Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1991 Legea, azaroaren 15ekoa, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetako ekonomi ekitaldiei aplikagarri zaien eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuak Finantzatzeko Foru Aldundiek egin beharko dituzten ekarpenak finkatzeko metodologia onartzen duena.

1991-11-15

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1991/12/10, 247. zk.; EAO, 2012/2/24, 47. zk.

 

§ 135. 5/1991 LEGEA, AZAROAREN 15EKOA, 1992, 1993, 1994, 1995 ETA 1996 URTEETAKO EKONOMI EKITALDIEI APLIKAGARRI IZANGO ZAIEN ETA EUSKAL AUTONOMI ELKARTEAREN AURREKONTUAK FINANTZATZEKO FORU ALDUNDIEK EGIN BEHARKO DITUZTEN EKARPENAK FINKATZEKO METODOLOGIA ONARTZEN DUENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

      Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 22. ataleko zortzigarren apartaduan, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, diru baliabideak banatzeko metodologia eta Lurralde Historiko bakoitzak Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu gastuetarako egin beharreko Ekarpenak finkatzeko modua onartu beharko dituela ezartzen da, hiru aurrekontu ekitalditarako indarraldia izango dutela gutxienez. Eta hori horrela izango da, egoera bereziek, horien indarraldia, Batzordearen iritziz, ekonomi ekitaldi baterako eta bitarako izan dadila eskatu dezatenean izan ezik. Halaber, Jaurlaritzak, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onartu eta lehen aipatu den metodologia jasoko duen Lege Proiektua bidaliko du Legebiltzarrera, honek onarpena eman diezaion.

      Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, 1985eko uztailaren 24ean egindako bilkuran, 1986, 1987 eta 1988 ekonomi ekitaldiei aplika dakiekeen metodologia onartu zuen eta, Legebiltzarrak, horren ondoren, metodologia hori bereganatzen duen irailaren 26ko 7/1985 Legea onartu zuen.

      Era berean, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, 1988ko maiatzaren 9an egindako bilkuran, 1989, 1990 eta 1991 ekonomi ekitaldiei aplika dakiekeen metodologia onartu zuen eta, Legebiltzarrak, horren ondoren, metodologia hori bereganatzen duen ekainaren 29ko 9/1988 Legea onartu zuen.

      Aipatu diren hiru ekitaldietan Foru Aldundiek egin beharreko Ekarpenak finkatzea ekarri du Lege hori aplikatu izanak, baina orain hurrengo denboraldian aplikatu beharko den metodologia finkatzeko unea heldu da.

      Bestalde, kontutan hartu behar da, bost aurrekontu ekitalditarako indarra izango duen Kupoari buruzko Lege berri batek hartuko duela indarra 1991ko ekonomi ekitalditik hasita. Hori horrela, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, Ekarpenak kalkulatzeko erabiliko den metodologia 1992/1996 bosturtekoan zehar aplikagarria izan dadinaren erabakia hartu du eta, ondorioz, hiru aurrekontu ekitalditarako bakarrik indarra zuten aurreko 7/85 eta 9/88 Legeetan aipatzen zen metodologiaren indarraldia luzatu egiten da. Era honetan, Euskal Autonomi Elkartearen finantzaketari buruzko arauak egiteko prozesu ezberdinak, aldi berean emango dira.

      Egoera honetan, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, diru baliabideak banatzeko metodologia eta Lurralde Historiko bakoitzak 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 ekitaldietan Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontuen gastuetarako egin behar dituen Ekarpenak finkatzeko modua onartu zuen. 1988/1991 hirurtekoan aplikatzen zen metodologian hartzen du oinarri metodologia honek eta haren egitura eta garapena errespetatu egiten ditu. Hala ere, esperientziak edo igaro den denborak erakutsitakoak eskatzen dituztenak sartu egin dira metodologia honetan. Ondorioz, Lurraldearteko Konpentsazio Fondoak sortzen zuen finantzaketa desagertu egiten da eta koefiziente bertikalak bereganatzen du; Herri Zor berezia jaulki eta kokatzetik Foru Aldundiek lor ditzaketen etekin garbietan Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioek parte har dezatela ezartzen da; ekonomi ekitaldi bateko koefiziente horizontalek aurreko ekitaldikoekiko duten %+1,5 muga, kendu egiten da; instituzio ezberdinen arteko beste finantz fluxu batzuk, arautu egiten dira; Ekarpenen aurrelikidazioa, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluaren xedapenak kontutan hartuz egin dadila jasotzen da eta ez lehengo sistema zailaren arabera; sektore publikoaren finantzaketarik emankorrena lortzeko izango den eta laster sortuko den finantzaketarako instituzio publikoari ematen zaizkio instituzioen finantz ihardunaren koordinakuntza eta armonizazio lanak. Halaber, metodologian erabiltzen den nomenklaturari eta metodologiaren antolaketari dagozkienetan, hobekuntza batzuk egin dira, metodologia hori erraztu eta hobeto ulertu ahal izateko.

      Metodologia hori Lege honetako Eraskinean jasotzen da, azaroaren 25eko 27/1983 Legean ezartzen dena betetzeko xedez:

Atal bakarra

      Lege honetako Eraskinean jasotzen den eta Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onartutako Akordioari onarpena ematen zaio. Akordio horretan, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuak finantzatzeko, Foru Aldundiek egin beharreko Ekarpenak finkatzeko eta 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 ekitaldiei aplika dakiekeen metodologia ezartzen da eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuetako gastuetarako, Foru Aldundiek egin beharreko ekarpenen koefizienteak finkatzen dira bost urtetarako.

ERASKINA

Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluaren Akordioa

      Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak 1991ko urriaren 14ean egindako bilkuran, ahobatez hartu zuen

AKORDIOA:

I ATALBURUA

BANAKETA BERTIKALAREN EREDUA

Lehenengo Atala - Banaketa bertikalaren ereduaren finkapena

      1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetako aurrekontu ekitaldietan zehar, Foru Aldundiek, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuen finantzaketa orokorrerako egin behar duten Ekarpena, honako eredu honen arabera kalkulatuko da ekitaldi bakoitzean:

-  Ekonomia Itunearen kudeaketak sor ditzan eta banaketarakoak diren diru sarrerak (R)

-  Kupoaren metodologiak ekar ditzan kenketak (D)

-  Kenketa berezia (P)

      Banatu beharreko diru baliabideak: R - (D + P)

      Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioen karga orokorrei eusteko, Foru Aldundiek egin beharreko Ekarpenak (Ekarpen Orokorra):

      [R - (D + P)]ren %66,30

2. Atala - Banaketaren gai izan behar duten diru sarrerak

      1.-     Ekonomia Itunearen kudeaketak ekarri ditzan, azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 20. atalean ezartzen den banaketaren pekoak diren diru sarrerak (R), honako hauek dira:

a)   Hitzarmenpeko tributuak direla eta, ihardunean dagoen ekonomi ekitaldian bildu daitezen diruak, horiek sortu direneko urtea ez dela kontutan hartuko. BEZek ordezkatu dituen diru sarrera probintzialak direla eta, Foru Aldundiek eskuratu dezaten eta horien guztirako %6,3koa izango den konpentsazio garbiari dagokion zenbatekoa, kendu egingo zaie diru horiei.

b)   Hitzarmenpeko eta fiskal mailako diru sarrerak direla medio, ekonomi ekitaldi bakoitzean zehar Foru Aldundiek eskuratu ditzaten korritu likidoak.

      2.-     Honako hauek osatuko dituzte aurreko apartaduko a) puntuan aipatzen diren diru sarrerak:

a.      Hitzarmenpeko zuzeneko zergek.

b.      Hitzarmenpeko zeharkako zergek.

c.       Ustekabeko konbinaketen eta jokuaren gaineko tasa fiskalak.

d.      Premiamendu eta epe luzapenegatiko errekarguek eta atzerapenegatiko interesek, hau da, itunepeko tributuei buruzkoak izan eta ekintza zergagarriak eman direlako eskuratutako diruek alegia.

      3.-     Aurreko ataleko 1. apartaduko b) puntuan aipatu diren korrituen zenbateko prebisionala, 190 miloi pezetakoa izango da bosturteko lehenengo ekonomi ekitaldirako. Aurreko urterako aurrikusitako zenbatekoari, 8. atalean aipatzen den gaurkotze indizea aplikatuz lortuko da gainontzeko ekitaldietarako zenbatekoa. Honako era honetan ponderatuko da indize hori: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, dagokion ekonomi ekitaldirako, Elkarteko finantz erakundeekin erabaki beharreko gordinari dagokion korritu garbiari buruz aurrikusitakoa eta aurreko ekonomi ekitaldiari buruz aurrikusitakoa zatitzeak eman dezan kozientearen indizearen bidez hain zuzen.

3. Atala - Kupoaren metodologiak ekar ditzan kenketak

      1.-     Honako kenketa hauek egingo zaizkie Ekonomia Itunearen kudeaketak sor ditzan eta banaketarakoak diren diru sarrerei (R):

a)   Kupo likido gisa Estatuari ordaindu beharreko zenbatekoei dagozkienak.

b)   Estatuari ordaindu beharreko Kupo likidoaren kalkuluan konputatuta dagoen eta Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren finantzaketarako diren zenbatekoei dagozkienak.

c)   Estatuari ordaindu beharreko Kupo likidoaren kalkuluan konputatuta dagoen eta Gizarte Segurantzako izaiki kudeatzaileei atxikita dauden intsuldaketak finantzatzeko diren zenbatekoei dagozkienak.

      2.-     Kuporako Batzorde Mistoak 1992/1996 bosturterako Euskal Autonomi Elkartearen Kupoa seinalatzeko metodologian erabakitakoa, ekonomi ekitaldi bakoitzari prebisionalki aplikatuko zaizkion emaitzek osatuko dituzte zenbateko hauek.

      Kuporako Batzorde Mistoak bidezkoa den erabakia hartu ondoren Kupoari buruzko bosturterako Legea, 1992/1996 epealdirakoa alegia, onartu dadin arte, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak finkatuko ditu aurreko apartaduan jaso diren kenketei dagozkien zenbatekoak, ekitaldi bakoitzerako.

      Kupoari buruzko bosturterako Legeak, 1992/1996 epealdirakoak hain zuzen, atal honetan jasotzen diren kenketetan eragina duten funtsezko aldaketak ekartzea gertatuz gero, bidezkoak diren egokitzapenak egingo lituzke Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak.

      3.-     Era berean, Estatuari ordaindu beharreko behin-betiko likidazioak ekar ditzan eta atal honetan definitzen diren kenketei dagozkien zenbatekoak, indarrean dagoen ekitaldian egin behar diren kenketen kalkuluan sartuko dira.

4. Atala - Kenketa berezia

      1.-     Ekonomia Itunearen kudeaketak sor ditzan eta banaketarakoak diren diru sarrerei (R) kenketa bereziak egingo zaizkie, 27/1983 Legeko 22. ataleko hirugarrenean, ekonomi plangintzari buruz, hori sustatze eta garatzeari buruz jasotzen diren politikei buruz eta politika eta ekonomi mailako egonkortasuna bermatzeko neurriak hartzeari buruz ezartzen direnak betetzeko Eusko Jaurlaritzak behar dituen zenbatekoz.

      2.-     Aurreko ekitaldiari dagokion prebisioa, 8. atalean aipatzen den gaurkotze indizeari aplikatuz lortuko da zenbateko hau.

5. Atala - Banaketa bertikalerako koefizientea

      1.-     1992-1996 bosturtekoan indarra izango duen banaketa bertikalerako koefizientea, %66,30ean finkatzen da. Hori finkatzeko erabili den metodologia, I. Eraskinean jasotzen da.

      Erabaki honek indarrean iraun dezan bitartean, Estatuaren Administrazio Zentralaren eta Euskal Autonomi Elkartearen artean edo Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioen eta Foru Aldundien artean zerbitzu intsuldaketak emango balira, 10. atalean ezartzen denaren arabera jokatuko da.

      2.-     Lurraldearteko Konpentsazio Fondoak Euskal Autonomi Elkartearen aldeko aldibaterako konpentsazioari eustea gertatuz gero, nahiz Kupoari buruzko bosturterako Legea 1992/96 epealdirako onartu ez delako, nahiz, onartu baldin bada ere, Estatuari ordaindu beharreko Kupo likidoan, konpentsazio gisa, aldibaterakoari eustea gertatzen baldin bada, 3.1.a) atalean ezartzen den kenketatik hartuko da zenbateko hori.

      Kasu honetan, Kupoko finantz konpentsazioa, Foru Aldundiek egingo dute.

6. Atala - Ekarpen Orokorra

      5. atalean definitzen den banaketa bertikalaren koefizientea, banandu beharreko diru baliabideei aplikatuz kalkulatuko da Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioen karga orokorrei eusteko Foru Aldundiek egin behar duten Ekarpena. Honako era honetan lortuko dira diru baliabide horiek: Ekonomia Itunearen kudeaketak sor ditzan eta 2. atalean finkatzen diren diru sarreren eta 3. eta 4. ataletan aipatzen diren kenketen artean ematen den diferentzia bidez alegia.

7. Atala - Ekarpen Bereziak

      Aurreko atalean aipatzen den Ekarpen Orokorraz gain, Ekarpen Bereziak egin beharko dituzte Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioen alde, honako kontzeptu hauei dagozkienak hain zuzen:

a)   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuetan Ertzainentzako sartzen diren gastuen finantzaketarakoa, 3.1.b) atalean definitzen den kenketaren zenbatekoz. Arabako Foru Aldundiko Miñoien finantzaketarako zenbatekoak ez dira horretan sartzen.

b)   Gizarte Segurantzako izaiki kudeatzaileei atxikitako intsuldaketen finantzaketarakoa, eskuduntza horiek burutzea Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioei dagokienean, Estatuari ordaindu beharreko Kupoko zenbatekoan kenketa egin ondoren horien finantzaketarako bidezkoa izan dadin zenbatekoz eta intsuldaketei buruzko Dekretuetan ezarri dadinaren arabera.

c)   27/1983 Legeko 22. ataleko hirugarrenean jasotzen diren politika eta egitekoak Jaurlaritzak burutu ditzan laguntzekoa, 4. atalean definitzen den kenketaren zenbateko berdinez.

8. Atala - Gaurkotze indizea

      2. eta 4. ataletan aipatzen den gaurkotze indizea, honako hauek eman dezaten kozienteari dagokiona izango da: itunepeko tributuen bidez bildutako diren, zehazkiago esateko, indarrean dagoen ekitaldirako Euskal Autonomi Elkarterako 2.1.a) atalean aipatzen diren tributuen prebisioa eta aurreko ekitaldirako egin den bilketa prebisioa zatitzeak eman dezana hain zuzen.

9. Atala - Europako Elkarteetako Egitura Fondoak

      Europako Elkarteetako Egitura Fondoetatiko transferentziak, Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioek eta Lurralde Historikoetako foru organuek horien titularitatea izango duteneko diru sarrerak izango dira.

10. Atala - Zerbitzuen intsuldaketa berriak

      1.-     Aurrekontu ekitaldi batetan zehar Estatuko Administrazio zentralak zerbitzu berriak intsuldatzen badizkio Euskal Autonomi Elkarteari, 3. atalean zehaztutako zenbatekoei kenketa gehigarri bat egingo zaie eta Estatuari ordaindu beharreko Kupoan egin beharko litzatekeen hainbateko kenketa egingo da aurrekontu ekitaldi horretan.

      2.-     Intsuldaketa berrien finantzaketa burutu ahal izateko, Foru Aldundiek, kenketaren gai izan den eta zenbateko berdineko Ekarpen Berezia egin beharko dute Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiaren alde, honako kasu honetan izan ezik: 27/1983 Legeko aldibaterako erabakietatik lehenengoko 2. apartaduan aipatzen diren Batzorde Mistoen erabakiz, zerbitzu horiek Foru Aldundiei intsuldatzea gerta dadinean hain zuzen, kasu honetan ez da egin beharko lehen aipatu den Ekarpen Berezi hori.

      3.-     Bosturtekoaren hurrengo aurrekontu ekitaldietan zehar intsuldaketak egitea gertatuz gero, kenketaren urteko zenbatekoa eta bidezko izan dadin osagarrizko Ekarpen Berezia, honako era honetan gaurkotuko da, hau da, Estatuari ordaindu beharreko Kupo likidoa gaurkotzeko erabil dadin gaurkotze indizea aplikatuz hain zuzen, dagokion bosturterako Legean Kupoa seinalatzeko ezarritako metodologian jaso dadinaren arabera.

      Dagokion ekitaldiko urtarrilaren batetik aurrera intsuldaketak indarrik ez izatea gertatuz gero, kenketaren zenbatekoak gaurkotu egingo dira hurrengo aurrekontu ekitaldietarako eta, gaurkoketa hori, urteko ekonomi ekitaldirako beharrezkoak izan daitezen egokiketak burutu ondoren gauzatuko da.

11. Atala - Aldaketak, Ertzaintza finantzatzeari dagozkionetan

      Urte bakoitzeko Kupoaren kalkuluan, Ertzaintzaren finantzaketaren kosteei buruzko akordioa Estatuko Administrazioarekin egin ondoren, Ertzaintzaren plantilan, nahiz langile mailan, nahiz destino mailan, nahiz indarrean dagoen prozeduraren arabera baimenaren gai izan diren moduluen aldibaterako gehiketan, eman daitezkeen aldaketek, 3.1.b) atalean jasotzen den kenketa eta 7.a) atalean aipatzen den Ekarpen Berezia goratzea ekarriko dute eta, gorakada hori, Estatuari ordaindu beharreko Kupoan onar dadina hainbatekoa izango da.

12. Atala - Aldaketak, Gizarte Segurantzako izaiki kudeatzaileen finantzaketari dagozkionetan

      Estatuari ordaindu beharreko Kupoaren kalkuluan sartu eta Gizarte Segurantzako izaiki kudeatzaileei atxikitako intsuldaketen finantzaketari dagokion zenbatekoa, intsuldaketei buruzko Dekretuetan ezarri dadinaren arabera aldatzea gertatuz gero, 3.1.c) atalean jasotzen den kenketa eta 7.b) atalean aipatzen den Ekarpen Berezia aldatu egingo dira bidezko izan dadin moduan eta Estatuari ordaindu beharreko Kupoan onar dadin zenbateko berdinez.

13. Atala - Kupoaren behin-betiko likidazioak sortutako aldaketak

      Estatuari ordaindu beharreko Kupoaren behin-betiko likidazioa egin ondoren, 3.1 atalean definitzen diren kenketen barruan sartuko dira likidazio horren emaitzak eta 7. atalean aipatzen diren Ekarpen Bereziak aldatu egingo dira bidezko izan dadin moduan.

II ATALBURUA

BANAKETA HORIZONTALAREN EREDUA

14. Atala - Koefiziente horizontalak

      1.-     Lurralde Historiko bakoitzak Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioen alde egin behar dituen eta 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 ekitaldietan indarra izango duten Ekarpenen koefizienteak, honako erizpide hauen arabera lortuko dira:

a)   Ekarpenaren koefizientearen ehuneko 70, Lurralde Historiko bakoitzaren errenta erlatiboaren artezko heinaren arabera kalkulatuko da.

b)   Ekarpenaren koefizientearen ehuneko 30, Lurralde Historiko bakoitzaren ahalegin fiskal erlatiboaren inbertsaren artezko heinean kalkulatuko da eta, ahalegin hori, zerga bilketarako gaitasunaren arabera neurtuko dela.

      2.-     Erizpide hauen azalpen matematikoa, honako ekuazio honen bidez formulatuko da:

ECUACIÓN

      Hona hemen letra eta letra multzo horien esanahiaren azalpena:

Ai =     Lurralde Historiko bakoitzak eman behar duenaren koefizientea, guztirako ekarpenaren portzentaietan.

Yi =      i Lurraldearen errenta.

Y =      Euskal Autonomi Elkartearen errenta.

Ti =      i Lurraldearen zerga bilketa.

T =      Hiru Lurraldeen guztirako zerga bilketa.

CRi =   i Lurraldearen zerga bilketarako gaitasun erlatiboa.

      3.-     Lurralde Historiko bakoitzak eman behar duenaren eta ekitaldi bakoitzerako prebisionalki kalkulatutako koefizienteak, ez dira aldatu behar ekitaldiaren barruan, aipatu den ekitaldian egin beharreko Ekarpenak likidatu arte aplikatuko direla.

15. Atala - Koefiziente horizontalak kalkulatzeko erabiliko diren bariableak

      1.-     Aurreko atalean zehaztu diren ekarpen erizpideak aplikatu ahal izateko, honako definizio hauei egokituko zaizkie erabiliko diren bariableak:

a)   Barne Ekoizpen Gordina erabiliko da errentarako, Lurralde Historiko bakoitzean Euskal Autonomi Elkarteko guztirakoarekiko eman daitezen merkatu prezioen arabera eta Euskal Estatistika-Erakundeak emandako azken datoa basetzat hartuz.

b)   27/1983 Legeak dioenaren arabera, zerga-kontzeptu guztiak kontutan hartuz, artezko udal-zergak barne, urtean biltzen den zenbatekoaren eta errentaren artean ematen den lotura hartzen da ahalegin fiskaltzat. Foru Aldundietako eta Udaletako aurrekontuetako I. eta II. atalburuetan jasotzen diren kontzeptuak dira aipatu diren zerga-kontzeptuak.

      Erabil daitezen zergabilketa-datuek eta amaitutako azken ekitaldiari dagozkienek bat etorri behar dute.

      Ahalegin fiskalari aplikatuko zaizkion errenta-datuek eta zergabilketari buruzkoek, urte berekoak izan behar dute. Horretarako, a) apartaduan aipatzen den Barne Ekoizpen Gordina proiektatuko da, legozkiokeen ekitaldietan Euskal Autonomi Elkartean maila horretan eman den moneta-hazkundearen tasak aplikatuko zaizkiola.

      Ahalmen fiskalaren inbertsak, Lurralde bakoitzaren zergabilketa gaitasunarekin lotuta egon beharko du multiplikatiboki.

      II. Eraskinean jasotzen diren zerga-kontzeptuei dagokien eta Euskal Autonomi Elkarteak orohar duen zergabilketa-egitura oinarritzat hartuz egingo da zergabilketa gaitasunaren kalkulua, guztirako zergabilketan duen portzentaia-zatia emango zaiola zerga-kontzeptu bakoitzari. Zergabilketaren zio den adierazle ekonomiko egokia gehituko zaio zerga-bilketa kontzeptu bakoitzari Lurralde Historikoka eta, portzentualki, Euskal Autonomi Elkarte guztiarekiko. Bi elementu hauek oinarritzat hartuz eta bigarrena lehenengoaz ponderatuz, Lurralde Historiko bakoitzaren zergabilketa teorikoa edo adierazle bakoitzaren batazbesteko zergabilketarako gaitasuna kalkulatuko da portzentualki, guztiarekiko beti ere.

      Adierazle bakoitzerako lortutako emaitzen bateraketa izango da Lurralde Historiko bakoitzaren zergabilketa gaitasuna.

      Zergabilketarako kontzeptu bakoitzean erabiliko diren adierazle ekonomikoak II. Eraskinean zehazten dira. Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak eman beharko du onarpena, adierazle horietan edozein aldaketa egin ahal izateko.

      2.-     Euskal Estatistika-Erakundeak argitaratutako datuetatik azkenengoak izango dira adierazle eta kalkulu ezberdinetan erabiliko diren datuak. Argitalpenaren gai izan den daturik ez egotea gertatzen bada, Euskal Estatistika-Erakundeak horiei buruz egindako zenbatespenak edo Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak egokientzat jo ditzan estatistika-iturrietatik jasotako azken datuak erabiliko dira.

16. Atala - Lurralde Historiko bakoitzaren Ekarpena kalkulatzea

      Lurralde Historiko bakoitzari dagokion eta aurreko 14. eta 15. ataletan agintzen denaren arabera kalkulatuko den koefiziente horizontala aurreko I. atalburuan definitutako Ekarpen Orokor eta Bereziei aplikatuz lortuko da, Euskal Autonomi Elkarte Osorako Instituzioei Lurralde Historiko bakoitzak egin beharreko Ekarpena.

17. Atala - Instituzioen arteko beste finantz fluxu batzuk

      1.-     Miñoiak finantzatzeko Arabako Foru Aldundiaren alde egingo den finantz fluxua, 7.a) atalean jasotako Ekarpen Berezia Eusko Jaurlaritzari izendatuz bideratuko da. Horretarako, aipatutako Ekarpen Berezi lez, dagokion koefiziente horizontalari, Ertzaintza finantzatu beharraren ondorioz izandako gutxipen gisa (3.1.b atalean aipatutakoa) kontsignatutako erabateko zenbatekoa aplikatzetik ateratzen den zenbatekoa, Eusko Jaurlaritzaren kontuan sartuko du Foru Aldundi bakoitzak; zenbateko hori, Arabako Foru Aldundiari dagokionez, Miñoiak finantzatzeko kontsignatutako erabateko zenbatekoan gutxituko da.

      2.-     Estatuari ordaindu behar zaion Kupo likidoan Lurralde Historiko bakoitzari dagokion zatia, dagokion koefiziente horizontala Kupo horri aplikatuz finkatuko da.

      Balio Erantsiaren gaineko Zergak jasango duen Egokitzapena, Ekonomia Ituneko 51. atalean ohartematen dena hain zuzen ere, Lurralde Historikoka banatzea, Lurralde Historiko bakoitzaren koefiziente horizontalen heinean egingo da.

      Kasu horietan erabili behar diren koefiziente horizontalak, finantz fluxuak burutzen direneko ekitaldiari dagozkionak izango dira.

III ATALBURUA

EKARPENAK EGITEKO MODUA

18. Atala - Kalkulu prebisionala eta Ekarpenak ordaintzeko epeak

      1.-     Foru Aldundiek, aurrekontu-ekitaldi baten barruan, Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioei egin beharreko Ekarpen Orokor eta Berezien kalkulua egiteko, 2. atalean aipatzen den dirusarrera-prebisioa, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak gauzatutakoa eta I. atalburuan zehaztutako gainerako mekanismoak aplikatuko dira, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ekitaldi bakoitzarekiko aurrekontuak egin ditzaten.

      2.-     Aurreko apartadua aplikatzeak ekar dezakeen guztirako zenbatekoa jasoko duten eta diru kopuru berdinekoak diren sei emanketa egingo dituzte Foru Aldundiek, 27/1983 Legeko 25. atalean aipatzen diren epeen barruan.

19. Atala - Ekarpen Bereziak aldatzea

      10, 11, 12 eta 13 ataletan xedatutakoaren eraginez izandako Ekarpen Bereziek izan ditzaten aldaketak, oraindik amaitu gabe dauden eta 27/1983 Legeko 25. atalean adierazten diren epeen artean banatuko dira, bakoitzari dagozkion zatiak berdinak izango direla.

20. Atala - Ekarpenen aurrelikidazioa

      Ekonomia Itunea kudeatzearen ondoriozko diru sarreren (2. atalean zehaztutakoak) likidazio-prebisioetan oinarrituz, azken emanketarekin batera aurrelikidazio egokitzapena egingo da; prebisiook, ekitaldi bakoitzeko urriaren 15a baino lehen onartu beharko ditu Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak.

21. Atala - Ekarpenen likidazioa

      1.-     Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, hurrengo ekitaldiko otsailaren lehenengo hamabostaldian burutu beharko du Ekarpenen likidazioa.

      2.-     Likidazio horren ondorioetarako, 2.1.a) atalean aipatzen diren hitzarmenpeko tributuak biltzetik lortutako diru sarrerei buruzko benetako datuak erabiliko dira, helburu horretarako Foru Aldundiek igorritako egiaztagirietan azaltzen diren datuen arabera.

      3.-     2.1.b) eta 4. atalean aipatzen diren korrituetatik eta 4. atalean aipatzen den gutxipen berezitik likidatu beharreko zenbatekoa zehazteko, honako hau egingo da: prebisionalki jarritako zenbatekoak berraztertu egingo dira, Euskal Autonomi Elkartean hitzarmenpeko tributuak benetan biltzeak ematen duen berraztertze indizearen arabera, eta bereziki, hasiera batetan aurrikusitakoei dagokienez, Lege honetako 2.1.a) atalean adierazten direnak. Gainera, korrituen kasuan, era honetan lortutako emaitza, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak Elkarteko finantz erakundeekin hitzarmendutako gordinari dagokion benetako korritu-moeta garbiaren eta hasiera batetan aurrikusitakoaren arteko kozienteak ponderatuko du.

      4.-     3.1. atalak aipatzen dituen kenketak, likidazioan kontatu behar direnak hain zuzen, ekitaldian benetan ordaindutako behin-behingo Kupotik ateratzen direnak dira.

Erabaki Gehigarriak

Lehenengoa

      Zerga-sisteman sartutako edo ekonomiak edo salbuespenezko beste zirkunstantziaren batek ekar ditzakeen aldaketak direla-eta, banaketa bertikalaren ereduan eta/edo banaketa horizontalaren koefizienteetan funtsezko aldaketak sartu beharra gerta dadinean, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, metodologia eta kalkulu mailako aldaketei buruzko proposamenak egin ahal izango ditu. Proposamenaren gai izan daitezen aldaketak jasoko dituen Lege Proiektua bidaliko du Jaurlaritzak Legebiltzarrera, honek onarpena eman diezaion.

Bigarrena

      1992/1996 bosturteko ekitaldi bakoitzean, 1.350 miloi pezetatan gehituko da 6. atalean araututako Ekarpen Orokorra, horren kontzeptua, Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioek, Herri Zor Berezia igortzearen eta kokatzearen ondorioz Foru Aldundiek eskura ditzaten etekin garbietan partehartzea delarik, izan ere, Ekonomia Itunea kudeatzetik ateratako diru sarrerak dira, banatu beharrekoak eta 2.1.a) atalean jasotakoekin asimilagarriak.

      Zenbateko hori aurrekontu ekitaldi bakoitzean aplikatuko da eta ez da likidatu beharko.

Hirugarrena

      Proiektu jakin batzuk burutzeko diru zenbatekoak finantzatzeko era ahobatez finkatuko du Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak; proiektuok, bai Estatuko Administrazioarenak diren eskuduntzei daragielako zein Euskal Autonomi Elkartearen sustapenerako eta garapen ekonomikorako puntako garrantzia dutelako, baliabide-izendapen handiaren beharra izan dezakete eta erakunde guztiengan izan dezakete eragina.

Laugarrena

      1.-     Lurralde Historikoetako foru organuek, Ekonomia Ituneko 46. atalak eta 27/1983 Legeko bigarren erabaki gehigarriko 1.ak eta 2.ak ematen dizkieten ahalmenen kaltetan gabe, askoren arteko arrisku-erizpidea erabiliko dute Lurralde Historikoei dagozkien hitzarmenpeko diru sarreretan Toki Erakundeen partaidetza urtero ezartzean.

      Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, halaber, toki erakunde bakoitzak bera kokatuta dagoeneko Lurralde Historikoari dagozkion hitzarmenpeko diru sarretan izan beharko duen partaidetza ezartzerakoan, besteak beste, biztanle-kopuruaren eta ahalmen fiskalaren araberako erizpideak erabiltzeko eskatzen die Lurralde Historikoetako foru organuei.

      2.-     Hurrengo parrafoan zehazten diren diru sarreren arabera lor dezatenetik gutxienez %50 euren menpe dituzten toki erakundeentzat izan dadila eskatzen die Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak Lurralde Historikoetako foru organuei, hitzarmenpeko tributuak biltzen partehartu izanagatik; honako hauek alegia:

-  Ekonomia Itunearen kudeaketak dakartzan eta banatzekoak diren diru sarrerak: Ri

.  Hitzarmenpeko tributuetatik bildutakoa, BEZek ordezkatutako diru sarrera probintzialengatik izandako konpentsazioa kenduz horri.

.  Hitzarmenpeko tributuen ondoriozko korritu likidoak.

o        Kupoaren metodologiak sortzen dituen kenketak: Di

.  Estatuarentzako Kupo likidoa.

.  Ertzaintzaren finantzaketa.

.  Kupo bidezko finantzaketa, Gizarte Segurantzako izaiki kudeatzaileei atxikitako intsuldaketen trukez.

.  Bosturtekoan zehar izandako intsuldaketa berrien finantzaketa.

- Kenketa berezia: Pi

.  LHLko 22.3 atalean finkatzen diren politikak burutzea.

o         Euskal Autonomi Elkarte osorako instituzioentzako Ekarpen Orokorra: AGi

-  Diru baliabide erabilgarriak: Ri - (Di + Pi) - AGi

      Kontzeptu bakoitzaren zenbatekoa Lurralde Historiko bakoitzari egitan dagokiona izango dela adierazten du i subindizeak.

      3.-     Aurreko metodologiaren arabera ekitaldi bakoitzerako izan eta Lurralde Historiko bakoitzeko toki erakundeen esku jarri diren zenbatekoak, ekitaldia amaitu ondoren eta Lege honetako 21. atalean ohartemandako likidazioa egin ondoren, likidatu egingo dira.

Bosgarrena

      LHLek bere 14.2 eta 27.4 ataletan ohartemandakoa betetzeko, zorpetze-politikaren eta, orohar, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiaren eta Lurralde Historikoen finantz iharduketaren koordinaketa eta armonizaketa, sektore publikoa ahalik egokien finantzatzeko sortuko den finantzaketarako instituzio publikoari dagozkio; eta instituzio hori sortzen ez den bitartean, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluari.

      Jarraipen eta kontrolerako behar diren mekanismoak ere sortuko dira, finantz politikari buruz jarritako ohartarauak zenbatean betetzen diren edo ez baloratzeko.

Seigarrena

      Dirutan egindako sarreretan ez, ondasun edo eskubidetan baizik, gauzatzen bada hitzarmenpeko tributuen ondoriozko bilketa, kasu horietan aplikagarria izan daitekeen prozedura ezarriko du Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak, instituzioetan izan dezakeen eragin ekonomiko-finantzieroari dagokionez.

Zazpigarrena

      1.-     Honako informazio hau igorriko diote Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzari:

-  Banatu beharreko diru sarreratzat (R) jotako kontzeptuetatik eskuratutako diru sarreren egiaztagiria, tokatzen deneko hilaren hurrengo hileko lehenengo hamabost egunen barruan, eta Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onartutako ereduen arabera.

-  Banaketaren gai diren diru sarreren (R barruan daudenak) bilakaerari daragiekeen zirkunstantzien analisi konparatiboei eta deskriptiboei buruzko informazioa, eta hau ere, tokatzen deneko hilaren hurrengo hileko lehenengo hamabost egunen barruan, eta Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak onartutako ereduen arabera.

-  Horien edukia eta aldikotasuna Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluak finkatuko dueneko estatistika tributarioak.

      2.-     Halaber, Lege honetako III. atalburuan aipatzen diren ekarpenen likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuei dagokien ziurtagiria jarriko dute Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzaren esku.

Aldibaterako Erabaki Bakarra

      Akordio hau onartu dadinetik hasi eta 1991ko abenduaren 31ra arteko epealdiaren barruan, Estatuko eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta, behar bada, Euskal Autonomi Elkartearen eta Lurralde Historikoen arteko eskuduntza-intsuldaketa berriak egitea gertatuko balitz, 10. atalean deskribatu denaren arabera jokatuko litzateke eskuduntza horiei dagozkienetan.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra