarako hasiarazitako espedientearen bitartez eta doakionari entzun ondoren.

80. Atala

      1.-     Politika-alderdi, baterakunde, batasun edo hautatzaile-bazkunek, hauteskundeak egin eta hurrengo hamabost egunen barruan idatzi-irudizko iragarkiak jarri zituzteneko tokietatik kendu egin beharko dituzte.

      2.-     Politika-talde berezien idatzi-irudizko iragarkiak elkargainduz jarri daitezenean, horiek kentzea jarri dituztenetako azkenekoari dagokio.

      3.-     Aurreko zatietan ohartemandakoa betetzen ez bada, Udalek egingo dute idatzi-irudizko iragarkien garbiketa. Garbiketa horren zioz gertatu eta hauteskundetarako herri-laguntzaren hartzekodun izan daitezen hautagai-zerrenda arau-hausleei leporagarri izan dakizkien gastuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Herriogasun-Sailari bidali ahal izango zaizkio; honek, gastuen diru-zenbatekoa dagokien diru-laguntzetatik kenduko du gero Udalei itzultzeko. Politika-talde arau-hausleek diru-laguntzarik iritsi ez badute, Udalek dagokien diru-zenbatekoagatikako tiramena egingo dute. Horri erantzuten ez bazaio Epaitegien aurrean eskatu ahal izango da hertsipen-bidez.

IV SAILA

HERRI-JABETZAPEKO MEZUBIDEEZ BALIATZEA

81. Atala

      1.-     Herri-jabetzapeko mezubideetan ez da hauteskundetako zabalkunde-emanaldirik akuratzerik izango.

      2.-     Eusko Legebiltzarreko hauteskundetarako eskuhar dezaten politika-alderdi, bazkun eta baterakundeek, hauteskunde-aldian, Autonomi Elkartearen, honen eremuko Udalen menpeko herri-mezubideetan eta Autonomi Elkartearen lurralde-eremura mugatutako Erresumaren jabetzapekoetan emanaldiez doan baliatzeko eskubide izango dute.

      3.-     Emanaldi horien banaketa alderdi, bazkun edo baterakunde bakoitzak Eusko Legebiltzarrerako izandako aurreko hauteskundeetan izandako guztizko botoen eretzean eginezkoa izango da.

82. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea izango da, mezubideen jabea dena dela, horietatik egin daitezen hauteskunde-zabaldundeko doango emanaldien banakuntza egiteko gaitasunaren jabe den agintaritza bakarra. Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen esanetara, esandako emanaldien banakuntza-saloa egiteko, Irrati-Telebistako lantaldea izango da.

      2.-     Lantalde hori Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak hautagaien zerrendak aldarrikatu ondorengo hirurogeita hamabi orduren barruan izendatuko du eta osatu, deiaren gai diren hauteskundeetan eskuhartzen duten eta bukatzen den legegintzaldian Eusko Legebiltzarra eratzean ordezkotzarik zuten alderdi, bazkun, elkarte edo baterakundeetako bakoitzeko ordezkari banak osatuko dute. Ordezkari horiek, Eusko Legebiltzarrarren aurreko legegintzaldi-hasierako osakeraren arauera, heineko indarreko botoa emango dute.

      3.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, aurreko idazatian esandakoari jarraiki hautatutako ordezkarien artetik, Lantaldeko Lehendakaria ere hautatuko du.

83. Atala

      1.-     Herri-jabetzapeko irrati eta telebista bakoitzeko, eta hauek izan ditzaten saio-eremu ezberdinetako doango hauteskunde-zabalkunderako aldiak honako taula honen arauera egingo dira:

a)   Eusko Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan eskuhartu ez edo ordezkaririk lortu ez zuten alderdi, baterakunde, bazkun eta batasunentzat eta, ordezkaririk lortu arren, Autonomi Elkartean emandako baliozko botoen guztizkoaren ehuneko 5ekoa lortu ez zutenentzat, hamar minutu.

b)   Eusko Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan ordezkorik lortu bai, baina a) idazatian esandako botoen guztizkoaren ehuneko 5ekotik 20 bitartekoa lortu zuten alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunentzat, hogei minutu.

c)   Eusko Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan ordezkorik lortu bai, eta a) idazatian esandako botoen guztizkoaren ehuneko 20koa gutxienez lortu zuten alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunentzat, hogeita hamar minutu.

      2.-     Aurreko idazatian esandako herri-jabetzapeko mezubideetan doango hauteskunde-zabalkundea egiteko tarteak izateko eskubidea hautagai-zerrendak Euskal Herriko Autonomi Elkarteko hiru hauteskunde-barrutietan aurkez ditzaten alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunek izango dute.

      3.-     Bere hautagai-zerrendak hauteskunde-barruti baten edo bitan besterik aurkeztu ez ditzaten alderdi, baterakunde, bazkun eta batasunek atal honetako lehenengo idazatian ezarritako taularen arabera, aurkezpena egiten dutenekotik gora gabeko lur edo irratsaio-eremuko dituzten irrati eta herri-mailako telebistetan doango hauteskunde-zabalkunderako eskubidea izango dute. Aurreko hauteskundeetan lortutako botoak kontatzeko, kasu honetan, hauteskunde-barruti bakoitzari egingo zaio arreta.

      4.-     Atal honetako lehenengo lerroaldian esandako baliozko botoen guztizkoaren ehunekoen kontaketa egiteko, Eusko Legebiltzarrerako lehenago izandako hauteskundeetan bazkun edo baterakundeetako partaide izandako alderdi bat hauteskundeetara aurkez dadinean, bazkun edo baterakunde horretako alderdi bakoitzak bukatzen den legegintzaldian Eusko Legebiltzarra eratzean izan zituen legebiltzarkideen kopuruaren heinean egingo da boto-banaketa.

84. Atala

      Hauteskunde-ekintzaldiari hasiera eman baino lehen, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak hauteskundeetara aurkezten diren politika-alderdi, baterakunde, bazkun eta batasunek hauteskunde-zabalkundearen emanalditarako izango dituzten uneak eta hurrenkera zehaztuko ditu, beti ere, Eusko Legebiltzarrerako izandako aurreko hauteskundeetan boto gehien lortu zituztenen nahiak kontutan izanik.

85. Atala

      Politika eta gizarte-mailako auniztasunarekiko begirunea, baita herri-jabetzapeko mezubideek hauteskunde-aldian berriak ematean inolako bereizkeriarik gabe jokatuko dutelakoa ere, mezubide horietako eratzaileek legeetan ohartemandako zaingoa eginez bermatuko dute. Mezubide horietako arduratze-erakundeek esandako hauteskundean hartutako erabakiak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean jazarri ahal izango dira.

V SAILA

ZUZENKETAK EGITEKO ESKUBIDEA

86. Atala

      Hauteskundeetara aurkeztutako alderdi, baterakunde, bazkun eta batasunetako hautagai edo agintariei buruzko gertaerarik edozein mezubidetatik zabaldu eta horiek hauei zehaztasunik gabeko edo horien zabalkundea kaltegarri izan dakiekeela eritziko balie, zuzenketarako eskubideaz baliatu ahal izango dute, martxoaren 26ko 2/1984 Oinarri-Legean ezartzen denaren arauera, honako berarizkotasun hauek izanez:

a)   Zuzenketa egin nahi zaioneko albistea argitaratu ondorengo hiru egunetan zuzenketa argitaratzeko biderik ematen ez duen aldizkotasunez ateratzen den argitalbidez emango balitz, mezubideko zuzendariak, eskualde bereko eta antzeko zabalkundea izanezko beste mezubide baten, bere pentzutan argitaratu arazi beharko du.

b)   Esandako Oinarri-Legearen 5. ataleko 2. idazatian araupetzen den hitzezko epaia, eskea egiten den egunaren hurrengo lauen barruan izango da.

VI SAILA

HAUTESKUNDE-ITAUNKETAK

87. Atala

      Eusko Legebiltzarreko hauteskundetarako deia egiten den egunetik hauteskunde-eguna bitartean, hauteskunde-itaunketak argitaratzeko honako jaurpidea ezarriko da:

      1.-     Ikerketa-ekintzaldiak nahiz itaunketak egiten dituzten guztiek, horien argitalpen guztietan ere azaldu beharko dituzten eta ondoren ematen diren zehaztasunak lan horiekin batera emateko ardura izango dute:

a)   Ikerketa-ekintzaldia egin duen herri nahiz norbanako-alorreko antolatzaile edo erakundearen edo norbanakoaren izena eta egoitza, baita lan hori egiteko agindua eman duenarena ere.

b)   Ikerketa-ekintzaldiaren teknika-aldetikako ezaugarriak; hauen artean nahitaez honako alderdi hauek azaldu beharko dute: usiketa-modua, usiketaren maila, horren okerrerako tartea, ordezkotza-maila, itaunketak egin zaizkienak aukeratzeko erabilitako bidea eta bertatik bertako lana noiz egin zen.

c)   Galdegaitan erabilitako gai guztiak eta horietako bakoitzari erantzunik eman ez diotenen kopurua.

      2.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea argitaratutako ikerketa-ekintzaldietako xehetasun eta adierazpenetan gezurrik, xehetasun-gordeketarik edo nahita egindako aldaketarik gabeak izateaz arduratuko da, baita aurreko lerroaldian esandako berezitasunak behar bezala betetzeaz eta atal honetako 7. idazatian ezarritako debekuari men egiteaz ere, Hauteskunde-Batzorde Nagusiaren agintepideen kaltetan gabe.

      3.-     Aurreko idazatian ohartemandakoari jarraiki, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, argitaratutako ikerketa-ekintzaldi edo itaunketa egin duenari, beharrezkotzat jo ditzan egiaztaketak egin ahal izateko, egoki eritzitako osagarrizko teknikazko argipideak eskatu ahal izango dizkio.

      Argipide hauetan ez da, indarrean dauden legeen arauera, enpresak berak nahiz honen bezeroak erabiltzekoak diren gaiei buruzko xehetasunak hartzerik izango.

      4.-     Lege honetako aginduak zapalduz, ikerketa-ekintzaldirik argitaratu edo horren zabalkunderik egin duten mezubideak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak eskatutako zuzenketak, horien nondikakoa eta zuzenketaren zergatia iragarriz, zuzenketaren gai den albisteak izan zuen irratsaio nahiz telesaio edo argitalpeneko orri berean hiru egunen barruan argitaratzera eta horien zabalkunde egitera behartuta egongo dira.

      5.-     Aldatu nahi den ikerketa-ekintzaldi edo itaunketa, bere aldizkotasunagatik, zuzenketa jasotzetik hiru egunen barruan egiteko bide ematen ez duen argitalpenean egina izango balitz, mezubide horretako zuzendariak, gorabehera hori aditzera emanez eta esandako aldiaren barruan, zuzenketa, eskualde bereko eta antzeko salmenta-kopurua izanezko beste mezubide baten, bere pentzutan argitaratu beharko du.

      6.-     Batzordearen itaunketei eta ikerketa-ekintzaldiei buruzko erabakiak doakienei jakitera eman eta argitaratu egingo dira. Hauteskunde-Batzorde Nagusiaren aurrean jazarri ahal izango dira erabaki horiek, Lege honen 134. atalean ohartemandako moduan.

      Hauteskunde-Batzorde Nagusiaren erabakiak Administraritza-Auzipidetako Aginte-mendearen aurrean jazarri ahal izango dira, hori Araupetzeko Legean ohartematen denez eta aldezaurre birrabiatze-eskea nahitaez egin beharrik gabe.

      7.-     Boto-emanketak izateko egunaren aurretiko bostetan debekatuta egongo da, mezubidea dena dela, hauteskundeei buruzko ikerketa-ekintzaldiak argitaratzea eta horiek ezagutzera ematea.

      Boto-emanketako egunean ere debekatuta egongo da, hauteskundeei buruzko ikerketa-ekintzaldi nahiz behin-behingo emaitzak, arratsaldeko 8ak aurretik, edozein mezubidetatik ematea.

      Bietan, dagokion Hauteskunde-Batzordeak 50.000 pezetatik 400.000 arteko isuna ipiniko du.

      8.-     Hauteskunde-aldiak dirauen bitartean, Eusko Jaurlaritzak egin ditzan itaunketa eta haztatzelanak politika-erakunde eskuhartzaileen esku jarriko ditu.

III ATALBURUA

BOTO-TXARTELAK ETA ESKUTITZ-AZALAK

88. Atala

      1.-     Jaurlaritzak Dekretoz zehaztuko ditu boto-txartelen eta eskutitz-azalen eredu ofiziala eta horiek izan beharko dituzten ezaugarriak, baita Lege honetan ohartemandako atabaka, tegi eta gainontzeko agirienak ere. Boto-txartel, eskutitz-azal eta gainontzeko hauteskunde-agirien irarketako, gertaketako eta eskuraketako baldintzak Dekretoz zehaztuko dira.

      2.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek onartuko dute, Lege honetan ezarritako irizpideen eta aurreko idazatian ohartemandako Dekretoan zehaztu daitezenen arauera, beren hauteskunde-barrutirako boto-txartelen eredu ofiziala.

89. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeek egingo dute Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan eskuhartzen duten politika-taldeek gertatutako boto-txartel eta eskutitz-azalak aurreko atalean esandako Dekretoan zehaztutako eredu ofizialari atxikizkoak direlako egiaztapena.

      2.-     Hauteskunde-ekintzaldiak dirauen artean, politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunek botoa emateko eskubideaz baliatzeko baliozkoak izango diren boto-txartel eta eskutitz-azalak irarri eta hautatzaileen artean banatu ahal izango dituzte. Boto-txartel horiek, boto-emanketako egunean, ez da, ezergatik, Hauteskunde-Idazguetan eskaintzerik izango.

90. Atala

      1.-     Eusko Jaurlaritzak Herrizaingo-Sailaren bidez egingo ditu boto-txartel, eskutitz-azal eta hauteskundeei buruzko gainontzeko agiritan nahiko aukerak izateko bermapideak, gero Hauteskunde-Mahaietara Lege honetako 88. atalean ohartemandako Dekretoan finka dadin unean eta baldintzatan bidaltzeko, haiek Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeei eskuratzea bermatuz.

      2.-     Boto-txartelen gertaketari hautagai-zerrenden aldarrikapena egin bezain azkar ekingo zaio. Gertatutako lehenengo boto-txartelak Atzerrian bizi direnek emateko postazko bototarako izango dira.

      3.-     Lege honetako 67. atalean ezarritakoaren arauera, hautagai-zerrenden aldarrikapenaren aurkako jazarpenik egin baldin bada, horrek hartzen dituen boto-txartelen gertakuntza, jazarpena egin zaieneko hauteskunde-barrutian, jazarpen horiei buruzko erabakia eman arte atzeratuko da.

91. Atala

      1.-     Boto-txartel, eskutitz-azal eta hauteskundeei buruzko gainontzeko agirietako idazkiak Autonomi Elkartean ofizial diren bi hizkuntzetan irarriko dira.

      2.-     Boto-txartelek honako xehapen hauek izan beharko dituzte berebaitan:

a)   Hautagai-zerrendaren izena, izenlaburrak eta ikurra.

b)   Hautagaien izenak, hautagai-zerrendan jarritako hurrenkeraren arauera, ordezkoenak jarri gabe.

IV ATALBURUA

ARTEKARIAK ETA AHALDUNAK

92. Atala

      1.-     Hautagai-zerrenda bakoitzaren lurralde-ordezkariak edo dagokion Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean horren izeneko direnek, Hauteskunde-Mahai bakoitzeko, bertan egonik, boto-emanketa jarrita dauden arauei atxikiz egiten dela egiaztatuko duten bi Artekari izendatu ahal izango dituzte.

      2.-     Artekari-ihardunetarako Lege honetako 2. atalean esaten den hautatzaile delako baldintza eskatu ahal izango da, bere lanak egingo ditueneko Mahaia dagoeneko hauteskunde-barrutiko izan beharko duela.

      3.-     Izendapena orri hondodunetan egin, eta izendatze-eguna eta izenpea daramatzaten izendapen-agiriak emanaz egingo da.

      4.-     Artekariak izendatzea boto-emanketako egunaren aurreko herena arte egin ahal izango dira.

      5.-     Artekari bakoitzari buruzko orri hondodunek lau zati izan beharko dituzte: bat, jatorrizkoa, ordezkariak edo honen izenekoak gorde dezan; bigarrena artekariari emango zaio izendapen-agiritarako, eta hirugarrena eta laugarrena dagokion Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaizkio, honek horietako bat artekaria bertako kide deneko Hauteskunde-Mahaiari eskuratu diezaion eta bestea, berriz, artekariak bere botoa bertan emateko eskubidea dueneko Mahaiari, bertako hautatzaile-zerrendatik ken dezan.

      6.-     Ordezkariak edo honen izenekoak, hautagai-zerrendak aldarrikatzeko aldiaren bigarren egunetik hasi eta boto-egunaren aurreko berrogeita zortzi orduak artean, Artekarien izendapen-agiriak Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean aurkeztuko ditu.

      7.-     Atal honen 2. idazatian agindutako baldintzak betetzen direla Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak egiaztatu ahal izateko, honek dagokion Kondaira-Lurraldeko hauteskunde-erroldearen aldaki bat bere esku izango du.

      8.-     Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak Hauteskunde-Mahaiei orri hondodunaren hirugarren edo laugarren zatiak igorri, hauek boto-emanketako egunean eratzen direnean euren esku izateko moduan igorriko dizkie.

      9.-     Horiek boto-egunean Mahaian sartzeko, Lehendakariak eta Mahaikideek horiek dakarten izendapen-agiria Mahaiak daukan orri hondodunarekin bat datorrela egiaztatu beharko dute. Ezezkoan, edo orri hondodunik ez izatea gertatuz gero, tokia eman ahal izango zaie, baina gorabehera hori Mahaiaren Agirian erasota utziz.

      10.-  Artekari bat Hauteskunde-Mahaira bere artekarigoa izendapen-agiriz egiaztatuz aurkeztu dadinean, Lehendakariak, Mahaiak orri hondoduna oraindik hartu ez badu ere, Mahaiko kide izateko baimena emango dio. Hala ere, artekariak ez du bertako artekari-izendapena dueneko Mahaian botoa ematerik izango.

      Mahaiak orri hondoduna jadanik hartuta euki eta artekaria izendapen-agiririk gabe joaten bada, bere nortasuna egiaztatu ondoren Mahaiko kide izateko baimena emango zaio, orduan botoa Mahai horretan emateko eskubidea duela.

      11.-  Artekaria Mahaira goizeko zortzi terdiak baino beranduago, Mahaiaren eratze-agiria gertatu ondoren azalduko balitz, Lehendakariak ez dio bere karguaren jabetzarik emango, baina botoa Mahai horretan eman ahal izango du.

93. Atala

      1.-     Artekariek hauteskunde-mahaiko eztabaidetan hizpidea bai baina boto-eskubiderik gabe eskuhartuko dute, boto-emanketa eta boto-kontaketa ondo egin daitezeneko laguntza emanez, Lehendakariarekin eta Mahaikideekin batean hauteskunde-bideak Legeak dioenez egin daitezenari arreta eginez.

      2.-     Legearen arauera, Artekariek honako hauek egin ahal izango dituzte:

a)   Mahaiaren Erakuntza eta Boto-kontaketako Agiriaren, Bilkurako Orotariko Agiriaren edo horietako jakineko zati baten egiaztagiriak eskatu. Hautagai-zerrenda bakoitzeko ez da egiaztagiri bana besterik emango.

b)   Hautatzailearen nortasunari buruzko jazarpena: hau agerian egin beharko dute.

c)   Nahi badute, boto-emailearen izena eta zenbagarrena idatzi.

d)   Boto-emanketa egitean, Lehendakariak irakurritako boto-txartela ikusteko eskatu.

e)   Mahaiak ebatzi beharko lukeen edo bere ustez gaizki ebatzi den ezein hauteskunde-egintza edo egiketari buruz bidezko eritzitako gaitzespenak eta zuzenketa-eskeak, bere gaitzespen eta zuzenketa-eskea Bilkurako Orotariko Agirian erasota utzi-arazteko eskubidez.

      3.-     Artekari direla egiazta dezaten inoren konturako langileek eta herri-lanariek, boto-emanketako eguna lan-egun bada, egun horretako lanaldirako ordaindutako baimena izateko eskubidea izango dute. Dena dela, biharamonean lanaldia bost orduz gutxitzeko eskubidea izango dute.

94. Atala

      1.-     Hauteskundetara aurkeztu daitezen politika-talde guztiek, boto-emanketako egun bera artekoan, hautagai-zerrendako lurralde ordezkariaren bidez eta horretarako egindako esku-ematez, hauteskunde-egintza eta egiketetan hautagai-zerrendaren ordezkari izan daitezen Ahaldunak izendatu ahal izango dituzte.

      2.-     Ahaldun-egitekoetarako, Lege honetako 2. atalean esaten den hautatzaile delako baldintza baino ez da eskatzerik izango.

      3.-     Ahaldunak bere egitekoak hauteskunde-barruti baten baino gehiagotan, Eskualdeko Hauteskunde-Batzorde bati baino gehiagori dagozkien sailetan edo Eskualde-Barruti bereko Sailetan bete behar ditzanaren arauera, Ahaldungoa, noiz nola, Autonomi Elkarteko, Kondaira-Lurraldeko edo Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko Eskribauaren edo Idazkariaren aurrerako izango da. Hauteskunde-Batzordeak ezarritako eredu ofizialaren arauera emango da beharrezko egiaztagiria. Horretarako, Hauteskunde-Batzordeek beren eremuko Hauteskunde-Erroldearen aldaki bat beren esku izango dute.

      4.-     Ahaldunek Artekarien eskubideak eurak izango dituzte. Lehendakariak nortasun-agiria eta egiaztagiriak erakusteko eskea egin ahal izango die. Bere botoa Hautatzaile-Zerrendango erasopenaren arauera dagokien Sail edo Mahaian eman beharko dute.

      5.-     Ahaldun direla egiazta dezaten inoren konturako langileek eta herri-lanariek, boto-emanketako egunean ordaindutako baimena izateko eskubidea izango dute.

95. Atala

      Artekari eta Ahaldunek ordezkatzen duten politika-erakundearen izen, ikur eta izen-laburrak izanezko gehienez 10 x 10 zmko ikur-buru edo itsaskiak erabili ahal izango dituzte, baita Artekaria-Interventor edo, hala badagokio, Ahalduna-Apoderado hitza ere, ezagupidetarako xede hutsez.

96. Atala

      Boto-emanaldiak dirauen bitartean, hauteskunde-mahai bakoitzean, hautagai-zerrenda bakoitzeko artekari edo ahaldun-lanetan, ez dute hiru lagunek baino gehiagok aritzerik izango.

V ATALBURUA

HAUTESKUNDE-MAHAIEN ERAKETA

97. Atala

      1.-     Lehendakaria, bi Mahaikideak, horietako bakoitzaren ordezkoak eta Artekariak goizeko zortzietan bilduko dira Mahaia egon dedineko tegian.

      2.-     Lehendakari bat eta bi Mahaikide bertan egon ezik ez da Mahaia eratzerik izango.

98. Atala

      1.-     Izendatutakoak, hala behar izanez gero, hurrengoez ordezkatuko dira, horien hurrenkeraren arauera.

      2.-     Lehendakaria azalduko ez balitz, lehenengo ordezkariak hartuko du bere tokia. Hau ere azalduko ez balitz, honen bigarren ordezkariak hartuko du haren tokia, eta hau ere azalduko ez balitz, lehenengo Mahaikideak edo bigarrenak, hurrenkera honi jarraiki hartuko du Lehendakaritza. Azaldu ez diren Mahaikideen edo Lehendakaritzaz jabetzen direnen ordezkotzan hauen ordezkoak jarriko dira.

      3.-     Mahaia eratzea ezinezko egiten duten huts-egiteak gertatuz gero, Artekariek edo bertan dauden norbanakoek, berehala, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziko diote, eta horrek ordezkari bat izendatuko du. Hau hauteskunde-sailera joango da, bertan daudenen artetik Mahaiko kide berriak izendatzeko. Dena dela, Batzordeak, gertatutakoaren berri, Herri-Salataritzari emango dio eta, hori, Mahaiko kideen edo azaldu ez ziren hauen ordezkoen agiango zigor-erantzukizuna argi uzteko.

      4.-     Aurreko zatian esandakoa dena dela, boto-emanketari hasiera emateko legez jarritako ordua baino beste bi geroago, Mahaiak osatzerik izango ez balitz, atal honetako hirugarren zatian izendatutako ordezkariak gora-behera honen berri Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari emango dio eta honek, Mahai horretan boto-emanketa berriak hurrengo bi egunen barruan izateko deia egingo du. Deiaren aldaki bat boto-emanketako aretoko atean berehala jarriko da eta Mahai berriko kideak agindu-bidez izendatuko ditu.

99. Atala

      1.-     Hauteskunde-Mahai bakoitzean atabaka bat izango da.

      2.-     Hauteskunde-Mahai bakoitza dagoeneko areto berean hormaren kontrako tegitxo bat izan beharko du, hautatzailea bakarrik egon ahal izateko bide.

      3.-     Era berean, tegitxoan, hautagai-zerrenda bakoitzeko aski eskutitz-azal eta boto-txartel egongo dira.

      4.-     Mahaia eratzeko orduan nahiz geroagoko edozein unetan, hauteskundearetoan osagai hauetakoren bat ez izatea gertatuz gero, Mahaiko Lehendakariak orduantxe jakinaraziko dio Eskualdeko Batzordeari, eta honek beharrrezko zuzkiketa egingo du.

100. Atala

      1.-     Lehendakariak, boto-emanketarako ordua baino lehen, horrek berak, Mahaikideek eta egiaztatutako izendapen-agirien jabe izan daitezen Artekariek izenpetutako eratze-agiria egingo du.

      2.-     Agiri horrek honako hauek izan beharko ditu nahitaez berebaitan:

a)   Lehendakariaren eta Mahaikideen izenak eta nortasun-egiaztapenak.

b)   Bertan dauden Artekariak, eta zein hautagai-zerrendaren izenekoak diren.

c)   Beste gorabehera batzuk.

      3.-     Lehendakariak, nahitaez, hautagai-zerrenda bakoitzeko, agiriaren egiaztagiri bana emango die eskatu dezaten Artekari edo Ahaldunei.

      4.-     Lehendakariak eman beharreko egiaztagiria eskuratu ez edo ematea atzeratzen badu, doakien edo doakion ordezkariek edo ordezkariak bere jazarpena egin ahal izango dute edo du, aldaki batekingo idazkiaren bidez. Aldaki bat hauteskunde-zehaztapidetzari eratxikiko zaio, eta bestea ordezkariak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio.

VI ATALBURUA

BOTO-EMANKETA

101. Atala

      1.-     Botoak ematea izendatutako eguneko goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte egingo da, etenik gabe.

      2.-     Boto-emanketek dirauten artean, Lehendakariak eta Mahaikideek, aldi baterako eta bidezko arrazoiegatik, Hauteskunde-Mahaitik alde egin ahal izango dute, baina Mahaian beti ere horko bi kidek bertan izan beharko dute.

      3.-     Hauteskunde-Mahaiko Lehendakariak, hautagai-zerrendaren bateko boto-txartelik ez dagoenaz ohartu eta huts hori dagokion hauteskunde-zerrendako ahaldun edo artekariek emandako boto-txartelez osatzerik izango ez balu, boto-emanketa moztu egin beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, hartutako erabakiaren berri Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari emango dio, hau beharrezko diren boto-txartelak ekartzeaz arduratu dadin. Ondoren boto-emanketari berriro ekingo zaio eta boto-emanketako eten-aldia ordubetetik gorakoa izan bada baino ez da luzatuko; horrelakoan, Lehendakariak Mahaiari entzun ondoren emango du boto-emanketako aldia zenbat luzatuko deneko erabakia.

102. Atala

      1.-     Boto-emanketak ezingo du besterik ezinean baino hasi ez edo eten.

      Ez hastea edo etetzea, beti, Mahaiko Lehendakariaren zio eta guztiko idazkiz erabakiko da eta horrek, berehala, idazkiaren aldaki bat Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio; horrek, agertzen diren zioak egiaztatu eta, bidezko bada, hartutako erabakiei dagozkien erantzun-beharrak eskatu beharko ditu eta, hala badagokio, Epailaritzari erru-adierazpena egingo dio.

      2.-     Boto-emanketa etetzea gertatuz gero, sartutako boto-txartelak ezabatu egingo dira.

      3.-     Kondaira-Lurraldeko Batzordeak ondorengo bigarren egunean boto-emanketa berria egiteko deia egin, eta lehengo gorabeherak berritu ez daitezeneko aurretiazko neurriak hartuko ditu.

103. Atala

      Mahaia eratu ondoren, boto-emanketa Lehendakariak "boto-emanketa hasten da", nahiz, "empieza la votación" hitzak ozenki esanaz bat hasiko da.

104. Atala

      1.-     Botoa isilpekoa izango da.

      2.-     Boto-emaileak, nahi izanez gero, tegitxora joan, aukeratutako hautagai-zerrendaren boto-txartela hartu, eskutitz-azalean sartu eta botoa emango du.

      3.-     Irakurtzen ez dakitelako edo gorputz-makestasunen bategatik txartela aukeratu ezina edo Lehendakariari eman ezina dutenek, bere konfiantzazko norbaitez baliatu ahal izango dute.

105. Atala

      1.-     Botoa emateko eskubidea Hautatzaile-erroldeko legeztatutako aldakitan sartuta egotearekin eta hautatzailearen nortasuna egiaztatzearekin egiaztatuko da, eta Erresumako Nortasun-Agiria, Pasaportea edo hautatzailearen argazki eta guztiko gidatze-baimena erakutsiz egingo.

      2.-     Hautatzaileek behin besterik ez dute botoa ematerik izango. Boto-emanketa dagokion Sailean eta horren barruan dagokion Mahaian egingo da, Artekariek salbu, horiek bere egitekoa betetzen duten Mahaian baino ez bait dute bere botoa ematerik izango.

      3.-     Hauteskunde-Erroldean gara-adinik gabekotzat errolderatutakoek, boto-emanketako egunean hemezortzi urte eginak badituzte, botoa emateko eskubideaz baliatu ahal izango dute.

      4.-     Halaber, Saileko Erroldekoak izateko eskubidea dagokion epailaritza-epaia erakutsiz egiazta dezatenek ere, botoa eman ahal izango dute.

106. Atala

      1.-     Hautatzaileak Mahaira, bere izen-deiturak esanez, banan-banan hurbilduko dira. Mahaikideek eta Artekariek hautatzaile-erroldearen legeztatutako aldakia aztertu ahal izango dute, boto-emailearen izena eta nortasun-xehapenak bertan agertzen diren ikusteko; nortasuna Erresumako Nortasun-Txartela edo Lege honetako 105.1 atalean ohartemandako agiritakoren bat erakutsiz egiaztatuko da.

      2.-     Bere izena euskal idazkeraren arauera idatzita egotearen ondorioz edo beste edozein ziogatik, hautatzailearen egiaztapen-bideraketan hautatzaile-erroldan eta dagokion Erresumako Nortasun-Txartelean agertzen diren izen-deituren artean ezein ezberdintasun dagoela ikusiko balitz, Mahaiak segurtatu beharko du haren nortasuna.

      3.-     Artekari, Ahaldun edo beste hautatzaileren batek jarki, hautatzailearen nortasunari buruzko jazarpen edo zalantzarik sor dadinean, Mahaiak gehiengoz hartuko du erabakia. Erabakia hartzeko, egiaztagiriak eta une horretan bertan egon daitezen hautatzaileek egin ditzaten adierazpenak izango dira kontutan eta, hautagai-zerrendaren bateko ordezkariak eskatuz gero, horri guztiorri buruzko agiri bat egingo da. Nolanahi ere, dagokion Epaitegiari erru-adierazpena egin dakiola aginduko da, inoren izenaz jabetu denari edo berea gezurrez ukatu duenari bere erantzunbeharra eskatu dakion.

107. Atala

      1.-     Hautatzaileak boto-emanketako eskutitz-azala bere eskuz emango dio Mahaiko Lehendakariari, eta honek jendearen aurrean "botoa ematen du" hitzak esan eta txartela atabakan sartuko du.

      2.-     Eskutitz-azala atabakan sartu ondoren Mahaikideek eta, hala badagokio, nahi dezaten Artekariek, bakoitzak bere zenbaki eta guztiko zerrendan, botoa ematen dutenen izen-deiturak botoa ematen duten hurrenkeran erasoko dituzte, Hautatzaile-Erroldeko zerrendan duten zenbakia adieraziz.

      3.-     Ezein hautatzailek, bere izen-deiturak mahaia osatzen duten zenbatutako hautatzaile-zerrendan ongi erasota utzi diren ikusteko eskubidea izango du.

108. Atala

      1.-     Botoa ematea eskubide eta askatasunez egitekoa da. Ez da inor jakineko alderako botoa ematera behartzerik izango.

      2.-     Mahaiko Lehendakariak, eta hori ez badago, mahaipuru dagoen Mahaikideak bakarreango agintea izango du Hauteskunde-Mahaiaren tegiaren barruan bakea zaintzeko, hautatzailearen askatasuna babesteko eta Legea betearazteko. Halaber, boto-askatasuna bermatzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu. Ertzaintzako indarrek eskatu dakizkien laguntzak emango dizkiote Lehendakariari. Lehendakaria, tegiko atea hurrengo atalean zehazten direnentzat jare eta zabalik egon dadinaz arduratuko da.

      3.-     Inork ez du Hauteskunde-Sailaren tegian armak edo arma gisa erabili daitezkeen tresnak daramatzala sartzerik izango. Lehendakariak, agindu hori hautsi dezatenak berehala egozteko aginduko du.

      4.-     Sailen tegietan herri-bakea hautsi dezan ezein gorabehera, eta bai hori sortarazi dutenen izen-deiturak ere, Hauteskunde-aldiko Orotariko Agirian zehaztuko dira.

      5.-     Inolako agintarik ez du Lehendakariak, Mahaikideak eta Mahaietako Artekariak, hautaketako orduetan, beren egitekoak bete behar dituzten bitartean, orduantxeko eta agiriko lege-haustekoan salbu, atzipetzerik izango.

      6.-     Eskribauek hauteskundeei datxezkien gorabeherei buruzko sendespenak, baita bere barrutitik kanpokoak ere, baina beti kondaira-lurralde baten beraren eremuan, eta berarizko baimen-beharrik gabe egin ahal izango dituzte.

109. Atala

      Sailen tegietan honako hauek baino ez dute sartzerik izango: bertako hautatzaileek, hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek eta hautagaiek, hauen Ahaldunek eta Artekariek; eskribauek, hauteskundeei datxekien eta boto-isiltasunaren aurkako izan gabeko ezein gora-beheren herri-sendespena egiteko; Hauteskunde-Batzordeetako kideek eta lehenengo auzialditarako Epailariek eta hauen eskudunek, hauen karguari dagokion zerbaitetara joan daitezenaren baldintzapean; Lehendakariak dei egin diezaien agintaritza-eskudunek; hauteskundeei buruzko argipideak biltzeko euskal Administrazioak izendatutakoek; gaisorik daudenei, ezinduei eta irakurtzen eta idazten ez dakitenei laguntzera joandakoek; Hauteskunde-Aretoak hauteskundetako gaiez osatuta eukitzeko ardura dutenek.

110. Atala

      Langileek botoa emateko eskubidea egiteratzeko beharrezko izan dadin aldia alor horretan erabili beharreko diren orotariko legepideek agindu dezatenaren arauera araupetuko da.

111. Atala

      Boto-emanketako egunean, ez Sailetako aretoetan, ez eta horien inguruetan ere, ez da hautagai-zerrenden aldeko inolako zabalkunderik, ez eta boto-emaileei beren botoaz galderarik egiterik ere izango. Ez da, edozein eratan, aretoetako sarreretan oztopobide gerta daitezkeen taldeak egiterik ere egingo, eta boto-eskubideaz askatasun osoz baliatzeari eragozpenak jarri diezaieketenei nahiz inor behartu dezaketenei ere ez zaie ingurutan ibiltzen utziko. Guzti hauei buruzkoan, Mahaiko Lehendakariak beharrezko eritzitako neurri guztiak hartuko ditu.

112. Atala

      1.-     Arratsaldeko zortzietan Lehendakariak ozenki esango du: "boto-emanketa bukatzera doa", nahiz, "se va a concluir la votación", eta ez dio inor gehiagori tegian sartzen utziko. Lehendakariak bertan dauden hautatzaileetakoren bat oraindik bere botoa eman gabe dagoen galdetu, eta ondoren eman daitezen botoak onartu egingo dira.

      2.-     Herritarrek botoa emateko aldia bukatu ondoren, Lehendakariak postatikako boto-txartelak dakartzaten eskutitz-azalak atabakan sartuko ditu.

      3.-     Ondoren, Mahaiko kideek eta Artekariek emango dituzte bere botoak, Mahaiko Hautatzaile-erroldan egon ez daitezen Artekariei dagozkien Hauteskunde-Mahaiak zenbatutako hautatzaile-zerrendan zehaztuz. Lehendakaria boto-ematen azkena izango da. Lehendakariaren eskutitz-azala atabakan Mahaikideetako batek sartuko du.

      4.-     Azkenik, zenbatutako hautatzaile-zerrendak, orri guztien bazter batean eta idatzitako azken izenaren azpi-azpian izenpetuko dituzte Mahaikideek eta Artekariek.

113. Atala

      Mahaiak ondoren esaten direnetan ez du onartuko postatikako botorik:

a)   Postatikako boto-emalea hautatzaile-zerrendan sartuta egon ez dadinean.

b)   Mahaiari bidalitako eskutitza-azalaren barruan Hauteskunde-Erroldako Idazgu-Ordezkaritzak egindako egiaztapen-irarkia egon ez dadinean.

c)   Hautatzaile-zerrendan botoa postaz emateko eskea erasota agertu ez dadinean.

114. Atala

      1.-     Postatikako botoei jazartzea botoz-boto banaka egin beharko da, postatikako botoei orohar jazartzea onartzen ez dela. Hauteskunde-Mahaiak gehiengoz erabaki beharko du esandako jazarpen hori onartzen duen ala ez.

      2.-     Jazarpena onartuko ez balu, Lehendakariak postatikako botoa atabakan sartuko du, Boto-emanaldiaren Orotariko Agirian Mahaiaren erabakia eta jazarpenaren zioa erasoz.

      3.-     Mahaiak jazarpena onartzen badu, Lehendakariak ez du postatikako botoa atabakan sartuko, eta jazarpena egin zaioneko postatikako boto hori, gainontzeko hauteskunde-agiriekin batean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaio.

VII ATALBURUA

HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO BOTO-EMANKETA

115. Atala

      Honako hauek izango dira baliorik gabeko botoak:

a)   Eredu ofizialez besteko eskutitz-azal edo txartelez emandakoak, eta bai eskutitz-azalik gabeko txartelez emandakoak eta hautagai-zerrenda berezien boto-txartel bat baino gehiago daramatzan eskutitz-azalean emandakoak ere. Eskutitz-azal baten hautagai-zerrenda beraren txartel bat baino gehiago egotea gertatuz gero, boto bakar bat bait litzan kontatuko da.

b)   Bertako izenak aldatu edo zeharmarratu edo izenen hurrenkera aldatu deneko txartelez emandako botoak.

c)   Irainak edo botoaz besteko ezein hitz daramatzaten botoak.

d)   Eskutitz-azalak gainean ezaupideak daramatzatenak.

e)   Hauteskunde-barrutian legez atzera egindako hautagai-zerrendako txartelean emandako botoak.

116. Atala

      Boto-txartelik gabeko eskutitz-azalei dagozkien botoak zuritzat, baina baliozkotzat, kontatuko dira.

117. Atala

      1.-     Boto-kontaketa jendaurrekoa izango da eta nahi dezaten guztiek egon ahal izango dute bertan, hori egiten den tegian Lehendakariaren aburuz aski toki baldin badago.

      2.-     Lehendakariak, bakea boto-kontaketa egitea eragotziko duen edo eragozten duen moduan hausten dela eritziz gero, tegia hustu dadila agindu ahal izango du. Hori gertatuz gero, hautagaien lurralde-ordezkariek, Artekariek eta Ahaldunek, eskribauek, Lehendakariak dei egindako aginte-eskudunek, Hauteskunde-Batzordetako kideek, Lehenengo Epaibidetarako Epailariek edo horien eskudunek baino ez dute bertan egoteko eskubiderik izango, Mahaiko kideez gainera.

118. Atala

      1.-     Lehendakaria, boto-emanketa bukatu eta berehala, boto-kontaketa egiteari ekingo zaio, eskutitz-azalak atabakatik banan-bana ateraz. Azalak ireki, eta botoa eman zaion hautagai-zerrendaren izena ozenki irakurriko du. Lehendakariak boto-txartela bertan dauden Mahaikideei, Artekariei eta Ahaldunei erakutsiko die.

      2.-     Boto-kontaketa etenik gabe egin beharko da.

      Boto-kontaketa egin dadineko tokiak, bertan daudenak inguru guztian ibili ahal izateko moduan antolatuta egon beharko du.

      3.-     Boto-kontaketa bukatu ondoren, atabakatik ateratako eskutitz-azalen guztizko zenbatekoa eta Hauteskunde-Mahaiaren zenbaki eta guztiko zerrendan erasotako boto-emaileena erkatuko dira.

      4.-     Boto-kontaketaren ezein unetan, bere egitekotan diharduen eskribauren, hautagai-zerrenda bateko ordezkari edo kidek Lehendakariak irakurritako boto-txartelak dioenari buruzko zalantzak izanez gero, txartela aztertu ahal izango du.

      5.-     Boto-kontaketa bukatutakoan, Lehendakariak boto-kontaketarekiko jazarpenik dagoen galdetuko du. Jazarpenak Mahaiaren gehiengoz erabakiko dira.

119. Atala

      1.-     Lehendakariak ozenki iragarriko du boto-kontaketak ematen duena, honako xehapen hauek emanaz:

a)   Mahaiko Hautagai-Erroldan dauden hautatzaileen zenbatekoa.

b)   Mahaiko zenbaki eta guztiko Zerrendan erasotako boto-emaileen zenbatekoa.

c)   Baliorik gabeko botoen zenbatekoa.

d)   Baliozko boto guztien zenbatekoa.

e)   Boto zurien zenbatekoa.

f)    Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako botoak.

      2.-     Hori egin ondoren, eta hurrengo atalen gai direnak egin aurretik, Mahaiak boto-kontaketaren Behin-behingorako Adierazpena egin eta euskal Administrazioak izendatutakoari emango zaio, horrek bere nortasuna egiaztatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak hauteskundeetan atera denaren jendearentzako behin-behingo argipideak eman ditzan, ez beste ezertarako.

      Berehala, beste horrelakoxe Adierazpena tegiko atean jarriko da eta, azkenean, eskatu dezaten Artekari, Eskudun edo hautagaiei beste bana emango zaie. Hautagai-zerrenda bakoitzeko ez da adierazpen bakar bat baizik emango.

120. Atala

      1.-     Lehen esandakoak egin ondoren Mahaiko Lehendakariak, Mahaikidek eta Artekariek Boto-emanketako Agiria izenpetuko dute, horretan honako alderdi hauek zehazki adieraziz:

a)   Mahaiko Hautagai-Erroldan dauden hautatzaileen zenbatekoa.

b)   Mahaiko zenbaki eta guztiko Zerrendan erasotako boto-emaileen zenbatekoa.

c)   Baliorik gabeko botoen zenbatekoa.

d)   Balioz emandako boto guztien zenbatekoa.

e)   Boto zurien zenbatekoa.

f)    Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako botoak.

g)   Saileko zerrendan azaldu ez arren botoa eman duten Artekarien zenbatekoa.

h)   Egin diren jazarpen eta zuzenketa-eskeen adierazpen laburra, nork egin dituen zehaztuz.

i)    Egindako jazarpen eta zuzenketa-eskeei eta boto bereziei buruz, egon baldin badaude, Mahaiak hartutako zio eta guztiko erabakiak.

j)    Atabakatik ateratako eskutitz-azalen eta erasota boto-emaileen kopuru-adierazpena, biak bat ez datozenean.

k)   Interesgarri izan dadin ezein gorabehera edo gertakariren adierazpena.

      2.-     Hautagai-zerrenden ordezkari eta horietako kide guztiek, eta bai Ahaldunek eta Artekariek ere, Boto-emanketaren Bilkurako nahiz horko ezein alderdiri buruzko egiaztatutako Agiria doan eta berehala eman dakieneko eskubidea izango dute, eta Mahaiek ez dute eginbehar hori ez betetzeko aitzakirik jartzerik izango.

      3.-     Balioa ukatu zaien edo jazarpen edo zalantza-bide izandako boto-txartelak agiriari erantsiko zaizkio, Mahaiko kideek izenpetuta, eta agiriarekin batera gordeko dira. Gainontzeko boto-txartelak bertan daudenen aurrean eta nahi den moduan ezabatu egingo dira.

      4.-     Halaber, Lehendakariak hartutako Artekarien izendapen-agiriak, hondodun orriak eta, hauen ezean, Artekariek ekarritako izendapen-agiriak ere Boto-emanketako Agiriari eratxikiko zaizkio.

121. Atala

      1.-     Ondoren, Mahaiak, hauteskundeetako agirisorta gertatu eta lau eskutitz-azal berezitan sartuko du, honela:

a)   Bat zenbakizko eskutitz-azalean honako agiri hauek sartuko dira:

-  Mahaia eratzearen Agiriaren jatorrizko alea.

-  Boto-emanketako Agiriaren jatorrizko alea.

-  Sendetsitako Hautagai-Errolda.

-  Boto-emaileen zenbatutako zerrenda.

-  120.3 atalean agindutakoaren arauera bereizitako boto-txartelak.

b)   Bi, hiru eta lau zenbakizko eskutitz-azaletan honako agiri hauek egongo dira:

-  Mahaia Eratzeko Agiriaren hitzez-hitzezko aldakia.

-  Boto-emanketako Agiriaren hitzez-hitzezko aldakia. Bi aldakiak Lehendakariak eta Mahaikideek eta bertan diren Artekariek izenpetuko dituzte.

c)   Eskutitz-azal guztiak itxi ondoren, Lehendakariak, Mahaikideek eta bertan diren Artekariek horietan jarriko dute izenpea, itxituraren aldenik-alden.

122. Atala

      1.-     Esandako agirisorta hori osatu ondoren, Lehendakaria eta Mahaikideak eta nahi dezaten Artekariak, berehala Lehen-Auzipidetarako edo Udal-Epaitegiaren Egoitzara joango dira lau zorroak haren esku uztera.

      2.-     Lehen-Auzipidetarako edo Udal-Epailariak Lehen dakariaren, Mahaikideen eta Artekarien nortasuna egiaztatuko du horien Erresumako Nortasun-Txartelak eta Mahaiko kide direla erakutsi dezaten agiriak ikuskatuz. Egiteko hori bete ondoren Epailariak eskutitz-azaletan bere izenpeak jarriko ditu, itxituraren aldenik-alden.

      Epailariak eskuratu dioten agirisorta hartu duelako egiaztagiria emango dio Mahaiko Lehendakariari, zein egunetan eta ordutan eskuratu dioten bertan adieraziz.

123. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak, boto-emanketakoa baino zortzi egun lehenago, horretarako bilduta, Epai-Arduralaritzako bost herrilanari gutxienez izendatuko ditu, atal honetan ematen zaizkien egitekoak betetzeko.

      2.-     Herrilanari horiek, Ertzaintzako bi kide lagun dituztela, eta Ertzaintzaren zaingo-auto baten, eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak zehaztu dezan irizpidez eskualdeka banatuta, hauteskunde-barrutiko udal guztietara joango dira, horietako Epailariek euki ditzaten eskutitz-azalak jasoaz.

      Epai-arduralaritzako herrilanariak, kanpo aldetik behar bezala dagoela egiaztatu ondoren, ematen zaion agirisorta hartu duelako egiaztagiria emango dio Epailariari.

      3.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak zehaztuko ditu, antolakidetza egiteko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo-Saileko arduradunarekin edo arduradunekin bildu ondoren, ertzain-araldeen zenbatekoa, horiei eratxikitako herrilanariak, eta hauteskunde-agirisorta biltzeko egin behar duten bidea.

      4.-     Hauteskunde-agirisorta biltzea, hauteskundeak egin eta biharamoneko goizeko bederatzietan hasita egingo da.

      5.-     Hauteskunde-agirisorta Epailariari eskuratzen zaionetik Batzordearen izenekoek jaso arterainoko aldian, Epailaria izango da hura gordetzearen eta bila doazkionei emateko arduradun.

      6.-     Lehen-Auzipidetarako edo Udal-Epailariak Epai-Arduralaritzako herrilanariari bat, bi eta hiru zenbakizko eskutitz-azalak emango dizkio, lau zenbakizkoa dagokion Lehen-Auzipidetarako edo Udal-Epaitegian gordeta gelditzen dela.

      7.-     Eskutitz-azalak bildu ondoren, Epai-Arduralaritzako herrilanariak, Ertzaintzako bi kide beti ere lagun dituela, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearentegira joan eta hartu duen agirisorta bertan utziko du.

      8.-     Bat eta bi zenbakizko eskutitz-azalak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordean geldituko dira eta horrek, berehala, eta egoki deritzen neurriak hartuz, hiru zenbakizkoa Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo-Sailera bidaliko du, boto-emanketa nola izan den jakin eta horretzazko argipideak izan ditzan.

VIII ATALBURUA

GUZTIZKO BOTO-KONTAKETA

124. Atala

      1.-     Guztizko boto-kontaketa egitea Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak boto-emanketaren ondorengo boskarren lan-egunean egin eta hauteskundeak izan ondorengo bederatzi egun igaro baino lehen bukatu beharko du.

      2.-     Guztizko boto-kontaketa ekintza bakarra eta jendaurrekoa izango da.

125. Atala

      1.-     Guztizko boto-kontaketa egin ahal izateko Lehendakariak eta Mahaiko gainontzeko kideen erdiak eta batek gutxienez egon beharko dute bertan.

      2.-     Nahitaezko gutxienezko zenbateko hori bertan ez izatea gertatuz gero, boto-kontaketa bi ordu atzeratuko da, eta orduan ere ez badago, Lehendakariak hurrengo lehenengo lan-eguneko bilkurarako deia egingo du, hori bertan daudenei eta Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziz.

      3.-     Bilkura berria bertan egon daitezen Batzordekideen zenbatekoa dena dela egingo da.

      4.-     Bi bilkurok goizeko hamarretan hasiko dira.

126. Atala

      1.-     Guztizko boto-kontaketa Mahairik-Mahai egingo da.

      2.-     Lehenengo, eta Mahaietako bat zenbakizko eskutitz-azalak ireki baino lehen, osorik dauden ikusiko da. Gero eskutitz-azalok Mahairik-Mahai irekiko dira, behar diren agiri guztiak daramatzaten ikuskatuz. Mahairen bateko bat zenbakizko eskutitz-azalik izan ez, edo hor beharrezko agiri guztiak egongo ez balira, horren ordez dagokion bi zenbakizko eskutitz-azala hartuko da.

      3.-     Boto-emanketaren bateko agiria ez egotea gertatuz gero, hautagai-zerrenda bateko kideren batek edo eskudunen batek arauz aurkeztu dezan egiaztagiriarekin ordezkatu ahal izango da. Ondoren, eta berehala Mahai hori bertan zegoeneko Epailariari idazki ofiziala bidaliko zaio, eskuratu zitzaion agirisortaren lau zenbakizko eskutitz-azala ahalik eta lasterren aurkeztu dezan, horretan dagoen boto-emanketako agiri horren eza zuzentzeko hautagai-zerrendaren bateko ordezkariak aurkeztutakoarekin bat datorren egiaztatzeko. Ordezkari edo ahaldunek elkarren kontrako egiaztagiriak aurkeztea gertatuz gero, ez da horietako bat ere kontatuko, bakoitzean azaltzen den boto-kopuru berezia erasota utziz. Nolanahi ere, boto horien kontua behin-behingoa izango da, agiri-sorta Legean ohartemandakoari datxekola sinestarazte-indarrez egiaztatu dadinerarte.

      4.-     Idazkariak Mahai bakoitzeko botoen laburpena jakinaraziko du.

      5.-     Batzordekidetako batek, botoen guztizko kontaketa egiteko eta gero Legebiltzarkide-tokiak emateko beharrezko izan daitezen xehapenak hartuko ditu.

      6.-     Agiriak aztertu-alan, hautagaien ordezkariek edo hauen eskudunek ez dute inolako jazarpenik, ez eta zuzenketa-eskerik ere, egiterik izango, irakurritako xehetasunen zehaztasunari buruzko unean-uneko oharrak salbu.

      7.-     Batzordeak ez du ezein bilkura-agiri nahiz boto-txartel baliogabetzerik izango. Horren eskubideak Mahai bakoitzean onartutako botoen kontaketa egiaztatzera mugatzen dira, Mahaiek hartutako erabakiei darienez eta boto-emanketetako agirietan edo, horien ezean, boto-emanketa bakoitzeko egiaztagirietan daudenez.

127. Atala

      1.-     Mahai baten elkarren ezberdin izan eta Mahaiko kideek izenpetutako eta ontzat emandako agiri bi egotea gertatuz gero, Batzordeak ez du ez bata ez bestea kontatuko.

      2.-     Hautatzaile-Erroldean Mahaiari izendatzen zaion hautatzaile-zenbatekoa baino boto gehiago badaude ere, Batzordeak ez ditu kontatuko, Artekariek emandako botoa salbu.

      3.-     Boto-kontaketa ez da hamar ordutan ihardun ondoren baino etengo, eta hori gertatuz gero, une hartan aztertzen ari deneko Saileko botoak kontatzea bukatu beharko da. Boto-kontaketari biharamonean jarraituko zaio, Lehendakariak esan dezan orduan.

128. Atala

      1.-     Botoen Mahaikako kontaketa bukatu eta emandako baliozko botoen eta hautagai-zerrenda bakoitzak hauteskunde-barrutian ateratako botoen guztizko zenbatekoa jakin ondoren, Legebiltzarkide-tokiak hautagai-zerrenden artean banatzea egingo da, 11. eta 12. ataletan ohartemandako emate-eraren arauera.

      2.-     Boto-kontaketa amaitzetik aurrera, ordezkariek eta hauen eskudunek, beharrezko eritzitako jazarpen eta zuzenketa-eskeak aurkezteko, bi egun izango dituzte. Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak, horiei buruzko erabakia bi egunen barruan emango du.

      3.-     Jazarpen eta zuzenketa-eskeei buruzko erabakia hartu ondoren, zerrenda bakoitzari zenbat Legebiltzarkide-toki dagozkion zehaztuko da. Hauteskunde-Batzordeko Idazkariak hauteskundeetan atera denaren guztizko laburpena ozenki irakurriko du eta Lehendakariak, orduan, hautatutako legebiltzarkide aldarrikatuko ditu Legebiltzarkide-tokiak lortu dituzten zerrendetako hautagaiak. Hautatutakoen aldarrikapena hauteskundeak izan ondorengo hamalaugarren eguna baino geroago ez dela egingo da.

129. Atala

      1.-     Aurrean esandako horiek egin ondoren, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak bi aldakitako boto-kontaketako agiria egingo du, Lehendakariak eta Idazkariak eta bertan egon daitezen hautagai-zerrenden ordezkariek edo horien ahaldunek izenpetzen dutela.

      2.-     Bilkura-agiriaren ale bat Hauteskunde-Batzordearen agiri-gordetegian geldituko da, horretarako egindako zehaztapidetzarekin batera, eta jatorrizkoa Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaio.

      3.-     Guztizko boto-kontaketako agirian hautatzaileen, boto-emaileen, baliorik gabeko botoen, boto zurien, hautagai-zerrendei emandako guztizko botoen, hautagai-zerrenda bakoitzak lortutako boto eta legebiltzar-tokien aipamena eta aldarrikapenaren gai izandako hautatutakoen izen-zerrenda azalduko dira.

      4.-     Guztizko boto-kontaketako agirian, bilkura osoan egindako zuzenketa-eske eta jazarpenak eta horiei buruz hartutako erabakiak erasota utziko dira.

      5.-     Eskatu dezaten hautagai-zerrenden ordezkariei edo horien ahaldunei guztizko boto-kontaketako agiriaren egiaztatutako aldakiak emango zaizkie. Ez da hautagai-zerrenda bakoitzeko agiri edo egiaztagiri bat baizik ematerik izango.

      6.-     Halaber, aldarrikatutako hautagaiei ere aldarrikapenaren egiaztagiria emango zaie, Legebiltzarrera aurkezteko erabili dezaten.

      7.-     Hauteskunde-Batzordeak, egiaztagiri eta izendapen-agiri horiek doazkienei, hautagai-zerrendaren ordezkariaren bidez, boto-kontaketa egin eta hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan bidali dakizkiela erabaki ahal izango du.

      8.-     Era berean, Batzordeak, euskal Administrazioaren izenean bertan egon dadinari ere agiriaren aldaki bat emango dio, jakinarazte eta argipidetarako xede hutsez.

130. Atala

      Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritzak, Autonomi Elkarteko hauteskunde-barrutietan aldarrikatutako Legebiltzarkideen zerrenda Legebiltzarrari bidaliko dio.

131. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, hautagai-zerrenden Kondaira-Lurraldekako emaitzak, hala badagokio, izendatutako legebiltzar-tokien kopuruarekin batera, hautatuen aldarrikapena egin ondorengo hamalau egunen barruan, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu beharko ditu. Era berean, Agintaritza-Aldizkari horretan, hautagai-zerrenda bakoitzak Autonomi Elkarte osoan lortutako emaitzak eta, hala badagokio, zerrenda horietako bakoitzari izendatutako legebiltzar-tokien guztizko zenbatekoa ere argitaratu beharko dira, hori guzti hori, hautatuen aldarrikapenaren aurkako hauteskunde-auzipidetatikako jazarpenen kaltetan gabe.

      2.-     Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeek bakoitzak bere Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean, hautatuen aldarrikapena egin ondorengo hamalau egunen barruan argitaratu beharko dituzte hautagai-zerrenda bakoitzaren udalerrikako eta kondaira-lurraldekako emaitzak, baita zerrenda bakoitzari, hala badagokio, zenbat legebiltzar-toki izendatu zaizkion ere, hori guzti hori, hautatuen aldarrikapenaren aurkako hauteskunde-auzipidetatikako jazarpenen kaltetan gabe.

IX ATALBURUA

HAUTESKUNDE-HAUSPENAK

132. Atala

      Agintzezko eta debekatzezko hauteskunde-arauak, gaizkintza izan gabe hautsi izanagatikako zigorrak ipiniko ditu gaitasuna duen Hauteskunde-Batzordeak, Lege honen 29.f) eta 30.2 ataletan ohartematen denaren arauera. Agintariak edo herrilanariak badira, 20.000 pezetatik 200.000rakoa izango da eta norbanakoak badira, 5.000 pezetatik 100.000rakoa, Lege honetan kopuru haundiagoa ezartzen bada salbu.

ATALBURUA X

BOZKETA ELEKTRONIKOARI DAGOKION JARDUNBIDEA

ATALBURUA XI

POSTA ARRUNT BIDEZ BOTATZEKO JARDUNBIDEA

VI IDAZPURUA

HAUTESKUNDEEI ETA HAUTESKUNDE-AUZIPIDEETATIKAKO JAZARPENEI BURUZKO IHARDUNBIDERAKO ARAU NAGUSIAK

I ATALBURUA

HAUTESKUNDEETAKO AGIRIPAPEREN JAZARPENEN AURKEZPENA

133. Atala

      1.-     Honako hauek guztiak, agiri-bidezko lege-egiketei buruzko zergapidetatik jare geldituzkoak izanik, paper arruntean egin eta doangoak izango dira:

a)   Egiteari, birraztertzeari eta Hautatzaile-Erroldan sartzeari buruzko eske-idazki, bilkura-agiri, egiaztagiri eta biderapen-agiri guztiak.

b)   Hautatzaileak bere gaitasuna, edo artez doakionetan beste hautatzaile batzuren gaitasuna edo gaitasunik eza egiaztatzeko behar ditzan agiripaper guztiak. Agiri-paper horiek ez da beste ezertarako erabiltzerik izango, eta hori egin dezatenak dagokien zergaren ebasletzat joko dira.

c)   Jazarpenak, kexuak, egiaztagiriak, eske-idazkiak, eskabideak, zuzenketa-eskeak eta goradeiak eta hauteskunde-alorreko beste ezein egipide eta agiri, eta bai horiei darizkien zehaztapidetza eta ekintzak eta horiei edozein agintaritza-mailatan bere bideak eginaraztea ere, eskribau-agiriak barne.

      2.-     Beste herrilanari bategandik agiripaperen bat edo adierazpenen bat hartu behar, eta eraman behar lioketen bezain laister eskuratzen ez badiote, horretzazko erantzun-beharra bere gain hartu eta horretarako berariz gaitutako batek bidali behar zukeenaren pentzutan jaso dezala aginduko du.

      3.-     Eman behar diren hauteskunde-agirien aldakiek, mekanikazko ezein aldakigintza-bidez egin daitezkeen izenpeak eta ikurratzak daramatzatenean baino ez dute eragite-indarrik izango.

II ATALBURUA

ADMINISTRAZIO-BIDEETAKO BIDERAPENA

134. Atala

      1.-     Lege honetan epaikaritza-alorreko goradei edo jazartze-bideren bat jarri ez dadinetan, Hauteskunde-Batzordeen erabakien aurka goragoko mailako Batzordearen aurrerako goradeiak egin ahal izango dira, eta horrek goradeia egitetik hasi eta bost egunen barruan eman beharko du erabakia.

      2.-     Erabakiaren berria jaso ondorengo hogeita lau orduren barruan, erabaki hori eman duen Batzordean egingo da goradeia eta honek, bere txosten eta guzti, zehaztapidetza berrogeita zortzi orduren barruan igorri beharko dio erabakia eman behar duen Batzordeari. Azken honen erabakiaren aurkako administrazio nahiz epaikaritza-mailako goradeirik egiterik ez da izango.

135. Atala

      Arduralaritzabide-Legea ordezko izango da hautaskunde-ihardunbideari buruzko arauekiko.

136. Atala

      1.-     Hauteskunde-Batzordeek, goradei bat ebaztean, ez dute jazarritako erabakietan jarritako zigorrak gehitzerik izango.

      2.-     Lege honen 30.2 atalean agindutakoa aurreko zatian ohartemandakotik kanpo gelditzen da, eta bai 152. eta 153. ataletan ohartemandakoa hausteagatik jarritako zigorren aurkako goradeia ere, adierazi gabeko dirueskuraketa berriak edo izkutatutako gastu-atal berriak agertzen direnean.

III ATALBURUA

HAUTESKUNDE-AUZIPIDETATIKAKO ESKABIDEA

137. Atala

      Euskal Herriko Epaitegi Nagusiaren Arduralaritza-Auzipidetarako Saila izango da hauteskunde-auzipideetatikako eskeez lehenengo eta besterik gabeko auzialdian arduratzeko gai.

VII IDAZPURUA

HAUTESKUNDEETAKO DIRUSARRERAK, GASTUAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

I ATALBURUA

HAUTESKUNDE-ADMINISTRARIAK

138. Atala

      1.-     Eusko Legebiltzarrerako aurkeztutako hautagai-zerrenda guztiek, kondaira-lurralde mailan, hautagai-zerrendaren lurralde-mailako administraria eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-batzordearen aurrean zerrenda horren diru-sarrera, gastu eta hauteskunde-kontaduritzaren ardura izango duen eskuduna izan beharko dituzte.

      2.-     Hautagai-zerrenda kondaira-lurralde baten baino gehiagotan aurkez dezaten alderdi, baterakunde edo bazkunek guzti horietarako hauteskunde-administrari nagusia eta eskudun bat izan beharko dituzte.

      3.-     Administrari nagusia, aldi berean, alderdi, baterakunde edo bazkunak kondaira-lurralde baten edo gehiagotan aurkez ditzan hautagai-zerrenden lurralde-administrari ere izan daiteke.

      4.-     Hauteskundeetan eskuhartu, kondaira-lurralde bakar baten eskuhar dezan hauteskunde-batasun edo politika-alderdi, baterakunde nahiz bazkuneko lurralde-administrariak, aldi berean, hauteskunde-administrari nagusi izan beharko du.

      5.-     Administrari nagusiak izango du, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean, alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunak eta horietako hautagai guztiek egindako hauteskunde-gastu eta sarrera guztien ardura, baita dagokion kontaduritza eramatekoa ere.

      6.-     Kondaira-lurralde ezberdinetan eskuhartzen duen alderdi, baterakunde edo bazkun bereko hautagai-zerrenden lurralde-administrariek administrari nagusiaren ardurapean jokatuko dute.

      7.-     Hauteskunde-adminitrarien ordezkoek ihardun, esandako administrariek kargua utzi, kanpoan izan, hil, edo ezinean gelditu izanagatik baino ez dute iharduterik izango.

139. Atala

      1.-     Gara adineko izan eta herri eta politika-eskubideak erabat indarrean dituen ezein herritar hautatu ahal izango da hauteskundetako administrari.

      2.-     Hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariak eta alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunen ordezkari nagusiak aldi berean administrari nagusi ere izan daitezke.

      3.-     Hautagaiek ez dute hauteskunde-administrari izaterik.

      4.-     Administrari nagusiek eta hauen ordezkoek bakoitzaren politika-alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunak emandako behar hainbateko agintearen jabe izan beharko dute, eta horien hautaketaren berri, horietako bakoitzaren ordezkari nagusiak, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari, hauteskundetarako deia egin ondorengo hamaikagarren eguna baino lehen idatziz eman beharko diote. Idazki horretan, hautatutakoen onarpena berariz adierazi beharko da.

      5.-     Hauteskundetako lurralde-administrarien eta hauen ordezkoen hautaketaren berri, horietako bakoitzaren hautagai-zerrendatako lurralde-mailako ordezkariek edo ordezkari nagusiek, dagokion Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari, hautagai-zerrendak aurkeztearekin batera, idatziz eman beharko diote. Idazki horretan, hautatutakoen onarpena berariz adierazi beharko da. Kondaira-Lurralde bakoitzeko Hauteskunde-Batzordeak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari, bakoitzaren barrutian hautatutako lurralde-mailako hauteskunde-administrarien eta hauen hauen ordezkoak zein diren jakinaraziko dio.

II ATALBURUA

HAUTESKUNDEETAKO KONTUAK

140. Atala

      1.-     Aurkeztutako hautagai-zerrenda guztiek, euren izendapena egiten den egunetik aurrera, euren administrari nagusiaren bidez, kontaduritza zehatza egin beharko dute, eta hor, nahitaez, honako alderdi hauek erasota utzi beharko dituzte:

a)   Hautagai-zerrendaren izena eta zein barrutitan edo barrutietan eskuhartzen duen.

b)   Dirueskuraketak eta diru-iturriak, banaka zehaztuta.

c)   Lege honetako 146. atalean ohartemandakoaren arauera egindako gastuak, zertakoa eta egin zireneko eguna zehaztuz.

      2.-     Administrari nagusiek behar bezala adieraziko dituzte hautagaiek hauteskundetarako deia egitetik hauteskunde-eguna artekoan izandako ekintzetako diruzko egiketa eta gorabehera guztiak.

      3.-     Dirueskuraketei eta diru-iturriei buruzkoan, kontaduritzan honako zehaztasun hauek jarri beharko dira gutxienez:

a)   Hurrenkera-zenbakia: dirueskuraketa eta diru-iturritarako bide emanezko egiketa guztiak, eskuratu direneko tokia dena dela, izan-alango hurrenkeran adieraziko dira. Zenbaketa hau liburuan jasotako oharren irozkai eta zuripidetarako izanezko agiritakoarekin baterakoa izango da.

b)   Eguna: dirueskuraketei eta eta dirubide-iturriei bide emanezko egiketak zein egunetakoak diren adieraziko da, horiek aurrezki kutxa edo bankuko kontu-bidez egindakoak izatea berdin dela.

c)   Zenbatekoa: dagokion egiketaren zenbatekoa zehatz-mehatz adieraziko da.

d)   Zertakoa: egiketa bakoitzaren azalpen laburra, ekintza hori nori leporatu behar zaion, hori egin-egin duena dena dela, eta aurrezki kutxa edo bankuko kontu-bidez egin den adieraziko da: aurrezki kutxaren bidez egina izanez gero, hau non dagoen eta horko arduradunak nortzuk diren adieraziko da eta, bankuko kontu-bidez egina izanez gero, kontu-zenbakia edo hori zein den jakiteko beste osagaiak, hori erabiltzeko baimena dutenen izenak, bankuaren izena eta honek dituen etxeetatik hain zuzen zeinetan egin den adieraziko da.

      4.-     Gastuei buruzkoan, kontaduritzan, aurreko zatian eskuraketetarako esandako zehaztasun berak jarri beharko dira, hori bai, dirueskuraketetakoetatik erabat bereizirik.

      5.-     Kontaduritza amaitzean, kontaduritzako aldaroen eta banketxetako laburpenen arauerako aldaroen arteko aldeak agirian utzizko azalpen-agiria, egindako diru-kontaketaren zuripide-agiria eta aldaro bakoitza osatzen duten kontu-garbiketako zordunen eta hartzekodunen izenak emanezko zerrenda aurkeztuko da.

141. Atala

      1.-     Hautagai-zerrenden administrari nagusiek eta lurralde-mailakoek, diruak biltzeko ireki edo gauzatutako kontuen berri, bakoitzak dagokion Autonomi Elkarteko edo Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari, horiek ireki edo gauzatu ondorengo hogeita lau orduren barruan eman beharko diete.

      2.-     Politika-alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunei gagozkiela, hauek beren bazkide eta jarraitzailei ezagun zaizkien kontu-zenbakiak dituztelako, diru-bilketarako lehendik irekitako kontuak gauzatu nahi izango balituzte, aurreko zatian esandako adierazpena egin baino lehen, kontu horietako aldaroan ez du dirurik izan beharko.

      3.-     Kontuak ireki, hauteskundetako administrariak izendatzeko egunetik aurrera, ezein banketxe edo aurrezki kutxatan iriki ahal izango dira.

      4.-     Aurkeztutako hautagaiak aldarrikatu gabe geratuz gero edo hauteskundeetan eskuhartzeari utziko baliote, kontu horietan inork jarritako diruak, ekarketa horiek egitera bultzatu zuten alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunek, jarri zituztenei atzera itzuli beharko dizkiete.

142. Atala

      1.-     Hauteskundetako gastuak ordaintzeko izendatutako diru guztiak, horien nondikakoa dena dela, esandako kontu horietan sartu beharko dira, baita gastu guztiak kontu horien pentzutan ordaindu ere.

      2.-     Hauteskundetako administrariek eta, kontuetako diruak erabiltzeko, horiek emandako baimena izan dezaten lagunek izango dute sartutako diruen eta horiek esandako helburuetako erabiltzeko ardura.

      3.-     Hauteskunde-aldia amaitutakoan, kontu horietako aldaroak, aurrez egindako hauteskunde-zorrak, boto-emanketako egunaren ondorengo larogeita hamar egunetan ordaintzeko baino ez da erabiltzerik izango.

      4.-     Boto-emanketako egunaren ondorengo hirurogei egunetan dagokien hauteskunde-administrariei aditzera eman gabeko hauteskunde-gastuegatikako jazarpenak baliorik gabeko eta ez ordaintzekotzat joko dira. Horretarako, hauteskundetako administrariek, jazarpenak egiteko epea amaitu baino hamabost egun lehenago, Lege honetan manu hori dagoela idatziz jakin-arazi beharko diete jazarpen hori egin ez duten hartzekodunei. Bidezko arrazoirik egon dagoenean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek eta, hala behar izanez gero, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, arau honekiko salbuespenak onartu ahal izango dituzte.

143. Atala

      1.-     Aurreko ataletan esandako hauteskunde-kontuetan dirurik jarri dezatenek, dirua jartzeko unean, beren izena, bizitokia eta Erresumako Nortasun-Txarteleko edo Pasaporteko -hau dirua jartzen deneko Erakundeko dagokion langileari erakutsiko zaio- zenbakia erasota utziko dituzte.

      2.-     Diruak beste norbanako edo legezko nortasundunen baten izenean jarri daitezenean, horren izena erasota utziko da.

      3.-     Diruak alderdiek jarri ditzatenean, jartzen diren diruen nondikakoa erasota utziko da.

III ATALBURUA

HAUTESKUNDE-ESKURAKETAK ETA ITURBURUAK

144. Atala

      1.-     Eusko Jaurlaritzak hauteskundetarako diru-laguntzak aurrez eman, Eusko Legebiltzarrerako izandako aurreko hauteskundeetan ordezkaririk lortu zuten politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasunei emango dizkie. Aurrez emandako diruak ez du politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasun horrek Eusko Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan jasotakoa bino ehuneko 30etik gorakoa izan beharko.

      2.-     Aurrez emateko diruen eskea, adminitrari nagusi bakoitzak, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari, deia egin ondorengo hogeita batgarren egunetik hogeita hirugarrena bitartean egin ahal izango dio.

      3.-     Deia egin ondorengo hogeita bederatzigarren egunetik aurrera jarriko ditu Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntzaren ardura duen Sailak, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak baimena eman ondoren, adminitrari nagusien esku, bakoitzari dagozkion aurrez emateko diruak.

      4.-     Aurrez emandako diruak Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntzaren ardura duen Sailak kenduko ditu politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasun bakoitzari azkenean egokitutako hauteskunde-laguntzegatikako dirutatik.

      5.-     Hauteskundeen ondoren, politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasun bakoitzari azkenean egokitu zaion laguntza-kopuruaz gaindiko izan daitezen heinean itzuliko dira atzera aurreratutako diruak.

145. Atala

      Honako hauek debekatuta gelditzen dira:

      1.-     Ezein Administraziok edo herri-bazkunek, ihardutze-erakunde burujabe edo Erresumarenez besteko erakundek, Erresumaren, Autonomi Elkarteen, probintzien nahiz udalen jabetzapeko herri-alorreko enpresek eta herri eta norbanako-alorreko diruz osatzen diren enpresek eta, indarrean duten akurapen-bidez, zerbitzuak edo zuzkiketak edo lanak Herri-Administraritzetakoren baterako egiten dituzten enpresek hauteskunde-kontutarako diru-ekarketak egitea.

      2.-     Atzerritarrak izan edo bere egoitza Autonomi Elkartetik kanpo izan dezaten erakunde edo norbanakoen diru-ekarketak.

      3.-     Legezkontrako ekintzapidetatikako diru-eskuraketak.

      4.-     Ezein erakunde, norbanako nahiz lege-nortasundunek, alderdi, baterakunde, bazkun edo batasun batek berak deiaren gai izandako hauteskundetarako diruak biltzeko irekitako kontuetan miloi bat pezeta baino gehiago jartzea.

IV ATALBURUA

HAUTESKUNDEETAKO GASTUAK

146. Atala

      Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuhartzen duten alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunek, deia egiten den egunetik hasi eta hauteskunde-eguna artekoan, ondoren ematen diren zertakoen eretzean egin ditzatenak joko dira hauteskunde-gastutzat:

a)   Hauteskunde-txartel eta eskutitz-azalak egitea.

b)   Jendeari botoa beren hautagai-zerrendeei ematera eragiteko xedezko artezko nahiz zeharkako zabalkunde eta iragarketa-lanak, horretako era eta erabilitako baliapidea dena dela.

c)   Hauteskunde-mailako ezein ekintzatarako tegiak alogeratzea.

d)   Langile finko izan gabe, hautagai-zerrenden zerbitzura lan egiten dutenei lansariak edo dirusariak ematea.

e)   Garraiabideak eta hautagaien, alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunetako buruzagien eta hautagai-zerrendaren zerbitzuko langileen toki-aldaketegatikako gastuak.

f)    Eskutitzak eta posta-gastuak.

g)   Dagokien diru-laguntza eskuratu artekoan, hauteskunde-ekintzaldirako jasotako maileguen ondorioz sortutako korrituak.

h)   Hauteskundetarako behar diren idazguak eta zerbitzuak antolatu eta lan egiteko beharrezko izan daitezen beste guztiak.

147. Atala

      1.-     Alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasunek ez dute hurrengo zatian ezarritako mugez gaindiko hauteskunde-gasturik egiterik izango.

      2.-     Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde-gastutarako muga alderdi, baterakunde, bazkun edo batasun bakoitzak hautagai-zerrendak aurkezten dituen barrutietako legezko biztanlegoari dagozkion biztanleen kopurua hogeita hamabost pezetaz biderkatzetik ateratzen dena izango da. Biderketa horretatik ateratzen denari haiek hautagai-zerrendak aurkezten dituzten barrutietako bakoitzeko hamazazpi miloi pezeta gehitu ahal izango zaizkio.

V ATALBURUA

HAUTESKUNEETAKO KONTADURITZA-ZAINGOA

148. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek izango dute Idazpuru honetako ataletan ezarritako arauak bete daitezeneko ardura.

      2.-     Hauteskunde-Batzordeek bere ikuskaketa-lanerako herri nahiz norbanako-jabetzapeko erakundeei eska diezazkieten argipideak ematera behartuta daude horiek.

      3.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak hautagai-zerrenden administrari nagusiei beharrezko eritzitako kontaduritza-argipideak eskatu ahal izango dizkie, eta egin dakizkien eskeei erantzuna idatziz eman beharko zaie.

      4.-     Halaber, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, hautagai-zerrenden administrari nagusiek emandako xehapenen egiazkotasunari buruzko argipideketari ekin ahal izango dio.

      5.-     Hauteskunde-Batzordeek egindako ikerlanen ondorioz hauteskunde-legeak hautsizko jokabideak izan direlako aztarrenak azalduko balira, horren berri Herri-Salataritzari emango diote, ekintza egokiak aurrera eraman ahal izateko.

149. Atala

      1.-     Legebiltzar-tokirik lortu duten edo hauteskundetarako diru-laguntzarik eskatu zuten hautagai-zerrenden administrari nagusiak, hauteskundeak izan ondorengo hirurogei egunen barruan, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen egoitzan, kontaduritza guztia zehatz-mehatz eta agiri-paper guztiez osatuta aurkeztuko ditu.

      2.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak hogeita hamar egun izango ditu bere esku, beharrezko izan ditzan teknikarien laguntzaz baliatuz, aurkeztu zaizkion agirisortak aztertzeko, eta hautagai-zerrenden administrari nagusiari, honek eramandako kontaduritza-agiri edo argipideen ezein alderdi agiri-bidez egiaztatu dezaneko eskea egin ahal izango dio.

      3.-     Aurkeztutako kontuak Hauteskunde-Batzordeak aztertu eta arauzkontrakotasunen bat somatuz gero, hautagai-zerrendaren administrari nagusiari jakin-araziko dio, honek aldezpena egin dezan hamabost eguneko epea emanez.

      4.-     Hauteskundeak izan ondorengo ehun eta hogeita bost egunen barruan, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, aurkeztutako hauteskunde-gastu eta sarreren bidezkotasunari buruz, arrazoiak emanezko txostena egingo du.

150. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, aurreko ataleko azken-zatian ohartemandako epe berean, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari, egin dituen lan guztien berri emango dio. Epaitegi honek, hogeita hamar egunen barruan, bere ikuskaritza-egitekoan arituz, hauteskundeetako kontaduritzen arauzkotasunari buruzko erabakia emango du.

      2.-     Esandako Epaitegiak bere iritzia eman ondoren, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, zio eta guztiko erizpen-bidez, hauteskunde-kontuetako sarreren eta gastuen zerrenda egiaztatuta dagoela adieraziko du. Edo zuritu gabeko sarrera-atalak edo murriztutako gastu-atalak daudela. Horrelakoetan, hauteskundetako arauak hautsi direla erabaki ondoren, dagokion alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunari, Idazpuru honetako VII. Atalburuan ohartematen denez, hauteskundetako laguntzarik ez emateko edo laguntza hori murrizteko saloa egin ahal izango du.

      3.-     Halaber, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak erabakiko eta argitara emango ditu, hurrengo atalean ohartemandakoari jarraiki, legebiltzar-tokirik lortu duten hautagai-zerrendeei dagozkien hauteskundetako diru-laguntzen zenbatekoak.

      4.-     Hauteskundetako diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitara emandakoan, Eusko Jaurlaritzak, Herriogasuntzako ardura duen Sailaren bidez eta 80.3, 144.4 eta 154 ataletan ohartemandakoaren kaltetan gabe emango dizkiete diru-laguntzak, jasotzea dagokien hautagai-zerrendetako administrari nagusiei.

      5.-     Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeek hauteskundeak izan ondorengo ehun egunen barruan emango diote Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari, euren ikuskaritza-lan guztietatikako emaitzen berri.

VI ATALBURUA

HAUTESKUNDE-GASTUTARAKO HERRI-DIRULAGUNTZA

151. Atala

      1.-     Autonomi Elkarteak politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasunen hauteskundeekiko diru-laguntzak emango ditu, honako arau hauei atxikiz:

a)   Lortutako Eusko Legebiltzarrerako toki bakoitzagatik miloi bat pezeta.

b)   Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako boto bakoitzeko ehunda berrogeita hamar pezeta, zerrendakide batek gutxienez ezein hauteskunde-barrutitan legebiltzarkide-toki bat atera izanaren baldintzapean.

c)   Legebiltzar-aulkia lortu dezatenei hogeita lau miloi pezeta.

      Hautagai-zerrenda hiru kondaira-lurraldeetan aurkeztu ez dezatenek diru-laguntza hau, Autonomi Elkarte osoko biztanle guztiekiko, hautagai-zerrenda aurkeztu duteneko kondaira-lurraldeak dituen biztanleen heinean jasoko dute.

      2.-     Aurreko zatian ohartemandako zenbatekoak lehenagotik zehaztutako pezeta-kopuruei buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntzaren ardura izanezko Sailaren aginduz, zenbateko horiek hauteskundetarako deia egin ondorengo zazpi egunetan eguneratuko dira.

      3.-     Politika-talde bakoitzari emandako hauteskundetarako diru-laguntzak ez du aitortutako eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak bidezkotzat jotako hauteskunde-gastuetako kopurua baino haundiagoa izan behar.

VII ATALBURUA

ZIGORRAK

152. Atala

      1.-     Zigor-legearen aldetikako erantzunbeharraren, edo Lege honetako 145. atalaren gai diren ihardutze-erakunde eta erakundeen iharduna araupetzen duten legepideak erabiliz atera daitezkeen erantzunbeharren kaltetan gabe, debekatutako diruak hartu izanaren egiaztapenak izan zitezkeen dirulaguntzak erabat galtzea ekarriko du, eta hartutako debekatutako dirumoltzo horren hiru halako zigor bat.

      2.-     Zigor hori aurreko atalean jarritakoaren gainetikakoa izan ahal izango da.

153. Atala

      1.-     Zuritu gabeko dirueskuraketak edo izkutatutako gastu-diruatalak egon izana egiaztatu dadinean, zigorrak zuritu gabekoaren edo izkutatutakoaren hiru halakoa izan ahal izango du. Erantzunbeharra politika-alderdi, batasun edo bazkunak izango du, horiek gero hauteskundeetako kontuen eraentza bere gain izan dutenei eraso ahal izatearen kaltetan gabe.

      2.-     Arestian esandakoa gertatuz gero, dirulaguntza hartzeko eskubidea baldin badago, dirulaguntzari zigorrak jotzen duena kenduko zaio. Dirulaguntzatarako eskubiderik egon ez, edo zigorra baino gutxiagorako eskubidea izanez gero, diru-zenbateko hori, osorik edo osatzeko falta den zatia, eskudirutan eskuratuko da, legez onartutako ezein bidetatik lakatu daitekeela.

154. Atala

      Aurreko ataletan esandakoak eragite-indarra izan dezan, zigorren berri Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak edo Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntzako ardura duen Sailari jakitera eman beharko diote eta horrek hartu izanaren egiaztagiria egingo du.

Erabaki Gehigarriak

Lehenengoa

      1.-     Hauteskunde-egiteraldiak ekarri ditzan gastu guztiak Autonomi Elkartearen Guztizko Diruegitamuen pentzutangoak izango dira, horietarako dirubideak Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Ekonomi Itunea onartzezko 12/1981 Legearen II. Atalburuak dioenez egitearen kaltetan gabe. Gastu horietan, Hauteskunde-Batzordeen ihardunarenak, eta Batzordetako Idazkaritzetan zerbitzu egiten dutenez bestekoak izan eta Batzordeak bere egitekoa ahalik eta ondoen betetzeko beharrezko eritzitako lanari teknikari edo laguntzaileek ekar ditzatenak sartuko dira. Ahal dela, eta Batzordeen ihardunaren bereizkeriarik ezarentzat kaltegarri izan ez dadin guztietan, lanari teknikari eta laguntzaile horiek, Autonomi Elkarteko Administraritzaaren zerbitzuan dihardutenak izango dira, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearentzat Lege honetan ohartemandako jaurpidea salbu.

      2.-     Nolanahi ere, Hauteskunde-Batzordeetako kideei eta hauen zerbitzuko lanariei buruzko bide-sari eta diruzko beste sariak bere gainontzeko irabazpideekin baterakoak izan ahal izango dituzte, eta horien dirubide-zaingoa indarrean dauden legeei atxikizkoa izango da.

Bigarrena

      Lege honetako 23.1 atalean ohartemandakoetarako, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen lurralde-eremuak epaikaritza-barrutienak izango dira.

Hirugarrena

      Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko ekainaren 19ko 5/1989 Oinarrizko Legearen Erabaki Gehigarrietako Lehenengo 2 zenbakian ematen diren manuak bere osoan edo zati baten aldatzen direneko Lege honetako atalak idazki honetan legegintzan taiuz aritzeko arrazoiegatik jarri dira; ondorioz, Oinarrizko Legeko manu horiek aldaketarik izaten duten une berean aldatutakotzat ulertuko dira Lege honetako atal horiek.

Laugarrena

      Lege honetan ohartemandako zenbatekoak lehenagotik zehaztutako pezeta-kopuruei buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntza-Sailaren Aginduz, zenbateko horiek hauteskundetarako deia egin ondorengo bost egunetan eguneratuko dira.

Boskarrena

      Lege honetan ohartemandako elkartuezinekiko jaurpidea, hemen agintzen denari jarraiki, hautatutako legebiltzarkideekin ere erabiltzeko izango da.

Aldi Baterako Erabakiak

Lehenengoa

      1.-     Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Maikideen lehenengo hautaketa, 18. ataleko ihardunbidearen arauera, Lege hau indarrean jarri ondorengo hirurogei egunen barruan egin beharko da.

      2.-     Zuzentzako Goren-Epaikaritzako eta Eusko Legebiltzarreko Lehendakariek egindako hautaketen berri emango die Eusko Jaurlaritzari, honek horien izendapena egin eta Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea osatuko dutenen izenak argitara Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian eman ditzan, eta Batzorde hori ahalik eta azkarren eratuko da.

Bigarrena

      Hauteskunde-Jaurpide Nagusiari buruzko Oinarrizko Legeko 8.6 atalak indarrean dirauen bitartean, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen lurralde-eremuak 1979.eko Toki-mailako Hauteskundeetarako jarritakoekin baterakoak izango dira.

Azken Erabakiak

Lehenengoa

      Lege honetan ohartematen ez denerako hauteskunde-jaurpide nagusiari buruz indarrean dauden arauak erabili beharko dira, eta berariz, Gorteetako Diputatu Nagusien hauteskundeetarako ohartemandakoak, hauteskundeen nolakoaren eta eremuaren ondoriozko egokiketak eginik, noski, eta batean estatu-mailako erakunde direnak, bestean, bere aginpideen eremuan, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazioari dagozkionak izango direla kontutan hartuz.

Bigarrena

      Berariz besterik esaten bada salbu, Lege honetan jartzen diren epeak eta aldi-mugak kontatzeko egunak beti egutegi-egunak izango dira.

Hirugarrena

      Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Baliogabetzeko Erabakia

      Lege hau indarrean jartzean, Ekainaren 30eko "euskal Legebiltzarkideen ordezkaketa Araupetzeko" 8/1981 Legea, Azaroaren 25eko "Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeak Araupetzeko" 28/1983 Legea, Abenduaren 19ko "Eusko Legebiltzarrerako 1984.eko Hauteskundeetan erabili beharreko boto-atabakak, gelatxoak, boto-txartelak, eskutitz-azalak eta gainontzeko agiripaperak atxikiko zaizkien eredu ofizialak zehazteko" 274/1983 Dekretua; Urtarrilaren 16ko "Azaroaren 25eko 28/1983 Legearen 5. atala osatuzko" 15/1984 Dekretua; Urtarrilaren 23ko "Irrati eta Telebistarako Batzordeari" buruzko 3171984 Dekretua; Urtarrilaren 30eko "Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan eskuhar dezaten hautagai-zerrenden kontaduritza-liburuari" buruzko 42/1984 Dekretua; Otsailaren 6ko "Herri-jabetzapeko adierazpideetan doango tokiak uzteari" buruzko 40/1984 Dekretua; Otsailaren 13ko "Irrati eta Telebistarako Batzordeari buruzko Urtarrilaren 23ko 31/1984 Dekretuaren 3.2 atala idazkeraz adatzeari" buruzko 47/1984 Dekretua; Otsailaren 13ko "Herri-jabetzapeko Adierazpideetan doango tokiak uzteari buruzko Otsailaren 6ko 40/1984 Dekretuaren 3. atala idazkeraz aldatzeari" buruzko 48/1984 Dekretua; Irailaren 25eko "Eusko Legebiltzarrerako 1984.eko Hauteskundeetan erabili beharreko boto-atabakak, gelatxoak, boto-txartelak, eskutitz-azalak eta gainontzeko agiripaperak atxikiko zaizkien eredu ofizialak zehazteko" 204/1986 Dekretua eta Lege honen aurkako gainontzeko manu guztiak baliogabetuta geratuko dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra